Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=telebista sarrera bakarrean aurkitu da.

telebista

1 iz. Uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzeko tekniken eta jardueren multzoa. Telebista-kamera hurbildu zuen. Telebista emanaldia (Ik. telesaio). Telebista-kateak. Telebista hargailua.

2 iz. Sistema hori erabiliz irudiak igortzen dituen enpresa. Euskal Irrati Telebistako zuzendari berria.

3 iz. Telebista hargailua; telebista hargailuan ikusten diren irudiak. Telebista piztu. Telebista ikusten ari zen. Telebistari Sakramentu Santuari bezala so eta so.

telebista programa, telebista-programa Telesaioa, telebista-emankizuna. Telebista programa horietan zabaltzen dituzten ideiek ez diote mesederik egiten emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunari.

telebista saio, telebista-saio Telebista emanaldia. Ik. telesaio. Bakartientzako irratsaio nahiz telebista-saioek gauetan izan ohi dute arrakasta gehien.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper