Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=sen sarrera bakarrean aurkitu da.

sen

1 iz. Berezko joera indartsua, sortzetikoa eta ez ikasia, izaki bizidun guztiek edo mota bateko banako guztiek batera dutena. Senak urrutiratzen gaitu arriskutik. Ehiztariaren ihesi dabilen piztiaren sena. Txoriak bere kumeak babesten ditu hil arte; baina izan ohi da sen hori ez duenik ere. Bai, txakurrek aise ezagutzen dute nor nolakoa den, gizonak baino aiseago noski; sen gehiago dute eta esker hobea. Bizi senak eraginik doala bizi ematera, eskola umea, eskolatik irtetean, sen batek eraginik, saltoka hasten den moduan. Ama sena. Onaren senak, zuzentasunaren amodioak betiere irauten du. Iraupen sena.

2 iz. Pertsonez mintzatuz, gogoetaren, esperientziaren edo heziketaren ondorio ez den berezko aritzea, helburu jakin baterantz doana. Ik. intuizio. Sastraka sarri horretan gidari dabil Etxaide eta bere senaz baliatu behar nahitaez, biderik zabalduko badu.

3 iz. Bizk. Zentzu ona, gogo oreka; konortea, ezaguera. Ez dezagun sena gal. Bere senean dagoen inork ezin uka dezakeena. Betiko senera bihurtu. Bekatuen lozorrotik bihur gaitezen gure senera.

sena hartu Zuhaitzek, landareek edo kidekoek forma txarra hartu.

senera etorri (Batez ere bere, neure eta kidekoen eskuinean). Onera etorri. Ik. seneratu. Maria, ozta eta nekez, bere senera etorri zen.

senetik atera (Batez ere bere, neure eta kidekoen eskuinean). Onetik atera. Aurkariaren jarrerak bere senetik ateratzen zuen. Nire senetik aterata ibili naiz gaur. Senetik atera eta zer egiten zuen ez zekiela.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper