2 emaitza min bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

min1
1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Enplastu bat, minak gutxitu dakizkizun.
2 iz. Oinazea. Atsegin malko samurretan lasaitzen den mina. Min sorgor batek harturik. Min gaiztoa, gogorra, ikaragarria. Min samina. Min zorrotza. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak. Neure minak kentzera zatoz gaur neuregana.
3 adj. Janariez, edariez edo gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper mina.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, garratza; mingotsa. Sagar gezak eta minak. Behazunaren garraztasun mina. Ez baitago hori baino ozpin minagorik. || Heriotza gogor baten edari mina.
5 adj. Oinazea eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Oihu minak. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean, txistu min batek iratzartu du goizeko isila. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Anaiak saldua izatea baino zer da minagorik? Hitz minak pairatu.
6 adj. Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Ik. mami 4. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere.
7 adj. Batez ere Ipar. Bizia. Gose mina. Bere gaiztakeriaren damu min bat hartu zuen. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.
8 adj. Erdia, une gorena. (Denbora adierazten duten zenbait izenekin). Ik. bete2 3. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. Jaiki zen gauaren minean.

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Astoaren arrantza min gabea. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. Ginga, gozo dela, min da. Haginean min duenak, mihia hara. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Min duen haginera mihiak laster. Orak non mina, han mihia. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zor zaharra, min-berritzaile.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper