Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hosto 8 sarreratan aurkitu da.

hosto

1 iz. Landareen zatia, zurtoin edo adarretan sortzen dena eta, gehienetan, xafla moduko zati berde baten itxura duena. Ik. orri. Haritz hosto bat. Gaztaina hostoak. Arbi hostoak. Haritzetako huntz hostoak ebakitzera. Hostoz janzten ditu basoak. Iparrak eragiten dien hostoen hotsa. Hosto ihartuak (Ik. orbel). Hosto asko duen zuhaitza (Ik. hostotsu). Hostoak kimatu. Zuhaitzari hosto guztiak kentzen bazaizkio, galdu egingo da berehala. Hosto horzdunak, gingildunak.

2 iz. (Multzokaria). Haritz gorriak hostoa zabalagoa du eta mardulagoa. Zuhaitz idorra eta antzua, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.

hosto erorkor Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta, sarritan, arantzaz hornituak. || Haritza hosto-erorkorra da.

hosto iraunkor Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Katagorria hosto iraunkorreko oihanetan bizi da. || Gorostia hosto-iraunkorra da.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

ahuntz

1 iz. Ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak atzerantz okertuak dituena; abere horren eme heldua (Capra hircus). Ik. aker. Ahuntz ama. Ahuntzak jetzi. Ahuntzak adarrak dituen aldera (beh.): alderantziz. || Esr. zah.: Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Ardia ahuntzari ile eske.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ahuntz esnea. Ahuntz gorotza. Ahuntz larrua. Ahuntz ilez egindako soinekoa.

ahuntzaren gauerdiko eztula (Mugatua). Zerbait garrantzi gabea edo txikikeria dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ez duk hori ahuntzaren gauerdiko eztula! Aholku hori eta ahuntzaren gauerdiko eztula paretsu dira.

ahuntz azienda, ahuntz-azienda Ahuntza. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda xehe.

ahuntz azpigorri Euskal Herriko ahuntz arraza; arraza horretako ahuntza, gorputz txikia, ilaje iluna eta sabelaldea eta begi ingurua gorrixkak dituena.

ahuntz azpizuri Euskal Herriko ahuntz arraza; arraza horretako ahuntza, gorputz txikia, ilaje iluna eta sabelaldea eta begi ingurua zuriak dituena.

ahuntz erdara, ahuntz-erdara Esaldiko silabak p kontsonantearekin errepikatuz edo antzeko moduren batez eratzen den hizketa bitxia, adibidez erran iezadan zer dun hor esan beharrean eperrapan ipiepezapadapan, zeper dupun hopor? esanez. Hamalauko hau ikusi nuenean miraz gelditu nintzen, ahuntz-erdara harrigarriren batean ote zegoelako beldurrez.

ahuntz hosto, ahuntz-hosto Sasiama.

ahuntz-praka Belar landare bizikor eta apaingarria, multzoetan bilduak dauden lore kolore-biziak ematen dituena (Cheiranthus sp.).

ahuntz talde, ahuntz-talde Bi ahuntz talde mardul badabiltza inguru hauetan.

aza

iz. Baratze landarea, jateko ona, buru batean biltzen diren hosto zabalak dituena (Brassica oleracea). Aza-hazia baino txikiagoa. Azatan egositako oilagorra. Azak jorratu. Azen azpitik zopak jan: maltzurkeriaren bat egin. Azak berea kirtena (esr. zah.).

aza gorri Hosto more-gorrixkak dituen aza mota.

aza hosto, aza-hosto Azaren hostoa. Ik. azosto. Gure andreak bi aza-hosto nahikoa ditu, bi familia betetzeko.

aza kizkur Hostoak kizkurrak dituen aza.

aza landare, aza-landare Aza. Aza-landare erdi ihartu horiek txabola inguruan landatu zituen.

aza orri, aza-orri Aza-hostoa. Hi baino erretzaile handiagorik ez diat nik inor ezagutu; aza-orria ere erreko huke hik.

erorkor

adj. Erortzeko joera duena, erraz erortzen dena. Denok gara ahul eta erorkor. Gaizkira erorkor bilakatu ziren.

hosto erorkor Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta sarritan arantzaz hornituak. || Haritza hosto-erorkorra da.

iraunkor

1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena.

2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. jasangarri 2. Garapen eredu iraunkor baten alde. Laborantza iraunkor bat sustatzeko.

garapen iraunkor Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Ik. garapen jasangarri.

hosto iraunkor Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Katagorria hosto iraunkorreko oihanetan bizi da. || Gorostia hosto-iraunkorra da.

lore

1 iz. Hainbat landareren zati koloretsu eta, askotan, usaintsua, ernaltze organoak dauzkana. Ik. lili. Lore ederra, polita. Lore zimelak. Maiatzeko loreak. Lorez lore doan erlea. Lore usain-ona. Larre lore ikusgarriak. Sagar lore zuriak. Zuhaitz lorez josia. Lorezko koroa. || Lore arrak eta emeak. Lorearen korola. Lorea fruitu bihurtzen da. Lore bakuna. || Irud. Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik.

2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. || (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Lore sorta. Lore-saltzailea.

3 iz. Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Irin lorea. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. Huskeriez kezkatzea ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.

lorean adb. Loretan. Lorean da mahatsondoa. || Lorean da amodioa duena.

lore baratze, lore-baratze Lorategia. Lore baratzean eder, arrosa gorria.

lore begi, lore-begi Landareetan, lorea sortzera doan pikor modukoa. Ik. begi 8; pinporta. Elorri beltzak ere, lore begiak puztuta, lehertzear daude.

lore hauts, lore-hauts Polena.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

lore joko, lore-joko Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.

lore orratz, lore-orratz Bot. Loreek pistiloan duten zurtoin modukoa, obulua eta estigma lotzen dituena. Ik. estilo2; pistilo.

lore pipil, lore-pipil Pipila. Lore pipilak eguzki epelera bezala.

loretan adb. Landareez mintzatuz, loreak dituela. Ik. lorean. Sagarrondoak loretan daude. Elorri zaharra loretan dago.

lore-zil [Oharra: Euskaltzaindiak, lore-zil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lorezil].

piku

1 iz. Pikondoaren fruitua, udare formakoa, azala berdea edo morea, eta mamia gorria edo horia eta oso gozoa, hazi txikiz betea duena. Piku melatua baino ximurragoa. Goiz ontzen diren pikuak maite ditu nire arimak.

2 iz. Pikondoa.

piku hosto, piku-hosto Pikondoaren hostoa. Lotsaizunezko piku hostoz bere burua estali nahiz.

piku masustondo, piku-masustondo Basapikua.

txorten

iz. Hostoak eta fruituak adarrera lotzen diren kirten modukoa. Ik. aila 2; kandu; pedizelo 2. Sagarraren txortena. Hosto txorten-luzeak dituen zuhaitza. Orain bat gara biok: adarra eta txortena. || Irud. Txapelaren txortena.

txorten hosto, txorten-hosto Bot. Estipula.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper