Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=laka 2 sarreratan aurkitu da.

laka1

1 iz. Errotariak, ehotze lanagatik, gehienetan gari edo artotan, hartzen zuen saria. Errotariari laka eman. Ehotzeagatik, anega bakoitzean sei libra hartzen genuen; horri esaten zitzaion lakak kentzea.

2 iz. Ale neurri zaharra, ia bi litro eta erdiren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia. Ik. almute. Bi laka ezkurrek pitxer eta erdi olio ematen dute.

laka2

1 iz. Indiako arbola batzuetako adarretan sortzen den gai erretxinatsua, kolorez gorria; gai hori erabiliz egiten den berniz gogor eta distiratsua.

2 iz. Berniz koloregabea edo kolorezkoa, gainazal gogor iraunkorra ematen duena. Azazkaletako laka gorria kentzen ari zen alkoholetan bustitako kotoi puska batez.

3 iz. Lehortzean gogortzen den likido koloregabea, orrazkera mantentzen duena.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper