Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zigilu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zigilu
1 iz. Errege, erregina, estatu, hiri, erakunde edo kideko baten ezaugarria irarririk duen plaka, agiriak-eta egiaztatzeko edo ixteko erabiltzen dena. Ik. seilu. Laugarren egunean gordean izkiriatzen dituzte bozak eta zigiluaren pean ezartzen. Azken aurkikuntzetako bat, erromatarren garaiko zigilu bat izan da.
2 iz. Plaka horrek uzten duen marka. Ik. zigilu marka. Erregeren zigiluarekin. Gure zigiluarekin eta apezpikutegiko idazkariaren sinadurarekin.
3 iz. Marka hori daraman argizari edo berun puska; pakete, kaxa, ate eta kidekoetan, itxita mantentzeko eta ireki ez direla bermatzeko jartzen den lokarri, zerrenda itsasgarri edo marka zigiluduna. Ik. lakre. Eman zuten berehala zigilua hobiaren gainean. Zazpi zigiluz giltzatutako liburua. Zigilua urratu. Zigiluetako bat ireki zuen. Auzitegi Nazionaleko epaileak enpresaren egoitzari zigilua kentzeko baimena eman zuen.
4 iz. Zerbaitek edo norbaitek duen ezaugarri berezia. Hura da hautetsien marka eta zigilua. Badute haren solas eta erakuspenek zigilu berezi bat. Aurpegian ezagutu daitekeela uste dut nor nongoak garen: bakoitzak bere herriko zigilua daroagula esan liteke.
5 iz. Bidali behar den gutunaren estalkian itsasten den paper zatitxoa, posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duena. Zigiluak itsasten.
6 iz. Zenbait produktuz mintzatuz, bereziki disko, liburu eta filmez mintzatuz, ekoizlearen edo argitaratzailearen marka edo izena. Cénlit argitaletxe nafarrak sortu zuen Denonartean zigilua. || Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu du Barakaldoko taldeak disko berria.

Aztergaia: zigilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: erregeren zigiluarekin. 2 (gutun-azaletakoa) / AS: zigilu-marka, zigilu-markatzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

seilu ere onartzekoa da (baina ez tinbre): P. Xarritonek uste du bakarra aski dela.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

seilu.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zigilu-marka eta zigilu-markatzekoa proposatu zituen batzordeak, kontsulta bati erantzunez, es matasellos (marka, fr oblitération eta markatzeko tresna, fr oblitérateur, tampon) adierazleen ordain gisa (eta arrabola es rodillo adierazlearen ordaintzat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangurak gehitzea ez legoke gaizki.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): onartu egin da: 1 erregearen zigiluarekin; 2 (gutun azaletakoa) Eta seilu sarrerari Heg. oharraz gainera, 'zigilua' adiera gehituko zaio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.