Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=garapen 3 sarreratan aurkitu da.

garapen

iz. Garatzea. Merkataritzaren garapena. Eskualdearen garapenari laguntzeko.

garapen iraunkor iz. Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Ik. garapen jasangarri.

garapen jasangarri iz. Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Garapen jasangarriaren oinarriak kontuan hartu beharko lirateke, ingurumenari eragin diezaioketen erabaki politikoak hartzean.

iraunkor

1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena.

2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. jasangarri 2. Garapen eredu iraunkor baten alde. Laborantza iraunkor bat sustatzeko.

garapen iraunkor iz. Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Ik. garapen jasangarri.

hosto iraunkor iz. Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hosto iraunkorreko oihanak.

jasangarri

1 adj. Jasan daitekeena, eramangarria. Eguraldi jasangarria. Bakardadea jasangarriago egiteko.

2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. iraunkor 2. Ekosistemaren funtzionamendua ondo ezagutzeak berebiziko garrantzia du arrantza jasangarria bermatzeko. Ikasleek kontsumo jasangarria lortzeko proposamenak azaldu zizkioten Udalari.

garapen jasangarri iz. Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, uneko belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala. Garapen jasangarriaren oinarriak kontuan hartu beharko lirateke, ingurumenari eragin diezaioketen erabaki politikoak hartzean.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper