kapitain
1 iz. Gudarien buruzagia; bereziki, oinezkoen konpainia baten, zaldizkoen eskuadroi baten edo artilleria-bateria baten buruzagi den ofiziala. Antzinateko kapitain handiak. Alexandro Handia baino kapitain ausartagoa. Kornelio zeritzan erromatar kapitain bat.
2 iz. Merkataritza-itsasontzi baten burua. Ontziak San Miguel zuen izena, eta ontzi kapitainak Eduard de Gama.
3 iz. Kirol talde baten burua. Bilbao Basket taldeko kapitainak argi eta garbi utzi du hurrengo helburua.