Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza jokatu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

jokatu1, joka/jokatu, jokatzen
1 da/du ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Ik. egin1 9; aritu; jardun1; ibili1 4. Sagardoa galanki edango dugu, tokan jokatzen dugun bitartean. Pilotan, musean jokatu. Harri txikiarekin jokatu nahi dute. Harria nork gehiago altxatu jokatu genuen. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta. Makila bat eskaintzen dio, joka dadin haren kontra.
2 du ad. Apustu egin. Afaria jokatu zuten musean. Peru Odolkik lepoa nahi zuen jokatu. Mila pezeta jokatu zituen loterian. Nahi adina diru, bi bati jokatuko ziola. || Usurbilen dema bat aurten da jokatu. Bi ahari joko dira Bizkaian jokatu.
3 du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu. Ik. toreatu. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. Hiltzeko zezenak jokatu ziren. Horixe egin behar baitzuen: aurrez aurre zuen zezenarekin jokatu eta zezena bera jokatu.
4 da/du ad. Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.
5 du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! Jokaldi makurra jokatu diote.
6 du ad. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu. Ik. antzeztu. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Bakarrizketa bat jokatzeko. || Dantza bat jokatu.
7 du ad. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin. Zortzi aktorek 38 pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte.
8 du ad. hizkl. Aditz baten adizkiak, hurrenez hurren esan edo idatzi; aditza, aspektu, modu, aldi eta pertsona markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu.
9 du ad. Ipar. Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar, hiru urte bete aitzinean.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

jokatu2
1 adj. hizkl. Aditzez edo adizkiez mintzatuz, aldi edo pertsona markak dituena. Euskararen adizki jokatuek pertsonarekin eta numeroarekin komunztadura egiten dute eta marka horiek adizkietan islatzen dira.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokatua duena. Euskarazko perpaus jokatuetako subjektu eta osagarriak. Azkeneko bi liburukietan mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.