Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=sakela sarrera bakarrean aurkitu da.

sakela

iz. Jantziei barrualdean edo kanpoaldean josten zaien poltsa modukoa, eskuarki tamaina txikikoa. Ik. patrika; poltsiko. Sakelatik erlojua atereaz. Sakelan gorde. Galtzetako sakeletan. Esku biak sakeletan sartuta. || Gazte horiek sos pixka bat nahi dute bere sakelarako. Sakelarako dirua lortzeko, lan txikiak hartzen zituen.

sakelatik (neure, zeure eta kidekoen eskuinean). (Neure, zeure...) dirutik. Ik. patrikatik; poltsikotik. Aurten Seaskak hamazazpi irakasle lanpostu ordaindu ditu bere sakelatik.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper