Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ez 72 sarreratan aurkitu da.

ez

1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski.

2 adb. (Ukatzen denaren indargarri). Ez, ez da etorriko.

3 adb. (Galdera gisa). Ez da bihar etorriko?

4 adb. (Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Ik. ezta2. Lau libera eta erdi?, arrailerian ari zara, ez?

5 (Partikula). Ezezko esaldiaren marka. (Aditz laguntzailearen edo trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du dirurik. Ez da bihar etorriko. Ez zuen ezer erosi. Ez daki irakurtzen. Ez omen dakar baimena. Ez bide du ikusi. Beldur naiz ez digula emango. Ez ezazu horrelakorik esan!

6 (Partikula). (Adizkirik gabeko esaldietan, aditzoinarekin edo partizipio burutuarekin aginte esaldiak eratuz). Ez beldurrik izan. Ez egin negarrik. Ez erre, mesedez. Bizi zareno, gogotik Jainkoa ez gal (edo ez galdu). Ez ikara!

7 (Partikula). (Izenondo baten ezkerrean). Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.

8 iz. Ezezkoa. Biz zuen baia "bai" eta zuen eza "ez". Eza eman zion. Lehenbiziko ezean ez dezagun etsi. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Garbizaleen garbizaletasuna ez da eza besterik.

9 iz. Gabezia. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue.

10 iz. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea.

ez, noski Ez horixe. Bakarrik ote zen eginbide horretan?, ez, noski. —Gutarren artean aurkitzen dugun zoriona, ez duk diruarekin erosten dena. —Ez, noski.

ez aditu(arena) egin Entzungor egin. Ez adituarena egin ziola. Jainkoaren hitzari ez aditu egin diotenena izan dadila Jainkoaren zigorra!

ez bat eta ez bi (Perpausaren barnean, esaldi beregain bezala). Bat-batean eta erabakitasunez, zalantzan egon gabe. Lehengo egunean, ez bat eta ez bi, sartu zait nire lantokiko gelan emakume bat. Ez bat eta ez bi, bide bazterretik irtenda, errepideko erreian bertan jartzen da, besoa aterata, erpurua luze-luze eginda.

ez beste Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. izan ezik; salbu. Ez zuen uste berari horrenbeste gaitz eta kalte egiteko etsairik eduki zezakeenik, Piarres ez beste. || Hura ez beste guztiak hil zituen. Judas ez beste edozeinen bihotza bigunduko zuten. Jauna ez beste Jainkorik ez ezagutzeko. Atera ziren Maddi ez besteak.

ez bezala Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion. Aitak ez bezala eginik. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala.

ez entzunarena egin, ez entzun(a) egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

ez eta Ezta. Ez urrerik, ez eta zilarrik.

ez eta... ere Ezta ere. Gaur ez da etorriko, ez eta bihar ere. Ez olerkari garbi antzekoa, ez eta ere berrizale bihurria.

ez... ez... (Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten, ez haizeek, ez euriek. Ez gazi, ez geza. Ez bururik (eta) ez hankarik. Ez zituen, ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. || (Lehen ez ezabaturik). Janaririk ez edaririk eskuratuko ez zioten bizibideak.

ez ezagunarena egin Norbait ikustean, hura ezagutzen ez den itxura egin. Ezagutu zuen nire izeba, baina ez ezagunarena egin zuen.

ez eze Ez ezik. Ebaki ez eze, gugandik urrun bota behar da.

ez ezen Ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere.

ez ezik Ez bakarrik. (ere hitza behar du eskuineko perpausean). Bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: bere izenaz gainera familiarena ere lohitzen ari zen. Aitortu gabe utzi zuen bekatua ez ezik, aitortuak ere berriro esan beharko ditu. Ezkontzak biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.

ez horixe Esan denarekiko adostasunik eza azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esapidea. Ik. ez, noski. Lur eman?, ez horixe! Aurpegia hondatzeko?, ez horixe! Ezin gaitezke antzinako moduan ibil, ez horixe.

ez horregatik Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. — Eskerrik asko! — Ez horregatik, motel!

ez ikusi(a) egin, ez ikusiarena egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei. Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion.

ez ote (Ezezko adierazpen bati erantzunez, zalantza adierazteko). Egia ote da?, hala ote da? —Gaur ez dugu euri beldurrik. —Ez ote? —Ez, jauna, ez.

ez zera, ez, zera interj. Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez, zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

-ik ez iz. (Gehienetan artikuluarekin). Gabezia, falta. Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.

adio

1 interj. Joatean agurtzeko erabiltzen den hitza. Ik. agur. Adio ene maitea, adio sekulako. Adio, hurrengo arte.

2 interj. Akabo. Adio haren esne, arrautza eta txitak.

3 iz. Agurra. Ene azken adioa. Adiorik minena.

adio(ak) egin 1 Utzi. Era honetan betiko adio egin zenien deabruari, munduari eta haragiari.

2 Norbaiti, urruntzerakoan, agur esan. Anaiei adioak eginik sartu zen Iruñean. Adio egingo dizut han pasatzean. Lagun zaharrek eta adiskideek hilobiaren aitzinean egin dizkiote adioak.

adio(ak) esan, adio(ak) erran 1 Utzi. Aberastasunei adio esan.

2 Norbaiti, urruntzerakoan, agur esan. Zergatik joan dira adiorik esan gabe? Gure lagun maiteei adio esatea. Adio erran gabe etxetik partitua.

ez adiorik Adkor. Adioa adierazteko esapidea. Gure artean ongi zinena apartatu zara fite, ez adiorik, lagun maitea, eta beraz ikusi arte!

aditu1, adi/aditu, aditzen

1 du ad. Entzun. Belarriak dituenak aditzeko, adi beza. Ez duzue haren ahotsa plazetan adituko. Aditu zen zerutik mintzo bat. Urruti dago eta ez dizu aditzen. Guk geuk bere ahotik esaten aditu diogu.

2 du ad. Ulertu. Entzungo dute eta ez dute adituko. Erdara aditzen ez dutenak. Aditzen dut zer esan nahi duen. Ezin adituzko hitz bat.

3 du ad. Usaimenaz sumatu. Nik behintzat ez dut erre usainik aditzen.

aditzeko adj. Aditzea, entzutea merezi duena. Ik. entzungarri; adigarri 4. Aditzekoak ziren haien arteko solasak. Ikustekoak dira orduan haren jauziak, aditzekoa haren marruma.

elkar aditu 1 Ados jarri. Elkar aditu zuten Jesus atzemateko. Ene ustez, munduko emazte guztiek behar genuke elkar aditu, haurrik ez gehiago ukaiteko!

2 Elkarri ulertu. Bet-betan mila mintzairatan ari ziren; ez zuten gehiago elkar aditzen ahal. || Bakoitzak geurean, eta halere elkar ederki adituko dugu.

ez aditu(arena) egin Entzungor egin. Ez adituarena egin ziola.

[Oharra: aditu Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (aditu dizugu) eta Iparraldean, du aditza (aditu zaitugu)].

ahamen

iz. Ahoan aldi bakoitzean sartzen den janari puska edo kopurua. Ik. mokadu. Ahamen bat ogi. Ahamen bat ere jan gabe.

ahamen bat ere ez izan Ezer ez izan. Ahamen bat ere ez dut.

alegia

1 lok. Zerbait azaldu ondoren, informazioa zehazteko, azaldutakoa argitzeko edo osatzeko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Hemengo ipuin eta bertsoek iturri bera dute; Graziano Gesaltzako aitona, alegia. Eskutitz sail bat zen, karta sail bat, alegia. Gauza bat da arrantza, astoarena, alegia, eta bestea arrantza, itsaso-erreketako arrainena. Argiaren zalea da, alegia, ez duela beste zuhaitzen itzalik nahi.

2 lok. (Azaldu nahi denari sarrera emanez). Zera adierazi dio, alegia, ez dadila hemendik aurrera bere andregaiarekin joan. Esan dit, alegia, hauek gaztetxoak direla. Esan nahi dut, alegia, aukera izan banu bide horretatik joko nuela.

3 Ipar. Balitz bezala-ren (edo aditz pertsonaren arabera, banintz bezala eta abarren) edo itxurak egiten-en baliokidea den partikula. Alegia ni ero. Batzuek, alegia otoitzean, zerbait marruskatzen badute ere. Alegia etxera doala. Lan hasia edo alegia hasia ezin utz. Gau guztia egon naiz alegia hila.

4 iz. Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat irakaspen morala ematen duena. Otsoaren eta bildotsaren alegia. Oxobiren alegiak.

alegia deus ez Ezer gertatuko ez balitz bezala. Behin, Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion neska kriket eztiari.

alegia egin Ipar. Itxura egin. Ik. gorago 3. Alegia egin zuen hura adoratu nahi zuela.

arean

1 (Ezezko esaldietan). Ezer ez. Arean ez dago: ez dago ezer. Edaria non eta zelan izango ote den, arean ez daki.

2 (Baiezko esaldietan). Zerbait. Dirua, arean badaukat, askorik ez baina.

3 adb. Segurki, dudarik gabe. Eskupeko txikerra bota; batere ez baino gehiago da, arean. Ez zegoen alde handirik, arean, batzuengandik besteengana.

arean bai Zerbait bai, zer edo zer bai. —Baduzu dirurik? —Arean bai.

arean ere lok. Izan ere. Arean ere, laster izango da hemen andre hori.

arean ez Deus ez.

arraio2

1 interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ik. demontre; kristo. Inor esker gaiztoko azaldu bada ez gara gu izan, ez arraioa! Arraioa!, tabakoa ahaztu? Nola arraio izan daiteke hori? Nork arraiok izenpetu du hori?

2 adj. (Irain hitz gisa). Petral, zikin urde arraioa! Zoro arraioa! Eta hik, arraio horrek begira zenbat odol isurtzen duan. Emakume arraio hark ez zuen hitz egiteko lotsarik. Hura iskanbila musika arraio harekin!

arraioak ez badu interj. Indargarri gisa erabiltzen den esapidea. (Gehienetan esaldiaren ondoren erabiltzen da). Buru gogorra zen Pello, baina baita bere emaztea ere, arraioak ez badu!

arraiotan interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Orduan erakutsiko zion, ondo bai ondo, nor zen Praisku; bai, arraiotan! Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan! || Zer arraiotan habil sudur-handi hori?

zer arraio interj. Zer mutil eta zer arraio! Zer arraio ari zara hor? Baina, zer arraio dela eta idatzi behar ez duk hizketan aritzen haizen bezala?

aspaldi

1 adb. Duela asko, orain dela asko. Aspaldi esana. Aspaldi asmatu zen gauza.

2 adb. Aspaldian, aspalditik. Aspaldi bizi gara Kristoren legean. Aspaldi nabil nola euskal herriak edertu eta jasoko ditudan. || (aspaldi da (zen) edo aspaldi du (zuen) esapideetan, perpaus osagarri bat lagun duela). Aspaldi da horrekin zabiltzala. Aspaldi du sortetxetik joana naizela.

3 iz. Duela askotik orain arteko denbora. Aldaturik zabiltza ia aspaldi handian. Gaur berandu da; bada hori da nik aspaldi guztian egin behar nuen lana. Hedatuago zebilen aspaldi batean gure egunotan baino. Aspaldi bateko dotrinak.

aspaldian adb. Duela denbora luzetik. Ik. aspalditik. Euskal Herritik aski urruti nabil aspaldian. Ez dute aspaldian indarrik. Aspaldian ez da sortu gure herrian horrelako ardorik.

aspaldian ere adb. aspaldian-en indargarria. Han erlamandoak dira aspaldian ere nagusi.

aspaldidanik adb. Aspalditik, duela denbora luzetik. Gure artean aspaldidanik datorren ohituran amore emanaz. Gaitza aspaldidanik datorkigu.

aspaldidaniko adj. Aspaldikoa. Aspaldidaniko bereizkuntzak galtzen ari dira.

aspaldietan adb. Aspaldi, aspaldian. Aspaldietan ez dugu zuen albisterik.

aspaldi ez dela Berriki, oraintsu. Ik. izan2 11. Badakit gai hau irratian aspaldi ez dela aipatu duzula. Honetaz eta hartaz jardun behar izan dut, aspaldi ez dela.

aspaldi honetan Aspaldi, aspaldian. Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi honetan nagoela zuregatik penak sufritzen.

aspaldiko 1 adj. Duela askoko. Aspaldiko idazleen izkribuak. Aspaldiko kontuak. Arazo hau ez da oraingoa, aspaldikoa baizik.

2 interj. Aspaldian ikusi nahi zenari esaten zaion hitza. Kaixo, aspaldiko! Aspaldiko, Agustin!

aspaldiko partez Aspaldi gertatu edo egin ez den zerbait gertatu edo egin dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Harro dago bere buruaz Nikanor, aspaldiko partez, bere logela txukun apala eta ohe biguna dauzkala ikusirik. Abiatu nintzen, aspaldiko partez, baina eliza itxia.

aspaldion adb. Aspaldi honetan, azken aldi honetan. Adiskidea, jakin ezazu, aspaldion nabilena ezkontzeko asmotan Sabasen alaba zaharrenarekin.

aspalditik adb. Duela denbora luzetik, aspaldidanik. Ik. aspaldian. Aspalditik ari da horretan. Giristino omen ziren aspalditik.

orain aspaldi adb. Aspaldi. Orain aspaldi, duela zortziehun-bederatziehun urte.

atzera1

1 adb. Atzean dagoen tokira. Tiro bakoitzean kanoia atzera etortzen zen. Aurrera barik, atzera goaz.

2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Denboran atzera jo behar dut. Udazkeneko lanari heldu diot, udaberrikoak atzera utzita.

atzera-aurrera 1 iz. Ik. gorabehera. Gizadiak atzera-aurrera asko izan ditu, bai goraldiak eta bai beheraldiak ere. Bere bizi luzean, makina bat atzera-aurrera egin zuen emakume hark.

2 adb. Atzera eta aurrera. Jende asko zebilen atzera-aurrera, nora jo ez zekiela. Azokan atzera-aurrera ibili eta gero.

atzera begirako 1 adj. Erakusketez edo zikloez mintzatuz, artista baten lanak edo garai jakin batekoak, zaharrenetatik hasita kronologikoki antolaturik biltzen dituena. Ik. atzerabegirako. Robert Capa atzera begirako erakusketa izango da Gasteizko Vital aretoan. Richard Brooks zuzendariari atzera begirako zikloa eskaini diote aurtengo Donostiako Zinemaldian.

2 adj. Aldi joanari dagokiona, atzera begiratzen duena. Egin dezatela atzera begirako errepasoa. Ekitaldi xumea izan zen, atzera begirako une askorekin.

atzera egin 1 Atzerantz joan. Ik. gibelera egin. Atzera egin zuen erori gabe. Olatu handiek atzera egin zuten, eta neskatoa berriz ere agertu zen itsasoaren azalean. || Hirugarrenez hasi zen Txominen kontra amorraturik; oraingoan Txominek egiten zuen atzerantz (Ik. atzeraka egin).

2 Irud. Aurretik harrokeria asko, baina azkeneko orduan atzera egin zuten. Zenbait herritan euskarak atzera egin du.

atzera eragin Atzeratzera behartu. Ik. atzerarazi. Munduan ez dago ezer nire erabakian atzera eragingo didanik!, aditzen?

atzera eta aurrera 1 iz. Atzeranzko eta aurreranzko, alde baterako eta besterako aldaketa. Ik. atzera-aurrera; gorabehera. Atzera eta aurrera asko izan ditu San Mames Barria egiteko proiektuak.

2 adb. Atzerantz eta aurrerantz, hara eta hona. Jende samalda dabil kalean atzera eta aurrera. Kamioiak atzera eta aurrera dabiltza, hautsa harrotuz, etengabeko joan-etorrian.

atzera gelditu (Ezezko esaldietan). Kikildu, adorea galdu. Ez da atzera gelditzen diren horietakoa. Adierazpenetan eta harropuzkerietan ez da atzera gelditzen.

atzera geratu Atzera gelditu. Harrika ere ez zen atzera geratzen.

atzerago 1 adb. Miren eta Iñaki aurrean, andrea haien erdian, baina atzerago, eta bi gizonak atze-atzean. Zoazte atzera, atzerago! || Giza ezagueraren mugak hobeto ezagutzen dira gaur, nahiz batzuek aurrerago eta besteek atzerago muga horiek ipini.

2 (Denborazko testuinguruetan). Ehun urte atzerago bezala ezin daiteke lanean ari.

ez atzera (eta) ez aurrera Mugitu ezinik, atzera edo aurrera mugitu ezinik. Ik. ez aurrera eta ez atzera. Eta horra non zaldiak, ez atzera eta ez aurrera, bertan gelditu ziren. Jendea ez atzera, ez aurrera zegoela, polizia tiroka hasi zen. || Ez atzera, ez aurrera dago erreferendum prozesua.

aurrera

1 adb. Aurrean den tokira. Bi pauso eman zituen aurrera. Etxe aurrera joan zen. Badaezpada ez nintzen aurreraegi sartu.

2 adb. Norbait dagoen tokira. Epailearen aurrera eraman zuten.

3 adb. Aurrerantzean. Utzi zituen lagun gaiztoak eta aurrera bizi izan zen Jaunaren beldur santuan. || (-tik atzizkiaren eskuinean). Ik. hemendik aurrera. Gauak askoz ere luzeagoak izango dira gaurtik aurrera. Bihartik aurrera, okindegiak ere itxita.

4 adb. (Denboraren iragatea adieraziz). Urteak igarri gabe doaz aurrera. Arratsaldea aurrera zihoan. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta. Adinean ere aurrera goaz eta, horra, ezkontzeko asmoa hartu dut. Samuel urteetan aurrera zihoan.

5 interj. Adorea emateko hitza. Aurrera, mutilak!

aurrera atera 1 du ad. Egiteko zailez, proiektuez, helburuez eta kidekoez mintzatuz, nahi edo espero zena lortu. Egiteko latz bat aurrera atera nahi duenak hura jadanik burutua duela imajinatu behar du. Lana gogor egin nuen, lantegia aurrera ateratzeko. Jendearen ustekabe honetaz baliaturik, errazago aterako zituen aurrera bere asmo doilorrak. Etxekoak aurrera atera ahal izateko, Mundakako portuan arraina harturik, herriz herri ibiltzen zen.

2 da ad. Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Egunkari batean lan egiten zuen, gauaz ikasten zuen kazetaria izateko... aurrera aterako ziren, bai horixe. Iruditzen zaik Lillian aurrera aterako dela?

aurrera egin 1 Aurrerantz joan. Toni atean dago, aurrera egiten ausartu gabe. Ukondoka aurrera egin zuten. Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.

2 Irud. Kolpe gogorra izan da baina aurrera egin beharra daukagu. Gol hark UEFAn aurrera egiteko aukera eman zion taldeari. Denborak aurrera egin zuen, eta 1421a iritsi zen.

aurrera egon Aurreko lekuetan egon. Oso aurrera dago hori bere lantegian.

aurrera eraman Asmo, helburu edo lan bat gauzatzeko bidean aurrera egin; gauzatu, burutu. Proiektu berri hori aurrera eraman ahal izateko. Ez zuen dirurik lortu, asmo hori aurrera eramateko. Damurik, ez zuen aurrera eraman euskal literatura biribil zezakeen obra.

aurrerago 1 adb. Hortxe, zerbait aurrerago, daukazu lokatza. Ez naiz, ordea, sail honetan aurrerago sartuko. Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan hainbat handiagoa izango da zauri hau.

2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Aurrerago ez zen ausartu neskatila horri ezer esaten. Aurrerago adierazi dugunez (...).

aurrera irten Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Ik. aurrera atera 2. Naturak besteen adimenaz baliatzen erakusten dio gizonari, aurrera irteteko berea aski ez duenean.

aurrera jo Aurrera egin. Plaza hartatik atera eta aurrera jo zuen. Baina aurrera jo beharra dago. Marxek, halere, ez zuen etsi, eta eragozpen guztiak gaindituz, aurrera jo zuen bere lanean.

aurrerako 1 adj. Hogei urtetik aurrerako gizonak.

2 adb. Oraindainokoaz damutzea eta asmo onak egitea aurrerako.

aurrerakoan adb. Aurrerantzean. Agindu behar du hobeto biziko dela aurrerakoan, eta gordeko dituela Jainkoaren Mandamentuak. Ez naiz aurrerakoan zugandik aldenduko.

ez aurrera (eta) ez atzera Mugitu ezinik, atzera edo aurrera mugitu ezinik. Ik. ez atzera eta ez aurrera. Arazoak izan zituzten katenarian eta tren bat ez aurrera eta ez atzera geratu zen. || Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak ez aurrera, ez atzera daude Bolivian.

bai

1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. Ekarriko duzu?, bai. Kristaua al zara?, bai, jauna, kristaua naiz. "Bai", ihardetsi zuen Etxebarnek.

2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). Bai, zutaz ari naiz. Badakit, bai, zer zaren zu.

3 adb. (Ezezko esaldi baten ezkerrean edo eskuinean, haren aurkakoa adierazteko). Nik esan bai eta egin ez. Aita eta ama ez zeuden begira, baina zu bai. Eztirik egin ez, baina langileek egindakoa jan bai.

4 Esaldi bat baiezkoa den egiaztatzeko galde hitza. —Bihar etorriko da. —Bai?

5 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai toki ederra! Hori bai dela neskatxa guztiz polita! Bai ederki bizi ginela orduan!

6 iz. Baiezkoa. Baia eman zion. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Bai lehor batez erantzun zion. Erregeren baia gabe dekretuek ez zuten indarrik.

bai... (ere) Ik. baita2. Makina bat botika ibili zen gure etxean, bai dirua galanki gastatu ere. —Arratsalde on, adiskidea! —Bai zuri ere! || (eta-rekin). Bakoitzak ditu bere grinak, akatsak eta bai alderdi onak ere.

bai, noski Bai horixe. —Idazleen iritziak aintzat hartzen al dituzu? —Bai, noski. —Zer edo zer aldatzen ari da? —Bai, noski; zalantzarik gabe.

bai ala ez (Galderetan nahiz zehar galderetan). Ik. bai edo ez. Lege hura zuzena da?, bai ala ez? Erantzulea bortxatu gabe bai ala ez esatera.

bai bada Bai horixe, jakina. Gurdia astuna dagoela?, bai bada, bete-betea dakargu-eta.

bai... bai... (Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotuz, baieztapena azpimarratuz). Ik. eta; bai... eta bai... (ere);  + bai... baita... (ere); hala... nola... 2; nahiz... nahiz... 2; dela... dela... Hirurek, bai amak, bai alabek, hitz egiten dute euskaraz. Bai Axularrek, bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batak hitz lauz, besteak hitz neurtuz.

bai... baita... (ere) Bai... bai... Bai Adami, baita bere ondorengo guztiei ere.

bai edo ez (Galderetan nahiz zehar galderetan). Ik. bai ala ez. Tira, horrela egon gabe, zirt edo zart egin ezak; bai edo ez?

bai eiki g.er. Baiki.

bai eta... (ere) Ik. baita2. Frantzian, bai eta Espainian ere. Hura orduko unatua baitzen, bai eta haren gizonak ere. Etxe hura bizi da oraino, bai eta etxe hartan Inazioren oroitzapena.

bai... eta bai... (ere) Bai... bai... Bai bata eta bai bestea, biak ziren onak. Zuhaitz bikaina da, bai bere irabaziz eta bai bere gerriz. Horrelako makurrak maiz egin izan dituzte, bai protestanteek eta bai katolikoek ere. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zehar bidez ere.

bai horixe Esan dena egia dela edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den esapidea. Ik. bai, noski. —Egia da esan duzun hori? —Bai horixe. Jakingo dut, bada, nola hitz egin; bai horixe. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe!

bai ote (Adierazpen edo baieztapen bati erantzunez, zalantza adierazteko). Egia ote da?, hala ote da? —Hegiaphaleko Xalbat Engraziaren irritsetan dabilela. —Bai ote?. —Espazioa egoki antolatzen bada bizipoza handiagoa da, eta lanean gehiago errenditzen da. —Bai ote?

bai zera, bai, zera interj. Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai, zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik?, bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

behar izan, behar izaten, beharko

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez zaitut behar. Ez dut besterik behar. Festarik behar bada, bego Donostia. Behar den arretarekin. Behar ez den orduetan agertzeko. Erantzun ezak behar den bezala. Ekarri zenuen behar zen erremedioa. Zure laguntza behar zuela. Etxeak behar, eta bideak ekarri (esr. zah.).

2 da/du ad. (Osagarritzat beste aditz bat, partizipio burutuan, duela). Bihar ekarri behar du. Bihar etorri behar du. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Argi dago hil behar dugula. Harrian jo behar da gogotik galburua. Ekarri behar zituenak ez ditu ekarri. Nagusiak izan beharko ditugu erakusle. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. Gurekin etorri beharko duzu. Baimena eskatu behar izan dio. Bertan utzi behar izan omen zuen. Egun asko igaro behar izaten dituzte itsasoan. Zuk ni bataiatu behar, eta zu bataio eske niri. || (izan ezabaturik). Hala behar luke. Aukera berdina behar lukete denek. Hala beharko du.

3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak.

4 da ad. (-en atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Badaki zuen Aita Zerukoak gauza horien behar zaretela. Inoren behar ez zirela.

behar adina Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

behar adinako adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

behar beste Bizk. Behar adina.

behar besteko adj. Bizk. Behar adinakoa.

behar bezainbat Behar adina.

behar bezainbateko adj. Behar adinakoa.

behar bezala Behar den (diren, zen...) bezala. Lana behar bezala aztertzeko. Gauzak behar bezala balira, euskaraz egingo zukeen agian bere lantxoa.

behar bezalako adj. Behar den (diren, zen...) bezalakoa. Behar bezalako etekin eta irabazia emateko. Badirudi, ur garbiaren pare behar duela izan, behar bezalako prosak.

behar bidean adb. Lap. eta BNaf. Beharrean, ordez. Mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

behar ez bezala Behar ez den (diren, zen...) bezala. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi du orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz.

behar ez bezalako adj. Behar ez den (diren, zen...) bezalakoa. Behar ez bezalako hitzak.

behar hainbat Behar adina.

behar hainbateko adj. Behar adinakoa.

beharko Beste erremediorik ez dagoela edo beste aukerarik ez dagoela adierazteko hitza. Lanera joan zara? Bai, beharko! (edo Bai, beharko joan!). —Umilduko dira, bai. —Beharko! Orain Oiartzunen, gero Hernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zen apaiza; beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

behar orduan adb. Behar den unean; beharra denean. Ik. behar ordu. Aitzinean aska bat urez betea, behar orduan burdina goritua iraungitzeko. Nornahik bataia dezake behar orduan.

behar orduko Behar den ordurako. Ik. behar orduan. Fabrikak izan ditzan, gaiez betetzeko nola etekinetatik husteko, bi erraztasun: bat burdinbidez, bestea urez ur; errepidea, behar orduko, hirugarren.

beharrago izan Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz. Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

[Oharra: bigarren adieran, aditz osagarria edozein motatakoa delarik, behar izan-ek aditz laguntzaile iragankorra hartuko du: joan behar dut; hala ere, zenbait euskalkitan, batez ere Iparraldekoetan, laguntzaile iragangaitza har dezake aditz iragangaitzekin: joan behar naiz, ez zara ikaratu behar. Esanahiari dagokionez, batzuetan, etorkizun dena adierazten du besterik gabe, eta ez behartzea edo premia dakarren gertakizuna].

bero

1 iz. Materiaren egoera, tenperaturak gora egitean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak eragiten duen sentipena. Ik. berotasun. Dirakien uraren beroa. Eguzkiaren, suaren beroa. Beroak landareak ihartzen ditu. Bero handia egiten ez badu. Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Indian azken egunetako bero-boladak normalean baino biktima gehiago eragin ditu. Lurretik halako bero sapa bat ateratzen zen. Beroaz erdi itoan. Beroa eman.

2 iz. Fis. Beste energia moten eraldaketatik datorren energia, bere gehikuntzak tenperatura igotzea dakarrena, eta gorputzetan aldaketa ezaugarriak eragiten dituena. Zerbaitetarako behar den bero kopurua. Urtze beroa: zerbaiten gramo bat tenperatura aldatu gabe urtzeko behar den bero kopurua. Garrantzitsua da hozkailuaren atzealdean airea ibiltzeko tokia uztea eta bero-iturrietatik edo eguzkiak zuzenean jotzen duten lekuetatik urrutiratzea.

3 iz. Arreske dagoen ugaztun emearen egoera. Ardiak beroan sartu dira.

4 adj. Gorputzarena baino tenperatura garaiagoa duena; bero sentipena eragiten duena. Ur, haize beroa. Burdina bero batez. Udako gau beroetan. Odol beroko animaliak. Bero samarra.

5 adj. Kartsua, gauzak gogoz hartzen edo egiten dituena. Batzuk bero omen ziren, eta besteak hotz, gehienez ere epel. Gogo beroz. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako (esr. zah.).

6 adj. (Ekintzez mintzatuz). Agur bero bat. Musu beroak. Txalo beroak. Gure zorionik beroenak.

7 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz sutzen dena. Gizon beroa, odol berokoa.

8 (Adizlagun gisa). Ez nintzen batere bero hara joateko. Hasi lanean sutsu eta bero. Bero jokatu.

beroan 1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Ik. berotan. Beroan buzkantza, beroan ezkontza. Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Beroan egon.

3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Beroan egindako adierazpenak. Ez genuen erabakia beroan hartu gura izan.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo beroturik. Beroan ez zuen horrenbeste min sumatu Errastik.

beroan bero adb. Ipar. Beroan, sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Beroan bero, zernahi gauza hitzeman du.

beroarena kendu Gehiegikeriaz edo hanpaduraz esandakoa zuzendu. Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti.

beroaren beroz adb. Bero handiaren eraginez. Metalezko ahoari kea zerion eta Fionnen eskua, beroaren beroz, erretzen ari zen.

bero-bero 1 adj. Oso beroa. Salda bero-beroa.

2 adb. Eta bera bero-bero zegoen bitartean, emazte gajoa kanpoan, hotzak dar-dar eduki zuen.

3 adj. Oso kartsua. Hitz bero-bero batzuekin bizkortu zituen. Bai, gaztearen bihotzak bero-beroa izaten daki.

4 adb. Oso animatuta; erabat suturik, oso haserre. Bero-bero etorri zen. Taberna ipintzeko bero-bero zegoen orduan.

bero-beroan adb. Kartsuki. Bero-beroan, su eta gar, mintzatzen da. Jokatzen dituzte, bero-beroan, aldean dituzten txanpon guztiak.

bero egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. bero izan; bero egon. Hego-haizea badabil, bero egingo du. Bero egiten zuelako, ardi eta bildots guztiak pagadi bateko gerizpean etzanda aurkitu zituen.

bero egon Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zegoen kalean, bero etxeetan.

bero izan 1 Batez ere Ipar. Bero egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Bero zen han eta urik ez zen.

2 Bero sentipena izan. Larrazkena izanagatik, zenbait urrats egin orduko bero nintzen.

bero ponpa, bero-ponpa iz. Ingurune hotz batetik beroa hartu eta ingurune beroago batera tokialdatzen duen gailua, berogailu nahiz hozkailu gisa erabil daitekeena. Zerbait gehixeago gastatzeko prest bagaude, bero-ponpa instalatzeko aukera dugu.

berotan 1 adb. Tenperatura beroan, beroa dagoen artean. Burdina berotan jo behar da.

2 adb. Toki beroan, bero egiten duen tokian. Ik. beroan. Gorpuak berotan usteltzen ez uzteko. Azkar sendatzeko, etxean berotan egon eta likido asko edan.

3 adb. Sentimen biziek edo beroaldiak eraginik. Ik. bero-beroan. Berotan eginiko adierazpenak.

ez hotz eta ez bero 1 adb. Hala-hola, ez ongi eta ez gaizki. Ik. hala moduz; erdipurdi; hainbestean 2. —Ezteiak ondo, Joana? —Ez hotz eta ez bero, Kattalin, bake-bakean joan dira.

2 adb. (gelditu eta kideko aditzekin). Inongo interesik edo zirrararik erakutsi edo sentitu gabe. Ik. axolagabe 3. Olatu bat ez da ezer niretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin.

beste1

1 Aipatu den gauzaz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. (Izen bati dagokionean, horren ezkerrean agertzen da gehienetan. Delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat, edo bat hitza hartu behar du. Izenaren eta beste-ren artean zenbatzaileak, ordinalak, banatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun —honelako edo kidekoak, adibidez— soilik ager daitezke). Alkatearen beste alaba. Beste alkatearen alaba. Beste liburua. Beste liburu hura. Beste liburuak. Beste liburu guztiak. Beste bi gizon handi. Beste gizon handi hura. Beste gizon bat. Beste gizon handi bat. Beste gizon batzuk. Beste zenbait jauregi eder. Beste edozein andrek egin dezakeena. Erosi dugun beste liburuan. Beste hiruna liburu. Beste hirugarren saria. Beste etxe eder asko. Baduzue beste libururik? Beste erdal hitz batean. Beste landare mota batzuetan. Jan, edan eta beste honelako gauzak (edo honelako beste gauzak). Beste zernahi gauza ere. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Atearen beste aldetik, bi zerbitzariak barruko zalapartari adi zeuden.

2 (Izenordain edo adizlagun zehaztugabe bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Beste ezer egin gabe. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Beste inon lotsagarri litzatekeena. Beste inor ez dagoen toki honetan. Beste inoiz. Hark edo beste norbaitek. Beste nonbait landatzeko.

3 (Galdetzaile bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Baina beste zer lekukotasun behar dugu? Eta zer besterik? Beste nork esan du?

4 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.

5 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Ik. inor 2. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Bestek esan beza zein den aukera ona. Besteri kendu eta beretzat hartu. Besterenarekin bizi nahi duenak. Horrezaz bestetan mintzatua naiz. Orixeren ondoren orpoz orpo ibiltzea bestetara jo gabe. Hala kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango betiko sutarako baizen. Baina ez bat, ez beste.

6 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Ik. ez beste. Nire ona besterik ez du nahi. Nahi izanez gero, ez zuten beren arteko konponketa egin besterik, nork berea jasoz. Zu besterik inor bizi al da? Garai haietan ez bainuen nik Basarri beste lagunik. Jainkoak bestek ez daki.

besteak beste Aipatzen denarekin zerikusirik duten beste gauzak alde batera utzirik. Hor daude, besteak beste, Euskaltzaindiaren aldizkarian argitaratu zituen lanak. Hori ezin uka, besteak beste. Besteak beste, elizan bazuten eraikia harrizko santu bat.

beste barik adb. Bizk. Besterik gabe. Eta lepokoa sama inguruan ezarri, eta beste barik, etxetik irten zen.

beste bat arte Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria.

beste batean adb. Beste uneren batean. Orain ez dugu astirik horretarako, beste batean izango da.

beste behin 1 adb. Berriro, berriz. Beste behin bekaturik ez egiteko. Begira beste behin horrelakorik gerta ez dadin.

2 adb. Beste aldi batean. Beste behin zera esan zion (...). Beste behin tabernatik mozkorturik irteten ikusi nuen.

besteetan adb. Beste batzuetan. Hizkuntza bizia hitz berrien premian da beti: bere baitarik sortzen ditu batzuetan, besterengandik hartu besteetan.

beste(rik) gabe adb. Jesus gisa honetan zihoan ikasleak egiten, oraindainokoan zatoz huts bat esatea beste gabe. Beste gabe aurrera joan zen. Aitorrera orokor hau, ordea, nahikoa ote dugu, beste gabe, Jainkoa badela jakiteko? Bat ez natorkien arren, ez ditut besterik gabe gaitzetsiko.

beste hainbat Beste hainbeste.

beste hainbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Hamar bat metro luze, beste hainbeste zabal. Hogei mila hil badira; beste hainbeste baino gehiago kolpatuak. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. Eraman dituzu nire lagunak; nirekin zoaz beste hainbeste egitera. Hiru aldiz eginahalak egin zituen haren oinpetik ateratzeko, eta beste hainbestetan bota zuen.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Berrogei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizko.

3 Beste asko. Automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera.

beste honenbeste Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

beste horrenbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

beste orduz adb. Behiala, lehenagoko beste batean. Oihu egin zuen Frantziskok, beste orduz San Paulok Damaskorako bidean bezala. Egun hartan behar zuela egin beste orduz baino penitentzia handiagoa.

besterik ezean Besterik ez izanik, besterik ezin izanik. Besterik ezean, janariaren truke haren etxean morroi aritzeko gertu zegoen. Besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

besterik ezinean Besterik egin ezinik. Besterik ezinean, eroapena hartzea erabaki zuen. Besterik ezinean eta ondamuz beterik.

besterik izan da ad. (Hirugarren pertsonan). Hori besterik da: hori beste kontu bat da. Besterik izanen da datorren aldian. Honela ikusi ditugu beti; gaur oso besterik dira.

bestetara adb. Bestela, beste era batera. Gehienetan bestetara jazo ohi da.

bestetik adb. Beste alde batetik. Ik. bestalde; batetik... bestetik...; alde batetik... bestetik.... Gizon erraza zen gainera; bestetik, nire gustuko laguna.

eta beste (Artikulurik gabe eta ezkerrean duen izen sintagmaren atzizki berarekin). Eta beste batzuk. Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla. Gure Herria agerkarian asko artikulu agertu ditut: istorio, gertaera, ikertze eta beste. Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bestetan?

ez beste Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. izan ezik; salbu. Ez zuen uste berari horrenbeste gaitz eta kalte egiteko etsairik eduki zezakeenik, Piarres ez beste. || Hura ez beste guztiak hil zituen. Judas ez beste edozeinen bihotza bigunduko zuten. Jauna ez beste Jainkorik ez ezagutzeko. Atera ziren Maddi ez besteak.

ez bestea (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Alferra, ez bestea!

ez bestena (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Ergela, ez bestena!

ez besterena [Oharra: Euskaltzaindiak, ez besterena!-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ez bestena; ez bestea].

oso beste adj. Oso desberdina. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultur hizkuntza. || Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta, bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.

-z beste 1 (Ezezko eta galderazko esaldietan). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu: guk Jainkoaz gainera beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?

2 (Baiezko esaldietan). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada.

3 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?

-z bestera Ik. bestera.

bezala

1 Berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, nola galderari erantzunez). Ik. eran 1; legez2. Hitz egiten duen bezala idazten du. Nahi lukeen bezala gertatzen ez bazaio ere. Guztiok dakigun bezala. Ohi duen bezala. Orain ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Diren adina eta diren bezala aitortuz.

2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostra irensteko bezala. Ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala altxatzen dute.

3 (Aditza ezabaturik). Aitak (egiten duen) bezala egin behar duzu. Lehen bezala datoz. Beti bezala. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Borrokan bezala ari direla. Zeruan bezala lurrean ere. Euskararekin gutxi bezala zaletua. Gauzak behar bezala egiteko. Nahi bezala atera zaizkio kontuak. Ahal bezala. Hoa tximista bezala!

4 (Baldintzazko perpausekin). Beste zerbait galdetu balio bezala.

5 (Izen soilaren eskuinean). Ik. gisa 2. Azken helburu bezala hartuta: azken helburutzat hartuta. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. Guraso bezala duten erantzukizuna. Ehule bezala aritu zen hamar urtean: ehule aritu zen. Euskaldunok maiz hartzen baitugu aditza mintzagai bezala.

ez bezala Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion. Aitak ez bezala eginik. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala.

bezalako

adj. Modu berekoa. Hura bezalako emakume batek. Inoiz ikusi ez den bezalako arriskua. Dagokien(a) bezalako sari bat. Behar bezalako giroa.

ez bezalako Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate urteek. Hemen ez bezalako atseginak. Anitz baita orain ere ni ez bezalakorik, ni baino honetarako gaiagorik. Besterik ez bezalako liburua. Badirela linguistikak ez bezalako egiturak dituzten jakintzak. Baina gizonaren indarrak emaztearenak ez bezalakoak dira.

denbora

1 iz. Gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea. Iraganez doa beti denbora. Itzul ahal baneza iragan den denbora. Denborak ahantzarazten dituen oroitzapenak. Denboraren buruan. Denboraren joana gelditzea nahi luke. Denbora neurtzeko tresnak.

2 iz. Bitarte horren zati mugatua. Denbora luzea. Denbora gutxi. Zotzak denbora gutxiko sua izaten du. Ene biziaren denbora laburra dela. Denbora apur bat nahi luke, eta denbora ukatua zaio. Berriketan denbora asko igarotzen duenak. Denbora gutxi barru. Edozein linguistak denbora gutxiren buruan menderatuko lituzkeenak. Jainkoaz oroitu gabe denbora anitz pasatzen dutenak. Denbora eta leku orotan. Denbora osoa, erdia. Hainbat denboraz. Ene hango denbora baitzihoan burura. Zerbait egiteko behar den denbora. Ez du horretarako denborarik. Ez da denbora asko esan didatela. Denbora da lotsaz bizi zarela. Denbora-tarte batez ohe ertzean egon ginen eserita, eraztunari begira-begira. Luzamendu horretan zebilela, denbora handia igaro zitzaion. Denbora laburra da gelditzen zaiguna.

3 iz. Kiroletan, lasterketa bat edo kideko ariketa bat hasi eta amaitzeko behar izan den denbora-tartea. Eugeni Berzin errusiarra izan zen onena, ordubete, 13 minutu eta 59 segundoko denbora eginez. Ziabogan, Oriorena zen denbora onena.

4 iz. Bitarte horren zatia, segida baten osagai gisa mugatua. Ik. garai1; sasoi; une. Noeren denboran. Gerra denboran. Gazte denboran Ameriketan ibilia zen. Denbora hartan. Azken denbora honetan. Denbora berean oihu ikaragarri bat entzun zuen. Denbora berekoak. Bere denborako gizona zenez gero. Denboraz kanpora. Denbora da ezagutzeko zertan den zure zoriona. Denbora datorrenean. || pl. Lehengo denborak diferenteak ziren. Denborak dira ez dudala ikusi.

5 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Bizi izandako denbora, bereziki aipatzen denaren gazte denbora. Bere denborako istorio batzuk erran zizkidan. Holakorik ez zen gure denboran.

6 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Eguraldia. Ik. aro2. Denbora ona, txarra.

bere denboran adb. Dagokion (zegokion) denboran, behar den (zen) denboran. Ik. bere garaian; bere orduan. Bere denboran zigortu ez zituelako.

denbora askoan adb. Luzaro. Gogo barik egon naiz denbora askoan. Denbora askoan jaitsi gabe egoten dira mendian.

denbora asko ez dela Orain dela gutxi. Ik. berriki; izan2 11. Baina denbora asko ez dela, inork ez zuen aipatu ere egin nahi. || Orain denbora asko ez dela, kostaldeko flyschari buruzko dokumentala ikusi nuen eta egilearekin hizketan egon nintzen. Geroago, oraindik denbora asko ez dela.

denbora batean adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Denbora batean kantari ederra nintzen, baina orain (...). Judas, denbora batean nire apostolua, mahai batean nirekin bizi izan zarena.

denbora bateko adj. Aspaldikoa, garai batekoa. Crestomatian hogeita hamasei euskal idazleren zati bereziak aurki daitezke: denbora batekoak eta oraingoak. Denbora bateko kontuak.

denbora batez adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Ik. denbora batean. Auzapezari baldernapeza erraten zitzaion Azkainen denbora batez. Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez.

denbora berean adb. Egiteko bat guztiz handia eta gaitza denbora berean. Gauzak kontatzen dizkigu berez datorkion mintzairaz eta, denbora berean, ongi antzematen zaio hizkuntza landu duela.

denbora egin Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora eraman. Ez dakite leku hartan zenbat denbora egin genuen. Ez genuen denbora asko egin Toledon. Lanean egiten den denbora.

denbora eman Zerbaitetan edo nonbait denbora-bitarte bat igaro; zerbaitetan denbora-pasa aritu. Nahiago dut denbora idazten eman. Adimenezko lanetan denbora guztia eman gabe. Asteasun eman nuen denboran. Jaietan joan ohi ginen handik Endarlatsara bitartean zegoen baserri batera, dantza eta jolasean denbora ematera.

denbora eraman Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora egin. Denbora guztia otoitzean daramatela. Isilik denbora gehiegi zeramala konturatu nintzen. Esnatu nintzenean, ez nekien zenbat denbora neraman konorte gabe. || (Zenbatzailerik gabe, 'denbora aski luzea' adierarekin). Musikaria da eta denbora darama gitarra berri batekin amets egiten. Estatubatuarrek denbora daramate Martera joatearekin pentsatzen.

denbora erdiz adb. Lanaldi osoaren erdia eginez. Denbora erdiz ari diren langileei ere beste lan bat betetzeko aukera eman nahi die.

denbora galdu Denbora alferrik eman. Aitarentzat jendearekin hitz egitea denbora galtzea da. Hemen ez zagok denbora galtzerik! Denbora erruz galdu ondoren, (...). Zenbat denbora galdu izan eta galtzen dudan!

denbora galtze, denbora-galtze iz. Denbora alferrik ematea. Joko, denbora galtze eta solas debekatuei ihes egitea. Ezertarako balio ez duen denbora galtze bat.

denbora gutxian adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxiz; denbora laburrez. Gauza asko erabaki behar da hemen denbora gutxian. Guztiak txit denbora gutxian egin zituen. Hain denbora gutxian hainbeste aldatu izanak harrituta zeukan gizona.

denbora gutxiz adb. Denbora gutxian. Denbora gutxiz egiten du anitz.

denbora laburrean adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxian. Liak denbora laburrean izan zituen lau seme.

denbora laburrez adb. Denbora gutxian. Arrunt ahuldu nintzen denbora laburrez.

denbora laburrik barne adb. Ipar. Denbora gutxiren buruan. Denbora laburrik barne, borta-leihoak hetsi zituen gakoz.

denbora luzean adb. Ik. luzaro. Denbora luzean gaixorik daudenak. Denbora luzean egon ziren elkarrekin.

denbora luzez adb. Denbora luzean. Denbora luzez elkarren berririk gabe egon ostean, Andoainen egin genuen topo. Egoera oso itsusi dago, eta denbora luzez jarraituko du horrela.

denboran adb. Ipar. Lehen. Ik. denbora batean.

denbora osoko adj. Lanaldi osokoa. Denbora osoko lanpostua.

denbora osoz adb. Lanaldi osoa eginez. Kontratu mugatua: hamahiru hilabete denbora osoz.

denbora-pasa 1 adb. Denbora igarotzeko, denbora igarotzen. Denbora-pasa ari da. Denbora-pasako jokoak, hizketak.

2 iz. Denbora modu atseginean igaroarazten duen gauza; denbora modu atseginean igarotzeko pentsaturiko adimen jokoa. Lana jartzen nion neure buruari, desertua zeharkatzen lagunduko zidaten zenbait denbora-pasa. Ene denbora-pasa bakarrak: telebista edo oinezko ibilaldi zenbait. Aldizkarietako denbora-pasak.

denborarekin adb. Gero, denbora bat igarotakoan. Denborarekin ikusiko da aurrera nola gabiltzan. Munduko atseginek, diren handienek ere, denborarekin unatzen dute.

denboraz 1 adb. Denborarekin. Amodio bat, deusez ttipitua izan gabe, denboraz azkartuz doana.

2 adb. Garaiz. Testamentua denboraz eta soseguz egitea.

3 adb. Denbora batean, garai batean. Denboraz Larhun gainean bazen ermita bat.

denborazko adj. Denborari dagokiona; denbora adierazten duena. Denborazko esaldiak.

deus

izord. Ezer. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da). Deus ez eman, ez deus utz. Deus baldin bada lur honen gainean zuzenik. —Ageri da deus, Eduard maitea? —Ez, ene aita, ez da deus ageri. Deus entzun duzu? Deus ez du egiten, zeren ez baita deus. Deus esan gabe. Ez zen lanik, ez jostetarik, ez besterik deus, hari bere Jainkoaren amodioa gogotik kentzen ahal zionik. Deus ez da itsusiagorik etxe bazterrak horrelako zikinkeriaz beteak ikustea baino. Deus ez da iraunkorrik. Ez da orain Oxaldez oroitzapenik deus ageri Bidarraiko hilerrian. Ez da deus mundu honetan eskubide osoz on dei dezakegun gauzarik, borondate ona izan ezik. Baina ez du deus gehiago esaten. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Beste deusek ez nau kilikatzen. Beste deusi behatu gabe. Hilek ez dutela, hilez gero, deusen beharrik. Deusen eskasik gabea. Ez du inon edo deusetan mugarririk. Deusetako on ez denik ez da. || Deus handirik ezin dezaket nik jakin. Ezagutzen dut deus onik ez dudala egin. Ez dute deus arta bereziren beharrik.

deus asko (Ezezko esaldietan). Ezer asko. Eginkizun goitar eta dotoreago hauek ez ziren, beharbada, deus asko eguna joan eta eguna etorri erabiltzen ziren oinarrizko eta premiazkoen aldean. || Deus askorik ez duela egin pentsatu beharko dugu.

deus ere deus-en indargarria. Funtsean, ez garela deus ere. Ez du gizonak deus ere beharragorik hau baino. Ez dugu deus ere esan egia baizik. Ez zuen deus ere besterik gutiziatzen. Ez dut neure buruz deus ere onik. Deusek ere ez du aziendak baino irabazi hobea ematen. Deusen ere zeruetan ez da eskastasunik. Lagunartean garenean, lasai gara, ez daukagu deusez ere konturik.

deusetako (Ezezko esaldietan, izan aditzarekin 'ezertarako balio ez duena' adierarekin). Estakurutzat emanez euskara ez dela deusetako. Eriarentzat ez ziren deusetako medikuen ahaleginak.

deus(ik) ez (Erantzun eta kidekoetan, aditza ezabaturik). Ezer ez. Batari guztia, besteari deus ez. Ni zer naiz?, lur poxi bat; lehen deusik ez eta laster zizareen janari.

deus gutxi Ezer gutxi. Munduaren begietan deus gutxi diren gauzak. Deus gutxi balio duela. Deus gutxi zuen onik gure errientak. Marta, deus gutxik asaldarazten zaitu horrela. Tolosa aldera maiz jaisten zen deus gutxiren aitzakian. Ihardetsi zuen deus gutxia zela haiek harritzen zituen miraria. Munduak deus gutxitzat garabiltzanean. Gainerako guztia ikusten baitute deus gutxitako gauza xumea balitz bezala horien aldean.

deusik deus-en indargarria. Inork ez dezala deusik aipa. Deusik esan gabe. Ez dut deusik bihotz hobendun bat baizik. Gizonak deusik ez du etxean balio. Ez duzu inoiz onetsiko deusik irrigarri denik.

entzun, entzun, entzuten

1 du ad. Entzumenaren bidez sumatu. Ik. aditu1. Entzun ezazu zer dioen. Bentzu munduak ene deiadarra. Ezin entzunezko hotsa. Entzuteko belarririk duenak entzun beza. Entzun bai, baina ulertu ez. Arretaz entzun. Nire hitzak entzun bai, baina betetzen ez dituena. Albiste hori entzun baino lehen. Askotan entzun diogu hori esaten. Gizon ikasi bati entzun niona. Horrelakorik entzun ere ez dute nahi. Eta Jainkoak bere eskaria entzun zion. Gure oraingo entzun beharra ez da izango makala. || Entzun iezaguzu, Jauna. Zarata handia dago hemen eta ez dizut ondo entzuten. Amak zeruetatik entzun balio bezala.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Espainiako bazter entzun hartan.

entzutekoak entzun Berebizikoak entzun, egundokoak entzun. Gogorregi mintzatu zen, eta entzutekoak entzun zituen ordainetan.

ez entzun(a) egin, ez entzunarena egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

[Oharra: entzun Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (entzun dizugu) eta Iparraldean, du aditza (entzun zaitugu)].

esan1, esan, esaten

1 du ad. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Ik. erran1. Norbaiti zerbait esan. "Bai" esan. Hori esan dit. Etorriko dela esan zuen. Esan iezaguzu zeure iritzia. Dendetan ingelesez esaten dira prezioak. Ez dizut bi aldiz esango. || Meza esan. || Ea zer dioen. Hitzaurrean dioenez.

2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

3 du ad. Errezitatu. Bi gazte, portugesez olerkiak esaten.

4 du ad. (Otoitz bat, arrosarioa...) errezatu. Mahaia asmatu zuenaren alde, aitagure bat esango dugu.

5 dio ad. Izendatu, deitu. Zeri esaten diozu txahala eta zeri urrixa? Ez zaio beleari uso esaten, ezpada bele. Handia izango da eta Jainkoaren Semea esango zaio. Gure artean, erdaldun, euskaraz ez dakienari esaten zaio.

esanak esan Esan beharrekoak edo esateko direnak esan ondoren. Esanak esan, goazen harira. Esanak esan, ozenki hots eginez aldendu zen gela hartatik.

esan beharrik ez Esan beharrik ez dago. Ik. zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino.

esan beharrik (ere) ez dago (da) Esateko premiarik ez dago, ez da beharrezkoa esatea. Ik. esan beharrik ez; zer esanik (ere) ez; esan gabe doa. Baietz irudituko zitzaiola, esan beharrik ez dago. Baina, esan beharrik ez da, xehetasun guztiak ez direla behin ere kontatzen. Esan beharrik ere ez dago, askotan joaten zirela igeri egitera.

esandakoa(k) egin Norbaitek beste norbaitek esandakoa edo agindutakoa egin. Ik. esana egin; obeditu; men egin. Jakina, soldadutzan, esandakoa egin beharra zegoen, eta zuzen. Zintzo egin esandakoak.

esan eta egin Esandakoa egin dela, eta, gehienetan, laster gainera, adierazteko erabiltzen den esapidea. Arte ederrak ikastea otu zitzaion; esan eta egin, ordudanik, pintura artean ibili dela dio.

esan eta esan Behin eta berriz gauza bera esaten. Bere artean esan eta esan ari da. Ez dakit zenbat bider egon natzaion esan eta esan, etxera etortzeko.

esan gabe doa Ez dago esan beharrik. Ik. zer esanik (ere) ez; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Esan gabe doa, nik ere irribarre egiten niola ordainetan. Esan gabe doa ez natorrela ados.

esan gura izan Esan nahi izan. Ez dakit berba horiek zer esan gura duten eta zertarako diren.

esan nahi da, esan nahi baita Hau da, hots. Batzuek hori pentsatzen baitute, esan nahi baita, euskal idazlea izateko aski dela idazten jakitea. Esan nahi baita, biak ala biak pozik bizi zirela.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

esateko moduan Nolabait esateko. Esateko moduan, XVI. mende arte ez dugu literatura-obrarik.

zer esanik (ere) ez Esan beharrik ez dago. Ik. esan gabe doa; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Tabernariak, zer esanik ez, ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko ez gogorik ez asmorik. || Hark, zer esanik ez dago, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Bihotza zenbateraino zabaldu zuen, zer esanik ez da; baina, atsekabez bete zitzaion.

ezen

1 Perpaus osagarriei sarrera emateko erabiltzen den hitza. Zeren iruditzen zait ezen oraino bizi zarela. Eta agintzen dizut ezen hemendik aitzina zure zerbitzari izango naizela.

2 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain, hainbeste eta kidekoen ondoren, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 6. Egiteko handia da hau, hain handia, ezen arrazoiarekin erraten baitu Salomonek: (...). Hainbeste jende beretu zuten, ezen aita santuaren aulkia zazpi urtean hemen eduki zuen.

3 lok. Batez ere Ipar. Zeren. Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira.

ezen eta Zeren eta. Deabruak deusik ez dezake, ezen eta da estekatua.

ezen ez Baino, eta ez. Hobe irabaztea, ezen ez galtzea: hobe irabaztea galtzea baino. Urrun ikusi nahiago dituzte, ezen ez hurbil.

ezen ez eta Ipar. Ezen ez. Hobe litzateke igandeetan lur iraultzen aritzea, ezen ez eta dantzan. Hobe zuela goizegi ezen ez eta berantxe.

ezer

izord. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Zerbait, gauzaren bat. Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Munduak ezertan hartzen ez dituen gauzak. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

ezer asko (Ezezko esaldietan). Asko. Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. || Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz.

ezer ere (Ezezko esaldietan). Ezer ez. Ezer ere balio ez balute bezala.

ezer (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Ezer erosi duzu? —Ez, ezer ere ez.

ezergatik (ere) (Ezezko esaldietan erabiltzen da, ezetzaren indargarri gisa). Ik. inola. Ez zukeen ezergatik etxetik kanpo afalduko. Ni horrekin joan?, ez jauna, ez; ezta ezergatik ere! || Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. || Mundu honetako ezergatik ez nuke izan nahi halako kezkarik.

ezer gutxi adb. Ia ezer ez. Ezer gutxi daki horretaz. Euskaraz ezer gutxi idatzi delako.

ezertan eduki Kontuan hartu; estimatu, eskertu. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Eritasuna joan denean edukitzen da ezertan osasuna.

ezertan hartu Kontuan hartu. Asko izan ziren Jesusengana hurbildu ziren juduak, baina askoz ere gehiago erakuste hura ezertan hartu ez zutenak.

ezertara (ere) Bizk. Inola (ere). (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Asmakizun honek zer esan gura duen ezin dut ezertara igarri. Ez zuen partida galdu gura, ezertara ere.

ezertarako (ere) ez izan Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ere gauza ez izan. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Hagineko min batek ezertarako ez garela uzten bagaitu (...). Bere soineko bakarra, guztia zatitua eta ezertarako ez zela zeukan.

ezertarako (ere) gauza ez izan Ezertarako gai ez izan; ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ez izan; ezertarako on ez izan. Zaharraren zaharrez, ezertarako gauza ez zelako. Ezertarako gauza ez zela gelditu zen. Penitentzia, irteten ez bada bihotzaren erditik, ez dela gauza ezertarako.

ezertarako (ere) on ez izan Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako gauza ez izan. Alfer hutsak direla, jan besterik ez dutela egiten, ezertarako on ez direla.

ez ezer (Ezezko sintagma baten eskuinean, ezeztapenaren indargarri gisa). Ez beste ezer. (Aurretik eta juntagailua har dezake). Hitzen auzi hau ez da, nire ustez, ez auzia ez ezer. Zer diozu, zuena ez da ez gerra eta ez ezer!

ez-euklidear

adj. Mat. Euklidearra ez dena, Euklidesen postulatuen araberakoa ez dena. Riemann-en geometria ez-euklidearra.

ez-gramatikal

adj. Hizkl. Gramatikaren araberakoa ez dena. Atzizki pilaketa ez-gramatikalak. Hurrenkera gramatikalak eta ez-gramatikalak.

ez-gramatikaltasun

iz. Hizkl. Ez-gramatikala denaren nolakotasuna.

ez-hitzezko

adj. Hitzak erabili gabe gauzatzen dena, hitzez baliatzen ez dena; hitzik gabe adierazten dena. Hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioa. Ez-hitzezko mezuak.

ezi

Batez ere Zub. Ezen. Haren izena, Joana, ez ote gaizki emana?, ezi orain heldu dena nola litzateke joana?

ezi ez Batez ere Zub. Ezen ez. Pertsona pobre bati ebastea bekatu handiagoa da, ezi ez aberatsari ebastea.

ez-konfesional

adj. Akonfesionala. Heziketa ez-konfesionala.

ez-kontributibo

adj. Prestazioez mintzatuz, Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenek jasotzen dutena. Ik. kotizazio gabeko. Etorkinei gizarte laguntza ez-kontributiboak ukatzeko. Pentsio kontributiboak eta pentsio ez-kontributiboak.

ez-metal

adj./iz. Kim. Elementu kimikoez mintzatuz, metalen ezaugarri fisiko-kimikoak ez dituena. Sufrea eta oxigenoa ez-metalak dira.

ez-ofizial

adj. Ofiziala ez dena. Iturri ez-ofizialek zabaldu dute bi lagun hil direla. Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofiziala antolatu zuten 1962an. Erlijioak ere asko markatu gintuen; nire kasuan, erlijio ez-ofizialak.

ez-ohizko

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ez-ohizko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezohiko].

ez-organiko

adj. Kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbonorik ez duena (CO2-a, karbonatoak eta zianuroak, besteak beste, izan ezik). Ik. kimika ez-organiko. Hondakin ez-organikoak biltzeko.

gehiago

1 zenbtz. asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien konparatibozko era. (Izen sintagma bati dagokiola, haren eskuinean; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu). Ik. areago; haboro. Anton. gutxiago. Diru asko, diru gehiago. Etxe berri gehiago erosi ditu. Gogo gehiago agertzen dute orain. Urrats bat gehiago. Denbora gehiago behar du. Lo gehiago egin. Han eta leku gehiagotan. Arreta gehiagoz zaindu.

2 zenbtz. (Izenordain zehaztugabe bati edo galdetzaile bati dagokiola, 'aipatzen denaz beste' adierarekin). Ik. beste1 2. Zerbait gehiago. Ez naizela ezer gehiagoren jabe. Zer gehiago egin dezakezu? Beste zenbat gehiagori ere ez ote die esan? Eta nork gehiago?

3 zenbtz. (Izen sintagma ezabaturik). Diru asko zuen eta orain gehiago du. Beti gehiago nahi du. Markiegik eta beste gehiagok. Ez zuen gehiagoren beharrik. Ez nazazula gehiagotara hertsa. Horretarako eta gehiagotarako gai da. Inoiz baino gehiagoren eske.

4 adb. Orain lau aldiz gehiago balio du. Beharrezkoak ditugu, gero eta gehiago, erdaratiko hitzak. Denok, nork gehiago, nork gutxiago, aldatzen dugu hizkuntza.

5 zenbtz. (Desberdintasunezko erkaketako bi alderdiak agertzen direla). Zuk baino diru gehiago dut. Animalia batzuek gehiago irauten dute beste batzuek baino.

6 adb. (Ezezko esaldietan). Aurrerantzean. Ik. berriz 1; berriro 1. Ez zaio gehiago ahaztuko. Ez nire aurrean gehiago jar. Ez zuen gehiago Ama Birjina ikusi. || Ipar. Aita-amek, aita-ama bilakatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa. Gehiago ez zuen nehork kasurik egiten.

are gehiago 1 zenbtz. Oraindik gehiago. Nagiari ez baitzaio biderik eman behar are gehiago nagitzeko. Guztiek, eta are gehiago irakasleek jakin behar dutena.

2 lok. Ik. gehiago dena. Inor gutxik dakizki gaur bere euskalkiaren legeak; are gehiago, gehienek ez dakigu zein euskalkitan ari garen ere.

ez gehiago (eta) ez gutxiago adb. (Indargarri gisa, aurretik esan dena azpimarratzeko erabiltzen da). Kalizan dagoen guztia, ez gehiago ez gutxiago. Nik oraindik ez diat mila pezeta baino gehiago pagatu lepazuri larrurik, eta hau ere horixe ordainduko diat, ez gehiago eta ez gutxiago.

ezin gehiago 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiagoan; ezin gehiagoraino; izugarri 2; ikaragarri 2. Elkortu eta hondatu egin dira ezin gehiago.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Andre ederra ezin gehiago. Unatua ezin gehiago. Ezin gehiago kartsuki. || Ona, ezin gehiagoa.

ezin gehiagoan 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Ezin gehiagoan damu dut.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Jaun bat ezin gehiagoan ona.

ezin gehiagoko adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ezin handiagoa. Ezin gehiagoko poza. Bozkario ezin gehiagoko bat. Bere jakinduria ezin gehiagokoarekin.

ezin gehiagoraino 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Ezin gehiagoraino ederra, ezin gehiagoraino on eta maitagarria.

gehiago dena lok. Are gehiago. Gehiago dena, egia ez da holakoa. Ez dute deusik ordaintzen eta, gehiago dena, ez omen dute legez deusik ordaintzen ahal. || Onetsia, eta oraindik gehiago dena, ederretsia.

gehiago ezin 1 adj. Gorena, ezin hobea. Jaunaren amodio gehiago ezina.

2 iz. Zerbait gehiago egiteko ezintasuna. Gehiago ezinaren amorruz.

gehiago ezinean adb. Ezin gehiago, ezin gehiagoan. Alferrik da esatea osoro eta gehiago ezinean maitatzen dituztela euren umeak.

gehiago gabe Gehiagoko gabe. Gehiago gabe, andrearen esan hutsarekin, Jose ziegan sartu zuten.

gehiago izan Hobea izan, maila garaiagokoa izan. Ik. gutxiago izan. Garai horretan edozein euskaltzale da ni baino gehiago. Ni bezainbat edo gehiago ziren pertsonak.

gehiagoko adj. Gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. Hori baino gehiagoko buruhausterik badugu. Gehiagoko xehetasunetan sartu gabe. || Balio gehiagoko lana. Ezin gehiagoko poza.

gehiagoko(rik) gabe Besterik gabe. Eta gehiagoko gabe, hemen amaitzen dugu gaur.

gehiagorik zenbtz. Gehiago. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da batez ere). Ez diot kalte gehiagorik egingo. Gehiagorik ezin pairatuz. Ez ote du gehiagorik merezi? Biziak ez ote du unibertsitateak baino gehiagorik irakasten? Deus gutxi da hori, horratik; gehiagorik nahi genuke.

gehiagotan adb. Aldi gehiagotan. Behin eta berriz eta gehiagotan. Gehiagotan argitaratu ditu. Askotan asmatu du, baina gehiagotan huts egin. || Behin baino gehiagotan aipatzen du heriotza.

gura izan, gura izan, gurako

du ad. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.

gura adina Nahi adina. Gura adina lo eginda.

gura eta gura ez Nahi eta nahi ez. Gura eta gura ez egin beharko dudana.

gurago izan Nahiago izan. Jolasa baino ardo ona gurago dute. Apurtu baino mila bider gurago dut osorik ematea.

guran (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahian. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte. Ziria sartu guran ari zait beti jendea.

gutxi

1 zenbtz. Kopuru txiki zehaztugabea adierazten duen hitza. (Izen sintagmaren eskuinean doa eta mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Anton. asko; anitz. Liburu gutxi erosi genituen. Duela urte gutxi gertatua. Egun gutxi barru. Ogi gutxi jaten du. Lotsa gutxi dute. Eskola gutxi ikasia. Egur gutxi den tokietan. Janari gutxi da hori lau lagunentzat. Euskaldun gutxi da horren berri ez dakiena. Berri on gutxi. Buruhausterik asko eta nahigabe ez gutxi. Zabaldu omen dira munduan ohitura gaizto ez gutxi. Edale on gutxi langile on. Oso gauza gutxi. Mihi gutxik dute hain dohain ederra. Sineste gutxiko gizona. Indar gutxirekin. Aste gutxiren buruan. Hitz gutxitan esateko. Denbora gutxian. Bertute hori gauza gutxitzat daukate. Denbora gutxiz egiten du anitz. || Eta sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen.

2 (Izenordain gisa). Horrelakorik gutxi ageri da gure artean. Anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak. Benetako nekazariak gutxi dira han. Esnea ere gutxi izaten zen. Ez da gutxi. Giza eredu jatorra dugu, gutxi bezalakoa. Gutxik ezagutzen duten hizkuntza. Gutxiri gustatzen zaiona. Gutxiren gose dena gutxik asetzen omen du.

3 (Adizlagun gisa). Gutxi edaten du. Gutxi landutako idazlana. Gutxi balio duten liburuak. Gutxi axola dio. Haietako askok pairatu beharko dute ez gutxi. Oso gutxi daki horretaz. Hain gutxi maite badugu. Ahal bezain gutxi.

4 (Orduak adierazteko). Hamarrak hamar gutxi. Hamarrak hamar gutxitan. Hamarrak hamar gutxiago. Hamarrak hamar gutxiagotan.

5 (Izen gisa). Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu. Gutxi baduzu, eman ezazu gutxi hartatik zerbait.

6 (Izenondo gisa). Jateko laburra eta lo gutxia. Zuen sineste gutxiagatik.

den gutxiena (ere) 1 (Adizlagun gisa). Ezertxo ere. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. den mendrena. Ez dut adierazi nahi, inolaz ere, bere eginkizun nagusiaz den gutxiena ere ahaztu zenik.

2 (Izenordain gisa). Oi, egiazko karitatetik den gutxiena bagenu!

den gutxieneko adj. Gutxienekoa. Den gutxieneko itzalik gabe.

den gutxienik (ere) Den gutxiena. Plaza aldera den gutxienik ez hurbiltzea.

ez gehiago (eta) ez gutxiago adb. (Indargarri gisa, aurretik esan dena azpimarratzeko erabiltzen da). Kalizan dagoen guztia, ez gehiago ez gutxiago. Nik oraindik ez diat mila pezeta baino gehiago pagatu lepazuri larrurik, eta hau ere horixe ordainduko diat, ez gehiago eta ez gutxiago.

ezta gutxiago(rik) ere Ezeztapen bat indartzeko erabiltzen den esapidea. Ez naiz asmatzen ari, ezta gutxiago ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Larramendiren garbitasuna ez zela, ezta gutxiagorik ere, beste geroagoko batzuen mailara heldu.

gutxiago 1 zenbtz. Errazago eta neke gutxiagorekin. Hitz gutxiagotan esateko. Gutxiagok uler dezaten. Orain gutxiago idazten du. Ez dik gutxiagoan emango. Gutxiagotan entzun ditugu horrelakoak. Ez zuen gutxiagorik merezi. Arta gutxiagoz antolatuak. Askoz gutxiago. Amore eman beharrean aurkituko gara guztiok, zeinek gehiago, zeinek gutxiago. Zuk baino diru gutxiago dut.

2 (Ezezko esaldietan, izenondoaren ezkerrean). Beste bat, ez gutxiago ederra.

gutxiago edo gehiago adb. Ik. gutxi-asko. Gutxiago edo gehiago, denek zuten zer egin. Hala eta guztiz ere, gutxiago edo gehiago, bikote egonkorrak osatzen ditugu.

gutxiago izan Maila apalagokoa izan. Ik. gehiago izan. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago. Eurek etxean jokatuko dutela, alde horixe ikusten dut nik, baina kirol arloan ez gara gutxiago.

gutxiagoko adj. Gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. Berori oso-oso erotzat daukala kaleko jendeak eta ni ez gutxiagoko inozotzat. Bera baino gutxiagokoa izateagatik jaiotzez. || (Izen baten eskuinean). Estatua baino bihotz gutxiagoko ugazabarik ez dagoela. Hau barexeagoa da bestea baino, zalaparta gutxiagokoa.

gutxiagorako ez izan (Singularreko 3. pertsonan, aipaturiko jokaera (poza, beldurra, haserrea...) ulergarria eta egoerari dagokiona dela adierazteko). Pozez zoratzen nago, eta ez da gutxiagorako, munduko txapelketa batean parte hartzea itzela delako. Zeharo ikaratuta zeuden; eta, egia esan, ez zen gutxiagorako: ikusi egin behar ziren aurpegi gorrotozko haiek.

gutxi-asko 1 adb. g.er. Gutxi gorabehera; gutxiago edo gehiago. Asmatuko nuke, gutxi-asko, zertaz ari diren. Begiak etengabe ari zaizkigu gutxi-asko mugitzen.

2 (Izenondo baten ezkerrean). Grina gutxi-asko tristeak. Argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak.

gutxi bat 1 Pixka bat, apur bat. Eman ur gutxi bat edatera. Orain gutxi bat jasatea, gero guztia baino, ez ote da hobe?

2 (Denborari dagokiola). Entzun nazazu gutxi bat arreta handiarekin. (Denbora) gutxi batean horri buruz pentsatzen.

gutxi batzuk Heg. Batzuk, bakar batzuk. Ik. bakarren batzuk. Lagun on asko ez dago gaizki; adiskide gutxi batzuk askoz hobe. Gutxi batzuei mesede eta gehienei kalte egin ohi dien legea.

gutxi edo asko adb. Gutxiago edo gehiago. Ik. gutxi-asko. Denok dugu, gutxi edo asko, Mendebalde Urrun hartako euskal artzainaren berri. Errimak beti lotu egiten du, gutxi edo asko, neurtizgilea. || Gure iritziak denborak gutxi edo gehiago aldatzen baditu ere.

gutxiegi 1 zenbtz. Anton. gehiegi. Xehetasun gutxiegi dugu hartaz. Gehiegi ikasten duk, ala gutxiegi jaten?

2 iz. Ikasketetan, azterketa edo proba gainditu ez dela adierazten duen kalifikazioa. Matematikan gutxiegi atera duen lehen aldia da.

gutxiegiz adb. Normaltzat jotzen denera ez iristeagatik. Kosta egiten da esatea, baina hobe da gehiegiz bekatu egin gutxiegiz baino.

gutxien 1 adb. (-a artikuluarekin, edo maizago, artikulurik gabe). Dagokion aditzak adierazten duena mailarik txikienean. Orixe gramatikaria da gutxien asetzen nauena. Euskaraz ahal duten gutxien aritzen dira. Ahalik eta gutxien hitz egitea. Jokorik hoberena, gutxien dirauena. Gutxiena uste duenean.

2 zenbtz. (Izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin edo gabe). Zerbaiten kopuru txikiena. Huts gutxien egiten duenari. Ahalik eta denborarik gutxiena hartzen zuelarik. Usterik gutxiena zuten lekura eraman zituzten. || Bat nentorren Txillardegirekin, baina hori zen gutxiena.

gutxienean adb. Gutxienez. Urtean behin gutxienean aitortzea.

gutxieneko 1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio txikiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina atera. Bi urte markatu behar genituzke gutxieneko kontuan: 1848 eta 1870. Bada gehieneko eta gutxieneko bat. || Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa: hori da gutxien axola duena.

2 adb. Gutxienez.

gutxienez (ere) adb. Behetik jota. Ik. behintzat. Duela ehun urte gutxienez. Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina.

gutxien-gutxienez adb. gutxienez-en indargarria. Baina, gutxien-gutxienez, eta gustatu ez arren, mirespen apur bat zor diogu.

gutxienik 1 adb. Gutxien. Gutxienik uste zuen lekuan. Ahalik eta gutxienik higitu.

2 adb. Gutxienez. Gutxienik, indarrean diren legeak bete ditzatela.

gutxi gorabehera Egiatik aski hurbil dagoen esaldi bati ezartzen zaion adizlaguna. Hogeiren bat, gutxi gorabehera. Bi litro, gutxi gorabehera. Denak, gutxi gorabehera, berdin samarrak. Hau esan zuen, gutxi gorabehera. Bazekiten, gutxi gorabehera, zertaz ari zen.

gutxi gorabeherako adj. Ezkontzaren betikotasuna ez da gutxi gorabeherako gauza, hil edo biziko baldintza baizik.

gutxik egin (du, zuen aditz laguntzaileekin, ezezko esaldi bat ondoren duela, ia-ia-ren baliokide den esapidean). Gutxik egin du hil ez nauenean. Gutxik egin zuen, nihaur ere ez bainintzen negarrez hasi.

gutxitan adb. (Denbora adieraziz). Gutxitan gertatzen den gauza. Gutxitan joaten da zinemara.

haizu

ez haizu izan da ad. Ipar. Zilegi ez izan. Noizdanik ote da hori ez haizu? || Angeluko serora guztiak berdin: ez haizu inon eskola ematera.

haizu izan 1 da ad. Ipar. Zilegi izan. (Aditza hirugarren pertsonan). Zotzetik da ziria, hazitik bihia; gezurra lege bada, haizu da gaizkia. Gezurrak haizu ziren. Neurriz kanpo hitz egitea inorentzat ez da haizu. Eskolan ez dela haizu euskaraz katixima. || Ala ez naiz haizu nahi dudanaren egitera?: ala ez zait zilegi nahi dudana egitea?.

2 zaio ad. Larunbata da, ez zaizu haizu ohea eramatea.

haizu utzi Ipar. Baimendu, onartu. Debekatu zituen erlijiozko antzerki oro, besteak haizu uzten zituelarik.

hala

1 adb. Era hartan. (Berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honela eta horrela-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. halaxe; honela; horrela; hola. Iruditzen zait oraino bizi zarela; eta halatan, hala bazintut bezala mintzatu nahi natzaizu. Hura hala izan zen. Guk ere hala behar dugu hartaz ongi oroitu. Eta hauek guztiak hala direla oroit zaitez. Hala dio San Agustinek. Hala esan zidaten eta hala diot nik ere. Zer doakizu ala hura holako edo halako den, ala hau hola edo hala goberna edo mintza dadin? Hala hitz egiten zuenari. Hala balitz. Eskuak, oinak eta sabelak elkarri lagundu behar dioten bezala, hala gizon batzuek besteei, galduko ez badira.

2 (Perpausaren hasieran, gehienetan eta-ren eskuinean, lokailu gisa). Aurreko perpausetan esan denarekin nolabaiteko lotura adierazteko erabiltzen den hitza. Eta hala, liburu bat idaztea erabaki nuen.

ez da hala (Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Ik. ezta2. Bazuen bere baitan zerbait onik ere, ez da hala? Horiek ere bizi behar dute, ez da hala?

ez hala Aurretik esan denaren eta ondoren datorrenaren aurkakotasuna edo desberdintasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. aldiz1; berriz 2. Allandek bere egarria osoro edo erdizka behinik behin ase bazuen, ez hala Mattin bere ilobak. Arropa zuri eta garbian ezagun da orban edo lohirik txikiena, ez hala zatar zikin batean.

hala bada lok. Hala; hortaz, beraz. Zuzia irazekirik dagoenean, bizi da, eta orduan hiltzen da, zeren orduan ahitzen baita; hala bada gu ere, bizitzeaz hiltzen gara, eta hiltzeaz bizitzen. Gure Jainkoak begiratuko du guregatik; hala bada, esperantzarik ez galdu.

hala berean 1 adb. Era berean.

2 lok. Halaber.

hala edo hala adb. g.er. Nola edo hala.

hala ere 1 lok. Aurreko perpausetik espero denaren aurkakoa gertatzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. halere; hala eta guztiz ere; halarik ere. Tycho Brahe gizon jakintsua zen, hala ere, haur denboran sorginen gainean aditu zituen ipuinekin geratu zen atsoak topatzeko beldurrez. Maitasun lurtarra, baina irakurlearen bihotza esku leunez ukitu duen maitasuna, hala ere. Indar guztiak eskuetan izaki, eta hala ere, jendearen beldur.

2 lok. Gainera. —Eramango gaituzu? —Bai, eta pozik, hala ere.

3 lok. Eskerrak; gaitz erdi. Hala ere!, alde egiten dute; ez, ordea, han daude oraino nazkagarri haiek! Hala ere, lagunekin datorrenean!

hala eta ere lok. Bizk. Hala ere. Botila erdi pattar edan zuen eta, hala eta ere, ez zen mozkortu.

hala eta guztiz (ere) Hala ere. Egun eta ordu guztien kontu zorrotza hartuko didate; eta hala eta guztiz ere, hain ardura gutxiz biziko naiz? Urrea urre da beti, baina, hala eta guztiz ere, leundu beharrak izaten ditu.

hala-hala adb. Ipar. eta Naf. Halaxe. Oraingo arrainek arbola gainean egiten baitituzte ohatzeak, eta hala-hala oihanetako piztiak, ur handietan bizi baitira. Nola hesi azkarra ogi landareen edo mahastien inguruan, hala-hala dago gure mintzaira Euskal Herriaren eremuetan. Jarrai hala-hala.

hala-hola 1 adb. Nolanahi. Ez dira gisa horretako gauzak hala-hola sinesten.

2 adb. Ez oso ongi. Hala-hola joan ziren itsasoko egunak.

hala-holako adj. Ez onegia, ez oso fidagarria, erdipurdikoa. Ik. nola-halako. Hoberenak, onak, artekoak, eta hala-holakoak. Astakilo handia, ez hala-holakoa, lurbirako astakilo guztien errege izan litekeena baino. Nahiago izango zenuela nekazari on bat, hala-holako ondasunak dituena baino. Hala-holako adiskidea: beltza egin didazu eta ez dizut berehalakoan barkatuko. Ene lekukotasuna ez da hala-holakoa.

hala izan bedi Esaten edo eskatzen dena betetzeko desira adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. halabiz; hala izan dadila. Euskaldunengatik ere egiten dut topa, zuen herriak betiko bakea eta oparotasuna izan dezan!, hala izan bedi! Ez iezaguzu utz tentazioan erortzen, ezpada gaitzetik gorde gaitzazu; hala izan bedi.

hala izan dadila Esaten edo eskatzen dena betetzeko desira adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. halabiz; hala izan bedi. —Gauza on honek, goiz edo berandu, bere fruituak emango dizkigu. —Hala izan dadila. Eta zuk nahi dituzunak egiteko grazia jaitsiren dela nire gainera; oi, Ama, guztietarik hoberena, halabiz, hala izan dadila, amen.

hala moduz adb. Gip. Hala-hola, ez oso ongi. Nik ezer gutxi ikasi nuela esan behar, eta gehiago ere hala moduz gelditu ziren.

hala moduzko adj. Gip. Hala-holakoa.

hala... nola... 1 Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. (Ezezko testuinguruetan erabiltzen da). Ez da uholderik lurra hala larrutzen duenik, eta ez harrik haragia hala galtzen duenik, nola kontzientzia gaiztoak bere burua.

2 Bai... bai... Eman diezagula behar dugun mantenua, hala arimakoa nola gorputzekoa. Oroit zaitez nire ahaideez, baita etsaiez ere, hala biziez nola hilez.

hala nola 1 Adibidez. Bedeinkatzea, erran nahi da, laudatzea, hala nola erraten dugunean bedeinka dezagun Jainkoa. Etxepareren hizkera euskalaririk gehienek ukitu dute, hala nola Stempf-ek, Schuchardt-ek eta, inork baino barrenkiago, René Lafonek.

2 Ipar. Bezala, era berean. (Dagokion hitz edo esaldiaren ezkerrean). Jauregiko eskailerak berrituak izan dira, hala nola zureriaren beste zati asko. Baina herioa ondotik darraio hala nola itzala. Hala nola suaren bazka baita olioa, gisa berean alferkeriarena da gaztetasuna. Hala nola ohoina gauez ezustean jiten baita, hala-hala herioa.

hala-nolako adj. g.er. Hala-holakoa, nola-halakoa.

halarik ere Hala ere. Bildu zituztenean aurkitu zituzten ehun eta berrogeita hamahiru arrain handi; halarik ere, sareak ez ziren hautsi.

hobe

adj. on izenondoari dagokion konparatibozko era. Ik. hobeki; hobeto. Pilota hau bestea baino hobea da. Gurea baino hobea, jatorragoa iruditzen zait. Hitz eskas hauek baino hobeak merezi ditu liburu honek sarrerako atean. Janari ona, edari hobea. Hau askoz hobea da. Gutarik onenek, gehienek ez bada ere, bazituzten alde on baino hobeak. Eredu hau da guztioi eskaintzen diguna, hobea nahiz makurragoa. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Antzezlariak, ezin hobeak. Gogo hobearekin jaten dute orduan. Ez duzu hura baino sendagarri hoberik aurkituko. Lurrean zer hoberik? Txarragoak hobetzat salduz. Umilagoak eta esker hobekoak izateko. || Esr. zah.: Hobea maiz onaren etsai. Txarrena hobeaz ahalke.

hobe beharrez adb. Asmorik onenaz; hobe delakoan. Ik. on beharrez; ondo beharrez;  + ondo beharrean; hobe ustean; hobe ustez; onustean; onustez. Santa Kruzek egiten zuena hobe beharrez egiten zuen, beti asmatzen ez bazuen ere. Zeure hobe beharrez esaten dizut.

hobe ez Bizk. Zalantzarik gabe. (Ironiaz erabiltzen da). —Orduan gaur hemen geratuko naiz... —Hobe ez!

hobe izan, hobe izaten, hobe izango/hobeko da/du ad. (da aditza denean 3. pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da; osagarritzat aditz izena, partizipio burutua, baldintzazko esaldi bat edo, gutxiagotan, subjuntibozko esaldi bat har dezake). Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino. Hobe duzu ezkondu, moja joan baino. Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino lehenago. Hutsik egin nahi ez duenak hobe du beste lanbide bati ekin. Hobe izango da isilik egotea. Hobe izango zuen sekula jaio ez balitz. Hobe litzateke askatu eta lagatzea. Hobe zenuke gutxiago erreko bazenu. Itsu baino hobe da oker izatea (esr. zah.). || Zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. Errient ona baino hobe aita ona. Hobe bakarra balitz.

hobera egin Hobetu. (Batez ere osasunaz eta eguraldiaz mintzatuz erabiltzen da). Gera zaitez nirekin, eguraldiak hobera egin arte. Agurearen osasunak, ostera, ez zuen hobera egin eta handik gutxira hil zen.

hobe ustean adb. Hobe delakoan. Ik. hobe beharrez. Berrikeria horiek salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen.

hobe ustez adb. Hobe ustean. Ik. hobe beharrez. Hobe ustez egin zuen horrela.

[Oharra: Euskaltzaindiak, hobe esan esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide horren ordez hobeki esan edo hobeto esan erabiltzea gomendatzen du].

horratik

1 lok. Hala ere. Ik. haatik; horregatik. Ez da hemen sortua: badu, horratik, zerikusi berezirik euskaldunokin. Abiatu baino lehen, horratik, gaiari zuzen-zuzen dagokion oharren bat edo beste egin beharrean naiz. Hori horrela izanik ere, aitortu behar da, horratik, beren gisa ibili izan direla "estrukturalista" direlakoak. Hiztegi batetik hitz zahar eta zokoratuenak bildu eta parrastaka ereitea gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat.

2 lok. Benetan, egiazki. (Harridurazko esaldietan erabiltzen da gehienetan). Ik. gero 3. Horratik, hori ikustekoa izango da. Otordu atsegina egin genuen, horratik!

3 lok. Dirudienez, ikusten denez; hortaz. Moda hauek heldu dituk, horratik, zuen etxera ere. Txofertzarako baimena ateratzeko dirua kendu zion horratik osabari.

ez horratik Ezta pentsatu ere, ez horixe. Ez zion ihes egingo eraile hark!, ez horratik! Ez nintzen kikilduko, ez horratik.

hotz

1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. hotzak). Hotza kentzeko edan.

2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.

3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen. || adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.

4 (Adizlagun gisa). Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

ez hotz eta ez bero 1 adb. Hala-hola, ez ongi eta ez gaizki. Ik. hala moduz; erdipurdi; hainbestean 2. —Ezteiak ondo, Joana? —Ez hotz eta ez bero, Kattalin, bake-bakean joan dira.

2 adb. (gelditu eta kideko aditzekin). Inongo interesik edo zirrararik erakutsi edo sentitu gabe. Ik. axolagabe 3. Olatu bat ez da ezer niretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin.

hotzak adb. (egon, gelditu eta kideko aditzekin). Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago.

hotzak hartu Izaki bizidunez mintzatuz, hoztu; hotza pasatu. Etxetik irteten naiz jantzi arinekin; hotzak hartzen nau eta horra nire osasuna galdua. Hotzak hartuta eta indarrak ahituta, hantxe eman zituzten azkeneko egunak.

hotzaren hotzez adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.

hotzean 1 adb. Tenperatura hotzean, hotza dagoenean. Ik. hotzetan. Horrela esanez ur irakinak egiten zuen negarra: "ongi miatzen baldin banauzu, hotzean badut indarra". Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Hotzean gorde behar da lagina laborategira eraman arte.

3 adb. Sentimenen edo beroaldiaren eraginik gabe. Ik. odol hotzean; hotz-hotzean. Eskarmentuak egoerak hotzean aztertzen irakatsi dio. Hotzean pentsatuta, mutilak inozo samar jokatu duela uste dut.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo berotu gabe. Sorbalda ondo berotzen dut, bolea hotzean joz gero zaintiratu txikiren bat egin dezakezulako.

5 adb. (izan aditzarekin, harremanen hoztasuna adieraziz). Ipar. Martine Aubry eta Ségolène Royal alde bat eskuz esku, kasik ezin bereziak, denbora batez arras hotzean zirelarik.

hotz egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.

hotz egon Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotzetan adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Ik. hotzean. Gorbeian gaueko ordu batean, hotzetan eta haizetearen erdian zeuden ikusleei, eskerrik asko. Hotzetan gorde.

hotzez adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.

hotz-hotzean adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.

hotz izan 1 da ad. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.

2 da ad. Bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

hotz kate, hotz-kate iz. Salgaiak, bereziki janari-edariak eta botikak, ekoizten direnetik kontsumitzen diren unea arte, hotzean gordetzea, garraiatzea eta saltzea bermatzen duen prozesua. Surimia elikagai izoztua denez, egoera horretan mantendu behar da kontsumitu baino lehentxeago arte, hotz katea eten gabe. Halere, txertoen erdiak inguru zaborretan bukatzen du, hotz katea hautsi eta iraungitze data gainditu ondoren.

iduri1

iz. Ipar. eta Naf. Irudia.

ene (gure...) iduriko Ipar. eta Naf. Nire (gure...) ustez. Ene iduriko, hori ongi da.

ez idurian Ipar. eta Naf. Bestela badirudi ere; konturatu gabe. Horrela irakatsi ziguten unibertsitatean eta, ez idurian ere, horrela izaki, gutiz gehienik. Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait. Ez idurian parrokiako kermeza hurbiltzen ari da.

idurian adb. Ipar. eta Naf. Irudian. Jaitsi zen Espiritu Santua uso idurian. Badator Judas saltzailea, eta adiskidearen idurian ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan.

iduri egin Ipar. eta Naf. Irudia egin, itxura egin. Ez aditu iduri egin zuen.

iduri eta (Perpaus osagarri bat lagun duela). Ipar. Ba... bezala. Atzaparka lotzen zaio, iduri eta begitarte guztia larrutu behar diola: atzaparka lotzen zaio, begitarte guztia larrutu behar balio bezala.

iduri izan 1 du ad. Ipar. eta Naf. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Iduri du eri dela. Zezen bat iduri duen behia: zezen bat dirudien behia. Iduri du zaldiz dabilela. Arbolen adarrek hilak iduri zuten. Iduri luke berriketari batzuek plazer hartzen dutela besteen itzalak hedatzen.

2 zaio ad. Ipar. eta Naf. Iruditu. Maitearengandik urruntzen ari naizela iduri zait. Iduri zaionean eginen du galde.

iduripean adb. Ipar. eta Naf. Irudipean. Badakizue ezen deabruak mila forma har ditzakeela, eta emakume baten iduripean ager daitekeela batean, herensuge batenean bestean.

idurira adb. Ipar. eta Naf. Irudira. Gizonak ez dira Jainkoaren idurira eginak? Uhina zutitzen zen bertan pareta zabal baten idurira.

iduriz adb. Ipar. eta Naf. Irudiz. Iduriz onak eta funtsean gaiztoak direnak.

idurizko adj. Ipar. eta Naf. Irudizkoa, irudimenak sortua. Dela egiazko, dela idurizko.

ikusi1, ikus, ikusten

1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin). Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia (esr. zah.).

2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.

3 du ad. Norbaitekin egon edo norbait bisitatu. Ea noiz ikusten dugun elkar. Hamalau urte pasatu nituen aita-amak ikusteke.

4 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Dakusagun orain nor datorren.

5 du ad. (ongi, gaizki, begi onez eta kidekoekin). (Ontzat, txartzat...) eman, (ontzat, txartzat...) hartu. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Munduan gorrotatua eta gaizki ikusia izateko. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.

6 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.

7 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Ez dakusan begiak, gaitzik ez (esr. zah.).

8 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.

9 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

aurrez ikusi Ik. aurreikusi. Aurrez ikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke. Aurrez ikusia zegoena aspaldi-aspaldidanik, heldu da azkenerako patuaren izenean. Erantzunak aurrez ikusi.

ez ikusi(a) egin, ez ikusiarena egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei. Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion.

ikusi arte Norbaitengandik urruntzean agurtzeko erabiltzen den esapidea. Agur, ikusi arte. Ikusi arte, eta goraintziak Eiderri!

ikusteko 1 adj. Ikusgarria, miragarria. Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria. Munduko gauzarik ikustekoenak.

2 iz. Ikuskizuna; ikustea merezi duen gauza. Zein ikusteko ederra!

ikusteko izan (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Harremana izan. Ik. zerikusi. Ez dugula ikustekorik Indiako Erresumarekin. Zer ikusteko dut nik zurekin? Liburuarekin ikusteko gutxi duten eranskinak.

ikusten denez 1 adb. Ikusten den bezala.

2 adb. Dirudienez, antza denez. Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute. Handikiro egindako afaria, ikusten denez.

inoiz

1 adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). Noizbait, egunen batean, uneren batean; ezein unetan, behin ere. —Izan zara inoiz Parisen? —Ez, inoiz ez naiz Parisen izan (Ik. inoiz (ere) ez). Horrelakorik ikusi duzu inoiz? Inoiz ikusten baduzu. Ez duzu inoiz bakerik izango (Ik. inoiz ere). Inoiz erori gabe. Inon eta inoiz agertzen ez diren hitzak erabiliz. Azkenaldiko uholdeak inoiz ikusi ez den adina erdaldun ekarri du gure artera. || (Erkaketetan). Inoiz baino gehiago behar dugu orain. Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean. Inoiz baino harrokeria handiagoz. Ez zegoen geldirik Orixe; bere euskal lanak, inoiz ez bezala, samaldan zetozkigun, bata bestearen gain. Zure bihotzak inoiz ez bezalako taupadak ditu. Inoiz ere ez bezalako eran. || Eta badu negar bide oraingoan, inoiz izan badu.

2 adb. (Baiezko testuinguruetan, geroaldikoak ez diren esaldietan). Noizbait. Inoiz ikusi ditut horiek elkarrekin hizketan. Euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Beste inoiz aintziretan izainak atzematen ditinagu.

3 (Izen gisa). Noizik ez den tokian inoizik ez da.

inoiz edo behin adb. Inoiz, noizean behin, oso gutxitan. Ik. noizik behin. Neskatxa batenganako maitasun berorik ez zaio ernatzen; haragizko jolasetara iraultzen da gehienez inoiz edo behin, gogo gaiztoz bezala.

inoiz edo berriz adb. Inoiz edo behin. Izango balitz inoiz edo berriz sua itzali beharra.

inoiz ere (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Ik. behin ere; sekula ere. Inoiz ere zahartzen ez dena. Bekatu larririk bat ere, inon ere eta inoiz ere ez egitea. Inoiz ere ezer ez ukatzea.

inoiz (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Izan zara inoiz Parisen? —Ez, inoiz ere ez. —Ezingo ote da aldatu? —Ez, inoiz ere ez. —Noiz irtengo naiz hemendik? —Inoiz ez.

inoiz gutxitan adb. Gutxitan.

inoizko 1 adj. (Baiezko testuinguruetan). Noizbaiteko. Eta harriturik gelditzen dira, inoizko andregaia besterekin ezkondurik aurkitzen dutenean. Inoizko ohiturak.

2 (Superlatibo batekin, "inoiz baino -ago" adierarekin). Bizk. Ik. behin ere 2. Fedean behintzat, inoizko sendoen jarri nintzen. Aurten etorri zaigu inoizko goizen. || (-rik atzizkia hartzen duela). Inoizkorik zoriontsuen. Inoizkorik azkarren zihoazen Frantzia aldera.

inola

1 adb. Ezezko testuinguruetan, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, 'ez modu batera ez bestera' esanahiaz, edo ezetzaren indargarri gisa. Ik. inondik ere; urrundik ere; ezta hurrik eman ere; hurbiltzeko ere. Ezin eraman inola ere horrelako gorrotoa. Inola ezin daitekeen gauza. Guk inola ezin asma dezakeguna. Garbia, inoiz inola gorputzaren atsegin lohiari lekurik eman gabekoa. Ez zuen inola ere nahi bere semeak behartsu izatea. Gaiztoei laguntzea, inola ere ez nizuke eskatuko.

2 adb. (Ezezkoak ez diren testuinguruetan). Nolabait. Eta bihurtzeko, inola ere ahal badut, egin didan mesedea. Inola ateratzekotan, bada, egunkaria, askoren laguntzaz aterako da.

inola ere ez 1 (Aditza ezabaturik). Inongo modutan. —Nola hil zen Elias? —Inola ere ez oraindik.

2 (Aditza ezabaturik). Erabateko ezetza adierazteko erabiltzen den esapidea. —Belarriz bestez entzun ahal zenezake? —Inola ere ez. Badaiteke agian gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inola ere ez adarmotz.

inolako 1 adj. (Ezezko testuinguruetan; izenaren ezkerrean artikulurik eta kasu markarik gabe). Bat ere ez, inongo. (Dagokion izen sintagma mugagabean erabiltzen da). Liburuak ez dauka inolako oharrik. Inolako eragozpenik gabe egin nuen. Ez da itxuraldatzerik izan gure artean, ez inolako eraberritzerik, antzinatik geneuzkan ondasunen galera gogorrik berekin ekarri ez duenik. Oinazerik ez behintzat inolakorik gorputzean. Izaera apalekoa da, eta NBAn daramatzan urteetan ez du inolako istilutan parte hartu.

2 adj. (Ezezko ez diren esaldietan). Nolabaitekoa; berebizikoa, egundokoa. Ondasunen indarrez edo beste inolako dohainen indarrez. Inolako etorria zuela eta ohi ez bezalako hizlaria zela.

inon

1 adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). Tokiren batean, nonbait; ezein tokitan. Ik. nehon. Ni haren bila eta hura inon ez (Ik. inon ere). Inon ikasi ez duena badakiela. Hoberik ez da inon. Inon gelditu gabe. Inork ikusi ote du, inoiz eta inon, erdaraz, "Don Quijote" edo "David Copperfield" "hobeturik"? Inon horrelakorik baldin bada.

2 adb. (Baiezko testuinguruetan). Nonbait; beste nonbait. Inon ikusi izan dut horrelakorik. Etxean eduki eta inon bilatu: beste toki batean. || (Erkaketetan). Hiri batzuetan beste inon baino mirari gehiago egin izan zituen. Han inon baino hobeki, esanak du muina. Gipuzkoan badira basoak inon ere bezain ederrak. || Bi gauza, inon gutxitan idoro daitezkeenak: toki gutxitan, ia inon ez.

inon den (diren) (Superlatibo baten ezkerrean, indargarri gisa). Inon den gizon zuzen eta zintzoena zen. Bera da bitarteko inon den onena.

inon direnak Egundokoak, berebizikoak. Emakumeen aurka inon direnak esaten. || Peru dela eta ez dela, inon direnak eta ez direnak esaten zituela.

inon ere (Ezezko esaldietan). Inon ez. Ezin ditut aurkitu inon ere. Orbanik inon ere ez zitzaion ikusten.

inon (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Non dago? —Inon ere ez. —Non zegoen sasoi hartan gipuzkeraren nagusitasuna? —Inon ez.

inor

1 izord. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Pertsonaren bat, norbait; ezein pertsona. Ik. nehor. Ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen (Ik. inor ere). Ez duzu inor hilko. Inor ez banaiz ere. Inor etortzen bada. Inor mindu gabe. Eta Urlia jaunak inor astindu badu, ni astindu nau. Euskaltzalea zen Mogel, inor izan bada. Irakurlea da nagusi, inor izatekotan. Haren idazlanek umekeria antza badute; ez dira inoren barrena inarrosteko gai. Inori ezer kendu gabe. Eta makurrik ez al dio inork aurkitu? Ba ote da inor besterik etxean?

2 izord. (Baiezko testuinguruetan). Norbait; beste norbait. Izen jatorrak, ez inork asmatuak edo antolatuak. Inoren hutsak ikusteko begi erneak ditugu: besteren hutsak ikusteko. Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da gizarteko mintzabidea eta adierazpidea besterik. Geure umeei emateko beste ogi ez dugu, eta inorenari eman beharko ote diogu? || (Erkaketetan). Euskaldunok, noski, inor baino hobeak eta trebeagoak gara edozein aldetatik. Eta hori bai dagoela emakumearen eskuan, beste inorenean baino gehiago.

inor asko(rik) (Ezezko esaldietan). Jende askorik, jende handirik. Astegunetan ez zen inor askorik ikusten. Inor asko ez zen jabetu ni nola egon nintzen.

inor ere (Ezezko esaldietan). Inor ez. Zergatik inork ere ez zekiela.

inor (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Inor etorri da? —Ez, inor ere ez. —Nor etorriko da? —Inor ez.

inor gutxi Gure lurraldea inor gutxik bezala ikusi du Barojak: pertsona gutxik, ia inork ez bezala. Inor gutxik irakurri dituen paperetan. Hamabi haurren aita naiz ni eta, semeak hamar baditu; lan egiteko inor gutxi eta mahaian ezin kabitu.

inora

1 adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). Tokiren batera, norabait; ezein tokitara. Ik. nehorat. Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan (Ik. inora ere). Ezin inora ihes egin. Beste inora begiak itzuli gabe. Baldin inor inora joateko premia handian badago. || Gizon haren janzkera, inora joan behar zuenean, izaten zen: (...).

2 (Izen gisa). Hizkuntza inorarik gabe besoz eta zangoz katigatuta uzten zuela.

inora ere (Ezezko esaldietan). Inora ez. Inora ere ez zen joaten haren berri izan gabe.

inora (ere) ez (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Nora zoaz? —Inora ere ez.

inorako adj. (Ezezko testuinguruetan). Norabaitekoa. Ez dut inorako ez ezertarako gogorik. Inorako presarik gabe.

izan2, izan, izaten

1 da ad. Aditz kopulatiboa, ezaugarri iraunkor bat adierazteko erabiltzen dena. Gizona hilkorra da. Bi eta bi lau dira. Gaztea zen. Liburu hori oso ederra da. Esker onekoak izan zaitezte. Hori nirea da. Andoni irakaslea da. Zoriontsu izan zara? Egin nahi duzun lana egiteko trebea da gizon hori.

2 da ad. Gertatu. Lapurreta kalean izan zen. Han izan zen izatekoa! Zer izango da nitaz?

3 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Hil-berri hori mingarria izan da guretzat alde guztietarik. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino.

4 da ad. Halako egoeran edo tokian egon. Gure amona ongi da. Apaiza elizan da. Erroman izan nintzen iaz. Lehengo batean Arantzazun izana naiz.

5 da ad. (Singularreko 3. pertsonan). Aipatzen dena badela adierazi. Ik. egon1 11. Gauza onik nigan bada, jauna, zurea da. Infernuan ez da elurrik. Gose onarentzat ez da ogi beltzik. Alabatxoak pianoa jo zuen eta sekulako dantzak izan ziren.

6 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ezin izan. Ik. egon1 12. Neke gabe ez da bizitzerik. Ez zen gibelera itzultzerik. Ez zen, inolaz ere, ihesi joaterik.

7 da ad. (Beldurra, lotsa, hotza, beroa eta kideko sentipenekin). Bero denak itzala ez du gaizto. Edaten ematea egarri denari. Ez dugu zeren ahalke izan gure hizkuntzaz. Fraideak ez ziren gose, baina bai egarri.

8 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. elurra izan; euria izan. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Bero handia zen. Hego haizea da. Euria denean estali eta haize denean babestu. Zein ilun den kanpoan!

9 da ad. (3. pertsonan, orduez, garaiez edo kidekoez mintzatuz). Barau eguna da. Uda da. Eguerdia da. Ordu biak dira. Gaua zen. Goiz da oraindik.

10 (Partizipio burutuan). Ik. ohi 5. Nire lagun eta adiskide izana. Ganboarren etxe izana dago mendiaren erpinean. Tolosako unibertsitateko irakasle izana. Seme bat Bilbon zinegotzi izana.

11 da/du ad. (3. pertsonan, denborazko testuinguruetan). Igaro, pasatu. Ik. dela; duela. Badira hogei urte hemen bizi naizela. Egun asko da elkar ikusi ez dugula. Hamasei bat urte dira liburua argitaratu nuela. Bi urte badu hemen dela. Sei hilabete zuen hor zela. Aspaldi du haren ezagutza dudala. Zenbat denbora du pena horietan zaudela?

12 (Aditz iragangaitzen laguntzaile gisa). Gaur etorri da. Neskame joan zen. Agertu izan balitz. || Aholkulari izendatua izan zen.

13 (Aditz iragankorren laguntzaile gisa, ekintzaren subjekturik ez dagoenean). Urre asko ekartzen zen Ameriketatik garai hartan. Erdal liburu gutxi saldu da aurten Durangoko Azokan.

14 zaio ad. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Ipar. Iruditu. Zer zaizue gure solasez? Zer zaizu?, emazte hori edo arras gutaz trufatzen da edo xoro eder bat da.

15 zaio ad. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Axola izan. Salomoni horiengatik ezer ez zitzaion, urruti zeudelako. Hiri zer zaik, esnezalearen iloba ezkontzen delako? Zer litzaizuke mundu osoa irabaztea, zure arima galtzen baduzu? || dio ad. (nork osagarririk gabe). Zuri zer dizu lagunen jardunagatik?, zuk egizu zeurea.

16 du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. Ik. eduki1. Etxe bat izan. Diru asko du. Osasuna duenak. Eguraldi ona izan dugu azken bolada honetan. || Hiru seme-alaba ditu.

17 du ad. (Adinaz mintzatuz). Urte eta erdi du. Hogei urte zituenean.

18 du ad. (Subjektua den pertsona indartzeko edo nabarmentzeko; genitiboa edo destinatiboa hartzen duten da motako zenbait esaldiren baliokide indartu bezala erabiltzen da). Eske zetorkidana adiskide dudalako. Sarasketa jauna aspaldiko ezaguna dut. Nor duzue David hura? Gaur Pazko dugu. Berandu dugu.

19 du ad. Norbaitek beregan izan. Begi politak ditu. Ile horailak zituen. Zintzo itxura zuelako.

20 du ad. (Gauzez mintzatuz). Zuhaitzek hostoak dituztenean. Berrehun mila biztanle dituen hiria. Estalki biribila duen ontzia. Pentsabide horrek etorki jakina du.

21 du ad. Norbaitek beregan sentitu. Buruko mina izan. Sukarra du. Ez du ezertarako gogorik.

22 du ad. (Aditz iragankorren laguntzaile gisa). Bi ogi ekarri zituen. Ibaiak eraman zuen. Behar bezala azaldu izan balu. Behin eta berriro irakurria dut.

23 du ad. (nor osagarria singularreko 3. pertsonan, batez ere ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ez dut hara joaterik izan. Ez zuen atzera egiterik.

baliteke, badaiteke Litekeena da. —Uste dut nonbait ikusi zaitudala... —Ni?, baliteke. Bai, baliteke hartu dudan bidea okerrekoa izatea. Gaixotasunak birikei eragiten die batik bat, baina badaiteke giltzurrunetan ere agertzea. Ez dakit, badaiteke.

daitekeena (da), litekeena (da) Izan daitekeen gauza da, gerta daitekeena da. Ik. posible izan. Bai, litekeena, baina... nola demostratu hori? Litekeena da Hegoafrikan erabateko gerra piztea. Oso daitekeena da pertsona horrek erailketa argitzeko adina datu izatea. Daitekeena horixe! Daitekeena al da hori?

dela (Denborazko mendeko perpausak eratuz, aditz nagusiko ekintzatik zenbat denbora igaro den adierazteko). Ik. orain dela. Gaur dela ez dakit zenbat urte. Oraindik egun asko ez dela. Denbora gutxi dela.

dela... dela... junt. Bai... bai... Zer ikusgarriak, dela itsasoko aldera, dela mendira! Euskara egiten duzu, dela giputzen, dela bizkaitarren gisan. Dela laborantza, dela hargintza, dela zurgintza. || Etxe prefabrikatuak eta antzeko ezaugarriak dituzten instalazioak jartzea, direla behin-behinekoak, direla iraunkorrak. Denbora asko gauaz igarotzen zuen, zela otoitz txit arretazkoan, zela gogor bere gorputza zehatzen.

direnak eta ez direnak Dena eta are gehiago. Ik. bereak eta bi. Harrezkero, direnak eta ez direnak egin ditu aurrera jarraitzeko. Direnak eta ez direnak entzun beharko ditu! || Kontatu zizkion ugazabari zirenak eta ez zirenak.

duela (Denborazko mendeko perpausak eratuz, aditz nagusiko ekintzatik zenbat denbora igaro den adierazteko). Ik. orain dela. Duela berrogei urte gauza bera pasatu zen Japonian. Aspaldi ez duela. Duela gutxi.

izan ere lok. Esan dena biribiltzeko, edo esaten dena esan berri denarekin lotzeko esapidea. Hala da, izan ere. Zer da, izan ere, hitzen bizia? || (izan ez den beste aditz bat duen perpaus batean). Nork edukiko dio begiramenik, izan ere, bere buruari begiramenik ez dion herri bati? Joera berriak mugagabeak mugatzen lagunduko baligu, ez litzateke laguntza makala; izan ere, argi berritze baten premia bazegoen hizkuntzalaritzan, inon bazegoen.

izan ezik Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. salbu. Denak joan ziren, ama izan ezik. Barruan ez zegoen ezer, lau hormak izan ezik. Guztiak, ni izan ezik. Igandeetan izan ezik. Edozein hizkuntzatan, euskaraz izan ezik. Hotzik ez, gauetan izan ezik. || Nor ausart zitekeen, horrenbeste arriskuren erdian, Ulises izan ezik?

izan ondo interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan. Eskerrik asko, Segundo; izan ondo.

izan ongi interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ongi izan. Egun on eta izan ongi ni berriz etorri arte. Izan ongi eta laster arte!

izatekoa izan 1 (Batez ere hi haiz izatekoa eta kideko harridurazko esapideetan, norbaiten izaera berezia azpimarratzeko). Hi haiz izatekoa, hi! Sagar guztiak harrapatu dizkigu; hori da izatekoa, hori!

2 (3. pertsonako esapideetan, harridura adierazteko). Jesus, hori da izatekoa! Honen hutsa ezagutu zutenean, han ziren izatekoak!

izatekotan (ere) Aurretik adierazi dena osatzen duen esapidea, halako baldintzazko edo aurkaritzazko balioa eransten diona. (izan aditza ez den beste aditz bati ere erreferentzia egin diezaioke). Ik. izatekotz. Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira. Halaber, gogorarazi du jardun horiek zigortzea, izatekotan ere, legeari dagokiola. Izatekotan ere, hor. Eta hori ez da niri dagokidana; zuri, izatekotan. Edonola ere, PSko hautagaiak nekez nagusituko dira lehen itzulian; izatekotan, bigarren itzulian erabakiko dira diputatu berriak. Ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere; izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen. Izatekotan ere, beti egon den lekuan baino ez baitago bidea: abertzaleen batasunean.

izatekotz (ere) 1 Ipar. Aurretik adierazi dena osatzen duen esapidea, halako baldintzazko edo, batez ere, aurkaritzazko balioa eransten diona. (izan aditza ez den beste aditz bati ere erreferentzia egin diezaioke). Ik. izatekotan; aitzitik. Alde honetan Xanpun dugu, izatekotz, hortaz dohatua. Ez da Zuberoan sekula ikusten taulen gainean ez Jainkorik, ez Jesusik, ez Ama Birjinarik; izatekotz, zenbait aingeru eta zenbait satan. Halere, zuen amodioa ez da hautsi; izatekotz, azkartu. —Hontza ote zen hori? —Ez... izatekotz ere, gau-belea! Delako arrangura hura ttipitu ote da ala izatekotz handitu? Fraide horiek ez baitira besteak baino gutxiago kartsutasunez, baina izatekotz, sentikorrago. Gero eta mozkin gehiago? izatekotz gero eta mozkin hobeak!

2 lok. Ipar. Izan ere. Diotelarik, Korsikan berean, Frantziaren alderako atxikimenduak manatzen duela, izatekotz, ezaren alde agertzea. Jakin-minez betea zuen soa, izatekotz, lehen aldiz ikusiko balu bezala. Beste batzuek gogoan dute, izatekotz Mendekoste biharamuna.

jakin, jakin, jakiten

1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. Berak ezertxo jakiteke egin ziotena.

2 (ez dakit zer, ez dakit zenbat eta kideko esapideetan, ziurra ez den zerbait edo ongi gogoratzen ez den zerbait adierazteko, indargarri gisa). Horregatik ezagutu ninduen Andonik gaur dela ez dakit zenbat urte. Kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari, ez dakit zer kasketaldi egoskor dela medio.

3 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen (esr. zah.).

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gauza jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.

batek (ba)daki Auskalo. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!

batek jakin Auskalo. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

dakidala (dakiela...) 1 adb. Ohartuki, jakinaren gainean, nahita. Nik zugana, dakidala, faltatu ez dut bizian. || Nik, dakidalarik behintzat, ez dut horrelakorik egin.

2 adb. Dakidanez (dakienez...). Eliza eta komentua dagoen tokiari, nik dakidala, ez zaio esaten Azkartza, Arantzazu baizik.

dakidanez (dakizunez, dakigunez...) adb. Dakidanaren (dakizunaren...) arabera, ezagutzen dudanaren (duzunaren...) arabera. Ik. dakidala 2. Dakidanez, Madrilen bizi zen. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari.

ez jakin (Jokatu gabe, osagarritzat zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. jakin ez. Bi maite ukan eta ez jakin zein hauta. Aldaketa egin zenean, ez jakin zer pinu mota izango zen onena. Lehen hala, orain hola; gero ez jakin nola.

ez jakinarena egin Zerbait ez dakielako itxura egin. "Zer gertatu da?" ekin zion Mattinek, ez jakinarena eginez. Jakinda, ez jakinarena egitea.

Jainkoak daki Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den perpaus txertatua har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!

jakina adb. Esaten dena ezaguna dela edo begien bistakotzat hartzen dela adierazten duen hitza. Ik. noski. Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. Lerro hauek, jakina, aski da urteari begiratzea, Londrestik datoz. Gobernariek, jakina, goramenez bete dute. Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango.

jakinaren gainean adb. Zer gertatzen, egiten edo esaten den jakinik, ohartuki, ezagueraz. Jakinaren gainean esaten ditu honek horrelakoak: zer dioen badakiela esaten ditu honek horrelakoak. Ongi jakinaren gainean egin du. Jakinaren gainean nahiz ezjakinean.

jakinaren gainean egon (izan) Dagokionak zerbaiten berri izan. Hara! jakinaren gainean al zeunden? Zuen arteko ibileraz jakinaren gainean dago.

jakinaren gainean ipini (jarri) Dagokionari zerbaiten berri eman. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Jakinaren gainean ipini gabe bidali ditugu.

jakinaren gaineko adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten edo esaten dena.

jakin-behar 1 iz. Jakin behar den gauza. Gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak.

2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik. jakin-min; jakin-nahi 2. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.

3 adj. Jakin behar dena. Erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.

4 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. jakin-nahi. Iraulka zebiltzan bazter orotara begi jakin-beharrak.

jakinean adb. Jakinaren gainean. Jakinean egiten dute gaizki. || Anaiaren jakinean lapurtu zion dirua amari.

jakinean egon (izan) Jakinaren gainean egon, izan.

jakinean ipini (jarri) Jakinaren gainean jarri, ipini.

jakin-egarri 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-gose. Bere jakin-egarria asetzeko elementuak.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena. Jakin-egarriago dira burudun baino.

jakin ez (Jokatu gabe, osagarritzat zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. ez jakin. Egia den ala ez den, seguru jakin ez. Neskatila, zer esan jakin ez, eta txintik ere atera gabe zegoen.

jakin-gose 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-egarri. Jakin-gose ergel batek bultzaturik.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena.

jakitera adb. Jakinez gero, jakin izan balu (banu...). Ondorioak jakitera ez zen lan horretan hasiko.

jakitera eman du ad. Aditzera eman.

nik al dakit 1 Gip. Auskalo. (Galdetzaile bat har dezake). Ik. batek jakin; nik dakita. Auskalo zer-nolako laguntza espero ote zuen handik, belar-enplastu edo sorginkeriaren bat seguruena, nik al dakit. Begira egon nintzaion nik al dakit zenbat denboran. Halaxe zeramatzan nik al dakit zenbat urte.

2 (Zerrendatze modukoetan, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Gip. Etortzen da gitarra pare bat, txistua eta nik al dakit zenbat tramankulu gehiagorekin eta berak bakar-bakarrik egiten dizu kontzertu bat. Haren musika taldean abestuko duela, supermerkatuko biltegian entseatzen dutela, nik al dakit zer esan didan.

nik dakita 1 Ipar. Auskalo. Ik. batek jakin; nik al dakit. Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan; hamar, hamabost agian; nik dakita?

2 (Zerrendatze modukoetan, galdetzaile bat hartzen duela, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Ipar. Ez ziren adituak, zientzialariak edota nik dakita nor; herritar xumeak ziren mintzo. Presozain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor!

nork daki Auskalo. Ik. nork jakin. Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko! Nork daki nondik eta nola eskuratua. Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Menturaz bai; nork daki?

nork jakin Auskalo. Ik. nork daki. Nork jakin egunen batean Popeieren indarra izango ez ote dugun. Eta egokiera etorrita, nork jakin!

kimika

iz. Gaien propietate, osatze eta eraldatzeak aztertzen dituen zientzia. Fisika eta Kimika. Bizigabeen kimika. Kimika Nobel saria. Kimika-gaiak. Kimika-saioak. Kimika-industria. Kimika ikasi. Kimikako irakaslea. Kimikako liburuetan. Kimikako ikastaroa.

kimika ez-organiko iz. Konposatu ez-organikoak aztertzen dituen kimika. Inoiz ez naiz saiatu kimika ez-organikoa menderatzen, eta kimika organikoaz dakidana oraindik ere nahiko zatikakoa da.

kimika inorganiko iz. Kimika ez-organikoa.

kimika organiko iz. Konposatu organikoak aztertzen dituen kimika. Kimika organikoaren alor aberatsa eta oso garrantzitsua da karboniloen kimika.

lako1

adj. Bizk. Bezalakoa.

ez lako Ez bezalakoa.

lan

1 iz. Onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jarduera edo ahalegin jarraitua. Ik. behar 4. Zure gogoeta, hitz, lan eta nekeak. Zorretan gaude lan horretan ari direnekin. Lan bat hasi, egin, burutu (Ik. lan egin). Idazleak dira lanik handiena egin beharko dutenak. Etxeko lanak. Baserri lanetan. Sortze lana. Argitaratze lana bere gain hartu du. Nabari da oraindik ere atontze-lanak ez dituztela amaitu, baina itxura ona du egoitzak. Zoro lanak dira holakoak. Zure eskuen lana (Ik. eskulan). Eskuzko lanak egiten. Behar bezala egindako lan bat. Etxean zer lan egiten duzu? Laneko idiak. Uda honetarako beste lan bat gaineratu ez balidate (Ik. egiteko). Lan astuna, erraza, handia, gaitza, nekagarria, aspergarria. Lan arina. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Irakurleari lana errazteko. || Esr. zah.:Lan lasterra, lan alferra. Ilunpeko lana, egun-argiz ageri.

2 iz. Arazoa, buruhaustea, zailtasuna. Ik. lanak izan; lanak eman. Hau lana! Bizitzen nahiko lan bada.

3 iz. Jarduera profesionala, ondasunak lortzearren, gizatalde baten barnean eta era arautuan egiten dena. Ik. lanbide. Lanetik bizi. Ongi, gaizki saritutako lana (Ik. lansari). 1948. urtean lan hori galdu zuen. Lan bila dabilena. Etxez etxe saltzen ibiltzea da bere lana. Lana utziko dutela (Ik. lanuzte). || Kapitala eta lana. Lanaren antolaketa. Lan banaketa sortu zenean. Lanaren irabaziak.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa. Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriak. Ez dauka lan esperientziarik!, nola kontratatuko dut? Lan-karga % 60 jaitsi da. Bere lan unitatean gutxienez urtebete bete dutela egiaztatzea.

5 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Lantokia. Lanera joan. Iluntzean lanetik etxera nekaturik datorrenean. Egun hartan bertan berandu iristeagatik, lanetik bota ninduten.

6 iz. Eskulangile, buru-langile edo artista baten jardueraren ondoriozko gauza. Ik. obra. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Lan izugarria eta trebea egin du hor Ametzaga jaunak. Irakurria dut haren azken lana. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Bost antzerki lan labur. Orixeren poesia-lan guztiak. K. Mitxelenaren euskal lan hautatuak. Haren lan gehienak Parisko museoetan daude.

7 iz. Izadiko indar baten jardun etengabea, ondorio ageria duena; ondorio hori. Uraren lanaren ondorioak. Maitasunaren lanak.

8 iz. Fis. Indar baten eta bere ezartze gunearen lekualdatzearen bektore biderkadura. Erregaia lan bihurtzeko behar den energia. Lan unitatea.

lanak eman Buruhausteak eman, zailtasunak izan. Zutik egoteak berak lanak ematen dizkit. Lanak eman behar dizkigu haize petral honek!

lanak izan Zaila izan. Ik. lan izan. Lanak izan genituen sua itzaltzen. Halako harri garaua jaso daitekeela besagainera, sinesteak ere lanak ditu. Lanak ditut irria ezin atxikiz.

lan baldintza, lan-baldintza iz. pl. Lan egoera, langile baten lanaldi, soldata, ordutegi eta kidekoen arabera neurtzen dena. Langile horien lan baldintza duinak ziurtatzeko araudirik ez dagoela salatu du sindikatuak.

lan bizitza, lan-bizitza 1 iz. Lana, jarduera profesionala. Lan bizitza eta familia bateragarri egitea da gure helburua.

2 iz. Langile batek, bizitza osoan zehar, lanean eginiko ibilbidea; ibilbide hori jasotzen duen agiria. Herrialde askotan erretiro adina luzatu nahian dabiltza, eta kotizazioa kalkulatzeko garaian lan bizitza osoa aintzat hartzea proposatu dute.

lanean adb. Lan egiten. Ik. beharrean 6. Gau eta egun beti lanean. Eguna baino lehen hasten ginen lanean. Jainkoarentzat ari naiz lanean. Lanean jardun. Lanean saiatu.

lan egin Bere lurrean bizitzea eta lan egitea. Gogotik egin dute lan. Badute nork agindu eta norentzat lan egin. Badira gai honetaz lan egiten dutenak. Bertakoek baino merkeago lan eginaz. Gaur ez du inork lan egin. Meza entzun eta ez lanik egin. || Lan asko egin zuten hori lortzeko. Lan gutxi egin du gaur.

laneko arrisku iz. Langile batek laneko istripu bat edo lanaren ondorio den eritasun edo gaitzen bat izateko duen arriskua. Laneko arriskuen prebentzioa.

laneko gaixotasun iz. Lanlekuaren ezaugarrien ondorioz edo lan egiteko moduaren eraginez hartu den gaixotasuna. Bere gaitza laneko gaixotasun moduan onartzeko prozedura iragan ekainaren 8an abiatu zuen Muskizko langileak.

lan eman g.er. Lanak eman. Obratzeak ematen digu lan.

lan eragin Lan eginarazi. Begira jaiegunean morroiari lan eragin diozun.

lan eskubide, lan-eskubide iz. Enplegatzailearen eta langileen arteko lan-harremanekin zerikusia duten eskubideen multzoa, lan-zuzenbideak arautzen duena. Etengabeko murrizketak pairatzen ari gara lan eskubideetan.

lan eta lan Etengabe lan eginez, etengabe lan egiten. Lan eta lan beti. Ezin egonik ari da lan eta lan.

lan gatazka, lan-gatazka iz. Langileen eta enpresaburuen arteko gatazka. Egoerarekin kezkatuta, Euskal Udalen Elkarteak erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan gatazkako hiru aldeei, alegia, langileei, enpresei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi hilabetez ari da luzatzen lan gatazka; langileen eskaera nagusia soldataren igoera da.

lan hitzarmen, lan-hitzarmen iz. Laneko hitzarmena, langilearen eta lan-emailearen artean egiten dena eta indarrean dagoen lan araudiari lotua dagoena. Lan hitzarmenak bi urte eta bederatzi hilabeteko iraupena du.

lanik ez iz. (Gehienetan artikuluarekin). Lanik ez izatea; langabezia. Ik. -ik ez. Gero eta piztia basati gehiago ari da bertara biltzen: lanik eza, soldatarik eza, pentsiorik eza... || Jauregietako lanik ez eta erosotasunarekin, nonbait, eman zen zorakeria eta zabarkerietara. Lanik ez handia dago.

lan indar, lan-indar 1 iz. Herri bateko edo alor bateko langileen multzoa, lan-ahalmen gisa hartua. Automobilgintza sektoreak osasuntsu egon behar du, nahitaez, automobilaren alorreko lan indarrari eutsi nahi badiogu. Erretiratzea, langabezia murrizteko eta lan-indar gazteago, eraginkorrago eta otzanagoa eskuratzeko lanabes baliagarria zela ikusi zuten.

2 iz. Marxismoaren ikuspuntutik, gizakiaren gaitasun fisiko eta intelektuala, zerbaiten ekoizpenean erabil daitekeena eta langileak enplegatzaileari soldata baten truke eskaintzen diona. Lehenengo eta behin, lan merkatuan lan indarra ematen da soldataren truke.

lan izan da/du ad. Zaila izan. (Dagokion aditz izena -tzen edo -tzea eran joan daiteke). Ik. lanak izan. Lan da min hau eramaten! Lan da zure obrak oro ezartzea. Lan du bihotzak orain zu hemen uztea. Badu lan aurrera sartzen. Lan izanen duzu ororen kontentatzen.

lan kontratu, lan-kontratu iz. Lan hitzarmena. Aurtengo lehen sei hilabeteetan egin diren lan kontratuetatik % 92 aldi baterakoa izan da.

lan mahai, lan-mahai 1 iz. Idazteko eta kideko lanetarako erabiltzen den mahaia. Nire logela eta bulegoa garbituko dituzu, eta lan mahaia nik soilik erabiliko dudala argi izan behar duzu. Leiho bakarra aurrean, lan-mahaia eta liburutegi txiki bat.

2 iz. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. mahai 3; batzorde. Lan mahai bat osatuko du egungo krisiari konponbidea emateko asmoz.

lan poltsa, lan-poltsa iz. Lan eskaintzak eta lan eskariak jasotzen dituen taula edo zerrenda, interesdunen eskura jarriz erakunde, enpresa edo kideko batek kudeatzen duena. Aldi baterako langileekin lan poltsa bat osatzeko aukera aztertuko duela esan zien zuzendaritzak, baina ez zien ezer agindu.

lan sozietate, lan-sozietate iz. Enpresa mota, kapitala nagusiki langileena duena. Krisi hasieratik, lan sozietateen eta kooperatiben kopurua bikoiztu egin da Foru Erkidegoan.

lan tresna, lan-tresna iz. Lanean erabiltzen den tresna. Ik. lanabes; erreminta. Askotariko lan tresnak topatu dituzte kobazuloan. Ordenagailua lan-tresna dutenek begi onez hartuko dute merkaturatu berri den f.lux programa. Gorputza da kirolariaren lan tresna.

lan zuzenbide, lan-zuzenbide iz. Zuzenbidearen alorra, enplegatzailearen eta langilearen arteko lan-harremanak (lan-hitzarmenak, askatasun sindikala, laneko segurtasuna...) arautzen dituena. Lan-zuzenbideari buruzko eskuliburu orokorrak. Lan kontratua da lan zuzenbidearen oinarri eta arrazoi.

sator lan, sator-lan 1 iz. Azpijokoa. Ik. azpijan 2; azpikeria; azpilan. Herritarren esamesak batuaz, sator lanean jarduteko asmoz.

2 iz. Isileko lana. Sator lanean dabiltza Europan barrena Budaren usteak.

lur

1 iz. (L larriz eta mugatua). Astron. Gizadia bizi den planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. Ik. lurbira. Gure planeta Lurra da. Eskerrak Lurra biribila dela. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Ilargia Lurraren satelitea da. Lurraren erdigunea. Lurraren bihotzean.

2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lur azpian (Ik. lurpe). Lur azpiko urak. Lur barnean ehortzia. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori, jaitsi (Ik. lurreratu). Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten.

3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Venezuelako lur beroetan. Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Herri lurrez jabetzeko. Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.

4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Baratze-lur gizenak. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Buztin lurrak eta hondar lurrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten. Asmo berri haren erroek garai hartako giza gogoetan lur apatz eta gizena aurkitu zuten. Goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak.

5 iz. Osagai horren hedadura, bereziki lantzeko erabiltzen dena. 600 hektarea lur. Baserri hartako lurrak aberatsak dira. Lur zelaiak onak dira laborantzarako. Lur-bazter handiak landuz. Lur puska bat erosteko. Juduen lur guztiak saldu eta emanak izan ziren.

6 iz. Osagai hori, gaitzat hartua. Lur zara, eta errauts. Lur zati bat hartu eta lehen gizonaren gorputza moldatu zuen. Zaku bat lur. Lurrez estali.

7 iz. Oinen azpian dugun gauza. Ik. zoru; zola1 3; solairu 2. Mahaitik lurrera erori zen. Lurretik jaso. Lurrean etzan. Lur hutsaren gainean egiten zuen lo.

ez zerurako eta ez lurrerako adb. (gelditu, utzi, egon eta kideko aditzekin, 'galdurik, zer egin jakin gabe', 'ez baterako eta ez besterako' eta kideko adierekin). Anai-arrebak han gelditu ginen bakar-bakarrik, inoiz esaten den bezala, ez zerurako eta ez lurrerako.

lur agindu 1 iz. (L eta A larriz, mugatua). Bibliaren arabera, Jainkoak Israelgo herriari aginduriko lurraldea. Aaron ez zela Lur Aginduan sartuko.

2 iz. Irud. Gure eguneroko sufrimendua leunduko duen lur agindurik ez zaigu geratzen.

lur barren iz. (Singularrean nahiz pluralean). Barnealdeko lurra, itsasaldekoa ez dena. Donibane eta Ziburuko kostaldean eta Sara aldeko lur barrenetan. Uharteak edo lur barrengo erresumak.

lur beltz iz. Humus asko duen lur geruza. Ik. lurrustel. Golde muturra erraz sartzen da lur beltz gizenean.

lur emaile, lur-emaile iz. Hilei lur ematen dien pertsona. Ik. ehorzle; zulogile.

lur eman dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lurra eman. Bere herrian lur eman zioten.

lur emate, lur-emate iz. Ehorzketa, lurperatzea.

lur eremu, lur-eremu iz. Hedadura jakin bat duen lur zatia. Ik. eremu 2; lursail. Bazituen Iruritan jauregi bat eta lur-eremu polit bat. Gaztelako lur eremu lauetan.

lur globo, lur-globo 1 iz. Lurraren kontinenteak eta itsasoak irudikatzen diren esfera.

2 iz. Lurra (planeta).

lur gose iz. Ongarri asko behar duen lurra, gizena eta emankorra ez dena. Ik. elkor 1. Azpiko lur gosea gainera atera, eta gaineko ona azpira sartu.

lur hartu 1 Lehorreratu. Bost egunen buruan lur hartu zuten Gaeta deritzon Italiako herri batean.

2 (Hegazkinak eta kidekoak) lurreratu, lurrera jaitsi. Lur hartzeko pista. Hegazkinak hondartzan lur hartu zuen.

lur idor iz. Lehorra, itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia. Ik. lur 2. Lur idorrean edo itsasoan, gauaz edo egunaz.

lur jabe, lur-jabe iz. Lurrak dituen pertsona, bereziki nekazaritza-lurren jabe dena. Ik. lurdun. Bederatzi lur-jabe zuri eta bi nekazari beltz hil dira istiluak piztu zirenetik. Lur-jabe handien esku, ustiatu gabe diren lursailak. Lur-jabe txikiak.

lur jausi, lur-jausi iz. Luizia. Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak zaildu egin dira.

lur jo Behea jo, erori; hondoa jo, erabat hondatua gertatu. Ik. erreka jo; porrot egin. Egun hartan bertan etxeak lur jo zuen, baina inork ere ez zuen minik hartu. 1970-72 bitartean lur jotzeraino jaitsia zen kobrearen prezioa. Erromatarren antolamenduak lur jo zuenean. Baina Sarako Etxeberriren saio ausart hark zeharo lur jo zuen. Sozialismoa lur jota dagoela diotenak. Andrea hil zitzaionetik zeharo lur jota dago.

lur joarazi 1 Erorarazi, eraitsi. Astoak, ostikoka, lur joarazi zion, eta kolpeaz saihets bat apurtu zuen.

2 Erabat hondatu, porrot eginarazi.

lur jotze, lur-jotze iz. Behea jotzea, erabat hondatua gertatzea.

lur lan, lur-lan iz. Lurra lantzea. Ik. nekazaritza; laborantza. Lur-lanetan aritzea. Lur-lanerako lanabesak.

lur langile, lur-langile iz. Nekazaria.

lur lantze, lur-lantze iz. Lur-lana.

lurra eman 1 dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lur eman. Berak prestatutako hobian lurra eman zitzaion. Donostiako hilerrian lurra eman diote gorpuari.

2 Ondoztatu, lurreztatu.

lurreko paradisu iz. Paradisua, Jainkoak Adam eta Eva jarri zituen lorategi atseginez betea. Lurreko paradisuan, leku plazerez betean.

lurrez 1 adb. Lurraldez, lur eremuari dagokionez. Euskarak ez du gehiegizko hedadurarik izan, ez lurrez, ez hiztunez, eta ez literatura obrez ere.

2 adb. Lehorrez, lehorreko bideak erabiliz. Urez ala lurrez alde batetik bestera gauzak eramatea.

lurrezko adj. Buztinezkoa, zeramikazkoa; lurrez egina. Lurrezko eltze batean. Lurrezko ontziak. Lurrezko eta lastozko etxeak.

lur santu 1 iz. Hilerria.

2 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kristauen artean, Jesu Kristoren bizitza eta heriotza gertatu ziren lekuak. Ik. leku santu 2. Palestina edo Lur Santua deitzen duguna. Itsasoetan urrundu zen gurutzearekin, Lur Santuei laguntza ekarri beharrez.

lur zabal iz. Lurra, mundua. Ik. lurbira. Holako gutxi da gaur lur zabalean. Lur zabal guztia baino beste aberririk ez zuen.

lur zulo, lur-zulo 1 iz. Lurrean egindako zuloa. Lur zulo biribil harriz jantzia izaten da karobia. Azeriak lur zulo batean zeuzkan umeak.

2 iz. Leize-zuloa.

lur zuri iz. Kaolina, toska. Ik. buztinzuri. Toska edo lur zuriarekin portzelana egiteko.

mirakulu

iz. Ipar. Miraria. Mirakulu handia. Mirakuluak egin.

ez da mirakulu Ipar. Ez da harritzekoa. Ik. ez da mirari. Ase zara munduko kontentamenduez, ez da mirakulu nardatzen bazara plazer espiritualez. || Mirakulu da zu hemen agertzea.

mirakuluz adb. Mirariz. Mirakuluz sendatu zen gizon hori.

mirakuluzko adj. Jainkoak eman dion mirakuluzko bertutea.

mirari

iz. Naturaren lege ezagunak gainditzen dituen egintza edo gertakari harrigarria, bereziki Jainkoaren esku-hartzeaz gertatu dela uste dena. Jesusen lehenengo mirari agerikoa. Kafarnaumgo miraria. Mirari handiak egin zituen. Mirariaren miraria.

ez da mirari Ez da harritzekoa. Ik. ez da mirakulu. Ez da mirari Jainkoa hain haserre egotea.

mirariz adb. Mirari bidez. Gurasorik gabe mirariz jaioa balitz bezala. Jainkoak mirariz egina.

mirarizko adj. Ik. miraritsu. Mirarizko arrantza. Mirarizko gertaerak. Arimaren sorterri den Gazteen Lur mirarizko hartan.

miretsi, mirets, miresten

1 du ad. Zerbaiten aldeko edo norbaiten aldeko mirespena sentitu, mirespenez behatu edo begietsi; mirespena eragin. Haren bertutea miretsi zuten paganoek. Mundu guztiak miretsiko du zure eginkizun garaia. Maite zituen gizon haiek Muxikak, baita miresten ere. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia. Ez da, beraz, zer miretsi, baldin euskara gelditu bada nahastekatzerik gabe bere garbitasunean.

2 da ad. Mirespenak joa gertatu. Han ikusi zuenaz miretsi zen. Euskal gaietan egin ditugun aurrerapenez miretsirik bagaude.

ez da miresteko Ez da harritzekoa. Ik. ez da mirari; ez da mirakulu. Ez da miresteko Iturriaga eta Xenpelar hizkera kontuetan bat etortzea.

miresteko adj. Miresgarria. Miresteko gauza da hau. Mirestekoa da alor horretan egin duen lana.

misterio

1 iz. Kristau erlijioan, giza arrazoiak ezin uler dezakeen dogma. Ik. ezkutuki. Kristau misterioak. Jainkoaren Semearen haragitzearen misterioa. Fedeko misterio nagusiak.

2 iz. Jesu Kristoren bizitza, nekaldi eta heriotzako gertaeretako bakoitza. Eguberrietan ospatu dugun misterioaren mamia. Salbatore egunean zer misterio gertatu zen? || Arrosarioko misterioak. Pozezko, nekezko, aintzazko misterio edo ezkutukiak.

3 iz. Giza ezaguerari edo norbaiti ulergaitz gertatzen zaion gauza. Ihes egiten dio misterioak jakinduriari, baina, nolabait ere, honen mendeko da. Giza bizitzako misterio honentzat dagoen erantzun handi bakarra. Gaitzaren misterioa.

4 iz. Gauza ezkutua. Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria. Hain luzaroan gorderik egon den misterioa. Euskal aditzaren misterio ilunak argitzen. Hitz misterioz beteak.

ez da misterio Heg. Ez da harritzekoa. Donostiak Zubietari, beti amodio; elkar estimatzea, ez da misterio.

misteriozko adj. Misteriozko indarra duen gauza bat. Lo zetzala, amets misteriozko bat egin zuen.

nahi izan, nahi izaten, nahiko/nahi izango

du ad. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan. Ik. desiratu; gura izan. Zer nahi duk? Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Deabruak ere halako eraginak itxuratu nahi izaten ditu aingeru antzean. Ez da aski nahi izatea. Inorena ez den euskara baturik ez nuke nahi. Nahi eta behar dugun batasun hori. Zuk nahi duzunean. Bakarrik nahi luke joan, baina nahi badu eta ez badu, erdian hartzen dute portugesek. Nahi badu eta nahi ez badu. Nahi duenak nahi duena erranik ere, haur anitz bada oraino Donibanen euskara dakienik. Ama Birjinak, nahi izanda ere, hobenik ezin dezake izan. Jaun txit goikoak hala nahi izanik, Aita santuaren mailara goratua izan zen. Nik ez dakit ongi nondik noraino jo dezakeen, nahi izanik ere, Erakundeak auzi honetan. Hori baino errespetu gehixeago nahi litzateke apezpiku jaunari hitz egiteko. || Jainkoak nahi badu. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua eta nahi izan aditzarena bat direnean, aditz hura partizipio burutuan agertzen da). Herodesek hil nahi zaitu. Hori sinetsarazi nahi digutenak. Zer gertatu den jakin nahi nuke. Ez genioke inori biderik itxi nahi. Otoitz egin nahi eta kemenik ez. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua nahi izan aditzaren subjektuaz bestelakoa denean, aditz hark aditz-izenaren forma mugatua edo subjuntiboko laguntzailea hartzen du). Semea pilotaria izan dadin nahi du. Zer nahi duk egin dezadan? Zu joatea nahi dut. Nola nahi duzu ezkutu sakon hori nik azaltzea? Arazo hori bestek aztertzea nahi duelako. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. Ez nuke inola ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala eta guztiz ere, hitanozkoa ez dena.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura-lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

ezta nahi ere interj. Nolabaiteko destaina adierazten duen esapidea, espero zen zerbait edo gertagarria zen zerbait gertatu ez delako axolarik eza (zenbaitetan itxurazkoa) erakusteko erabiltzen dena. Niretzat goraintzirik ere ez; ezta nahi ere! Ez da hara itzuli lana utzi zuenetik; ezta nahi ere!

nahi adina Nahi den (diren, zen...) adina. Ik. nahi beste; nahi bezainbat; nahi hainbat. Zaldi gaixoari nahi adina janari eman iezaiozu. Zoazte, nahi adina denborarako. Edan dezagun nahi adina.

nahi adinako adj. Nahi den (diren, zen...) adinakoa. Ez dute nahi adinako indarrik izan.

nahiago izan Gogokoago izan. Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Nahiago zuela gehienen kontra mintzatu, alde baino. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Misterio beltz hori biluztea edo, nahiago baduzue, larrugorrian ipintzea. Baso txikia baino, handia nahiago.

nahi ahala Nahi adina. Nahi ahala ardo edaten dutenak.

nahi ala ez Ipar. Nahitaez. Ik. nahi edo ez. Nahi ala ez, geldituren da biziarekin zorretan.

nahian (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahi izanez. Gaizki-esanak zuzentzen edo zuzendu nahian nabilelako aspaldidanik. Nire lepotik barre egin nahian dabil.

nahi beste Nahi adina. Dirua nahi beste, baina osasuna falta. Hau nire etxea da, eta nahi beste hitz egingo dut hemen.

nahi besteko adj. Nahi adinakoa. Sarak ez zuen nahi besteko erantzunik jaso.

nahi bezain adb. (Adjektibo edo adizlagun baten ezkerrean). Loa ez zen nahi bezain baketsua izan. Ez guk nahi bezain laster.

nahi bezainbat Nahi adina. Nahi bezainbat ondasun. Edan ezazu nahi bezainbat.

nahi bezainbateko adj. Nahi adinakoa.

nahi bezala Nahi den (diren, zen...) bezala. Ez baitzizkioten bere lanak nahi bezala argitaratu.

nahi bezalako adj. Nahi den (diren, zen...) bezalakoa. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.

nahi edo ez Nahitaez. Ik. nahi ala ez; nahi eta nahi ez. Ohitura hau ezin dut azpiratu; grina honek nahi edo ez narama.

nahien izan Gogokoen izan. Nahien duzun gauza.

nahi eta nahi ez Nahi bada eta nahi ez bada. Ik. nahitaez. Nahi eta nahi ez ikusi behar duzu. Ez dira gainera denak pertsona bereziak nahi eta nahi ez. Ezinbestean eta nahi eta nahi ez gertatzen dira gauza guztiak.

nahi gabe adb. Nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean. Nahita edo nahi gabe hasitako maitasun istorioak. Baina, nahi gabe izan da. Nahi gabe egindako akatsa.

nahi gabeko adj. Nahi izan gabekoa. Nahi gabeko haurdunaldia.

nahi hainbat Nahi adina. Israeldarrek nahi hainbat edan zuten.

nahi hainbateko adj. Nahi adinakoa. Nahi hainbateko poza eman dit.

nahi izate, nahi-izate iz. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izatea. Nahi izate hutsarekin sorgintzen zituen denak, aise eta zuzen.

nahi izatera Nahi izanez gero. Erraz egin ditzake, nahi izatera.

nahirik Nahian; nahita. Niri fama kendu nahirik alfer-alferrik dabiltza. Jainkoak hala nahirik.

nahiz postpos. Nahian, nahirik. Juduak hura hil nahiz zebiltzan.

zer nahi duzu (bada) Egoera baten aurrean etsi beharra edo ezintasuna adierazteko edo egoera bat zuritzeko erabiltzen den esapidea. Jesusen pasio santuak negar eginarazten dit, eta zer nahi duzu? Baina zer nahi duzu?, mundu honetako legea hola da. Herri txikietan, zer nahi duzu? Zer nahi duzu, bada, aske izateak ez du aspaldian eduki hainbesteko baliorik.

[Oharra: Iparraldean, aditz osagarria da motakoa denean, da aditza da nahi izan ere: joan nahi zara].

nola

1 adb. (Galdetzailea). Zer modutan, zer eratan? Ik. zelan. Nola adieraz daitezke gauzak hitzik gabe? Nola bereizi, beraz, musikan, gurea dena eta ez dena?

2 adb. (Zehar-galderetan). Aurreko kapituluan ikusi dugu noiz eta nola izan zen eraitsia Bastilla. Gero, nola ez dakigula, pinu-zale bihurtu zaizkigu orduko haritz-zaleak. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko. Jainkoak daki nola! Nik behintzat gogoan daukat nola izan ginen han eta zertan gelditu ginen.

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Horiek txirotasun negargarrienean aurkitzen ziren, non eta nola irabazi izan gabe.

4 adb. Zer dela eta? Nola aukeratu zenuen gaitzat Lizardiren poema hori?

5 adb. (Harridura-edo adieraziz). Nola pentsa dezakezu zutaz ahaztu naizenik?

6 junt. (Berdintasuna adieraziz). Biak berdin, hain ongi bata nola bertzea.

7 (Kausazko perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Zeren nola ordu arte beti artzain ibili baitzen, ez baitzen oraino armetan usatua. Nola oinak zituen txit arinak, ihes egin zion erraz. Nola han bainaiz sortua, han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. || (ere-rekin). Zuri ekartzen dizut ohore handiena, nola ere zu baitzara monarka boteretsuena.

8 (Azalpenezko perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Kontzientzia bere bidean dagoenean, nola baitago bekaturik ez duenean, orduan da aise eta bere gogara. || (ere-rekin). Arimen onerako lanera bidaltzen zituenean, nola ere bidali zituen Frantzisko Xabier eta Simon Rodriguez.

9 (Berdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. bezala. Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa.

nola edo hala Moduren batean, eraren batean. Ik. nolabait. Has nadin, beraz, nire esatekoak esaten, nola edo hala.

nola ...ere (Aditzaren partizipio burutuarekin, iruzkin gisa). Beste alde batetik, ordea, hizkuntzak markatzen gaitu, nola markatu ere! Gipuzkoa-Nafarroetako aditza oraindik orain neurtua eta pisatua izan da —nola neurtua eta pisatua ere!— eta huts aurkitu dute.

nola eta ez ...-(e)n Non eta ez ...-(e)n, ez ba-... Etorriko gara, nola eta ez duen sekulako euri-jasa egiten.

nola ez Bai noski, bai horixe, jakina. Eskolagabeen artean, nola ez, Xenpelar ageri da nagusi. Eramango haut, nola ez bada!

nola... hala... 1 Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. Ik. hala... nola... Nola bizi, hala hil. Gurasoekin zu nola, zure umeak zurekin hala. Nola soinu, hala dantza. Zeren, nola besoa bere tokitik ilkitzen denean, ezin sosega baitaiteke bere lekura bihurtu arte, hala bekatuan dagoena ere ezin sosega daiteke. || (ere-rekin). Nola ere eginen baitu, hala izanen da pagatua.

2 Bai... bai... Ik. hala... nola... Nola zeruan hala lurrean: zeruan bezala lurrean ere.

nola hala Nola edo hala.

non

1 adb. (Galdetzailea). Zer tokitan? Non nago? Maitea, non zara? Non utzi duzu liburua? Hutsik gabeko euskara non aurkitu? Eta alabak, non?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Liburuak ez baitzioen ez non eta ez noiz atera zuten. Ez lukete jakingo hori non bilatu. Jainkoak daki non!

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Orain datozen gazteek badute non ikasi. Badute hemen ere gure begi-bihotzek non ase eta non goza. Non erosia badago.

4 (hona, horra edo hara-ren ondo-ondotik). Hona non datorkigun bestea. Horra non aurkitu ginen bi hitz berriren jabe, baten ordez.

5 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non... han...; non ere Eta arrotz egin zen Madiango lurrean, non sortu baitzituen bi seme. Alkate izan zen Donostiako hirian, non hil baitzen mila zazpiehun eta bigarren urtean. Eta zen anitz lanpa ganberan, non bilduak baikinen.

6 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain, hainbeste, hala, halako moduz...-en ondoren, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. ezen 2; halako eran... non...; halako gisan... non...; halako moldez... non... Halako eran itsutu zen, non haien idoloak gurtu baitzituen. Bizi zaitez halako maneraz, non herioak ez baitzaitu sekula ustekaberik atzemanen. Sortu zen gose hain ikaragarria, non amak beren semeak jatera behartu ziren.

hala... non... (Ondoriozko perpaus baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Halako eran... non... Heldu zen bururaino, baina hala ahuldua, non ez baitzitekeen egon ez zutik ez jarririk. Guk ere haren izena hala aipatu behar dugu, non irudi ere ez dakion inori ezen gutxiesten dugula.

non edo han adb. Non edo non. Ahalegin guztia egingo dute, saritzen diren idazkiak non edo han argitaratzeko.

non edo non adb. Nonbait. Non edo non aurkituko zuela.

non ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 5. Erromara jo zuen, non ere sasoi hartan aurkitzen baitzen Hugolino.

2 (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz: zauden tokian zaudela, kanpoko zara eta arrotz.

non (eta) ez ...-(e)n Ez ba-... Ik. nola eta ez ...-(e)n. Etorriko gara, non eta ez duen sekulako euri-jasa egiten. Ez dezakete gazte gehienek ongian iraun, non ez diren sakramentuetara maiz hurbiltzen.

non... han... (Erlatibozko esaldiak eratuz, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non den nire gogoa, han da neure zangoa. Ezen non baita zuen ondasuna, han izanen da zuen bihotza ere. Otsoa, non aipa, han gerta (esr. zah.).

non zer (Zehar galderetan). Leku bakoitzean zer; non eta zer. Etxetik kanpo gaudenean, asko eskertzen da non zer aurki dezakegun jakitea. Munduan zehar bidaiatzen hasi zen, non zer kausituko. Igorri zuten non zer ote zen jakitera. Berak agintzen du non zer lan egin. Adierazi beharrez herrian non zer den onik.

nondik

1 adb. (Galdetzailea). Zer lekutatik? Kaixo, Simon, nondik zatoz? Nondik nabil ni, bide estu edo lasaitik, ate zabal edo estutik? Nondik datozkizu nahigabe eta bihotzeko pena horiek? Nondik niri honenbeste mesede? || Nondik dakizu hori?, zer bidetatik?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Begira ondo nondik dabiltzan zure umeak. Latinetik, frantsesetik edo nik dakit nondik. Hor ari da, belea baino beltzagoak nondik zurituko dituen.

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Zeren hark ez baitzuen nondik pagatu. Badut euskarari nondik laguntza eskaini.

4 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nondik ere. Itzuliko naiz neure etxera, nondik ilki izan bainaiz.

nondik-bait adb. g.er. Nonbaitetik. Nondik-bait dabilen bitartean.

nondik edo handik Nonbaitetik; nola edo hala. Euskaldun guztiok gara nondik edo handik nafar. Karisma apur bat lortu nahi lukete, nondik edo handik.

nondik ere (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Hitzak hartu behar dira, nondik ere baitute beren etorkia.

nondik eta nola adb. nola-ren indargarria. Baina nondik eta nola ez zekitela gertatu zen. Beti bizi izan zen, nondik eta nola Jainkoa hobeto zerbitzatuko zuen.

nondik eta nora 1 adb. Nola?, zer modutan? Ik. nondik nora 2. Nondik eta nora ez dakiela, handien edo handinahien usainaz jabeturiko gogoa ez zaio, bada, sortu?

2 adb. Adkor. Nola?, zer dela eta? Adalbaldori, nondik eta nora ez zekiela, bihotza iluntzen hasi zitzaion.

3 adb. Adkor. Non? Nondik eta nora dituzu umeak, andretxo gaztea?

nondik ez interj. Bai horixe, nola ez. Engoitik gosetuak zarete; nondik ez, pentsa, halako lana eginik! Ez nintzen zuzen ari nonbait, baina niretzat hura euskara zen; nondik ez?

nondik nora 1 Zer tokitatik zer tokitara? Ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea. || Nondik nora, Kasilda?

2 Nola? Nondik nora ekin zenion euskarari? Nondik nora ote darabil horrek hainbeste diru?

nondik norako 1 adj. Zer eratakoa? Jakinarazi zion aurrerako bere bizitza nondik norakoa izango zen. Nondik norakoa da premia horren neurri arrazoizkoa?

2 iz. Zerbaiten inguruko azalpena, zerbaiten ezaugarri orokorrak. Premiazkoa da gogoan edukitzea orduko indarren nondik norakoa: ordukoak eta oraingoak ez dira bat. Arazoaren nondik norakoak. || Jainkorik gabe gizonak ez du nondik norakorik.

nondik(ak)o adj. Zer tokitatikoa? Joanen bataioa nondikakoa zen, zerutikoa ala gizonengandikoa? || Ni ezagutzen nauzue eta nondikakoa naizen ere badakizue.

nora

1 adb. (Galdetzailea). Zer tokitara? Nora heldu gara? Nora joan? Nora bihurtuko ditut begiak?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Gertariek erabili gaituzte orbela bezala, nora ez genekiela.

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo. Baduzu lasaitzeko, hor nora joana.

4 (hara-rekin korrelazioan). Ik. nora ere. Zu nora, ni hara noa. Eguzkia nora, zapiak hara (esr. zah.).

ez nora eta ez hara (desagertu, ihes egin, galdu eta kideko aditzen indargarri gisa). Ez jakin nora. Aingeruak desagertu ziren, ez nora eta ez hara; ez zuten inoiz haien aztarrenik atera. Lagun honek diru harekin ez nora eta ez hara ihes egin zuen.

nora edo hara Norabait. Gertatzen bazaio egun batzuetarako nora edo hara joan beharra.

nora ere (Perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Nora ere begiak hedatzen baititut, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen: begiak hedatzen ditudan lekura hedatzen ditudala, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen. || (hara-rekin korrelazioan). Nora ere doan, hara noakizu atzetik.

nora gabe Helbururik gabe, galdu-gordean. Ik. noragabe. Erlekumea nora gabe hegan ari denean. Hizketa nora gabe dabil, atzera eta aurrera.

norako 1 adj. Zer tokitarako? Norako asmoak dituzu? Aurrera gabe, azaldu beharko dut norako asmotan naizen hemen.

2 adb. Begira ezazu, kristaua, norako eta norentzat markatua zauden. Hemen aurkitzen garen guztiok norako ote gara?

noski

1 adb. Jakina!, horixe!; egiazki, dudarik gabe. Bai, noski! Huts egin dezakeela?: noski, bada. Bidea hain ongi dakienak ez du, noski, gidari beharrik. Azkeneko hitza, noski, herriak izango du.

2 adb. g.er. Seguru asko. Gizon prestu hark ez zuen, noski, ardoaren indarrik ezagutzen.

bai, noski Bai horixe. —Idazleen iritziak aintzat hartzen al dituzu? —Bai, noski. —Zer edo zer aldatzen ari da? —Bai, noski; zalantzarik gabe.

ez, noski Ez horixe. Bakarrik ote zen eginbide horretan?, ez, noski. —Gutarren artean aurkitzen dugun zoriona, ez duk diruarekin erosten dena. —Ez, noski.

noski baino noskiago Zalantzarik gabe. Euskalariak baino areago euskaldun eta euskaltzaleak behar ditugu, noski baino noskiago.

[Oharra: noski baietz! eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak bai, noski! eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

ohi

1 (Partikula). Dagokion aditzari ohikotasun zentzua ezartzen dion hitza. (Laguntzailearen (edo era trinkoaren) ezkerrean jartzen da; forma ez-trinkoetan, aditza partizipio burutuan edo partizipio burutugabean joan daiteke). Zintzo etorri ohi zen. "Alferra beti lantsu" esan ohi da. Emazteak dioena egin ohi baitu gizonak. Euskaldunei falta ohi zaiguna falta zitzaion hari ere. Jatorragotzat maizegi hartu izan ohi diren laburdurak. Gorrotoa baino okerragoa izan ohi den axolagabekeria. Hori guztia egiten ohi da zure salbamendurako. Gutxien ustean gertatzen ohi dira holako gauzak. Abereen gaitzik gehienak arduragabetasunetik ohi datoz. || (omen eta kidekoekin). Honelako zabarkeriak gertatu ohi omen dira lehenengo mailako handikien artean ere.

2 (Ezezko perpausetan). Jainkoa ez ohi da unatzen. Ez ohi da lan alferra izaten auzi ezagunak alde batetik eta bestetik ikusmiratzea. Bereizkuntza honek badu, haatik, alde onik, bereizkuntzek maiz izan ohi ez duten horietakorik, alegia. Inon ikusten ohi ez dena.

3 (Partizipio burutua edo burutugabea ezabaturik). Ez zuelako oraindik eman, ohi zuen limosna. Ohi den baino zerbait denbora gehiago igaroko badute ere. Txukun argitaratu du liburua Itxaropenak, ohi duen bezala. Ohi denez.

4 (Erkaketetan, aditz laguntzailea ezabaturik). Ik. ohi bezala; ohi ez bezala. Datozkigun berriak ohi baino gezurtiagoak ez badira.

5 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, kargu edo lanbide baten izenaren eskuinean). Izana. Lehendakari ohia. Ducellier gure jaun apezpiku ohia. Hil zen azkenean gure soldadu ohia.

ohi bezala Ohi den bezala. Gehienak, ohi bezala, Ameriketatik etorri zaizkigu.

ohi bezalako adj. Ohi den bezalakoa. Ohi bezalako humanista hazibidea duen hizkuntzalari batek.

ohi ez bezala Ohi ez den bezala, ohikoa ez den bezala. Kezkati aurkitu dut, ohi ez bezala.

ohi ez bezalako adj. Ohi ez den bezalakoa, ohiz kanpokoa. Ohi ez bezalako antzezkizun bat.

ohiz kanpoko adj. Ohikoa ez dena. Ohiz kanpoko uholdeak.

on1

1 adj. Bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. Anton. txar. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Ohe ona. Belarri onaren jabe denak. Idazle horietan gauza on asko ikas daitezke. Bere landan hazi ona erein duen gizona. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun, ikusteko dago oraindik. Gure alde onak eta bertuteak. Euskara onean idatzia. Aholku onaren bila. Harrera ona izan. Berri onak ekarri ditu. Egoera onean. Ezkon zaitez ordu onean. Modu onean. 2015a urte ona izan da turismoarentzat Azpeitian eta eskualdean. Hala bizitzeak ere deus onik ez zuela. Eguraldi ona denean. || Horregatik, onen-onena da hainbat sarrien egitea. || (Pertsonez mintzatuz). Langile ona. Irakasle ona izan duelako. Adiskide on batzuek eskatu didatena. || (Izen gisa). Ona eta txarra bereizten dakitenei.

2 adj. Ongi egina. Hiztegi onak behar ditugula. Presta zaitez aitortza on bat egiteko.

3 adj. Handia, ederra. Ukaldi on bat hartu du. Orraztaldi on bat behar du argitaratu baino lehen. Irabazi ona ateratzen dutela.

4 adj./iz. Zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. Anton. gaizto. Gizon prestu eta kristau onak. Morroi on eta leiala. Sarituko ahal ditu zeruan Jainko onak! Onak izan. Onegia zela etsairik inon izateko. Eguzkia onen eta gaiztoen gainean altxarazten baitu. Onei betiko zoriona emateko. || Gizon bezala, nor zen bera baino zuzenagorik, onagorik, jatorragorik, euskaltzale jakintsu eta porrokatuagorik? Enekoren gurasoak onegiak ziren (Ik. hobe). || Liburu onak irakurriz.

5 adj. Ontasuna adierazten duena. Bihotz oneko gizona. Egin denaren fede ona erakusteko. Jaidura onak. Obra onez hutsik bezain asmo onez beterik.

6 adj. (Zenbait esapidetan). Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Gogo onez eta inork behartu gabe. Erabaki hori jendeak begi onez ikusi zuen. Merezi onez irabazi duen izena.

7 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat egokia edo onuragarria den gauza. Ez da gaitzik, onik ez dakarrenik. Erostunaren ona eta saltzailearena ez omen datoz bat beti. Zein da gure helburua, geure buruaren atsegina ala euskararen ona eta bizia? Edozein izakik bere ona bilatu ohi du. Herriaren onari begiratu behar dio herri gizonak.

8 iz. Ongia. On eta gaizkiaren arteko borroka.

9 iz. pl. Ondasunak. Aberatsak bere onetarik behartsuari emanez.

(neure, bere...) onean (egon, jarri...) Lasai, norberaren onetik atera gabe. Orduak aurrera eta ez zela ageri ikusita, ez nengoen neure onean.

(neure, bere...) onetik atera (irten, ilki) (Neure, bere...) senetik atera; dagokion edo berezkoa zaion egoeratik atera. Hitz horiek entzutean, bere onetik atera zen. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Gaur mundu guztia pixka bat bere onetik aterata ikusten dugu. Hori gauza bere onetik ateratzea izango litzateke.

ona baino hobea adj. (Mugatua). Oso ona, bikaina. Aurkezle ona baino hobea da. Eman dizkigu xehetasun batzuk, onak baino hobeak. Edan goizean zuritik, ahal den onenetik; arratsaldean gorritik, ona baino hobetik.

onagatik adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Onerako. Ik. ondo beharrez. Zure onagatik esaten zaizkizu egia horiek denak.

on beharrez adb. Hobe beharrez. On beharrez esan nion esan niona, baina txarrera hartu zuen. Barka iezadazu, on beharrez samindu bazaitut.

onean 1 adb. Borondatez, indarra erabili gabe. Ik. onez onean 2. Onean ez bada txarrean egin beharko duzu. Ikusiko duzu nola aitortuko duzun, onean nahi ez baduzu, nik jakingo dut zer egin zurekin.

2 adb. Jarrera onean. Onean nago, eta gozoro-gozoro hitz egingo dizut.

3 adb. Onerako. Nork daki, ni urtebeterako aldentzea bion onean ez ote den. Txorakeriak esan dira hartaz, onean eta txarrean, baina, gogoko dugun ala ez, ez du gutxi galdu zinemak bere heriotzarekin.

on eduki Eutsi, atxiki, bere hartan iraun. Lekukoek on eduki zuten hala zela. Erromako enperadoreak iraun zueno, latinak ere on eduki zuen.

on egin 1 Onuragarri, mesedegarri gertatu. Ik. mesede egin. Hitz haiek Andoniri on egin zioten. Jan dugun arrainak ez digu onik egin. Ikusteak ere ez dit onik egiten. || Aireak on handia egiten die belar eta zuhaitz guztiei. Zenbat on egiten duen jaunartzeko sakramentuak. Bizkaian hainbeste on egin duen liburu hau. Hori ikasteak ez digu on baizik egingo. On baino kalte gehiago egiten duten liburuak.

2 Ongia egin. Adiskideei on egitea eta etsaiei gaitz egitea dela zuzenbidea.

3 (Jaten ari denari esaten zaizkion jendetasunezko formuletan). On egin! —On degizula! —Baita zuri ere. On egin diezazula!

onenean 1 adb. Beharbada, agian. Onenean, zuk ere zigarroak erreko dituzu. Egunen batean zu ere, onenean, aita edo ama izango zara.

2 adb. Kasurik onenean. Iraupen laburra dute gehienetan; zenbait segundo, onenean, zenbait minutu.

onenean ere adb. Kasurik onenean. Ez zuela erdizka baizik egin, onenean ere.

onenera jota (ere) adb. Onenean ere. Onenera jota ere, bihar bukatuko dugu.

onera egin Hobetzeko bidea hartu. Eguraldiak onera egin du. Lucyk ez du onera egiten.

onera ekarri (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Senera ekarri, konortea berreskurarazi. Horiek guztiak ez dira nahikoa izango bere onera ekartzeko.

onera etorri 1 (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Senera etorri, konortea berreskuratu. Ondoeza egin eta ordu erdian ez zen bere onera etorri. Lo pisu batetik esnatzen den baten gisa, neure onera etorri naiz.

2 (Gauzez mintzatuz). Espero dut gauzak bere onera etorriko direla. Gerrak lur jota utzi zuen Guatemala eta oraindik ez da bere onera etorri.

onera itzuli 1 Ipar. Onbidean jarri, on bihurtu. Gorputzak ez du huts egiteko desirarik izango, guztiz egongo da onera itzulirik.

2 (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Onera etorri, senera etorri. Neure onera itzultzean, sarrera nagusian etzanda nengoen. Bere onera itzuli zenean, anbulantziak ospitalera eraman zuen.

3 (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Lasaitu, baretu. Norak, bere onera itzulirik, barkamena eskatu zion Andreasi.

4 (Gauzez mintzatuz). Elur ekaitza gaindituta, bere onera itzultzen ari dira Euskal Herriko errepideak pixkanaka-pixkanaka. Urak bere onera itzul daitezen.

onerako 1 adb. Ondorio onerako, onuragarri. Ik. onean 3. Emaztegaia aurkitu, eta onerako izan dadila. Mundua itxuraldatzen ari zaigu, onerako edo txarrerako. Ikerlana beti onerako delakoan nago.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. onagatik. Agintariari dagokiola, guztion onerako eta bakerako, gaizkileak zigortzea. Euskararen onerako izan zitekeelakoan.

onetan (-en atzizkiaren eskuinean). Ipar. Mesedetan. Saiatzen bagara lagunen onetan, sari ederra dugu guretzat gain hartan.

onez 1 adb. Borondatez, indarra erabili gabe. Atera zuen sastakai bat, onez ez bazen gaitzez, nahi zuena eragiteko.

2 adb. Asmo onez, fede onez. Onez al zatozte, ala gaiztoz? Onez emandako aholkuari ez zion jaramonik egiten.

3 adb. Onik. Etsaiengandik onez atera gaitu. Nire aitaren etxera onez itzultzen banaiz.

onez onean 1 Asmo onez, fede onez; liskarrik gabe. Onez onean esan zien. Ez direla haserretuko, onez onean atzeratuko direla. Bere ahal guztiak egin ditu, onez onean gobernamenduko gizonekin bakean bizi nahiz.

2 Borondatez, indarra erabili gabe. Onez onean ematen ez duzuna bortxaz eman beharko baituzu. Ikusirik onez onean ezer egiterik ez zegoela. Onez onean ez baduzu aitortu nahi.

onez-onez Onez onean.

on-gaitz iz. pl. Alde onak eta txarrak. Proposamen baten on-gaitzak.

on huts adj. Pertsonez mintzatuz, oso ona, gaiztakeriarik gabea. Ik. ogi puska 2; on puska. On hutsa da, ez dio inori kalterik egiten. Emakume on hutsa zirudien.

onik ez izan Bakerik ez izan, atsedenik ez izan. Ez zuen onik, bere Zumaia maitean baizik. Alaba ikusi gaberik, amak izango ez luke onik. Gure bihotzak ez du onik izango, Zuregan atseden hartzen ez duen arte. Hura margotu arte ez du onik izango.

onik onenean 1 Unerik onenean. Eta asko gelditzen dira ezer irabazi gabe eta onik onenean guztia galdurik.

2 Onenean ere.

on iritzi 1 dio ad. Maitatu. Ik. oniritzi. Bere emazteari on deritzanak bere buruari on deritza.

2 dio ad. Ongi iruditu, ongi iritzi. On deritzot zauden lekuan gelditzeko hartu duzun xedeari.

on izan 1 da ad. Antxumea, gazte deno, on da jateko. Gezurra on da, bidegaberik egiten ez duenean. On da euskaraz egitea. Uko egingo diet zuretzat on ez diren gauza guztiei. Izate hori on den ala gaitz, ez dut nik esango. On litzateke, ez da ordea premiazkoa.

2 zaio ad. Gizonari ez zaio on bakarrik egotea. Bakoitzari on zaiona emanez.

3 du ad. Oiloek on dute mihura egosirik.

on izate, on-izate iz. Ontasuna. Bere emaztearen maitasunak eta on-izateak zeharo irabazi zuen. Mundu guztiak daki zuk gizonen on-izatean fedea duzuna.

on puska adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, oso bihotz onekoa. Ik. ogi puska 2. Osaba Pedro hil zitzaigun, gizagaixo on puska hura! On puska da gure neska.

ontzat eduki Ontzat hartu. Bidegabekeriok ontzat dauzkan elkartea ona ezelan ere ezin izan daiteke.

ontzat eman Ontzat hartu. Erabakia ontzat eman zuten, eta auzia bukatu zen. Gobernuak egiten duen guztia ontzat ematen dutenak.

ontzat hartu Ik. onartu. Batek ontzat hartzen duena, ezinbestean, bestek arbuiatuko du. Mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzak. Azkenik, Euskaltzaindiak ontzat hartu du eta berretsi euskal aditz laguntzaile batua.

ze2

1 Bizk. Zeren. Bai, ze egunik asko joan zaizkit hutsik eta alferrik.

2 lok. (Ondoriozko perpausei edo perpaus osagarriei sarrera emanez). Bizk. eta Gip. Ezen. Gauza horiek hain premiazkoak dira, ze horiek jakin gabe ezin salba daitekeen. Hain ederto ikasi zuen jostun bati zegokion guztia, ze ez zegoen bera lakorik. Horrek esan nahi du, ze hi lako umearekin dabilen gizona ez dela gizona.

ze ez Bizk. Ezen ez. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean (esr. zah.).

zelan

adb. (Galdetzailea). Bizk. Nola? Eta zelan egin behar da barau? Buruko minok, zelan dabiltza? Erakutsi zelan.

zelan edo halan Bizk. Nola edo hala. Ik. zelan halan. Asmatuko dut zerbait zure agindua zelan edo halan bete ahal izateko.

zelan ez Bizk. Nola ez. Neskatila, irribarreka; zelan ez?

zelan... halan... Bizk. Nola... hala..., bai... bai... Konpli bedi zure borondatea zelan zeruan halan lurrean.

zelan halan Bizk. Nola edo hala. Ik. zelan edo halan.

zer

1 det. (-r- bakunarekin. Galdetzailea). Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen duen hitza. (Dagokion izenak adierazten duena gauza bat edo gauza bat baino gehiago izan daiteke). Ik. zertzuk. Zer gauza dira aingeruak? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Zer gizon modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?

2 (Izena ezabaturik; ordezkatzen duen izenak gauza bat edo gauza bat baino gehiago adieraz dezake). Zer da hori? Egia zer da? Zer da Jainkoa? Zer dugu hobe? Zer gehiago egin behar dugu? Batasun hori zer den jakin nahi zenuke. Izan duen harreraz, zer diozue? Zer behar duzu gehiago? Beste zer nahi duzu? Zer besterik egin daiteke? Zer egin? Zer aldatu da geroztik hona? Zer ari gara? Eta horiek gabe zer egingo du bekatariak? Zerk ikaratu zaitu? Zerk egiten du nobelagilea nobelagile gailen? Zeren beldur haiz, Herodes, erresuma galtzeko? Zeri begira zaude? Zertan ari gara? Zertara etorri da? Zertara gehiago behartzen gaitu aginte honek? Nolakoa ekarriko du maleta?, zerez beteta?, zer utziko du atzean? Zertaz egina da krisma santua? Zertzaz erdiesten da Paradisuko loria? || (Berez galdetzen denaren aurretik). Zer, bada? Zer, ez duk Jainkoaren beldurrik? Zer, hori ere badugu? Zer, ez duk ezagutzen Piarres Adame?

3 (zer axola dio edo kidekoen ordain gisa). Aditzaren aldi horiek gaztelaniaz bereizten direla, eta guri zer? Bai, eta zer?

4 (Zehar-galderetan). Badakizu zer esan duen. Aditzera emango dizuet zer den agintzen zaigun aitortza hau. Zertan eta zergatik dauden kontra. Berrikuntza zertan datzan erabakitzeko. Zertaz ari garen jakin behar dugu aurrenik. Ez dakit zertaz mintzo zaren. Atzetik zer etorriko, beldur dira.

5 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zeregin; zeresan; zerikusi. Europan bertan badaukagu zer ikasia ugari luzarorako. Guztiok aurkituko dugu han zer ikasi. Badago oraindik zer bilatu eta zer ikertu. Zer erantzun handia duela halakoak. Zer kontatu handirik ez zuten izan. Zer jana ahitu zitzaielako. Izango zutela zerekin bizi. Ez da zertaz harri.

6 (Harridura adierazteko). Ik. zein 7. Zer bihozmin ama haientzat! Zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! Zer eztarria! Zer gazteria ederra! Zer itsuskeria! Zer polita den! A!, zer ona zaren! O, Jauna, zer gaizki egin dudan! || Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin neure buruari!

7 iz. Gauza, izakia. Munduko zer bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaiolako. Bihotzondoa badu; egiazko lirikoa osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztik agertu den zer berezi hori, falta zaio. Euskal historia zertu gabeko zeren linboan-edo dagoela. Lizardik, zerak nortzean, izan du bere eredua. Bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak. Zerbaiten alde jokatu dut beti eta arrisku berriak ikusten ditut orain maite ditudan zer horientzat. Gure zeretan ez duzu ikustekorik.

zer bada, zer ba 1 (Galdera baten aurrean, indargarri gisa-edo ). Zer bada?, Jainkoak Moisesi bakarrik hitz egin ote dio? Zer ba?, gaixo al zabiltza?

2 (Beste galdera bati ez dagokiola; azalpenak eskatzeko erabiltzen da, beti bera bakarrik, beste elementurik onartzen ez duela). —Gogoa galdu nuen berriz jaikitzeko. —Zer bada? —Ken zaitez aurretik, Edurne. —Zer ba?

zer da 1 Zer gertatzen da? —Zer da?, zer da? —Ezer ez! Zer da?, zer duzue hola kalapitan?

2 (Diosal esapide gisa). Ik. zer moduz. Zer da, Patxi?, lan asko egiten al da?

zer dela eta 1 Zergatik? Zer dela eta etorri behar du horrek hona, inork deitu barik? Jota zatoz... zer dela eta? Zer dela eta ezinikusi hori? || Zer zela eta igaro behar zituen gauak etxetik kanpora?

2 (Zehar-galderetan). Igarri ezinik nago zer dela eta jo duen nigana. || Ez zekien, ordea, zer zela eta azaltzen zion hura.

zer dugu 1 Zer gertatzen da? —Zein da? —Neu, jauna. —Zer dugu, Josepa?

2 (Diosal esapide gisa). Ik. zer moduz. Kaixo!, zer dugu?

zer edo zer Zerbait. Aipatzen dira, zer edo zer esaten zaigu haiei buruz, eta ezerezak jaten ditu. Gerta liteke, zer edo zer, gatz pixkaren batekin esatea. || Zer edo zertan hasi beharko du. Zer edo zeren susmoa laster hartu nuen. Zer edo zerekin estali behar dutela beren alferkeria.

zer ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela, hura-ren saileko erakusle batekin edo kideko batekin korrelazioan). Zer ere manatu baituzu, hura egin da. Zer ere on baituzue, oro dira eneak. || Zer ere ereinen baitu gizonak, eta hura bilduko du.

2 (Perpaus txertatu baten hasieran). Betiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.

zer esanik (ere) ez Esan beharrik ez dago. Ik. esan gabe doa; esan beharrik ez; esan beharrik ere ez dago. Tabernariak, zer esanik ez, ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko ez gogorik ez asmorik. || Hark, zer esanik ez dago, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Bihotza zenbateraino zabaldu zuen, zer esanik ez da; baina, atsekabez bete zitzaion.

zer eta zer (Galdetzailea). Zer. (Zehar-galderetan erabiltzen da batez ere). Nondik-nahi sartzen zaizkigu ez dakit zer eta zer bitxikeria galgarri. Errazu zer eta zer egin duzun.

zer gerta ere Badaezpada. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Nahi izan zituen, zer gerta ere, hiltzerako eginbideak bete.

zer... hura(xe)... (Perpaus erlatiboak eratuz). Haurrak, berriz, zer ikusi, hura ikasi. Zer erein, huraxe batu.

zer-nola 1 adb. Nola. Zure etorkizuna zer-nola ikusten duzu?

2 adb. (Zehar-galderetan). Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko. Hasitako gertakizuna zer-nola amaituko itxaron gabe, beren bideari jarraitu zioten.

zer-nolako adj. Nolakoa. Ordutik hona, zenbat eta zer-nolako liburuak agertu diren euskaraz! Premiazkoa da iritzi-jokabideok zer-nolakoak ziren finkatzea. Ai, zer-nolako kirtenak! || (Izen gisa). Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa.

zertan 1 (Galdetzailea; izan, egon eta kideko aditzekin). Zer egoeratan? Zertan da greba deialdia? Gure lanak zertan diren aztertzeko. Sos batengatik, horra zertan garen! Zure gurasoak hil zirela badaki; zu zertan zauden jakin nahi luke.

2 (Galdetzailea). Zergatik? Baina, zertan sartzen haiz hi horrelako istiluetan? Zertan joan zinen bakarrik?, zertan utzi ninduzun arima herratua bezala?

3 (Erlatibozko esaldiak eratuz, ez dago zertan eta kideko esapideetan, partizipio burutu baten ezkerrean). Ik. zergatik 3. Ez dago zertan larritu. Mendira zertan joanik ez daukat. Ez dago zertan hasi norgehiagokan.

zera

1 iz. (Mugatua). Gogoratzen-edo ez den hitz baten ordez erabiltzen den partikula. Beraz, hori zera da, hori iraunkorra da. Idatzi zerari... eskribitzeari esaten ziotek. Abaltzisketa memento honetan oso zera den, New Yorken antzekoa den, ez dakit, baina pentsatzen dut txikiagoa dela, ezta? Zer du, bada, film honek?, ezer ez; zera... zintzoro, apaingarririk gabe, darion egia usain hori. || (Erakusle edo zenbatzaile batekin, artikulua galtzen ez duela). Baina ez inondik ere zera batean, holako zentro batean gauzak nire bidetik eramateko eskubiderik ez dut.

2 iz. Zehaztu nahi ez denaren ordezkoa. Ezkondu da, jauna, zeraren... zerarekin... Zeraingo zera zeratzen omen da zereko zerarekin.

bai zera, bai, zera interj. Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai, zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik?, bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

ez zera, ez, zera interj. Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez, zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

zereko zera iz. (Mugatua; zera-ren indargarria). Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua. || (Erakusle edo zenbatzaile batekin, artikulua galtzen ez duela). Pentsatu al duzue zer izan daitekeen gure asmakizunak ezkutatzen duen zereko zera hori?

zeru

1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zafiro deritzan zeru koloreko harri eder bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.

2 iz. Zenbait erlijio eta filosofiatan, Jainkoaren (edo jainkoen), aingeruen eta pertsona zintzoen arimen egoitza, ortzi gainean irudikatu izan dena. Ik. paradisu. Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.

3 iz. Kristau erlijioan, santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Zerura bidean eragozpen handiak topatzen dituzte. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino.

4 iz. Toki edo egoera zoragarria, atseginez betea. Ik. paradisu 3. Ingurua zeru bihurtu zen. Eseri eta hizketan aritu gara patxadan; zeruan ni. Jaunartze ondoan bazirudien ito behar zutela kontentuaren kontentuz, zeru berri batean aurkitzen zirela. Zeru txiki bat zela Izarpe esan zitekeen, izan ere lurrean ez zen erraza halako zoriona eta bakea aurkitzea.

ez zerurako eta ez lurrerako adb. (gelditu, utzi, egon eta kideko aditzekin, 'galdurik, zer egin jakin gabe', 'ez baterako eta ez besterako' eta kideko adierekin). Anai-arrebak han gelditu ginen bakar-bakarrik, inoiz esaten den bezala, ez zerurako eta ez lurrerako.

zerua irabazi Arimaren salbamena lortu; zerbaitetarako merezimendu handiak egin. Ik. zerua iritsi. Karitatea egin behar da zerua irabazteko. Nik uste, aurtengo honetan zerua irabazi dugula.

zerua iritsi Zeruratu, salbamena lortu. Ik. zerua irabazi; iritsi 3. Zerua iristeko zer egin behar dugu?

zeru azpi, zeru-azpi 1 iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru sabai; zeru zola.

2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, gizakiak, abereak etab. bizi diren lurra adierazteko). Ik. zerupe. Ez zen izango zeru azpian, ez irakurlerik ez kritikaririk, nire plagioari neurria hartuko zionik.

zeru esfera, zeru-esfera iz. Astron. Irudizko esfera, zentroan dagoen behatzailearen ikuspegiaren arabera astroak kokatzen direna. Eguzkia zeru-esferan punturik iparraldekoenera iristen den urte-sasoia.

zeruetako Aita Hirutasun Santuko lehen pertsona. Ik. zeruko Aita. Zeruetako Aitari arren egiten.

zeru eta lur (Singularrean nahiz pluralean). Zerua eta lurra. Zeru eta lurrak egin dituen jauna. Zeruan eta lurrean den gauzarik handiena. Berak darabiltza zeruak eta lurra. Zeruaren eta lurraren kreatzailea.

zeru gain, zeru-gain iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). Ik. zeru goi; zeru goien; zeru goren. Loria Jainkoari zeru gainetan. Izarra zeru-gainean, zer gauza miresgarria! Euskal Herriko zeru gain eztia.

zeru goi, zeru-goi iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). Ik. zeru goien; zeru goren; zeru gain. Jainkoak dakusa zeru goietatik. Zeru-goietako izarrak. Zeru goia zegoen urdin-urdina.

zeru goien iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). Ik. zeru goi; zeru goren; zeru gain. Zein kaskarra iruditzen zaigun zeru goienetik mundu hau. Kanta dezagun haren loria zeru goienetan.

zeru goren iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). Ik. zeru goi; zeru goien; zeru gain. Igan nadin zeru goreneraino. Aintza Jainkoari zeru gorenetan.

zeruko Aita iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. Ik. zeruetako Aita. Zeruko Aita txit santuak hautatu zintuen.

zeru-lur iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua eta lurra. Sei egunetan egin zituen zeru-lurrak. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeru-lurraren handia eta ederra dastatu.

zeru sabai, zeru-sabai iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru azpi; zeru zola. Gauaro ederra zegoen; zeru sabaia, izarratua. Leihotik zehar, ohean zegoela, zeru-sabai urdinaren puska ikusten zuen.

zeru xahar iz. (Luzaroan hodeiz estalirik egon den zeruan ostartea zabaltzen denean erabiltzen den esapidea, maiz bozkarioaren adierazle dena). BNaf. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen, zeru xaharra agertzen.

zeru zabal iz. (Singularrean nahiz pluralean). Zerua (ortzia nahiz erlijiokoa). Jaunak batu gaitzala zeru zabalean. Zeru zabala estali da izarrez. Lokarririk gabe ibiltzen ohitua dirudi zeru zabaletan barrena.

zeru zola, zeru-zola iz. Zerua, lurraren gainean ikusten den bitartea. Ik. zeru sabai; zeru azpi. Zeru zola urre tantoz josten ari. Begiak ditu zeru-zola bezain urdin.

zor

1 iz. Norbaitek beste norbaiti zerbait itzultzeko edo ordaintzeko duen betebeharra; itzuli edo ordaindu behar den gauza edo dirua bera. Zorra barkatu. Zor handi honi erantzuteko. Zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Gertatzen diren nekeak eskain iezazkiozu Jaunari zure bekatuen zorren alde. Zorrak soiltzera jo zuen, eta hartzekoak gehitzera. Haren zorra bere gain harturik. Zor gabe geratzen dena bezala. Eman zuen bere burua zor baten azpian, Israelgo erregearen aldera. Honekin zorra estaliko ez balitz (...).

2 iz. Berez, edo egindako merezimendu, mesede edo onura batengatik, norbaitek beste norbaitekiko duen betebeharra. Jaunari eskerrak emateko dugun eginbide eta zor handia. Agindua zor dela. Emanez gero ezkontzeko berba, zorra da, eta zor handia da. Euskal Herri osoak harenganako duen zor larria. Adiskidetasun zorren kitagarri eskainia. Ez nuen gaitzerupean gorde nahi, bekatu larrien barkagarri, haren aitagana dudan zorra. Cantor-ekiko dugun zorra askozaz ere larriagoa da. Ez zait iruditzen obra honek oraingo besteren zor handirik duenik.

zor agiri, zor-agiri iz. Ekon. Ordaindukoa. Zor agiriak jaulkiko ditu BBK-k, 900 milioi euroko balioarekin.

zor eta lor Kosta ahala kosta. Ikastun zaharren gaia bere egin zuen zor eta lor.

zor-hartzeko iz. pl. Zorrak eta hartzekoak. Zor-hartzekoen kontua garbituz gero. Munduko egitekoak, zor-hartzekoak, hartu-emanak.

zor izan, zor izaten, zorko/zor izango 1 du ad. Norbaiti zerbait ordaindu edo itzuli behar izan. Eta hik zenbat zor duk? Zazpi mila euro zor dizkidazu. Gehiago hartu duenak gehiago zor du. Erruki hutsez ematen dena ez da zor izaten.

2 du ad. Norbaitek beste norbaitekiko betebeharra izan. Nori berea zor zaionez gero. Eskerrak zor dizkiogu, beraz, Delbert Manni, besterik ez bada ere. Asko zor diot A. I. adiskide zenari. Egia zor du kritikariak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea. Ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa. Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Orixeri zor diogu, batez ere, orduko gazteek oihartzuna zenik ez genekiela belarrietaratu zitzaigun oihartzuna. Eta edozein ongileri esker onak zor bazaizkio, zer zorko ez diogu Jesus onari, gure bihotzetara etortzean egin digun mesedeagatik? Sortuz gero zor dugu guztiek hiltzea.

3 du ad. (Ezezko esaldietan). Gutxiago ez izan. Ik. zorrik ez izan; inbidia izan 2. Gure herritarren irudimenak ez dio andaluziarrenari ezer zor. Gizaki biziak sortzen ditu eleberrigile garaiak, eta itzal horien biziak ez dio batere zor hezur eta mamizkoen biziari. Bizkaiko euskarak ez omen dio ezer zor giputzari.

zor publiko iz. Admin. Administrazio publiko batek duen zorra; bereziki, administrazio publiko batek jaulkitzen dituen obligazioen multzoa. Zor publikoa 980.000 milioi eurokoa izan zen iaz. Haurrak eta adinduak izango omen dira zor publikoaren ondorioak gehien nabarituko dituztenak. Defizit hori estaltzeko 34 milioi euroko zor publikoa jaulkiko dute.

zorra(k) berdindu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Etxea salduta ere, zorrak berdintzeko besterik ez zuen izanen.

zorra(k) egin Zorpetu. Zorrak eginda etxera. || Egun oroz zor berriak egiten ditugu. Eta gero zeinek pagatuko ditu tresnetan zuk egin zorrak? Zein handia den egin duzun zorra.

zorra(k) garbitu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Aste eta erdi barru, zorrak garbitu eta nahi beste diru edukiko duzu.

zorra(k) hartu 1 Zorra egin, zorrak egin. Madalen Linaresi harturiko zorra nolabait pagatu behar zuela.

2 Zor baten ordaina jaso. Ogi hauen zorra hartu gura baduzu, nire ugazabaren etxera etorri beharko duzu.

zorra(k) kendu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zerekin zorra kendu ez zutelako, hartzekodunak biei barkatu zien.

zorra(k) kitatu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zazpi urteren buruan zorrak kitatu zituzten.

zorra(k) ordaindu Ik. zorra(k) garbitu; zorra(k) kendu; zorra(k) kitatu; zorra(k) pagatu. Giltzapean sartu zuen zorra ordaindu arte. Zor guztia ordaindu arte. || Gure zor guztiak gurutzean ordaindu zituen.

zorra(k) pagatu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Kutxatila atera, urteko zorrak pagatu, eta zenbat dagoen kontatzera. Urtetik urtera luzatzen dute zor hau pagatzea. || Jaungoikoari diogun zorra gura badugu pagatu. Gaur, bihar, etzi, ezin pagatu gorputzari zaion zorra.

zorrean 1 adb. Zorretan, zorra ordaintzeko dela. Bizi garenok hementxe gaude heriotzari zorrean.

2 adb. Zorretan, unean bertan ordaindu gabe. Hainbat hilabetean bizigaiak zorrean ematen jardun zuten dendariek.

zorretan 1 adb. Zorra ordaintzeko dela. Zorretan gaude Jainkoarekin. Zorretan gaude lan horretan aritu direnekin. || (Zorraren zenbatekoa aipatuz). Hamar sosen zorretan gelditu nintzen.

2 adb. Unean bertan ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan. Lehenengo garrafoi ardoa zorretan ekarri genuen. Zorretan hartu, eman, erosi.

zorrik ez izan dio ad. (nor osagarririk gabe). Beste inor edo beste ezer baino gutxiago ez izan. Ik. zor izan 3. Gauzak ederki eta mamiz adierazten euskarak ez diola erdarari batere zorrik. Bada literaturan lore apal eta ezkutuagorik; ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper