Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eman 178 sarreratan aurkitu da.

eman1, eman, ematen

1 du ad. Norbait zerbaiten edukitzaile egin; zerbait norbaiten esku ezarri. Bere soineko bat eman zion behartsuari. Lehen saria eman zioten. Ez zioten afaririk eman. Eskua eman. Musu bat ematen badio. Emango zidala esan zidan, baina saldu egin zidan. Ematekorik ez du. Zerbait beste zerbaiten truke eman. Ordainetan eman. Erdi prezioan eman.

2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. aditzera eman. Ezin zion, ordea, laguntzarik eman. Agintaritza eman zioten. Jainkoari aintza emanaz. Gure ongileari eskerrak emateko. Goraintziak eman. Baimena izkribuz eman ziezaiola. Zertarako eman zigun Jainkoak adimena? Bizia, askatasuna eman. Bizia emateko prest daude. Denbora gehiago emanez gero. Lotsa ematen dio. Gerrak beti eman izan dit beldurra. Zure eskutitzak eman didan atsegina. Min eman dio. (Astinaldi, masaileko...) ederrak eman zizkioten. Lanari amaia eman arte. Lanbide horrek ez dio bizitzeko adina ematen. Jaten eta edaten eman zion. Jatera eman (Ipar. eta Naf.): jaten eman. Meza eman. Nekez hartuko dugu elkar, elkarri gibela emanik gabiltzaino. Heldu den pazkotan, azkaindarrekin emateko dugu Orreaga pastorala.

3 da/du ad. (Modua adieraziz). Jarri. Haren oinetan ahuspez emanik, hasi zitzaion otoizka. Zurubia eman zuen murruari kontra. Hamaika gai, esaera, ipuin eta gertakari hartu zituen eta euskaraz eman.

4 du ad. (Lurraz, diruaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. ekoitzi. Fruitua eman. Gutxi ematen duen lurra. Ezarri zuen diruak ehuneko hamar eman dio.

5 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Zortzi urte eman nituen horretan. Zenbat ordu eman dituzu lan horretan? Hiru egun eman zituen Bordelera heltzeko.

6 du/da ad. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Ekin; lotu. Hori ikusirik, ihesari eman zion. Ia denek negarrari eman zioten erruki eta gupidaz. Jokoari eta tabernari eman dio. Aste bat bera bakarra eman baliote euskara irakasteari. Jende guztia tzarkeriari eman zen. Jainko gezurrezkoetara eman ziren. Eman zaitezte gauza umilak egitera.

7 (Izenondo gisa, dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Zalea, atxikia. Ardoari emana. Irakurtzeari oso emana da. Emakumeetara oso emana. Armetara emanagoak letretara baino.

8 du ad. Irudi izan. Horrela jantzita gizona ematen duzu. Den baino azkarragoa ematen du. Tontoa ematen du. Erortzera zihoala ematen zuen. Ezjakin batek gaizki ematen du, gauzak nolanahi esaten. Gizonak ez du ondo ematen, mozkortuz gero. Beste soineko batekin gazteago emango luke. Margotzen dutenean, berria emango du.

9 du/dio ad. (nor osagarririk gabe). Zerbait (ondo edo gaizki) egokitu, joan, norbaiti edo zerbaiti; norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati (ongi edo gaizki) doakion itxura edo irudia izan. Gona beltzak oso gaizki ematen din blusa horrekin. Pisua galtzeak ez zion ongi ematen. Oso ondo emango zenuke kamera aurrean. Gizona ohartu zen zerbaitek ez zuela ongi ematen mutilaren kontakizunean.

10 du ad. (nor osagarririk gabe). Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, nasaitu, luzatu. Ik. amore eman 2. Oinetakoek, erabiltzeaz, eman egiten dute.

11 du ad. Itzuli. Latinetik euskarara eman.

12 du ad. (Dagokion izen sintagmak -tzat atzizkia hartzen duela). Adierazten dena uste izan, iritzi. Hau guztia gezurtzat ematen dut.

13 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, norabait begira egon. Etxeak mendialdera ematen du.

14 (eman dezagun, demagun esapideetan, perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Eman dezagun horrela dela. Demagun atezaina dela erailea. Demagun bi esfera diametro berekoak ditugula.

eman ahala adb. Indar guztiz. Makila lodi bat altxatzen du, eman ahala jotzen du epailea kopetan. Gazteekin pilotan jokatzen, eman ahala.

[Oharra: Euskaltzaindiak, neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, neska-mutikoen artean gertatzen diren liskarrak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

eman2

1 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Kopuru handia; euriaz eta kidekoez mintzatuz, erauntsia. Hau da euriaren emana! Euriaren etengabeko emana. Hauxe da sagarraren emana!

2 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Jendeaz mintzatuz, kopuru handian etortzea. Jendearen etorria eta emana mende honetakoak ditugu, Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zitzaigunez gerozkoak.

abal

iz. Zuz. Zordunak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea; berme hori egiaztatzen duen agiria. Eskaturiko 450.000 euroen abalak ahalik eta lasterren aurkeztekotan da familia.

abala eman Zuz. 18 milioi euroko kreditua eskatzeko abala eman zuen Nafarroako Gobernuak.

abal emaile, abal-emaile Zuz. Abala ematen duen pertsona. Ik. berme-emaile. Bankuek ez dute nahi arriskurik txikiena ere, eta abal-emaileak zorrak ordaindu ahal izango dituela egiaztatzeko, haien diru kontuak ikertzen dituzte goitik behera.

abisu

1 iz. Oharra, kontseilua. Itsasturi irakurleari abisua. Ez luke ez, berriz haserretzeko, beste abisuren beharrik. Gogoan erabili konfesorearen abisuak.

2 iz. Gaztigua, ohartaraztea. Afaltzera etortzeko abisua. Abisua hartu.

abisu eman Zerbaiten berri eman, zerbait jakinarazi; ohartarazi. Hamabiak ziren poliziari abisu eman zionean. Etxetik alde egin zuela inori abisurik eman gabe. Jaun-andere horiei buruz abisu eman nahi nuke.

adieraztera eman

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, adieraztera eman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman].

adietan eman

du ad. Bizk. Aditzera eman.

aditzen eman

du ad. Bizk. Aditzera eman.

aditzera eman

du ad. Jakinarazi, azaldu, jendaurrean zerbait agertu. Alkatearen aginduz aditzera ematen da (...). Ez dugu esaten Aita nirea, ezpada Aita gurea, aditzera emateagatik ez diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik. Ezin sumatu zuen zer aditzera eman nahi zion hark. Ezin aditzera eman daiteke hari dagokion handitasuna.

[Oharra: jakitera eman baino egokiagoa da].

adore

1 iz. Kemena, bizidunen indarra. Bata da sendoa, indartsua; bestea argala eta adore gutxikoa. Hordiak beso eta zangoetan adorerik ez izan arren.

2 iz. Oztopo, neke eta arriskuei aurpegi emateko edo gauzei ekiteko gaitasuna. Larriturik, ezertarako adorerik gabe. Adinarekin adorea galdu. Ez dut horretarako behar den adorea. Agiria izenpetzeko adorerik ez zuen izan.

adore eman Izu-ikaraz dar-dar zegoen gorputzari adore eman nahirik. Elkarri adore emanez. Kristoren zerbitzuan aholku eta adore emateko. Herriz herri ibili zen ahul zenari adore emanez.

adorez adb. Adoreturik. Adorez eta zintzotasunez aurre egin zioten egoera latz hari.

ahal1

1 iz. Ahalmena, indarra. Agertu zuen bere ahala eta indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala. Osasunarekin zaudenean, ahala duzunean. Nola izan zuten indar, antze, ahal, esku eta botere pena haietatik aldaratzeko. Gure ahal txikia. || Lagun itzazue erromesak, zuen ahalen arabera. Beren ahal guztiak egiten dituzte erdiesteko.

2 iz. Litekeenaren nolakotasuna. Zeren orain baita ontasunean aitzinatzeko ahala. Pagatzeko ahala dukezun arteraino. Gehiago emateko ahala duzunez gero.

3 iz. Ahalordea.

4 (Aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean, batez ere pluralean edo guzti-ren ezkerrean). Ahal den... guztia, ahal diren... guztiak. Esan ahalak esan dizkiote elkarri. Esan ahal guztiak esanda ere. Bota ahalak bota hortxe aspertu arte! Malentxogatik asma ahalak asmatzen eta gezur lotsagabeenak ahoa betean jaurtitzen. Konta ahal guztiak baino gehiago dira kondenatu direnak. Etxekoek pentsa ahal guztiak egin zituzten etxera bildu nahiz.

ahala egin Ahal dena egin. Nire ahala egin dut. Bere ahala egiten duenari ez dio barkamenik ukatzen.

ahala eman Ahalordea eman. Lege horrek, halabeharrez, behin-behineko gobernuari ahala emango dio larrialdi egoera indarrean jartzea ebazteko. || Hor ere auzapezari eman zaio ahala, sinatzeko behar direnak.

ahaletan 1 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ipar. g.g.er. -tzeko moduan, -tzeko egoeran. Oraino sari haiek erdiesteko ahaletan zara.

2 adb. Ahaletan izan: diruz eta ondasunez ongi hornitua izan.

ahal guztia adb. Ahal den guztia, ahal adina. Ik. ahal guztiaz. Ardoa husten duzunean ere, ahal guztia xukatuagatik, gelditzen da usaina bederen.

ahal guztian adb. Ahal den neurrian. Bizi izan zen ordu arteraino bezala, ahal guztian isilik eta espiritua jainkozko gauzaz betea.

ahal guztiaz adb. Ahal den guztia, ahal adina. Ik. ahal guztia. Ari zaitez ahal guztiaz. || Geure ahal guztiaz.

ahal oroz adb. Ipar. Ahal den neurrian, ahal den guztia. Ik. ahalaz. Apaizek, nork bere parrokian, ahal oroz euskara garbi begiratzeko.

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena. Hitzak ahotik irten orduko.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

ahoa ireki Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

ahoa itxi Adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

ahoan adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Dentista.

ahoa zabaldu Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Edozein gauza esanaz ahoa betean, zabiltzala uste dut zeure kaltean. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga Ahosabaia.

aho-handi Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu Aho soinua.

ahoko zulo 1 Adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

ahora eman Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

ahora etorri Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

aho soinu, aho-soinu Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotan ibili Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

ahotan izan Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik atera 1 du ad. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

2 da ad. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.

3 du ad. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.

4 du ad. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

ahotik belarrira 1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.

2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

ahotik ezin utzi(zko) Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

aho uhal, aho-uhal Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten. Salbatzeko behar da sinestea ahoz erakutsi.

aho-zabal Ik. ahozabal.

aho zabalik, aho-zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da.

aho-zikin adj. Biraolaria. Txapelgorri aho-zikin batek.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri Ik. ahozuri.

aholku

1 iz. Egin behar denari buruz ematen edo hartzen den iritzia. Gure aholkuz egin zuen. Aholku txarra, gaiztoa. Aholkua eskatu.

2 iz. Norbait zerbait egitera bultzatzeko mintzaldia.

aholku batzorde, aholku-batzorde Aholku emateko betekizuna duen batzordea. Euskararen Aholku Batzordea.

aholku eman Gure lana, aholku eman eta ahal dugun neurrian laguntzea da. Guztiei aholku ematen zien Jainkoaren begirunean bizi zitezen. || Aholku onak eman zizkion.

aintzakotzat

Aintzat.

aintzakotzat eduki Aintzat eduki.

aintzakotzat eman Kontuan hartu. CIAk aintzakotzat eman ez zituen zantzuen artean 2001eko uztailean FBI Poliziak ondutako txosten bat dago.

aintzakotzat hartu Aintzat hartu. Ez zuten bere lekukotasuna aintzakotzat hartu. Egituraren ederrez ez genituzke, beharbada, aintzakotzat hartuko bertso horiek.

aintzat

aintzat eduki Kontuan eduki. Aintzat edukiko dituzu aita eta ama.

aintzat eman Aintzat hartu.

aintzat hartu Kontuan hartu, onartu. Ik. aintzakotzat hartu. Hezkuntza eredu berrirako ikasleen iritzia aintzat hartuko dutela adierazi zuen. Jende gehienak ez ninduen aintzat ere hartzen. Ez du aintzat hartzen zaldien indarra.

aitor

1 iz. Aitormena. Utzi zizkigun maitasun agirien aitorra. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik.

2 iz. Lekukoa. Aingeruak izango dira aitor.

aitor egin Aitortu. Anderrek zure aurka aitor egin du.

aitor eman Onartu, ezagutu. Egiari aitor emanez eta orain arteko gezurrak deitoratuz.

aitor entzule, aitor-entzule Bekatuak aitortzan entzuten dituen apaiza. Aitor-entzuleari gure bekatuak aitortu. || (Izenondo gisa). Apaiz aitor-entzuleak galdetu zion.

aitor izan du ad. Aitortu. Aitor dut gaizki egin dudala.

aitor oneko Esker onekoa. Zaldun hau aitor onekoa da Jainkoarekin.

aitorra eman [Oharra: Euskaltzaindiak, aitorra eman esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitor eman].

aitzakia

1 iz. Hutsa, akatsa. Etxeak ez zuen aitzakiarik, etxe ederra zen benetan.

2 iz. Arrazoi alegiazko edo gezurrezkoa, egiazko zergatia estaltzeko ematen dena. Artean mila arrazoi edo aitzakia zirela medio. Ez da aitzakia txarra izaten edozertarako, ezin mintza daitekeen herri isil hori. Aitzakia bila. Aitzakiak jarri. Aitzakiatzat hartu.

aitzakia egin (-en atzizkiaren edo adierazpen-perpaus osagarri baten eskuinean). Aitzakia jarri. Lan egin nahi ez zuenak, hotzaren aitzakia egin zuen. Lau polizia, lapur baten atzetik zebiltzala aitzakia eginez, hotel batean sartu ziren.

aitzakia eman Errua egotzi. Errazena aitzakia besteri ematea izaten da eta.

aitzakia hartu Aitzakiatzat hartu. Ez da ibili bere burua goratu beharrean, Jesusen bizitza aitzakia harturik.

aitzakian adb. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). Aitzakia erabiliz. (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Mendi aldera maiz joaten naiz, deus gutxiren aitzakian. Igorriak izan ziren, tokirik ez zelako aitzakian, etxe batetik bestera. Pixa egiteko aitzakian atera nintzen eskolatik.

aitzakiarekin adb. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). Aitzakian. (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Ihes egiteko aitzakiarekin.

aitzakiatan adb. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). Aitzakian. (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Apostolu santuen hobi ederrak ikusteko aitzakiatan jo zuen Erromara.

aitzakiaz adb. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). Aitzakian. (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak irensten dituzte. Onak direlako aitzakiaz. Haren berri jakiteko aitzakiaz, han joaten zen mutilaren etxera.

aitzaki-maitzaki Adkor. Aitzakia. Hasia zen aitzaki-maitzaki baten bila. Lanaren aitzaki-maitzakian joan gabe geratu zen. || (Adizlagun gisa). Aitzaki-maitzaki ibili.

alamen

iz. Bizk. Gauza aspergarri edo gogaikarria.

alamena eman Norbaitek beste norbait gogaitu. Hobe zenuke goru makila hartu eta goruetan ekin, inori alamenik ematen etorri barik. Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina.

albiste

iz. Gertaera baten adierazpena. Ik. berri 4. Albiste onak, txarrak. Norbait etorri delako albistea. Albistea ekarri, eman, hartu, bidali, aditzera eman. Bilbon gertatutakoaren albistea izan genuen. Laurari ez zion aitak ezeren albisterik eman. Berehala zabaldu zen albistea herri guztian. Albiste aldizkaria. Eguneko albisteak. Azken albisteak. Albiste bulegoa.

albiste eman Abisatu, gaztigatu. Albiste eman zion zein egun eta zein ordu erabakiak zeuzkan bidean abiatzeko.

alto

interj. Norbaiti geldi dadin agintzeko erabiltzen den hitza. "Alto, eskuak gora eta bota fusilak!” oihu egin nien sasi artetik irtenda.

alto eman Norbaiti gelditzeko agindua eman. Handik gutxira, alto emanda, ibai ondoko kuartel txikira eraman gintuen. Iristen zen lehenengo automobilari alto ematea erabaki genuen.

amore

iz. g.g.er. Maitasuna, amodioa. Amorea itsu da. Amore garbia. Urrearen ordez, opa iezaiozue amore benetako bat.

amoreagatik 1 (-en atzizkiaren eskuinean). Batez ere Ipar. -en izenean, gogoan harturik. Jainkoaren amoreagatik. Maite duenak behar ditu, bere maitearen amoreagatik, gauza gaitz eta kirats direnak oro gogo onez besarkatu.

2 (Helburuzko perpaus baten hasieran nahiz amaieran, indargarri gisa). Batez ere Ipar. Ik. arren 3. Beti gehiago eta hobeki maita zaitzadan amoreagatik. Zu hil zara, ni hil ez nendin amoreagatik. Igor ezazu zure egiaren argia, amoreagatik lurra argi dezan.

amorearren Amoreagatik, maitasunagatik. Neure laztanaren amorearren egin gura dut negar bat.

amore egin Amore eman.

amore eman 1 Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. Aspalditik datorren ohiturari amore emanez. Pilatok herriaren eskariari amore ematea erabaki zuen. Baina, tentazioa bizia baino biziagoa izan arren, ez diot amorerik eman. Alferrik zabiltza, ez du amore emango.

2 Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, eman. Ez du amore ematen oihal honek.

amore emate, amore-emate amore eman aditzari dagokion ekintza. Konfiantza sendotzea nahi badugu, elkarrizketa eta elkarrekintza ezin dira baieztapen eta amore emate faltsuetan oinarritu.

amorez 1 Zah. Amoreagatik.

2 Zah. Amodioz.

amorezko adj. Amodiozkoa.

amorru

1 iz. Haserre bizi eta oldartsua. Esetsi zioten elkarri gogortasun eta amorrurik handienarekin. Amorru bizian elkarrekin sesioan. Begirada zital eta amorruz betea. Hartu zuen gorroto eta amorru hain handia non ez zen egunetan sosegatu. Hau ikusirik, amorru gogorra zeriola jarri zen.

2 iz. Gogo edo lehia amorratua. Zer dela eta gizonak Ilargira joateko hainbeste amorru? Borrokan egiteko amorru bizia. Hainbat amorru handiagoz jarraituko dio etsaiak. Irabazi goseak, diru amorru horrek, zenbat galera dakarkigun.

3 iz. Errabia, eritasun kutsakorra. Amorruaren kontrako txertoa. Zakurra kenduz gero, amorrurik ez (esr. zah.).

amorrua eman Zerbaitek norbait amorrarazi. Horrelako gauzek amorrua ematen didate. Amorru handia ematen zion Landaburu salbatu zela ikusteak.

amorruz adb. Amorraturik. Amorruz begiratu zion. Abiatu zen amorruz esaten: (...).

amorruzko adj. Amorruzko lerdea dariola. Amorruzko oihuak.

animo

1 iz. Beh. Adorea, kemena. Animo falta. Animo handia eman zion. Ikaratuko naiz eta ez dut animorik hartuko burua uretara botatzeko. Ez dezazula horregatik animoa gal. Gaixoei osasuna, animoa zaharrei.

2 interj. Beh. Norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ik. aupa; aurrera 5. Animo, Martin, eta datorrena datorrela. Animo, mutilak, berehalaxe gara eta!

animoa eman Beh. Adore eman, adoretu. Otoitzak gauza onerako indarra eta nekeak eramateko animoa ematen ditu.

antz1

1 iz. Aztarrena, kutsua. Bekatuaren antz guztiak garbitzeko.

2 iz. Agertzen dituzten ezaugarri berdin edo berdintsuengatik, izaki bi edo gehiagoren artean gertatzen den lotura. Ik. eite 1. Aitaren antza du. Bi hizkuntzaren arteko antza. Ez dute elkarren antz handirik. Amerikarren antz gehien duten linguistika liburuak sobietarrenak dira, hain zuzen. Esku iletsuek anaia zaharraren antza eman zioten.

3 iz. Irudia; itxura. Ik. antzirudi. Horra, pintatu nahi banauzu, nire antza. Isaak, Jesusen antz egiazkoa. Neke eta oinaze gehiegiek Ignaziori bere antza kendurik, argaldu, hondatu eta ubeldu zuten guztia. Aingeru bat gizonaren antzean aurkeztu zitzaion. Hara etortzen zen artzain antzean mutiko bat txilibitua joz. Antz-azturak hobiraino (esr. zah.).

4 (Izen soil baten eskuinean). Ik. antzeko 2; moduko 1. Behatz antz batzuk. Uzkurtasun edo lotsa antz bat zuelako. Bereizte edo aukera antz hau anaiek gaizki eraman zuten, eta gorroto hartu zioten.

antza denez Dirudienez, ematen duenez. Ik. itxura denez; agidanez. Antza denez, ez da bihar arte etorriko. Egun horretan ezkontzea bera ere bekatu handia zen, antza denez.

antza eman Antza hartu. Ez dakizuela bere janzkera horrekin eta bibote horiekin noren antza ematen diodan? Zeru txiki baten antza ematen nion nik Manuelen ostatuari egun hartan.

antza hartu Ik. antza eman. Ulisesen antza hartu zioten Telemakori. Nire herriari zerutxo baten antza hartu nion.

antzean (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, adizlagunak eratuz). Gaixo antzean dabil. Beti zegoen barre antzean. Anaia antzean ez, baina tiroka hartu zituen.

antzeko 1 adj. Antza duena, itxura bertsua duena. Norbaiten antzekoa izan. Hegazti baten antzeko tresna. Tamainaz antzekoak dira. Antzekoak elkartuz.

2 (Izen soil baten eskuinean). Ipuin antzekoak. Nobela antzekoa izan zen haren lehen liburua. Txabola antzeko etxetxo bat.

3 (Izenondo baten eskuinean). Halako aire eta ibilera zahar antzeko bat. Humphrey Bogart ere, makur antzeko gizon zuzena, hor daukagu.

antzera Gisara. Egin dezagun gizona geure antzera. Irten ziren zuri-zuri eginda errotariaren antzera. Inoiz jarri ohi da nire oinetan, zu orain zauden antzera.

antzerako adj. Antzekoa.

antzeratsu adb. Gutxi gorabehera antzera. Gasteizko alkatea ere antzeratsu mintzatu zen eta erasoa gaitzetsi zuen. Antzeratsu jarraitzen dugu gaur, sekulako auzi eta arazoak baititugu. Ikasten ari den haur baten antzeratsu dabil.

apa eman [Oharra: Euskaltzaindiak, apa eman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pa eman].

ardura1

1 iz. Zerbaitetan jartzen den gogo oharmena. Ik. axola; arreta. Haien nagitasuna eta ardura gutxia. Hezkuntzaz duten ardura berezia. Hirigintzaz ardura izpirik agertu gabe. Idazkera ardura handiz zaintzen dute. Jainkoaren gureganako ardura. Gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. Zerbait arduraz begiratu. Hori baino ardura gutxiagoko ez den zerbait.

2 iz. Erantzukizuna. Jesu Kristok Done Petri apostoluari Elizako ardura guztia eman zionean. || 200 ikasle 9 irakasleren ardurapean. Euskaltzaindiaren ardurapean antolatua. Norbaiten ardurapean utzi. Zure ardurapeko ikastaroa.

3 iz. Kezka. Berandu ez heltzea zen bere ardura guztia. Arduraren bat al duzu?

ardura eduki (Batez ere -z, -en edo -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Norbaiten edo zerbaiten ardura izan, erantzukizuna izan. Ardura gehiago daukatela kortako ganaduez, seme-alabez baino. Aingeruek daukate gizonak zaintzeko ardura. Baratzeen ardura zeukan fraide batek eraman ninduen lorategiko belarrak ebakitzera.

ardura eman Kezka sortu, kezkatu. Esan dezatela nahi dutena; horrek ez dit ardurarik ematen. || Janzteak ez zion ardura handirik ematen; izan ere, etxean sartuta egon ohi zen ia beti.

ardura izan 1 dio ad. Axola izan. Horrek ez digu ardura. || (nork osagarririk gabe). Gutxi ardura digu guri nahiz lehenengoak nahiz bigarrenak garaitu. Ez dizu ardura zer esan duen. Bati ardura diona besteari ez dio. || Zer ardura dio, bada, pixka bat argaltzeagatik, osasunez ondo ibiliz gero? Ez dio ardura; nire etxeko bazter guztiak ikus ditzatela.

2 zaio ad. Noren erruz gertatu zen ez zait ardura. Nori zaizkio, ordea, ardura horrelako ezerezkeriak? Gauzak zaizkio ardura eta ez gauzak adierazten dituzten hitzak. Herri osoari ardura zaion arazoa. Bost ardura zaie etxe askotan seme-alabei zer komeni zaien.

3 du ad. Horrek ez du ardura. Baditut gai honetan iritzi neure-neureak, baina orain ez dute ardura. || (nork osagarririk gabe). Ez du ardura horregatik.

4 da ad. (Ezezko esaldietan, nor osagarririk gabe). Bizk. g.g.er. Ez da ardura; zoaz aurrera.

arduratan adb. Arduraturik, kezkaturik. Ez egon, bada, arduratan biharko egunaz. Haize hotz pixka batek, gose apur batek edo gau bateko lorik ezak beldurtzen dituela, edo hilko ote diren arduratan ipintzen dituela.

ardurazko adj. Garrantzizkoa. Ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. Ardurazko zerbaitek darabiltza hain axolati.

(zerbaiten) ardura hartu, izan 1 Erantzukizuna hartu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.

2 Kezkatu. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. || Ardura handia du, beldur larria, galduko ote duen berriz auzia. Barneko santutasunaz ardura gutxi zutelarik.

argi

1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Eguzki-argia, egun-argia. Argi artifiziala. Nobelan ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. Argia eta ilunpeak. Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil.

2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.

3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia piztu. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte.

4 iz. (Kontagaia). Argi puntua, argi iturria. Herriko argiak itzali zirenean. Etxeko argi guztiak piztu. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.

5 iz. Fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.

6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.

7 iz. Begien argia: ikusmena. Bere bi begietako argia galdurik.

8 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.

9 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.

10 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua.

11 adj. (Koloreez mintzatuz). Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.

12 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.

13 adj. Adimen argiko gizona: adimentsua.

14 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.

15 adb. Zalantzarik edo puntu ilunik gabe. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela. Argi ikusten da zeren bila dabilen.

argia hil da ad. Argia itzali. Aldare aitzineko argiak irudi zuen hiltzera zihoala.

argi alba, argi-alba Egunsentia. Argi albarekin joan zen elizara.

argi aski adb. Oso argi. Ik. argi asko. Argi aski dago zer gertatu zaizun.

argi asko adb. Oso argi. Ik. argi aski. Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenak argi asko esaten du: (...). Argi asko, denok ulertzeko moduan azaldu du bere jarrera.

argi belar, argi-belar Alpapa.

argi egile, argi-egile adj./iz. Argi egiten duena. Zeruko izar argi-egileak. Jainkoak emaniko aitzindari bat, gidari bat eta argi egile bat. Leize honetan galdu beharrak ginen gu argi-egilerik ez izatera.

argi egin 1 Argitasunez bete. Ik. argitu1. Eguzkia sortu zuen, lurrari argi egiteko. Betiko argiak egingo die argi.

2 Zerbait argiago bihurtu. Auzi nahasi honetan argi egin diezagukeen norbait.

3 Ikusmena bihurtu. Itsuei argi egiteko.

argi-emaile adj. Argi-egilea. Izar iparraldeko, argi-emailea, gure zorioneko, bide erakuslea.

argi eman Argi egin. Beti argi emanaz, lehen bezain handia, egun oro ikusten dugu eguzkia.

argi errainu, argi-errainu Argi izpia. Horra bada, doi-doi, nik behar dudan argia, argi guztien lehenik jaioa, argi errainu guztien hasiera eta jaiotza. Leihotik sartzen zen argi errainuak ezkaratza argitzen zuen.

argi eta garbi adb. (esan, hitz egin, erakutsi, bereizi eta kideko aditzekin). Oso garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi eta garbi hitz egin zutelako auziaz. Ni horren alde nago, argi eta garbi. Argi eta garbi ikusten dugu, halere, ezetz, ez dagoela ongi.

argi ezkila, argi-ezkila Egunsentiko kanpai-joaldia. Argi-ezkilarako elizan izango da hura egunero.

argi giltza, argi-giltza Etengailua.

argi haste, argi-haste Ipar. eta Naf. Egunsentia. Goizean, argi hasteak ez ditu kolpez hartzen zeruko eremu guztiak. Argi hastean jaikirik. Argi hasteko atera.

argi ibili Erne ibili, kontuz ibili. Argi ibili beharko dute hemendik aurrera. Argiago ibiltzen ez badira, arazoak izango dituzte.

argi-ilun 1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak.

2 Argiantza.

argi iturri, argi-iturri 1 Argiaren iturburua; argizagia. Argi-iturri honetan edan zituzten Elizako doktore santuak beren liburuetan ikusten diren argi ederrak. Eguerdi aurretxoa zen, eta argi-iturri nagusia, kiskalgarri, goi-goian zegoen, udako egunik beroenak heldu zirelako.

2 adj. Jakintsu ustekoa. Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik.

argi-itzal 1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-ilun. XX. mendearen argi-itzalak.

2 Argiantza. Gauetan, kaleko kriseiluen argi-itzaletan, dantzan eta txaloka hasten ziren.

argi izpi, argi-izpi Egunaren lehen argi izpiek esnarazi ninduten. Eguzkiaren argi izpia leiarra hautsi edo zikindu gabe irten den bezala. Ez zaigu behintzat kaltegarri gertatuko bata bestearekin erkatzea, argi izpiren bat sor daitekeelakoan.

argi oilar, argi-oilar Zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). Garagarrilean, mendi hauetako baso inguruetan, argi-oilarrak ikusi ohi ditugu.

argira atera Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. Bilboko museoak sotoaren ilunetik argira atera ditu Gabonekin lotutako obra batzuk, onenak. Zaldua zelaian Aranzadi Zientzia Elkartekoek argira atera duten aztarnategia harribitxia da. Isilpeko errealitatea argira ateratzea eta emazteei hitza ematea da xedea.

argitan 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denak argi egiten duela. Kandelaren argitan irakurri zuen. Ilargi-gaua zenean, haren argitan aritzen ziren lanean. Ilunpetan gauza gehiago esaten dira eguzkiaren argitan baino. || Sorginak zilarrezko orrazia ilargi-argitan erabiltzeko prest zeukan.

2 adb. Argiarekin, egun-argiz. Plazan, argitan egiten diren dantzak. Nik ilunpetan esaten dizuedana, zuek esazue argitan.

argitan egon Zerbait argi batek ikusgai egiten duela egon. Argitan daude etxeetako leihoak.

argitara atera Argitaratu. Sail honi loturik argitara atera zituen lehen lanak liburu batean bildu zituen.

argitara ekarri Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. 36ko gerra baino lehen plazaratu zen idazle taldea argitara ekarri du Joxemiel Bidadorrek. Inkesta soziolinguistikoak argitara ekarri duen agertoki iluna.

argitara eman 1 Argitaratu. Eta ezagutuko badira, argitara eman beharko ditu norbaitek. Doktrina berria, Jaun Apezpikuaren baimenarekin argitara emana.

2 Erditu. Bazekien Andre Mariak haurra argitara emateko muga heldu zela.

argitara ilki Argitara irten.

argitara irten Zenbait euskaltzale presturi eskerrak, poema irten zen argitara azal ederrez jantzirik. Han irteten dira argitara lagun hurkoaren hutsegite egiazko edo gezurrezkoak.

argi txakur, argi-txakur Lurgainean, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan, higitzen ikusten den gar txikia. Argi txakurrak haragi ustelak sortzen omen ditu. Egiazko argiak, eta ez argi-txakurrak, izan behar du ekintzaren gidari.

argi txinta, argi-txinta Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.

argi urratze, argi-urratze Egunsentia. Ik. egun-urratze. Biharamun goizean, argi urratzearekin atera zen. Hau gau luzea, gau beltz ilun izugarria, argi-urratze gabea, oilariterik izanen ez duena.

argi urte, argi-urte Luzera-unitatea, argiak urtebetean egiten duen bidearen (hots, 9,46070 x 1015 m-ren) baliokidea. Eguzki sistematik hamabi argi urtera dago izar hori.

argi zirrinta, argi-zirrinta Ipar. Egunsentia. Argi zirrintan jaiki nintzen. Txorien kantuak eta argi zirrintak seinalea goizik emanik.

argi zulo, argi-zulo Sabai leihoa.

argi zuzi, argi-zuzi Zuzia. Eskuan argi-zuzi irazekia. Begia da gorputzaren argi zuzia.

arima

1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Giza gorputz bakoitza materiazko substantziaren modu bat den bezalaxe, arima bakoitza arimazko substantzia baten modu bat al da? Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Gizon lohi eta arima galduko bat. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

2 iz. Pertsona hila. Arimentzako limosna. Arimen bederatziurrena. Arima ezkilak.

3 iz. Gizakiaren bi osagaietako bat, sentikortasunaren eta adimenaren iturburutzat hartzen dena. Gorputza eta arima. Olerkariaren arima ere itsasoaren antzekoa da.

4 iz. Zerbaiten muina edo alderik garrantzizkoena. Otoitza da bizitza espiritualaren arima. Arima bat behar du gizarteak; eta arima edo lokarri hori autoritatea da, agintzeko eskubidea. Herriaren arima. Euskal Herriaren arnasa eta arima. Euskal arima.

5 iz. Pertsona. (toki bateko biztanle edo jende kopurua adierazten den testuinguruetan). Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan? Hogeita hamar bat mila arima ziren Lapurdin orduan. Arimarik ez dago: ez dago inor.

arima apartatuta adb. Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiten direnean erabiltzen da). Ik. arima salbu. Txerria ematen du, arima apartatuta.

arima argi, arima-argi Argi-txakurra. Ene amatxik arima-argiak deitzen zituen leinuru mota horiek.

arima-arimatik Bizk. Bihotz-bihotzetik. Barkatu behar die arima-arimatik bere arerio guztiei.

arima eman 1 Pertsonez mintzatuz, hil (heriotzarekin Jainkoari arima ematen zaiola aditzera emanez). Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion.

2 Norbaitek, zerbaiten alde edo zerbaiten truke, duen guztia eman, onena eman. Arima emango nuke, zure ondoan une batean egotearren.

arima eta gorputz adb. Gorputz eta arima. Eta urkatu zuen bere burua, eta arima eta gorputz gelditu zen sekulako galdua.

arima herratu Purgatorioko arima; betiko atsedena hartu ezinik, bizien artean dabilen arima. Mateo Txisturen arima herratua ikusi uste zuten. Bere baratzean harantz-honantz dabil errient gaixoa, arima herratua irudi.

arima joan Hilaren arima, hila. Bizi direnei indar eta arima joanei sosegu ematen diena.

arimak egin dio ad. (nor osagarririk gabe). Zah. Hil. Arimak egin dio: hil da. Aitaren manua, arimak egiterakoan emana, nork ez du konplituko?

arima salbu Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiterakoan erabiltzen da). Ik. arima apartatuta. Etxean bazuten, txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.

arnasa

1 iz. Biriken jardunaren ondorioz, ahotik edo sudurretik ateratzen edo sartzen den airea. Ik. hats1. Arnasa gabe eta itorik geratu artean. Ez da bere arnasarik ere hona heltzen. Arnasa baretu. Ez da gehiago esnatuko arnasa ahitzean. Entzun nahi izan zenuen isil-isilik, arnasa atera gabe. Harrituta, ahoa zabalik eta arnasa gabe gelditu zen.

2 iz. Indarra, adorea, bizitasuna. Zu zara, maitetxo kutuna, nire arnasa eta nire osasuna. Zuk hain maitea zenuen hizkuntzak badu oraindik arnasa. Zure arnasa zabalez sendo nazazu.

3 iz. Haizeaz mintzatuz, bolada biguna edo gozoa. Hego haizearen arnasa biguna. Itsasoko ura bare-barea, haize arnasarik ere ez.

arnasa batean adb. Arnasaldi batean; denbora tarte oso laburrean. Zure azkenengo eskutitzak zoratu beharrean jarria nauka; arnasa batean irakurri nuen. Arnasa batean edari gozoa edanik.

arnasa berotu Arnasa estutu. Han ibiltzen ninduen bere inguruan, batean jaitsi, bestean igo; ez zitzaidan niri arnasarik berotzen. Zortzi puskak han ebaki zituen, arnasarik berotu gabe.

arnasa berritu Arnasa hartu. Badut adiskide bat, hizketan oso nekagarria, ez baitu arnasa berritzen, osotara bukatu zaion arte.

arnasa bete Arnasa hartu. (Batez ere arnasa bete ezinik esapidean erabiltzen da). Arnasa bete ezinik heldu zen Kalbariora.

arnasa bota Arnasa kanporatu, hatsa bota. Hori esanda, haize eman edo arnasa bota zien Jesusek apostoluei. Igeri egiterakoan, ur barrenean arnasa bota, bai sudurretik, bai ahotik.

arnasa egin 1 Arnasa hartu.

2 Arnasa bota.

arnasa eman 1 Arnasa bota. Ahoarekin berotu zenituen, arnasa emanda, eskuak.

2 Adorea eman, indarra eman. Behar zuen babes eta arnasa eman zizkion, etengabe lanean ari zedin. Hantxe zegoen ipuina, proiektuari arnasa ematen ziona.

arnasa estutu Arnasa larritu, arnasa hartu ezinik egon. Arnasa estutu zitzaion bisitariari. Sotoko haize beltzak arnasa estutu zion.

arnasa galdu 1 Arnasarik gabe gelditu. Arnasa galdu, eta zurbil, kordegabe, lur jo nuen.

2 (hil-en leungarri gisa erabiltzen den esapidea). Galdu zuen bere arnasa mandio zaharreko gela zokoan.

arnasa hartu 1 Arnasarik hartu gabe ezin bizi. Sakon hartu dut arnasa. Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Arnasa hartu eta irakurtzen hasi zen. Lagun hurkoari hartzen duen arnasa ere opa ez diona.

2 Atseden hartu. Arnasa hartzeko gelditu ziren pixkatxo bat, haritz baten itzalean. Arnasa hartzeko ere denborarik gabe.

arnasa izan Arnasa badu oraindik. Arnasa dugun arte oroituko gara.

arnas aparatu Arnasketan parte hartzen duten organoen multzoa. 400 milioi lagunek dituzte mundu zabalean arnas aparatuko eritasunak. Arnas aparatuari egiten dio eraso birusak.

arnas hartze Biriketara airea helaraztea; hasgorapena. Ik. arnasgora.

azken arnasa Hil aurreko unea. Ik. agonia; hilzori. Eta hil zen, azkenengo arnasaraino ezaguera osoa zuela. Berehala deitu behar zaiola, bere amaren azken arnasa jaso nahi badu.

azken arnasa eman Hil. Bizkor joateko, apaiz baten eske zegoela-eta, azken arnasa eman aurretik. Burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.

azken arnasetan egon Hilzorian egon. Azken arnasetan zegoela, agertu zitzaion Aingeruen erregina. Eman zioten zanpaldiarekin, gizona azken arnasetan zegoen.

[Oharra: arnas forman erabiltzen da hitz elkartuetako lehen osagai denean: arnas aparatua].

arrapostu

iz. Ipar. Erantzuna, ihardespena. Arraposturik ez dut ukan. Arrapostu ukan du zitroinak ez direla ondu.

arrapostu eman Erantzun, ihardetsi. Hiri arrapostu ematera etorri nauk.

arrazoi

1 iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza. Ik. zergatiko. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak. Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera, harritua zegoen, arrazoirekin.

2 iz. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak (esr. zah.).

3 iz. Adimena, arrazoimena. Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan edatea.

4 iz. Mat. Magnitude edo kantitate biren arteko erlazioa. Ik. ratio.

arrazoi(a) da (zen...) g.g.er. Bidezkoa da. Ez nuen erein, ez da arrazoi bil dezadan. Gizon batek bakarrik kondenatu behar balu ere, beldurrez ikara egotea arrazoi litzateke.

arrazoia eduki Batez ere Bizk. Arrazoi izan.

arrazoi eman Heg. Lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe.

arrazoi gaizto Arrazoi txarra, erantzun desegokia.

arrazoi izan Dakusagun, bada, zeinek duen arrazoi. Simeonek ezagutu zuen arrazoi zuela apezpikuak. Bai, bai; arrazoi duzu, izeba. || Horretan Altubek arrazoia zuela dirudi. Arrazoi handia duzu. Arrazoi osoa du alde horretatik artikuluaren egileak.

arrazoi txar Hitz desegokiak. Zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi.

arrazoizko adj. Zentzuzkoa, bidezkoa; arrazoimenaren araberakoa. Ik. arrazional. Aldaketa arrazoizkoak eta beharrezkoak. Arrazoizko argudioak. Hauen joerari zeharo arrazoizko deritzot.

[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

asti

1 iz. Zerbaitetarako ematen, hartzen edo izaten den denbora. Amairik izango ez duen astia. Hartarako asti eta epe gehiago behar da. Arrazoi guztiak orain berritzeko astirik ez dago. Ezertarako astirik gabe. Ez zuela denbora-pasako huskeriekin asti askorik galtzen. Buruko ileak jasotzeko astirik hartu ezinda.

2 iz. Lanik edo zereginik gabeko denbora, nahi den eran bete daitekeena. Ik. aisialdi. Asti orduak. Diruak sortu zuen aisia eta astia. Alferrak beti asti (esr. zah.).

astia eman Loaldiak egiteko astia ematen zaie. Ez dio bere eginbideak betetzeko aski asti ematen.

astia izan du ad. Ez ezazu estakurutzat ekar, ez duzula meditatzeko astirik. Behin ere astirik asko ez nuen. Halako tokietan diren apaiz bakarrek ere badute zorigaitzez astia franko. Aurten, asti gehiegi izango dugula uste dut.

astiz 1 adb. Astiro, geldiro. Poz handiarekin hartu zuen bere jauregian, eta egun batzuetan astiz hitz egin zuten.

2 adb. Garaiz.

atentzio

iz. Arreta. Ik. aditasun. Atentzio handiz jarraitzen zituen osabaren azalpenak.

atentzioa eman Norbaiti zerbait deigarria edo bitxia iruditu. Horren edertasunak atentzioa eman dit. Ez da erraz Londreseko metroan atentzioa ematea. Izkina ez oso argitsu batean, koadro bat ikusi nuen, atentzioa eman zidana.

[Oharra: horrek atentzioa deitu dit eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak horrek atentzioa eman dit eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

atsegin

1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Askoren mina txoroen atsegina. Lurreko atseginetara. Haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Atseginezko bizitza. Atseginezko negarrak. Atseginaren atseginez irakurri ditut. Atseginak atsegina dakarke (esr. zah.).

2 adj. Atsegin egiten duena, gogaitzen ez duena. Ez zen batere atsegina euripean bide haietatik ibiltzea. Igarlearen lanbidea ez da atsegina, ez beretzat ez besterentzat. Irakasle atsegina. Hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Irakurgai atseginak. Lan atseginagoa nahi luke. Oroitzapen atseginak. Poesia antzeko edo poesia ordeko jostaketa ikasi eta atsegin hura. Itxura atsegina eman diote liburuxkari.

atsegin egin Atsegin eman. Huts egiten duenak etsaiari atsegin egiten diola. Herriari atsegin egin nahiz.

atseginekin adb. Ipar. Atseginez. Atseginekin aipatzen zuen haren gibeletik ibilia zen neska gazte baten istorioa. Atseginekin entzun dute ateraldi hori.

atsegineko 1 adj. (-en atzizkiaren eskuinean). Gogokoa. Orain berriz, bere gogo eta atsegineko gizona aurkitu zuen.

2 adj. (Esaldi hanpatuetan, ironiaz). Atsegineko kolpea hartu duzu!

atsegin eman Norbaiti edo zerbaiti atsegina sorrarazi. Emakume haiei atsegin emateagatik. Han egon ginen pixka batean begiari atsegin ematen ezin asperturik.

atseginerako adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Atsegin emateko. Irakurlearen atseginerako egiten den literatura. Nork bere atseginerako egiten dituen lanak. Hortxe segitzen dute, lore eta igel kantariz inguraturik, ondotik paseatzen ibiltzen diren guztien atseginerako.

atseginetan adb. (egon, bizi eta kideko aditzekin). Gozoro, atsekaberik gabe. Atseginetan bizi da.

atseginez adb. Heg. Arduraz eta atseginez irakurri dut idazlana. Atseginez zigarroari kea atereaz. Mutil eta neskek atseginez hartu zuten ideia hura. Atseginez lagunduko dizuet. Atseginez entzuten den gauza.

atsegin hartu Atsegina sentitu. Solasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen denbora igarotzea. || Haien bihotzek zer poza eta atsegina hartu zuten, ezin esan daiteke.

atsegin izan 1 du ad. Norbait edo zerbait gogoko edo gustuko izan. Ez zuela haren bertsogintza atsegin. Atsegin izango dugu hura ardura ikustea. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin.

2 zaio ad. Atsegin zait berri hau zuei aditzera ematea. Oso atsegin zait. Badirudi hurbiltasun hori atsegin zaiela. Atsegin zaizkion idazleak. Jaunari atsegin dakion. Egia esan, Popper atseginago zait Adorno baino.

3 da ad. (Hirugarren pertsona singularrean). Mahaian atsegin da Leon ikustea. Edozein euskaldunentzat atsegin izango den liburua.

atsegin-kontentu Atsegin-poza. Bere atsegin-kontentu handiena arrosarioa eskuan edukitzea. Haragizko atsegin-kontentuetan bihotza ipini duenak.

atsegin-poz Gozamena, atsegina. Urliarekin edo sandiarekin hitz egiteko aukera harrapatzen dudanean, orduan dira nire atsegin-pozak. Ondasunez eta atsegin-pozez betea.

atsegin sari, atsegin-sari 1 adb. Doan, ordainik gabe. Eman dio, baina ez atsegin sari.

2 iz. Eskupekoa, erregalua.

atsekabe

iz. Gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. Ik. bihozmin; nahigabe; sufrimendu. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Baina gero, atsegin haren atsekabea izaten duzu. Bai, baditugu bihotzean mila atsekabe euskaldunok. Atsekabezko zahartzaroa. Susper gaitzazu atsekabeetan. Bihotza atsekabez bete zitzaion.

atsekabe(a) eman Norbaiti edo zerbaiti atsekabea sorrarazi. Ongile edo laguntzaileei atsekabe emateko beldurrez. Ez diete beren buruei atsekaberik eman nahi. || Bere etxekoek atsekabea ematen zioten.

atsekabe(a) hartu Atsekabea sentitu. Nahiz eta bihotzaren erdian atsekabe hartu, nahiz eta malko saminak isuri. || Baina gero, atsegin haren atsekabea hartzen duzu. Atsekabe handia hartu nuen.

atsekabean lagundu (atsekabean laguntzen dizut eta kideko esapideetan, doluminak adierazteko). Atsekabean laguntzen dizut, Nekane.

atsekabe egin Zah. Atsekabetu. Gauza gaiztoa da gurasoei damu, nahigabe eta atsekabe egitea.

atsekabez adb. Atsekabeturik. Atsekabez bizi da. Atsekabez jaso zuten irain hori. Umeak goserik, gurasoak atsekabez.

atze1

1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Elizaren atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean. || Beste harri batek, izugarria hura ere, hegan zeharkatu zuen airea, eta haren atze-atzetik beste batek gero. Neure atze-atzean duzu arrauna.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Atzean gelditu zen. Lagunak atzean utzita, aurrerantz jo zuen. Atzerantz higituz. Atzerantz erori da. Atzetik ikusi zuen. Atzez jausi zen. || Hondoan, atze-atzean, Aiako harria.

4 (atzean, atzetik formetan, ibili, joan... bezalako aditzekin, dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Norbaiten edo zerbaiten jarraian; bila. Munduko atsegin kaltegarrien atzean dabil. Ideal baten atzetik dabil beti. Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Joan hadi azkar haren atzetik. Haien atzetik hasi ziren, baina ezin harrapatu.

5 iz. Jas. Iragana. Euskal poesiaren atzeaz eta geroaz kezketan denak.

atzea eman Bizkarra eman; ez jaramonik egin. Jesusi atzea ematen diozula lurreko ondasun galkorrak begien aurrean edukiz gero. Ez noa nire asmoari atzea ematera. Inoren erantzunik entzun nahi gabe, atzea eman eta etxean sartu zen.

atze-atzeka adb. Atzeraka. Badaezpada ere atze-atzeka sartu naiz. Atze-atzeka zebiltzan txangurruak.

atze-aurre iz. pl. Atzeko eta aurreko aldeak. Etxeko atze-aurreak. Gizon motz bat, kokotetik ilea zintzilik eta kokotsetik bizarra, atze-aurretan berdintsu dituela.

atzeko adj. Atzean edo atzetik dena edo dagoena. Ik. atzeko. Atzeko atetik ihes egin zuen. Atzeko egongelara sartu nintzen.

atzeko alde Atzealdea. Zubi zaharraren atzeko aldean. Lapurrek atzeko aldetik sartu eta ostu zuten dirua.

atzekoz aurre adb. g.er. Atzekoz aurrera. Orratzaren bila, gela guztia atzekoz aurre nahasi.

atzekoz aurrera 1 adb. Atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean. Ik. alderantziz. Atzekoz aurrera jarri zuen soinekoa. Atzekoz aurrera irakur beza irakurleak. Gauzak atzekoz aurrera kontatzen ari naizela iruditzen zait. Atzekoz aurrera jaioa izaki ni nonbait.

2 adb. Irud. Atzekoz aurrera atera zaizkio asmakizun burutsu guztiak. Atzekoz aurrera irtendako apustua.

aurpegi

1 iz. Giza buruaren aurreko aldea. Malkoak nituen aurpegian. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. Egia da Patxi dela, aurpegira begiratzea merezi ez duena.

2 iz. Aurpegiera. Aurpegi alaiz hartu ninduen. Aurpegi ilunez begiratu. Sekula ez diot aurpegi argirik ikusten. Aurpegi ona, gozoa, beltza, garratza, hitsa, haserrea.

3 iz. Zenbait animaliaren buruaren aurreko aldea.

4 iz. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. Baina hau guztia txanponaren bi aurpegietako bata besterik ez da. Aurpegi biko kristaua. Auziaren alderdi edo aurpegi hori.

5 iz. Mat. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza.

6 iz. Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. Izan ere arras aurpegi berezia dute gurean irakaskuntzaren istiluek.

aurpegia atera Aurpegia eman, norbaiten alde egin. Guk ere aurpegia atera behar dugu maisuaren alde. Egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago.

aurpegi(a) eman Buru egin, aurka egin. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. Premia sortu berriei aurpegi emateko. || Hotzari aurpegia emateko eran.

aurpegia izan Heg. Adorea izan, ausardia izan. Gizon honen aurrean agertzeko aurpegirik ez zuen, bere esker gaiztoa gogoratuta. Eskatzeko aurpegirik ez dutelako, laguntzarik gabe gelditu dira.

aurpegian eman Zah. Aurpegira eman.

aurpegira bota Erantzuki egin. Ik. aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela. Inori gisa horretako purrustadak aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da.

aurpegira eman Erantzuki egin. Aurpegira ematen zeniola bere hutsegiteren bat.

aurpegira esan Heg. Aurrez aurre esan. Jakin behar dut nire morroiari esan diotena neure aurpegira esateko ausardiarik baduen. Lehen jendeak aurpegira esaten zituen gauzak.

aurpegiz aurpegi adb. Aurrez aurre. Ikusi dut Jaungoikoa aurpegiz aurpegi, eta bizirik gelditu naiz. Ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak prest gauzka, uda-aldean edo, jendaurrean ahoz aho eta aurpegiz aurpegi aztertzeko.

aurpegiz ezagutu Norbait hainbatetan ikusi delako ezagutu, nahiz eta harekin hitz egiterik inoiz egokitu ez.

aurre

1 iz. Zerbaiten alde nagusia, edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoena. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. Gain batera heldu zirenean ikusi zuten aurre guztia gorputz hilez estalia. Itsasontzia Pasaiako aurrera etorri zen.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. aurrera. Beti begien aurrean ditugula. Herriko elizaren aurrean. Hara hurbildu diren guztien aurrean. Alde egin zuen Jesusek eta haien aurretik gorde egin zen. Etsaiaren etxe aurretik igaro zenean. Udal hauteskundeen aurretik. 1920 aurretik, ez zuten haurrek galesez irakurtzen eta idazten ikasten. Etxearen aurreko atetik atera da. Abenduko 24aren aurreko igandean. Gerra aurreko garaietan (Ik. aurreko). || Zubiaren aurre-aurrean.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bi liburuak aurrean zituelarik. Aurrerantz makurtua. Ken zaitez aurretik, Arrosa. Aurretik bidali zuena. || Beste aldera begiratuta, aurre-aurrean, Oikina. Barrura sartu eta aurre-aurreraino joan ziren biak.

