Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=genero sarrera bakarrean aurkitu da.

genero

1 iz. Hizkl. Izenak eta kidekoak zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika-kategoria. Euskaraz ez dago generorik.

2 iz. Biol. Familia bat banatzen den sail bakoitza. Animalia edo landare motak generotan biltzen dira.

3 iz. Eduki edo ezaugarrien arabera sailkatutako arte- edo literatura-lanek osatzen duten multzo edo klasea. Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia, ia genero guztiak ditu landuak.

4 iz. Gizarte zientzietan, kultura jakin batean, norbait gizasemetzat edo emakumetzat hartzeko, kontuan hartzen diren ezaugarrien, jarreren eta eginkizunen multzoa. “Hezkidetza” generotik at egiten den pertsonen hezkuntza da, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak eta abar kontuan hartu gabe heztea.

genero indarkeria, genero-indarkeria Bikote harremanetako indarkeria fisiko edo psikologikoa, gehienetan gizonezkoak, bere generoari ustez dagokion nagusitasun edo botere adierazpen gisa, emakumearen kontra erabiltzen duena. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak babesa eskaini die genero indarkeria jasan duten emakumeei.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper