Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=erreal 3 sarreratan aurkitu da.

erreal1

1 iz. Balio desberdineko zenbait diruren izena. Hamabi errealetan saldu zion. Zortzi errealen gaztainak. Artilea, hemezortzi erreal arroa. Librako hiru erreal zuen prezioa. Pezetaren laurdena da erreala.

2 iz. Brasilgo diru unitatea.

bi errealeko Erreal bikoa.

erreal biko Erreal biko txanpona. Hamar erreal biko eman zizkion. Erreal biko bana.

erreal kuarto Erreal zilarraren 8/20 balio zuen dirua.

erreal zilar 3,35 gramoko zilarrezko txanpona, XIX. mendea arte Espainiako diru unitatea izan zena.

erreal2

1 adj. Benetakoa. Liburuen eta bizitza errealaren arteko aldeei buruzko hausnarketa. Lurralde magikoa, baina guztiz erreala.

2 adj. Zuz. Eskubide erreala: pertsona batek gauza baten gainean duen eskubidea.

erreal3

adj. Errege-erreginei dagokiena. Bide erreala: errege bidea.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper