Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

Ez da emaitzarik aurkitu forma=morfologi bilaketarentzat.

morfologia

1 iz. Hizkl. Hitzek esaldietan agertzen dituzten formen azterketa; hitz eraketaren azterketa. Aditz morfologia eta izen morfologia. Bi sailetan bereizi ohi da gure gramatikan morfologiaren eremua: izen jokoa, batetik, eta aditz jokoa, bestetik. Morfologia-lanak eta sintaxiari buruzko saioak.

2 iz. Biol. Izaki bizi baten edo organo baten kanpoko formaren eta egituraren azterketa.

3 iz. Zerbaiten egituraren edo formaren azterketa.

morfologiko

adj. Morfologiarena, morfologiari dagokiona. Liburu horretan aditzaren sistema morfologikoaren azterketa bikaina egiten da. Gizakiaren kasuan, arrazen bereizketa ezaugarri morfologikoen arabera egin izan da: azalaren kolorea, begiak, garaiera eta abar.

mordoilotu, mordoilo/mordoilotu, mordoilotzen

du ad. Hizkuntza bat beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasi. Osoki mordoiloturik zegoen orduko kornubiera.

morroilogile

iz. g.er. Morroiloak egiten dituen pertsona.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper