Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=familia 2 sarreratan aurkitu da.

familia

1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Familia-bizitza. Familia-elkartasuna.

3 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.

4 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.

5 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen pertsonen edo gauzen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela. Haize instrumentuen familiako tresnak.

6 iz. Biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.

7 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

familia harrera, familia-harrera iz. Adin txikikoak babesteko neurria, administrazioaren tutoretzapean dauden haurrei edo nerabeei, adinez nagusi izan arte, familia biologikora itzultzeko aukera izan arte edo adopzio prozesua gauzatu arte, harrera-familia batean bizitzeko aukera ematen diena. Familiari Laguntzeko Legea, 1.703 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusten dituena haurra izan dutenentzat, adopzioentzat edo familia harrerarako. Familia-harrerara bideratuta dauden eta behar bereziak dituzten haur txikiak.

familia izan 1 du ad. Haurrak izan, seme-alabak izan. Lanbide bati eutsi nahi badiozu eta familia izan nahi baduzu, nola eta nondik atera idazteko denbora?

2 du ad. Haur batez erdi. Errainak familia izan zuenean, gure aitak bisitaz eraman nahi izan zuen, ohitura zen bezala, oilo bat.

familiako 1 adj. Ehortzia izan da familiako hobian. Familiako medikua. Berrogei urteko ama familiako gaztea (Ik. ama familiako). Ostatuan daude gizon gazte langileak eta aita familiako zaharrak, oro baltsan (Ik. aita familiako).

2 iz. Familia bateko kidea; ahaidea, senidea. Bere seme eta alabei, iloba eta familiako guztiei, gure doluminak.

familia liburu, familia-liburu iz. Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.

harrera familia, harrera-familia iz. Egoera berezian dagoen edo babes berezia behar duen norbait etxean aldi baterako hartzen duen familia; bereziki, administrazioaren tutoretzapean dagoen adin txikikoren bat aldi baterako edo iraunkorki etxean hartzen duen familia. Harrera-familiak behar dituzten Txernobylgo haurrak. Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera-familiekin.

liburu

1 iz. Orri multzo aski handia, ertz batetik josia eta irakurtzeko prestatua. Eskuz idatziriko liburua. Liburu inprimatuak. Euskal lanak bildu zituen, bi zati berezi dituen liburu batean. Liburuaren azala, orriak. Liburuaren edukia. Liburu bat argitaratu. Liburu baten aleen kopurua. Orain liburu gisa atera du. Liburu handia, mardula, lodia. Liburu irudiduna. Liburu zaharretan.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Liburu pila handiak zeuden liburu-saltzailearen mahai gainean.

3 iz. Liburu eran argitaratutako obra idatzia. Liburu bat idatzi, irakurri. J. Verne-ren liburuak. Liburuaren bigarren kapituluan. Bere liburuko azken lerroan. Liburuaren hitzaurrea, aurkibidea. Eliz liburu batzuk. Eskola liburuak. Kimikako liburua. Linguistika liburu eta aldizkarietan. Liburu galgarriak. Euskarazko liburuak. Euskal liburuak zabaltzeko.

4 iz. Zenbait idazlan inprimaturen zati nagusia edo berezia. Itun Zaharreko liburu batean irakur daitekeenez. Salmoen liburuan. T. Kempis-en Jesu Kristoren imitazioa-ren hirugarren liburuaren hasieran. Bigarren liburuaren azken zatian (Ik. liburuki).

5 iz. Hausnarkarien urdailaren hirugarren zatia.

familia liburu, familia-liburu iz. Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.

liburu denda, liburu-denda iz. Liburuak saltzen diren denda.

liburu santu iz. Gehienetan pl. Biblia. Liburu santuak irakurri.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper