Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=horma-irudi sarrera bakarrean aurkitu da.

horma2

iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

horma belar, horma-belar Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

horma-biko Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

horma bular, horma-bular Horma bati, euskarritzat, itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

horma irudi, horma-irudi Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.

horma lehor Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

horma pintura, horma-pintura Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper