Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hizkuntza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hizkuntza
1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. Hizkuntza motak. Afrikak hizkuntza-aniztasun handia du eta hizkuntza bakoitzak bere literatura du. Hizkuntza-atlasa. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.
2 iz. hizkl. Hitzak adierazpidetzat erabiltzeko gaitasuna; hitzezko adierazpidea, sistema edo egituratzat hartua. Ik. mintzamen. Hizkuntza eta hizketa.
3 iz. Hitzen bidezko adierazpide honetaz, formaren aldetik egiten den erabilera. Hizkuntza-mailak. Literatura-hizkuntzak. Aho hizkuntza eta hizkuntza idatzia. Herri hizkuntza. Kale hizkuntza.
4 iz. Komunikatzea ahalbidetzen duen ikur sistema ez hitzezkoa. Giza hizkuntza eta animalien hizkuntza. Gor-mutuen hizkuntza. Hizkuntza artifizialak. Musika-hizkuntza.

Aztergaia: hizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (I.3.2): "lehen osagaia eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitza (eta sei hitz hauek bakarrik) duten elkarteetan eliz, burdin, hizkuntz, kultur, natur, literatur forma >a<-gabeak zein eliza-, burdina-, hizkuntza-, kultura-, natura-, literatura- >a<-dunak berdin onargarri dira. Ongi emanak daude, beraz, bai eliz agintaria, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna (...) modukoak eta bai eliza(-)zerga, burdina(-)saltzailea, hizkuntza(-)eskola (...) gisakoak. Lehen osagaiari berezko >a< hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (edota loturik eman, bigarren osagaia erdi-atzizki duten burdingintza modukoetan)".

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

elkarketako lehen osagai denean, -a gal dezake (ik. Euskaltzaindiaren erabakia).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.