Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pauso bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pauso
1 iz. Heg. Urratsa. Zazpi pauso aurrera eta beste zazpi atzera. Ez da aski Jainkoaren bidean sartu eta zenbait pauso on han ematea. Pausoak norabait zuzendu. Ongi begiratzen du oina non jarri, lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak arretaz darabiltzala gogoan.
2 iz. Heg. Pausoen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Pauso bizkorra eta zalua. Pausoa arindu, bizkortu, moteldu.
3 iz. Heg. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu; horiek izaten ziren egin behar ziren pausoak.
4 iz. Heg. Aurrerakada, aurrera egitea. Ordurako, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Bistan dago, ordea, pauso handia eman dela legeak dioen bidean.
5 iz. Heg. Dantzatzean, bereziki dantza jakin batean aritzean, gorputza eta oinak mugitzeko era; mugimendu horietako bakoitza. Itxaso eta Leo dantzan, Esterri pauso batzuk erakusten. Dantzaren pausoak azaldu dizkie.

Aztergaia: pauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'urratsa': pauso bat egin, eman.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

urratsa. cf. pausu ('atsedena, geldialdia').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "pauso / pausu: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'seguru al gaude pauso bat eman euskara jatorra denik? Ene ustez, erdarazko "dar un paso"ren azken orduko itzulpen traketsa dateke. Erdaraz dar aditzak dituen esangura bereziak direla eta, gero eta gehiago entzuten ari gara euskaraz era honetako aldrebeskeriak: horretarako kondizio onak ematen dira... Hobe litzateke, pauso bat egin besterik ez uztea. / Edonola ere, elizkizunetan, Gurutz Bideko geldialdi bakoitzari ere pauso esaten zaio'; HK: 'Honako hau erants? "lau pauso bidean" (Bizkaian entzuna)'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-03-26 / 1999-04-23): ez dira onartu ez lehenaren oharra ('zerrenda dagoen bezala utzi da'), ez bigarrenaren adibidea ('dokumentaturik ez dagoelako eta premia berezirik ikusten ez delako').

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.