Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=erro sarrera bakarrean aurkitu da.

erro

1 iz. Landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diena. Ik. sustrai. Zuhaitz handiak erro handiak izan ohi ditu. Erro nagusia. Erro sakonak. Erro bakar batetik sortuak.

2 iz. (Hedaduraz). Haginen erroak. Azazkalaren, ilearen erroa. Harkaitzaren erroa. Mihiaren erroa.

3 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Abertzaletasunari erro guztiak moztu nahiz. Ezberdintasun horien funtsa eta erroa. Errorik gabeko sinestea. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak.

4 iz. Abere emearen titiburua. Lagunaren behiak erroa luze (esr. zah.).

5 iz. Garroa. Olagarroa erro bat luzatzen hasi zen.

6 iz. Ateak-eta finkatzen diren atala. Ik. orpo 5; gontz; partadera; txanga. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.

7 iz. Hizkl. Aurrizki, artizki eta atzizki guztiak kendu ondoan gelditzen den hitz zatia.

8 iz. Mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den zenbakia; erroketaren emaitza. 4ren erro koadroa 2 da.

erroak bota Erroak egin. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak.

erroak egin Errotu. Ik. sustraiak egin. Bertutean erroak eginik dagoena. Gorrotoak ez du erroak egiteko lurrik zuengan.

erroak eman Erroak egin.

erro karratu iz. Mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz bi aldiz biderkatu behar den zenbakia. 4ren erro karratua 2 da.

erro kubiko iz. Mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz hiru aldiz biderkatu behar den zenbakia.

errotik adb. Sustraietatik, sustraitik; sakonki, barnetik. Ik. sustraitik. Zuhaitz eta etxeak errotik ateraz. Erlijioa errotik ateratzeko. Euskal Herria eta Bidarrai errotik maite zituen. Errotik garaitu behar diren gaitzak. Euskara errotik aski ontsa ezin ikasiz. Gizonen jaidura tzar guztiak errotik gaitzesten.

erroz gora 1 adb. Haritza erroz gora ezarri zuen.

2 adb. Hankaz gora. Belarrondoko batez erroz gora aurtikitzen du Zirikandok Mattin.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper