Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jaialdi 2 sarreratan aurkitu da.

jaialdi

1 iz. Zerbait ospatzeko egiten den ekitaldia edo ekitaldien multzoa. Ik. jai. Jaialdi ederrak egin ziren Erreginaren omenetan. Loramendiren omenez Bedoñan egin zen jaialdian.

2 iz. Musika, dantza edo kideko emanaldia edo emanaldien multzoa. Ik. kantaldi. "Argia" elkarteak antolaturik, dantza-jaialdi bat izango da igandean. Euskal abesti jaialdia. Edinburgoko musika-jaialdiak. Igandeko jaialdian parte hartuko duten abeslariak. Bertsolari jaialdia. Antzerki jaialdia. Euskal kirol jaialdia.

pilota

1 iz. Jolasean ibiltzeko erabiltzen den bola, gai elastikoz egina; bereziki, euskal pilota-jokoan erabiltzen dena. Pilota bizia, motela. Tenis pilota. Zortzi ontzako pilota. Pilota jo eta jo.

2 iz. Pilota-jokoa. Pilota, euskal jokoa. Dirutza handiak pilotan jokatuz. Pilotara ez ezik, beste apustu mota askotara ere zaleak dira txit. Pilota-partida.

3 iz. pl. (Jokaldiaren edo joko-aukeraren irudi bezala). Saketik ezarri zuen bere erritmoa, eta ondo baliatu zituen frontisetik gertu aurkitu zituen ia pilota guztiak. Nik pilota guztiak bortitz jotzen ditut, eta nekea handiagoa da. Partida txarra jokatu zuten bi pilotariek, pilota asko galdu baitzuten.

pilota jaialdi, pilota-jaialdi iz. Pilotaleku batean elkarren jarraian jokatzen diren hainbat pilota-partidako jardunaldia. 19:00etan emakumeen eskuzko pilota-jaialdia.

pilota joko, pilota-joko iz. Bi jokalariren edo bi talderen artean jokatzen den kirola, pilota, eskuz, palaz edo xisteraz, horma baten kontra edo aurrez aurre dagoenari botatzean datzana. Euskaldunek sortua dela pilota eta pilota-jokoa.

pilotan adb. (aritu, jokatu eta kideko aditzekin). Pilota-jokoan. Pilotan jokatzeagatik askotan iristen nintzen berandu eskolara. Pilotan ari zen.

pilota plaza, pilota-plaza iz. Ipar. Pilotalekua. Hernaniko Galarreta pilota-plazan kantatu zuen.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper