Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zain 8 sarreratan aurkitu da.

zain1

1 iz. Sustraia, erroa, bereziki azalekoa. Haritz tantai baten zainetan jarrita. Harrarazten zaio abereari belar horren zain haustua. || Irud. Karitatea baita bertute ororen zaina. Zuhaitz honen zaina aita santua da. Gezurrak zainak laburrak ditu. Destaina honi hasieratik zainak ebakitzeko.

2 iz. Odola dabilen hodia. Ik. odol hodi. Nire zainetako odol guztia. Zainetatik odola isurtzen. Eskugain argaletan zainak agerian zituen, zuhaitz-zuztarrak bezalaxe. Lotan zegoela eman zion eztulak hain gogorki, non eten zitzaion bularreko zain bat eta geratu zen hila. Lepoko zain guztiak odolez hantuak. Zainak odolusturik. || Med. Odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. Zainak eta arteriak.

3 iz. Giharra hezurrari itsasteko egitekoa duen zuntz sorta. Zainak indartsuak dituen harri-jasotzailea. Izter zaina ihartu zitzaiolako, herrenka zihoan. Mutilzahartuta, egina dauka hanka-zainetan herdoila. || Irud. Quevedoren tankerako zain eta hezur besterik ez zuen prosalaria.

4 iz. Nerbioa. Ematen dio ezpata kolpe bat zezenari eta non botatzen duen hankaz gora, dar-dar; zainen bat ukitu zion eta, horrela elbarritu zuen. || Irud. Zain hileko gizona: motela. Maisu bi hauek azaldu dute barruan daukaten zaina. Ehizarako grina handia zainetik dutelako.

5 iz. Hostoa zeharkatzen duen nerbio modukoa, hostoaren azpialdetik gainaldetik baino irtenagoa dena, eta landareak lurretik ateratzen duen izerdia banatzen duena. Hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifoan neure heriotza irakurri nuen.

6 iz. Zerbaiten azalean gertatzen den zerrenda mehea, beste kolore bat edo beste tasun batzuk dituena. Harri arras gogorra, horia, eta zainak arrosa kolore dituena. Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, zuraren zain batetik irekia.

7 iz. Meategi, harrobi eta kidekoetan, harrian txertatua ageri den mea zerrenda. Mea zain bat aurkitu zuen, baina ez zion inori deus esan. Zilar eta urre zainak diren lekuan.

zain2

iz. g.g.er. Zaintzailea. Ik. jagole. Ni ote naiz ene anaiaren zaina? Otsoa ardien zain (esr. zah.).

zain3

adb. Itxaroten. Ik. aiduru. Begira nor dudan, aterpean zain. Peñafloridak eta beste zalduntxoek hasi zuten lanbidea zain daukagu oraindik, ez baitu bestek geroztik gehiegi aurrerarazi. Zain gelditu.

zain egon 1 Itxaroten egon. Hainbeste hilabetean zain egonda. Ez dugu luzaroan zain egon beharrik, zein bidetarik dabilen antzemateko. Han zeuden zain.

2 (Ezkerrean duen izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Etorkizunaren zain gaudelako. Esaten digutenaren zain itsu-itsuan bagaude. Ez egon nire zain.

3 (Osagarritzat zehar-galderazko mendeko perpaus bat hartzen duela; mendeko aditza geroaldiko forman doa, eta laguntzailea ezabatu egin daiteke). Linboan-edo dagoela, nork handik aterako duen zain. Udaberria noiz etorriko zain daude artzain guztiak.

4 (Osagarritzat -tzeko atzizkia hartzen duela). Ordaina hartzeko zain nago, hara joateko.

5 (Osagarritzat era burutua hartzen duela). Besteak etorri zain geundela.

hanka

1 iz. Gizakietan, beheko gorputz adarretako bakoitza. Ik. zango. Hankak mozturik eta besoak loturik. Eskuineko hankan zaintiratua dut. Hankak arinak eta burua arinago. Arbolatik erori eta hanka hautsi du. Min hartu du hankan. Oraindik lau hankan dabilen ume bat.

2 iz. (Abere eta animalietan). Zaldiaren lau hankak. Eperrak bi hanka ditu. Intsektu guztiek seina hanka dituzte. Atzeko hankekin ostikoka. Hanka altxatu eta pixa egin zuen. Hankak hautsita.

3 iz. (Gauzetan). Heg. Aulkiaren hankak.

4 iz. Heg. Oina. Hanka gaina erre zait olioa jausita. || Hanka bihurritu: orkatila bihurritu.

5 iz. Ipar. Aldaka, mehaka. Zaldiaren hanketan doa. Bi eskuak bi hanketara emanik.

hanka-arin adj. Hanka arinak dituena. Gazte hanka-arinak.

hanka-bakar Ik. hankabakar.

hanka egin Ihes egin, alde egin. Leihotik atera eta teilatu gainetik hanka egin zuten. Bezero batek pagatu gabe hanka egin dit. Lapurreta egin zuen eta gero hanka. || Hanka!: alde! Hanka hemendik!

hanka hezur, hanka-hezur 1 Berna-hezurra. Hanka-hezurrean hartutako ostikada. Ez du gurean gehiago hanka-hezurrik sartuko.

2 Mehaka-hezurra. Etxekoandre gaztea, bi eskuak hanka-hezurretan, badoa erne-ernea sorora.

hanka hots, hanka-hots Pauso hotsa. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten.

hanka hutsean, hanka-hutsean adb. Hanka-hutsik.

hanka hutsik, hanka-hutsik adb. Oinutsik. Txakurrak bederen hanka-hutsik dabiltza bazter guztietan.

hanka joko, hanka-joko Zangoen higidura; ihes egitea. Deituko diogu igel-igeria, igelaren higidurarekin antz handia duelako: hanka-jokoa igelarena berbera da. Hanka-jokoa eragin: ihes eginarazi.

hanka-luze Ik. hankaluze.

hanka-motz Ik. hankamotz.

hanka-oker adj. Hanka okerrak dituena. Gizon zahar hanka-oker bat.

hanka puntetan, hanka-puntetan adb. Lurra behatz puntekin zapalduz eta orpoak altxatuz. Hanka puntetan atera zen gelatik. Hanka puntetan jarrita, aitari musu emateko ahaleginak egiten dabil.

hanka sartu 1 Adkor. (Norbait nonbait) sartu. Ez duzu etxe honetan hankarik sartuko. Horrek ez du elizan hankarik sartu ere egiten.

2 Okerreko gauza edo gauza desegokia egin edo esan. Esan orduko ohartu nintzen hanka sartu nuela. Beti hanka sartzeko beldurrez dabilenak ez du inon arrastorik utziko. Hanka sartu nuen, eta ezin orain atera, berriro sartu nahi ez badut behintzat.

hanka sartze, hanka-sartze Okerreko gauza edo gauza desegokia egitea edo esatea. Uste dut hanka sartze itzela egin dudala. Ikasleek era horretako hanka sartze ugari egiten dituzte. Berehala konturatu nintzen nire hanka sartzeaz.

hanka zain, hanka-zain Hankako zaina; hankako zaina dagoen aldea. Zaldien hanka-zainak ebaki eta gurdiak erreko dituzu. Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka-zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.

hankaz gora adb. Azpikoz gora, buruz behera. Hankaz gora erori. Dena hankaz gora zegoen. Amak esandakoak hankaz gora ipini zidan ordura artekoa.

itsas-zain iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, itsas-zain-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. itsasozain].

kaba

iz. Anat. Kaba-zaina.

kaba zain, kaba-zain Anat. Bihotzeko eskuin aurikulara odola eramaten duten bi zain nagusietako bakoitza. Odola kaba-zainean husten diren zain hepatikoen bidez ateratzen da gibeletik.

lepo

1 iz. Burua enborrari lotzen zaion gorputzaren zatia. Ik. idun; sama. Zapi gorri bat lepoaren inguruan. Lepo lodia, mehea, guria, gizena, sendoa, luzea, motza. Idi lepo-lodia. Lepo azpiko lumak. Lepoa luzatu, makurtu. Norbaiti lepoa bihurritu, estutu. Lepotik lotu, estekatu, heldu. Lepotik zintzilik. Lepoa moztu, ebaki, kendu. Besoak lepora bota zizkion. || Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu.

2 iz. Jantzietan, lepoa inguratzen duen zatia. Atorra lepoa. Eskua pijama lepoaren pean pixka bat sarturik.

3 iz. Gorputz baten zatirik estu eta meharrena. Lepo luzeko botilak. Umetokiaren lepoa.

4 iz. Mendi arteko igarobidea. Ik. mendate. Ibañetako lepoan.

5 iz. Batez ere Bizk. Sorbalda. Gurutze astun bat ipini zioten lepoan. Umea lepoan eraman. Artzainak lepoan darama ardia. Aitzurra lepoan harturik. Elurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko dugu aurtengo neguan. Ez baita arina gainerako hautatuek lepo gainean eraman beharko duten uztarria.

6 iz. Bizk. Bizkarra. Ik. lepo-oker.

-en lepora -en gain. Irabaziak banatzeko ardura bere lepora hartuko balu. Kulpa beti boteaz besteren lepora.

-en lepotik -en kontura. Ik. -en bizkarretik. Gure lepotik bizi nahi dutelako. Zer barreak egingo dituen orain nire lepotik!

lepoa egin (ipini, jokatu...) du ad. Apustu egin. Lepoa egingo nuke hemendik pasatu dela.

lepoa eman Bizk. Bizkarra eman. Ezpainak dar-dar zituela, lepoa eman zion sendagileari.

lepo egin 1 du ad. Lgart. Lepoa moztu. Kondea lepo egin zuten, eta beste batzuk ere urkatu zituzten.

2 Lgart. Ase-ase egin. Ik. leporaino. Lepo egin arte jan genuen.

lepo hezur, lepo-hezur Lepoko hezurra. Aulkitik atzerantz erori zen eta lepo hezurra hautsi zitzaion.

lepo-luze Ik. lepoluze.

lepo-makur Ik. lepomakur.

lepo-mehe Ik. lepomehe.

lepo-motz Ik. lepomotz.

lepo-oker adj. Bizk. Bizkar okerra duena; konkorduna. Txikia eta apur bat lepo-okerra zen.

leporaino adb. Lgart. Goraino, erabat. Leporaino asea. Trena leporaino betea zetorren. Diruz leporaino zeudelakoan.

leporaino egin Lgart. Asper-asper egin, nazkatu. Ik. kokoteraino. Astean bi edo hiru saio bertsotan egin behar izaten genituen; bertsotik leporaino eginda egoten ginen.

lepo-zain Lepoko zaina. Ik. karotida; jugular. Agustinen lepo-zaina ebaki zuen kolpe batez.

lepo zintzur, lepo-zintzur Ipar. Lepoa.

zain belar, zain-belar iz. Belar landarea, hosto handi luzaranak dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Plantago major). Ik. plantain. Suge nahiz txakur amorratuaren ausikia osatzeko, zain belarra motrailu batean jo eta ateratzen zaion uretik koilaratxo bete eman edateko.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper