Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza koroa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

koroa
1 iz. Eraztun formako apaingarri metalezkoa, buruan ezartzen dena, bereziki agintaritzaren ezaugarri dena. Urre eta diamantezko koroa. Erregeren koroa. || Jesusen arantzazko koroa.
2 iz. Abarrez edo lorez eginiko koroa modukoa, sari edo ohore gisa buruan ezartzen dena. Koroa irabazi nahi duenak.
3 iz. Erregetza. Espainiako Koroa. Ingeles koroaren mendean.
4 iz. Zirkulu formako gauzakia. Zerraldo gaineko lorezko koroa.
5 iz. Suedia, Danimarka, Norvegia eta beste zenbait herritako diru unitatea. Hirurogeita hamar koroa hilean, eta otordua. Mila koroako isuna.
6 iz. Eslovakiako diru unitatea, euroa ezarri zen arte.

Aztergaia: koroa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan koroa, 8. adierakoa, testuingururik gabea: “couronne, ancienne monnaie d’or” H.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

koroe 4, X. Iruretagoiena (“Elkartekideak, 150tik 200era koroeko [2.500 peztako] sozial balioak ukan behar dituela agintzen du koperatiben araudiak”, “Halere, ez da beharrezkoa minimum hori dena batera ordaintzea, baizik-eta 5 koroeko [70 ptako] aurren ordainketa batekin has daiteke”, “Deskontu hauk, haren ‘sozial balioen’ kontu pertsonalean eransten doaz, 50 koroe egin arteraino”, “200 koroe osatu arte”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

koroa: HiztEn-LurE.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. ap. ZTC koroa 4: A. Gabikagojeaskoa (“ez duela penike, txelin, koroa edo beste monetarik kopuru hori osatzeko”), Edorta Agirre (“Orduan, mila koroa larruko eta ehun koroa arrautzako eskaini zituzten”, “Hogei urte geroago sei mila koroa balioko zuen arrautza hark”), A. Agirre eta G. Roa (“Diru-kantitatea urtez urte aldatzen doa, 1901eko saria 150.000 koroakoa izan zen eta aurtengoa, gutxi gorabehera, 10 milioi koroakoa”).

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Eslovakia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

koroa eslovakiar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

cf. monetei buruzko aztergaian onartuak:koroa danimarkar, koroa estoniar, koroa islandiar, koroa norvegiar, koroa suediar, koroa txekiar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak: iz. (Eslovakiako dirua).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: koroa iz. (Eslovakiako dirua).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.