Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zaldun ibiltari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zaldun ibiltari
iz. Makurrak zuzentzen eta babesgabeak babesten, abentura bila ibiltzen zen zalduna, zalduntza-liburuetako arketipo bilakatu zena. Mantxako zaldun ibiltariaren ibilera berriak.

Aztergaia: zaldun ibiltari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZALDUN IBILTARI Caballero andante. Eziñ ditekela andere-gabeko zaldun ibiltaririk izatea. Berron Kijote 147. Maai-Inguruko zaldun ibiltarietakoa. Ib. 192. Zaldun ibiltari jauna! Ib. 126. Manchako zaldun ibiltariaren ibilera berriak. MIH 201.

adib: zaldun 2 iz. Aitoren semea, batez ere maila apalenekoa; zalduntza-ordena bateko kidea. Ezkutaria eta zalduna. Erregeren zaldunak. Zaldun ibiltariak. Francisco de Ibarra, Santiagoren ordenako zalduna. Mahai biribileko zaldunak. Zaldun bizilegea. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke (esr. zah.). // ibiltari 2 adj. Egonleku edo egoitza finkorik gabe tokiz toki dabilena. Mantxako zaldun ibiltariaren ibilera berriak. Txerpolari ibiltaria. Gogo ibiltari hau ez zen Zuregana itzultzen. Bizitza ibiltaria: ibiltarien bizitza. Ijitoen etxe ibiltariak.

zaldun ibiltari 14: Elkar 12 (“Zein zaldun ibiltarik inoiz ordaindu ote du zerga, zergera, ariel, legar, bide sari, abari-zor, akura, edo petxarik?”), Berria (“Ikuskizun horrekin zaldun ibiltariaren irudian inspiratutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek”), Euskaltzaindia (“Detektibearen ezaugarri fisiko eta psikologikoak nahikoa markatuta badaude ere, detektibearen rol arketipikoan nabaritzen da gehien detektibe nobela klasikoaren funtzioa. Izan ere, detektibe adimentsu horren rol nagusia egiaren eta justiziaren bila ibiltzea da, zaldun ibiltari baten gisara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zaldun ibiltari 68: Patxi Ezkiaga 65 (“berak irakurri zuenez, zaldun ibiltariek ohi zituztenak egitera; gaiztakeria klase guztiak desegin, eta, arrisku eta ataka estuetan ibiliz, handik hara bukaeran betiko izena eta aho ona irabazi”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Batzuetan, zaldun ibiltari ero bat sentitzen nintzen, eroen lurretan barrena; zer ziren, bestela, drogaren lurrak?”), Joseba Zulaika (“Unamuno bera, ordea, gizona eta borrokalaria da, zaldun ibiltaria, Kixotearekin sakon identifikatua, zeinaren bizitzak ez bailuke izango zentzurik Emakume malenkonizatu edo Dultzinearik gabe”), Agustin Otsoa (“Oraindik bidaiari dotoretuak ikusi gabe zeudenak zur eta lur geratu ziren: Gandalf, bere bizar zuriarekin eta edonora zabaltzen zuen argiarekin, mantu urdina eguzkia estaltzen zuen hodeia balitz bezala; eta lau hobbitak ia ahantzitako ipuinetatik ateratako zaldun ibiltarien antzera”), Juan Kruz Igerabide (“Andre gaztea, hori entzunik, biziki poztu zen, baina ez zuen txintik atera, eta zaldunei zerbitzatzen jarraitu zuen, hala baitzen garai hartako ohitura: zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari; areago, aitoren alaba izanez gero.”), Iñaki Iñurrieta (“Erdi Aroko zaldun ibiltariek eta trobadoreek beren dama bezain goian ia, atzemangaitz - Enrikek, adar hotsa hitzetan”), Koro Navarro (“Berriz jaiotzeko aukera izango banu, bestelako bizitza batean, beste denbora batean-eta, hara, zaldun ibiltari baten moduan bueltatu nahi nuke”), Alberto Ladron Arana (“Zaldun ibiltaria izanen nintzen, Europako bideak ibiliko nituen abesti ederrak kantari, gerraz eta amodioaz hitz eginen zuten abesti malenkoniatsuak”), Fernando Morillo (“Ramírez kapitainak beti imajinatu zuen bere burua - gazteagoa eta garbiagoa zenean - Erdi Aroko zaldun ibiltari baten moduan, justiziaren alde; ahulenen alde”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zaldun sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.