Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=euskal 10 sarreratan aurkitu da.

euskal

euskara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Euskal idazleak: euskaraz idazten dutenak. Euskal liburuak: euskarazko liburuak. Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika. || Euskal dantzak, jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak.

euskal amerikar Amerikako euskalduna. Euskal izena duten amerikar guztiak ez dira euskaldun, ez dira euskal amerikar sentitzen. Western Basque Festival hura mugarria izan zen euskal amerikarren historian.

Euskal Autonomia Erkidego Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten autonomia-erkidegoaren izena. Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide ekonomikoak.

euskal gaizto Euskara gaiztoa, mordoiloa. Gaurko umeek dena euskal gaizto egiten dute.

Euskal Herri Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroak, Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatzen duten lurraldea. Euskal Herriaren adiskideak.

euskal herritar iz. Euskal Herriko herritarra. Euskal herritar abertzaleak.

antzara

iz. Ahatearen antzeko hegaztia, lumak arreak, mokoa laranja kolorekoa eta hankak gorrixkak dituena (Anser sp.). Han ere antzara bere mokoz alha da. Antzarak karrankaz doaz. Badira bost antzara mota behintzat.

antzara joko, antzara-joko Haga batetik zintzilik dagoen antzara bati lepoa moztean datzan jokoa.

antzarak ferratzera bidali Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara. Antzarak ferratzera bidali zuen.

antzarak ferratzera igorri Antzarak ferratzera bidali.

antzarak ferratzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Hoa antzarak ferratzera!

antzara-xori Ipar. Antzandobia.

euskal antzara Euskal Herriko antzara-arraza; arraza horretako antzara, kokospe eta mototsik gabea, lumadi gris ugaria duena.

ardi1

iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Ardi errebelatua: ardi galdua. Ardi beltza bilatzeko gaua: gau iluna. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

ardi azienda, ardi-azienda Ardia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda zuri; azienda xehe. Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi eta ardi azienda guztiak garbitzen ari zena.

ardi esne, ardi-esne Ardiaren esnea. Ardi esnez egiten da mamia.

ardi euskal-bearnotar Zuberoa eta Bearno garaian hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari ematen duena.

ardi gazta, ardi-gazta Ardi esnez egindako gazta. Ardi-gazta xerra bat. Ardi-gazta ketua.

ardi ile, ardi-ile Artilea.

ardi larru, ardi-larru Ardiaren larrua. Ardi larruz jantzia.

ardi latx Ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena, ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena. Euskal Herriko ardi latxa.

ardi-mihi Ipar. Pentzeetako belar mota (Valerianella olitoria).

ardi moztaile, ardi-moztaile Ardiei ilea mozten dien pertsona. Euskal Herriko ardi-moztaileek Artilea elkartea sortu dute.

ardi mozte, ardi-mozte Ardiei ilea moztea. Garai horretan izaten da ardi-moztea.

ardi txakur, ardi-txakur Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

Karrantzako ardi Euskal Herriko ardi arraza; arraza horretako ardia, gorputz luze iletsua eta belarri handiak dituena, mutur-beltza edo mutur-gorria izan daitekeena.

Lacaune ardi Jatorriz Frantziako Lacaune herrikoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari emateagatik oso aintzat hartua dena.

limusin ardi Jatorriz Frantziako Limousin eskualdekoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, sendoa eta ingurunera erraz egokitzen dena.

manex ardi Iparraldean eta Nafarroako iparraldean hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena.

rasa ardi Batez ere Aragoi inguruan hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile-motza.

txurra ardi Jatorriz Gaztela eta Leongoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, ilea zuria eta belarriak, muturra eta begi inguruak beltzak dituena eta ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena.

artzain

1 iz. Ardiak zaintzen dituen pertsona. Gaztetan artzain ibili zen. Artaldeak artzainari jarraitzen dio. Artzain makila, artzain txabola. Ameriketako artzainak. Artzainaren emaztea arratsean eder (esr. zah.).

2 iz. Arimen ardura duen pertsona, apaiza; Eliza protestanteetako ministroa.

artzain joko, artzain-joko Artzainen jokoa, sei harritxorekin jokatzen dena.

artzain mutil, artzain-mutil Artzainari laguntzen dion mutila. Artzain-mutil motz zeneko egunetan bezain gogotsu jardun zuen gero ere. Uda batez artzain mutil egona zen.

artzain nagusi Artalde baten artzainen burua. Artzain morroiak, artzain nagusia ez denak, ardien jabe ez denak, otsoa datorrela ikusten duenean, ardiak utzi eta ihes egiten du.

Artzain On Erl. Jesu Kristo. Zeruko Artzain Onak har dezala bere ondoan.

artzain txakur, artzain-txakur Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur.

artzain-txakur aleman Jatorriz Alemaniakoa den artzain txakur arraza; arraza horretako txakurra, gaur egun, bereziki, zaintza- eta polizia-lanak egiteko erabiltzen dena. Lotuta bizi diren bi artzain-txakur aleman beltzek egin didate harrera.

artzain-zaku Azaren familiako belar landare tentea, fruitutzat bihotz itxurako zorrotxo moduko batzuk ematen dituena, soro eta larreetan ugari hazten dena (Capsella bursa-pastoris).

euskal artzain-txakur Euskal Herriko artzain-txakur arraza; arraza horretako txakurra, artaldeak gidatzeko eta zaintzeko erabili ohi dena.

asto

1 iz. Zama aberea, zaldiaren antzekoa, hura baino txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus). Asto gainean sartu zen Jerusalemen. Bildotsen hurrena asto zintzarridunak. Asto proba. Asto lasterketak. Asto belarriak. Asto saskiak. Asto bat arrantzaka. || Esr. zah.: Iazko asto hilak aurten lurruna. Oiloari oloa eta astoari lastoa.

2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Entzun zituen bereak eta asto beltzarenak. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

3 adj. Adimen edo eskola gutxikoa; gauzak eragabeki egiten dituena. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Astoa baino astoagoak zarete.

4 iz. Zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, bereziki zurezkoa.

asto azienda, asto-azienda Astoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).

asto-laster iz. pl. Tobera-mustra, xaribaria. Herrian asto-lasterrak ziren.

asto proba, asto-proba Astoekin egiten den proba, harri handi bat herrestan eramatean datzana.

Enkarterriko asto Jatorriz Enkarterrikoa den asto arraza; arraza horretako astoa, tamainaz txikia dena.

euskal asto Euskal Herriko asto arraza; arraza horretako astoa.

kapoi

iz. Oilasko zikiratua, jateko gizentzen dena. Kapoi ederrak, gizenak. Kapoi izterra. Bazkaltzeko, kapoi errea.

euskal arrazako kapoi Euskal Herriko kapoi arraza; arraza horretako kapoia.

oilo

1 iz. Etxeko hegaztia, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena; hegazti horren eme heldua (Gallus gallus). Ik. oilar; oilanda; oilasko; oilaloka. Baserriko oiloak. Oilo nabarra eta oilanda zuria. Oiloak arrautzak erruten ditu. Oilo errulea, oilo ona. Oiloaren karakak. Oilo arrautzak. Txitatzen ari den oiloa. Oiloak txitak hegoen azpira biltzen dituen bezala. Oilo egosia. Oilo gantzak. Oilo zorriak. Oilo lumak. || Esr. zah.: Oiloari oloa eta astoari lastoa. Oiloa irabazi eta kapoia galdu. Oilo ibiltari, azeriaren janari.

2 adj. Koldarra, beldurtia. Ik. oilobusti. Hori egiten ez bazuen, ezagun zela oilo bat zela.

euskal oilo Euskal Herriko oilo arraza; arraza horretako oiloa, kanpoan bizitzeko hazia izanik, zainketa gutxi behar duena, gandor soila, belarritxo labur gorriak eta hanka horiak dituena, bai arrautzak erruteko eta bai haragitarako egokia dena.

oilo ipurdi, oilo-ipurdi Oilo larrua. Ni ere hotzak nago, esan zuen Karmenek, besoetako oilo ipurdia lagunari erakutsiz.

oilo larru, oilo-larru Giza azalak hotzaren edo beldurraren eraginez hartzen duen itxura, oilo lumatuaren azala gogorarazten duena. Hotzarekin oilo larrua egiten zait. Istorio hori aditzen zuen guztiez, oilo larrua zuen sentitzen gorputzean hedatzen.

oilo marradun Euskal Herriko oilo arraza autoktonoaren aldaeretako bat, marra zuriz hornituriko lumaje nabar gorrixka duena. Ik. marradun 2.

oilo salda, oilo-salda Oiloaren hezurrak eta haragia zenbait barazkirekin egosiz prestatzen den salda. Oilo salda mahai gainean zen jadanik.

oilo zopa, oilo-zopa g.er. Oiloaren hezurrak eta haragia zenbait barazkirekin egosiz prestatzen den zopa. Ik. oilo salda.

txerri

1 iz. Ugaztun apodun orojalea, gorputz lodia, ile motza eta mutur luzea dituena, bere haragiagatik hazten dena (Sus scrofa). Ik. urde. Txerri arra (Ik. aketz; ordots). Txerri ama (Ik. txerrama). Txerri emea. Txerri galanta hazten duela. Txerria bezalaxe gizendu. Txerri talde handiak (Ik. urdalde). Larre-txerrien ezkurra ere zilegi ez zitzaion. Txerri-zikiratzailea. Larunbat goizerako, txerri hiltzea antolatua dute. Txerri goseak ezkurra amets (esr. zah.).

2 adj. (Irain hitz gisa). Lapur txerria! Gezurra diozu, zantar, txerri, lotsagabe horrek!

Baztango txerri Egun, desagerturik dagoen euskal txerri arraza; arraza horretako txerria, azal argia eta belarri handiak dituena, Nafarroa Garaian eta Iparraldean hazten zena.

euskal txerri Euskal Herriko txerri arraza; arraza horretako txerria, orban beltzak dituena eta jatorria Ipar Euskal Herrian, Bearnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean duena.

txerri azienda, txerri-azienda Txerria. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).

txerri bazka, txerri-bazka Txerri-jana, txerrientzako bazka.

txerri hanka, txerri-hanka Txerri-hankak, bezperatik ardotan beratuak, zapal-zapal eginik.

txerri jan, txerri-jan Txerrientzako jana. Trinko-trinkoa zen kiratsa, eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen.

txerri korta, txerri-korta Bizk. Txerritegia.

txerri-txerri egin Zikin-zikin egin, erabat zikindu. Txerri-txerri egina utzi du gela.

untxari

iz. Gorpuzkera fineko ehiza-txakurra, untxi edo erbiak harrapatzeko oso egokia dena.

euskal untxari Euskal Herriko untxari mota.

zaldi

1 iz. Ugaztun handia, zurdazko adatsez hornitua, hanka lirain apodunak dituena, eta zama eta garraio abere gisa erabiltzeko gizakiak etxekotua; abere horren ar heldua (Equus caballus). Ik. behor; moxal; zaldiko. Zaldiak eta behorrak. Zaldien irrintziak. Igo zen bere zaldi ederraren gainera eta etxeratu zen. Zaldizko armada. || Ik. zaldiz. Zaldi gainean etorri ziren. Zaldi gainean zihoala. Zaldi gainetik jaitsi zenean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zaldi taldearen hanka hotsa. Zaldi ferrak. Zaldi lasterketan garaile atera zen.

Aurizko zaldi Jatorriz Nafarroa Garaiko mendietakoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, garai batean, baserri lanetarako erabiltzen zena eta, gaur egun, haragitarako hazten dena.

Euskal Herriko mendiko zaldi Euskal Herriko mendietan bizi den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, tamaina ertain edo txikikoa, gorpuzkera gihartsu eta trinkoa duena, haragitarako hazten dena.

zaldi arabiar Jatorriz arabiarra den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, azkar, indartsu eta zaildua, mundu guztian oso aintzat hartua dena.

zaldi azienda, zaldi-azienda Zaldia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Zaldi aziendaren feria.

zaldi-baba Ipar. Baba mota.

zaldi-orrazi Zamariak garbitzeko erabiltzen den burdinazko orrazi modukoa. Ik. karatoxa.

zaldi potentzia, zaldi-potentzia Potentzia-unitatea, 745,7 watten baliokidea dena, segundo batean 75 kg metro bateko garaierara jasotzeko behar den potentzia adierazten duena. Gizakiak 6 zaldi potentziako indarra egin dezake segundo batean edo bitan (pisu-jasotzen, esate baterako), eta atleta batek 2 zaldi potentzia inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. 105 zaldi potentziako autoa.

zaldiz adb. Zaldi gainean. Atera zen herritik zaldiz. Asis inguruko zelai batean zaldiz zihoala. Toki hotz eta beroetan zaldiz asko ibilia naiz.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper