Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=euskera sarrera bakarrean aurkitu da.

euskara

iz. Euskal Herriko hizkuntza. Erdara eta euskara. Euskaraz hitz egin, irakurri, idatzi. Euskara ikasi eta euskaraz ikasi. Badakigu euskaraz. Hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Euskaraz egiten dutenen artean. Bizkaiko euskaraz (edo euskaran) idatzia. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Euskara gaiztoa, mordoiloa. Euskara mintzabide duen kultura. Euskararen alde. Euskararen euskalkiak, aldaerak eta hizkerak. Ahozko euskara eta euskara idatzia. Literatura euskara. Herri euskara. Euskarazko hitzak bilatzen. Euskara hutsezko aldizkaria. Euskararenganako gorrotoa sorraraziz.

euskara batu iz. Euskaltzaindiak proposaturiko euskara-eredu estandarra. Euskara batua eta euskalkiak. Euskara batuan hitz egitea. Euskara batuaren auzia.

euskara garbi 1 iz. Euskara argia, ulerterraza. Horra bertso berriak, euskara garbian.

2 iz. Mordoilokeriarik gabeko euskara. Euskara garbian idatzia. Hark euskara garbia zuen maite, ez frantsesarekin nahasia.

euskara mordoilo iz. Euskara gaiztoa, beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia. Anton. euskara garbi 2. Garbizalekeria artean indarrean zegoenez, bertsoen euskara mordoiloa ez zuten begi onez ikusten. 1959an argitaratu zuen liburua, euskara mordoilo samarrean.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper