Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=lerro 6 sarreratan aurkitu da.

lerro

1 iz. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzakien segida. Ik. errenkada; lerrokada; ilara; andana. Karrikaren bi bazterretan baziren bi argi lerro, guztiz distiratsuak. Mendilerro andana gora batzuez inguratua. Habe lodiari datxezkiola, gapirio lerroak. Berrogei bat dantzari, lau lerrotan. Apaizak aurrena; bi lerro beltzetan gizonak hurrena.

2 iz. Taldea, maila, kategoria. Euskal artisten lerroan ipini du bere burua. Aberatsen lerroan agertu nahia.

3 iz. Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo ikurren segida. Lerro batzuk idatzi. Hamar lerrotan adierazia. Orrialdea eta lerroa. Lerroz lerro irakurri. || (Olerkietan). Ik. bertso 1. Bigarren ahapaldiko lehen lerroan. Hamalau lerroko olerki lana.

4 iz. Errepideetan, automobil lerro batek zirkulatzeko eratutako bide zatia. Ik. errei 2. Autobidean hirugarren lerroa ireki dute.

5 iz. Mat. Dimentsio bakarreko hedadura jarraitua. Lerro makurra. Lerro kurbatu itxia. Lerro paraleloak. Bi lerroek elkar jotzen duten puntuan. || Bide lerroak estaliak zeuden elurrez. Ez baita sekula naturalistarik azaldu, bizigabeen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabe hori aurkitu duenik.

lerroan 1 adb. Lerro-lerro. Lerroan, soldadu batzuk bezala, jartzen dira sei haurrak. Aitak edan lehenik, gero semeek, adin arau, lerroan, gero alabek, azkenik amak.

2 adb. Segidan, etenik edo hutsarterik gabe. Zazpi egunez lerroan eginarazi zion hiriaren itzuli guztia.

lerro-lerro adb. Bata bestearen ondoan segida edo sail bat osatuz. Urtsuan zazpi leiho, zazpiak lerro-lerro. Berri horiek lerro-lerro idaztera saiatu zela. Lerro-lerro ipinirik aurkituko duzue hemen euskal aditz laguntzaile osoa. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera.

lerro-makur adj. Ik. lerromakur.

lerro-zuzen adj. Ik. lerrozuzen.

lerro zuzen iz. Mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. zuzen 12; lerrozuzen. Geometrian ere gauza bera gertatzen da: bi punturen arteko bide motzena lerro zuzena da.

bertso

1 iz. Ahapaldiko lerroa. Sonetoaren hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banaturik.

2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

bertso afari, bertso-afari iz. Lagunartean egiten den afaria, bertsolarien saioekin girotua izaten dena. Bertso afaria antolatu dute gaurko Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariekin. Antzoki Zaharrean, plazan ala bertso afarian, non gusturago?

bertsoak (bertso bat...) atera 1 Bertsoak jarri. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera.

2 (bertsoak aterako dizkizute eta kideko esapideetan, egin dena edo egin asmo dena lotsagarria edo nabarmen geratzeko modukoa izan daitekeela adierazteko). Ez ezazu hori egin, bestela bertsoak aterako dizkigute.

bertsoak (bertso bat...) bota Jendaurrean bertsoak bat-batean osatu eta kantatu. Barra-barra bota zituen bere bertso eztendunak. Bertso bat botako nioke bai oraintxe Txirritari!

bertsoak (bertso bat...) eman Bertsoak jarri. Beste sei bertso hauek eman nituen, eta lehen bezala, Herria aldizkarian publikatu.

bertsoak (bertso bat...) ipini Bertsoak jarri. Ez da nekatu gabe bertsorik ipintzen.

bertsoak (bertso bat...) jarri Bat-batekoak ez diren bertso berriak idatziz eman. Ik. bertsoak atera; bertsoak eman; bertsoak paratu. Bertsolari batengana joaten ziren, istilu guztia kontatu, bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu. || Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

bertsoak (bertso bat...) paratu Bertsoak jarri. Paratu nahi nituzke bertso bat edo bi.

bertso berri iz. Idatziz ezagutaraziriko bertsoa. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

bertso jarri iz. Bertso berria, idatziz ezagutarazia.

bertso jartzaile, bertso-jartzaile iz. Euskal herri-literaturako bertsoak idazten dituen pertsona. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bertso kantari, bertso-kantari adb. Bertsoak kantatuz. Honelaxe hasi zen bertso kantari Xenpelar.

bertso lerro, bertso-lerro iz. Bertsoa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.

bertso saio, bertso-saio iz. Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

bertso saltzaile, bertso-saltzaile iz. Bertsopaperak saltzen dituen pertsona. Besamotza bertso saltzailea zen; seguru asko, Euskal Herrian inoiz izan den bertso saltzailerik ezagunena.

bertsotan 1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.

2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.

bertsoz adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.

ikerketa

iz. Ikertzea; ikerlana. Ik. ikerkuntza; azterketa. Ikerketak egin. Ikerketa sakon baten ondorioz. Ikerketa-lana. Soziolinguistika Klusterra arduratu da Eralan ikerketa-proiektua koordinatzeaz.

ikerketa lerro, ikerketa-lerro iz. Ikerketa bat egiteko hartzen den bidea. Badira, arazo horiei irtenbidea emateko, ikerketa-lerro berriak aztertu nahian dabiltzanak. Unibertsitate bakoitzak baditu bere ikerketa lerroak, eta honako hau bide berri samarra da. Espainia eta Erresuma Batuko agintariek defendatu zuten, bereziki, ikerketa lerro horretan aurrera egitea.

ikerketa zentro, ikerketa-zentro iz. Ikerketak egiten diren zentroa. Ik. ikergune. Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Osasun kontseilariak atzo jarri zuten Biomedikuntzaren Ikerketa Zentroaren lehen harria. Erresuma Batuko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrok egindako ikerketa batek dioenez (...).

itxi2

1 adj. Sarrera edo irteera eragotzia duena. Leku itxi batean sartu. Eskutitz itxia. Multzo itxia.

2 adj. Ideia berriei batere sentibera ez dena. Itxia eta atzerakoia da.

3 adj. Sarria, osatzen duten banako berdinen artean tarte txikia dagoena, eremu txikian banako asko dituena. Baso itxia. Bizar itxia. Laino itxia.

4 adj. Bihurguneez eta kidekoez mintzatuz, ia bira osoa egiten duena. Ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen, segidan beste bat egiteko. Bideak bihurgune itxi samarra egiten zuen.

5 adj. Hizkl. Bokalez mintzatuz, ahoskatu ahal izateko aho bidea ixtea edo mehartzea eskatzen duena. Bokal itxiak /i/ eta /u/ dira.

6 adj. Taldeez eta kidekoez mintzatuz, kide berririk nekez onartzen duena. Oso talde itxiak izan gara beti, eta sortu diren taldeen artean asko ez dira Euskal Herritik atera.

7 iz. Leku itxia, bereziki espetxea. Itxi batean betiko sartu zuten.

itxian adb. Leku itxian, bereziki espetxean. Europako bisoia itxian hazteko ekimena. Emakume elbarri bat, itxian sartua.

lerro itxi iz. Mat. Hasten den puntu berean amaitzen den lerroa. Bi gainazalen ebakidura-lerroa lerro itxi bat izango da.

lerromakur, lerro-makur

adj. Lerro kurbatuaren forma duena; lerro kurbatuz osatua dagoena. Irudi lerromakurra.

lerrozuzen, lerro-zuzen

adj. Lerro zuzenaren forma duena; lerro zuzenez osatua dagoena. Ik. lerro zuzen. Frantziako hiri batzuek harresi lerrozuzenak izan zituzten.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper