Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=korrika sarrera bakarrean aurkitu da.

korrika

1 iz. Lasterketa. Korrika-apustu horretan bazen jendea ugari. Zortzi kilometroko korrika-saioa egin beharko dute emakumeek.

2 adb. Lasterka. Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago. Eskaileretan gora korrika nindoala. Jendea batetik bestera korrika dabil oraindik.

korrika egin Lasterka egin. Ik. korri egin. Korrika egin nahi nuen, ihes egin handik, betiko desagertu. Ez nintzen gai beste batzuk bezala poliziaren aurrean korrika egiteko.

korrikan adb. Korrika. Txikienak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira korrikan.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper