Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=izan 234 sarreratan aurkitu da.

izan1, izan, izaten

da ad. Izatasunaren jabe gertatu. Ik. existitu. Izan edo ez izan. Eta Jainkoak esan zuen: "izan bedi argia". Ezin izan daitekeen gauza. || Izatekoa ez dela oraino, ez izana ere.

izan2, izan, izaten

1 da ad. Aditz kopulatiboa, ezaugarri iraunkor bat adierazteko erabiltzen dena. Gizona hilkorra da. Bi eta bi lau dira. Gaztea zen. Liburu hori oso ederra da. Esker onekoak izan zaitezte. Hori nirea da. Andoni irakaslea da. Zoriontsu izan zara? Egin nahi duzun lana egiteko trebea da gizon hori.

2 da ad. Gertatu. Lapurreta kalean izan zen. Han izan zen izatekoa! Zer izango da nitaz?

3 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Hil-berri hori mingarria izan da guretzat alde guztietarik. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino.

4 da ad. Halako egoeran edo tokian egon. Gure amona ongi da. Apaiza elizan da. Erroman izan nintzen iaz. Lehengo batean Arantzazun izana naiz.

5 da ad. (Singularreko 3. pertsonan). Aipatzen dena badela adierazi. Ik. egon1 11. Gauza onik nigan bada, jauna, zurea da. Infernuan ez da elurrik. Gose onarentzat ez da ogi beltzik. Alabatxoak pianoa jo zuen eta sekulako dantzak izan ziren.

6 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ezin izan. Ik. egon1 12. Neke gabe ez da bizitzerik. Ez zen gibelera itzultzerik. Ez zen, inolaz ere, ihesi joaterik.

7 da ad. (Beldurra, lotsa, hotza, beroa eta kideko sentipenekin). Bero denak itzala ez du gaizto. Edaten ematea egarri denari. Ez dugu zeren ahalke izan gure hizkuntzaz. Fraideak ez ziren gose, baina bai egarri.

8 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. elurra izan; euria izan. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Bero handia zen. Hego haizea da. Euria denean estali eta haize denean babestu. Zein ilun den kanpoan!

9 da ad. (3. pertsonan, orduez, garaiez edo kidekoez mintzatuz). Barau eguna da. Uda da. Eguerdia da. Ordu biak dira. Gaua zen. Goiz da oraindik.

10 (Partizipio burutuan). Nire lagun eta adiskide izana. Ganboarren etxe izana dago mendiaren erpinean. Tolosako unibertsitateko irakasle izana. Seme bat Bilbon zinegotzi izana.

11 da/du ad. (3. pertsonan, denborazko testuinguruetan). Igaro, pasatu. Ik. dela; duela. Badira hogei urte hemen bizi naizela. Egun asko da elkar ikusi ez dugula. Hamasei bat urte dira liburua argitaratu nuela. Bi urte badu hemen dela. Sei hilabete zuen hor zela. Aspaldi du haren ezagutza dudala. Zenbat denbora du pena horietan zaudela?

12 (Aditz iragangaitzen laguntzaile gisa). Gaur etorri da. Neskame joan zen. Agertu izan balitz. || Aholkulari izendatua izan zen.

13 (Aditz iragankorren laguntzaile gisa, ekintzaren subjekturik ez dagoenean). Urre asko ekartzen zen Ameriketatik garai hartan. Erdal liburu gutxi saldu da aurten Durangoko Azokan.

14 zaio ad. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Ipar. Iruditu. Zer zaizue gure solasez? Zer zaizu?, emazte hori edo arras gutaz trufatzen da edo xoro eder bat da.

15 zaio ad. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Axola izan. Salomoni horiengatik ezer ez zitzaion, urruti zeudelako. Hiri zer zaik, esnezalearen iloba ezkontzen delako? Zer litzaizuke mundu osoa irabaztea, zure arima galtzen baduzu? || dio ad. (nork osagarririk gabe). Zuri zer dizu lagunen jardunagatik?, zuk egizu zeurea.

16 du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. Ik. eduki1. Etxe bat izan. Diru asko du. Osasuna duenak. Eguraldi ona izan dugu azken bolada honetan. || Hiru seme-alaba ditu.

17 du ad. (Adinaz mintzatuz). Urte eta erdi du. Hogei urte zituenean.

18 du ad. (Subjektua den pertsona indartzeko edo nabarmentzeko; genitiboa edo destinatiboa hartzen duten da motako zenbait esaldiren baliokide indartu bezala erabiltzen da). Eske zetorkidana adiskide dudalako. Sarasketa jauna aspaldiko ezaguna dut. Nor duzue David hura? Gaur Pazko dugu. Berandu dugu.

19 du ad. Norbaitek beregan izan. Begi politak ditu. Ile horailak zituen. Zintzo itxura zuelako.

20 du ad. (Gauzez mintzatuz). Zuhaitzek hostoak dituztenean. Berrehun mila biztanle dituen hiria. Estalki biribila duen ontzia. Pentsabide horrek etorki jakina du.

21 du ad. Norbaitek beregan sentitu. Buruko mina izan. Sukarra du. Ez du ezertarako gogorik.

22 du ad. (Aditz iragankorren laguntzaile gisa). Bi ogi ekarri zituen. Ibaiak eraman zuen. Behar bezala azaldu izan balu. Behin eta berriro irakurria dut.

23 du ad. (nor osagarria singularreko 3. pertsonan, batez ere ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ez dut hara joaterik izan. Ez zuen atzera egiterik.

baliteke, badaiteke Litekeena da. —Uste dut nonbait ikusi zaitudala... —Ni?, baliteke. Bai, baliteke hartu dudan bidea okerrekoa izatea. Gaixotasunak birikei eragiten die batik bat, baina badaiteke giltzurrunetan ere agertzea. Ez dakit, badaiteke.

daitekeena (da), litekeena (da) Izan daitekeen gauza da, gerta daitekeena da. Ik. posible izan. Bai, litekeena, baina... nola demostratu hori? Litekeena da Hegoafrikan erabateko gerra piztea. Oso daitekeena da pertsona horrek erailketa argitzeko adina datu izatea. Daitekeena horixe! Daitekeena al da hori?

dela (Denborazko mendeko perpausak eratuz, aditz nagusiko ekintzatik zenbat denbora igaro den adierazteko). Ik. orain dela. Gaur dela ez dakit zenbat urte. Oraindik egun asko ez dela. Denbora gutxi dela. || (Lehenaldiko testuinguruetan, zela forman). Aspaldi zela, bere amak (...). || (Pluralean, direla forman). Direla hamabost urte ikusi nuen.

direnak eta ez direnak Dena eta are gehiago. Ik. bereak eta bi. Harrezkero, direnak eta ez direnak egin ditu aurrera jarraitzeko. Direnak eta ez direnak entzun beharko ditu! || Kontatu zizkion ugazabari zirenak eta ez zirenak.

duela (Denborazko mendeko perpausak eratuz, aditz nagusiko ekintzatik zenbat denbora igaro den adierazteko). Duela berrogei urte gauza bera pasatu zen Japonian. Aspaldi ez duela. Duela gutxi. || (Lehenaldiko testuinguruetan, zuela forman). Hantxe hil nintzela zioen hilarriko testuak, 1997ko iraileko egun batean, zuela hilabete inguru. || (Pluralean, dituela forman). Dituela berrogeita hamar mende bezala diraute.

izan ere lok. Esan dena biribiltzeko, edo esaten dena esan berri denarekin lotzeko esapidea. Hala da, izan ere. Zer da, izan ere, hitzen bizia? || (izan ez den beste aditz bat duen perpaus batean). Nork edukiko dio begiramenik, izan ere, bere buruari begiramenik ez dion herri bati? Joera berriak mugagabeak mugatzen lagunduko baligu, ez litzateke laguntza makala; izan ere, argi berritze baten premia bazegoen hizkuntzalaritzan, inon bazegoen.

izan ezik Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. salbu. Denak joan ziren, ama izan ezik. Barruan ez zegoen ezer, lau hormak izan ezik. Guztiak, ni izan ezik. Igandeetan izan ezik. Edozein hizkuntzatan, euskaraz izan ezik. Hotzik ez, gauetan izan ezik. || Nor ausart zitekeen, horrenbeste arriskuren erdian, Ulises izan ezik?

izan ondo interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan. Eskerrik asko, Segundo; izan ondo.

izan ongi interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ongi izan. Egun on eta izan ongi ni berriz etorri arte. Izan ongi eta laster arte!

izatekoa izan 1 (Batez ere hi haiz izatekoa eta kideko harridurazko esapideetan, norbaiten izaera berezia azpimarratzeko). Hi haiz izatekoa, hi! Sagar guztiak harrapatu dizkigu; hori da izatekoa, hori!

2 (3. pertsonako esapideetan, harridura adierazteko). Jesus, hori da izatekoa! Honen hutsa ezagutu zutenean, han ziren izatekoak!

izatekotan (ere) Aurretik adierazi dena osatzen duen esapidea, halako baldintzazko edo aurkaritzazko balioa eransten diona. (izan aditza ez den beste aditz bati ere erreferentzia egin diezaioke). Ik. izatekotz. Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira. Halaber, gogorarazi du jardun horiek zigortzea, izatekotan ere, legeari dagokiola. Izatekotan ere, hor. Eta hori ez da niri dagokidana; zuri, izatekotan. Edonola ere, PSko hautagaiak nekez nagusituko dira lehen itzulian; izatekotan, bigarren itzulian erabakiko dira diputatu berriak. Ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere; izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen. Izatekotan ere, beti egon den lekuan baino ez baitago bidea: abertzaleen batasunean.

izatekotz (ere) 1 Ipar. Aurretik adierazi dena osatzen duen esapidea, halako baldintzazko edo, batez ere, aurkaritzazko balioa eransten diona. (izan aditza ez den beste aditz bati ere erreferentzia egin diezaioke). Ik. izatekotan; aitzitik. Alde honetan Xanpun dugu, izatekotz, hortaz dohatua. Ez da Zuberoan sekula ikusten taulen gainean ez Jainkorik, ez Jesusik, ez Ama Birjinarik; izatekotz, zenbait aingeru eta zenbait satan. Halere, zuen amodioa ez da hautsi; izatekotz, azkartu. —Hontza ote zen hori? —Ez... izatekotz ere, gau-belea! Delako arrangura hura ttipitu ote da ala izatekotz handitu? Fraide horiek ez baitira besteak baino gutxiago kartsutasunez, baina izatekotz, sentikorrago. Gero eta mozkin gehiago? izatekotz gero eta mozkin hobeak!

2 lok. Ipar. Izan ere. Diotelarik, Korsikan berean, Frantziaren alderako atxikimenduak manatzen duela, izatekotz, ezaren alde agertzea. Jakin-minez betea zuen soa, izatekotz, lehen aldiz ikusiko balu bezala. Beste batzuek gogoan dute, izatekotz Mendekoste biharamuna.

izan3

iz. Izatea. (Batez ere izen-ekin hitz jokoa eginez erabiltzen da). Izena eta izana. Ea giristinoak, giristino izenarekin izana duzuenak, hurbil zakizkidate. Izenak utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea. Denbora behar du lilurak bere izana erakusteko.

abantzu1

adb. Ipar. eta Naf. Ia, kasik. Abantzu bi urte baditu hemen garela.

abantzu izan da ad. Azkenetan izan, hil hurran izan. Ikusiz abantzu nintzela, sorterrira ekarri ninduten.

adin1

1 iz. Norbait edo zerbait sortu zenetik igaro den denbora. Zer adin duzu? Adin berekoak. Adinez nagusia. Edozein adinetako zaldientzat. Zuhaitz baten adina. Unibertsoaren adina.

2 iz. Giza bizitza, denborari dagokionez. Bi semeak adinaren lorean hil zitzaizkion.

3 iz. Bizitza banatzen den zati bakoitza. Hiru adinak: gaztaroa, adin ona eta zahartzaroa. Adin guztiak elkarri darraizkio.

adinean aurreratu Adin handira iritsi. Ik. adinean sartu. Adinean aurreratu den emakume bat hemezortzi urteko neskatxa baten eran apaindua. Taldearen erdian, gizon bat, adinean txit aurreratua.

adinean sartu Adin handira iritsi. Ik. adinean aurreratu. Adinean sartutako langile ugari daude Urdulizko lantegian. Berrogeita hamar urteko gizon adinean sartua zen.

adinetara etorri Ezagueran sartu, ezaguerara heldu.

adinetara heldu Adinean sartu. Adinetara helduak garenok esango dugu halere, XX. mendean Euskal Herria ez dela lo egon.

adin handi Urte asko dituen pertsonaren adina. Nekeak eta adin handiak ezindu zuten azkenean. Adin handian, ehun bat urte zituela hil zen. Adin handiko gizona eta gorputzez lodi.

adin izan da/du ad. Ipar. eta Naf. Adin berekoa izan. Pello eta biok adin gara. Hura adin dut. || Ene semea eta zurea adinak dira.

adin nagusiko adj./iz. Adin nagusitasunera heldu dena. Ik. adindun 2. Hautagai bakoitzak adin nagusiko seiehun bat bazkideren sinadurak aurkeztu beharko ditu.

adin nagusitasun, adin-nagusitasun iz. Legediak ezarritako adina, zenbait eskubide eta erantzukizun publiko izateko ahalmena ematen duena; adin horretara heldu den pertsonaren egoera. Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez.

adin txikiko adj./iz. Adin nagusitasunera heldu ez dena. Ik. adingabe. Adin txikikoek gurasoen baimena behar dute haurdunaldia eten ahal izateko. Emakumeen eta adin txikikoen kontrako indarkeriaz arduratzen da sail hau.

hirugarren adin Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

adintsu2

adintsu izan Gutxi gorabehera adin berekoa izan. Joanes ene adintsua da. Adintsuak dira Joanes eta Martin.

adintsuko adj. Gutxi gorabehera adin berekoa. Ni ez nintzen orduan oraino ostatuetan ibiltzen, ene adintsuko batzuk bezala. Taberna nire adintsuko aita-amez beterik zegoen.

aditze

iz. aditu aditzari dagokion ekintza. Aditze hutsarekin buruko mina jartzen zaie.

aditzea izan du ad. Entzutez jakin. Badut horren aditzea. Aditzea badut ez direla onak. Ez du gure lanbidea, aditzea dudanez, inongo elizak eskumikatu ez inongo legek debekatu.

aditzez adb. Entzutez. Ez dut aditzez baizik ezagutzen.

aditzera izan

du ad. Gip. Aditzea izan.

ados

1 adb. Tanto kopuru berean. 39an ados eta batek galdu behar.

2 interj. Iritzian bat etortzea adierazten duen hitza. Irri eginez, ihardetsi omen zion: "ados!".

ados egon Ados izan. Ik. bat etorri. Horretan ados gaude guztiok.

ados etorri Bat etorri. Ados dator haiekin.

ados izan 1 Kiroletan eta lehiaketetan, pilota-jokoan bereziki, tanto kopuru bera izan. 24na ados ziren. 11n eta 32an ados izanik, zuberotarrak nagusitu dira. Bi hautagaiak ados dira, 20na botorekin.

2 Bat etorri, iritzi berekoa izan. Puntu guztietan ados direla adierazi dute. Ados naiz zurekin.

ados jarri Ados etorri; ados etorrarazi. Ados jarri ditu. Ezinezkoa gertatzen bada lankideak ados jartzea.

ageri izan, ageri, ageriko

1 da ad. Ikusgai bihurtu, begi bistan azaldu, ezagun izan. Garbi ageri da horren bihotz ona. Honetan ageri da gure historiografiak hezur muinetaraino sarturik duen gaitza. Liburu horretan ere ageri da hitz hori. Orduan ageriko dira haien amarruak. Hiri larrienetarik behera, erdara ageri zaigu gero eta nagusiago. Tontor horretatik itsasoa ageri da. Kea den lekuan ageri da badela sua. Hire aurrerabidea ageri dadin guztien aurrean. Haren lanetan ageri denez.

2 du ad. Erakutsi; ikusgai, ezagun izan. Aukeratu diren zatiek batasun gutxi ageri dute. Ageri duzu ez zarela hemengoa.

ahal izan, ahal izaten, ahalko/ahal izango

1 da/du ad. (Ezkerrean duen aditz bati dagokiola). Aipatzen dena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez izan. (Aspektu burutugabea). Erraz egiten ahal dut: erraz egin dezaket. Gaur joaten ahal naiz: gaur joan naiteke. Ozta-ozta entzuten ahal nion: ozta-ozta entzun niezaiokeen. Nahi zuen guztia jaten ahal zuen: nahi zuen guztia jan zezakeen. Aurkitzen ahal badu: aurki badezake. Nork daki non gelditzen ahal den: nork daki non geldi daitekeen. Uzten ahal zituen on guztiak: utz zitzakeen on guztiak. Gaur egin ahal duzuna ez biharko utzi. Bizi ahal banendi. Bertso berri batzuek jarri ahal banitza.

2 (Aspektu burutua). Denek ikusi ahal izan dugu zein kementsu agertu den. Atzeko atetik sartu ahal izan zen. Eduki ahal izan balitu.

3 (Geroaldian). Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hola egiten ahalko du hark ere, nik gaur egin dudana.

4 (Ezezko esaldietan, aurreko adieretan aipaturiko kasu guztietan). Ik. ezin. Ez naiz etortzen ahal: ezin naiz etorri. Ez du ekartzen ahal: ezin du ekarri. Mintzatzen ahal ez direnak. Engainatzen ahal ez gaituena. Ez du jasan ahal izan. Galdetu ahal izan ez diona. Ez zuen egin ahal izango. Ez zuen egiten ahalko.

5 (Beste aditz bati ez dagokiola). Ahal badu ekarriko du. Ahal balu ekarriko luke. Gaur bertan, ahal bada (balitz). Ahal denean ahal dena eginez gero. Ahal duzun lasterrena presta ezazu (Ik. ahalik). Erabaki dute ahal den etxe guztietara igortzea eskutitza. Ahal duena egiteko. Ahal den neurrian. Ahal dela behintzat, ez nuke ezer galdu nahi. Bizkortu nahi den hizkuntzak, eredu berdindua izan beharko du nahitaez, eta, ahal delarik, batua.

6 Hara iritsi ez ahal zen, kontatu zion Wolfiok apezpikuari gertaera guztia: hara iritsi bezain laster. Ez ahal zen diputazioko ate nagusian barrena Roman desagertu, han non ikusten dugun jende multzo bat.

ahal adina adb. Gorputzari ahal adina atsegin ematen diola. Lasai zaitez ahal adina.

ahal adinako adj. Ahal adinako irabaziak.

ahal adinbat adb. Ahal adina. Kandela gora jasoz argitu zuen ganbara ahal adinbat.

ahal baino Ahal den (dudan, dugun...) baino. Ahal baino gehiago eskatzen didazu, osaba. || (Aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean). Izaten da jan ahal baino gehiago gaztaina.

ahal beste adb. Ahal adina. Zuek eutsi goiari ahal duzuen bitartean, eta ahal beste luzatu bizimodu hori.

ahal bezain adb. Ahal bezain garbia, ona. Ahal bezain laster egiteko. Ahal bezain lañoki. Bide hasian sartzen da ahal bezain barrena.

ahal bezainbat adb. Ipar. edo Jas. Ahal adina. Desenkusatu nintzen ahal bezainbat.

ahal bezainbatean adb. Ipar. edo Jas. Ahal den guztietan. Egun oroz, ahal bezainbatean, edo bederen ardura, liburu honetako kapitulu baten irakurtzea.

ahal bezala adb. Ahal bezala ibiliaz.

ahal den 1 (-en(a) daraman adberbio baten ezkerrean). Ik. ahalik; ahalik eta; albait 2. Ahal den ongiena apaindu behar da. Ahal den maizena etor zaitez. Ahal den zehazkien. Gauzak ahal den ongien bideratzeko. || Ahal zen agudoena zihoala.

2 (-ena daraman adjektibo baten ezkerrean). Mundu bat ahal den zuzenena. Ahal den kutsurik gutxiena.

ahal izatera adb. Ahal izanez gero. Eman behar zaiola janaria, ahal izatera egosia.

ahalke

iz. Batez ere Ipar. Lotsa. Ahalkea, ohorea eta prestutasun guztia galdurik. Ez dakusan begik, ez ahalkerik (esr. zah.).

ahalke izan da ad. Lotsa izan. Gizonen artean agertzera ahalke da. Ahalke ere banaiz errateko. Ahalke nintzen neure buruaz. Ez zaitezela ahalke pobre izateaz. Semearen ahalke dira.

ahalkez adb. Lotsagatik; lotsaz; lotsaturik. Ez behin ere bekaturik utzi aitortu gabe ahalkez. Ahalkez gorriturik. Ahalkez urtua, zerbait nahi luke erran eta ezin dezake. Ahalkez edo beldurrez gaudela. || (Osagarri bat hartzen duela). Munduaren ahalkez obra onetatik gibelatzen direnak.

ahamen

iz. Ahoan aldi bakoitzean sartzen den janari puska edo kopurua. Ik. mokadu. Ahamen bat ogi. Ahamen bat ere jan gabe.

ahamen bat ere ez izan Ezer ez izan. Ahamen bat ere ez dut.

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena. Hitzak ahotik irten orduko.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

ahoa ireki Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

ahoa itxi Adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

ahoan adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Dentista.

ahoa zabaldu Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Edozein gauza esanaz ahoa betean, zabiltzala uste dut zeure kaltean. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga Ahosabaia.

aho-handi Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu Aho soinua.

ahoko zulo 1 Adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

ahora eman Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

ahora etorri Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

aho soinu, aho-soinu Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotan ibili Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

ahotan izan Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik atera 1 du ad. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

2 da ad. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.

3 du ad. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.

4 du ad. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

ahotik belarrira 1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.

2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

ahotik ezin utzi(zko) Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

aho uhal, aho-uhal Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten. Salbatzeko behar da sinestea ahoz erakutsi.

aho-zabal Ik. ahozabal.

aho zabalik, aho-zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da.

aho-zikin adj. Biraolaria. Txapelgorri aho-zikin batek.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri Ik. ahozuri.

aiher

1 iz. Joera, jaidura, nahia. Laudorioen aiherra: laudorioen nahi bizia. Bere buruaren urkatzeko aiher mikorik ez zuen izan.

2 iz. Aiherkundea.

aiher izan 1 da/zaio ad. Nahi edo joera bizia izan. Hori egiteko aiher naiz: gogo handia dut hori egiteko. Lehen izan aiher dena: lehen izan nahi duena. Ardoari aiher natzaio: zaletasun handia diot ardoari.

2 zaio ad. Gorrotoa edo gaizkinahia izan. Herodias aiher zitzaion Joan Bataiatzaileari: Herodiasek Joan Bataiatzailea gorrotatzen zuen. Elizari aiher zaio. Unaia aiher unaiari (esr. zah.).

3 da ad. Susmatu, goganbehartu. Trufaka mintzo dela aiher naiz.

4 du ad. Gorroto izan. Eriak lau paretak aiher ditu.

5 du ad. Kontra izan. Zenbat etsai dituen aiher!

aiherrak egon Nahi bizia izan. Lagunengana joateko aiherrak egoten zen. Zu ikusteko aiherrak nago.

aipu

1 iz. Aipamena. Ez da gerla aipurik baizik. Zerbait iduri zuten bizi zireno eta orain ez da haien aipurik ere.

2 iz. Entzutea, ospea. Aipu handiko gizona. Haien izena eta aipua ezaguna da bazterretan.

3 iz. Aipatzen den esaldi edo pasartea. Axularren liburutik jasotako aipuak. Aipu gehiegi dakartza.

aipu egin Aipatu. Ez dute hortaz aipurik egin. Inor ez dela ezinbestekoa azpimarratu du, EAJri aipu eginez.

aipu izan du ad. Aipatu. Hura zen hemen aipu dugun gizona.

aipu marka, aipu-marka Komatxoa. Estilo zuzenean, esaldi osoak ematen dira aipu marken barruan.

aitor

1 iz. Aitormena. Utzi zizkigun maitasun agirien aitorra. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik.

2 iz. Lekukoa. Aingeruak izango dira aitor.

aitor egin Aitortu. Anderrek zure aurka aitor egin du.

aitor eman Onartu, ezagutu. Egiari aitor emanez eta orain arteko gezurrak deitoratuz.

aitor entzule, aitor-entzule Bekatuak aitortzan entzuten dituen apaiza. Aitor-entzuleari gure bekatuak aitortu. || (Izenondo gisa). Apaiz aitor-entzuleak galdetu zion.

aitor izan du ad. Aitortu. Aitor dut gaizki egin dudala.

aitor oneko Esker onekoa. Zaldun hau aitor onekoa da Jainkoarekin.

akabo

interj. Zerbait bukatutzat edo ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza. Ik. agur 2. Akabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak. Akabo horien ogibidea trena etorri zenean. Zuloan sartu eta, akabo, ez omen zen gehiago sekula atera.

akabo izan da ad. Bukatu. Han akabo izango dira bizi honetako gaitz guztiak. Akabo garela, gureak egin duela.

akort

adb. Ipar. Ados.

akort egon Ados egon. Ez nago nehola ere akort!

akort ezarri Ados jarri. Denekin harremanetan sartu, luzaz mintzatu eta, azkenean, denak akort ezarri.

akort izan da ad. Bat etorri, ados izan. Akort naiz zurekin horretan. Esan gabe doa ez direla denak akort haren iritziekin. Ez izanez akort beren artean. Errotik akort gara.

akort jarri Ados jarri. Gisa oroz ez naiz beldur, ikusiz zein gauzatan jarriko garen elkarrekin akort. Jar gaitezen akort.

alha

1 iz. Ipar. Alhatzea; alhatzeko tokia. Alha ederra egin dute zaldiek. Alhara eraman behiak.

2 adb. Ipar. Jaten, bazkatzen. Ik. alhan. Behiak alha zebiltzan.

3 adb. Ipar. Arituz, ibilian. Ik. alhan 2. Garbigailua alha ari izan da goiz osoan.

alha izan 1 da ad. Bazkatu, alhatu. Otsoa ez da otso haragitik alha, ordea bai bertze orotarik. Gaitezen haz belarrez eta gaitezen alha zikiro kasta bezala.

2 da ad. Bazkatzen ari izan, jaten ari izan. Ik. alhan. Arrastu zenean, jarri zen mahaian hamabi apostoluekin, eta haiek alha zirela, erran zuen (...). Larhunen alha ziren ardiak.

3 da ad. Tresnez mintzatuz, aritu, ibili. Gure auto zaharra alha da oraino.

alhan 1 adb. Jaten, bazkatzen. Ik. bazkan. Alhan zeuden ardiak. Plazaren erdian alhan zebiltzan dozena bat antzara. Larhunen alhan ziren ardiak.

2 adb. Arituz, ibilian. Alhan da zure izpiritua. Gogoa beti alhan zeukana. Makina alhan da. Ordenagailua alhan dut. Gure auto zaharra alhan da oraino.

amets

1 iz. Lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak. Bere ametsa adierazi zion. Ea ametsen batean sinetsi duzun.

2 iz. Itzarririk eratzen den irudipena, bereziki desira biziak eragina; gertagaitza izanik ere, gerta dadin nahi den gauza. Gaztetako ametsak. Amets eroak. Esnatu ziren Malentxoren bihotzean aurreko egunetako erreminak, egonezinak eta amets zoroak. Ez da amets hutsa. Aspaldiko ametsa da gizakiarentzat hegan egitea. Ez gaitezen gal amets bideetan barrena. Ametsen erresumatik lurrera jaitsi.

amets egin 1 Lotan, irudimenak gertaerak edo irudiak sortu. Amildegi batetik erortzen nintzela amets egin dut bart. Zurekin amets egin dut. Amets egin zuen eta iruditzen zitzaion ibai baten ondoan zela. Ez, ez dut amets egin, egia da. Hori egin duk amets? || Gauean egiten den amets gozo bat bezala. Esna dagoela ez du inork ametsik egiten. Ez dut nik horrelako amets beldurgarririk egiten.

2 Amestu. Zenbat aldiz egin duzu amets berarekin ezkonduko zinela? Umeak hainbeste aldiz amets egin duen eguna. Ez ametsik egin ama; Malen ez da gurera etorriko.

ametsetako adj. Amets egindakoa. Ametsetako lukainka. Ez dela ametsetako zerbait. Bere ametsetako etorkizuna.

ametsetan adb. Amets egiten; amets egiten den denboran. Ametsetan ikusi zuen aingeru eder bat. Ametsetan agertu zitzaion. Itzarririk eta ametsetan. Lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnak. Ametsetan ari da.

ametsetarik adb. Ipar. Ametsetan. Ametsetarik bezala mintzo ziren.

ametsez adb. Ametsetan. Ametsez aitzurtzen ari denak ez du hezurrik hautsiko.

ametsezko adj. Ametsezko zer bat gure espirituak asmatua. Etorkizun eder bezain ametsezko batean. Ametsezko desirak.

amets irudi, amets-irudi Ametsezko irudia. Alde batera, ulertzekoa ere bada nire inguruko andre hezur-haragizkoak ziztrinak eta ia ezdeusak iruditzea, neure amets-irudi haien aldean.

amets izan du ad. Biziki nahi izan. Askatasuna dute amets. Betiko atseden handia du amets. Zerri goseak ezkurra amets (esr. zah.).

amets txar Amesgaiztoa. Amets txarrak izan ditu bart gauean. || Irud. Nik, gehienek bezala, amets txar batean igaro dut azken bolada hau.

txakur amets, txakur-amets Amets hutsala. Txakur ametsak alde batera utzi.

amoros

adj. Ipar. Maitemindua. Amoros batek anitz pena eta trabailu pairatzen du bere amorosagatik. Pertsona amorosak ez dakusa.

amoros izan Maitemindurik izan. Mutilak ere amultsu, amoros direino.

antsia1

1 iz. Ardura, arreta. Ez duzuela antsiarik bizitzekoaz. Ez izan antsiarik nola eta zer esango duzuen. Deus antsiarik gabe bere gisa utziko dugu euskara.

2 iz. Nahi bizia, irrika. Ik. gose 3; egarri 3; joran. Ohore eta estimazioen antsia.

antsia izan Zah. Ardura, axola izan. (Ezezko esaldietan eta galderetan erabiltzen da). Ez da antsia; aurrera. Zer da antsia entzule gehienek erausi hura aditzen ez badute? Gaur asea badute, biharraz antsia ez dute.

antsiaz adb. Antsiaturik. Eta arropaz, zertako zarete antsiaz?

ardura1

1 iz. Zerbaitetan jartzen den gogo oharmena. Ik. axola; arreta. Haien nagitasuna eta ardura gutxia. Hezkuntzaz duten ardura berezia. Hirigintzaz ardura izpirik agertu gabe. Idazkera ardura handiz zaintzen dute. Jainkoaren gureganako ardura. Gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. Zerbait arduraz begiratu. Hori baino ardura gutxiagoko ez den zerbait.

2 iz. Erantzukizuna. Jesu Kristok Done Petri apostoluari Elizako ardura guztia eman zionean. || 200 ikasle 9 irakasleren ardurapean. Euskaltzaindiaren ardurapean antolatua. Norbaiten ardurapean utzi. Zure ardurapeko ikastaroa.

3 iz. Kezka. Berandu ez heltzea zen bere ardura guztia. Arduraren bat al duzu?

ardura eduki (Batez ere -z, -en edo -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Norbaiten edo zerbaiten ardura izan, erantzukizuna izan. Ardura gehiago daukatela kortako ganaduez, seme-alabez baino. Aingeruek daukate gizonak zaintzeko ardura. Baratzeen ardura zeukan fraide batek eraman ninduen lorategiko belarrak ebakitzera.

ardura eman Kezka sortu, kezkatu. Esan dezatela nahi dutena; horrek ez dit ardurarik ematen. || Janzteak ez zion ardura handirik ematen; izan ere, etxean sartuta egon ohi zen ia beti.

ardura izan 1 dio ad. Axola izan. Horrek ez digu ardura. || (nork osagarririk gabe). Gutxi ardura digu guri nahiz lehenengoak nahiz bigarrenak garaitu. Ez dizu ardura zer esan duen. Bati ardura diona besteari ez dio. || Zer ardura dio, bada, pixka bat argaltzeagatik, osasunez ondo ibiliz gero? Ez dio ardura; nire etxeko bazter guztiak ikus ditzatela.

2 zaio ad. Noren erruz gertatu zen ez zait ardura. Nori zaizkio, ordea, ardura horrelako ezerezkeriak? Gauzak zaizkio ardura eta ez gauzak adierazten dituzten hitzak. Herri osoari ardura zaion arazoa. Bost ardura zaie etxe askotan seme-alabei zer komeni zaien.

3 du ad. Horrek ez du ardura. Baditut gai honetan iritzi neure-neureak, baina orain ez dute ardura. || (nork osagarririk gabe). Ez du ardura horregatik.

4 da ad. (Ezezko esaldietan, nor osagarririk gabe). Bizk. g.g.er. Ez da ardura; zoaz aurrera.

arduratan adb. Arduraturik, kezkaturik. Ez egon, bada, arduratan biharko egunaz. Haize hotz pixka batek, gose apur batek edo gau bateko lorik ezak beldurtzen dituela, edo hilko ote diren arduratan ipintzen dituela.

ardurazko adj. Garrantzizkoa. Ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. Ardurazko zerbaitek darabiltza hain axolati.

(zerbaiten) ardura hartu, izan 1 Erantzukizuna hartu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.

2 Kezkatu. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. || Ardura handia du, beldur larria, galduko ote duen berriz auzia. Barneko santutasunaz ardura gutxi zutelarik.

ari izan, ari, ariko

1 da ad. Adierazten dena egin. (Batez ere ekintza burutugabeak eta ez ohiturazkoak gauzatzen dituzten perpausetan erabiltzen da; osagarritzat beste aditz bat partizipio burutugabean edo horren kideko adizlagun bat behar du; ezezkoetan, berez, ari esaldiaren azken tokian ezartzen da eta, esaldia luzea denean, laguntzailearen eskuinean ezar daiteke). Ik. aritu; jardun1. Labeari su ematen ari ziren. Tiroka ari ginenean. Hizketan ari zen. Borrokan ari ginen. Aitzurrean ari direnean. Aizkoran ari ginen gu ia itoan. Negarrez ari zela. Gogor egin nahian ari dira. Egun guztian idazten ari izan da. Bihar ere horretan ariko da. Zer(tan) ari zara? Zertan ari den ez dakit. Ez naiz ni bien kontra ari. Ez naiz ari hori nola konpon daitekeen pentsatzen, ez. Ausikitzen ari zaien eta ariko ere zaien harra.

2 da ad. (Osagarria ezabaturik). Foruen garaiko agintariez ari zen. Ongi ari dira. Hau esaten du, euskal aditzaz ari dela.

3 du ad. (Egurats gertakariez). Euria bota ahala ari du. Elurra gogotik ari du eta egundoko haize hotza egiten du. Iluntzen ari du.

ariz-ariz adb. Ipar. g.g.er. Arian-arian. Ariz-ariz ikasten da.

arnasa

1 iz. Biriken jardunaren ondorioz, ahotik edo sudurretik ateratzen edo sartzen den airea. Ik. hats1. Arnasa gabe eta itorik geratu artean. Ez da bere arnasarik ere hona heltzen. Arnasa baretu. Ez da gehiago esnatuko arnasa ahitzean. Entzun nahi izan zenuen isil-isilik, arnasa atera gabe. Harrituta, ahoa zabalik eta arnasa gabe gelditu zen.

2 iz. Indarra, adorea, bizitasuna. Zu zara, maitetxo kutuna, nire arnasa eta nire osasuna. Zuk hain maitea zenuen hizkuntzak badu oraindik arnasa. Zure arnasa zabalez sendo nazazu.

3 iz. Haizeaz mintzatuz, bolada biguna edo gozoa. Hego haizearen arnasa biguna. Itsasoko ura bare-barea, haize arnasarik ere ez.

arnasa batean adb. Arnasaldi batean; denbora tarte oso laburrean. Zure azkenengo eskutitzak zoratu beharrean jarria nauka; arnasa batean irakurri nuen. Arnasa batean edari gozoa edanik.

arnasa berotu Arnasa estutu. Han ibiltzen ninduen bere inguruan, batean jaitsi, bestean igo; ez zitzaidan niri arnasarik berotzen. Zortzi puskak han ebaki zituen, arnasarik berotu gabe.

arnasa berritu Arnasa hartu. Badut adiskide bat, hizketan oso nekagarria, ez baitu arnasa berritzen, osotara bukatu zaion arte.

arnasa bete Arnasa hartu. (Batez ere arnasa bete ezinik esapidean erabiltzen da). Arnasa bete ezinik heldu zen Kalbariora.

arnasa bota Arnasa kanporatu, hatsa bota. Hori esanda, haize eman edo arnasa bota zien Jesusek apostoluei. Igeri egiterakoan, ur barrenean arnasa bota, bai sudurretik, bai ahotik.

arnasa egin 1 Arnasa hartu.

2 Arnasa bota.

arnasa eman 1 Arnasa bota. Ahoarekin berotu zenituen, arnasa emanda, eskuak.

2 Adorea eman, indarra eman. Behar zuen babes eta arnasa eman zizkion, etengabe lanean ari zedin. Hantxe zegoen ipuina, proiektuari arnasa ematen ziona.

arnasa estutu Arnasa larritu, arnasa hartu ezinik egon. Arnasa estutu zitzaion bisitariari. Sotoko haize beltzak arnasa estutu zion.

arnasa galdu 1 Arnasarik gabe gelditu. Arnasa galdu, eta zurbil, kordegabe, lur jo nuen.

2 (hil-en leungarri gisa erabiltzen den esapidea). Galdu zuen bere arnasa mandio zaharreko gela zokoan.

arnasa hartu 1 Arnasarik hartu gabe ezin bizi. Sakon hartu dut arnasa. Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Arnasa hartu eta irakurtzen hasi zen. Lagun hurkoari hartzen duen arnasa ere opa ez diona.

2 Atseden hartu. Arnasa hartzeko gelditu ziren pixkatxo bat, haritz baten itzalean. Arnasa hartzeko ere denborarik gabe.

arnasa izan Arnasa badu oraindik. Arnasa dugun arte oroituko gara.

arnas aparatu Arnasketan parte hartzen duten organoen multzoa. 400 milioi lagunek dituzte mundu zabalean arnas aparatuko eritasunak. Arnas aparatuari egiten dio eraso birusak.

arnas hartze Biriketara airea helaraztea; hasgorapena. Ik. arnasgora.

azken arnasa Hil aurreko unea. Ik. agonia; hilzori. Eta hil zen, azkenengo arnasaraino ezaguera osoa zuela. Berehala deitu behar zaiola, bere amaren azken arnasa jaso nahi badu.

azken arnasa eman Hil. Bizkor joateko, apaiz baten eske zegoela-eta, azken arnasa eman aurretik. Burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.

azken arnasetan egon Hilzorian egon. Azken arnasetan zegoela, agertu zitzaion Aingeruen erregina. Eman zioten zanpaldiarekin, gizona azken arnasetan zegoen.

[Oharra: arnas forman erabiltzen da hitz elkartuetako lehen osagai denean: arnas aparatua].

arrangura

1 iz. Kexa; intziria. Hango kantuak eta bozkarioak izango dira hasperenak, intziriak eta arrangurak. Arrangura bat dario etengabe, lagunek entzungor egiten diotela. Arrangurarik baizen ez dut nik hemen aditzen.

2 iz. Arta, ardura, kezka. Agertu nizkion apal-apal neure arrangurak. Emazte ederra duena etxean, etxea etsai lurrean eta mahastia karrika aldean, ez da arrangura gabe bihotzean (esr. zah.).

arrangura izan 1 da ad. Kezkatu, arduratu. Beti bertzeez zen oroit, beti bertzeez arrangura, eriez bereziki. Nik ere behar dut partitu, engoitik Erroman nitzaz arrangura dira.

2 da ad. Arranguratu, kexatu. Eskolan ere beti arrangura zen, irakasleek ez zutela behar bezala estimatzen.

arranguran 1 adb. Ipar. eta Naf. Kezkaturik, arduraturik. Arima dagoelarik arranguran.

2 adb. Ipar. eta Naf. Kexaka. Deusen eskasik ez zen enetzat kaiolan, baina guztiengatik nintzen arranguran.

arranguraz 1 adb. Kezkaturik, arduraturik. Frantziako Hezkuntza Ministerioak arranguraz hartu du Seaskaren erabakia. Arranguraz ere dakusat urteroko gertakari hori.

2 adb. Kexaka.

arrazoi

1 iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza. Ik. zergatiko. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak. Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera, harritua zegoen, arrazoirekin.

2 iz. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak (esr. zah.).

3 iz. Adimena, arrazoimena. Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan edatea.

4 iz. Mat. Magnitude edo kantitate biren arteko erlazioa. Ik. ratio.

arrazoi(a) da (zen...) g.g.er. Bidezkoa da. Ez nuen erein, ez da arrazoi bil dezadan. Gizon batek bakarrik kondenatu behar balu ere, beldurrez ikara egotea arrazoi litzateke.

arrazoia eduki Batez ere Bizk. Arrazoi izan.

arrazoi eman Heg. Lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe.

arrazoi gaizto Arrazoi txarra, erantzun desegokia.

arrazoi izan Dakusagun, bada, zeinek duen arrazoi. Simeonek ezagutu zuen arrazoi zuela apezpikuak. Bai, bai; arrazoi duzu, izeba. || Horretan Altubek arrazoia zuela dirudi. Arrazoi handia duzu. Arrazoi osoa du alde horretatik artikuluaren egileak.

arrazoi txar Hitz desegokiak. Zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi.

arrazoizko adj. Zentzuzkoa, bidezkoa; arrazoimenaren araberakoa. Ik. arrazional. Aldaketa arrazoizkoak eta beharrezkoak. Arrazoizko argudioak. Hauen joerari zeharo arrazoizko deritzot.

[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

arta

iz. Arreta, ardura. Mundu honetako gauzez agertzen duzun gehiegizko arta. Axola guti eta arta apurra. Puska guztiak artarekin bildurik. Apaiz lan guztiak arta handienarekin egiten zituen. Zer denbora, zer arta eman diot egiteko horri?

arta eduki Zah. Arta izan.

arta hartu Arta izan. Ni zer naiz, bada, nitaz hainbat arta hartzeko? Aita-amabitxiek behar dute arta hartu bataioan atxiki dituztenak giristinoki altxatzeaz. Utz ezazu goxatzera hamabost egun, hartuz arta higitzeko egun guztiez. Arta handia hartzen zuten erromatarrek bere hizkuntza hedarazteko.

arta izan du ad. Nitaz arta duzun Jainkoa. Behar da izan arta zuringoen zolan gelditzen den ura ez emateko. Izan beza arta bere egite guztiak bihurtzeko xede hain noblearen eta hain perfektuaren aldera.

aski1

1 zenbtz. Gutxieneko kopuru zehaztugabe bat adierazten duen hitza. (Hegoaldean, batez ere izenaren ezkerrean kokatzen da eta Iparraldean, eskuinean). Ik. nahiko. Horretan dabilenak ongi daki badela funtsezko aski eragozpen. Bazen arrazoi aski bide bihurri haiek alde batera uzteko. Ba al duzu diru aski? || (-ik atzizkiaren eskuinean). Nekerik aski igaro ondoren. Bazuen lanik aski.

2 (Izen sintagma ezabaturik). Aski edan duzue. Behatze batez aski erraten diote elkarri. Aski eta gehiegi erantsi diot. Emanik ere baduzu, aski eta sobera.

3 adb. Zerbaitetarako gutxienekoa bederen betetzen dela; behar adina. Hurbildu zen, baina ez aski. Horretan aski aurreratu dugu. Esaera zaharrak aski aztertuak izan dira.

4 adb. (Izenondo baten ezkerrean). Aski ona jateko. Aski ezaguna da gizon hori. Ez dela horretarako aski gai eta indartsu. || (Artikulua eta kasu markak hartzen dituela). Debeku hau ez zait bortitz askia iruditzen. Leku zakar askian.

5 adb. (Adizlagunekin). Euskal Herritik aski urruti nabil aspaldian. Aski garbiro. Segur aski. Maiz aski. Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.

aski iritzi Aski dela iritzi. Ik. askietsi. Zure hitzari ez diogu aski iritzi.

aski izan, aski izaten, aski izango/askiko 1 da/du ad. (nor osagarria hirugarren pertsonan). Aski da horrenbestez. Hori ikusteko, aski da munduan barrena begira hastea. Aski den adina. Horretarako aski genuke bi liburuak aztertzea. Gaurkoz aski dugu. Bat ez natorrela esatea ez dut aski. Aski da!

2 da ad. (Pertsonez mintzatuz). Itsaso zabala gazi-gazi: zu bertan sarturik, dena ezti; ene maitea! dena gozatzeko zeu zara aski.

aski segur(u) Naf. Dudarik gabe. Ik. segur aski.

aski segurik Naf. Dudarik gabe. Joan den igandeko egunkariak argitaratu du artikulu bat aski segurik gogoetagarria.

askitan adb. Maiz.

asko

1 zenbtz. Kopuru handi zehaztugabea adierazten duen hitza. (Mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; Hegoaldean, izenaren eskuinean doa eta Iparraldean, ezkerrean). Irakasle asko bildu zen. Bekatu asko egin ditudala. Sagar ustel asko. Herri askotan. Euskaltzale askoren bihotzean. Bazuen guraso haienganik jasateko asko beltzuri eta asko egitate txar. || Ez da urte asko-asko, inguru horietan gertatu zela. || Urte askoan, ez zen ausartu etxe hartatik ateratzen. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Ik. anitz. Anton. gutxi. Aholku onik asko eman zioten. Ahaleginik asko egin arren.

2 (Izen zenbakaitzekin). Ik. handi 2. Ardo asko edan du. Ezin liteke diru askorik bildu. Ez da denbora asko(rik) beharko. Lan asko egin zuten hori lortzeko. Euri asko eta hotz handiak direnean.

3 (Izena ezabaturik). Askok jarraitu zioten Jesu Kristori? Askoren artean. Beste asko baserrietara joan ziren morroi. || Osasuna badut eta, asko-asko ez arren, ondasun pixka baten jabe ere egin naiz.

4 (Ezezko esaldietan, ezer asko(rik), deus asko(rik), inor asko(rik) eta kideko esapideetan, 'gauza askorik ez, gauza handirik ez', 'jende askorik ez, jende handirik ez' adierazteko). Inor askorik ez zebilen. Hirurogeita hamabost urte, hamasei konplitzeko; ezer askoren faltarik ez daukat, maldan behera amiltzeko.

5 adb. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria. Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu. Aitorleak emaniko penitentzia hain txiki eta errazari ere asko deritzo.

6 adb. (Adizlagunekin). Oso. Erraz asko bekatuan eror liteke. Ederki asko daki zer gertatu zen. Ardiak azkar asko aterako ziren. Maiz asko etortzen da. Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua.

7 (Izenondoen eskuinean, artikulua hartzen duela). Oso. Gauza polit askoak esan ditut nik. Mutil jator askoa.

8 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Kantitate handia. Lanaren askoak abaildurik.

9 zenbtz. (Dagokion izena partitiboan doala). Aski. Arrazoirik asko badut harroa naizela pentsatzeko. Hartuko dut dirurik asko erosteko ferian txerria. Kontzientzia gaiztoa da azoterik eta borrerorik asko. || Asko goiz heldu zen.

asko aldiz adb. Askotan.

asko ere asko asko-ren indargarria. Asko maite zituen, asko ere asko, bere begiko ninia bezala. Herrian asko ere asko jaiki dituk kontra.

asko eta asko asko-ren indargarria. (Kasu atzizkiak hartzen dituenean, osagai biek har ditzakete edo bigarrenak bakarrik). Ik. anitz eta anitz. Bazkide asko eta asko bildu nahi genituzke. Hemengo jende asko eta askoren buru-bihotzak. Oraindik askok eta askok ez dute horretaz ezer esan nahi.

asko izan, asko izaten, asko izango/askoko 1 da ad. (3. pertsonan erabiltzen da). Nahikoa izan, aski izan. Nik nahi izatea ez al da asko, hark nahi ez badu ere? Zeure esate bakar bat da asko, gauza guztiak ezerezteko.

2 du ad. Goiz gehientsuenetan, esnatzeko, belarritik tenk egitea ez omen du asko izaten.

3 da ad. (3. pertsona singularrean). Zuk egiteko ez da asko; oraindik adituko ditugunak!: ez da harritzekoa zuk hori egitea. Zuk esateko ez da asko.

asko moduzko adj. Hala-holakoa, badaezpadakoa. Asko moduzko eskailerarekin, maiz hartzen da min; behar bezalakoarekin aritu!

askotan adb. Maiz. Askotan ikusten dut.

askotara adb. Era askotara. Gu, askotan eta askotara esan izan dudanez, hartzaile izan gara emaile baino areago. Askok eta askotara azaldu izan dute miragarrizko antzaldatze hori.

askoz (ere) ...-ago Askoz gehiago egingo dizuete zuei. Askoz ederragoa da zurea. Askoz ere ederkiago. Askoz hobea da.

askozaz (ere) ...-ago Askoz ere ...-ago. Orain nagoen baino askozaz bakarrago eta utziago. Askozaz ere hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino.

asmo

1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Baionara joateko asmoa dugu. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Zorionean hasiak gara, gero eta usuago asmoak eta iritziak agertzen.

2 iz. Aitzakia.

3 iz. Batez ere Bizk. Amarrua. O, zenbat asmo dauzkan infernuko etsaiak!

4 iz. Ipar. Sena.

asmoa hartu Erabakia hartu. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. || Ontzeko asmo egiazkoa hartu gabe. Esan beharko diot honi ere zer asmo hartu dudan.

asmoan adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmotan; asmoz; asmoarekin. Mutilzahar gelditzeko asmoan al haiz? Kai aldera joan ginen, asteko soldata kobratzeko asmoan.

asmoarekin adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoz. Beste bagoira pasatzeko asmoarekin hasi ziren bi guardia zibilak. Guztia bideoan grabatzen ari dira, beste dokumental bat egiteko asmoarekin. Antzerkia egiteko eta antzerkirako zaletasuna sorrarazteko asmoarekin jaio zen DAT.

asmo izan (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Gauza handiak egin asmo zituen. Gure hizkuntzaren batasunaren alde hor egin asmo duzuen lanean, lankide nauzue. Erabili asmo dudan saila ez da maizegi jorratua izan euskaraz.

asmotan adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmoz; asmoarekin. Lan asko egiteko asmotan. Ezkontzeko asmotan da.

asmoz 1 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoarekin. Atera ziren iluntzerako Debara iristeko asmoz. Betekada bat egiteko asmoz, hasteko, arrain zopa eskatu dute. Kultura suspertu eta euskara bultzatzeko asmoz sortu zen elkartea.

2 adb. Asmoari dagokionez, gogoari dagokionez. Ezin badut soinez nire ondoan eduki, irudiz, asmoz eta gogoz beti nirekin egongo da. Asmoz eta jakitez.

[Oharra: Euskaltzaindiak, joan asmoz, egin asmoz esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, joateko asmoz, egiteko asmoz eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

asti

1 iz. Zerbaitetarako ematen, hartzen edo izaten den denbora. Amairik izango ez duen astia. Hartarako asti eta epe gehiago behar da. Arrazoi guztiak orain berritzeko astirik ez dago. Ezertarako astirik gabe. Ez zuela denbora-pasako huskeriekin asti askorik galtzen. Buruko ileak jasotzeko astirik hartu ezinda.

2 iz. Lanik edo zereginik gabeko denbora, nahi den eran bete daitekeena. Ik. aisialdi. Asti orduak. Diruak sortu zuen aisia eta astia. Alferrak beti asti (esr. zah.).

astia eman Loaldiak egiteko astia ematen zaie. Ez dio bere eginbideak betetzeko aski asti ematen.

astia izan du ad. Ez ezazu estakurutzat ekar, ez duzula meditatzeko astirik. Behin ere astirik asko ez nuen. Halako tokietan diren apaiz bakarrek ere badute zorigaitzez astia franko. Aurten, asti gehiegi izango dugula uste dut.

astiz 1 adb. Astiro, geldiro. Poz handiarekin hartu zuen bere jauregian, eta egun batzuetan astiz hitz egin zuten.

2 adb. Garaiz.

ateri

1 iz. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. (Gehienetan artikulurik eta kasu markarik gabe erabiltzen da). Gauak egun, euriak ateri, minak gozo iruditzen baitzaizkigu. Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu.

2 iz. Aterpea. Zatoz aterira.

ateri egin Ateri egon.

ateri egon Euririk, elurrik edo antzekorik ez egin. Goazen ateri dagoen bitartean. Ateri dago, baina ugariak dira putzuak bide bazterretan.

ateri izan da ad. Ateri egon. Kanpoan ateri da, eguraldia goibela izan arren.

euri eta ateri adb. Nahiz euria izan, nahiz ateri izan. Euri eta ateri, han dabil.

atsegin

1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Askoren mina txoroen atsegina. Lurreko atseginetara. Haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Atseginezko bizitza. Atseginezko negarrak. Atseginaren atseginez irakurri ditut. Atseginak atsegina dakarke (esr. zah.).

2 adj. Atsegin egiten duena, gogaitzen ez duena. Ez zen batere atsegina euripean bide haietatik ibiltzea. Igarlearen lanbidea ez da atsegina, ez beretzat ez besterentzat. Irakasle atsegina. Hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Irakurgai atseginak. Lan atseginagoa nahi luke. Oroitzapen atseginak. Poesia antzeko edo poesia ordeko jostaketa ikasi eta atsegin hura. Itxura atsegina eman diote liburuxkari.

atsegin egin Atsegin eman. Huts egiten duenak etsaiari atsegin egiten diola. Herriari atsegin egin nahiz.

atseginekin adb. Ipar. Atseginez. Atseginekin aipatzen zuen haren gibeletik ibilia zen neska gazte baten istorioa. Atseginekin entzun dute ateraldi hori.

atsegineko 1 adj. (-en atzizkiaren eskuinean). Gogokoa. Orain berriz, bere gogo eta atsegineko gizona aurkitu zuen.

2 adj. (Esaldi hanpatuetan, ironiaz). Atsegineko kolpea hartu duzu!

atsegin eman Norbaiti edo zerbaiti atsegina sorrarazi. Emakume haiei atsegin emateagatik. Han egon ginen pixka batean begiari atsegin ematen ezin asperturik.

atseginerako adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Atsegin emateko. Irakurlearen atseginerako egiten den literatura. Nork bere atseginerako egiten dituen lanak. Hortxe segitzen dute, lore eta igel kantariz inguraturik, ondotik paseatzen ibiltzen diren guztien atseginerako.

atseginetan adb. (egon, bizi eta kideko aditzekin). Gozoro, atsekaberik gabe. Atseginetan bizi da.

atseginez adb. Heg. Arduraz eta atseginez irakurri dut idazlana. Atseginez zigarroari kea atereaz. Mutil eta neskek atseginez hartu zuten ideia hura. Atseginez lagunduko dizuet. Atseginez entzuten den gauza.

atsegin hartu Atsegina sentitu. Solasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen denbora igarotzea. || Haien bihotzek zer poza eta atsegina hartu zuten, ezin esan daiteke.

atsegin izan 1 du ad. Norbait edo zerbait gogoko edo gustuko izan. Ez zuela haren bertsogintza atsegin. Atsegin izango dugu hura ardura ikustea. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin.

2 zaio ad. Atsegin zait berri hau zuei aditzera ematea. Oso atsegin zait. Badirudi hurbiltasun hori atsegin zaiela. Atsegin zaizkion idazleak. Jaunari atsegin dakion. Egia esan, Popper atseginago zait Adorno baino.

3 da ad. (Hirugarren pertsona singularrean). Mahaian atsegin da Leon ikustea. Edozein euskaldunentzat atsegin izango den liburua.

atsegin-kontentu Atsegin-poza. Bere atsegin-kontentu handiena arrosarioa eskuan edukitzea. Haragizko atsegin-kontentuetan bihotza ipini duenak.

atsegin-poz Gozamena, atsegina. Urliarekin edo sandiarekin hitz egiteko aukera harrapatzen dudanean, orduan dira nire atsegin-pozak. Ondasunez eta atsegin-pozez betea.

atsegin sari, atsegin-sari 1 adb. Doan, ordainik gabe. Eman dio, baina ez atsegin sari.

2 iz. Eskupekoa, erregalua.

aurpegi

1 iz. Giza buruaren aurreko aldea. Malkoak nituen aurpegian. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. Egia da Patxi dela, aurpegira begiratzea merezi ez duena.

2 iz. Aurpegiera. Aurpegi alaiz hartu ninduen. Aurpegi ilunez begiratu. Sekula ez diot aurpegi argirik ikusten. Aurpegi ona, gozoa, beltza, garratza, hitsa, haserrea.

3 iz. Zenbait animaliaren buruaren aurreko aldea.

4 iz. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. Baina hau guztia txanponaren bi aurpegietako bata besterik ez da. Aurpegi biko kristaua. Auziaren alderdi edo aurpegi hori.

5 iz. Mat. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza.

6 iz. Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. Izan ere arras aurpegi berezia dute gurean irakaskuntzaren istiluek.

aurpegia atera Aurpegia eman, norbaiten alde egin. Guk ere aurpegia atera behar dugu maisuaren alde. Egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago.

aurpegi(a) eman Buru egin, aurka egin. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. Premia sortu berriei aurpegi emateko. || Hotzari aurpegia emateko eran.

aurpegia izan Heg. Adorea izan, ausardia izan. Gizon honen aurrean agertzeko aurpegirik ez zuen, bere esker gaiztoa gogoratuta. Eskatzeko aurpegirik ez dutelako, laguntzarik gabe gelditu dira.

aurpegian eman Zah. Aurpegira eman.

aurpegira bota Erantzuki egin. Ik. aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela. Inori gisa horretako purrustadak aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da.

aurpegira eman Erantzuki egin. Aurpegira ematen zeniola bere hutsegiteren bat.

aurpegira esan Heg. Aurrez aurre esan. Jakin behar dut nire morroiari esan diotena neure aurpegira esateko ausardiarik baduen. Lehen jendeak aurpegira esaten zituen gauzak.

aurpegiz aurpegi adb. Aurrez aurre. Ikusi dut Jaungoikoa aurpegiz aurpegi, eta bizirik gelditu naiz. Ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak prest gauzka, uda-aldean edo, jendaurrean ahoz aho eta aurpegiz aurpegi aztertzeko.

aurpegiz ezagutu Norbait hainbatetan ikusi delako ezagutu, nahiz eta harekin hitz egiterik inoiz egokitu ez.

ausart

1 adj./iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena. Gizon ausarta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Ahalke dela, ez dela jendartean ausart. Ekinaldi ausartak. Egia ez dute ausartek baizik maite.

2 adj. Ausarkeria adierazten duena. Ele ausartak.

ausart izan da ad. Ausartu. Ez naiz ausart zure aitzinean agertzera.

axola

1 iz. Zerbaitetan jartzen den ardura edo arreta. Zein axola gutxi eta arta apurra izan duten euskaldunek bere euskaraz. Hain axola gutxi baduzu zeure arimaz. Axola izpirik ez duela etorkizunaz. Ez dut horren axolarik. Jainkoak emandako legea hausteko berriz axola gutxi zuten. Zenbat jende galbidean dabiltzanak deusen axolarik gabe! Eta zergatik zaudete jantziaren axola gehiegirekin?

2 iz. Garrantzia, gorabehera. Axolarik handiena du guretzat ordezkaritza hori ongi antolatzeak. Baina horrek axola gutxi du guretzat. Axola gutxiko huskeriak. Axola handiko gauza da.

axola izan 1 zaio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Garrantzia eman. Ez zaie axola bere herritarren egoera. Bost axola zaigu non dagoen.

2 dio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Zer axola dio inori galego bat bezala mintzatzen den euskaldunak? Irakasleari bost axola dio horrek. || Ez dit axola hemen edo han bizi. Ez digu axola zer esan duen. || (nor marka 3. pertsona singularrean). Euria ari du, baina zer axola dio?

3 du ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Garrantzia izan. Ik. axola 2. Zer axola du horrek? Izenak ez du axolarik. Gutxi axola badu ere. Axola duten gauzetan. || Zer axola du etor dadin ala ez?

4 da ad. (Ezezko esaldietan, nor osagarririk gabe; nor marka 3. pertsona singularrean). Garrantzirik ez izan. Egia da hori, baina ez da axola.

axolazko adj. Garrantzizkoa. Bada, gainera, beste arazo bat, aski axolazkoa, lehengoak baino gehiago elkarrengandik urrutiratzen gaituena. Axolazkoa beste zerbait da.

azal

1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala (esr. zah.).

2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak.

3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala.

4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Sugeak aldatu nahi duenean azal zaharra. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Arrainari azala kendu. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. Azal bete-betean egon: gizena egon..

5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean.

6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak.

7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala.

8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ik. gainazal. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero.

9 adj. Azalekoa, sakontasun gutxikoa. Ez liteke ito ur azaletan. Baserri hartan lur azalak direla esaten dute. Entzute handikoa, baina jakintza azalekoa. Nire munduko jakinduria izan da oso azala. Plater azala: plater zapala.

arrautza azal, arrautza-azal Arrautza oskola. Noraren oinetakoek arrautza-azalen karraska bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan.

azala izan (eduki) du ad. Lotsa gutxi izan. Azala behar da, horregatik, honetarako! Honelako etxe ziztrin batengatik dirua eskatzeko, azala behar du, gero! Hori dun azala! || Ez hadi haserretu, baina hik daukak hik, azal lodia!

azalak hartu 1 (Ezezko esaldietan, norbait pozez gainezka dagoela adierazteko). Ik. kabitu 2. Ez du azalak hartzen. Nik, pozaren pozez azalak hartzen ez ninduela, baietz erantzun nion.

2 (Ezezko esaldietan, norbait urduri eta kezkaturik dagoela adierazteko). Larriturik, azalak hartu ezinik, jan eta lorik ezin egin duzula.

azaleko adj. Sakona ez dena, azalean dagoena. Azaleko azterketa. Zu ez zara azaleko apaindura zale; barrutik nahi duzu apaina izan. Azaleko edertasuna. Etsamina azaleko, arin eta behingo batekin konfesatzen diren bekatariak. Egin zuen aurkezpena nahiko azalekoa gertatu zen.

azaletik adb. Kanpotik, itxuraz. Fariseuak azaletik zuzenak ziren, hau da, gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Hitz horiek gogor samarrak iduri dute azaletik begiratuz gero. Liburuxka hauxe dugu iturbururik ugariena egilea barrendik, eta ez azaletik, ezagutzeko. Geroago eta gogorrago egiten dira beren bizimodu azaletik prestuan.

azaletiko adj. Azalekoa.

azalez adb. Azaletik. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Azalez eder, baina barrua ustela.

azal-gorri Ik. azalgorri.

azalpean adb. Azalaren azpian. Tratamenduak luzea izan behar badu, azalpean aparatu txiki bat jar daiteke, botika etengabe, modu konstantean, askatzeko. Egungo egunean ere, ez da ogi bedeinkatua izengoiti horren azalpean eskaini zaigun guztia.

azalpeko adj. Azalaren azpikoa. Azalpeko txertoak. Euri-urak gelditzen dira bi lurren artean, erran nahi da, azaleko lurraren eta azalpekoaren artean.

balia izan

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, balia izan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. balio izan].

bali izan

da ad. Ipar. Legezkoa izan; balioduna izan. Bozak bali direla erabaki du auzitegiko epaileak. Funtsean, arrazoinamendu hori bera bali da ere eskuinaldekoentzat.

balio izan, balio izaten, balioko

1 du ad. Balio edo prezio jakin bat izan. Zenbat balio du horrek? Orain ehun euro balio du, baina datorren urtean gehiago balioko du. Egunkariek gutxiago balio dute astegunetan.

2 du ad. Irud. Asko balio duela Jainkoaren errukiak. Ederki erakutsi du zer den eta zenbat balio duen idazle baten hiztegi osoak. Ez al du ezer balio gure arteko maitasunak? Peredak adina balio du beharbada Txomin Agirrek. Ordea, haren bihotzak urrea balio du. Batek mila balio eta milak bat ere ez (esr. zah.).

3 du ad. Balioduna izan, eraginkorra izan. Kantuak balio dizu loak uxatzeko. Zer balio dio gizonari mundu guztiak, bere arimaren kaltean bada? Egia da balioko zuela bataioak, hartzailea behin bakarrik uretan sartu balute ere. Han esanak balio du hemen ere.

4 du ad. Egitekoren baterako egoki edo erabilgarri izan. Ez duk balio zume bat bihurritzeko. Ez dut uste ezertarako balioko lukeenik harekin eztabaidan hastea. Ez du sendagiletarako balio. Zulo hark bizilekutzat balio zion. Esker onaren aitormen gisa balioko ahal du esku-erakutsi kaskar honek!

5 (balio du + aditz izena eta zer balio du + aditz izena esamoldeetan). Merezi izan. Ez dakit balio duen gauza horren hemen aipatzeak. Ez du balio orain etxea konpontzen hastea. Zer balio zuen tematzeak? Zer balio zuen hain urrun joatea hor zelarik hurbilago Frantzia?

barau

1 iz. Epe batez elikagairik ez hartzea edo ia batere ez hartzea, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Baraua hautsi. Barau legea. Otoitzak eta barauak aski ez zirela. Etengabeko otoitz eta barauengatik argal eta ahulduta zegoen.

2 adb. Baraurik. Berrogei egunez barau egon zen.

barauan adb. Baraurik. Berrogei egun otoitzean, barauan eta penitentzian igarotzea. Desintoxikatzen hasi beharra dut; ur asko edan, egun batzuk erdi barauan, fruta apur bat janez, igaro...

barau egin Epe batez elikagairik ez hartu edo ia batere ez hartu, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Barau egin behar ez den egunetan, barau egitea. Txakurrek ere barau egin ohi baitute. Ur eta ogi barau egin.

barau egun, barau-egun Barau egiten den eguna. Garizumako barau egunetan. Gaur barau eguna da. Otorduz kanpora ezer jan daiteke barau egunetan? Barau eguna premia gabe hautsi dut.

barauetan adb. Baraurik. Ik. barautan. Gauak eta egunak iragaten zituen otoitzetan eta barauetan.

barau izan da ad. g.er. Barau egin. Barau denak zerbait hartzen badu gomuta gabe, edo haragirik jaten badu, ez du bekaturik egingo.

baraurik adb. Elikagairik hartu gabe; elikagai gutxi harturik. Baraurik egon. Ez ditut baraurik bidali nahi. Baraurik ez gelditzeko. Egun guztia baraurik pasatu zuen.

barautan adb. Baraurik.

barne

1 iz. Barrena, barrua. Barne guztia eritua du. Etxe-barne hartako usain onaren oroitzapena. Kanpoa ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Azken kapituluaren barnean. Gure gorputzak piztuko eta ilkiko direla egun batez lurraren barnetik. Laborariaren etxe barnean. Leize barnera eramateko. Eliz barneko eztabaidak (Ik. barneko 1). || Bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jainkoari.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Sar zaitez barnera. Goazen barnerat, apur bat pausatzera. Kanpotik zuri eta barnetik beltz. || Ez naute inoiz hunkitu barne-barneraino. Badaki, bai, barne-barnera zulatzen.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Barne egitura. Barne medikuntza. Lehengo alaitasuna barne bake bihurtu zait.

5 iz. Ipar. Gela. Barne handi apal bat da sakristia. Barne hau jauregiko belartegia zen.

6 adb. (Dagokion izenaren ondo-ondotik). Aipatzen den gauza ere barne dela. Ik. barne izan. Baiona ingurua, Hiriburu barne. Seme-alaba guztiak, txikienak barne. Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne. Salneurria, 5.000 pezeta, zergak barne.

7 adj. Sakona. Leize barne honetan zer dut ikusgarri?

barnean hartu Ik. barne hartu. Hemen ere commercium hitzak itun-akordioa edo harremana esan nahi du, 'ezkontza' zentzua ere barnean hartzen duelarik.

barne arazo, barne-arazo 1 Elkarte edo erakunde baten barneko arazoa. CIAko zuzendari batek dimititu du barne arazoengatik. Herriaren arazoek baino gehiago, alderdiaren barne arazoek kezkatzen dute.

2 pl. Herrialde baten mugen barneko gobernu arazoak. Bisita hau Irakeko barne arazoetan onartezineko esku-sartzea da. Herbehereetako Barne Arazoetako estatu idazkari izan zen. Barne Arazoetako ministroa.

barne bakarrizketa, barne-bakarrizketa Literatura-lan batean, pertsonaiaren pentsamendu eta sentimenduak kontalariaren logikatik iragazi gabe jasotzen dituen bakarrizketa.

barne hartu Ik. barnean hartu; barne izan. Krisi honetarako aterabiderik onena batasun gobernu bat dela, talde guztiak barne hartuko dituen batasun gobernua. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 400 erakunde publiko baino gehiago daude, udalak barne hartuta.

barne izan da ad. Barnean izan, barnean hartu. Hiru liburu lodi, tesia barne dela. Eskualtzale batzarrean barne direnak. Peio Labeguerie-ren andrea barne da zerrenda horretan.

barnetiko, barnetikako adj. Barneko. Bokazioa edo barnetikako deia. Gozatuko zara barnetiko bake handiaz.

barnez Barnetik. Kanpoz eta barnez.

barnez barne Barnetik; sakonki. Zerrenak zura egiten duen bezala, barnez barne suntsituz. Bihotzak barnez barne heziko ditugu.

[Oharra: Euskaltzaindiak, -en barne egon esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, -en barnean egon eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

barrunda izan

du ad. Gip. Barrundatu. Gaitz etorkizun handiak beregan barrunda zituen. Tentazioren bat barrunda denean, gauza txit ona da arrosarioari muin egitea.

baso3

pred. Ipar. Zah. Gai, gauza. Zuk egin nazazu baso, Lorian parte izateko.

baso izan da ad. Ipar. Zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.

bat

1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.

2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.

3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.

4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.

5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.

6 (Zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Ik. beherago 12. Hamar bat etxe: hamar etxe gutxi gorabehera. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.

7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.

8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.

9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.

10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.

11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.

12 (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.

13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio: gurpil bat zulatu zaio nonbait.

14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.

15 (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Aldi berean. Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.

batak (besteak-en aurrez aurre). Batzuk. Batak eta besteak hasi ziren edaten.

bat bakarra 1 (Mugatua). Bakarra. Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.

2 (Ezezko esaldietan). Bat ere ez. (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

bat-banaka adb. Banaka, banan-banan. Moisesen dohain handiak bat-banaka esateko, denbora luzea beharko litzateke.

bat-banatu, bat-bana/bat-banatu, bat-banatzen du ad. g.er. Zenbatu, banaka hartu.

bat-banazka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bat-banazka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bat-banaka].

bat-batean adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. Bat-batean gertatua. Bat-batean hil zen. Bat-batean eten da bizion hots hori. Auzi hori bat-batean eta behin betiko erabaki uste dutenen iritzia.

bat-bateko adj. Bat-batean gertatzen dena. Bat-bateko bertsoak. Bat-bateko ekaitza. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bat-batekotasun Bat-batekoa denaren nolakotasuna. Gertaeren bat-batekotasuna.

bat-batera 1 adb. Bat-batean. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.

2 adb. Aldi berean. Erantzun zioten laurek bat-batera.

bat-batez adb. g.er. Bat-batean.

bat bera 1 Bat bakarra. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela.

2 Berbera. Bi amets horiek gauza bat bera esan nahi dute.

3 (Ezezko perpausetan). Bat ere; inor ere. Ez dut oraindik bat bera ezagutzen horietakorik. || Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.

batean 1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak.

2 (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Aldi berean; elkarrekin. Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua. Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea. Frantziako ministroaren laguntzarekin batean: laguntzari eskerrak.

bat edo bat (Izenordain gisa). Norbait. Oraindik gelditzen omen da bat edo bat. Bat edo bati hasia zaio diru-poltsaren azkura. Galtzen bada familiako bat edo baten arima.

bat edo beste -en bat. Zigarrotxo bat edo beste erretzeko astia. Fraide batek edo bestek hau edo hori egin duela?

bat egin da/du ad. Batasuna osatu; elkartu. Biok bat egiteko. Harekin bat egiteko. Ahuntz-jabeek bat egin dute mendizainarekin. Proventza Frantziarekin bat egin zenean. Herri guztia bat eginik azaldu da jaialdietara.

bat-egite Batzea. Ezkontzako bat-egite santua urratzen.

bat egon Ipar. Bat etorri. Argi dago elkarrekin bat ez geundela.

batek (ba)daki Auskalo. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!

batek jakin Auskalo. Ik. batek badaki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!

bateko... besteko... Alde batetik... bestetik...; batzuetan... beste batzuetan... Bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.

batekoz beste Oker; behar ez den bezala. Beldurrak zentzumenak nahasi egiten ditu eta gauzak batekoz beste agerrarazten.

baten bat (Izenordain gisa). Norbait. Ik. bat edo bat. Txantxetan ari garela-edo pentsa dezake baten batek. Hainbesteren artean baten bat buru gogorra izatea ez da horren miragarria.

baten batzuk g.er. Batzuen batzuk.

batera 1 adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batean. Guztiak batera berriketan. Guztiek batera oihu egin zuten. Batera heldu ziren. Ikasle guztiak batera bildu zituzten. Txalupa guztiek dakarten arraina batera saltzen zaie mandazainei. Batzuetan batera eta besteetan aldizka. Ez ditu batera erabiltzen. Baina mihia eta bihotza ez zebilzkion batera.

2 (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). -ekin batean. Nirekin batera doa nire itzala. Beste askorekin batera esango lukeenez. Zu iristearekin batera abiatuko naiz.

3 (-z atzizkia daraman aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hau esanaz batera hasi zen dantzan.

batera eta bestera adb. Alde batera eta bestera. Ik. batetik bestera. Batera eta bestera begiratzen dute eta burua goratzen dute. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera, ohean zebilen.

batera etorri Bat etorri; ados jarri. Denean batera datoz.

bateratsu adb. Ia batera. Biek bateratsu erantzun zuten. Haur eta gazteei euskaraz irakasten baldin bazaie, premiazkoa da guztiei batera edo bateratsu irakastea.

bat ere (Ezezko esaldietan, eta izen bati dagokiola). Ik. batere; ezein. Ez du bilera bat ere huts egin. Ez zion eman sos bat ere. Txakur txiki bat ere gabe. Euskaldun bat ere ez dela ausartu horretan. Abereetarik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Hamarretatik bati ere ez. || (Izena ezabaturik). Gugatik ez du batek ere aurpegirik aterako? Ez al zenuen gogoan bat ere hartu?

batetik bestera 1 adb. Leku batetik beste batera. Ik. batera eta bestera. Arabako probintzian batetik bestera jirabiran ibilirik. Haserretuta nenbilen, batetik bestera kexaka.

2 adb. Gauza batetik beste batera. (Batez ere batetik bestera aldea egon eta kideko esapideetan erabiltzen da). Norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera. Forma kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera.

batetik... bestetik... Ik. alde batetik... bestetik... Osasun ona batetik, ondasun aski bestetik; zer gehiago behar dut nik? Egiteko aspergarri xamarra, batetik, eta ezin baztertuzkoa, bestetik.

bat etorri Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.

batez beste adb. Erdiko kopurua harturik, batezbestekoa eginez. Batez beste urtean hamabost liburu irakurtzen ditut. Batez beste astean zenbat aldiz egin duen huts. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino.

batez besteko adj. Batezbestekoa eginez kalkulatzen dena. Ik. batezbesteko. Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru sarrerak. Batez besteko kopurua.

batez ere adb. Besteak baino areago, bereziki. Egunero, baina batez ere igandeetan. Batez ere gazteak. Etxeparek batez ere, baina Oihenartek ere bai.

bat izan 1 Elkarturik egon, bat etorri. Horretan bat gaituk hirekin.

2 Gauza bera izan. Gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

batu, bat/batu, batzen

1 da ad. Pertsona bi edo gehiago toki berean gertatu; topo egin. Ik. bildu. Herriko plazan batuko gara. Lagun txarrekin ez batu. Harekin batzen banaiz, bihotza zait harritzen. Asabak batzen ziren lekura. Josafaten batuko gara. Aldapan gora zihoazela batu zitzaien gizonezko bat.

2 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak artegian batu ditu. Basora joan da egurrak batzera. Sasitik mahatsa batu.

3 du ad. Zerbait paperez, ehunez eta kidekoez inguratuz estali. Haurra oihaltxo garbi batzuetan batu zuen.

4 da ad. (-ra atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Erretiratu. Etxera batu zen, lagunartea utzirik. Salamancan zehar nindoala, ostatu batera batu nintzen.

5 da/du ad. Bi gauza edo gehiago bat egin, elkarrekin ezarri; batasuna osatu. Gorputza eta arima batuz. Bi ohol batu. Bi Alemaniak 1990ean batu ziren. Etsaiari aurka egiteko batu dira.

6 du ad. Bi pertsona edo gehiagoren artean lotura sortu. Adiskidetasunak batzen ditu. Euskaldun guztiak bat ditzakeen helburua.

7 du ad. Zenbait kopururen batuketa egin. Zenbaki arruntak batu. 4,5 eta 8,3 batu.

8 du ad. Ipar. Aurkitu. Hor nonbait, Lapurdin, batzen dute emazteki bat, kuia bat buruan zihoana. Iturri on bat hortxe baturen duzu.

9 du ad. Jetzi. Ahuntzak batuak daude? || Non-nahi erakusten du abilaren antza; esnea batzen, berriz, aparteko jasa.

10 (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskara batua. Irlanda batua. Pentsatuz bakarrean eta bihotz batuaz nor hartzera goazen.

batu-banatu izan Bizk. Kontakatilua izan.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.

2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa.

3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

4 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

5 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

6 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

7 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

8 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) ezarri Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia(k) jarri Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak batu Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

begiak bildu 1 Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.

2 Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi 1 Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.

2 Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.

3 Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak kendu Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begiak zuzendu Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar Ik. begibakar.

begi-bakoitz Ik. begibakoitz.

begi bazter, begi-bazter Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre Ik. begierre.

begi ertz, begi-ertz Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begietako argi Ikusmena. Jesusek asko sendatu zituen orduantxe, beren gaitz, gaixotasun eta deabruetatik, eta itsu askori eman zion begietako argia.

begietako (begiko) min Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietan eman Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri Ik. begigorri.

begi-gose Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kliska, begi-kliska 1 Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.

2 Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean. Aldaketak ez dira begi kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

begi kolpe, begi-kolpe Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso 1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

2 adj. Begi-lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker Ik. begioker.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begi-urdin Ik. begiurdin.

begiz begi Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begi zeharka, begi-zeharka adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

begiko

adj. Begiarentzat atsegingarria; gogokoa; maitea, kutuna. Erretaula txiki bat osoki begikoa. Toki begikoagorik gutxi Euskal Herrian. Besterentzat zimel samar agertu arren, guretzat atsegin, begiko eta kuttun direnak. Zuzen-zuzenean nire txoko begikora joan naiz.

begiko izan 1 du ad. Gogoko izan. Davidek Salomon begiko zuelako. Begikoen duen alaba.

2 zaio ad. Begikoago zaigu, halere, eta laketago Izpegiko erreka.

behar2

1 adj. Beharrezkoa. Gauza beharra da loa. Ona da, eta ona ez ezik beharra, bekatuak adieraztea; baina askoz beharragoa da egiazko damua izatea. Bere bizitzari buruz, argitasunik beharrenak emango ditugu huts-hutsik. Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino (esr. zah.).

2 adj. Pobrea, behartsua. Nagia beti behar, eskas eta erromes. Jende beharrari lagundu behar zaio.

3 (Izen batekin hitz elkartua osatuz). Izango dena. Bai alabaren kontra, bai suhi-beharraren kontra. Hau da ene andre beharra.

4 (Partizipio burutuan dagoen aditz baten eskuinean). Guztiok agertu beharrak gara Jesu Kristoren tribunalaren aurrean. Mundu guztia gosete izugarri batek hartu beharra zela.

beharren izan Langileak beharren duena. || Euskara idatziaren barrutian, irakaste lanean dugu beharrenik batasun hori.

behar izan, behar izaten, beharko

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez zaitut behar. Ez dut besterik behar. Festarik behar bada, bego Donostia. Behar den arretarekin. Behar ez den orduetan agertzeko. Erantzun ezak behar den bezala. Ekarri zenuen behar zen erremedioa. Zure laguntza behar zuela. Etxeak behar, eta bideak ekarri (esr. zah.).

2 da/du ad. (Osagarritzat beste aditz bat, partizipio burutuan, duela). Bihar ekarri behar du. Bihar etorri behar du. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Argi dago hil behar dugula. Harrian jo behar da gogotik galburua. Ekarri behar zituenak ez ditu ekarri. Nagusiak izan beharko ditugu erakusle. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. Gurekin etorri beharko duzu. Baimena eskatu behar izan dio. Bertan utzi behar izan omen zuen. Egun asko igaro behar izaten dituzte itsasoan. Zuk ni bataiatu behar, eta zu bataio eske niri. || (izan ezabaturik). Hala behar luke. Aukera berdina behar lukete denek. Hala beharko du.

3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak.

4 da ad. (-en atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Badaki zuen Aita Zerukoak gauza horien behar zaretela. Inoren behar ez zirela.

behar adina Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

behar adinako adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

behar beste Bizk. Behar adina.

behar besteko adj. Bizk. Behar adinakoa.

behar bezainbat Behar adina.

behar bezainbateko adj. Behar adinakoa.

behar bezala Behar den (diren, zen...) bezala. Lana behar bezala aztertzeko. Gauzak behar bezala balira, euskaraz egingo zukeen agian bere lantxoa.

behar bezalako adj. Behar den (diren, zen...) bezalakoa. Behar bezalako etekin eta irabazia emateko. Badirudi, ur garbiaren pare behar duela izan, behar bezalako prosak.

behar bidean adb. Lap. eta BNaf. Beharrean, ordez. Mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

behar ez bezala Behar ez den (diren, zen...) bezala. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi du orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz.

behar ez bezalako adj. Behar ez den (diren, zen...) bezalakoa. Behar ez bezalako hitzak.

behar hainbat Behar adina.

behar hainbateko adj. Behar adinakoa.

beharko Beste erremediorik ez dagoela edo beste aukerarik ez dagoela adierazteko hitza. Lanera joan zara? Bai, beharko! (edo Bai, beharko joan!). —Umilduko dira, bai. —Beharko! Orain Oiartzunen, gero Hernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zen apaiza; beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

behar orduan Behar den unean; beharra denean. Ik. behar ordu. Aitzinean aska bat urez betea, behar orduan burdina goritua iraungitzeko. Nornahik bataia dezake behar orduan.

behar orduko Behar den ordurako. Ik. behar orduan. Fabrikak izan ditzan, gaiez betetzeko nola etekinetatik husteko, bi erraztasun: bat burdinbidez, bestea urez ur; errepidea, behar orduko, hirugarren.

beharrago izan Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz. Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

[Oharra: bigarren adieran, aditz osagarria edozein motatakoa delarik, behar izan-ek aditz laguntzaile iragankorra hartuko du: joan behar dut; hala ere, zenbait euskalkitan, batez ere Iparraldekoetan, laguntzaile iragangaitza har dezake aditz iragangaitzekin: joan behar naiz, ez zara ikaratu behar. Esanahiari dagokionez, batzuetan, etorkizun dena adierazten du besterik gabe, eta ez behartzea edo premia dakarren gertakizuna].

bekaitz

iz. Bekaizkeria; begi txarrez ikustea. Ezin eramana eta bekaitza. Bekaitzik gabe ikus daitezke gaur atzoko etsaiaren ibilerak.

bekaitzez adb. Abere eta kristauak gaude osasunez, ez gara noski bizi inoren bekaitzez. Bekaitzez begiratzen diote teologia gaietan hasten denari, elizgizona ez baldin bada.

bekaitz izan da ad. Norbaiten edo zerbaiten bekaitz izan: bekaizkeria izan. Demonioak haren bekaitz baitziren.

beldur

iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. Zorionekoak Jainkoaren beldur santuan bizi diren guztiak. || Esr. zah.: Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Beldurra bera zaldi. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Laster petroliorik egongo ez den beldurra.

beldur damu, beldur-damu Atrizioa. Ez zuen izan maite-damurik, beldur-damua baizik.

beldur egon Beldurrez egon. Ik. beldurrak egon. Horren beldur ez egon, behinik behin.

beldur eman Ik. beldurtu. Etxeko garbitasun eta zuritasunak beldur ematen zioten mutikoari. || Gerrak beti eman izan dit beldurra. Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? Gure aitari esan beharrak lotsa eta beldur handia ematen dit. Horregatik, niri beti beldur gutxiago eman dit plaza batean kantatzeak.

beldur-ikara Beldur-ikarak geldiarazten ditu.

beldur izan 1 da ad. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. Zure beldur da: beldurra dizu. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.

2 dio ad. Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.

3 da ad. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.

beldur izateko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, osagarritzat adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen duela). Oraintxe ontzen ez bazara, beldur izateko da ez zarela inoiz onduko. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko.

beldurra hartu Zerbaiten edo norbaiten beldurra sentitzen hasi. Ez beldurrik zeuen bihotzetan hartu. Beldurra hartu dio itsasoari.

beldurrak airean adb. Guztiz beldur. Beldurrak airean dago.

beldurrak akabatzen adb. Heg. Guztiz beldur. Beldurrak akabatzen dago.

beldurrak egon Beldurrez egon. Beldurrak nengoen aurkintza hartan. Beldurrak nago ez naizela gauza izango egitekoa behar bezala betetzeko. Etorriko zen beldurrak nengoen. Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. || Beldurrak hilik nengoen, baina haren esku utzi nuen neure bizia.

beldurrak hartu Beldurtu, beldurra sentitu. Handik atera, eta ihes egin zuten beldurrak harturik. Beldurrak hartu ninduen, eta zure dirua lurpean gorde nuen. Beldur izugarri batek hartu ninduen.

beldurrak jo Beldurtu, beldurra sentitu. Ik. beldurrak hartu. Beldurrak jota zebilen gaixoa.

beldurraren beldurrez adb. Beldur handiaren eraginez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia.

beldurrarren adb. Bizk. Beldurrez. Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak.

beldurra sartu du ad. Beldurtu. Ez apaiz jaun guztiak berdinak direlako, baizik eta batek beldurra sartu zidalako.

beldurrean adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Beldurrez. Mutil hura, behar bezala, Jaungoikoaren beldurrean hazia izan balitz. Hamabost eta hamaseigarren mendeetan jendea deabruaren beldurrean bizi zen.

beldurretan adb. Beldurrez.

beldurrez 1 adb. Beldurturik; beldurragatik. Beldurrez bizi ziren. Beldurrez hurbildu zen. Harriturik eta beldurrez jarraikitzen zitzaizkion. Hotzez ala beldurrez ez dakit, baina ikaran nago ni ere. Ez dugu lotsaz edo beldurrez aitortu gabe utzi behar bekatua.

2 adb. (Osagarri bat hartzen duela). Gaua motz egin zitzaion, egunaren beldurrez. Ihes egin du, erre zezaten beldurrez. Gose zen, baina ez zen ausartu hango basetxeetan jatekorik eskatzen ezagutuko zuten beldurrez. Baziren ezkontza hura legezkoa ez ote zen beldurrez bizi zirenak. Urrats gaiztorik egiteko beldurrez.

beldurrezko adj. Beldurra eragiten duena; beldurrak eragina. Ik. beldurgarri. Beldurrezko istorioak. Beldurrezko Zinemaren Astea. Azken oreneko penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestekoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa. Beldurrezko garrasiak. Maiz, amodiozko sentimenduen ondotik, beldurrezko sentimenduak heldu dira.

ni beldur Gauza txar edo kaltegarri bat gertatzera doalako uste edo susmoa adierazteko erabiltzen den esapidea. Karioxko izanen zaizula, ni beldur! Tolosako jujeak non diren, eta non den presondegia, jakinen dugun orain berandu gabe, ni beldur.

berbako

adj. Hitzekoa. Gizon berbakoa.

berbakoa izan Ikusiko dugu berbakoa zaren!

berdin

1 adj. Nolakotasun berekoa. Kopuru berdinak. Zati berdinetan zatitu. Berez aukera berdina behar dute denek. Izatez berdinak direnez gero. Eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. Luzera berdineko kaleak. Baldintzak ez dira berdinak batarentzat eta bestearentzat. Eskuko hatzak berdinak al dira? Zure gortean berdin dira handi eta txikia. || Hiru orri berdin-berdinak.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. bezalako. Jainkoak egin du gizona kasik aingeruen berdin. || Ahurraren berdineko harria.

3 (Izen gisa). Ez du berdinik munduan. Berdinik ez duen argiontziaren distira. Erregina gurea, berdinik gabea.

4 adj. Laua; koskarik gabea. Zelai berdinean dabilelako ustean. Bide lau, zabal eta berdinak. || Abiatu ginen sei orduko bide luze hartan, basamortu zabalean; lurra berdin-berdina eta hondarra gogotik. || Irud. Gipuzkera ez da hain latza, berdinagoa da.

5 adb. Era berean. Egunak joan eta egunak etorri, gauzek berdin segitzen dute. Bi hitzok berdin ebakitzen dira. Lana berdin egiten badute. Berdin gertatzen da hemen ere. || Berdin-berdin hartuko lituzke guztiak. Nahiz txantxetan zoazela infernura, nahiz benetan zoazela, berdin-berdin erreko zaitu hango suak.

6 adb. (Adjektibo bati dagokiola). Ipar. Ik. bezain. Hitza aise da emana, berdin aise jana. Handik Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder.

7 lok. Ipar. eta Naf. Nolanahi ere, dena dela. Egizu nahi duzuna; berdin ez diogu guk geure buruei horrelako lorrik eman nahi. Zertarako deitu?, berdin ez da etorriko.

8 adb. Beharbada. Baina gerratean berdin hil egingo haute.

9 Mat. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa adierazten duen ikurra (=); berdintza adierazteko erabiltzen den hitza. 5 gehi 7 berdin 12 (5 + 7 = 12).

berdin izan 1 da ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Gauza bera izan; garrantzirik ez izan. Gauza ez zirelako edo gogoak eman ez zielako, berdin da. Irabazten ez badu, edo berdin dena, galtzen badu.

2 zaio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Berdin zait bata edo bestea. Aberats ala deus gabe ziren, berdin zitzaion.

3 du ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Eta hori, txakurkeriaz, berdin du den bezala erranik ere... urdekeriaz.

4 dio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Nahiz batera, nahiz bestera, niri berdin dit. || Onaren ideia beltzez jantzia, baina berdin dio.

[Oharra: autobus berdinean etorri ziren eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak autobus berean etorri ziren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

berdintsu

1 adj. Gutxi gorabehera berdina. Ik. paretsu. Luzetasunez berdintsu dira. Haien gaitza eta gaurko gurea ez ote diren funtsez berdintsuak. Hizkuntzaren aldetik berdintsu baita, ez berdin, etxeko erdalduna eta erdaldun etorkina. Lodiera berdintsukoak.

2 adb. Berdintsu balio dute.

berdintsu izan 1 da ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Ik. berdin izan. Honentzat orduan berdintsu da euskara eta latina!

2 zaio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Joan edo ez joan berdintsu zait. Mutil izan ala neskatxa izan berdintsu zitzaion.

bere2

1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Inork ezin du kordokatu hura bere hartatik; behin bide zuzenari lotuz gero, nork kordoka hura? Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.

2 (Perpauseko nor, nork edo nori-ri ez dagokiola). Gip. eta Bizk. Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.

3 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.

4 adj. (Mugatua). Zerbaiti edo norbaiti dagokiona; zerbaitena edo norbaitena dena. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Zahagi txiki bat egarria hiltzeko eta ogi oso bat goseari berea emateko, horra nire puska guztiak (Ik. berea eman). Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Bakoitzari berea zaio zor. Besteei berea kenduz.

berea egin Nahi duena egin. Ik. berearekin atera; berearekin irten. Berea egin arte ez du bakerik.

berea eman Zerbaitek edo norbaitek bere gaitasunaren edo ahalaren arabera eman. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Lanean ari diren guztiek berea eman ahal izan dezaten.

bereak eman Norbaiti merezi duen zigorra eman, dagokiona eman. Neskari bereak ematera joan zen.

bereak entzun Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek entzun beharrekoak entzun. Joan zen, baina bereak entzunda.

bereak esan Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek beste norbaiti egundokoak esan. Emaztea sutan jarri zen eta esan zizkion pintoreari bereak.

bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak Bereak eta bi. Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.

bereak (nireak, hireak...) eta bi Berebizikoak, egundokoak. Ik. bereak eta asto beltzarenak; bereak eta bost; epelak entzun; gorriak ikusi; kristorenak (esan, egin, entzun...); elorrio ikusi. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.

bereak (nireak, hireak...) eta bost Bereak eta bi. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak.

bereak hartu Handiak hartu, berebizikoak hartu. Irabazi egin zuen borroka, baina bereak hartuta.

berearekin atera Berea egin. Berearekin ateratzeagatik, eder ez dena ere egingo lukete horrelakoek. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

berearekin irten Berea egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena.

bere-bere bere-ren indargarria. Bere-berea zuen hizkera bakar horretan mintzatzen zaigu. Bere-bere eskuz lerro pare bat idatzi dit. Bere-bereak zituen bideak ikasteko.

bere egin Bereganatu. Besteren borondatea bere egin zuen. Ebanjelioko hitz hunkigarriak bere egiten bezala zituelarik.

bere gisako adj. Berezia, berekia. Ik. gisako 2. Stephen mugatua da, bitxia, bere gisakoa, autista. Liburuetarik beretua du bere gisako euskara batu bat. Hizkera berezia zor zaio poesiari, bere gisakoa. Hain da poetikoa eta bere gisakoa, amonak Jainkoarekin duen harremana...!

bere hartan adb. Egoera berean. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko aldatzeko. Hainbat gaiztoago harentzat, bere hartan tematzen baldin bazen! Bere hartan utzi zituzten kontuak.

bere horretan adb. Bere hartan. Berera itzuli zen eta, bere horretan, lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik, lanean iraun zuen kemenak agortu arte.

bere izan du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Nafarroako erresumak bere zituen Hondarribitik hasirik, Bilbo eta Gasteizerainoko eremuak. Badakite, gainera, bere dutela gazteek, zuzen ala oker, azken hitza. || Berea zuen baserria, bereak lurrak, berea basoa.

bere kasa adb. Bere oldez, inoren eraginik edo laguntzarik gabe. Bakoitza bere kasa bizi da lur honetan. Utz haurrari bere kasa jolas dadin.

berekiko adb. Bere artean. Etxe hotza duk hau, ostatu lehorra duk hau, zioen berekiko.

bere kontu Bere ardurapean. Ik. kontu1 5. Uzten du bere kontu mahaia.

bere orduan adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere garaian; bere denboran. Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun, zein bere orduan; haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun, zein bere aldian.

[Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean, subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere Sortaldean; Sartaldean, dena dela, bere ezartzen da: Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari garenean; Joserenaz ari bagara, Sortaldean haren, Sartaldean haren edo bere)].

bero

1 iz. Materiaren egoera, tenperaturak gora egitean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak eragiten duen sentipena. Ik. berotasun. Dirakien uraren beroa. Eguzkiaren, suaren beroa. Beroak landareak ihartzen ditu. Bero handia egiten ez badu. Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Beroaz erdi itoan. Beroa eman.

2 iz. Fis. Beste energia moten eraldaketatik datorren energia, bere gehikuntzak tenperatura igotzea dakarrena, eta gorputzetan aldaketa ezaugarriak eragiten dituena. Zerbaitetarako behar den bero kopurua. Urtze beroa: zerbaiten gramo bat tenperatura aldatu gabe urtzeko behar den bero kopurua.

3 iz. Arreske dagoen ugaztun emearen egoera. Ardiak beroan sartu dira.

4 adj. Gorputzarena baino tenperatura garaiagoa duena; bero sentipena eragiten duena. Ur, haize beroa. Burdina bero batez. Udako gau beroetan. Odol beroko animaliak. Bero samarra.

5 adj. Kartsua, gauzak gogoz hartzen edo egiten dituena. Batzuk bero omen ziren, eta besteak hotz, gehienez ere epel. Gogo beroz. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako (esr. zah.).

6 adj. (Ekintzez mintzatuz). Agur bero bat. Musu beroak. Txalo beroak. Gure zorionik beroenak.

7 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz sutzen dena. Gizon beroa, odol berokoa.

8 (Adizlagun gisa). Ez nintzen batere bero hara joateko. Hasi lanean sutsu eta bero. Bero jokatu.

beroan 1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Ik. berotan. Beroan buzkantza, beroan ezkontza. Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Beroan egon.

3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Beroan egindako adierazpenak. Ez genuen erabakia beroan hartu gura izan.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo beroturik. Beroan ez zuen horrenbeste min sumatu Errastik.

beroan bero adb. Ipar. Beroan, sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Beroan bero, zernahi gauza hitzeman du.

beroarena kendu Gehiegikeriaz edo hanpaduraz esandakoa zuzendu. Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti.

beroaren beroz adb. Bero handiaren eraginez. Metalezko ahoari kea zerion eta Fionnen eskua, beroaren beroz, erretzen ari zen.

bero-bero 1 adj. Oso beroa. Salda bero-beroa.

2 adb. Eta bera bero-bero zegoen bitartean, emazte gajoa kanpoan, hotzak dar-dar eduki zuen.

3 adj. Oso kartsua. Hitz bero-bero batzuekin bizkortu zituen. Bai, gaztearen bihotzak bero-beroa izaten daki.

4 adb. Oso animatuta; erabat suturik, oso haserre. Bero-bero etorri zen. Taberna ipintzeko bero-bero zegoen orduan.

bero-beroan adb. Kartsuki. Bero-beroan, su eta gar, mintzatzen da. Jokatzen dituzte, bero-beroan, aldean dituzten txanpon guztiak.

bero egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. bero izan; bero egon. Hego-haizea badabil, bero egingo du. Bero egiten zuelako, ardi eta bildots guztiak pagadi bateko gerizpean etzanda aurkitu zituen.

bero egon Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zegoen kalean, bero etxeetan.

bero izan 1 Batez ere Ipar. Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zen han eta urik ez zen.

2 Bero sentipena izan. Larrazkena izanagatik, zenbait urrats egin orduko bero nintzen.

bero ponpa, bero-ponpa Ingurune hotz batetik beroa hartu eta ingurune beroago batera tokialdatzen duen gailua, berogailu nahiz hozkailu gisa erabil daitekeena. Zerbait gehixeago gastatzeko prest bagaude, bero-ponpa instalatzeko aukera dugu.

berotan 1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Burdina berotan jo behar da.

2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Ik. beroan. Gorpuak berotan usteltzen ez uzteko. Azkar sendatzeko, etxean berotan egon eta likido asko edan.

3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Berotan eginiko adierazpenak.

ez hotz eta ez bero 1 adb. Hala-hola, ez ongi eta ez gaizki. Ik. hala moduz; erdipurdi; hainbestean 2. —Ezteiak ondo, Joana? —Ez hotz eta ez bero, Kattalin, bake-bakean joan dira.

2 adb. (gelditu eta kideko aditzekin). Inongo interesik edo zirrararik erakutsi edo sentitu gabe. Ik. axolagabe 3. Olatu bat ez da ezer niretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin.

berri

1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute. || Esr. zah.: Idi zaharrari, arran berri. Errege berri, lege berri. Okin berriak, bahea zuri.

2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.

3 (Aditzaren partizipio burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.

4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? Urte gaiztoa, berri hutsa (esr. zah.).

5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Berri-ekarlea. Berri-biltzailea. Berri-agentzia.

6 (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe, galdetu, ekarri eta kideko aditzekin). Zerbaiti buruzko informazioa. Ik. berri jakin; berri eman; berri ikasi; berri izan; berri agertu; berri jaso. Hasi zen aitaren berri galdetzen. Hark ekartzen zion etsaiaren berri. Jauna, gorteko berri aditu dudan bezain laster (...).

berri agertu Berri eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berrian adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Sendatu berrian gertatu zitzaiona: sendatu berri zela gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.

berri-berritik adb. Naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.

berri eman Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. Nafarroako berri eman dizuegu. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

berri entzun Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

berri ikasi Zerbaitez jabetu; zerbaiten ezagutza izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Ik. berri jakin. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Gehiago baziren beste munduko berri ikasi nahian.

berri izan Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue? Ez genuen hango berri.

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

berri-jario adj. Naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu; hitzontzi. Mutiko-neskatilak berri-jarioak eta hitzontziak direlako, aitona-iloben artean etengabeko hitz iturria gertatzen da.

berri jaso Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Berri On Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.

berriren berri Bizk. Berriz. Berriren berri ekin.

berritik adb. Naf. Hasieratik.

[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

beste1

1 Aipatu den gauzaz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. (Izen bati dagokionean, horren ezkerrean agertzen da gehienetan. Delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat, edo bat hitza hartu behar du. Izenaren eta beste-ren artean zenbatzaileak, ordinalak, banatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun —honelako edo kidekoak, adibidez— soilik ager daitezke). Alkatearen beste alaba. Beste alkatearen alaba. Beste liburua. Beste liburu hura. Beste liburuak. Beste liburu guztiak. Beste bi gizon handi. Beste gizon handi hura. Beste gizon bat. Beste gizon handi bat. Beste gizon batzuk. Beste zenbait jauregi eder. Beste edozein andrek egin dezakeena. Erosi dugun beste liburuan. Beste hiruna liburu. Beste hirugarren saria. Beste etxe eder asko. Baduzue beste libururik? Beste erdal hitz batean. Beste landare mota batzuetan. Jan, edan eta beste honelako gauzak (edo honelako beste gauzak). Beste zernahi gauza ere. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Atearen beste aldetik, bi zerbitzariak barruko zalapartari adi zeuden.

2 (Izenordain edo adizlagun zehaztugabe bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Beste ezer egin gabe. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Beste inon lotsagarri litzatekeena. Beste inor ez dagoen toki honetan. Beste inoiz. Hark edo beste norbaitek. Beste nonbait landatzeko.

3 (Galdetzaile bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Baina beste zer lekukotasun behar dugu? Eta zer besterik? Beste nork esan du?

4 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.

5 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Ik. inor 2. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Bestek esan beza zein den aukera ona. Besteri kendu eta beretzat hartu. Besterenarekin bizi nahi duenak. Horrezaz bestetan mintzatua naiz. Orixeren ondoren orpoz orpo ibiltzea bestetara jo gabe. Hala kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango betiko sutarako baizen. Baina ez bat, ez beste.

6 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Ik. ez beste. Nire ona besterik ez du nahi. Nahi izanez gero, ez zuten beren arteko konponketa egin besterik, nork berea jasoz. Zu besterik inor bizi al da? Garai haietan ez bainuen nik Basarri beste lagunik. Jainkoak bestek ez daki.

besteak beste Aipatzen denarekin zerikusirik duten beste gauzak alde batera utzirik. Hor daude, besteak beste, Euskaltzaindiaren aldizkarian argitaratu zituen lanak. Hori ezin uka, besteak beste. Besteak beste, elizan bazuten eraikia harrizko santu bat.

beste barik Bizk. Besterik gabe. Eta lepokoa sama inguruan ezarri, eta beste barik, etxetik irten zen.

beste bat arte Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria.

beste batean Beste uneren batean. Orain ez dugu astirik horretarako, beste batean izango da.

beste behin 1 Berriro, berriz. Beste behin bekaturik ez egiteko. Begira beste behin horrelakorik gerta ez dadin.

2 Beste aldi batean. Beste behin zera esan zion (...). Beste behin tabernatik mozkorturik irteten ikusi nuen.

besteetan adb. Beste batzuetan. Hizkuntza bizia hitz berrien premian da beti: bere baitarik sortzen ditu batzuetan, besterengandik hartu besteetan.

beste(rik) gabe Jesus gisa honetan zihoan ikasleak egiten, oraindainokoan zatoz huts bat esatea beste gabe. Beste gabe aurrera joan zen. Aitorrera orokor hau, ordea, nahikoa ote dugu, beste gabe, Jainkoa badela jakiteko? Bat ez natorkien arren, ez ditut besterik gabe gaitzetsiko.

beste hainbat Beste hainbeste.

beste hainbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Hamar bat metro luze, beste hainbeste zabal. Hogei mila hil badira; beste hainbeste baino gehiago kolpatuak. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. Eraman dituzu nire lagunak; nirekin zoaz beste hainbeste egitera. Hiru aldiz eginahalak egin zituen haren oinpetik ateratzeko, eta beste hainbestetan bota zuen.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Berrogei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizko.

3 Beste asko. Automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera.

beste honenbeste Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

beste horrenbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

beste orduz adb. Behiala, lehenagoko beste batean. Oihu egin zuen Frantziskok, beste orduz San Paulok Damaskorako bidean bezala. Egun hartan behar zuela egin beste orduz baino penitentzia handiagoa.

besterik ezean Besterik ez izanik, besterik ezin izanik. Besterik ezean, janariaren truke haren etxean morroi aritzeko gertu zegoen. Besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

besterik ezinean Besterik egin ezinik. Besterik ezinean, eroapena hartzea erabaki zuen. Besterik ezinean eta ondamuz beterik.

besterik izan da ad. (Hirugarren pertsonan). Hori besterik da: hori beste kontu bat da. Besterik izanen da datorren aldian. Honela ikusi ditugu beti; gaur oso besterik dira.

bestetara Bestela, beste era batera. Gehienetan bestetara jazo ohi da.

bestetik Beste alde batetik. Ik. bestalde; batetik... bestetik...; alde batetik... bestetik.... Gizon erraza zen gainera; bestetik, nire gustuko laguna.

eta beste (Artikulurik gabe eta ezkerrean duen izen sintagmaren atzizki berarekin). Eta beste batzuk. Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla. Gure Herria agerkarian asko artikulu agertu ditut: istorio, gertaera, ikertze eta beste. Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bestetan?

ez beste Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. izan ezik; salbu. Ez zuen uste berari horrenbeste gaitz eta kalte egiteko etsairik eduki zezakeenik, Piarres ez beste. || Hura ez beste guztiak hil zituen. Judas ez beste edozeinen bihotza bigunduko zuten. Jauna ez beste Jainkorik ez ezagutzeko. Atera ziren Maddi ez besteak.

ez bestea (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Alferra, ez bestea!

ez bestena (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Ergela, ez bestena!

ez besterena [Oharra: Euskaltzaindiak, ez besterena!-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ez bestena; ez bestea].

oso beste adj. Oso desberdina. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultur hizkuntza. || Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta, bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.

-z beste 1 (Ezezko eta galderazko esaldietan). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu: guk Jainkoaz gainera beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?

2 (Baiezko esaldietan). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada.

3 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?

-z bestera Ik. bestera.

bete2

1 adj. Hutsunea zeharo hartua duena. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Eta senarrak uste duenean etxe betea duela, aurkituko du huts-hutsik. Sakela betea eta bihotz ona ditu.

2 adj. Osoa, erabatekoa; betegina. Gau betea zen orduko. Bere azken lana, guztietan beteena. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Inoiz euskaldun batek euskaraz eman duen betiko Euskal Herriaren irudirik beteena. || Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea.

3 adj. (Denbora edo tokia adierazten duen izen baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. min1 8. Den gutxieneko estakurua aski dugu igande betean lanean aritzeko. Eguerdi betean baino ere ausarkiago. Gero, gau betean, etxera itzuli zen. Egun betea zen. Ez nazazula lotsatu, arren, honela plaza betean.

4 (Edukia edo luzera adierazten duen izen baten eskuinean; neurkizun den gauza adierazten duen hitza artikulurik eta kasu markarik gabe doa). Ik. besabete; hazbete; gizabete; bat. Zakua bete egur ekarri zuen. Kalea bete gizon berak bakarrik handik bidali zuen. Katilua bete ur eman zion. Lapiko bete morokil. Saski bat bete arrautza.

betean 1 adb. (Izen soilaren eskuinean). Osoan, erabatekoan. Lo betean zelarik hil zuten. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zela. Eta hantxe, zorion betean bizi izan ziren.

2 adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betean. Negar egiten zuen begiak betean. Prozesioan etorri ohi zen, bide betean jendea.

bete-betean 1 Osorik, erabat. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hori. Euskaltzaindiaren nortasuna bete-betean onartua izan dadin. Bete-betean sinetsi.

2 Erdiz erdi. Xedea bete-betean jo.

bete-beteko adj. Osoa, erabatekoa. Bete-beteko euskalduna.

bete izan da ad. (-en atzizkiaren eskuinean). Pareko izan, maila berekoa izan. Elkarren bete dira. Zoro batzuek daukate haren gozamena zurearen bete dela.

beteka adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. esku beteka. Belarra sarde beteka zekarten.

betez adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Betean. Ik. aho(a) betez. Anartean ahur betez aberats dadila beraz, ahal badu, Donostiako sendagilea.

bide1

1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide erreala. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia.

2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.

3 iz. (Esapideetan). Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik.

4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.

5 iz. Irud. Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Hirugarren bidea.

6 iz. Helburu bat iristeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.

7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.

8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.

9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

bidea(k) ebaki 1 Igarotzea eragotzi. Ardiei bidea ebakitzeko. Errazago baita kolerari bidea ebakitzea, ezen ez hura neurrira ekartzea.

2 Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideetan.

bidea eraman Aipatzen den bideari jarraitu. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Zoroetxerako bidea darama. Jainkoak zaintzen banau orain daramadan bidean (...). Bide makurra daramala.

bidea galdu Bidetik atera, bidea huts egin. Bidea galdurik dabilena. Herri handi batean aurkitu zuen haur bat negarrez, etxerako bidea galdurik.

bidea hartu 1 Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea. Bik hartu zuten iparraldeko bidea eta beste bik jo zuten hegoaldera.

2 Irud. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat.

bidea hautsarazi Bidea galarazi. Ekaitzaren erdian aitzina doa itsasontzia, nekez bada nekez, noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten.

bidea hautsi 1 Bidetik saihestu, bidea galdu. Arerioarekin berba ez egiteagatik bidea haustea, aurpegi ez ematea. Urrundik ohartu zen berari itxaroten zeudela eta bidea hautsirik, beste leku batetik hirira sartu zen.

2 Ipar. Bidea ebaki, igarotzea eragotzi. Jendarmeek bidea hautsi diete.

bidea(k) hetsi Ipar. Bidea(k) itxi.

bidea(k) huts egin Galdu, bidetik atera. Bidea huts eginak, errebelatuak dabiltza. Bideak huts eginik hor-hemen nekatzen diren bidezkoak legez.

bidea ibili du ad. Bidea egin. Bide gehiena gauez ibili beharko nuen basamortuan. Bide luzea behar duzu ibili oraindik.

bidea(k) ireki 1 Bide berria egin, bide berriak egin. Ik. bideak ebaki 2; bideak urratu. Haiek ez dakite oihan honetan bidea irekitzeko aizkora baino matxetea hobea dela.

2 Aurrera egitea ahalbidetu. Zuri bideak irekitzeagatik, Antoniaren gurasoekin hitz egin dugu. Bihotzeko bideak irekitzen zein ere nahi den zorakeriari.

bidea(k) itxi Igarotzea eragotzi. Orduan Balaanen begiak zabaldu ziren eta ikusi zuen bidea ixten zuen aingerua. Lizardi zenaren denboran bi patroi omen ziren, Jauregi patroia eta Txirrita patroia; gu Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi.

bideak egin 1 Bide luzea egin. Gosetuak izango zarete, horrelako bideak eginik.

2 Egin beharrekoak egin. Haren lanak argitaratzeko bideak egin zituen berehalaxe.

bideak hartu Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Ik. neurriak hartu 3. Oker hori zuzentzeko bideak hartu nahi izan zituen.

bideari ekin Abiatu. Ik. bideari lotu; bideari eman. Idi edo mando kargatuarekin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Bihar goizean, lehenengo meza entzunda, bideari ekin behar diogu.

bideari eman zaio ad. Bideari ekin. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari.

bideari lotu zaio ad. Abiatu. Ik. bideari ekin; bideari eman. Irten ziren Dorronsorotik eta zintzo lotu zitzaizkion bideari.

bidea(k) urratu 1 Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.

2 Irud. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.

bide aurreko, bide-aurreko Aitzindaria, bidea irekitzen duena. Izango zuela seme bat Joan deituko zuena, Jesu Kristoren bide-aurrekoa izango zena.

bidea zabaldu Bidea ireki. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu.

bide batez 1 adb. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu.

2 Bidenabar. Bide batez esana. Bide batez bestea ere bidaltzeko.

bide bazter, bide-bazter Ik. bide ertz. Bide bazterreko landa batean. Eskean etxez etxe, bide-bazterrean leher egin arte.

bide buru, bide-buru Bidegurutzea. Zoazte, beraz, bide buruetara eta aurkitzen dituzuenak oro dei itzazue ezteietara.

bide egin 1 Bidez ibili, bidaiatu. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Italiarantz bide egitea erabaki zuen. Ur guztiek itsasora bide egiten dute. Hainbeste bide egin zuen gezurrak, non Ignaziori zuhur iruditu baitzitzaion gezurtia isilaraztea. Inurriek bide egiten dute haren zango lurreztatuetan. Handik hona, urak bide egin du. Afrikarantz bide egiten zuen ontzi bat. Gaitzak laster bide egin zuen. || Lehorrez egin zuen Lisboarako bidea.

2 Bidea ireki. Egiak eta urak egiten du bide. Baina hodeiek bide egin behar diote eguzkiari.

bide eman Zerbait egiteko aukera, era edo arrazoia eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

bide erakusle, bide-erakusle Gidaria. Bide-erakusle batekin joan arren.

bide-erdi adb. Bide erdian. Bide erdi ez gelditzekotan.

bide ertz, bide-ertz Bide bazterra. Jarri ziren denak bide ertzeko zelaitxo batean.

bide hegi, bide-hegi Ipar. Bide bazterra. Bide hegietan nehon baldin bada belar onik, ardi horrek jauzia arin du.

bide izan da/du ad. (nor osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Bidezko izan. Bide dena emango zaizue. Gizonak ezin eman diezazuke bide zaizuna. Bide zaigu zerga Zesarri bihurtzea ala ez zaigu bide?

bide laster Lasterbidea. Herria igarotzerakoan bide laster batetik sartu ziren.

bide luzeko tren Bide luzea egiten duen trena. Bide luzeko tren bat irten aurreko ohiko joan-etorrien anabasak harturik zeukan Hendaiako geltokia.

bide orri, bide-orri 1 Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria.

2 Irud. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

bide segurtasun, bide-segurtasun Zirkulazio-istripuak izateko arriskua murrizten duen egoera, besteak beste, zirkulazio-arauak betetzeak, bideak ongi zaindurik egoteak eta ibilgailua behar bezala gidatzeak sortzen duena. Eusko Jaurlaritzak EAErako 2004ko Bide Segurtasunari buruzko Legea onartu zuen atzo.

bide seinale, bide-seinale Ibilgailuen zirkulazioari dagokion seinalea, bide bazterrean jartzen dena. Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "Donostia 3 km" jartzen zuena. Administrazioek bide-seinale egokiak eta animalientzako pasabideak egin behar dituzte, baina gidariek kontuz gidatu behar dute eta seinaleei kasu egin behar diete.

bide urratzaile, bide-urratzaile Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola.

bide urratze, bide-urratze Bidea irekitzea.

bidez 1 (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). -en bitartez. Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.

2 (ibili, joan... aditzekin). Bidetik, bideetan barrena. Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buru-zurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.

3 Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.

4 Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.

bidez bide Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.

bide-zor Zorbidea.

bide zorro, bide-zorro Biderako zorroa; maleta. Bere astoarengana joan zen Santxo, bide zorrotik zerbait atera nahian. Bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Gero, bide zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.

bide zoru, bide-zoru Errepide baten gaineko geruza.

dela (direla) bide, zela (zirela) bide Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.

Donejakue bide Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideetako bakoitza.

bihotz

1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak.

2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Emakume bat bihotzeko handitasunean, mundu guztiari zer pentsa eta zer ikasi eman ziona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, erditu, beratu. Edertasun hutsean bihotza ipinirik daukatenak. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotz-urragarri da ikustea euskaldun haurretan euskara hastio. Bihotza erori. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Eskua luzaz tinkatuz, bihotz barnetik. Bihotz barruan irakiten daramaguna. Bihotz barrenean kezka garratzak ditu. Jainkoak bihotzean ukitzen zituen. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Atsekabe eta bihotz-herstura handietan. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. A!, bageneki horrela eskuz esku, bihotzez bihotz orok bat egiten!

3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.

4 iz. Adorea, kemena. Ez zuen behar adina bihotz izan arestian emandako hitza jateko. Izan bihotz, seme! Agerrarazi zituen ederki eta galanki bere prestutasuna eta bihotz-handitasuna.

5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.

6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

bihotza altxatu 1 Bihoztu, adoretu. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Elkartasunak bihotza altxatu die irratiko langileei.

2 (Batez ere bihotza Jainkoari altxatu, Jainkoagana altxatu eta kideko esapideetan). Erl. Gogoa eta bihotza lurreko gauzetatik goragokoetara begira jarri, esperantza Jainkoagan jarri. Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa iezaiozu.

bihotza bete 1 Hunkitu. Aditu zuenean egia hau, San Frantziskoren bihotza bete zen.

2 Gogoa ase. Ikusirik hemen ezerk ezin gure bihotza bete lezakeela (...).

bihotza bi erdi egin Bihotza erdibitu, bihotza hautsi. Tomas Arrolaren hitzak bihotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zen berari ere gerra horretan hil zitzaiola semea.

bihotza erdibitu Bihotza hautsi. Jaramonik ez dit egingo eta bihotza erdibituko zait. Sakabanatu ziren bakoitza bere etxe aldera, bihotzak erdibituta beren maiteminaren adur gaiztoaz.

bihotza erdiratu Bihotza hautsi. Semea egoera hartan ikustearekin, bihotza erdiratu zitzaion. Bere lagun maiteen uzteak erdiratzen zion bihotza.

bihotza estutu Hunkitu. Bihotza estutzeko moduko poemak idatzi ditu. Bertako txirotasunak bihotza estutzen dizu eta umeen begiradek mina ematen dute.

bihotza galdu Adoregabetu. Ik. bihotz-galdu. Ez dezagula bihotza gal.

bihotza hautsi 1 Tristura edo min handia hartu edo eman. Ihesi joanez hire aitari bihotza diok hautsiko. Bere senar maitea gerlan galdu zuelarik, bihotza hautsi zitzaion.

2 Hunkitu. Haien negarrek eta otoitzek hautsi zioten bihotza.

bihotza ilundu Tristatu. Oroitze hutsak, gaur oraindik, iluntzen dit bihotza.

bihotza ireki 1 Abegi ona egin. Ireki iezadazu bihotza, eta horren barrenean onets nazazu.

2 Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza zabaldu. Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin.

bihotza jaso 1 Bihotza altxatu, adoretu. Bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion, asko zirela egoera berean zeudenak eta guztiak ez zituztela hilko esanez.

2 Erl. Bihotza altxatu. Zerurantz bihotza jaso eta Jainkoari eskatu zion, arren, hartaz errukitu zedila.

bihotzak eman 1 Susmoa izan. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela.

2 Barrenak agindu. Bakoitzari une hartan bihotzak ematen dizkion hitzak esatea.

bihotz-altxagarri adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

bihotza ukitu Hunkitu. Ik. bihotz-ukitu. Adimena zorrozteko sortua zen jostaketa hori, ez bihotza ukitzeko.

bihotza urratu Bihotza hautsi. Torturatuen testigantzak entzunda, bihotza urratu eta ileak laztu egiten zaizkio gizatasun apur bat duen orori. Bihotza urratzen duten garrasiak.

bihotza zabaldu Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza ireki. Gizon gaixoak, bihotza zabaldurik, esaten zizkion bekatu guztiak. Esan ezak garbiro, bihotza zabaldu ezak.

bihotz-begi pl. Bihotza eta begiak. Bihotz-begiak urturik. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri. Mina eta itxaropena bihotz-begietan.

bihotz belar, bihotz-belar Biri-belarra.

bihotz-bero adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

bihotz-berritu Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

bihotz berritze, bihotz-berritze Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.

bihotz-bigun adj. g.er. Bihozbera.

bihotz-bihotzean bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.

bihotz-bihotzeko adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).

bihotz-bihotzetik adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.

bihotz-bihotzez adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz guztiaz; bihotz guztitik; bihotz osoz; bihotz oroz; bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.

bihotz-birika pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

bihotzeko adj. Maitea, kutuna. Ik. bihotzeko. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

bihotzeko min 1 Bihotzeko eritasuna. Asteazkenean medikuaren txostena ezagutarazi zen eta horretan bihotzeko mina zuela iragarri zuten.

2 Bihozmina. Bakardadea, tristura, senarrarekiko harreman txarrak eragindako bihotzeko mina.

bihotz eman Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

bihotz-erdiragarri adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

bihotzetik adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.

bihotzetiko adj. g.g.er. Bihotzekoa.

bihotzez adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.

bihotzezko adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.

bihotz-galdu da ad. Adoregabetu. Ik. bihotza galdu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

bihotz-gogor adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

bihotz gogorreko adj. Bihozgabea. Ik. bihotz-gogor. Ehiztari bihotz gogorrekoa!

bihotz-gozagarri adj. Bihotz-altxagarria.

bihotz guztiaz adb. Bihotz-bihotzez. Hori desiratzen zuen bihotz guztiaz.

bihotz guztitik adb. Bihotz-bihotzez. Maite zaitut bihotz guztitik.

bihotz handiko 1 adj. Eskuzabala; bihozbera, errukitsua. Bihotz handiko gizon zuzena, zintzo eta jakintsua.

2 adj. Ausarta, adoretsua. Bihotz handiko soldadua.

bihotz hartu g.er. Adoretu.

bihotz izan Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz-on adj. Bihotz onekoa. Gizon alaia eta bihotz-ona.

bihotz oneko adj. Eskuzabala; borondatetsua. Hura bezain bihotz onekorik, gutxi. Bihotz oneko emakumeak.

bihotz onez adb. Bihotzez; gogo onez. Bihotz onez barkatu zien. Jaunaren borondatea bihotz onez egin zuen.

bihotz on izan Adore izan, kemen izan. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

bihotz oroz adb. Bihotz-bihotzez. Bihotz oroz zintudan osoki maitatu.

bihotz osoz adb. Bihotz-bihotzez. Zu zaitugu, Jainkoa, bihotz osoz laudatzen.

bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

bihotz-samur adj. Bihotz onekoa. O ama, guztiz bihotz-samurra!

bihotz-ukigarri adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

bihotz-ukitu du ad. Hunkitu. Ik. bihotza ukitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

bihotz-zabaltasun Eskuzabaltasuna.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.

bihotz zola, bihotz-zola Bihotz barrena (irudizko adieran). Gaxuxak sentitzen du bere bihotz zolan halako kilika ezti bat.

Jesusen bihotz Bihotz sakratua; bereziki, Jesu Kristoren irudia, bularraldean bihotza agerian duena.

bitarteko

1 iz. Besteren batekin harremanetan jartzeko erabiltzen den pertsona. Ik. ararteko. Gure bitarteko izan dadin. Ama Birjina bitarteko dugula. Bitarteko on batez baliatu. Bitarteko bati erosia. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik, beste bitartekorik gabe. Bitartekotzat legegizon bat harturik.

2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ikasbidea bitarteko bat besterik ez da irakaslearen eta ikaslearen artean. Bitarteko izan ziren nolanahi ere askoren axolagabekeria eta gehiagoren seta. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia.

3 iz. Zerbait lortzeko baliagarri den gauza. Ik. baliabide 2. Jartzen diren bitarteko guztiak ez dira nahikoa.

4 adj. Tasunen batez mintzatuz, beste batzuen artean dagoena. Noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona.

5 adj. Arteko. Hilaren hamarretik hogeira bitarteko egunetan. Hura gertatu zen bitarteko denbora.

6 adj. (Denborari ez dagokiola). Bi hirien bitarteko bidean.

bitarteko izan 1 (dela (direla...) bitarteko, bitarteko dela (direla...) esapideetan, '-en bitartez' adierarekin). Ik. dela bide; dela medio. Jainkoa eta gizakia uztartzen asmatu zuen, Kristo bitarteko dela.

2 (dela (direla...) bitarteko, bitarteko dela (direla...) esapideetan, '-en eraginez' adierarekin). Gerra zela bitarteko, atzeratu genuen ezkontza. Ekonomia arrazoiak direla bitarteko hartu du jarrera hori Madrilek. Ahmaden kasuak argi adierazten du zer-nola narriatu den herrialdea, gatazka dela bitarteko.

bizi izan, bizi, bizitzen, biziko

1 da ad. Bizia izan, bizirik egon. Zeren iruditzen zait oraino bizi zarela. Semea bizi da, baina senarra aspaldi hil zen. Ez ezazu orain hil, utz iezaiozu beste urte batez bizitzen. Euskara bizi delarik eta bizi deno, ez du beti batean irauten eta ez du iraungo. Bizi den artean. Batasuna beharrezkoa da, hizkuntza biziko bada.

2 da ad. Adierazten den denboraz bizia izan. Egun batez bizi diren arrosak bezala. Ehun urte bizi izan zen. Luzaz bizi.

3 da ad. Bizirik irauteko bideak izan. Bizitzeko behar duena. Bizitzeko lan egin. Ozta-ozta irabazten du bizitzeko lain. Gizona ez da ogi hutsez bizi. Norbaiten bizkarretik bizi. Zu nondik eta zertatik bizi zara?

4 da ad. Halako bizimodua eraman. Ongi bizi. Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Gaizki bizi dena gaizki hilko da. Elkarrekin bizi izan dira. Bakean bizitzeko. Betiko bizitzaz ahazturik bizi dena.

5 da ad. Aipatzen den lekuan bizitza edo bizitza zati bat igaro. Orain arte atzerrian bizi izan da, orain Iruñean bizi da, baina datorren urtetik aurrera Bilbon biziko da. Gasteizen bizitzera behartu dute. Ez da erraza han bizitzea. Bost urtez bizi izan da Madrilen. Txabola batean bizi arren. Bizi garen giroan. Betiko biziko zara ene gogoan.

6 da ad. Aipatzen den denboran bizitza igaro. Erdi Aroko garai latzetan bizi izan zirenak. Gure aurretik bizi izan diren guztiak.

7 du ad. Biziarazi. Antzinako esaera da, bakoitza bizi duela bere zoroak. Hizkuntza gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute.

8 du ad. Zerbaiten bizipena izan. Bizi izan dituen gertaeren oroitzapenak.

9 du ad. Bizirik izan. Ama behintzat bizi zuen Manuelek garai hartan: bizirik zuen. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak. Gogoan bizi dut nola iritsi ginen Lekunberriko mugara.

borondate

1 iz. Nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko edo ez egiteko edo hautatzeko ahalmena. Ik. nahimen. Oroimena, adimena, borondatea. Borondatearen indarra.

2 iz. Nahia. Egin bedi zure borondatea. Norbaiten borondatea bete. Emaztearen borondatearen kontra. Borondate osoz. Jaunaren borondatearen onartze umila.

3 iz. Asmoa. Borondate ona, txarra, gaiztoa. Borondate onez egiten bada. Borondate gabe emateak ez du balio. Borondaterik ez dagoen lekuan ez dago bekaturik.

borondatean 1 adb. (Dagokion aditzak -tzeko atzizkia hartzen duela). g.g.er. -tzeko asmoarekin edo gogoarekin. Bekatu egiteko gogoan eta borondatean zaudela.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.g.er. -en eskuan, -en iritziaren edo erabakiaren mendean. Zure borondatean dago nahi izatea edo ez izatea.

3 adb. g.g.er. Gogo onez. Ik. borondatez. Sei mila horiek eman dituzu ez oso borondatean.

borondate(a) hartu Asmoa hartu. Estudiatzeko gogo eta borondate hartzen dute.

borondate(a) izan 1 du ad. Nahitasuna izan. Guk badugu horrentzat borondatea. Elkarri borondaterik ez dioten senar-emazteak.

2 du ad. Nahi izan. Berorrek eskribi biezat borondate duenean.

borondatera adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.g.er. -en nahitara, -en nahiaren arabera. Edo hitzez edo gogoz, bakoitzaren borondatera.

borondatez adb. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe. Nork bere borondatez egindako penitentzia. Borondatez entzuten baditu. Gogoz eta borondatez. Ez borondatez, bortxaz baizik.

bost

1 zenbtz. Lau eta bat, 5. Eskuko bost hatzak. Bost edo sei lagunekin. Bost hilabete igaro zirenean. Bost mila gizon bezalatsu ziren. Berrehun eta hogeita bost. Bosten bat urte zituela. Lau haiek bostei eraso zietenean. Gure bost bokaleko sistema. Gipuzkoan seitatik bostek ez zekien euskara besterik. || Esr. zah.: Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost ezkurrean [=arbolan].

2 iz. Zenbaki arrunten segidan bosgarrena. Zenbaki bakoitza artelan bilakatzen zen bere esku trebeetan; bosta zen gehien gustatzen zitzaiona. Bost eta bi zazpi dira.

3 (Data adierazteko). Gaur, urtarrilak bost. Apirilaren bostean joango gara. Datorren hilaren bostean.

4 (Orduak adierazteko). Bostetan etorri zen. Goizeko bostak arte. Hirurak bost gutxi. Laurak bost gutxitan.

5 zenbtz. (Oso handitzat jotzen den zenbaki mugagabe bat adierazteko; dagokion sintagma beti mugagabean, eta aditza batez ere singularrean). Ik. hamaika 5. Bost negar egiten dituzte (edo dute) Euskal Herria utzirik. Bosti eman die sabeleko mina.

bost axola izan Ezer axola ez izan. (zaio motakoa da hedatuena). Bost axola zaizkigu auzokoak. Bost axola zaizkio mutil hari amaren aginduak.

bostetan 1 adb. Bost aldiz.

2 adb. Ipar. Askotan. Bostetan geroztik negar egiten dut.

eta bost (neureak, bereak edo kideko baten eskuinean, entzun, esan eta kideko aditzekin). Ikaragarriak. Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.

(nor) bere bostean Iritzia edo jokaera inondik ere aldatu gabe. Maizterrak beti beren bostean gogor.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua azaldu 1 Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.

2 (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Norbaitek bere burua ezagutarazi. Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hartu 1 Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.

2 Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan eraman 1 Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.

2 Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirozek buruan zeraman txanoa.

3 Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

buruan gorde Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ibili 1 da ad. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.

2 du ad. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buruaren nagusi Askea, inoren mendekotasunik gabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ik. buruaren jabe; burujabe. Gehienok, geure buruaren nagusi eta zeharo libre garela uste dugu. New Yorken zeure kabuz, zeure buruaren nagusi izanez lan egitea askoz errazagoa da.

buru-argi Ik. buruargi.

buru argiko adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buruenik adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru eta bihotz 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.

2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

buru gibel, buru-gibel Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru-huts adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buruko oihal Buruzapia; bereziki, mantelina.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru oneko adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura heldu 1 Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.

2 Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). (Neure, zeure...) kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik beheiti Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik eragin dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait nahasarazi, zorarazi. Emakumea, ez iezadazu burutik eragin!

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

damu

1 iz. Zerbait egin izanak edo egin ez izanak norbaitengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damu negarra. Damurik eza. Edozein aitorlek absolbituko zaitu horrelako bekatutik, damu osoarekin aitortzen baduzu.

2 iz. Ipar. Atsekabea.

3 iz. Ipar. Kaltea; iraina. Hainbat kalteren eta damuren haste den alfertasuna. Egin zaidan damu xume batengatik.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

damu-domaia Ipar. Kalte-ordaina. Bizikleta hautsi didazue; damu-domaiak zor dizkidazue. Sei mila euroko damu-domaiak pagatu beharko dizkio. || Mila libera damu-domaia eman zioten.

damu egin Kalte egin. Gauza gaiztoa da gurasoei damu egitea. Zuri damu egin diezazukeen guztiari, ihes egin.

damu hartu g.g.er. Damutu; atsekabetu. Gauza bat galtzen duzunean damu hartzen duzu. Nire hoben guztiez damu hartzen dut. Ez dakienak ez du damurik hartzen.

damu izan 1 da/du ad. Damutu; zerbaitengatik atsekabea edo nahigabea sentitu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Damu dut iritzi paregabe horren jabearen izenaz ez oroitzea.

2 da ad. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.

damu-otoitz Erl. Damua adierazten duen otoitza. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.

damutan egon Damuturik egon. Jabetasuna galdu duelako herri hau dago damutan. Orduan etorria ez gaude damutan.

damutan izan da ad. Ipar. g.er. Damutan egon.

damuz 1 adb. Atsekabez; damuturik. Ahula izan nintzen orduan, eta damuz bizi naiz orain. Eskua eman diote elkarri txirrindulariek, damuz, lotsaz, esker onez. || Damu minez eta bihotzeko negarrez. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Huts horren damuz gelditzen gara. Sartu zinelako damuaz aterako zara.

2 adb. Gogoz kontra. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Egiten dituzte jaunaren esanak damuz bezala.

3 (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. Horren guztiaren damuz ere (...). Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

damuzko adj. Gurasoen damuzko hitzak entzun nahi ezik, hartu zuen berriro erdal herrirako bidea. Ene barkaziorik damuzkoenak.

debeku

1 iz. Debekatzea; debekatutako gauza. Edari biziak hartzeko debekua. Jainkoaren debekuaren kontra. Burlatu haiz nire nahiez, manuez eta debekuez. Debekua hautsi. Debeku hau hausten bazuen, bertatik heriotzapean jarriko zela. Debekua begiratu ez zutenak. Debekua ez onartzeko.

2 iz. Eragozpena, traba. Jainkoagana heltzetik gibela zezaketen debeku eta estakuru guztiak. Bere gogara eta debekurik gabe hura ikusteko. Ezin garaituzko debekuak. Debekuak gainditzeko. Euskararen alde txarrak eta debekuak bere eskas eta urritik omen datoz. Debekua du hizketan: totela da.

debeku izan da/du ad. Debekaturik egon. (da aditza denean, hirugarren pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da). Anton. zilegi izan. Zure ikasleek egiten dute larunbatean debeku dena. Besta egunean ere debeku zen, ez zen zilegi bide luzerik iragatea. Ohoinkeria debeku dela ez daki. Bazen anitz hots elkartze latinez zilegi eta gurean debeku zenik. Hauste egunetik pazko zaharreraino debeku dira ezteiak. Ardoa debeku du. Debeku zuten horditzea.

debekuzko adj. Debekuari dagokiona; debekatua dagoena. Debekuzko fruitua.

gernu debeku, gernu-debeku iz. Gernua kanporatzeko eragozpena. Gernu debekutik operatu dute.

desio

iz. Heg. Desira.

desio izan du ad. Batez ere Gip. Desira izan; desiratu. Desio zuen gauza bakarra gure herrirako bakea zen. Bistan da gero eta gehiago desio zuela haur bat izatea. Bera zen, bera, espero nuena, desio nuena.

desira

iz. Nahia. Ik. nahikari. Ondasun desirak. Zerbait egiteko desira. Desira handia, kartsua.

desira izan Nahi bizia izan. Ik. desio izan. Entzun, ene bihotz umilak nola desira zaituen. Noizbait iritsi da desira genuena.

desohore

iz. Ohorearen galera; ohorea galdu duenaren egoera; ohorea kentzen duen gauza. Hortik datorkiokeen desohoreaz ez da ohartzen. Norbaiti desohore eman. Bere buruari desohore ematen. Zerbaiti desohore egin. Desohore eta laido zaiela prestuki bizitzea. Igurikitzen du, eta igurikitzeagatik ez du desohorerik. Desohorez beterik. Desohorean bizi.

desohore izan da/du ad. Dantzatzea desohore zen denboretan. Gizonak adasdun izatea desohore du.

desohorezko adj. Besteri desohorezko eta bidegabeko hitz gaiztoak esatea. Gauza desohorezkoa da horditzea.

dolu

1 iz. Atsekabea, bereziki norbaiten heriotzak sortzen duena. Utziz bozkarioa, doluan sar hadi. Soinua jotzen dugu, eta ez zarete dantzatzen; hiletak kantatzen ditugu, eta ez duzue dolurik egiten. Gaitz handi bazter guztiak doluan ezarri zituen batek gure aita eta ama eraman zituen. Euskal Herria dolutan dauka zure heriotzak. Dolu beltzez estaltzen du gorte dohatsuena. Doluzko jantzia. Gure doluzko goraintziak senideei.

2 iz. Dolua erakusteko seinaleak, adibidez jantzi beltzak. Dolua utzi. Nafarroan dolu eguna izendatu zuten atzo.

dolu egin Pena eman, atsekabetu. Trena bazihoan orain ufaka, emeki-emeki, handik urruntzeak hari ere dolu egingo balio bezala.

dolu(a) ekarri Dolua erakutsi; dolua erakusteko seinaleak erabili. Ama galdu zuen hogei urtetan, eta dolua ekarri zion hiru urtez.

dolu izan Damu izan. Dolu zuen mutikoa poliziaren jauregira eramana(z). Baina dolu dut, bekatu egin dudala baitakit.

eder1

1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra. || Esr. zah.: Ederra, alferra. Ederregia, itsusgarri.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Garbitasuna da emakume baten apaingarririk ederrena. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!

3 adj. Adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.

4 adj. Adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. Ederra egin didak! || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.

eder egin 1 zaio ad. Bizk. Ongi iruditu. Ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea.

2 dio ad. Balakatu, losintxatu.

eder iritzi Ik. ederretsi 2. Alferkeriari eder iritzi. Bere buruari eder iritzita.

eder izan da/zaio ad. (nor osagarria 3. pertsonan). Atsegin, laket izan. Haien laudorioak ote zaizkizu eder? Eder zaio edertasuna. Jainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona. Egin beza eder zaiona. Edozein txoriri eder bere habia (esr. zah.).

ederragatik adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. Ik. ederrez. Dohain miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederragatik egin dizuna.

ederrak eman Jipoitu, jipoia eman. Sagar-lapurretan harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen.

ederrak hartu Jipoia hartu. Oroit nik erranaz, ederrak hartu nahi ez baldin badituk. Poliziak horrekin ikusten bahau, ederrak hartuko dituk!

ederra sartu Engainatu, iruzur egin. Ik. ziria sartu. Lehen baino mutuago geratu zen; ederra sartu zion! Burutazio ona, ederra sartuko diegu gurasoei!

ederrez adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. Ik. ederragatik. Honelako horiek nolako legearen ederrez esaten ditut?

egarri

1 iz. Edateko beharra edo nahia. Egarri handia. Egarria hil, kendu, berdindu, ase. Egarriak hila baitzegoen. Egarriak itotzen zegoen. Beroak itoa denaren egarria asetzeko. Egarria pizteko. Egarririk gabe edaten. Ur honetatik edaten duenak ez du sekula egarririk izango.

2 iz. (Hedaduraz). Landare horrek egarria du: ur premia du.

3 iz. Irud. Desira bizia, grinatsua. Ik. gose 3. Maitasun-egarri bizia. Gizonaren bizi-egarri aseezina. Aberastasun-egarriak eraginda. Gizonen odol-egarria ikusirik. Horiek dira Jaunaren hitzaren gose eta egarria dutenak. Bere jakin-egarria berdintzeko.

4 adj. Egarri dena. Pertsona egarriak ur hotza bezala, edaten dituzte haiek bekatuak.

diru egarri, diru-egarri iz. Diruzaletasuna; diruzalekeria. Ik. diru gose. Gure mendiak hondatu ditu hauen diru egarriak.

diru-egarri adj. Diruzalea. Ik. diru-gose. Baso jabeak diru-egarri dira.

egarriak adb. (egon, gelditu eta kideko aditzekin). Egarriz. Egarriak nago arratsalde osoan. Egarriak dagoenari edaten ematea. Alferra, beti nekatua; mozkorra, beti egarriak. || Egarriak hiltzen utziko ote nauzu? Goseak eta egarriak amorratzen ibiltzen ginen, korrika arinago egiteagatik.

egarri izan da ad. Edateko beharra edo nahia izan. Egarri denari edaten ematea. Zuzentasunaren gose eta egarri direnak. Aingeru zuri, bihotzaren pozgarri, oso naiz zure egarri.

egarritan adb. g.er. Egarriz. Zerbaiten egarritan egon.

egarriz adb. Egarri dela, egarriturik. Gosez eta egarriz ibiliko da.

elur

1 iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua; maluta horiek lurrean pausatzean eratzen duten geruza zuria. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretara eskiekin joanda. Elurra eroriko da gogoz. || Esr. zah.: Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Urte elurrezkoa, garizkoa. Elur urte, ezkur urte. || pl. Mendietako elurrak urtu zirelako.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

elur eper, elur-eper Lurralde hotzetako hegaztia, eperraren antzekoa, neguan kolore zuria hartzen duen lumadi ugaria duena (Lagopus mutus).

elur erauntsi, elur-erauntsi Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut.

elur jausi, elur-jausi Mendi tontor edo malkarretatik bat-batean eta burrunban erortzen den elur pila handia. Ik. elurbildu; elurbizi; elauso. Mendizaleak elur-jausiaren azpian harrapaturik geratu ziren.

elur lapatx, elur-lapatx Elur geruza mehe-mehea. Elur lapatxa dago.

elur lore, elur-lore Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. edelweiss.

elur luma, elur-luma Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.

elur maila, elur-maila Prezipitazioak elur eran izan daitezkeen eta zuritzera irits daitekeen gutxieneko altitudea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 400 eta 600 metro bitarteko elur maila iragarri dute, bost zentimetroko lodierarekin. Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.

elur malo, elur-malo Elur maluta. Ikusi zituela arimak infernura amiltzen, elurra ugari ari duenean elur maloak lurrera erori ohi diren eran.

elur maluta, elur-maluta Maluta. Adar erantziak elur maluta zuriz jantzi ziren. Udazkenean sortzen dira pinu-adar edo enborretan elur malutak diruditen zorro zuriak.

elur mataza, elur-mataza Elur maluta. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.

elur orein, elur-orein Oreinaren familiako aberea, adar-zapala, Iparburu inguruko eskualdeetan bizi dena (Rangifer tarandus tarandus).

elur pikor, elur-pikor Pikor gisako malutetan erortzen den elurra.

elurra ari izan du ad. Elurra ari du. Elurra mara-mara ari zuela. Elurra atertu gabe ari zuen.

elurra bota Elurra egin. Goizaldean oraindik ere elurra bota dezake hegoaldean. Elur dezente botako omen du Pirinioetan.

elurra egin Bart elurra egin du eta goizean dena zuri agertu da. Gelditzen da gero zelaia elurra egin izan balu bezain zuri. Elur gutxi egin du aurten.

elurra izan Elurra ari izan. Elurra da. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Elurra zen gogoz, urtarrilean legez.

elurrean adb. Ipar. Elurretan. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira.

elurretan adb. Elurra dagoen tokian; elurra ari duen tokian. Elurretan oinatzik utzi gabe. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.

elur txori, elur-txori Txonta.

elur zulo, elur-zulo Elurra gordetzeko prestatzen den zuloa edo tokia. Elur zulo txit hotz eta izotzez beteak, behin ere urtzen ez direnak.

enjogi izan

da ad. Zub. Zerbaiten zalea izan. Plazeretara enjogi direnak.

entzuera

iz. Entzutea.

entzuera izan du ad. Entzutea izan. Zulo handi honetan lan asko egin ohi zelako entzuera badugu.

entzueran Bizk. Entzutean. Hitzok entzueran, ezin izan zioten negarrari eutsi.

entzute

1 iz. Entzumenaren bidez sumatzea. Ondarroan izan zen gure entzute eder hura.

2 iz. Ospea, omena. Bere entzute onaren kaltean. Haren entzutea inoiz gal ez dadin. Jakintsu entzutea zuena.

entzutea eman g.er. Arreta ipini. Ez entzuterik eman berriketa eta esamesei. || Lur jota dagoenari entzute gutxi ematen diogu.

entzutea izan Aditzea izan. Badut zure anaiaren entzutea. Baina entzutea badut Ezpeletan badela gizon bat horretarako aukerakoa. Bazuen nonbaitetik hitz horren entzutea.

entzute handiko adj. Entzutetsua. Entzute handiko gizona zen.

entzutez 1 adb. Entzumenaren bidez, entzule gisa. Ik. belarriz. Ikustez eta entzutez. Belarriz eta entzutez, ez naiz beste inoren ikasle izan.

2 adb. Norbaiti entzunda. Guztiek ezagutzen dute Robespierre, entzutez bederen.

entzutezko adj. Entzutearena, entzuteari dagokiona. Ik. entzumenezko.

erran1, erran, erraten

du ad. Esan. Goiz etortzeko erran diot. Erran ohi da gauza ona, galdu arte, ez dela ezagutzen. Ezin erranezko nekeak iraganik.

erranak erran Ipar. eta Naf. Esanak esan. Horiek horrela, erranak erran, joanen gara orain urrunxeago.

erran delako adj. Ipar. Delakoa, aipaturikoa. Barka, otoi, ez bainintzen erran delako ostiralean zuen etxera jin.

erran eta erran Ipar. eta Naf. Esan eta esan. Eta, nola bertzea ari baitzitzaion erran eta erran, beti gauza beren erraten (...).

erran gabe doa Esan gabe doa. Hazi ona behar dela, hori erran gabe doa; ez erein dudako hazirik.

erran-nahi Ik. erranahi.

erran nahi da, erran nahi baita Hau da, hots. Jainkoaren erresuma, erran nahi da, Eliza. Hilko naiz, erran nahi da, gauza guztiez gabetua izango naizela. Orain, erran nahi baita, 1853an.

erran nahi izan du ad. Esan nahi izan. Hitz hauek, latinez baitira, zer erran nahi dute euskaraz? Ezkutu horrek zer erran nahi zuen, nork daki xuxen? || da ad. Zer erran nahi da hau?

erruki

iz. Norbait besteren gaitzak, nahigabeak edo zoritxarrak deitoratzera eta haietan parte hartzera bultzatzen duen sentimena. Ik. urrikalmendu; urrikalmen; urrikaltasun; urrikari. Erruki gabe jotzen duela. Bere anaiaren aldera errukia erakusteko. Errukiz beterik. Jainkoaren errukiz, bakean atseden har bezate.

erruki etxe, erruki-etxe Herri nagusietan, udalaren babespean, behartsuak zaintzeko egiten zen etxea. Ik. miserikordia2; ospitale 3. Erruki etxean hil zen. Erruki etxeko mojak. Atso-agureentzako erruki etxeak eta umeentzako eskolak egiten.

erruki izan 1 du ad. Errukitu. Behartsua izan arren, ez zuen erruki. Familia dut urruti, andreak ez nau erruki. Erruki haut, Katalin! Erruki ditut eroriak daudenak. || Munduak ez du errukirik dohakabeentzat.

2 da ad. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen duela). Hire ume eta emaztearen erruki nauk. Eskatzen diogu gure erruki izan dadila.

