Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ez
1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski.
2 adb. (Ukatzen denaren indargarri). Ez, ez da etorriko.
3 adb. (Galdera gisa). Ez da bihar etorriko?
4 adb. (Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Ik. ezta2. Lau libera eta erdi?, arrailerian ari zara, ez?
5 Ezezko esaldiaren marka. (Partikula). (Aditz laguntzailearen edo adizki trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du dirurik. Ez da bihar etorriko. Ez zuen ezer erosi. Ez daki irakurtzen. Ez omen dakar baimena. Ez bide du ikusi. Beldur naiz ez digula emango. Ez ezazu horrelakorik esan!
6 (Partikula). (Adizkirik gabeko esaldietan, aditzoinarekin edo partizipio burutuarekin aginte esaldiak eratuz). Ez beldurrik izan. Ez egin negarrik. Ez erre, mesedez. Bizi zareno, gogotik Jainkoa ez galdu. Ez ikara!
7 (Partikula). (Izenondo baten ezkerrean). Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.
8 iz. Ezezkoa. Biz zuen baia "bai" eta zuen eza "ez". Eza eman zion. Lehenbiziko ezean ez dezagun etsi. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Garbizaleen garbizaletasuna ez da eza besterik.
9 iz. Gabezia. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue.
10 iz. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 partikula. / AS: -ik eza, ez adituarena egin, ez bezala, ez entzunarena egin, ez eta... ere edo ezta (...ere), ez... ez..., ez ezagunarena egin, ez eze, ez ezen, ez ezik, ez ikusiarena egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ez entzuna egin, ez entzun egin, ez eta, ez-gramatikal, ez-gramatikaltasun, ez ikusi egin, ez zera!

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gerora landu beharko diren egitura batzuk: ez bezala; ezean; ez eta / ezta; ez... ez... (EGLUk argitzekoak dira egitura hobestekoak); ez eze / ezeze; ez ezen / ezezen; ez ezik / ezezik; ez- + iz. (cf. ezordu, ezurte, ezuste, etab.); ez- + izond. (cf. "induljenzia plenarioa eta induljenzia ez plenarioa": CatLav 307; "Sartzen zaio etxeko andre ez garbia": AA III 331; "[Pekatu] ilgarriak eta ez-ilgarriak edo arinak": Itz Azald 133); ez- + {aditu(arena), entzun(arena), ezagun(arena), ikusi} egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  part. laburdura agertzen da, baina laburduren zerrendan ez

 - [E109]: izena ere bada.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): ez sarreran partikula ezarriko da. // BAgiria (1997-02-28): izena ere izan daitekeela onartu da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.