forma=iruzur 2 sarreratan aurkitu da.

iruzur

iz. Onura edo probetxu bat lortzeko helburua duen engainu edo azpikeria, bereziki legeak zigortzen duena. Ik. maula; fazoin 3. Iruzurrez zerbait beretu duena. Esneari ura eranstea eta antzeko iruzurrak. Hauteskunde iruzurrak.

iruzur egin Emandako hitza jan dute eta iruzur egin diote herriari. Langileei iruzur egin nahi dien ugazaba. Emazteari iruzur egin. Jokoan iruzur egiten duena. Ez zen hain zaila justiziari iruzur egitea. Zergak ordaintzean iruzur egitea.

lege

1 iz. Gizarteko agintaritzak ezarritako arau edo arau multzo bete beharrekoa. Gizonen legeak. Estatu edo herrialde bateko legeak. Legeak eta erakundeak. Legeak egin (Ik. legegile). Legeak jarri, ezarri. Lege berri bat atera, eman. Indarrean dauden legeak. Legeak agintzen, eskatzen, debekatzen duena. Legea bete, begiratu, gorde. Legeak betearazten dituena. Lege zuzena, gogorra, zorrotza. Oinarrizko legea. Lege orokorra. Hezkuntza lege berria. Lege berezia. Ez zaio iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Neurriz gaineko gizona ez da besteen legeetara makurtzeko sortua. Ez daude legearen azpian, legea da haien azpiko. || Esr. zah.: Herrik bere lege, etxek bere aztura. Errege berri, lege berri. || Hegoaldeko Galian bisigodoen legepean bizi zirenen kopurua asko urritu zen. Erromaren legepean ziren lurraldeak. Moisesen legepean bizi direnekin legepeko egin naiz.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lege erakundeak. Lege baliorik ez duen hitzarmena. Lege testuak. Lege agiriak. Lege bilduma.

3 iz. Erl. Jainkoaren edo jainkoen borondatea adierazten duen araua. Jainkoaren lege santua. Jainkoaren legeko hamar aginteak. Jaunak hamar aginteen legea eman zuenean. Kristau legea hartu, zabaldu. Fariseuak eta legeko doktoreak. Lege irakasleak.

4 iz. Gizarte harremanetan, jokoetan eta kidekoetan, araua. Ik. gizalege. Ohorearen legeak. Munduaren lege gaiztoak. Ohiturak lege bihurtzen direnean. Lege gabe bizi direnak. Hori baita lanbide honetako legea. Baina kritikak ere baditu bere legeak. Ezinak ez du legerik. || Lege morala. Etika legea.

5 iz. Izadiko gertakariak mendean dituen arau orokor eta aldagaitzen adierazpena; izadiko gertakarien arteko elkarbidea adierazten duen formula orokorra. Kepler-en legeak. Zenbaki handien legea. Lege bat aurkitu. || Estatistika legeak. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak. Hizkuntzaren lege zaharrei eustea (Ik. lege zahar).

legea hautsi Legeak agintzen duena ez bete. Ik. legea urratu. Legea hausten duenak zigorra jaso behar du. Ospitaleak legea hautsi du trebakuntzarik gabeko erizain bat jaioberrien gelan lan egiteko kontratatzean.

legea urratu Legeak agintzen duena ez bete. Ik. legea hautsi. Aztertu diren 323 eskola-autobusen % 2k legea urratzen dute, duela hogei urte baino lehenago matrikulatuak daudelako. Legea urratzen duten medikuek kartzela zigorrak jasoko dituzte.

lege aurreproiektu, lege-aurreproiektu iz. Zuz. Legegaiaren aurretik idazten den behin-behineko testua, behin betiko bihurtu aurretik aztertua eta eztabaidatua izaten dena. Zuzenketak egin arren, Jaurlaritzak prestaturiko lege aurreproiektuak alde onak badituela agertu zuten sindikatuek.

Lege Berri iz. Erl. Jesusen irakaspena, Ebanjelioetan jasoa; Itun Berria. Nork idatzi zituen Lege Berriko liburuak? Lege Berria da amodiozkoa, ez beldurrezkoa.

lege dekretu, lege-dekretu iz. Lege balioa duen xedapen edo dekretua, dagokion organotik iragan gabe, salbuespenen bat dela eta, botere betearazleak ematen duena. Lege dekretu bidez onartu zuen erreforma.

lege gordailu, lege-gordailu iz. Liburu, disko edo kideko baten egileak edo argitaratzaileak dagokion gordailu edo erakundeari ale kopuru jakin bat ematea; ekintza horren berri ematen duen erreferentzia-zenbakia. Liburutegi Nazional baten iturri nagusia lege gordailua da. Zenbat liburu argitaratu dira 2000ko lege gordailuarekin? Liburu batzuetan, lege gordailua ez dago, liburu gehienetan bezala, hasieran jarrita. Lege-gordailua: SS-1007/2012.

lege hausle, lege-hausle adj./iz. Legea hausten duena. Zeusek kanporatuko du lege-hauslea Olinpotik. Lege hausleari gidabaimena kendu badiote, berreskuratu ahal izateko, gidabaimena ateratzeko eskatzen diren azterketa guztietara aurkeztu beharko du.

lege hauste, lege-hauste iz. Legea haustea, legea ez betetzea. Ik. arau-hauste. Legeak berarekin du lege-haustea. Mugimendu oroz ohartzen ziren eta zen lege-hausterik ttipiena ere salatzen zuten.

lege iruzur, lege-iruzur iz. Arau baten babesean egiten den iruzurra, arau horri berez ez dagozkion helburuak, eta legedian jasoa dagoen beste lege baten kontrakoak direnak, lortzeko asmoz egiten dena. Epaile honek iazko sanferminetako txupinazoan ikurrina jarri izana lege iruzurtzat jo du (beste epaile batentzat, aldiz, Tafallako txupinazoan ikurrina argudio berberekin ateratzea ez zen lege iruzurra).

lege izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan). Zilegi izan, egoki izan. Lege da maita dezan senarrak emaztea eta emazteak senarra. Lege den baino merkeago erosi.

lege nagusi iz. Konstituzioa.

lege natural iz. Naturan eta gizabanakoaren arrazoian oinarritzen den legea. Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilak. Jainkoaren aurka bekatu egitea edo lege naturalak haustea.

lege onean adb. Zintzoki, prestuki. Ez dut nik besteren beharrik, nire bizitza bakean eta lege onean eramateko. Baina lege onean irabazi hion, bai, jauna.

lege proiektu, lege-proiektu iz. Zuz. Gobernuak legebiltzarrari aurkezturiko lege testua. Ik. legegai. Svend Robinson senatariak eutanasia onartzeko lege proiektu bat aurkeztu zuen Senatuan iaz, baina atzera bota zuten.

lege proposamen, lege-proposamen iz. Zuz. Parlamentariek, diputatuek, senatariek edo herri ekimenek legebiltzarrean aurkezturiko testua, eztabaidatu ondoren ontzat ematen baldin bada, lege bihurtzeko proposatuko dena. Eusko Alkartasunak lege proposamena aintzat hartzearen alde bozkatuko du osoko bilkuran.

legera adb. Legeak edo ohiturak erakusten duenari jarraituz; legez, bezala. Zatoz gure kalera, baserritar legera. Dantza egingo dute antzinako legera.

lege xedapen, lege-xedapen iz. Lege edo agindu bateko puntuetako bakoitza. Ik. legezko xedapen. Horretarako ez da nahikoa osasun arloko lege xedapenak zorrotz betetzea eta kontrol ofizial bat ezartzea.

lege zahar 1 iz. Foruak. Jainkoa eta lege zaharra.

2 iz. Tradizioa, ohitura zaharrak. Lege zaharreko euskara. Lege zaharreko ohitura dugu hori.

3 iz. Frantzian, Iraultza aurreko legea. Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zen.

4 iz. (L eta Z larriz). Erl. Itun Zaharra. Lege Zahar eta Berriko liburuak. Aginduak Jainkoak berak eman zituen Lege Zaharrean. Susana, Lege Zaharreko emazte prestu hura.

legez besteko adj. Legebiltzar batean aurkezten diren proposamenez eta kidekoez mintzatuz, legebiltzar horrek gai jakin baten inguruan lege izaera izango ez duen adierazpen bat egin dezan aurkezten dena. Alderdien Legea bertan behera uzteko legez besteko proposamena eztabaidatuko dute gaur Legebiltzarrean.

legez kanpo adb. Legeak onartzen duenetik kanpo. Legez kanpo aritzea leporatu diote. Proposatu zion legez kanpo zegoen zerbait egitea. Komunistak legez kanpo zeuden.

legez kanpoko adj. Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Legez kanpoko salerosketa. Tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa.

legez kontrako adj. Legearen kontrakoa. Legez kontrako erakunde bateko kidea. Dirua legez kontrako ekintzen bidez lortu du. Legez kontrako ezer egiten ez dutela erakusteko.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper