Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza euri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

euri
iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino. || Euripean eta isilean kalera atera ziren milaka lagun. Euripean abesten. Arratsean, euripeko paseoan, harresitxo baten babesean landare mintegi dotorea topatu dut. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.
[Oharra: euria ari izan eta euria izan, aspektua puntukaria denean soilik erabiltzen dira (euria ari du mendian, euria da mendian); euria egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (iaz euri asko egin zuen)].

Esaera zaharrak

Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Goiz gorri, arrats euri. Inusturien atzean euria. Izotz zuria, eurien mandataria. Kandelarioz euria, laster da udaberria.

Aztergaia: euri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euri, uri [euri hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria ari izan: euria ari zuelako, euria egin: goiz guztian euria egin du, euria izan: euria denean, euri(-)jasa, euri(-)neurgailu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euri-lanbro , euri-tanta , euri-ur , euri-zaparrada .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

uri-ri sarrera eman beharra dago, euri-ra bidaltzeko behintzat, hura bakarrik baitago iparraldean.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

euria egin (goiz guztian eurria egin du); euria ari izan (euria ari zuelako); euria izan (euria denean)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Ez deritzot egoki, iparrealdean gaur erabiltzen delako argudioz, uri formari sarrera emateari. Bide horretatik ebi ere sartu beharko genuke, eta hiri-ren ondoan uri. Nik uste dut batasuna behar dugula, eta gaur egun euskaraz irakurtzen eta idazten dakien edozeinek ba daki euria zer den" (1993-01-18)

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

 - [K201]: [falta da] (1993-02)

 - [E202]: 42.121: eurijasa" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Euri-elur: gehitzeko.

 - [E116]: forma berria da, lantaldeak aztertu gabea; eta ez dut inon aurkitu. Hurrengo itzulian ikusiko dugu, E208k ekar dezakeen informazioa ezagutuz. Bestetik, elurbusti onartu dugu inork ere oharrik egin gabe.

 - Erabakia: (2009-04-24) euri-elur ez da oraingoz jasoko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.