Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erro
1 iz. Landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diena. Ik. sustrai. Zuhaitz handiak erro handiak izan ohi ditu. Erro nagusia. Erro sakonak. Erro bakar batetik sortuak.
2 iz. Nonbait irmoki finkaturik dagoen zerbaitek finkaturik irauteko duen euskarria. Haginen erroak. Azazkalaren, ilearen erroa. Harkaitzaren erroa. Mihiaren erroa.
3 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Abertzaletasunari erro guztiak moztu nahiz. Ezberdintasun horien funtsa eta erroa. Errorik gabeko sinestea. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak.
4 iz. Abere emearen titiburua. Kanguru emeak kume handiagoari beste esne mota bat ematen dio beste erro batetik.
5 iz. Garroa. Olagarroa erro bat luzatzen hasi zen.
6 iz. Ateak-eta finkatzen diren atala. Ik. orpo 5; gontz;  + partadera; txanga; banda 5. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.
7 iz. hizkl. Aurrizki, artizki eta atzizki guztiak kendu ondoan gelditzen den hitz zatia. -tor- da etorri aditzaren erroa; eta -bil-, ibili-rena.
8 iz. mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den zenbakia; erroketaren emaitza. 4ren erro koadroa 2 da.

Esaera zaharrak

Behiaren erroa jetziago, luzeago. Lagunaren behiak erroa luze.

Aztergaia: erro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erro, zain, sustrai

Jatorrizko forma

zenbaki baten erroa atera

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erroak egin, errotik atera, errotik maite, erroz gora.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erroa = bisagra".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erroak bota , erroak eman , errotik ; eta erro karratu, erro kubiko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erroak egin, errotik atera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua zehaztu: (Bot.), (Hizk.)..." (1993-02)

 - [E302]: Adierak eta erabilerak zehaztu beharko dira, beharbada. Adiera horien artean ez legoke gaizki gogoratzea gaur "kalamarrak" edo "txibiak erromatar erara" deitutako txibi frijituei txibi-erroak deitu izan zaiela Getarian beti edo aspaldidanik (erroak, garroak bakarrik prestatzen zirelako horrela?)" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  erroak bota gehi daiteke.

 - [E208]:  Erroak bota: segur al gaude esaera hau erabat jatorra dugula? Nik erroak eman jarriko nuke horren ordez.

 - [E116]: ez dakit zer esan nahi duen E208ren "erabat jatorra" delakoak; baina corpusetan ikus daitekeenez segur izan gaitezke, hori baita jatortasunaren eta segurtasunaren bermea: a) erabili egin dute erroak bota esapidea J.A. Mogelek, J.J. Mogelek, F. Arrese Beitiak, K. Mitxelenak; I. Atxak; I. Iñurrietak, F. Morillok eta J. Zabaletak; b) "horren ordez" proposatzen den erroak eman, berriz, Lardizabalek bakarrik erabili du (eta azpisarrera proposatuen artean dago); c) Hegoaldekoak dira denak; eta c1) bat kentzekotan, erroak eman ken dezakegu, arazo handirik sortu gabe; c2) formaren bat nagusitzat (edo definitzaile gisa) ematekotan, erroak egin esapidea eman behar da (lehen itzulian eskaini genuena, eta beste biok baino erabiliagoa: egia da Iparraldekoak direla OEHko lekukotasun guztiak [dozena pasatxo], baina Hegoaldean ere "erroak egin" ditu, eta horren lekuko dira XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetako idazleak: G. Garate, J. Garzia, J. Morales, J. Muñoz, S. Onaindia, P. Perurena, L. Villasante).

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da onartu.

 - Erabakia: (2008-06-27) lantaldearena onartu: erroak bota, erroak eman, erro karratu, erro kubiko, errotik

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.