Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=marka 11 sarreratan aurkitu da.

marka1

1 iz. Seinalea, aztarna, ezaugarria. Gurutzearen seinalea giristinoaren marka dela. Sendatuz gero ere gelditzen den marka.

2 iz. Gauza batean edo abere batengan egiten den seinalea. Marka ipini, egin. Holakoek ez dute Jesu Kristoren artaldeko marka.

3 iz. Testu idatzi bat zuzen irakurtzen eta interpretatzen laguntzen duen ikurra. Ik. galdera marka; harridura marka; ortografia marka; puntuazio marka. Azentu marka.

marka2

1 iz. Kirol, norgehiagoka edo lehiaketetan, une jakin bat arte lortu den emaitza hoberena. Ik. errekor. Marka guztiak hautsi. Inoren markak hausten saiatu. Marka berdindu.

2 iz. Produktu baten izena, ekoitzi duen enpresak ezartzen duena eta gainerakoetatik bereizteko erabiltzen dena. Industria-marka. Seat markako autoa.

marka3

iz. Hiru edo lau hortzeko goldea.

aipu

1 iz. Aipamena. Ez da gerla aipurik baizik. Zerbait iduri zuten bizi zireno eta orain ez da haien aipurik ere. Zerbaitez aipu egin: zerbait aipatu.

2 iz. Entzutea, ospea. Aipu handiko gizona. Haien izena eta aipua ezaguna da bazterretan.

3 iz. Aipatzen den esaldi edo pasartea. Axularren liburutik jasotako aipuak. Aipu gehiegi dakartza.

aipu izan du ad. Aipatu. Hura zen hemen aipu dugun gizona.

aipu marka, aipu-marka Komatxoa. Estilo zuzenean, esaldi osoak ematen dira aipu marken barruan.

galdera

iz. Zerbait jakin nahi dela adieraziz eta haren berri emateko eskatuz egiten den esaldia. Ik. itaun. Galdera bat egingo dizut. Galdera horri erantzuterik ez dago. Aitor-entzulearen galderen zain egon gabe. Galderazko esaldietan. Zehar-galdera. Zati galdera. Sasi-galdera erretorikoetan.

galdera egin 1 Ik. galdetu; galdatu1 1; itaundu. Norbaiti galdera egiten zaionean, galdera egiten duenarentzat da erantzuna. Galdera egin, eta isildu egin zen. Galdera egin orduko damutu nintzen.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiti edo zerbaiti buruz galdetu. Lehendabizi, gure amaren galdera egin du.

galdera-erantzun iz. pl. Galderak eta erantzunak. Ik. galde-erantzun. Ez dira galdera-erantzun motako elkarrizketak, kazetaria tarteka baino ez da agertzen. Galdera-erantzunen tartea bozketaren ondoren egingo zela.

galdera marka, galdera-marka Galde perpausen amaieran, eta hizkuntza batzuetan baita hasieran ere, ezartzen den puntuazio marka (¿?).

harridura

iz. Harrigarri denak eragiten duen zirrara. Ezin esanezko harridura batek hartu zuen eliza guztia. Itaunketan halako batean sentitu nuen harridura. Neure harridura azaldu ondoren. Harridura sortu. Apaizaren harridura ez zen txikiagoa izan. Harriduraz hartu du berria.

harridura marka, harridura-marka Harridura adierazteko, dagokion esaldiaren amaieran, eta hizkuntza batzuetan baita hasieran ere, ezartzen den puntuazio marka (¡!).

hatz

1 iz. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza. Ik. behatz 2; atzamar; eri1. Eskuineko bost hatzekin. Bere hatza uretan bustirik, hoztu dezan nire mihia.

2 iz. Giza oinek, abere hankek, gurpilek edo kidekoek lurrean uzten duten arrastoa. Ik. lorratz; oinatz; aztarna. Iluntzean errautsa hedatu zuen tenpluaren barnean eta biharamunean gauaz han ibilia zen norbaiten hatzak erregeri erakutsi. Inon hatzik utzi gabe, airean hegaldatu balitz bezala. Jainkoaren hatza ikusten da hor. Bazterrez bazter, betiere laster, ari naiz zure hatzean.

3 iz. Hazteria. Bidal dezala Jaunak zure gainera izurria; bete zaitezela ezkabiaz eta hatzez.

hatz belar, hatz-belar Larruazaleko zenbait gaitz sendatzeko erabiltzen den landare iletsu eta zurtoin-zuta, multzo biribiletan bilduriko lore txiki urdinak ematen dituena (Knautia arvensis). Hatz-belarra egosi eta ur harekin garbitu edo igurtzi gorputza; onena hatz-belar emea da.

hatz bizar, hatz-bizar Eskuetako azazkalen ondo-ondoan altxatzen den azala. Azazkalen inguruko hatz bizarrei amorru biziz kosk egiteko ohitura.

hatz egin Larruazala azazkalez edo bestelako zerbaitez igurtzi. Ik. hazka egin. Bizkarrean hatz egidazu. Horra bi asto, elkarri hatz egiten.

hatz erakusle Hatz lodiaren ondoko hatza. Ik. eri erakusle. Izenburuaren azpian jarri zuen hatz erakuslearen punta. Emakumeak zerurantz jaso zuen hatz erakuslea.

hatz lodi Eskuko hatzik lodiena, beste lauren aurrez aurre jar daitekeena. Ik. erpuru; eri potots; orkoro. Hatz lodia ahoan sartuta, ume txikiak bezala. Autoren bat agertu orduko dantzan ematen dute hatz lodia.

hatz luze Eskuko hatzik luzeena, erdikoa. Ik. erdiko eri. Eskuineko hatz luzea altxatu eta gizonaren begien parean jarri zuen.

hatz marka, hatz-marka Hatz mamiak, zerbait ukitzean, bertan uzten duen arrastoa. Hatz markak eta bestelako aztarnak. Bi gizon bidali zituzten Elsari hatz markak hartzera. Hatz marken bidez identifikatua.

hatz nagi Hatz txikiaren ondoko hatza. Ik. eraztun eri. Hilotzak eskuin eskuko hatz nagia falta zuen.

hatz txiki Eskuko hatzik txikiena. Ik. eri ttipi; txirkanda. Kafea hurrupaka edaten, hatz txikia luze-luze eginda.

ortografia

1 iz. Hizkuntza bateko hitzak idazteko era zuzena eta arauen araberakoa. Hitz baten ortografia. Euskaltzaindiaren ortografia-arauak. Ortografia-hutsak egiten ditu.

2 iz. Hitzak idazteko era. Euskal idazle zaharrek ortografia moldakaitza erabili zutelako. Idoro ditudan aldakuntzak ez dira ia ortografiarekikoak baizik.

ortografia marka, ortografia-marka Hizkl. Letra edo zenbakia ez den marka grafikoa, testu idatzi bat zuzen irakurtzen eta interpretatzen laguntzen duena. Idazkeran guztiz garrantzizkoa da, jakina, ortografia-marken erabilera.

puntuazio

1 iz. Testu idatzi bat antolatzeko eta argitzeko erabiltzen diren marken sistema. Itzulpen lanean, zailena, puntuazioarekin asmatzea egin zaio Errastiri.

2 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzak lortzen duen puntu kopurua. Ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak. Goizeko puntuazioa kontuan izanik erabakiko da txapelketa.

puntuazio marka, puntuazio-marka Hizkl. Ortografia-marka, pausaldiak edo doinu aldaketak non egin adierazteko, testua antolatu eta argitzeko, eta aipuak, elkarrizketak edo kideko pasarteak markatzeko erabiltzen dena. Mendeko esaldiak eta erlatiboak saihesteko, jatorrizko testuan baino askoz ere puntuazio-marka gehiago erabili dut.

sor-marka iz. Produktu baten jatorria eta kalitatea bermatzen duen ezaugarria. Ik. jatorri izen. Gazta horrek badu sor-marka.

zigilu

1 iz. Errege, erregina, estatu, hiri, erakunde edo kideko baten ezaugarria irarririk duen plaka, agiriak-eta egiaztatzeko edo ixteko erabiltzen dena. Ik. seilu. Laugarren egunean gordean izkiriatzen dituzte bozak eta zigiluaren pean ezartzen. Azken aurkikuntzetako bat, erromatarren garaiko zigilu bat izan da.

2 iz. Plaka horrek uzten duen marka. Ik. zigilu marka. Erregeren zigiluarekin. Gure zigiluarekin eta apezpikutegiko idazkariaren sinadurarekin.

3 iz. Marka hori daraman argizari edo berun puska; pakete, kaxa, ate eta kidekoetan, itxita mantentzeko eta ireki ez direla bermatzeko jartzen den lokarri, zerrenda itsasgarri edo marka zigiluduna. Ik. lakre. Eman zuten berehala zigilua hobiaren gainean. Zazpi zigiluz giltzatutako liburua. Zigilua urratu. Zigiluetako bat ireki zuen. Auzitegi Nazionaleko epaileak enpresaren egoitzari zigilua kentzeko baimena eman zuen.

4 iz. Irud. Hura da ongi mintzatzeko hautetsien marka eta zigilua. Badute haren solas eta erakuspenek zigilu berezi bat.

5 iz. Bidali behar den gutunaren estalkian itsasten den paper zatitxoa, posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duena. Zigiluak itsasten.

zigilu marka, zigilu-marka Posta-bulegoetan gutunetako zigiluen gainean jartzen den marka. Hauteskunde Batzordeak baliogabetu egin ditu ekainaren 18tik aurrerako zigilu-markak dituen gutunak.

zigilu-markatzeko iz. Zigilu-markak egiteko tresna.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper