forma=gorri 43 sarreratan aurkitu da.

gorri1

1 adj. Odolaren kolorekoa, ostadarraren lehen zerrendako kolorekoa. Arrosa gorri eder bat. Ardo gorri nafarra. Piper gorria baino gorriagoa. Gurutze gorria. Ikurrin gorriak. Elastiko urdina, arraia gorriduna. Sagar gorri-gorriak. Etxe teilatu-gorriak. Musu-gorria, bere ahizpa bezala. Enplegatu gorbata gorridun bat inguratu da korrika bizian. || Elastiko gorri-urdina. Oihal zabal gorri-more haiek.

2 adj. Tabakoaz mintzatuz, hosto hori eta gorrixken arteko nahastearekin egiten dena. Tabako gorriaren hatsa zerion.

3 adj. Oso larria, handia edo gogorra, eramateko nekeza. Ik. ikaragarri. Lotsa gorrian ikusi beharko du orduan bere burua. Gose gorria. Eta horien behar gorrian gaude. Negu gorrian. Zalantza gorrian. Haserre gorrian jarri ninduen haren esanak.

4 adj. Soila, biluzia. Ik. bipil. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Kale gorrian aurkitu dute umea. Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza. Ote, txilar, sasi eta harkaitz gorriz estalitako mendiak. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten.

5 adj. Lgart. Ezkertiarra, iritzi aurrerakoiak dituena. Elizanburu gorria zen, hots, errepublikazalea; Duvoisin, aldiz, zuria, erregetiarra. || (Izen gisa). Espainiako gorriek elizak erre zituzten.

6 iz. Kolore gorria. Ostadarraren lehen kolorea gorria da. Gorri bizia. Gorri iluna. Gorriz tindatu.

gorriak ikusi, gorriak igaro Oso gaizki edo larri ibili. Ik. senperrenak ikusi; elorrio ikusi. Gorriak ikusita utzi du mundua. || Nazien menpean ere gorriak eta bi ikusi zituzten ukrainarrek. || Gorriak eta beltzak ikusita, mundu honetatik joana.

gorri-beltz adj. Gorri iluna. Kopetan zulo handi gorri-beltza erakusten zuen. Arrantzale-kolore gorri-beltz haiekin.

gorri2

iz. Arrain-sarda. Ik. blankura. Bota dio sarea gorriari.

alga

iz. Landare talofito klorofiladuna, ur gazi nahiz gezetan bizi dena. Ik. auka1. Alga zelulabakarrak.

alga gorri iz. Alga mota, elikagaien industrian, lurringintzan eta kosmetikan erabiltzen dena, bere barnean 4.000 espezie inguru hartzen dituena. Lapurdi kostaldeko jende franko biziarazten du alga gorriak.

ardo

1 iz. Mahatsaren zukutik ateratzen den edari alkoholduna. Ardo mindua. Ardo upela. Ardo-saltzailea zen. Lurralde bero lehorretara, ardo eta gari lur jorietara.

2 iz. Ardoa edatea; ardoa edatearen ondorioak. Eta jakinik tabernara eta festetara joanda ardoan jausten zarela. Botilatik neurri gabe edanez urte gutxian ardoak erre zuen. Ez nau oraindino inork ikusi ardoak igarota.

3 iz. Baso bat ardo. Ik. baxoerdi. Etxera igo baino lehen beste ardo bat edan zuen pareko tabernan.

ardo beltz iz. Kolore gorri iluna duen ardoa.

ardo berri iz. Ardo ondugabea, urteko ardoa. Zahagi zaharretan ari da ardo berria iraultzen. Herriko 23 upategietako ardo berria dastatu ahal izango dute han biltzen direnek.

ardo gorri iz. Ardo beltza baino argixeagoa den ardoa. Ardo gorri nafarra. Sagar errea eta ardo gorria.

ardo gozo iz. Zapore gozoa duen ardoa. Malagako ardo gozoa.

ardo ondu iz. Upelean ondu den ardoa, bereziki urtebete eta hiru urte artean ondu dena. Sei euroko txartelaren truke, urteko ardoa, ardo zuria edota ardo onduak dastatu ahal izango dituzte bisitariek.

ardo ozpin, ardo-ozpin iz. Ardoa hartzitzetik ateratzen den ozpina. Gehitu perrexila xehe-xehe eginda eta olioa, limoi zukua eta ardo ozpin pixka bat.

ardo zahar iz. Upelean luzaro ondu den ardoa. Beti hobetuz doala, ardo zaharra bezala.

ardo zuri iz. Kolore horail argia duen ardoa.

urteko ardo iz. Upelean ondu ez den edo oso denbora gutxi egon den ardoa, lehen edo bigarren urtean merkaturatzen dena. Udaberrirako izango dute prest urteko ardoa, eta hilabete batzuk geroago, ondutakoa. Igandeetan, mezatik oinez itzuli eta mahaiaren inguruan biltzen ziren salda, urteko ardo garratz xorta batekin nahas hurrupatzeko.

astamahats

iz. Kuiaren familiako basalandarea, mahatsaren antzeko fruituak ematen dituena.

astamahats ale-beltz iz. Lore berdeak eta fruitu beltzak ematen dituen astamahatsa (Bryonia alba).

astamahats ale-gorri iz. Lore zuriak eta fruitu gorriak ematen dituen astamahatsa. Bryonia cretica subsp. dioica.

aza

iz. Baratze landarea, jateko ona, buru batean biltzen diren hosto zabalak dituena (Brassica oleracea). Aza-hazia baino txikiagoa. Azatan egositako oilagorra. Azak jorratu. Azak berea kirtena (esr. zah.).

aza gorri iz. Hosto more-gorrixkak dituen aza mota.

aza hosto, aza-hosto iz. Azaren hostoa. Ik. azosto. Gure andreak bi aza-hosto nahikoa ditu, bi familia betetzeko.

aza kizkur iz. Hostoak kizkurrak dituen aza.

aza landare, aza-landare iz. Aza. Aza-landare erdi ihartu horiek txabola inguruan landatu zituen.

aza orri, aza-orri iz. Aza-hostoa. Hi baino erretzaile handiagorik ez diat nik inor ezagutu; aza-orria ere erreko huke hik.

azal

1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala (esr. zah.).

2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak.

3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala.

4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Sugeak aldatu nahi duenean azal zaharra. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Arrainari azala kendu. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. || Tratamenduak luzea izan behar badu, azalpean aparatu txiki bat jar daiteke, botika etengabe, modu konstantean, askatzeko. Azalpeko txertoak.

5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean.

6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak.

7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala.

8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ik. gainazal. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero. || Egungo egunean ere, ez da ogi bedeinkatua izengoiti horren azalpean eskaini zaigun guztia. Euri-urak gelditzen dira bi lurren artean, erran nahi da, azaleko lurraren eta azalpekoaren artean.

9 adj. Azalekoa, sakontasun gutxikoa. Ez liteke ito ur azaletan. Baserri hartan lur azalak direla esaten dute. Entzute handikoa, baina jakintza azalekoa. Nire munduko jakinduria izan da oso azala.

arrautza azal, arrautza-azal iz. Arrautza oskola. Noraren oinetakoek arrautza-azalen karraska bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan.

azala izan (eduki) du ad. Lotsa gutxi izan. Azala behar da, horregatik, honetarako! Honelako etxe ziztrin batengatik dirua eskatzeko, azala behar du, gero! Hori dun azala! || Ez hadi haserretu, baina hik daukak hik, azal lodia!

azalak hartu 1 (Ezezko esaldietan, norbait pozez gainezka dagoela adierazteko). Ik. kabitu 2. Ez du azalak hartzen. Nik, pozaren pozez azalak hartzen ez ninduela, baietz erantzun nion.

2 (Ezezko esaldietan, norbait urduri eta kezkaturik dagoela adierazteko). Larriturik, azalak hartu ezinik, jan eta lorik ezin egin duzula.

azaleko adj. Sakona ez dena, azalean dagoena. Azaleko azterketa. Zu ez zara azaleko apaindura zale; barrutik nahi duzu apaina izan. Azaleko edertasuna. Etsamina azaleko, arin eta behingo batekin konfesatzen diren bekatariak. Egin zuen aurkezpena nahiko azalekoa gertatu zen.

azaletik adb. Kanpotik, itxuraz. Fariseuak azaletik zuzenak ziren, hau da, gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Hitz horiek gogor samarrak iduri dute azaletik begiratuz gero. Liburuxka hauxe dugu iturbururik ugariena egilea barrendik, eta ez azaletik, ezagutzeko. Geroago eta gogorrago egiten dira beren bizimodu azaletik prestuan.

azaletiko adj. Azalekoa.

azalez adb. Azaletik. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Azalez eder, baina barrua ustela.

azal-gorri adj. Ik. azalgorri.

azalgorri, azal-gorri

adj. Azal gorria duena.

azienda

iz. Aberea; haragitarako, esnetarako edo lanerako hazten diren abereen multzoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. ganadu. Zaldi, idi, behi, asto, gamelu, ardi eta beste azienda guztiak hil zituena. Azienden aska batean etzana. Bihi anitz izateko azienda anitz behar da.

azienda beltz iz. Txerria. Azienda beltzen bazka.

azienda gorri iz. Abelgorria.

azienda handi iz. Azienda larria.

azienda larri iz. Behia, zaldia edo kidekoak. Urak laurehun idi eraman ditu, eta azienda larri horiekin batean zenbait ardi, ahuntz, txerri eta oilo.

azienda xehe iz. Ardia eta ahuntza.

azienda zuri iz. Ardia.

baba

1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.

4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka.

baba beltz iz. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

baba gorri iz. Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

baba handi iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

babak eltzetik atera 1 (honek aterako ditu/dizkigu babak eltzetik eta kideko esapideetan, norbait buruargia eta bizia dela adierazteko, bereziki ironiaz). Hara, berriz!, honek aterako zizkiguk eltzetik babak!

2 Norbaitek beste norbaiten arazoak konpondu, norbaitek beste norbait estutasun batetik atera. Beste behin ere, gazteek atera beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.

baba lasto, baba-lasto 1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela. Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.

baba lore, baba-lore 1 iz. Babaren lorea.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela, sineskorra. Hi haiz baba-lorea! Nora joango haiz, ba, baba-lore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.

baba zorro, baba-zorro 1 iz. Babaz beteriko zorroa.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela, baba-lorea.

baba zuri iz. Babarrun zuria.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak ostia santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.

2 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

3 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

4 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

5 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

6 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

7 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

8 iz. Meteorol. Zikloi tropikal bortitzen erdigunea, 30 eta 65 kilometro arteko diametroa izan ohi duena eta inguruak baino presio atmosferiko baxuagoa duena. Ideiaren oinarria hauxe zen: zilar ioduroak ura likidotzen duenez, abioietatik zikloien begira zilar ioduroa botatzea, laino-murruak sortzeko eta honela zikloiaren ibilbidea oztopatzeko.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) ezarri Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin iz. Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia(k) jarri Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak batu Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

begiak bildu 1 Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.

2 Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki 1 Ikusmena lortu edo eman. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik.

2 Norbait jakin beharko lukeen zerbaitez ohartu edo ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi 1 Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.

2 Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.

3 Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak kendu Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begiak zabaldu 1 Ikusmena lortu edo eman. Badakigu hau dela gure semea eta itsu sortu dela, baina nola ikusten duen orain edo nork zabaldu dizkion begiak, ez dakigu deus ere.

2 Norbait jakin beharko lukeen zerbaitez ohartu edo ohartarazi. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz.

begiak zuzendu Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre iz. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi(en) aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia(k) josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar adj. Ik. begibakar.

begi-bakoitz adj. Ik. begibakoitz.

begi bazter, begi-bazter iz. Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre adj. Ik. begierre.

begi ertz, begi-ertz iz. Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begiko (begietako) min iz. Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietan eman Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri adj. Ik. begigorri.

begi gose, begi-gose iz. Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu iz. Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kliska, begi-kliska 1 iz. Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.

2 iz. Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean. Aldaketak ez dira begi kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

begi kolpe, begi-kolpe iz. Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini iz. Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

begi-lauso adj. Begi lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze adj. Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini iz. Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker adj. Ik. begioker.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi iz. Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur iz. Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begi-urdin adj. Ik. begiurdin.

begiz begi adb. Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begi zeharka, begi-zeharka adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 iz. Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 iz. pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

begigorri, begi-gorri

adj. Betazal ertzak gorriak dituena; begiko zuria gorritua duena. Harako atso begigorri hura sorgina izango da, eta hark gaixotuko zuen haurra.

behi

iz. Etxe ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena, abere moten artean larriena; abere horren eme heldua, bere esne eta haragiagatik hazten dena (Bos taurus). Ik. zezen. Behiaren umea. Behi batek bost ume egiten ditu. Behi beltza. Behiaren errapeak. Behiak marru egiten du. Esne behia. Hori behia baino lehenago uztarria ekartzea da. Behi hazkuntza. Behi esnea, haragia, larrua. Behi esneduna. Behi askak. Behi gorotza. Behiak zaintzen ditu. Behia susara dago. Behiak jetzi. Behi taldea, andana. Behiak bazkatzen. Behi antzua bezala zela. Behi beltz izu haiek. Etxe behiak eta behi basatiak. Bibliako zazpi behi gizenak eta zazpi behi argalak. || Esr. zah.: Ardi adarduna eta behi sabelduna. Lagunaren behiak erroa luze. Behiaren erroa jetziago, luzeago.

behi asturiar iz. Asturias eta Leon aldeko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka edo gaztainkara duena, haragitarako hazten dena.

behi azienda, behi-azienda iz. Behia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda larri. Herrixkatik behizainek behi azienda zekarten.

behi gorri iz. Euskal Herriko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka duena.

behi holandar iz. Jatorriz Holandakoa den behi arraza; arraza horretako behia, kolorez zuri-beltza, esnetan oparoa izateagatik eta ingurunera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dena.

behi piriniotar iz. Pirinio mendietako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea, gaur egun haragitarako hazten dena.

behi suitzar iz. Suitzako Alpeetako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea edo pinto zuri-arrea dena.

Flandriako behi iz. Flandriako behi arraza; arraza horretako behia.

limusin behi iz. Jatorriz Frantziako Limousin eskualdekoa den behi arraza; arraza horretako behia, ile gorrixka duena eta haragitarako hazten dena.

montxina behi iz. Euskal Herriko eta Kantabriako mendietako behi arraza; arraza horretako behia, bizkor eta bizia, gorpuzkeraz oso handia ez dena.

terreña behi iz. Euskal Herrian eta inguruko zenbait lurraldetan zabaldurik dagoen behi arraza; arraza horretako behia, haragitarako eta esnetarako hazten dena, lanerako egokia dena eta larre urrietan ongi moldatzen dena.

bilo

iz. Batez ere BNaf. eta Zub. Ilea, bereziki burukoa. Zuen buruko biloak. Beso azpiko biloetan. Bilo laburra.

ahoan bilorik gabe Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe. Hona zer esan duen, garbiki eta goraki, ahoan bilorik gabe.

bilo-gorri adj. Ik. bilogorri.

bilo-hori adj. Ik. bilohori.

bilo mozle, bilo-mozle iz. Ile-apaintzailea.

bilo-urdin adj. Ik. bilourdin.

bilogorri, bilo-gorri

adj. Batez ere BNaf. eta Zub. Ilegorria. Gizonetarik bat bilogorria da.

burdina gorri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burdina gorri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burdingorri].

burdin gorri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burdin gorri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burdingorri].

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

bere (neure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Bere (neure...) artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

bere (neure...) buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 adj. Bere egintzen erantzule dena. Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

bere (neure...) buruaren nagusi adj. Askea, inoren mendekotasunik gabea. Ik. bere (neure...) buruaren jabe; burujabe. Gehienok, geure buruaren nagusi eta zeharo libre garela uste dugu. New Yorken zeure kabuz, zeure buruaren nagusi izanez lan egitea askoz errazagoa da.

bere (neure...) buruaz beste egin Bere (neure...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

bere (neure...) buru(ta)tik adb. Bere (neure...) kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua azaldu 1 Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.

2 (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Norbaitek bere burua ezagutarazi. Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hartu 1 Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.

2 Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbait hausnartu edo zerbaitez kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan eraman 1 Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.

2 Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirotzek buruan zeraman txanoa.

3 Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

buruan gorde Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ibili 1 da ad. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.

2 du ad. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

burua oso izan Zentzua izan, burua sano izan. Belarria xuxen eta burua oso dituenak bertzerik erran dezake.

buru-argi adj. Ik. buruargi.

buru argiko adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin adj. Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi, zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu. Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes iz. Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski iz. Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. zain eta muin. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero adj. Ik. burubero.

buru-bihotz iz. pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan iz. pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buruenik adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?

buru estalki, buru-estalki iz. Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru eta bihotz 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.

2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

buru gibel, buru-gibel iz. Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

buru-gogor adj. Ik. burugogor.

buru-gorri adj. Ik. burugorri.

buru-handi adj. Ik. buruhandi.

buru-harro adj. Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur iz. Burezurra.

buru-huts adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko iz. Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 iz. Burukada.

2 iz. Burutazioa.

buruko min 1 iz. Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 iz. Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buruko oihal iz. Buruzapia; bereziki, mantelina.

buru lan, buru-lan iz. Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile iz. Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-loka Ik. buruloka.

buru-makur adb./adj. Ik. burumakur.

buru-motz adj. Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste iz. Buruhaustea.

buru oneko adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

buru orratz, buru-orratz iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol iz. g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura heldu 1 Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.

2 Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil adj. Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik beheiti adb. Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik behera kaka egin Norbait nahi den moduan erabili. Kontua da beste behin argi gelditzen dela konpainia handiei azazkala ere ezin zaiela ukitu, eta zilegi dela, aldiz, herritar soilari burutik behera kaka egitea. Umeek kaka burutik behera egiten diote maisu berriari.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru adb. Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura adb. Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan;  + burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik eragin dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait nahasarazi, zorarazi. Emakumea, ez iezadazu burutik eragin!

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz 1 adb. Buruari edo adimenari dagokionez, buruaren edo adimenaren aldetik. Ik. mentalki. Gauza handiak egiteko ez da aski buruz eta besoz azkar izatea. Osasunez beti herbal, buruz beti oso. Horregatik buruz betikoa iraun arren, izanez ez nauk atzokoa. Buruz zuhur eta argia.

2 adb. Hitzez hitz errepikatzeko eran; hitzez hitz errepikatuz. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada. Hitzaldia ikasi zuela buruz ahalik ondoena. Ez da asko hauek buruz esaten jakitea; jakin behar dute hitz horiek zer esan nahi duten.

3 adb. Oroimenaz bakarrik baliaturik. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

4 adb. Burua edo adimena erabiliz. Gehiago egiten du buruz gizon honek, ezen ez eskuarekin ehun mila gizonek. Ez dituela gogaiak etorri ahala jaulkitzen; buruz eho, aztertu eta bahe xehean iragaziak bakarrik duketela harengandik mundura agertze-baimen. Jakintsu denak jarriak daude buruz ondo nekatzera.

5 adb. Zentzuz. Buruz eta jator jokatu duzu.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gain egin Egoera batek norbait gainditu, mendean hartu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek.

buruz gain ibili Erabat lanpeturik ibili, lanek gainditurik ibili. Egun haietan buruz gain genbiltzan; premia handiagoko beste hainbat konturi heldu behar izan genion.

buruz gain pasatu Zenbait kiroletan, aurkariari pilota edo baloia gainetik pasatu, hura ez iristeko moduan. Min handia egin zion eskuinez, eta buruz gain pasatu zuen aurkaria bi tantotan. Ez direlako egunero ikusten zelai erdiko arrastoaren atzetik atezaina buruz gain pasatzen duten jaurtiketak.

buruz goiti adb. Buruz gora. Buruz goiti etzan nintzen ohe gainean, sabaiari begira.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buru-zuri adj. Ik. buruzuri.

buru-zut adj. Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitartearen edo gertaeraren ondoren. Ik. barru 7. Bost urteren buruan. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Han hil zen zenbait urteren buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-en bururako ez izan Zerbait aipatzen den pertsonarentzat baino gehiago izan. Ez da hori zure bururako egiten den gauza. Peru, ez da zure bururako gure jakinduria; anatomia ondo ikasteko behar da buru iratzarria.

(ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan. Bururik ez buztanik ez zuten solasak. Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik. Nolaz igorri gaituzte ez buru ez buztanik ez zuen gerla batera? Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Arnegiraino autobide baten eraikitzeak ez du ez buru ez buztan.

(ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan. Izan ere, proiektu honek ez du ez buru, ez hanka. Ideiak ez zuen ez bururik, ez hankarik. Eginiko inbertsio batzuek ez dute ez buru ez hankarik.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

burugorri, buru-gorri

adj. Buruko ileak gorriak dituena. Ik. kaskagorri.

eguraldi

iz. Eguratsaren egoera. Ik. aro 2; denbora 6. Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldi beroa, hotza. Eguraldi ederra. Eguraldia aldatu egin du. Eguraldiaren berri eman. Eguraldi argibideak. Eguraldi gertakariak. Eguraldi mapa. || Bat-batean aldatu zen giroa eta bestelako eguraldia sortu.

eguraldi-giro iz. Eguraldia. Eguraldi-girorik onenarekin atera ziren.

eguraldi gorri iz. (eguraldi gorria(k) izan, ikusi eta kideko esapideetan, 'arazoak izan, nekeak izan' adierazteko). Ik. gorriak ikusi. Izango duzu horrekin eguraldi gorria.

erremolatxa

1 iz. Heg. Landare hosto-handia, sustrai mamitsu eta azukreduna duena (Beta vulgaris). Ik. beterraba. Arabako lurra oso ona da erremolatxa hartzeko.

2 iz. Landare horren sustraia. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu.

bazka erremolatxa, bazka-erremolatxa iz. Ganadua bazkatzeko erabiltzen den erremolatxa barietatea; barietate horren sustraia. Bazka-erremolatxa oso janari ona eta ugaria da abelgorrientzat negurako.

erremolatxa gorri iz. Sustrai biribil eta gorrixka duen erremolatxa barietatea; barietate horren sustraia, jateko ona. Erremolatxa gorria jaten dutenek askoz tumore gutxiago izaten omen dute.

globulu

iz. Biol. Ornodunen odoleko eta linfako zelula.

globulu gorri iz. Ornodunen odoleko zelula, kolore gorrikoa, oxigenoa arnasbideetatik gorputzeko zelula guztietara garraiatzen duena. Ik. hematie.

globulu zuri iz. Ornodunen odoleko eta linfako zelula, organismoa infekzioetatik babesten duena. Ik. leukozito.

gorritu, gorri/gorritu, gorritzen

1 da/du ad. Kolore gorria hartu edo eman, gorri bihurtu. Odolez gorritua. Garoak gorritzen hasiak dira. Masailak gorritu zitzaizkion. Koloreak gorritu zaizkit. Lotsaz gorritu.

2 da/du ad. Janariez mintzatuz, oliotan zertxobait erre, kolore gorrixka hartu arte. Tipula gorritu. Haragia zartaginean gorritu.

3 da/du ad. Lurrez, basoez eta kidekoez mintzatuz, soildu, landareak kendu; bereziki, luberritu. Ik. labakitu. Bonbek inguru haietako mendi muturrak jartzen zituzten patata egiteko moduan gorrituta. Gaien aldetik, berriz, gorritu gabeko lurretan goldean aritu behar izan dut. Baso sail handiak atera, gorrituta, garia ereiteko edo mahastiak jartzeko. Lurra gorriturik zeukan. Tipulak eta patatak egiteko lurra gorritzen.

4 da/du ad. Ipar. Goritu. Talo burdina suan gorritu.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi gorrituak, makarrez beteak. Aurpegi gorritu eta nahigabetua.

gorri-gorri egin Erabat gorritu. Lotsaren lotsaz gorri-gorri eginda. Gorri-gorri eginda zituen begiak.

gurutze

1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzean hil. Gurutzean josi, iltzatu. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia.

2 iz. Jesu Kristo hil zen gurutzea edo beste gurutzeren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. Hernio mendiko gurutzeak. Zurezko gurutze handi bat zegoen horman. Gurutzearen besoak. San Andresen gurutzea. Gurutze grekoa.

3 iz. Nekeak eta nahigabeak. Ik. nekaldi. Mundu honetako neke eta gurutzeak pairatu. Ezkontzako gurutze astuna eramateko.

4 iz. Bi marra elkarzutek elkar ebakitzen dutelarik osatzen duten irudia. Gurutze batez markatu.

5 (Adizlagun gisa). (Besoak, eskuak...) bata bestearen gainean gurutzaturik. Besoak gurutze jarri. Eskuak gurutze zegoen. Hantxe eseri zen Willen, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.

ahoan gurutze adb. Ipar. g.er. Jan gabe. Ahoan gurutze egotea gauza hitsa da.

gurutzearen seinale iz. Kristau erlijioan, gurutzea irudikatuz egiten den keinua. Gurutzearen seinalea hiru aldiz egin zuen.

gurutze bide, gurutze-bide 1 iz. Jesu Kristoren nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo irudiz seinalaturiko bidea edo ibilbidea. Arantzazura erromes, gurutze bide den harbidez.

2 iz. Oinazealdi gogor eta luzea. Bizirik atera zen istriputik, baina gurutze bidea ez zen han bukatu.

gurutze ganga, gurutze-ganga iz. Arkit. Diagonalean gurutzatzen diren arku edo nerbioez eratutako egitura duen ganga.

Gurutze Gorri iz. Nazioarteko erakundea, gerran zaurituei edo hondamendiek kaltetuei laguntzea eta bestelako gizarte laguntzan aritzea helburu duena. Gurutze Gorriko erizainek lanean segitu zuten.

gurutze santuaren egin Hiru aldiz gurutzearen seinalea egin, lehenengoa bekokian, bigarrena aho inguruan eta hirugarrena bularraldean. Larritasunean edozeinek du gurutze santuaren eginez bataiatzeko ahaltasuna.

gurutzetara adb. Gurutzea eratuz. Bi lantza gurutzetara josirik.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak erabili (Zerbait egiteko) asmoa izan. Ezkontzeko haizeak zerabiltzan.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

haritz

1 iz. Pagoaren familiako zuhaitza, hosto erorkor eta gingildunak dituena eta fruitutzat ezkurra ematen duena, zurgintzan oso aintzat hartua (Quercus sp. eta, bereziki, Quercus robur, Quercus rubra, Quercus palustris, Quercus cerris eta Quercus petraea). Gernikako arbola haritza da. Haritza ez da pagoa bezain itzaltsua. Haritz tantai baten zainetan jarrita. Haritz egurra, haritz zura.

2 iz. Haritzaren zura. Haritzezko ohea.

haritz gorri iz. Ipar Amerikako haritz mota, udazkenean kolore gorri bizia hartzen duten hosto handiak dituena (Quercus rubra).

haritz kalitxa, haritz-kalitxa iz. Kuku-sagarra. Haritz kalitxak eta mirra gutxi bat trenpatua harraraziko diozue idiari.

hirusta

1 iz. Belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp.). Ik. pagotxa. Hirusta-belarra. Hirusta sailak. Zergatik ez ditu lau hosto hirustak?

2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, hirusta-hosto beltz baten irudia ezaugarri duena. Dama hirusta.

hirusta gorri iz. Belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Ik. sekula-belar. Tximeleta horren beldarrak hirusta gorria eta hirusta zuria ditu gustukoen.

hirusta zuri iz. Belar landare lekaduna, animalien bazkarako erabiltzen dena eta lore zurixkak ematen dituena (Trifolium repens).

ile

1 iz. Azalean edo larruan sortzen den adarkizko zuntz mehea. Ik. bilo. Gizonaren buruko ileak. Ile bakan batzuk buruan. Betazal ertzetako ileak (Ik. betile). Ile-sapa beltz zarratua. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik, ile urdinak gorabehera (Ik. ile-urdin). Pentsatze soilak ile guztiak lazten zizkidan.

2 iz. (Multzokari gisa). Ileen multzoa. Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea moztu du. Ardi horri ilea moztu diote. Ilea ongi orrazturik. Zahartzaroan, ilea urdintzen denean. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat. Abere ile-beltza. Ugaztun ile-sarria. Ile ugari duen animalia edo gizakia. Ardia ahuntzari ile eske (esr. zah.).

3 iz. (Multzokari gisa). Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. Ik. artile. Ardiaren ilea. Ile latzez egindako atorra. Ile xehea.

4 iz. (Multzokari gisa). Ilea kendu gabe ondu den abere larrua, berokiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Azeri ilezko berokia. Larruzko eta ilezko berokiak.

5 iz. Zenbait landaretan agertzen den zuntz izpi mehe-mehea. Ilez estalitako hostoak.

ile alde adb. Ilearen berezko noranzkoan. Abere bat ile alde ferekatu.

ile apaindegi, ile-apaindegi iz. Ilea mozten eta apaintzen den tokia.

ile apainketa, ile-apainketa iz. Ilea apaintzea; ile-apaintzailearen jarduna edo lanbidea. 34 urte darama ile apainketako irakasle. Ile apainketa eta sukaldaritza.

ile apaintzaile, ile-apaintzaile iz. Lanbidez ilea mozten eta apaintzen duen pertsona.

ilea urdindu Ileak kolore urdina hartu. Hasia zuen ilea urdintzen.

ilea zuritu Ileak kolore zuria hartu. Gazte denboran neukan haizezko burua; ilea zuritzean bete zait kaskoa. Ilea zuritzen hasi zaizu.

ile-gorri adj. Ik. ilegorri.

ile-harro adj. Ik. ileharro.

ile-hori adj. Ik. ilehori.

ile izpi, ile-izpi iz. Ilea. Ez baitzuen huts egingo harri batekin ile izpi bat ere.

ile-kizkur adj. Ik. ilekizkur.

ile kontra adb. Ilearen berezko noranzkoaren kontra.

ile mataza, ile-mataza iz. Ile multzoa, adatsa. Ik. kalpar. Ezti koloreko ile mataza. Atzerantz orraztu du ile mataza.

ile motots, ile-motots iz. Mototsa. Haren ile motots leporaino eroria.

ile moztaile, ile-moztaile iz. Ilea mozten duen pertsona. Ik. moztaile. Ile-moztailearen aurrean isilik dagoen ardiaren irudiko. Ia burua zuritzeraino moztu zion ile-moztaileak ilea mutilari.

ile mozte, ile-mozte iz. Ilea moztea; bereziki, abereei ilea moztea. Uztailean dute ardien ile-moztea.

ile ondo, ile-ondo iz. Buruko ilea. Gizonak sortzen dira ile-ondo bat gabe. Ikaraz harrotzen ziren haren buruko ile-ondoak.

ile-urdin adj. Ik. ileurdin.

ile-zuri adj. Ik. ilezuri.

ilegorri, ile-gorri

adj. Ilea gorria duena. Emakume ile-gorriak. Zaldi ilegorri indartsu baten gainean. || (Izen gisa). Atzo ilegorri batekin ibili zinela esan didate.

kale

1 iz. Hiri edo herrietan, etxez inguraturiko bidea. Ik. karrika. Parisko kale batean. Goiko kalean eta Beheko kalean. Foru(en) kalea. Enparan kalean. Bilboko kale eta plazetan. Kale zabala (Ik. hiribide). Kale meharra. Kale estu eta ilunetatik joan zen. Kale artean. Kalearen erdian. Kutxarekin eta maletarekin gelditu zen kale erdian. Kale izenak. Kalez kale, kalerik kale ibili. Kalez kaleko prozesioa. Kalean gora, kalean behera. Kalean barrena, kalean zehar zihoala. Kaleko argiak. || Bat-batean adiskide batekin topo egiten dut kale-kalean.

2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Hirigune edo herriguneetan, etxe barnea ez den eremua. Kalera irten, atera (Ik. kaleratu 1). Etxean ere egon ezinik, kalera alde egin nuen berriz. Leihotik kalera begira. || Presoak kalera.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, kalean gertatzen edo egiten dena, edo kalean bizi dena adierazteko). Ik. kale agerraldi; kale antzerki. Kale indarkeria eta alderdien kontrako erasoak onartezinak eta larriak direla salatu zuen zinegotziak.

4 iz. Euskal gizarte antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa. Anton. baserri. Amezketako kalean. Baserrian jaio zen, baina aspaldidanik kalean bizi da. Kalera jaitsi meza entzutera. Nahiago du kalea baserria baino. Larre hizkuntza dena kale hizkuntza bihur dadin. || Aizarnako kale-kalean zegoen etxe hori; plazan bertan. Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia; gurasoak, berriz, baserrikoak biak.

kale agerraldi, kale-agerraldi iz. Manifestazioa. Milaka polizia aurrean zituztela egin zuten kale agerraldia.

kale antzerki, kale-antzerki iz. Kalean antzezten den antzerki mota. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia.

kalean utzi 1 Lanetik bota; etxetik bota, etxerik gabe utzi. Lanera itzultzen ez badira kalean utziko dituztela jakinarazi die ugazabak.

2 Espetxeraturik edo atxiloturik zegoena aske utzi. Kalean utzi dute emazte ohia jipoitu zuen gizona.

kale-argi iz. Hiri eta herrietako kaleak argitzeko jartzen den argia. Ik. farol 2. Askotan, kale-argiek, kalea argitu beharrean, inguruko eraikinak argitzen dituzte. Autoak bidetik irten eta kale-argi bat jo zuen.

kale baserri, kale-baserri iz. Kalean, herrigune barruan dagoen baserria. Itzuli zenean, eraitsia ikusi zuen bere kale baserria. Kale-baserri txikia zen, lurrik gabekoa.

kale-baserri iz. pl. Kalea eta baserria. Aski zuten kale-baserrietako arazoak astintzearekin.

kale bazter, kale-bazter 1 iz. Kalearen bazterreko aldea. Ik. espaloi. Aita ikusi nuen kale bazterrean zain. Han utzi zuen, kale-bazter ilunean etzanda, luze.

2 iz. Kale kantoia.

kale egin Huts egin. Kale egin du pilotariak. Ez, gero, niri kale egin. || Asko hitz egin eta azkenean kale.

kale ertz, kale-ertz iz. Kale kantoia. Gizon burusoil bizarzuri bat bi makuluren gainean, kale ertzean ikusi nuen inora ezin joanean.

kale garbitzaile, kale-garbitzaile iz. Kalea garbitzen duen pertsona. Goizean goizetik hasten dira lanean Bilboko kale garbitzaileak.

kale gorri iz. Adkor. Kalea (bereziki, etxerik ez duenaren edo lanik gabe gelditu denaren irudi bezala). (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da). Kale gorrian utzi gaituzte (Ik. kalean utzi). Ez joan kalera ihesi; kale gorrian gauza guztiak behar dira erosi. Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza.

kale gorrian gelditu (geratu) Lanik gabe edo etxerik gabe gelditu, gabezia edo premia gorrian gelditu. Kale gorrian gelditzen denak pentsa nondik jango duen. Orain hilabete batzuk langileak kale gorrian geratu ziren.

kale itsu 1 iz. Alde batetik irekia den, baina beste aldetik irteerarik ez duen kalea. Kale itsu batean harrapatuta sentitzen naiz.

2 iz. Irtenbiderik ez duen edo irtenbide zaila duen egoera. Europar Batasuna kale itsutik irten ezinean dabil. Momentu honetan, auzia irteerarik gabeko kale itsu batean dago.

kale kantoi, kale-kantoi iz. Bi kaleren arteko ertza. Ik. kale ertz; kale bazter 2. Kale-kantoi batean bilatu dut. Jarri zuten bandoa kale kantoi guztietan.

kale nagusi iz. Herri edo hiri bateko kale garrantzitsuena edo, izena jarri zitzaionean bederen, garrantzitsuena zena. Kale nagusian behetik gora gindoazela.

kalera bota Kanpora bota, bereziki etxetik edo lantokitik bota. Ik. kaleratu 5. Adin batetik beherako langile guztiak kalera bota zituzten. Hiru aste dira emazteak kalera bota ninduela.

kale txakur, kale-txakur iz. Kalean bizi den txakurra, nagusirik ez duena. Halako zerbait izan behar du basa bihurtutako kale txakurra berriz otzandu eta menera ekartzeak.

ler

iz. Pinua. Izeia eta lerra hazten dira toki laiotzetan.

ler gorri iz. Ler azal-gorrixka, Europako eta Asiako iparraldean hazten dena (Pinus sylvestris).

lotsa

1 iz. Ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentipen ezatsegina. Ik. ahalke. Hau lotsa! Lotsaz beterik. Ondasun horiek besteren hainbat gure badira, ez dirudi gupida edo lotsarik izan behar genukeenik horietaz jabetzeko. || Konponduak ez du lotsarik; urratuak bai.

2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal1 7. Elizgizonei zor zaien lotsa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei.

3 iz. Norbaitek bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea. Ez du lotsarik. Hitza eskatzen dut, hala eta guztiz ere, eta lotsa gutxirekin gainera, gure behin bateko neskatxen irudira.

4 iz. Moralaz, eta, batez ere, sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. Lotsa da gazteen edergarri maitagarriena.

5 iz. Ipar. Beldurra. Ik. lotseria. Lotsak hartu zuen.

lotsa eman 1 Lotsa sentiarazi. Lotsa ematen dio jendaurrean hitz egiteak. Haren jardunak lotsa ematen zion.

2 Norbaitengan begirunea sorrarazi. Apaiz jaunaren aurrera eramanda, umeari lotsa eman nahi izatea.

lotsa-emangarri adj. Lotsagarria, lotsa ematen duena. Sasi-kultura artifizial hori guztia, nire iritziz, negargarria, tamalgarria, iraingarria eta lotsa-emangarria da.

lotsa gaizto 1 iz. Begirunerik eza. Seme-alaben lotsa gaiztoa eta esker txarra.

2 iz. Adkor. Lotsa. Kanpotarrengana jo dugu, beraz, bide galde, lotsa gaiztorik gabe. Esku trebez eta lotsa gaiztorik gabe pintatu zituen irudi hauek.

lotsa gaiztoko adj. Lotsagabea. Ik. lotsa gutxiko. Agar-en esan-egin lotsa gaiztokoak. Esker txarreko eta lotsa gaiztoko umeak.

lotsa galdu 1 Lotsa-sentipena galdu. Ik. lotsagabetu; lotsagaldu. Garbi ikusten da hemen lotsa galtzen dela askotan ezaguera baino lehen. Lotsa galdu duen neskatxa.

2 Norbaiti zor zaion begirunea galdu. Pertsona nagusiei lotsa galtzen eta dongaro erantzuten diete. Ez nioke lotsa galdu nahi abade bati.

lotsa gorde dio ad. Norbaiti begirunea izan. Gurasoei lotsa gordetzen die.

lotsa gorri(t)an adb. Erabat lotsaturik. Lotsa gorritan gelditu zen, zer erantzun asmatu ezinik. Lotsa gorrian ikusi beharko dut orduan neure burua.

lotsa gutxiko adj. Lotsagabea, lotsagaldua; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Ik. lotsa gaiztoko. Lotsa gutxiko lapurrak. Amaitu dira gure etxean jantzi lotsa gutxikoak.

lotsa izan 1 da ad. Lotsatu. (Osagarritzat, batez ere, -tzen, -tzeko edo -tzeaz). Hargatik nengoen txapela burutik kenduta, lotsa nintzela berba egiten. Gu geu izateaz, ez gaitezela lotsa. Ez naiz lotsa izan bekatu egiteko.

2 da ad. Ipar. Beldur izan. (Osagarritzat, batez ere, -en atzizkia hartzen duen izen sintagma bat edo subjuntibozko esaldi bat hartzen ditu). Haren lotsa naiz. Adiskide eta diru duenaren bihotza ez da alkatearen lotsa. Lotsa naiz arima gal dezadan. Lotsa denari malda guztiak otso (esr. zah.).

lotsa on 1 iz. Moduzkotasuna eta apaltasuna. Zurtuta nauka zure seme-alaben lotsa onak eta moduzkotasunak.

2 iz. Begirunea, errespetua. Pertsona handia eta lotsa ona zor zaiona.

lotsa oneko 1 adj. Moduzkoa eta apala dena. Zintzoa eta lotsa onekoa.

2 adj. Begiragarria, errespetagarria. Gezurra esaten bazaio aurpegian lotsa oneko pertsona bati (...).

lotsaren lotsaz adb. lotsaz-en indargarria. Oi, kristau errukarria, lotsaren lotsaz bekatuak ezin esanda zaudena! Lotsaren lotsaz, gorri-gorri jartzen zen.

lotsaz 1 adb. Lotsaturik; lotsagatik. Elkarri begira geratu ginen, lotsaz. Lotsaz gorritu. Begi salatariak garondoan nabaritzen hasi nintzen, lotsaz edo kezkaz. || (Osagarri bat hartzen duela). Kalera ateratzeko lotsaz nengoen.

2 adb. Ipar. Beldurrez. Lotsaz, ontzi batean ihes abiatu zen. || (Osagarri bat hartzen duela). Lotsaz herioak tronpa dezan.

lotsazko 1 adj. Lotsak eragina. Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.

2 adj. Lotsa ematen duena.

malba

1 iz. Malva eta Althaea generoetako landareen izen arrunta (Malva sp. eta Althaea sp.). Malba lorearen ura. Malba koloreko trajea.

2 iz. Landare horren lorearen kolorea, more argia. Horia, zuria eta malba, udaberrirako koloreak.

3 adj. Malba kolorekoa. Soineko malba zeraman.

malba arrunt iz. Belar landarea, zurtoin iletsua, hosto gingildunak eta lore arrosa edo moreak dituena; landare horren lorea (Malva sylvestris L.).

malba gorri iz. Bi metro inguruko garaiera har dezakeen belar landarea, lore gorrixka edo more antzekoak ematen dituena (Althaea rosea).

malba zuri iz. Malba arruntak baino zurtoin luzeagoa eta hosto txikiagoak dituen belar landarea, lore zuriak ematen dituena (Althaea officinalis). Malba zuriaren hosto, lore edo sustraiekin, uretan egosiz, marranta-eztigarria egiten da.

martxuka

1 iz. Ipar. Masusta (bi adieretan). Martxukaren aita, laharra (esr. zah.).

2 iz. Ipar. Masustondoa. Martxuka-hostoa.

martxuka gorri iz. Ipar. Mugurdia.

martxuka txori, martxuka-txori iz. Ipar. Txinboa.

masusta

1 iz. Lahar edo sasiaren fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua. Ik. martxuka; martutz. Sasi artean masusta bila. Masusta-sasia.

2 iz. Masustondoaren fruitua, sasiko masustaren oso antzekoa.

masusta arbola, masusta-arbola iz. Masustondoa. Berehala hasten dira har txiki horiek masusta-arbolaren hostoa jaten.

masusta gorri iz. Mugurdia. Masusta gorriz eta andere mahatsez eginiko tarta.

masusta txori, masusta-txori iz. Txinboa.

musu

1 iz. Adiskidetasuna, maitasuna edo begirunea erakusteko, norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Ik. laztan 2; pot;  + muin2; apa1; ma; pa. Judasen musua. Bakezko musua. Hango musu, besarkada eta agurrak gogoratzekoak izan ziren.

2 iz. Aurpegia, begitartea; aurpegiaren beheko zatia, aho aldea. Musua garbitu. Haur musu-zikin bat. Gaur ere orduan bezala haserretzen da nirekin, baina orain musua okertu eta biktimarena egiten du soilik.

musu egin Musu eman. Besarkatuz eta musu eginez.

musu eman Ik. musukatu; muin egin. Umetxoak, erraldoiaren lepoa bere besoez inguraturik, musu eman zion. Plazidok Joseri musu eman zion masailean. Nik musu emango diodana, huraxe da. Apaizak aldareari musu ematean. Leku santu hartako lurrari musu eman ondoan. Erregeren eskuari musu eman zion. || Hator, txiki, emaiok musu bat aitari. Bi musu eman dizkiot bere mazela gorrixka haietan. Musu asko eman.

musu eta musu adb. Etengabe musu emanez. Bere haurrei musu eta musu.

musu-gorri adj. Ik. musugorri.

musu-huts adb. Espero zuena lortu gabe. Ik. mutur-huts. Nork ere sinetsiko baitu haren baitan, haina ez da geldituko musu-huts. Musu-huts utzi.

musu truk, musu-truk adb. Doan, urririk. Duen entzutea ez da jendeak musu truk emana, merezi onez irabazia baizik.

musugorri, musu-gorri

adj. Musua gorria duena. Emakume lodi musugorri batek zabaldu zuen atea. Irlandar musugorri mozkortia. Neska musu-gorria.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza? || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak edo adizlagunak eratuz). Gazte mutur-handi bat. Etxera itzuli ziren hirurak, isilik eta mutur-ilun.

3 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

4 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak eratuz). Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada.

5 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

6 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

7 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz adj. Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-gorri adj. Ik. muturgorri.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze adj. Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz iz. Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker adj. Ik. muturroker.

muturrak hausten adb. Pertsonez mintzatuz, ziztu bizian. Nora doa hori muturrak hausten?

muturra sartu Lgart. (Beste norbaiten kontuetan) inork eskatu gabe, parte hartu edo iritzia eman. Ik. sudurra sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

(azken) muturreraino eraman Zerbait azken ondorioetaraino eraman. Hipotesia azken muturreraino eraman. Bere ideien aldeko borroka muturreraino eramango zuela zin egin zuen.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda iz. Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa iz. Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin adj. Ik. muturzikin.

mutur-zuri adj. Ik. muturzuri.

muturgorri, mutur-gorri

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra gorria duena. Txori muturgorri baten antzekoa.

2 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, aurpegia gorrixka duena. Ik. musugorri. Ingeles muturgorri horietako bati.

negu

iz. Lau urtaroetan laugarrena eta hotzena, Ipar hemisferioan abenduko solstiziotik martxoko ekinokziora hedatzen dena. Negua zen. Etorri da negua, harekin elurra. Negua igaro du sarturik etxean. Neguko gau luzeetan. Neguaren bihotzean. Negu erdian, bihotzak bero, ez dugu elur beldurrik. Negu haize izoztuak. Negu gau luze eta ilunak. || Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edozein tenorez. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. || Negu-neguan bakarrik pizten dugu beheko sua.

negu beltz iz. Negu gordina, negu gogorra, latza. Abereak negu beltzean bazkatzeko. Negu beltzeko gau luzeetan.

negu gorri iz. Negu betea; negu beltza. Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra. Aitona eta amona zaharra negu gorriaren beldurrez.

negu min iz. Negu gorria. Negu minean igortzen dituzte ardiak. Negu mineko hotzikara hezur muinetan nabaritzen badu ere.

negu txori, negu-txori iz. Ipar. Txonta. Ik. neguta.

uda eta negu adb. Urte guztian. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Goizean goizik jaiki zaitez, tenore berean, uda eta negu.