3 da ad. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Neure buruaz ni erruki ez banaiz. Nahi duzunaz erruki baitzara.

errukizko adj. Errukiorra. Ik. miserikordiazko; gupidatsu. Errukizko begi ederrak erakusten dizkio. Obra errukizkoa dela tristeak kontsolatzea.

esan1, esan, esaten

1 du ad. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Ik. erran1. Norbaiti zerbait esan. "Bai" esan. Hori esan dit. Etorriko dela esan zuen. Esan iezaguzu zeure iritzia. Dendetan ingelesez esaten dira prezioak. Ez dizut bi aldiz esango. || Meza esan. || Ea zer dioen. Hitzaurrean dioenez.

2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

3 du ad. Errezitatu. Bi gazte, portugesez olerkiak esaten.

4 du ad. (Otoitz bat, arrosarioa...) errezatu. Mahaia asmatu zuenaren alde, aitagure bat esango dugu.

5 dio ad. Izendatu, deitu. Zeri esaten diozu txahala eta zeri urrixa? Ez zaio beleari uso esaten, ezpada bele. Handia izango da eta Jainkoaren Semea esango zaio. Gure artean, erdaldun, euskaraz ez dakienari esaten zaio.

esanak esan Esan beharrekoak edo esateko direnak esan ondoren. Esanak esan, goazen harira. Esanak esan, ozenki hots eginez aldendu zen gela hartatik.

esan beharrik ez Esan beharrik ez dago. Ik. zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino.

esan beharrik (ere) ez dago (da) Esateko premiarik ez dago, ez da beharrezkoa esatea. Ik. esan beharrik ez; zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Baietz irudituko zitzaiola, esan beharrik ez dago. Baina, esan beharrik ez da, xehetasun guztiak ez direla behin ere kontatzen. Esan beharrik ere ez dago, askotan joaten zirela igeri egitera.

esandakoa(k) egin Norbaitek beste norbaitek esandakoa edo agindutakoa egin. Ik. esana egin; obeditu; men egin. Jakina, soldadutzan, esandakoa egin beharra zegoen, eta zuzen. Zintzo egin esandakoak.

esan eta egin Esandakoa egin dela, eta, gehienetan, laster gainera, adierazteko erabiltzen den esapidea. Arte ederrak ikastea otu zitzaion; esan eta egin, ordudanik, pintura artean ibili dela dio.

esan eta esan Behin eta berriz gauza bera esaten. Bere artean esan eta esan ari da. Ez dakit zenbat bider egon natzaion esan eta esan, etxera etortzeko.

esan gabe doa Ez dago esan beharrik. Ik. zer esanik (ere) ez; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Esan gabe doa, nik ere irribarre egiten niola ordainetan. Esan gabe doa ez natorrela ados.

esan gura izan Esan nahi izan. Ez dakit berba horiek zer esan gura duten eta zertarako diren.

esan nahi da, esan nahi baita Hau da, hots. Batzuek hori pentsatzen baitute, esan nahi baita, euskal idazlea izateko aski dela idazten jakitea. Esan nahi baita, biak ala biak pozik bizi zirela.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

esateko moduan Nolabait esateko. Esateko moduan, XVI. mende arte ez dugu literatura-obrarik.

zer esanik (ere) ez Esan beharrik ez dago. Ik. esan gabe doa; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Tabernariak, zer esanik ez, ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko ez gogorik ez asmorik. || Hark, zer esanik ez dago, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Bihotza zenbateraino zabaldu zuen, zer esanik ez da; baina, atsekabez bete zitzaion.

eskas

1 adj. Urria. Soldata eskasa. Itxurakeriei dien lotsa eskasarengatik. Zortzi orrialde eskas horietan. || (Adizlagun gisa). Hiru ordu eskas: hiru ordu doi-doia.

2 adj. Behar bezain on edo egoki ez dena. Gizon eskasa. Bizimodu eskasa. Senar eskasarekin, bizitza tristea. Iskilu eskasak ditu euskarak borrokarako. Horretan ezagun da ona eta eskasa. Itxura eskasekoa.

3 adb. Eskasian, urritasunez. Diruz eskas dabil. Euskaldun ona izateko, eskas ageri zait neure burua zenbait aldetatik.

4 iz. Ipar. Gabezia, eza. Ik. falta. Lo-eskasa dut: lo falta dut. Itsuak badu eskas bat. Garbitasun-eskasak sortzen dituen eritasunak. Bai egiazki ageri dela gaur Xalbadorren eskasa! Eta utzi zuen hiltzera, laguntza-eskasez. Ez da hemen esperantza-eskasik. Eskas gabe: falta gabe.

5 iz. Ipar. Pilota-jokoko aurreko marra. Pilota bat baratua denean pasa-marraren eta erreboteko eskasaren artean.

6 adj. Ipar. Gabezia duena, gabea. Nagia beti da behar, eskas eta erromes. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.

7 adj. Ipar. Ezdeusa. Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira.

eskas aurkitu Norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu. Ik. mira egin 2. Mariaren bihozmina, bere semea eskas aurkitzean.

eskasean adb. Gabezian. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Arta horren eskasean, ardiak galtzen dira. Gauza guztien eskasean bizi. Hitz-eskasean aurkitzen garela sail askotan.

eskas egin Falta izan. Ik. eskas izan. Oturuntzaren erdira zireneko, ardoak eskas egin zuen.

eskas izan du ad. Ipar. Falta izan. Ura eskas dute. Emaguzu eskas duguna. Gabeei zuk ematen diezu eskas duten ondasuna. Beti eskas dut oherakoan amaren musu beroa. Deusen eskasik ez zuen. Eman diezaguke eskas dugun laguntza. || da ad. Euskaraz anitz hitz eskas dira. Zentzuz eskas direnak. Zerbaiten eskas direnak: zerbait falta dutenak.

esperantza

iz. Itxaropena. Zerbaiten esperantza izan. Eri banaiz, osasunaren esperantza badut. Desira zutena iristeko esperantza. Esperantza alferra. Esperantza galdu. Egunak igaro ahala, esperantza ere urrituz zihoan.

esperantza izan du ad. Espero izan.

esperantzan adb. Esperantzarekin. Gerokoaren esperantzan partitua zen. Hasten dira arrantzan, zerbait harrapatzeko esperantzan. Gaitza arinduko zaiolako esperantzan dagoena.

esperantzazko adj. Esperantzaz betea dena, esperantza ematen duena. Esperantzazko egoera politikoa.

esperantzetan adb. Haurdun. Badu sarri sei hilabete esperantzetan dela. Esperantzetan gertaturik, Mariak nahi zuen Espainiako lurretan sor zedin baitezpada bere haurra. || Edozeinek ikus zezakeen Maria haur esperantzetan zela.

espero

iz. Zain egotea.

esperoan adb. Zain. Esperoan gaude. Agertuko denaren esperoan egon gabe. || Haur baten esperoan eta esperantzan aurkitu baziren ere.

espero bezala Espero izan bezala. Ezer ez da atera espero bezala.

espero bezalako adj. Espero izan bezalakoa. Emaitzak ez dira espero bezalakoak izan.

espero izan du ad. Zerbaiten esperantza izan. Denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela. Espero dudan saria. Ez dugu harengandik ezer espero.

espero izateko(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan, zerbait gertatzeko arrazoiak badaudela uste dela adierazteko). Gero, espero izateko zen, ezinbestean gertatu behar zuen hura gertatu zen noski. Espero izatekoa zenez, ez zion uko egin.

euli

1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica, etab.). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli gorotza: euli kaka. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia (esr. zah.).

2 (Izenondo gisa). Pertsonez mintzatuz, epela, koldarra. Ik. oilobusti. Beti euli eta bare izatea ez da gizontasuna. Euli bat da gizon hori.

euli beltz Ipar. eta Naf. Haragi-eulia.

euli kaka izan, euli-kaka izan Zerbait garrantzirik edo baliorik gabekoa dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ahuntzaren gauerdiko eztula. Euli-kaka al gara, bada, gu?

euli mando Mandeulia.

euli txori, euli-txori Intsektuz elikatzen den txori txikia, batez ere ibaiertzetan bizi dena (Muscicapa sp. eta Ficedula sp.).

haragi-euli Arrautzak haragi ustelean jartzen dituen euli mota (Calliphora vomitoria).

euri

iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.

euria ari izan du ad. Euria ari du. Euria ari zuelako.

euria egin Goiz guztian euria egin du. Aurreko zortzi egunetan ez du euririk egin. Donostian hainbeste euri egingo ez balu. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi (esr. zah.).

euria izan da ad. Euria denean desagertu egiten dira, urak kalte egiten dielako.

euri erauntsi, euri-erauntsi Euri zaparrada. Paganoen sorginak beren zuloetarik atera ziren orduan, barraskiloak euri erauntsi baten ondotik bezala.

euri eta ateri adb. Nahiz euria izan, nahiz ateri izan. Euri eta ateri, han dabil.

euri jasa, euri-jasa Euri zaparrada. Euri-jasak estali zuen urez mundua.

euri lanbro, euri-lanbro Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbro 2; langar. Kanpoan, euri lanbroa ari zuen.

euri neurgailu, euri-neurgailu Toki batean denbora jakin batez egin duen euri kopurua neurtzeko gailua.

euritan adb. Euripean. Euritan ibili. Euritan eta eguzkitan. Gazteak euritan saltoka.

euri tanta, euri-tanta Lehenengo euri tanta lodiak kristalaren kontra hautsi ziren. Euri tanta xehe batzuk erori ziren. Malko bat lerratu zitzaion masailean behera euri tanta distiratsu baten antzera.

euri ur, euri-ur Teiletatik euri ura hartzen duen erretena. Loiola auzoan euri ura biltzeko biltegi erraldoi bat eraikitzen hasiko dira. || pl. Euri urak jasotzeko hodiak. Baionak baliatzen duen sistemak ez ditu ur zikinak eta euri urak bereizten. Nafarroako euri ur gehienak Ebro ibaira doaz.

euri zaparrada, euri-zaparrada Zaparrada. Ik. euri jasa; euri erauntsi. Tarteka, euri zaparradak botako ditu. Abiatu aurretik, euri zaparradak hartu du Maulen manifestazioa. Goizaldera botatako euri zaparrada larriak. Euri zaparrada handi bat.

[Oharra: euria ari izan eta euria izan, aspektua puntukaria denean soilik erabiltzen dira (euria ari du mendian, euria da mendian); euria egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (iaz euri asko egin zuen)].

ezagun

1 adj. Jende askok ezagutzen duena. Liburu ezagun batean irakurria. Beti gauza ezagunez mintzatzen. Oñatin egin zuen hitzaldi ezagunean. Horien kaltea ageri eta ezaguna da. Ezaguna zen Kolonbia guztian. Zuhaitz bat, Euskal Herrian oso ezaguna. Merezi lukete diren baino ezagunagoak izatea. Oraingo hizlari ezagunen artean. Ezagun baino ezagunago den izen bat aipa nezake.

2 iz. Elkar ezagutzen duten pertsonen artean, bakoitza besteekiko. Ezagun asko ikusi genuen bileran. Etxekoen ezaguna zen Jose. Bere ezagun batzuekin. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Aita Felix Bizkaiko euskal herri askotan ezaguna dute. Etxekoak eta ezagunak.

ezagun izan 1 da/du ad. Nabaria izan, agerikoa izan. Ezagun duzu Goierri aldekoa zarela. Aurpegian ezagun du zer nahi duen. Ezagun da gaztea zarela. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela.

2 da ad. Ikusgai egon. Hemendik ezagun dira Baztango mendiak.

3 da ad. Ezagutu. Hortik ezagun da nor den hiltzailea. Ezkurretik ezagun da haritza. Munduan ezagun diren abere mota guztiak.

ezer

izord. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Zerbait, gauzaren bat. Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Munduak ezertan hartzen ez dituen gauzak. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

ezer asko (Ezezko esaldietan). Asko. Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. || Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz.

ezer ere (Ezezko esaldietan). Ezer ez. Ezer ere balio ez balute bezala.

ezer (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Ezer erosi duzu? —Ez, ezer ere ez.

ezergatik (ere) (Ezezko esaldietan erabiltzen da, ezetzaren indargarri gisa). Ik. inola. Ez zukeen ezergatik etxetik kanpo afalduko. Ni horrekin joan?, ez jauna, ez; ezta ezergatik ere! || Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. || Mundu honetako ezergatik ez nuke izan nahi halako kezkarik.

ezer gutxi adb. Ia ezer ez. Ezer gutxi daki horretaz. Euskaraz ezer gutxi idatzi delako.

ezertan eduki Kontuan hartu; estimatu, eskertu. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Eritasuna joan denean edukitzen da ezertan osasuna.

ezertan hartu Kontuan hartu. Asko izan ziren Jesusengana hurbildu ziren juduak, baina askoz ere gehiago erakuste hura ezertan hartu ez zutenak.

ezertara (ere) Bizk. Inola (ere). (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Asmakizun honek zer esan gura duen ezin dut ezertara igarri. Ez zuen partida galdu gura, ezertara ere.

ezertarako (ere) ez izan Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ere gauza ez izan. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Hagineko min batek ezertarako ez garela uzten bagaitu (...). Bere soineko bakarra, guztia zatitua eta ezertarako ez zela zeukan.

ezertarako (ere) gauza ez izan Ezertarako gai ez izan; ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ez izan; ezertarako on ez izan. Zaharraren zaharrez, ezertarako gauza ez zelako. Ezertarako gauza ez zela gelditu zen. Penitentzia, irteten ez bada bihotzaren erditik, ez dela gauza ezertarako.

ezertarako (ere) on ez izan Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako gauza ez izan. Alfer hutsak direla, jan besterik ez dutela egiten, ezertarako on ez direla.

ez ezer (Ezezko sintagma baten eskuinean, ezeztapenaren indargarri gisa). Ez beste ezer. (Aurretik eta juntagailua har dezake). Hitzen auzi hau ez da, nire ustez, ez auzia ez ezer. Zer diozu, zuena ez da ez gerra eta ez ezer!

ezik

1 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, baldintza adieraziz). Ezean. Nola konfesatuko naiz ondo, Zuk lagundu ezik?: laguntzen ez badidazu?.

2 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, modua adieraziz). Zer zorakeria bakean bizitzen elkarri utzi nahi ezik dabiltzan haiena!: elkarri utzi nahi ez diotelarik.

ezik ere (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Nik ere maiz dut gogoan mendi eder hura, begiz ikusi ezik ere: ikusi gabe ere.

izan ezik Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. salbu. Denak joan ziren, ama izan ezik. Barruan ez zegoen ezer, lau hormak izan ezik. Guztiak, ni izan ezik. Igandeetan izan ezik. Edozein hizkuntzatan, euskaraz izan ezik. Hotzik ez, gauetan izan ezik. || Nor ausart zitekeen horrenbeste arriskuren erdian, Ulises izan ezik?

[Oharra: Euskaltzaindiak, denak joan ziren, ama ezik esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, denak joan ziren, ama izan ezik eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

ezin

1 iz. Ezin daitekeen gauza; zerbait egiteko ahal edo gaitasunik eza. Ik. ezintasun. Ezinak ez du legerik. Hainbeste ezinen eta eragozgarriren kontra. Mutu gelditu zen ezinaren ezinez. Ezina ekinez egina. Sineste hori da gure ezinaren sostengua. Egia da bestea baino ezinagoa zela azken ezin hau.

2 (Izenondo gisa). Ezinezkoa. Gizonentzat hau ezina da. Gauza ezina. Ezina badirudi ere.

3 (Aditzaren partizipio burutuaren ezkerrean). Ik. ezinegon; ezinikusi; ezin ase. Bertako eta kanpotiko aginteen arteko ezin eramana. Gaur eskoletan sumatzen den euskara ezin eraman hori. Gizona gezurtia da, ahula, inon ezin egona.

4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. egonezin; eramanezin. Galdetu zioten ea haiek sendatu ezina zertan zegoen. Jesus, hau da bakean bizi ezina!

5 (-ik edo -z atzizkia hartzen duen partizipio burutu baten ezkerrean, aditzak adierazten duena egitea edo gertatzea ezinezko dela adierazteko). Ik. ezinean; ezinik. Kantuz ezin asperturik. Ezin ukaturik egia. Ez ote gabiltza guztiok elkar ezin ikusirik? Gaiztoen artean ezin biziz. Ezin iritsiz beti.

ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan.

ezinago adb. (Izenondo, adizlagun edo kidekoren baten ezkerrean). Ipar. Oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago 2. Errege ezinago ona. Ezinago gaizki moldatuak.

ezin ase 1 adj. Aseezina, ezin asezkoa. Apetitu ezin asea zen Haussonvilleko kondeak zuen gauzarik xelebreena. Ondasun-gose ezin asearekin.

2 iz. Ezin asezkoa denaren nolakotasuna. Zerbaitetan beti salatzen da gizonaren ezin ase hori. Ordu arte haren arimak ezin asea baldin bazuen, emango zion jatera Frantziskok.

ezinda (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Bere onera etorri ezinda. Saldu ezinda gelditzen diren sagar min eta motelak.

ezindako (Partizipio burutuaren eskuinean). Ezin dena. Bazter asko inor bizi ezindako eran gelditu dira. Haren eskabidea bete ezindakoa zela.

ezinean 1 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Etxera joan nahi eta joan ezinean. Dirua lortu ezinean.

2 adb. Egin ezinik. Ezinean dabilenari laguntzeko.

ezineko adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. ezinezko 2. Ahaztu ezineko jaialdiak: ezin ahaztuzko jaialdiak. Mugatu ezineko handinahikeria.

ezin esan ahal(a) Esan daitekeen baino gehiago. Ezin esan ahala jende zegoen han.

ezinez adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Bekainak jaso zituen, entzuten ari zena sinetsi ezinez.

ezin gehiago 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiagoan; ezin gehiagoraino; izugarri 2; ikaragarri 2. Elkortu eta hondatu egin dira ezin gehiago.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Andre ederra ezin gehiago. Unatua ezin gehiago. Ezin gehiago kartsuki.

ezin gehiagoan 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Ezin gehiagoan damu dut.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Jaun bat ezin gehiagoan ona.

ezin gehiagoko adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ezin handiagoa. Ezin gehiagoko poza. Bozkario ezin gehiagoko bat. Bere jakinduria ezin gehiagokoarekin.

ezin gehiagoraino 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Ezin gehiagoraino ederra, ezin gehiagoraino on eta maitagarria.

ezin hobe adj. Hobea izan ezin dena. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Etorkizun ezin hobea daukazu aurrean. Jateko finak eta ardo ezin hobeak. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezinik adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Aditzak adierazten duena egin ezin dela edo gertatu ezin dela. Ik. ezinean. Horretarako astia hartu ezinik: ezin harturik. Irten nahi eta irten ezinik. Kabitu ezinik. || Gehiago ezinik.

ezin izan (Beste aditz baten ezkerrean kokatzen da). Zerbait gertatzeko edo egiteko eragozpenak edo ezintasuna izan. Ezin du egin. Ezin da joan. Ezin ekarri duelako. Realak ezin izan du golik egin. Ezin izan dut jan. Ezin daiteke horrelakorik esan. Ezin ekar dezake. Ezingo nizuke horrelakorik egin. Ezin geldituko gara ezer esan gabe.

ezinka adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bizk. Ezinik. Laguna ezagutu ezinka ibili naiz.

ezin konta ahal(a) Konta daitekeen baino gehiago. Ezin konta ahal(a) paper banatu dute.

ezin ...-zko Hortik gelditu zait beti bihotzean ezin betezko hutsa. Ezin utzizko eginkizuna. Ezin hautsizko hesiz inguratua. Ezin ulertuzko kontua (Ik. ulertezin).

[Oharra: ezin du etorri eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak ezin da etorri eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

falta izan, falta izan, faltako

1 da ad. (nor osagarria 3. pertsonan). Izan edo egon beharko zuena ez izan edo ez egon. Ik. eskas izan. Zenbat arkume falta dira? Badu gogoa, indarra zaio falta. Borondatea franko badute, obratzea zaie soilik falta. Jainkoari eskerrak, ez zaigu falta ogia eta esnea. Zer izango da nitaz bertute hori falta bazait? Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat. Hortaz ez zaio senargai aukerarik faltako. Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.

2 du ad. Bi gauza horiek falta badituzu. Nire maitasun honek falta du ordaina. Eskuineko besoa falta zuen. Piperra franko eta gatza falta zuen.

familia

1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Familia-bizitza. Familia-elkartasuna.

3 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.

4 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.

5 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen pertsonen edo gauzen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela. Haize instrumentuen familiako tresnak.

6 iz. Biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.

7 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

familia izan du ad. Haurrak izan; haur batez erdi. Lanbide bati eutsi nahi badiozu eta familia izan nahi baduzu, nola eta nondik atera idazteko denbora?

familiako 1 adj. Ehortzia izan da familiako hobian. Familiako medikua. Berrogei urteko ama familiako gaztea (Ik. ama familiako). Ostatuan daude gizon gazte langileak eta aita familiako zaharrak, oro baltsan (Ik. aita familiako).

2 iz. Familia bateko kidea; ahaidea, senidea. Bere seme eta alabei, iloba eta familiako guztiei, gure doluminak.

familia liburu, familia-liburu Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.

fida izan

da ad. Ipar. Fidatu. Ik. fio izan. Fida ez bazara zure memorioaz. Ez naiz fida, ez naiz segur, ez dakit. Geure buruez ez fida izatea baitezpadako bertutea da. Fida naiz zerorrek hautsiko dituzula. Ez da zer fida, ez zeru izartsuan, ez emazte negartsuan (esr. zah.).