Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza maitasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

maitasun
1 iz. Norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena. Ik. amodio; oniritzi. Jainkoaganako maitasuna. Jainkoaren guganako maitasun neurrigabea. Jainkoagandiko maitasuna. Gurasoei zor diegun maitasuna. Haien bihotzetan Jainkoaren maitasuna pizteko. Sorterriaren maitasunean hazitako haurrak. Kanpotarra, baina Euskal Herriko maitasunez gainezka genuen G. Humboldt. Arbasoen hizkuntzaren alderako maitasuna. Egoskorra da bere maitasun-gorrotoetan. Geure buruari diogun maitasuna. Maitasunez betea. Jesusen legea maitasunezko legea da. Maitasun platonikoa.
2 iz. Norbaitenganako joera edo grina bizia, sexu senean oinarritua, harekin gorputzez eta bihotzez bat egin nahia dakarrena. Ik. maitemin. Maitasunak lo gutxi, amets asko. Bere senarrari zion maitasun sutsua. Elkarrenganako maitasuna. Maitasunaren sua, garra, indarra. Maitasunak itsutua. Maitasunezko ezkontza. Maitasun bertsoak.

Esaera zaharrak

Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna.

Aztergaia: maitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: maitasuna egin .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  maitasuna egin. 1- Hiztegiak ez du horren beharrik. || 1- Kalkoz eratutako esapide honen premiarik ez dagoela uste dugu; baztertzeko modukoa jotzen dugu, euskararen senak nekez onartzen duelako. Horren parekoa den "amodioa egin" errazago sar liteke, geure ustez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua, eta, beraz, amodio sarreran eskainiko da, azpisarrera gisa, «amodioa egin Sin. maitasuna egin».

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-31) Oraingoz ez dira hiztegian jasoko lantaldeak proposatu dituen esapideak (bai, ordea, maitasun platonikoa adibidea).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.