3 emaitza kasu bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

kasu1
1 iz. Gertaera edo egintza jakin edo posible bati lotua den egoera edo unea. Ez da eginbide atsegina orain artekoa irakurtzea; premiazkoa, bai, kasu honetan. Kasu horretan, zer egin? Ez daude biak kasu berean. Etxekotu gabeko izen-deituren kasuan, azentu grafiko eta guzti idaztea hobesten da. Diptongoa hausten den kasuetan. Zer bide behar den hartu, kasu bakoitzean ikusiko da.
2 iz. Zenbait gertakari orokorren gauzatze partikularretako bakoitza. Kontseilariak adierazi du azken asteetan A gripeagatik gaixotutakoen kopuruak gora egin duela; hala ere, kasu gehienak arinak direla azpimarratu du. Lege lauso horrek hainbat kasu bitxi ekarri ditu. Ikus-entzunezkoetan inbertitzea errentagarria dela frogatzen dute kasu askok. Sumatzen zen ustelkeria zegoela bizitza politiko, sozial eta sindikalean; orain zenbait kasu azaleratzen ari dira.
3 iz. Ikerketa baten xede den gertakaria. Ertzaintzak ikertu dituen kasu gehienak biktimek eurek jarritako salaketen ondorioz izan dira. Iaz 1.182 kasu ireki zituzten epaitegien aginduak ez betetzeagatik.
kasu2
1 iz. Arreta, kontua. Kasu handiarekin ibili.
2 interj. Kontuz! Kasu, otoi! Baina, kasu, egun batez samurtzen baldin bada!
kasu3
iz. hizkl. Hitz batek, perpausean funtzio jakin bat betetzeko, agertzen duen flexio forma. Latinaren sei kasuak. Euskarazko kasu atzizkiak. Nor, nori eta nork kasuak. Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla batez ere.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper