Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza motor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

motor
1 iz. Zernahi energia, bereziki barne errekuntzaren ondoriozkoa, energia mekaniko bihurtzen duen tresna; ibilgailu edo makina bat higiarazten duen indarra sortzen duen tresna. Autoaren motorra. Motor elektrikoak. Hegazkinari motor batek huts egin ziolako. Motor hotsa.
2 iz. Motozikleta. Motorrean ibili.
3 iz. Zerbaiti edo norbaiti aurrera egiteko indarra ematen dion pertsona edo gauza. Ik. eragile 3. Euskal ekonomiaren motorra industria dela. Berriz ere, aldaketaren motorra izateko aukera galdu dute sozialistek.
4 adj. biol. Higiarazten duena, higidura eragiten duena. Neurona motorrak.

Aztergaia: motor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1995-11-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

ik. ondoan forma-adieren banaketak (es eta fr).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Guztira 34 agerraldi jaso dira, denak izenak: a) 'motozikleta' adierarekin moto, motor eta motozikleta agertu dira: moto formak 5 agerraldi ditu: G 3 (MAtx Gazt, Txill Let) eta EB 2 (Osk Kurl: moto-txirringa formakoa da bat); motor forma 5 aldiz agertu da.: B 2 (BEnb NereA), G 2 (Basarri) eta EB 1 (Osk Kurl); motozikleta forma behin agertu da, EB (Osk Kurl); b) '... makina' adierarekin motor (eta itsas-motor) forma bakarrik agertu da, 23 aldiz: B 4 (Erkiag BatB, Erkiag Arran), G 14 (Tx B III, Uzt Sas, Anab Aprika, Salav) eta IE 5 (JE Ber, Xa EzinB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'motozikleta' adierako moto (15), motor (28), motore (1), motozikleta (2) eta motorista (2) ageri dira: moto : IE 2 (D. Soubelet, P. Larzabal), EB 9 (D. Cagalda, Elhuyar, A. Zelaieta, G. Nazabal, X. Gereño, J. Apalategi), EB-EgAs 2 (A. Iturbe, A. Gonzalez); moto lasterketa EB-EgAs 1 (P.S.), moto-erretzaile B 1 (F. Zubiaga); motorista EB 2 (J.M. Irigoien; HAEE/IVAP: trafiko motorista), motozikleta EB 2 (J. Barriola, X. Mendiguren B.); motor : G 2 (M. Itziar Agirre,), EB 26 (Saioka 1, E.J. Hezkuntza Saila, Kuxkux 5, M. Onaindia, R. Saizarbitoria, A. Lertxundi, I. Mendiguren Bristol-eko hilketa 12 ager., I. Urbieta, Kultura eta Turismo, J.M. Satrustegi, A. Zelaieta, Egin, J.J. Iribar); motortxo 1 (M. Ugalde); motore : EB 1 (J.L. Alvarez Enparantza); b1) '... makina' adierako izenen formok jaso dira: motor (46), motordun (4), motorizatu (1), motur (1), motore (110), motozerra (1), lokomotore (1), lokomotora (16): motozerra : G 1 (J.L. Iriarte); motor : B 6 (J. Ortaraz, A. Zubikarai, J. Basterretxea), G 5 (A. Albisu, A.M. Garate, P. Iztueta, M. Itziar Agirre), EB 18 (J. Olazabal, I. Uria, J. Iturralde, J. Lasa, M. Ugalde, J.M. Mendizabal, X. Amuriza, E. Berazubi, M. Altuna, J. Jauregi, P. Alkain, E. Arrizabalaga, J. Oregi, Kultura eta Turismo, J.M. Satrustegi, A. Zelaieta), EgAs 10 (Deia 86.08.01, M. Zuazabeitia, Egin 86.08.05, X. Lete, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, J.J. Iribar, Egin 82.05.28, Egin 84.03.17); eta motor hots (EB 1: A. Arrizabalaga), motor kotxe (G 1: Ikasteko), gasoliña motor (EgAs 1: Gure Erria), lokomotor (G 1: L. Dorronsoro), motor-zerra (G 1: A. Albisu); erreakziozko motor (EB 2: Fisika); motordun : EB 4 (J. Setien, X. Arregi, J.A. Agirre); motorizatu : EB 1 (J.A. Agirre); motur : EgAs 1 (Herria); motore : 81 ager., guztiak EB (Arrasateko Eskola Po, Elhuyar, I. Azkune, J. Butron, X. Mendigurem Bereziartu, Euskaltzaindia, K. Santisteban, I. Mendiguren, X. Monasterio, X. Gartzia, Saioka 1, P. Alkain, J.R. Etxebarria, J.M. Angulo, J. Gonzalez, Zientzia eta Teknika, UZEI, Saioka 8, J.L. Aramendi, J.L. Enparantza, XJ. Elorza, M. Aramendi, Herria 2000 Eliza); eta eztanda motore (3: J. Gonzalez, Euskaltzaindia, J. Elorza), gaseko motore (1: J. Elorza), gasolinazko motore (7: Zientzia eta Teknika, Saioka 8, J. Elorza), lurrinezko motore (1: J. Elorza), motore asinkrono (1: Elhuyar), Diesel motore (7: Zientzia eta Teknika, J. Elorza), azal motore (1: M. Aramendi), motore elektriko (1: J.M. Angulo), motore eragile (1: U. Larramendi), motore hots (1: J.M. Irigoien), motore-mota (1: Zientzia eta Teknika), motore termiko (1: P. Alkain), pistoiezko motore (1: Elhuyar), pistoizko motore (1: P. Alkain), propulsioko motore (1: Elhuyar), zorrotadako motore (1: Elhuyar); lokomotore : EB 1 (K. Altonaga); lokomotora (+ konposatuak): EB 16 (J. Iturbe, F. Etxeberria, J.L. Aramendi, J.L. Alvarez Enparantza, J.A. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'motozikleta': moto (DFrec 5; AB38 14; AB50 4) eta motozale 1 (AB38); motor (DFrec 6; AB38 14; AB50 3); eta motorismo (AB38 1), motorista (AB38 3; AB50 2), motorizatu (AB38 11; AB50 1); motozikleta (AB38 6; AB50 4; Euskalterm 6); motoziklismo (Euskalterm 1); motoziklista (AB50 1); ziklomoto (Euskalterm 4); ziklomotor (DFrec 1; Euskalterm 4); ziklomotore (AB38 1; AB50 1); b) 'motor': moto-x (AB38 2; AB50 1); motor (DFrec 11; AB38 3; AB50 12); motor-x (AB38 19), motordun (AB38 1), motordun-x (AB38 1); motorgintza (AB38 1); motore (DFrec 4; AB38 29; AB50 3); motore-x (AB38 32); HiztEn: motozikleta: Eztanda-motorez higiarazitako bi gurpileko ibilgailua; ziklomotore: motozikleta arina, 50 cm3 baino gutxiagoko motorea duena eta pedalez ere ibil daitekeena; 'motozikleta' moto, moto-kros, motoaitzur, motodun, motogurdi, motonautika, motoponpa, motor, motorista, motozikleta, motoziklismo, motoziklista eta 'motor' bimotore, trimotore, kuatrimotore, motore, motoredun; LurE: motozikleta: Bi gurpileko ibilgailu motorduna, gehienetan birentzako jarlekua duena; 'motozikleta' moto, motokros, motozikleta eta 'motor' motor; belomotor.

Sektore jakin bateko informazioa

IVAP Bide Seinaleak: motor darabilte 'motozikleta' eta 'motor' adierazteko: motorrak izan ezik (67 zk.); motorrak (88.a); parkean motorrik eta bizikletarik ez (117.a); motor, auto eta bizikletarik ez (120.a); itzali motorra (162.a).

motor [adj.] 68: Argia 5 (“Ikaslearen garapen osoa bilatzeko bidean, ezinbesteko tresna da konpetentzia motorra garatzea, ez etorkizunean eliteko kirolaria izateko, ikasle gehienek ez baitute bide hori hautatuko, bizi kalitate hobea izateko baizik”, “Zailtasun motorrak dituzten ikasleak”), Berria 2 (“nahi izatea esperientzia arrazionala da, desira berriz, sentimendu irrazionala, sormen lanari denbora emateko motibazio motorra”), Elhuyar 10 (“Hainbat proiektu eta doktorego tesi irten dira: itsuak, gorrak, arazo motorrak dituztenak..”), Consumer 15 (“Udaletxerako bidean, adibidez, gurutzatu beharreko leku guztietan egon da semaforoa, ospitaleko komun guztiak egon dira egokituak arazo motorrak dituztenentzat, eta tren geltokiaren barrenean ez dugu ikusi oztopo bat bera ere”, “Sei edo zazpi urte egiten dituztenean, behin kontrol motor ona eskuratzen dutelarik, haurrak prest egoten dira hortzak eurek bakarrik garbitzeko”, “Eraikinera hurbiltzeko, 5 minutuko ibilalditxoa egin dute aztertzaileek, eta ezintasun motorrak dauzkaten pertsonek zailtasunak eduki dituzte aurrera egiteko”), Espainiako Gobernua (“Ibilgailu motorrekin, atoian eramaten diren ibilgailuekin edo automotorrekin ematen diren trenbide zerbitzuak, bidaiarientzakoak izan nahiz bidaiaririk gabeak izan, lege honen aplikazio eremutik kanpo geratuko dira, ibilgailuok historiko gisa katalogatuta badaude eta zerbitzu horien helburu bakarra jarduera kultural bat egitea edo trenbide ondarea mantentzea eta hedatzea bada”), HABE (“Herentzia genetikoak ekartzen duen gaixotasun honek arazo kognitibo, psikiatriko eta motorrak eragiten ditu”), Jakin (“Merkatuari begirako ekimenekin batera, euskal kulturgintzak berezkoa eta beregaina behar duen dinamiketan, transmisioa da ziurrenik elementu motorra”), Laneki 21 (“"Garapen motorra"ren arloan, bi eratako seinaleak ikusten dira”, “Funtzio motorraren garapena”, “Gaitasun motor mugatuak”, “axoi sentsitiboak eta neurona motorrak”), UEU 12 (“Jarduera fisikoetan parte hartzeak emakume presoari dakarzkion onurek elkarrizketa guztietan izan zuten presentzia esanguratsua, kartzelako praktika motorren garrantzia berretsiz”, “jarduera motor handiagoa”, “praktika motor hauek burutu zituzten: futbola, dantza, boleibola…”); motore [adj.] Argia 3 (“Zuhaitzaren eredua hautatu zen horretarako: hasieran haurrak denetik probatu dezala oinarrizko trebetasun motoreak osotasunean eta orokortasunean garatzeko, eta biharko egunean adarrak hasiko dira irteten, batzuk goi mailara eta errendimendura bideratuko dira, baina beste guztiak prestatuta egongo dira eta kultura barneratuta izango dute aisialdian bizimodu aktiboa mantentzeko”), Consumer 5 (“Nerbio ertainak (beste guztiek bezala) daukan mielinazko bildukiaren azpitik igarotzen dira sentimeneko zuntzak eta erdialdetik zuntz motoreak”, “Koordinazio motorerik eza azkenean begi-bistako bihurtzen da eta erabakitzeko ahalmenaren gutxitze nabarmena agertzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

motor : Berria (“Horrela langile talde batek funtzio motorra bermatuko du”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

es motor; motriz (adj.) / fr: Adorez: adj. motor, mugimenduzko; nervios motores: nerbio motorrak // Elhuyar: 1 adj. motor el nervio motor acciona al músculo: nerbio motorrak muskuluari eragiten dio // Euskalterm: garapen motor, dominio motor, jokabide motor, portaera motor, trebetasun motor, zeregin motor, ataza motor // Zehazki: motriz adj higiarazle, eragile; fuerza motriz, indar higiarazle // NolaErran: adjectif a) muscle, nerf, fonction motor- nerf moteur motor zain; b) de force higiarazle.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'makina'. 2 'motozikleta'.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

Quorum hobearen zain utzia.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: motor-bizikleta .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Orain arte, motor sarreran izen kategoria baino ez zegoen jasota; adjektiboa ere gehitzekoa izan liteke. lokomotor sarreran gehitu adj. kategoriakoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -or(e).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Puntu honetan hauxe da nire proposamena: motor 1. Heg. "makina". Hobe motore. 2. Heg. "bi gurpildun ibilgailua". Hobe moto(zikleta)'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'Eztabaidan motorrak ongi berotu ondoren, bozetara jo da. Motor formaren alde agertu dira hamahiru boto. Beraz, forma hau onartu da: motor 1. makina; 2. motozikleta'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.