Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gari 2 sarreratan aurkitu da.

gari

iz. Lastodunen familiako laborea, herrialde gehienetako giza elikaduran oinarrizko gertatzen den hazia ematen duena; (multzokari gisa) landare horren alea (Triticum aestivum). Ik. ogi. Gari motak. Gari garaua, pikorra (Ik. galgarau). Gari alorrak, soroak (Ik. galsoro). Gari metak, pilak. Garia, zekalea, oloa eta garagarra. Bi anega gari. Soroan gari ereiten. Udan garia ebakitzen. Gari uzta oparoa. Garia aletu. Gari irindua. Estekatuko haut gari bala bezala. Garia ogia egiteko erabiltzen da. Gari helduaren kolorekoa. || Egun batean egin ditugu gari guztiak.

garia jo Garia larrainean jo, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu; trailatu. Aurten ere leher egin dugu garia jotzen eta inaurkinak ekartzen.

gari ale, gari-ale Gariaren alea. Ik. galale. Gari aleak sutan txigortu.

gari hazi, gari-hazi Gariaren hazia. Ik. galazi1. Gari hazia erein. Gari haziaren parabola.

gari irin, gari-irin Gariaren aleetatik ateratzen den irina. Gari irinez eginiko ogia.

gari jotze, gari-jotze Garia larrainean jotzea, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu. Bihar gari jotzea dugu atariko aterpean.

gari zuri Irin oso zuria ematen duen gari mota.

berdantza1

iz. Emberiza generoko hegaztien izen arrunta (Emberiza sp.).

gari-berdantza Bizkarralde arrea eta papar marraduna dituen txoria, hazi eta alez elikatzen dena eta habia lurrean egiten duena (Emberiza calandra).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper