Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza teklatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

teklatu
1 iz. Heg. Klabiera. Teklatuak bi multzo berdintsutan banatzen ditu letrak: eskuineko eskuarekin idazten direnak, batetik, eta ezkerrekoa erabiliz idazten direnak, bestetik. Pianoaren teklatua.
2 iz. Heg. Musika-tresna tekladuna. Bere kasa ikasi zuen soinua jotzen, eta baita teklatua, gitarra eta bateria ere.

Aztergaia: teklatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tekla 2: Mde HaurB ("jokatzen zituen, piano baten teklak bailiren"), NEtx LBB ("Mai erdian, eskribitzeko makiña bat du [...]. Beatzak, azkar dabiltz teklak sakatzen"); Corpusean ez dugu teklatu edo tekleatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izenak dira: teklado 1, DV Zabalik 1986 ("Iñaki Salvadorrek noizean behin akordeoiaz eta tekladoan laguntzen du"); tekladu 2, J. Perales (adib., "mikroprozesadorearen tekladua"); teklatu 28: Elhuyar 8 (adib., "Teklatua idazmakina arrunten teklez eta beste tekla berezi batzuz horniturik dago"), OrdenadoreP 3 (adib., "Teklatuari konputagailutik iristen zaio tentsioa"), AdminLan ("nahasteko arriskua izango dugu eta teklatura begiratu beharko dugu behin eta berriro"), L. Fernandez 6 (adib., "Jeronimus Albertus Hassek, klaberik handienetakoa eraiki zuen, bost sorta eta hiru teklaturekin"), Eguna 1990 ("Amezaga, teklatuez gain, konponketez ere arduratu da"), EHBertsol ("Altunak pianoan jezarrita atzamarrak teklatuan zehar iragan zituen"), UZEI 2 (adib., "Komunikaziotarako terminala alfazenbakizko teklatu batek eta inprimagailu batek osatua"), I. Eguren 5 (adib., "letrak aparte teklatuak baditu beste zenbait tekla ere"), Informatika ("Bere ingurutik ordenadoreari informazioa ematen zaio. Informazio hori era erabiliena, teklatuaren bitartez egiten dena da"); tekla 58: I. Goikoetxea 3 (adib., "Gure etxeetako pianuak 85 tekla izaten dituzte"), X. Mendiguren B. ("klarinetearen tekla gainean eskuineko eskua ezarriz"), J. Perales 2 (adib., "Une horretan erdiko bidea egokiagoa zela pentsatu dugu eta, atzeratzeko tekla joaz, lehengo bidegurutzean gaude berriz ere"), Elhuyar 6 (adib., "noiznahi itzul daiteke Menu nagusira, Esc tekla sakatuz"), OrdenadoreP 4 (adib., "noiznahi berrezar daiteke CTRL, ALT eta DEL teklak aldi berean sakatuz"), Hemen 1989 (""Play it again, Sam!", esan nion nire buruari, teklak berriro sakatzen saiatzen nintzela"), AdminLan 7 (adib., "Teklak pultsatzerakoan, hatzek ez dute hondoraino joan behar, kolpe bat eman baizik, teklek hatzak erreko balituzte bezala eginez"), L. Fernandez 3 (adib., ""Talentua" edo "jenioa", behatzek tekla ukitu baino lehen musika buruan bizitzean datza"), AEK 3 (adib., "Ados bazaude, sakatu "Jarraitu" tekla"), I. Eguren 16 (adib., "ekintza berean sakatzen dira teklak eta ateratzen da testua inprimatuta"), Matematika/LH 2 (adib., "Kalkulagailu bateko teklak identifikatu"), J. Muñoz 2 (adib., "Makina bat eskuk pianoaren tekla zuri-beltzak kolpatzeari ekin diote"), Informatika ("F9 tekla sakatu programa martxan jartzeko"), Windows 95 2 (adib., ""Shift" tekla sakatuta mantendu"), Elektroteknia 5 (adib., "eskalaren maila aukeratzeko teklak daude -maila automatikoki aukeratzeko tekla barne"); tekla-kopuru 1, L. Fernandez ("klabikorda libre nahiz ligatuetara itzuliz, hari-kopuruak tekla-kopuruarekiko duen erlazioak erabakitzen du "ligatu"aren maila"); tekla-mahai 1, J. Oregi ("Hoiek telefonoa, bideoko ager-laukia, argazki-aldakina, irargailua, tekla-mahaia etabar dira"); teklajole 1, L. Fernandez ("Practorius eta Scheideman-i irakatsi zien eta Iparreuropako teklajole guztiengan eragina izan zuen"); tekleria 1, Sinonimoen hiztegia ("Ezjakintasunak edo eta tekleria horren aurrean itsumustuan aritzeak arazoak sort ditzake"); b) tekleatu ad. 12: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tekla : DFrec 1 (Deia: "teklatarako XVIII mendean Euskal Herrian sortu zen musikatik zati nagusi bat eman zitzaigun"), AB38 4, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 8 (hauetan 1 tekla[zko] instrumentu); teklabide : AB50 1 ('teclado' itzulia), eta hautaketa teklabidez 1 ('selección por teclado'); tekladi : AB50 1; teklatu : AB50 1 ('teclado'), HiztEn (iz. "musika-instrumetu edo makina baten tekla ordenatuen multzoa"), LurE (iz. "musika tresna baten tekla multzoa"), Euskalterm 9 (hauetan 2 klabier sinonimoarekin); tekleaketa : HiztEn; tekleatu : cf. infra; tekleria : AB38 1 ('teclado').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tekla : EuskHizt (esp. / 'giltza...'), HiruMila (tecla), ElhHizt (Heg. tecla), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (tecla / touche), PMuj DVC (tecla, tekla jo, teklan ari, teklai eragin: teclear, pulsar, mover las teclas); tekladi : PMuj DVC (teclado); teklaketa : PMuj DVC (tecleado, tecleo); teklaldi : PMuj DVC (tecleado, tecleo); teklatu : EuskHizt (esp. / 'klabierra...'), HiruMila (teclado), ElhHizt (Heg. teclado), EskolaHE (tresna baten tekla multzoa), Lur EG/CE eta EF/FE (teclado / clavier); teklatze : PMuj DVC (tecleado, tecleo); tekleaketa : HiruMila (tecleo); tekleatu : cf. infra; tekleria : HiruMila (tecleo) // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal tecla / touche formen ordainak: HiruMila: tekla // ElhHizt: tekla (Heg.), giltza // Lur EG/CE: tekla; eta EF/FE: 1 ukitu; 2 joaldi; 3 tekla // Casve FE: (piano) jokai, boliki; (épreuve) metaliker, etab. // HaizeG FB: hunki, hunkitze, hunki-aldi; (musique) atzol // T-L LBF: hunki, hunkitze, hunki-aldi // PMuj DCV: tekla; (t. de madera) atzol; (t. de marfil) boliki // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt; b) eta erdal teclado / clavier formenak: HiruMila: teklatu // ElhHizt: teklatu (Heg.), klabier (Ipar.) // Lur EG/CE: teklatu; eta EF/FE: klabier, teklatu // XarHizt: (instrument) tekladi; (employé) giltzain // Casve FE: joherroka // HaizeG FB: (inst.) tekladi; (église) giltzain, operari // T-L LBF: (d'église) gitzain, operario, klaber // PMuj DCV: atzoldi, tekladi, atzolak, bolikiak; c) eta erdal teclear / taper formenak: cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

a) es tecla: fr (DLLF): touche (de piano, de máquina de escribir); it (S. Carbonell): tasto; en (Collins): key; de (Langenscheidts): Taste, Klappe, Klinke; b) es teclado: fr (DLLF): clavier; it (S. Carbonell): tastiera; en (Collins): (Mús. de máquina de escribir, etc) keyboard, keys; (de órgano) manual, etab.; de (Langenscheidts): Tastatur; (Mus.) Tasten; (Orgel.) Manual; (Schreibmaschine) Tastenfeld.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk hurrengo itzulirako utzia.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "tekla, teklatu (aditza eta izena)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-atu/-adu/-ado: ez da partizipiotikoa, eta etimoan ez da -t-rik; baina forma horretan onartu da, horrela erabiltzen denez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

tekla-saila, klabierra.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.