Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ore 4 sarreratan aurkitu da.

ore

iz. Hauts eginiko gai gotor bati isurkari bat gehituz eratzen den nahastura aski trinkoa baina biguna; bereziki, irinez eta urez egiten dena. Taloak egiteko orea. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Arto orea. Ogi orea. Orea labean sartu. Lur pixka bat eskuan hartu, listua bota eta orea egin zuen.

ore bateko opilak izan Antz handia izan. Ore bateko opilak dira.

gibel1

1 iz. Sabel barrunbeko goialdean eta eskuinean dagoen organoa, behazuna jariatzen duena eta odoleko zenbait gaitan aldakuntza garrantzizkoak eragiten dituena. Gibeleko minez. Gibel harria. Behi gibela.

2 iz. Ezerekin estutzen ez denaren jokabidea, patxada. Gibela behar du! Gibel handikoa da gure anaia Patxi. || pl. Horrek dizkik gibelak!

gibel belar, gibel-belar iz. Ranunculaceae familiako landare belarkara, bost petaloko lore zuri, more edo gorrixkak dituena eta gibeleko eritasunak sendatzeko erabiltzen zena (Hepatica nobilis).

gibeletik egon Gibeleko gaitza izan. Lehen gibeletik hainbeste denboran egonda, ez bainengoen indartsuegi.

gibel gizen iz. Bortxaz elikaturiko ahate edo antzararen gibela; gibel horrekin prestatzen den jakia, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena. Ik. foie; foie gras. Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago.

gibel-handi adj. Gauzak patxada handiegiz hartzen dituena. Ik. lasaka. Lasai samarra da, gibel-handia ez esatearren.

gibel ore, gibel-ore iz. Foie grasa.

hortz-ore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-ore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

paper

1 iz. (-r- bakunarekin). Paper-orea hedatuz eta lehortuz egiten den gaia, orri meheen itxura ematen zaiona. Idazteko papera. Txit dotore azaldu da liburua, paper bikainean eta azal bikainarekin. Biltzeko papera. Paper lodi batean bildua. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Komuneko papera.

2 iz. Paperezko orria edo puska. Tintontzia, papera eta luma. Entzundakoak paperean jasotzeko. Kontatu ahala aldatu ditu paperera bertsolariaren esanak eta eginak. Ez duzu sekula ere lurrean papertxo bat edo zigarreta-mutur bat ikusiko.

3 iz. Paper idatzia edo inprimatua, bereziki agiriren bat daukana. Ik. berripaper; bertsopaper. Liburu, aldizkari eta bestelako paperetan. Liburu edo paper lohiak irakurtzen dituena. Bere paper guztiak lapurtu dizkiote. Constantin jaun zenaren paperetan ediren da lan hau. Paper eta liburu zahar bila zebilen beti. Paper hauek lehenbailehen bete behar dituzu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Paperetan ageri den lekukotasunaren arabera. Ezkontza paperak. Heldu zitzaion soldadutzara joateko papera. Udaletxera etorri naiz paper baten bila. Paper hau sina ezak. Esan bezala eskatu nion nire diruen papera.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Paper puskak. Paper orriak. Paper txoriak egiten. Paper-saltzailea. Paper mutur batean idatzia. Paper sorta bat. Oihenarten paper pila baten jabe ondarez egin zen jaun hori. || Zigarro papera.

5 iz. Batez ere Beh. Egunkaria. Gaurko paperak dakar. Haren erretratua Madrilgo paperetan atera zuten.

paper denda, paper-denda iz. Papera, idazteko gauzak eta kidekoak saltzen diren denda. Ik. papertegi. Paper denda batera jaitsi nintzen eta liburua osorik fotokopiatu nuen.

paper erre iz. Eraginkortasunik edo balio frogagarririk ez duen dokumentu edo gauza. Noiz arte izanen dira beharrezkoak helegiteak, euskararen aldeko arauak paper erre bihur ez daitezen?

paperezko adj. Paperez egina. Paperezko zapi batez sudurreko odola garbitu zuen. Paperezko loreak. Paperezko zorro batean.

paper fabrika, paper-fabrika iz. Papera egiten den fabrika. Paper fabrikek zabaltzen duten kiratsa. Paper-fabriketako ke aterabideak.

paper-latz iz. Lizpapera.

paper ore, paper-ore iz. Landare zuntzez eginiko orea, papera egiteko erabiltzen dena. Ik. paper pasta. Papera eta, batez ere, paper-orea ekoizten zuten lantegi asko itxi ziren. Paper orea egin.

paper pasta, paper-pasta iz. Paper orea. Bizkaiko lantegi horretan paper-pastaren ekoizpena % 20 handitzeko asmoa zuen Irlandako multinazionalak.

paper zorro, paper-zorro iz. Paperak eta agiriak gordetzeko poltsa edo zorro modukoa. Larruzko paper zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper