Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=plano 2 sarreratan aurkitu da.

plano

1 iz. Hiri, eraikuntza, etxe edo kidekoen adierazpen grafikoa, eskalan egina dena. Planorik gabe eraikin bat altxatzea ez da samurra. Makinaren planoak bidali dizkit.

2 iz. Mat. Gainazal laua. Puntu batetik plano batera egindako proiekzioa.

3 iz. Zineman, ikuspuntu jakin bat duen irudia, sekuentziak osatzen dituena. Minutuak eta minutuak igaro dira eta kamera geldirik dago plano berean.

lehen plano iz. Argazkigintzan eta kidekoetan, pertsona baten edo gauza baten gertuko planoa; pertsona baten burua eta sorbaldak hartzen dituen planoa. Latza zen oso irudia: harrizko mahai bat eta hildako baten oinazpiak lehen planoan.

inklinatu

adj. Fis. Erabat horizontala edo erabat bertikala ez dena.

plano inklinatu 1 iz. Horizontalarekiko angelu zorrotza eratzen duen gainazala.

2 iz. Fis. Gauza astunak jasotzeko edo jaisteko makina sinplea, lurrarekin angelu zorrotza eratzen duena. Objektu bat plano inklinatutik igotzen bada, zuzenean bi garaieren artean igo ordez, egin beharreko indarra murrizten da, baina objektuak distantzia handiagoa egin behar du. Burdina herrira jaisteko plano inklinatuaren sistemak ez du aldaketarik izan.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper