Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=sinetsi sarrera bakarrean aurkitu da.

sinetsi, sinets, sinesten

1 du ad. Frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotzat hartu. Behar du kristau dotrina sinetsi eta praktikatu. Gezurrak sinetsi. Sinesten dut bekatuen barkamena. Sinesten dituzu egia hauek? Ezin sinetsi zuten beren zoriona. Ez zuten sinesten arimarik eta aingerurik badela. Hori egin dezakedala sinesten duzue? Herria bereganatuko zuela sinetsi, eta herria oso-osorik etsai bihurtu. Ez zuen sinetsi nahi azaltzen niona. Sinesten ere gaitz da aurten pasatu dena. Nahitaez sinetsi behar diren misterioak. Ezin sinetsia da norbaitek, fede onean, uka dezakeela hori. Ezin sinetsizko irrika sartu zitzaion ezpatariak ikusteko. Gezurtiak zer du merezi?: egia esatean, ez sinetsi (esr. zah.).

2 du ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Zerbaitetan edo norbaitengan sinesmena edo fedea izan; zerbaiti sineste eman. Jainkoagan sinetsi. Eta askok sinetsi zuten harengan. Jainko bat eta bakarrean ala anitz jainkotan sinesten zuten? Aztikerietan sinesten duenak. Badakizu ez dela gauza horietan sinetsi behar.

3 du/dio ad. Norbaitek esaten duena egiatzat hartu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Nori sinetsi?, neure buruari, jakina. Esan dizuet, baina ez didazue sinesten. Saltzaile gaiztoari sinetsi egin zion.

4 du ad. Sinesmena izan. Sinesten duena eta bataiatzen dena salbatuko da.

5 du ad. Ipar. Obeditu.

sinesteak lan(ak) izan Sinesgaitza izan. Ik. lanak izan. Izei hori berrogeita lau metro luze da; bere zura hamabi metro kubiko eta erdi; sinesteak ere lanak ditu. Sinesteak lan bazuen ere, iritsi zen agindutako egun hura. Igualekoxe kontuak gaur!, sinesteak lan du. || (ere-rekin). Sinesteak ere lan zuen.

[Oharra: sinetsi, Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (emakumea, sinets iezadazu), eta Iparraldean, du aditza (emakumea, sinets nazazu)].

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper