Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konbate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konbate
1 iz. Boxeo borroka. Gaueko bigarren konbatean, Zab Judah eta Ernest Johnson arituko dira. || Boxeo konbatea.
2 iz. Gudua, bi aurkari edo aurkari talde armaturen arteko borroka. Konbateak bart hasi ziren Hodaneko distrituan, Gobernuko Jauregitik hiru kilometrora.

Aztergaia: konbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-07-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh94 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

konbate (Añ), konbat (SP, VocBN ), gonbate (Lar, Añ, H), kunbat (Chaho, Gèze), gonbat (Urt I 47, H). Combate. v. gudu. Hunen beraren moienez izan baitá gogorgoá ematu, [...] konbata konbatitu, mendekioa mendekatu. Lç Adv ** 8r. Haien hegalén hotsa, anhitz zaldik konbatera laster egiten duteneko karreta hotsa bezala. Lç Apoc 9, 9 (He gudurat, Dv gerlara). Luzifer bentzutu zuen sendoki konbatean. EZ Man I 75. Zeren han baita gudua eta konbata egunoro, eta biktoria eta garaitia bakhan eta gutitan. Ax 340 (V 226). Elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta gudura deiturik. Ib. 205 (V 138). Biktorios ilki dira, / irabazi konbata. Hm 100. Othoi, sustenga gaitzatzu / hemen dugun konbatean. Gç 146. Hirurgarren gonbat batean bentzutuak izateko hirriskutik ez baitgare kanpoan. He Gudu 85 (99 gonbatara). Sarrasiek ükhenen die / zonbait konbat eta gerla. Xarlem 51. (1406 kunbat) Yo zuen bezala gonbataren seiña, / yotzen du halaber biktoriarena. Gy 301. Bere gonbate ta erasoak. Aran SIgn 22. Sartzen da berriro Jaunaren gudak edo gonbatiak gudatzera. Kortazar Serm 370. v. tbn. Konbat: Harb 84 (konbatetik). Tt Onsa 51. Echn Apoc 9, 9 (konbatara). Gonbate: Bil 162

konbate 90: Aizu (“2015eko Global Peace Index dokumentuak dio konbateetan hildakoek azken 25 urteotako kopururik altuena osatu zutela iaz”), Argia 6 (“Konbateak bestelakoa izan behar zuen orduan eta orain”), Berria 4 (“Konbatea puntutara erabakiko delakoan gaude”), Deia 3 (“Konbate ororen aurretik, norberaren izena bozgorailuetatik entzuten denean bihotz taupadek hartzen duten abiada sentitu dugu aurtengo udan Maiderri esker, berriz ere borrokalari sentitu gara”), DiarioVasco 8 (“Liston eta Clayren arteko konbatearen iragarkiak bazeramatzan egun batzuk tabernako pizarran idatzirik”), EiTB 39 (“Zaleek bigarren konbate bat ikusteko aukera izango dute”), Elkar 29 (“Konbatea zuen egunean botaka esnatu zen Beire”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

konbate 53: Bernardo Atxaga 18, Harkaitz Cano 15, Paddy Rekalde 5, Pablo Sastre 5, Joan Mari Irigoien 3, Joseba Sarrionandia 3, Edorta Jimenez, Hasier Etxeberria, Aingeru Epaltza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Baztertua (eta aski dira gudu, borroka, etab.)

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Batez ere boxeori lotua erabiltzen da. Badira beste forma batzuk ere, hala nola borrokaldi, borroka, baina jasotzekoa izan liteke, asko erabiltzen denez.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.