4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aurrean. Etorri aurretik. Hil aurreko sakramentua.

aurrea eraman Aldea atera. Zortzi metroko aurrea daramakio.

aurrea hartu Zerbait beste norbaitek baino lehenago egin; lehentasuna norbaiti kendu. Ik. aitzindu. Emazteari aurrea hartuta, San Josefen aldare ostean ezkutatu zen. Bere lagunari aurrea hartu nahirik ito-itoka. Hiztegi, gramatika eta horrelakoetan beste aldekoek aurrea hartu zuten. Lehena izan nahi zuen baina aurrea hartu diote. Tetanos eritasunari aurrea hartu behar zaio, behin kutsatuz gero oso zaila baita sendatzea. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean bidali Norbait leku batetik bidali, kanporatu. Haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak. Gure aurrekoak lur paradisutik aurrean bidali zituztenez gero. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean egon Beste norbait dagoen toki berean, hura ikusten dela, egon. Birjinak ez zuen agertu nahi izan haiek aurrean zeuden artean.

aurrean eraman Zerbaitek ibilbidean aurkitzen duena bultzaka eraman eta bota. Trenak aurrean eraman zuen umea. Auzune osoak hustu behar izan zituzten, urak aurrean eramango ez bazituen. Iparraldetik datoz, harrapatzen duten guztia aurrean eramanez.

aurrean hartu (Batez ere aurrean hartuta esapidean, bidali, bota, eraman eta kideko aditzekin, 'indarka eta bultza eginez bidali, bota, eraman...' adierarekin). Aurrean hartuta kalera bidali zuten gizagaixoa.

aurre egin dio ad. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe iraun. Ik. buru egin. Hantxe dago Antiguako Ama Birjinaren irudia, haize zakarrari, euri-txingorrari eta elurrari, tente bai tente aurre egiten. Horrela, bada, atera zen gudarostea zelaira, israeldarrei aurre egitera. Zer irabaziko genuen inoiz munduan izan den aztirik gaiztoenari aurre eginda? Ordaindu beharreko zorrari aurre egiteko dirua barra-barra inprimatzeari ekin zion.

aurre eman Aurre egin. Egunean eguneko premiei aurre emateko gai izan zitezen.

aurreko alde Ik. aurrealde. Aurreko aldean eserarazi ninduten eta Dorothy atzeko aldean. Buruaren aurreko aldean zegoen tumorea.

aurrez aurre 1 adb. Batak aurrean bestearen aurrea duela. Ik. buruz buru; bekoz beko; aurkez aurke; aurpegiz aurpegi. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak. Mañasiri aurrez aurre begira. Aita santua bakarrean eta aurrez aurre ikusteko zoria izan nuen. Badute egiari aurrez aurre begiratzeko ausardia. Urriaren zazpian jarri ziren aurrez aurre ontzidi biak.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren aurrez aurre eseri ziren. Elizaren aurrez aurre etxe txiki bat ikusten da.

aurrerabide

1 iz. Aurrera egiteko eragingarria. Ik. aurrerabidea eman.

2 iz. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena. Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara. Biologiaren aurrerabideak ekarri dituen ondorioak. Hogeita hamar urte hauetan zinemak egin duen aurrerabidea. Aurrerabideak dakartzan aldakuntzak. Aurrerabidean aurreratuak.

3 iz. Aurrera egiteko modua edo aukera. Zerbait aldatu beharra dago, bestela hemen ez dago aurrerabiderik.

aurrerabidea eman Bide eman. Seigarren aginduaren kontra bekatu egiten dute euren berbaldiekin eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenek. Akusatuek salatu dute Auzitegi Nazionalak jarraitzen duela Guardia Zibilak eginiko instrukzio bati aurrerabidea ematen.

auzi

1 iz. Epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua. Norbaiti auzia ipini. Auzia irabazi. Auzia ez zaio atera nahi zuen bezala. Zuzen agertuko zara auzian, zintzo zure epaian. Auzi-etena. Hiri galduan auzia eskuan (esr. zah.).

2 iz. Edozein arazo edo jardun eztabaidagarri. Gure auzian ez da izanen zuhaur beste jujerik. Auzi handiak dituzte gai honetan jakintsuek. Munduko auziak utzita. Politika auzietan sartzea. Nahiago nuen, egokiago zirudielako, aditzarekiko auziak gerorako utzi. Hor dago auziaren iltzea edo muina. Ikusten dut adin auzia dugula oinarriz gurea. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe, eta kito. Bere erabakimen eskasarekin auziak garbitu ezinik ibiltzeak gogaitu egiten zuen. Nago ez ote dugun herri-eskubideen eta giza eskubideen arteko auzia zuritu gabe utzi.

auzia erabaki Auziak batzar nagusi horietan erabakitzen ziren. Ez naiz nor auzi hori erabakitzeko. Auzi hura nik neronek ere zaharraren alde erabakiko nukeen.

auzi areto, auzi-areto Auzi-gela.

auzi eman g.g.er. Auzitara eraman. Semearenganako utzikeria argudiatuz, Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.

auzi etxe, auzi-etxe Auzitegia.

auzi gela, auzi-gela Auziak erabakitzen diren gela. Soldaduek auzi-gelan sartu zuten Jesus. Ez da ustekaberik gertatu, auzi-gela ez da hutsarazi.

auzi ihesean, auzi-ihesean adb. Zuz. Auzi-iheslariaren egoeran. Auzi-ihesean dago. Auzi-ihesean da.

auzi iheslari, auzi-iheslari Zuz. Epailearen deiari erantzun ez dion pertsona.

auzi ikerketa, auzi-ikerketa Ezin daiteke bidera Italiako presidentearen, gobernuburuaren, Legebiltzarreko, Senatuko eta Auzitegi Goreneko presidenteen aurkako auzi-ikerketarik.

auzi maisu, auzi-maisu Epailea.

auzi-mauzi Adkor. Auzia. Errieta egin zion, bere anaiaren auzi-mauzietan zertan sarturik ez zuelako.

auzi paper, auzi-paper Auzi bati dagokion agiria. Jesus Paredes dohatsu egiteko egin ziren auzi-paperak.

auzipean adb. Zu zeu, arreba, egon al zara inoiz honela, auzipean, epaile eta polizia ankerren eskuetan?

auzitan adb. Eztabaidan, liskarrean; epailearen aurrean eztabaidan. Anaia anaiarekin auzitan ari da. Senar-emazteak auzitan dabiltzala. Gaitz da koleratu gabe, mendekatzera entseatu gabe, kolperik egin gabe, edo auzitan sartu gabe gelditzea. Eredua bera auzitan dago. || Sari horien legezkotasuna auzitan jarri dute: sari horien legezkotasuna zalantzan jarri dute.

auzitara adb. Zuri soinekoa kentzeko auzitara joan nahi duenari, emaiozu soingainekoa ere. Anaiak anaia auzitara darama. Auzitara jo.

azken

1 ord. Denboran, tokian edo mailan, beste guztien atzetik dagoena edo gertatzen dena. Ik. atzen. Lehenago hi baihintzen hizkuntzetan azkena, orain aldiz izanen haiz orotako lehena. Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos.

2 (Adizlagun gisa). Azken heldu zena. Azken baina ez hutsen.

3 ord. (Izen baten ezkerrean). Ik. azkeneko. Zure azken egunak alaitzeko. Bere azken urteetan egindako eskutitz batean. Munduari azken agurra egin nahirik. Ene azken adioa. Azken hatsa eman. Azken hitza esan. Bere azken liburuko alegia batean. Azken aldiz ikusi zuenean. Azken aldiko uholdeak. Joan den mendearen azken aldera.

4 ord. (Zenbatzaile zehaztu baten ezkerrean). Azken hamar urteotan.

5 iz. Bukaera, amaia. Irailaren azkena baino lehen. Azkenik ez duena. Azken gabeko egunetan. Azken azkengabea. Azken gaizto egin. Munduaren azkena etorriko balitz. Eta jakintsu iraun zuen Salomonek azkeneraino?

azkena 1 adb. Azkenik. Azkena, hurbildu zitzaion talentu bat hartu zuena.

2 adb. Azkenengo aldiz. Azkena gaixo egon nintzenean, medikuek ez zidaten asmatu.

3 adb. Azken lekuan. Azkena iritsita ere, haientzat izaten zen beti leku egokiena. Botoen % 5 lortuta, azkena geratu da. Modu nahasi samarrean, eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.

azkena eman Amaitu, bukatu. Iritsi dituen on eta mesede guztiak bat banaka kontatu behar bagenitu, sekula ere sail honi azkena emango ez genioke.

azken-aitzineko adj. Azken-aurrekoa.

azkena jo Gauzak bururaino eraman. Horiek azkena jo arte eutsiko diote bereari.

azken-aurreko adj. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurreko partida jokatu dute.

azken-aurren ord. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurrena zen sailkapenean, bi punturekin.

azkenaz goiti adb. Ipar. Zah. Azkenik, azkenean.

azken batean Bitarteko arrazoi edo kontuak alde batera utziz. Hitz garratzak, baina azken batean hartzailearen alderako borondate onak eraginak. Hori da, azken batean, arazo nagusia.

azken beltz Hondamendia. Ikusi zuen azken beltzera zihoazela.

azken-bigarren ord. Azken-aurrena.

azken buruan 1 Bukaeran. Hitz batek azken buruan daraman -a, berezkoa duen ala erantsia. Bere bizitza luzearen azken buruan. Eta azkenik, liburuaren azken buruan, zenbait zerrenda.

2 Azken batean. Darabilen auziaren muina ez da, azken buruan, Espainiako gerratea besterik. Azken buruan, ez ninduten bulkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik. Dirurik ezak ekarri zuen azken buruan haren hondamendia.

azkenean 1 adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.

2 adb. Azken buruan, azken batean. Ohartzen naiz azkenean alferrik idatzi dudala.

3 interj. Zerbait luzaro itxaron ondoren edo oztopo ugari gainditu ondoren lortu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Aitor!, azkenean!, zu noiz iritsiko zain nengoen! Azkenean!, iritsi gara! Goikoen mezua, azkenean!

azkeneko adj. Azkena. Ik. azkenengo. Lurraren azkeneko bazterretaraino. Orain arte agertu den azkeneko alean. Azkeneko hiru batzarretan. Azkeneko 50 urteotan. Ez dadila izan azkenekoa. Gaia "gipuzkera idatzia" da, ez "gipuzkera teorikoa", zernahi ere den azkeneko hau. Azkeneko aldiz.

azkenekoz 1 adb. Azkenik; azkenean. Nola ez aipa hemen, azkenekoz, beste lekuko baten errana? Bilatzen du zazpi herritan; azkenekoz atzematen du urrun.

2 adb. Azken aldiz. Ik. azkenengo 2. Hilabete da azkenekoz aitortu nintzela. Begiratu nizun behin eta azkenekoz.

azkenerako adb. Azkenean. Gutxituaz joango dira eta azkenerako hamar-hamabi baino gehiago ez dira izango.

azken esku Atzeskua, azken jokatzen duen pertsona.

azkenetan adb. Hiltzeko zorian; bukatzeko zorian. Etxahunera heldu zireneko, Joanes gizajoa azkenetan zegoen. Baina negua ia igaro zen, azkenetan zebilen ia.

azkenetan egon Hilzorian egon. Arnasarik hartu ezinda, izerdi larriz bustirik, azkenetan dago Joanes.

azkenez adb. Azkenik. Urteekin bigundu eta azkenez urtu egingo zela. Eta, azkenez, afaria ordaindu nahi izan zenion.

azken finean 1 adb. Azken batean, azken buruan. Azken finean, txikia beti izaten da txiki handien artean. Azken finean, hori baitzen arazoa.

2 adb. Azkenean, azken unean. Bihotz-gogorra gaizki izanen da bere azken finean. Bestela azken finean penetan hilko zara.

azken-hirugarren ord. Azken-aurrenaren aurre-aurretik dagoena.

azken igurtzi Oliadura. Ahal baldin badu, ezaguera duen bitartean hartu behar du eri dagoenak azken igurtzia. Ohitura denez, azken igurtzia eman diogu.

azkenik 1 adb. Azkenean; bukatzeko. Lehena lehenik, azkena azkenik. Geroago bizia sortu zen; hurrengo, abereak; eta azkenik, gizona. Aberats hark eskaini zizkion santuari zituen ondasunak, eta azkenik bere burua. Esan dezadan, azkenik (...). Azkenik hau esan nahi nuke: (...). Eta azkenik... azkena. Beha lehenik, mintza azkenik (esr. zah.).

2 adb. Azkenengo aldiz. Ik. azkenekoz. Azkenik ikusia nuen 1925ean. Aita Villasante izan da, noski, azkenik horien berri eman duena. Kontuan sartzean, mezu bat azaltzen zaigu beti, esanez noiz sartu ginen azkenik; hortik gure kontuaren erabilera okerrak hauteman daitezke.

azken nahi, azken-nahi Hilburukoa, testamentua. Azken nahian zerbait agindu.

azken ordu 1 Heriotzako ordua. Hemen nago ni azken orduaren zain. Bere azken ordua hurbil zegoela ikusi zuen.

2 (Singularreko leku atzizkiekin). Azken unea; eperen bat betetzen den azken unea. Berasaluze pilotariari azken orduan esan diote jokatuko duela. Azken orduan, korrika eta presaka. Azken orduko presak direla eta.

azken oren Ipar. Azken ordua, heriotzako ordua. Gaixo Fernandez!, uste duke azken orena jina duela!

azkura

1 iz. Larruazalean sentitzen den erresumin modukoa, hatz egitera bultzatzen duena. Bizkarrean azkura du. Azkura izan zuen ezkerreko besoan. Geroxeago, azkura antzeko zerbait igarri zuen gorputzean. Sudurrean azkurarik bada, aitonaren edo amonaren bat hiltzen dago.

2 iz. Zerbaitek eragiten duen irrika edo desira. Lur berriak ikusteko azkurak bultzatuta. Zorion azkura bizia.

azkura eman Azkura sentiarazi. Artile batzuek azkura ematen didate.

baimen

iz. Zerbait egiteko eskubidea ematen duen hitz edo agiria. Baimena eskatu, lortu, ukatu. Jabearen baimena behar dugu. Zuen baimenarekin. Aitaren baimenik gabe. Ez du nire baimenik. Baimen eske, baimen bila etorri. Erosteko, eraikitzeko baimena.

baimena eman Norbaiti zerbait egiteko eskubidea aitortu. Afalondoan Ikastetxetik irteteko baimena eman ziguten.

bainu

1 iz. Gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko. Bainuak arimatik tristezia uxatzen omen du. Igandeetan, bainua, meza eta paseoa. Zarauzko hondartzan bainua debekatu dute.

2 iz. Irud. Eguzki bainua. Berun bainua. Bainu idorra: lurrunezko bainua. Etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.

bainua eman dio ad. Bainatu, bainua harrarazi. Ama semeari asteroko bainua ematen.

bainua hartu 1 Zaldibarrera noa bainua hartzera. Bainua hartu eta garbitu ondoren, mahaian eseri ziren. Orioko Oribarzar hondartzan bainua hartzea arriskutsua dela. || Bainuak hartzera etorri diren handizkiak.

2 Irud. Goizeko eguzki bainua hartzen ari zen garaian.

bake

1 iz. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bernard Leheteri Bernard Etxeparekoak gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Ezerk galaraziko ez zidan barruko bake eta sosegua. Bakerik eza.

2 iz. Lasaitasunezko edo isiltasunezko egoera. Mendietako, hilerrietako bakea. Arantzazu, bake leku. Zeruko bakea. Betiko bakea.

3 iz. Liskarrean edo borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. Erreinuaren bakea zaintzeko. Harrezkero ez da bakerik haien etxean. Bake prozesua ahalik eta arinena abiatzeko eskatu dute alderdiek.

4 iz. (gerra-ren aurrez aurre). Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bake denboran. Bake uneak. Bakearen ikurra. Bake ituna. Bakea izenpetu, hautsi. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi.

bakea egin Bakeak egin. Ik. bakezkoak egin. Ez zegoela haiekin bakea egiterik.

bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

bakeak egin Haserreturik edo etsaiturik zeudenak adiskidetu. Ik. bakezkoak egin. Frantsesek eta alemanek bakeak egin dituzte. Egizue ahalegina Jaunarekin bakeak egiteko. Gero, poliki-poliki, bakeak egin nituen neure buruarekin.

bakean adb. Ik. bakez. Gerla gorrian bizi gara gaur, lehen ginenak bakean. Bakean eta elkar maitatzen bizi. Bakean lo egin dezala. Ez digu utzi egun bat bakarra bakean igarotzen. Ahal duguna egingo dugu, eta zaude bakean, ama. || Bake ederrean biziko gara aurrerantzean. || Eta nirekin biziko da bake-bakean, nahi duen arte.

bakean joan (Aginterazko aditzekin, norbaiti agur esatean, jendetasunezko formula bezala). Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean!

bakean utzi Norbait ez gogaitarazi edo nekarazi, norbaiti ez eragotzi. Ik. bakea eman. Ume hauek ez didate bakean uzten. Alabari, aitzakia hau sinetsirik, bakean utzi zion. Utz niri bakean! Utz nazazu bakean! Bakean utzi zuen, eta hitzeman zion ez ziola nehori haren izenik salatuko. || Arnoldori bake-bakean utzita, Amando eta lagunak irten ziren gelatik kanpora.

bake epaile, bake-epaile Bake epaitegietan, epaile zereginak betetzen dituen pertsona.

bake epaitegi, bake-epaitegi Epaitegirik ez den udalerrietan, garrantzi gutxiko auziak erabakitzen edo epaitzen diren tokia. Oiartzungo bake epaitegia erre dute eraso batean.

bakez adb. Bakean, liskarrik gabe. Elkarrekin bakez bizi daitezen.

bakezko adj. Ik. baketsu. Ezkondu zirenetik, ez dakit bakezko egun bat igaro zuten. Bakezko hitzak. Guztiek emango diote bakezko musua. Bakezko irtenbide bat aurkitzeko ahalegina.

bakezkoak egin Bakeak egin. Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.

[Oharra: bakean utzi esapidea, Iparraldean, du aditza da eta Hegoaldean du edo dio].

barre

iz. Poz bizia eta bat-batekoa adierazten duten aurpegiko giharren mugitze berezia, gehienetan hasperen zaratatsuekin batera egiten dena. Ik. irri. Barrea eta negarra. Barre zoroa. Barre alaia. Barreari gozo ekin zion. Ustez, arnasa baretu zaio; barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio. Mariak, barrearen barrez, ez zion ezer erantzun ahal izan. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.

barre algara, barre-algara Barre ozena edo zaratatsua. Barre algara gozo batekin erantzun zion neskak. Haiek egiten dituzte barre algarak, elkarri begiratuta! || Gogoz, eta batzuetan barre algaraz, irakurtzen dira ipuin guztiak.

barre algaraka, barre-algaraka Barre algaraz, barre algarak eginez. Kar-kar eta kar-kar, barre algaraka hasi zitzaion.

barreari eman Barrez hasi. Bat-batean barreari eman zion algara handiz.

barreari eutsi Barre egiteko gogoa izan arren, barre egin gabe iraun. Barreari eutsi ezinik. Lanak izan zituen barreari eusteko.

barre egin 1 Barre egin nuen neure artean. Barre egiteko gogoa. Barrerik egin gabe. || Nolako barreak egin genituen!

2 Norbaiten kontura iseka edo trufa egin. Norbaiti barre egin. Barre egiten dizunean. Haren kontura barre egiten zuten. Ez dezatela nire lepotik barre egin!

barre eragin Barre eragiten dion gauza. Erregeri barre eragiteko.

barre-irri Irribarrea. Barre-irria zeriola azaldu zen.

barre karkara, barre-karkara Barre algara. Barre karkara erraza jaurtitzen zuten ostatuan zeudenek.

barre murritz Batez ere Naf. Irribarrea. Ik. irri murritz. Amak barre murritz batekin erantzun zion.

barrez adb. Barre eginez. Ik. barreka; barrezka. Barrez hasi zen. Barrez lehertzen ari ziren. Barrez ito beharrean. Komeria egiten, atso guztiak ditu barrez urrarazten. Begiak barrez-barrez, bihotza negarrez. Jakesen lepotik barrez.

barre zantzo, barre-zantzo Barre algara. Barre zantzo zoliak. Barrendik datozen barre zantzo eta ahotsak entzuten dira. Barre zantzo batean daude eurei begira.

barre zantzoka, barre-zantzoka Barre algaraka. Barre zantzoka zituen entzule guztiak.

bazter

1 iz. Ertza, muga. Bazterrik ez duen izaki ezin handiagoa. Bazterretik bazterrera, hau munduaren zabala! Munduaren bazterreraino jarraikiko natzaizu. Munduko, munduaren lau bazterrak. Oihanaren bazterretik. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten, bi bazterretan mintzairak bestelakoak direlako. Ohearen bazterretik noizean behin atzapar beltz itsusi bat agertzen zela. Bi bazterretako etxe lerroak. Kale-bazterretako zakarrak. Liburuaren azken orrialdeetan, barneko bazterrean eskuz idatzitako oharrak. Orri-bazterra: orriaren ertzeko zuriunea. Bide-bazterreko sasiak. Begi bazterraz so eginik. || Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita.

2 iz. Irud. Bakea, bazterrik gabeko bakea, maitatzen zuen bihotz-bihotzez. Bere ontasun bazterrik gabekoa.

3 iz. Ehunaren ertza, eta bereziki soinekoaren barrena. Mihise-bazterra. Gona-bazterra lohitu zuen.

4 iz. Zokoa. Etxe barruko bazterrak arakatzen. Jar ezazue mahaia bazter batean. Zeure bihotzaren bazter guztiak azter itzazu. Bazterren batean utzita. Horrelako autua zegoen Arranondoko sukalde bazterrean. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ukuilu-bazterra.

5 iz. Batez ere pl. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Galileako bazterretara bakartu zen. Munduko bazter orotan. Probintziako bazter guztietara zabaldua. Jo bazter bat eta jo bestea. Bera ibili zen bazterretan. Bazter handia da Etiopia. Lur-bazter handiak landuz bizi ziren. || pl. Hamaika euskaltzale zintzo badago oraindik bazterretan: han eta hemen. Susmo bat badela bazterretan. Bazterrak nahasten ibili. Bazter guztiak astintzen, harrotzen. Bazter guztietara begira.

6 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Bazterrekoa. Bazter lekua: urrun, bereiz, bakartua dagoen lekua. Badirudi bazter euskalki horiek makurtu behar luketela zenbait alditan erdikoen alde.

7 adj. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez dago eskualde osoan hain leku bazterrik. Asiako bazterrik bazterrenean.

bazter egon Ipar. Bazterturik egon. Beude bazter gure tristurak.

bazter herri, bazter-herri Urrun, bereiz, bakartua dagoen herria. Ik. baserri 2. Jesus Jerusalemdik irten zen eta bazter-herrietara bere ikasleekin joan.

bazter nahasle, bazter-nahasle Nahasmenduak edo nahaspilak eragiten dituen pertsona. Ik. endreda-makila. Urruntzeko hobeak dituk bazter-nahasle horiek!

bazterrean laga Bazterrean utzi.

bazterrean utzi Alde batera utzi. Egileak bazterrean utzi ditu zenbait gai. Guztiaz ere, esan behar dut nire iritzia, izango bada ere bazterrean utzia.

bazterrera eman 1 Bazterrera utzi.

2 Erreserbatu; aurreztu.

bazterrera utzi 1 Bertan behera utzi, baztertu. Eta egun horretan ene haserrea sutuko da horren kontra, eta bazterrera utziko dut. Mediku handi hori, bizpahiru hilabeteren buruko, eroria izanen da, utzia bazterrera, jendeak labur baitu ezagutza.

2 Alde batera utzi.

bazterrez bazter Bazterrik bazter. Herrestan dabil, bazterrez bazter.

bazterrik bazter adb. Hara eta hona, han eta hemen. Ez nuen udan astirik izan lan egiteko, ibili nintzelako herririk herri, bazterrik bazter soinua jotzen.

bazter utzi Alde batera utzi. Bazter utzi ditugu, Jauna, zure aginduak. Elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz, euskal gai minberak bazter utziz.

bedeinkazio

iz. Bedeinkapena. Jainkoaren bedeinkazioa gureganatzeko.

bedeinkazioa eman Bedeinkatu. Abade hark eman zion bedeinkazioarekin, entzutea eta ikustea biak batera etorri omen zitzaizkion.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.

2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa.

3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

4 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

5 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

6 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

7 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

8 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) ezarri Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia(k) jarri Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak batu Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

begiak bildu 1 Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.

2 Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi 1 Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.

2 Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.

3 Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak kendu Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begiak zuzendu Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar Ik. begibakar.

begi-bakoitz Ik. begibakoitz.

begi bazter, begi-bazter Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre Ik. begierre.

begi ertz, begi-ertz Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begietako argi Ikusmena. Jesusek asko sendatu zituen orduantxe, beren gaitz, gaixotasun eta deabruetatik, eta itsu askori eman zion begietako argia.

begietako (begiko) min Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietan eman Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri Ik. begigorri.

begi-gose Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kliska, begi-kliska 1 Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.

2 Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean. Aldaketak ez dira begi kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

begi kolpe, begi-kolpe Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso 1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

2 adj. Begi-lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker Ik. begioker.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begi-urdin Ik. begiurdin.

begiz begi Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begi zeharka, begi-zeharka adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

begiratu3

1 iz. Begiraldia, begirada. Lehen begiratuan.

2 iz. Begirada, begiratzeko era. Lehoi arre gosearen begiratuaz. Halako begiratu samurraz. Begiratu zorrotza.

begiratu batean adb. Lehen begiratuan. Begiratu batean, ez zen han ezer larririk ikusten. Horixe zen neskari, begiratu batean, hartzen zitzaion tankera.

begiratu bat eman Begiraldi bat eman. Nahikoa da azkeneko mende hauei begiratu bat ematea. Utziko didazu begiratu bat ematen? Dendariak begiratu bat eman die bitxiei eta balioa kalkulatu du.

belarri

1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

belarriak berotu Belarrondoan jo; errieta egin.

belarria(k) eman Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Haien erasia aditurik, belarria eman nien.

belarriak gortu du ad. Entzungor egin. Ez bada, arren, belarriak gortu ene deiari!

belarria(k) ireki Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Dei engainagarriari ez zaiola behar belarria ireki.

belarriak itxi du ad. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut?

belarria(k) zabaldu Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Ik. belarriak ireki; belarriak eman; belarriak zorroztu. Belarriak zabaldu badira ipuin zikinak eta haragizko hitzak gustuz aditzeko (...). Gaizki esalea, ez badu aurrean nork belarriak zabaldu, nork entzutea eman, bere kabuz isilduko da.

belarria(k) zorroztu Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Belarriak zorrozturik, erdiko balkoian gelditu zen, kantariak zioenari adi-adi.

belarri belar, belarri-belar Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp.).

belarri ertz, belarri-ertz (Belarriaren kanpoko aldea adierazteko). Belarri ertzean, burrunbaka eulia. Paulino Uzkudunek belarri-ertzak epeldu zizkion.

belarri ertzera (esan, salatu...) Belarrira (esan, salatu...). Belarri ertzera hitz goxoak esaten.

belarri gingil, belarri-gingil Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.

belarri-luze Ik. belarriluze2.

belarri mami, belarri-mami Belarri gingila.

belarri-motz Ik. belarrimotz2.

belarrira esan Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Ik. belarri ertzera; belarri zulora. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...).

belarriz adb. Entzumenaren bidez. Ik. entzutez 1. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.

belarri zulo, belarri-zulo Lasto bat hartu zuen gure azeriak eta zakurraren belarri zuloa kilikatu.

belarri zulora (esan, salatu...) Belarrira (esan, salatu...). Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora. Zatoz honaxe hurbil, Maria; belarri zulora esango dizut.

dena belarri adb. (izan, egon, jarri eta kideko aditzekin). Arreta handiz entzuten. Ik. dena 3. Gutarteko batek berriz hasi zuen solasa, dena belarri jarri baikinen.

beldur

iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. Zorionekoak Jainkoaren beldur santuan bizi diren guztiak. || Esr. zah.: Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Beldurra bera zaldi. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Laster petroliorik egongo ez den beldurra.

beldur damu, beldur-damu Atrizioa. Ez zuen izan maite-damurik, beldur-damua baizik.

beldur egon Beldurrez egon. Ik. beldurrak egon. Horren beldur ez egon, behinik behin.

beldur eman Ik. beldurtu. Etxeko garbitasun eta zuritasunak beldur ematen zioten mutikoari. || Gerrak beti eman izan dit beldurra. Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? Gure aitari esan beharrak lotsa eta beldur handia ematen dit. Horregatik, niri beti beldur gutxiago eman dit plaza batean kantatzeak.

beldur-ikara Beldur-ikarak geldiarazten ditu.

beldur izan 1 da ad. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. Zure beldur da: beldurra dizu. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.

2 dio ad. Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.

3 da ad. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.

beldur izateko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, osagarritzat adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen duela). Oraintxe ontzen ez bazara, beldur izateko da ez zarela inoiz onduko. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko.

beldurra hartu Zerbaiten edo norbaiten beldurra sentitzen hasi. Ez beldurrik zeuen bihotzetan hartu. Beldurra hartu dio itsasoari.

beldurrak airean adb. Guztiz beldur. Beldurrak airean dago.

beldurrak akabatzen adb. Heg. Guztiz beldur. Beldurrak akabatzen dago.

beldurrak egon Beldurrez egon. Beldurrak nengoen aurkintza hartan. Beldurrak nago ez naizela gauza izango egitekoa behar bezala betetzeko. Etorriko zen beldurrak nengoen. Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. || Beldurrak hilik nengoen, baina haren esku utzi nuen neure bizia.

beldurrak hartu Beldurtu, beldurra sentitu. Handik atera, eta ihes egin zuten beldurrak harturik. Beldurrak hartu ninduen, eta zure dirua lurpean gorde nuen. Beldur izugarri batek hartu ninduen.

beldurrak jo Beldurtu, beldurra sentitu. Ik. beldurrak hartu. Beldurrak jota zebilen gaixoa.

beldurraren beldurrez adb. Beldur handiaren eraginez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia.

beldurrarren adb. Bizk. Beldurrez. Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak.

beldurra sartu du ad. Beldurtu. Ez apaiz jaun guztiak berdinak direlako, baizik eta batek beldurra sartu zidalako.

beldurrean adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Beldurrez. Mutil hura, behar bezala, Jaungoikoaren beldurrean hazia izan balitz. Hamabost eta hamaseigarren mendeetan jendea deabruaren beldurrean bizi zen.

beldurretan adb. Beldurrez.

beldurrez 1 adb. Beldurturik; beldurragatik. Beldurrez bizi ziren. Beldurrez hurbildu zen. Harriturik eta beldurrez jarraikitzen zitzaizkion. Hotzez ala beldurrez ez dakit, baina ikaran nago ni ere. Ez dugu lotsaz edo beldurrez aitortu gabe utzi behar bekatua.

2 adb. (Osagarri bat hartzen duela). Gaua motz egin zitzaion, egunaren beldurrez. Ihes egin du, erre zezaten beldurrez. Gose zen, baina ez zen ausartu hango basetxeetan jatekorik eskatzen ezagutuko zuten beldurrez. Baziren ezkontza hura legezkoa ez ote zen beldurrez bizi zirenak. Urrats gaiztorik egiteko beldurrez.

beldurrezko adj. Beldurra eragiten duena; beldurrak eragina. Ik. beldurgarri. Beldurrezko istorioak. Beldurrezko Zinemaren Astea. Azken oreneko penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestekoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa. Beldurrezko garrasiak. Maiz, amodiozko sentimenduen ondotik, beldurrezko sentimenduak heldu dira.

ni beldur Gauza txar edo kaltegarri bat gertatzera doalako uste edo susmoa adierazteko erabiltzen den esapidea. Karioxko izanen zaizula, ni beldur! Tolosako jujeak non diren, eta non den presondegia, jakinen dugun orain berandu gabe, ni beldur.

berba

iz. Hitza. Ik. ele2. Berba zantarrak. Berba labainez. Harrokeriazko berbak. Gogoz, berbaz eta egitez. Berba barik gelditu. Indartsua, berba gutxikoa, ona eta baketsua zen.

berba batean adb. Berba gutxitan, laburbilduz. Ik. hitz batean. Baina ni naiz gizon baketsua, eroapen handikoa; berba batean, Jainkoaren beldurrekoa. Berba batean: esan duzun guztia, gezurra.

berba egin Hitz egin. Gaur berba egingo dizut erleen gainean. Norekin berba egiten duzu? Ezin dut berbarik ondo egin.

berba eman Hitzeman, agindu. Beharbada, berba emanda egongo zara beste batekin ezkontzeko.

berba jan Hitza jan, agindutakoa ez bete.

berba joko, berba-joko Bizk. Hitz jokoa.

berbarako Adibidez. Egunero bere buruari gogoko gauzaren bat ukatu, berbarako, zaleen den jatekoren bat.

berbaz 1 adb. Bizk. Hitzez. Inori, ez egikeraz, ez berbaz, ez gogoz, kalterik ez egitea.

2 adb. Bizk. Berbetan. Adiskidearekin berbaz luzaro egonez gero. Garrantzi handirik gabeko kontuei buruz jardun dugu berbaz.

bere2

1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Inork ezin du kordokatu hura bere hartatik; behin bide zuzenari lotuz gero, nork kordoka hura? Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.

2 (Perpauseko nor, nork edo nori-ri ez dagokiola). Gip. eta Bizk. Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.

3 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.

4 adj. (Mugatua). Zerbaiti edo norbaiti dagokiona; zerbaitena edo norbaitena dena. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Zahagi txiki bat egarria hiltzeko eta ogi oso bat goseari berea emateko, horra nire puska guztiak (Ik. berea eman). Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Bakoitzari berea zaio zor. Besteei berea kenduz.

berea egin Nahi duena egin. Ik. berearekin atera; berearekin irten. Berea egin arte ez du bakerik.

berea eman Zerbaitek edo norbaitek bere gaitasunaren edo ahalaren arabera eman. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Lanean ari diren guztiek berea eman ahal izan dezaten.

bereak eman Norbaiti merezi duen zigorra eman, dagokiona eman. Neskari bereak ematera joan zen.

bereak entzun Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek entzun beharrekoak entzun. Joan zen, baina bereak entzunda.

bereak esan Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek beste norbaiti egundokoak esan. Emaztea sutan jarri zen eta esan zizkion pintoreari bereak.

bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak Bereak eta bi. Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.

bereak (nireak, hireak...) eta bi Berebizikoak, egundokoak. Ik. bereak eta asto beltzarenak; bereak eta bost; epelak entzun; gorriak ikusi; kristorenak (esan, egin, entzun...); elorrio ikusi. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.

bereak (nireak, hireak...) eta bost Bereak eta bi. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak.

bereak hartu Handiak hartu, berebizikoak hartu. Irabazi egin zuen borroka, baina bereak hartuta.

berearekin atera Berea egin. Berearekin ateratzeagatik, eder ez dena ere egingo lukete horrelakoek. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

berearekin irten Berea egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena.

bere-bere bere-ren indargarria. Bere-berea zuen hizkera bakar horretan mintzatzen zaigu. Bere-bere eskuz lerro pare bat idatzi dit. Bere-bereak zituen bideak ikasteko.

bere egin Bereganatu. Besteren borondatea bere egin zuen. Ebanjelioko hitz hunkigarriak bere egiten bezala zituelarik.

bere gisako adj. Berezia, berekia. Ik. gisako 2. Stephen mugatua da, bitxia, bere gisakoa, autista. Liburuetarik beretua du bere gisako euskara batu bat. Hizkera berezia zor zaio poesiari, bere gisakoa. Hain da poetikoa eta bere gisakoa, amonak Jainkoarekin duen harremana...!

bere hartan adb. Egoera berean. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko aldatzeko. Hainbat gaiztoago harentzat, bere hartan tematzen baldin bazen! Bere hartan utzi zituzten kontuak.

bere horretan adb. Bere hartan. Berera itzuli zen eta, bere horretan, lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik, lanean iraun zuen kemenak agortu arte.

bere izan du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Nafarroako erresumak bere zituen Hondarribitik hasirik, Bilbo eta Gasteizerainoko eremuak. Badakite, gainera, bere dutela gazteek, zuzen ala oker, azken hitza. || Berea zuen baserria, bereak lurrak, berea basoa.

bere kasa adb. Bere oldez, inoren eraginik edo laguntzarik gabe. Bakoitza bere kasa bizi da lur honetan. Utz haurrari bere kasa jolas dadin.

berekiko adb. Bere artean. Etxe hotza duk hau, ostatu lehorra duk hau, zioen berekiko.

bere kontu Bere ardurapean. Ik. kontu1 5. Uzten du bere kontu mahaia.

bere orduan adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere garaian; bere denboran. Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun, zein bere orduan; haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun, zein bere aldian.

[Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean, subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere Sortaldean; Sartaldean, dena dela, bere ezartzen da: Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari garenean; Joserenaz ari bagara, Sortaldean haren, Sartaldean haren edo bere)].

berri

1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute. || Esr. zah.: Idi zaharrari, arran berri. Errege berri, lege berri. Okin berriak, bahea zuri.

2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.

3 (Aditzaren partizipio burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.

4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? Urte gaiztoa, berri hutsa (esr. zah.).

5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Berri-ekarlea. Berri-biltzailea. Berri-agentzia.

6 (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe, galdetu, ekarri eta kideko aditzekin). Zerbaiti buruzko informazioa. Ik. berri jakin; berri eman; berri ikasi; berri izan; berri agertu; berri jaso. Hasi zen aitaren berri galdetzen. Hark ekartzen zion etsaiaren berri. Jauna, gorteko berri aditu dudan bezain laster (...).

berri agertu Berri eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berrian adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Sendatu berrian gertatu zitzaiona: sendatu berri zela gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.

berri-berritik adb. Naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.

berri eman Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. Nafarroako berri eman dizuegu. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

berri entzun Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

berri ikasi Zerbaitez jabetu; zerbaiten ezagutza izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Ik. berri jakin. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Gehiago baziren beste munduko berri ikasi nahian.

berri izan Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue? Ez genuen hango berri.

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

berri-jario adj. Naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu; hitzontzi. Mutiko-neskatilak berri-jarioak eta hitzontziak direlako, aitona-iloben artean etengabeko hitz iturria gertatzen da.

berri jaso Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Berri On Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.

berriren berri Bizk. Berriz. Berriren berri ekin.

berritik adb. Naf. Hasieratik.

[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

bertso

1 iz. Ahapaldiko lerroa. Sonetoaren hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banaturik.

2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena..

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

bertso afari, bertso-afari Lagunartean egiten den afaria, bertsolarien saioekin girotua izaten dena. Bertso afaria antolatu dute gaurko Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariekin. Antzoki Zaharrean, plazan ala bertso afarian, non gusturago?

bertsoak (bertso bat...) atera 1 Bertsoak jarri. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera.

2 (bertsoak aterako dizkizute eta kideko esapideetan, egin dena edo egin asmo dena lotsagarria edo nabarmen geratzeko modukoa izan daitekeela adierazteko). Ez ezazu hori egin, bestela bertsoak aterako dizkigute.

bertsoak (bertso bat...) bota Jendaurrean bertsoak bat-batean osatu eta kantatu. Barra-barra bota zituen bere bertso eztendunak. Bertso bat botako nioke bai oraintxe Txirritari!

bertsoak (bertso bat...) eman Bertsoak jarri. Beste sei bertso hauek eman nituen, eta lehen bezala, Herria aldizkarian publikatu.

bertsoak (bertso bat...) ipini Bertsoak jarri. Ez da nekatu gabe bertsorik ipintzen.

bertsoak (bertso bat...) jarri Bat-batekoak ez diren bertso berriak idatziz eman. Ik. bertsoak atera; bertsoak eman; bertsoak paratu. Bertsolari batengana joaten ziren, istilu guztia kontatu, bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu. || Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

bertsoak (bertso bat...) paratu Bertsoak jarri. Paratu nahi nituzke bertso bat edo bi.

bertso berri Idatziz ezagutaraziriko bertsoa. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

bertso jarri Bertso berria, idatziz ezagutarazia.

bertso jartzaile, bertso-jartzaile Euskal herri-literaturako bertsoak idazten dituen pertsona. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bertso kantari, bertso-kantari adb. Bertsoak kantatuz. Honelaxe hasi zen bertso kantari Xenpelar.

bertso lerro, bertso-lerro Bertsoa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.

bertso saio, bertso-saio Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

bertsotan 1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.

2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.

bertsoz adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.

bide1

1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide erreala. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia.

2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.

3 iz. (Esapideetan). Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik.

4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.

5 iz. Irud. Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Hirugarren bidea.

6 iz. Helburu bat iristeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.

7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.

8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.

9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

bidea(k) ebaki 1 Igarotzea eragotzi. Ardiei bidea ebakitzeko. Errazago baita kolerari bidea ebakitzea, ezen ez hura neurrira ekartzea.

2 Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideetan.

bidea eraman Aipatzen den bideari jarraitu. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Zoroetxerako bidea darama. Jainkoak zaintzen banau orain daramadan bidean (...). Bide makurra daramala.

bidea galdu Bidetik atera, bidea huts egin. Bidea galdurik dabilena. Herri handi batean aurkitu zuen haur bat negarrez, etxerako bidea galdurik.

bidea hartu 1 Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea. Bik hartu zuten iparraldeko bidea eta beste bik jo zuten hegoaldera.

2 Irud. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat.

bidea hautsarazi Bidea galarazi. Ekaitzaren erdian aitzina doa itsasontzia, nekez bada nekez, noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten.

bidea hautsi 1 Bidetik saihestu, bidea galdu. Arerioarekin berba ez egiteagatik bidea haustea, aurpegi ez ematea. Urrundik ohartu zen berari itxaroten zeudela eta bidea hautsirik, beste leku batetik hirira sartu zen.

2 Ipar. Bidea ebaki, igarotzea eragotzi. Jendarmeek bidea hautsi diete.

bidea(k) hetsi Ipar. Bidea(k) itxi.

bidea(k) huts egin Galdu, bidetik atera. Bidea huts eginak, errebelatuak dabiltza. Bideak huts eginik hor-hemen nekatzen diren bidezkoak legez.

bidea ibili du ad. Bidea egin. Bide gehiena gauez ibili beharko nuen basamortuan. Bide luzea behar duzu ibili oraindik.

bidea(k) ireki 1 Bide berria egin, bide berriak egin. Ik. bideak ebaki 2; bideak urratu. Haiek ez dakite oihan honetan bidea irekitzeko aizkora baino matxetea hobea dela.

2 Aurrera egitea ahalbidetu. Zuri bideak irekitzeagatik, Antoniaren gurasoekin hitz egin dugu. Bihotzeko bideak irekitzen zein ere nahi den zorakeriari.

bidea(k) itxi Igarotzea eragotzi. Orduan Balaanen begiak zabaldu ziren eta ikusi zuen bidea ixten zuen aingerua. Lizardi zenaren denboran bi patroi omen ziren, Jauregi patroia eta Txirrita patroia; gu Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi.

bideak egin 1 Bide luzea egin. Gosetuak izango zarete, horrelako bideak eginik.

2 Egin beharrekoak egin. Haren lanak argitaratzeko bideak egin zituen berehalaxe.

bideak hartu Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Ik. neurriak hartu 3. Oker hori zuzentzeko bideak hartu nahi izan zituen.

bideari ekin Abiatu. Ik. bideari lotu; bideari eman. Idi edo mando kargatuarekin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Bihar goizean, lehenengo meza entzunda, bideari ekin behar diogu.

bideari eman zaio ad. Bideari ekin. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari.

bideari lotu zaio ad. Abiatu. Ik. bideari ekin; bideari eman. Irten ziren Dorronsorotik eta zintzo lotu zitzaizkion bideari.

bidea(k) urratu 1 Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.

2 Irud. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.

bide aurreko, bide-aurreko Aitzindaria, bidea irekitzen duena. Izango zuela seme bat Joan deituko zuena, Jesu Kristoren bide-aurrekoa izango zena.

bidea zabaldu Bidea ireki. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu.

bide batez 1 adb. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu.

2 Bidenabar. Bide batez esana. Bide batez bestea ere bidaltzeko.

bide bazter, bide-bazter Ik. bide ertz. Bide bazterreko landa batean. Eskean etxez etxe, bide-bazterrean leher egin arte.

bide buru, bide-buru Bidegurutzea. Zoazte, beraz, bide buruetara eta aurkitzen dituzuenak oro dei itzazue ezteietara.

bide egin 1 Bidez ibili, bidaiatu. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Italiarantz bide egitea erabaki zuen. Ur guztiek itsasora bide egiten dute. Hainbeste bide egin zuen gezurrak, non Ignaziori zuhur iruditu baitzitzaion gezurtia isilaraztea. Inurriek bide egiten dute haren zango lurreztatuetan. Handik hona, urak bide egin du. Afrikarantz bide egiten zuen ontzi bat. Gaitzak laster bide egin zuen. || Lehorrez egin zuen Lisboarako bidea.

2 Bidea ireki. Egiak eta urak egiten du bide. Baina hodeiek bide egin behar diote eguzkiari.

bide eman Zerbait egiteko aukera, era edo arrazoia eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

bide erakusle, bide-erakusle Gidaria. Bide-erakusle batekin joan arren.

bide-erdi adb. Bide erdian. Bide erdi ez gelditzekotan.

bide ertz, bide-ertz Bide bazterra. Jarri ziren denak bide ertzeko zelaitxo batean.

bide hegi, bide-hegi Ipar. Bide bazterra. Bide hegietan nehon baldin bada belar onik, ardi horrek jauzia arin du.

bide izan da/du ad. (nor osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Bidezko izan. Bide dena emango zaizue. Gizonak ezin eman diezazuke bide zaizuna. Bide zaigu zerga Zesarri bihurtzea ala ez zaigu bide?

bide laster Lasterbidea. Herria igarotzerakoan bide laster batetik sartu ziren.

bide luzeko tren Bide luzea egiten duen trena. Bide luzeko tren bat irten aurreko ohiko joan-etorrien anabasak harturik zeukan Hendaiako geltokia.

bide orri, bide-orri 1 Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria.

2 Irud. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

bide segurtasun, bide-segurtasun Zirkulazio-istripuak izateko arriskua murrizten duen egoera, besteak beste, zirkulazio-arauak betetzeak, bideak ongi zaindurik egoteak eta ibilgailua behar bezala gidatzeak sortzen duena. Eusko Jaurlaritzak EAErako 2004ko Bide Segurtasunari buruzko Legea onartu zuen atzo.

bide seinale, bide-seinale Ibilgailuen zirkulazioari dagokion seinalea, bide bazterrean jartzen dena. Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "Donostia 3 km" jartzen zuena. Administrazioek bide-seinale egokiak eta animalientzako pasabideak egin behar dituzte, baina gidariek kontuz gidatu behar dute eta seinaleei kasu egin behar diete.

bide urratzaile, bide-urratzaile Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola.

bide urratze, bide-urratze Bidea irekitzea.

bidez 1 (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). -en bitartez. Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.

2 (ibili, joan... aditzekin). Bidetik, bideetan barrena. Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buru-zurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.

3 Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.

4 Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.

bidez bide Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.

bide-zor Zorbidea.

bide zorro, bide-zorro Biderako zorroa; maleta. Bere astoarengana joan zen Santxo, bide zorrotik zerbait atera nahian. Bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Gero, bide zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.

bide zoru, bide-zoru Errepide baten gaineko geruza.

dela (direla) bide, zela (zirela) bide Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.

Donejakue bide Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideetako bakoitza.

bihotz

1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak.

2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Emakume bat bihotzeko handitasunean, mundu guztiari zer pentsa eta zer ikasi eman ziona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, erditu, beratu. Edertasun hutsean bihotza ipinirik daukatenak. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotz-urragarri da ikustea euskaldun haurretan euskara hastio. Bihotza erori. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Eskua luzaz tinkatuz, bihotz barnetik. Bihotz barruan irakiten daramaguna. Bihotz barrenean kezka garratzak ditu. Jainkoak bihotzean ukitzen zituen. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Atsekabe eta bihotz-herstura handietan. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. A!, bageneki horrela eskuz esku, bihotzez bihotz orok bat egiten!

3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.

4 iz. Adorea, kemena. Ez zuen behar adina bihotz izan arestian emandako hitza jateko. Izan bihotz, seme! Agerrarazi zituen ederki eta galanki bere prestutasuna eta bihotz-handitasuna.

5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.

6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

bihotza altxatu 1 Bihoztu, adoretu. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Elkartasunak bihotza altxatu die irratiko langileei.

2 (Batez ere bihotza Jainkoari altxatu, Jainkoagana altxatu eta kideko esapideetan). Erl. Gogoa eta bihotza lurreko gauzetatik goragokoetara begira jarri, esperantza Jainkoagan jarri. Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa iezaiozu.

bihotza bete 1 Hunkitu. Aditu zuenean egia hau, San Frantziskoren bihotza bete zen.

2 Gogoa ase. Ikusirik hemen ezerk ezin gure bihotza bete lezakeela (...).

bihotza bi erdi egin Bihotza erdibitu, bihotza hautsi. Tomas Arrolaren hitzak bihotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zen berari ere gerra horretan hil zitzaiola semea.

bihotza erdibitu Bihotza hautsi. Jaramonik ez dit egingo eta bihotza erdibituko zait. Sakabanatu ziren bakoitza bere etxe aldera, bihotzak erdibituta beren maiteminaren adur gaiztoaz.

bihotza erdiratu Bihotza hautsi. Semea egoera hartan ikustearekin, bihotza erdiratu zitzaion. Bere lagun maiteen uzteak erdiratzen zion bihotza.

bihotza estutu Hunkitu. Bihotza estutzeko moduko poemak idatzi ditu. Bertako txirotasunak bihotza estutzen dizu eta umeen begiradek mina ematen dute.

bihotza galdu Adoregabetu. Ik. bihotz-galdu. Ez dezagula bihotza gal.

bihotza hautsi 1 Tristura edo min handia hartu edo eman. Ihesi joanez hire aitari bihotza diok hautsiko. Bere senar maitea gerlan galdu zuelarik, bihotza hautsi zitzaion.

2 Hunkitu. Haien negarrek eta otoitzek hautsi zioten bihotza.

bihotza ilundu Tristatu. Oroitze hutsak, gaur oraindik, iluntzen dit bihotza.

bihotza ireki 1 Abegi ona egin. Ireki iezadazu bihotza, eta horren barrenean onets nazazu.

2 Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza zabaldu. Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin.

bihotza jaso 1 Bihotza altxatu, adoretu. Bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion, asko zirela egoera berean zeudenak eta guztiak ez zituztela hilko esanez.

2 Erl. Bihotza altxatu. Zerurantz bihotza jaso eta Jainkoari eskatu zion, arren, hartaz errukitu zedila.

bihotzak eman 1 Susmoa izan. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela.

2 Barrenak agindu. Bakoitzari une hartan bihotzak ematen dizkion hitzak esatea.

bihotz-altxagarri adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

bihotza ukitu Hunkitu. Ik. bihotz-ukitu. Adimena zorrozteko sortua zen jostaketa hori, ez bihotza ukitzeko.

bihotza urratu Bihotza hautsi. Torturatuen testigantzak entzunda, bihotza urratu eta ileak laztu egiten zaizkio gizatasun apur bat duen orori. Bihotza urratzen duten garrasiak.

bihotza zabaldu Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza ireki. Gizon gaixoak, bihotza zabaldurik, esaten zizkion bekatu guztiak. Esan ezak garbiro, bihotza zabaldu ezak.

bihotz-begi pl. Bihotza eta begiak. Bihotz-begiak urturik. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri. Mina eta itxaropena bihotz-begietan.

bihotz belar, bihotz-belar Biri-belarra.

bihotz-bero adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

bihotz-berritu Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

bihotz berritze, bihotz-berritze Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.

bihotz-bigun adj. g.er. Bihozbera.

bihotz-bihotzean bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.

bihotz-bihotzeko adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).

bihotz-bihotzetik adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.

bihotz-bihotzez adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz guztiaz; bihotz guztitik; bihotz osoz; bihotz oroz; bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.

bihotz-birika pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

bihotzeko adj. Maitea, kutuna. Ik. bihotzeko. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

bihotzeko min 1 Bihotzeko eritasuna. Asteazkenean medikuaren txostena ezagutarazi zen eta horretan bihotzeko mina zuela iragarri zuten.

2 Bihozmina. Bakardadea, tristura, senarrarekiko harreman txarrak eragindako bihotzeko mina.

bihotz eman Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

bihotz-erdiragarri adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

bihotzetik adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.

bihotzetiko adj. g.g.er. Bihotzekoa.

bihotzez adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.

bihotzezko adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.

bihotz-galdu da ad. Adoregabetu. Ik. bihotza galdu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

bihotz-gogor adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

bihotz gogorreko adj. Bihozgabea. Ik. bihotz-gogor. Ehiztari bihotz gogorrekoa!

bihotz-gozagarri adj. Bihotz-altxagarria.

bihotz guztiaz adb. Bihotz-bihotzez. Hori desiratzen zuen bihotz guztiaz.

bihotz guztitik adb. Bihotz-bihotzez. Maite zaitut bihotz guztitik.

bihotz handiko 1 adj. Eskuzabala; bihozbera, errukitsua. Bihotz handiko gizon zuzena, zintzo eta jakintsua.

2 adj. Ausarta, adoretsua. Bihotz handiko soldadua.

bihotz hartu g.er. Adoretu.

bihotz izan Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz-on adj. Bihotz onekoa. Gizon alaia eta bihotz-ona.

bihotz oneko adj. Eskuzabala; borondatetsua. Hura bezain bihotz onekorik, gutxi. Bihotz oneko emakumeak.

bihotz onez adb. Bihotzez; gogo onez. Bihotz onez barkatu zien. Jaunaren borondatea bihotz onez egin zuen.

bihotz on izan Adore izan, kemen izan. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

bihotz oroz adb. Bihotz-bihotzez. Bihotz oroz zintudan osoki maitatu.

bihotz osoz adb. Bihotz-bihotzez. Zu zaitugu, Jainkoa, bihotz osoz laudatzen.

bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

bihotz-samur adj. Bihotz onekoa. O ama, guztiz bihotz-samurra!

bihotz-ukigarri adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

bihotz-ukitu du ad. Hunkitu. Ik. bihotza ukitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

bihotz-zabaltasun Eskuzabaltasuna.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.

bihotz zola, bihotz-zola Bihotz barrena (irudizko adieran). Gaxuxak sentitzen du bere bihotz zolan halako kilika ezti bat.

Jesusen bihotz Bihotz sakratua; bereziki, Jesu Kristoren irudia, bularraldean bihotza agerian duena.

bira1

1 iz. Zerbaiten inguruan, abiapuntura itzuli arte egiten den higidura; zerbaitek bere buruaren inguruan egiten duen higidura. Hari urdinezko mila bira. Bira osoa. Ardatzaren birak.

2 iz. Higidura horren erdia edo laurdena.

3 iz. Ingurua. Elizaren bira osoan.

bira-bira adb. Biraka. Gure arimaren bi puxantza nobleenak, uztai batean bezala, bira-bira dabiltza.

bira egin 1 Munduari bira egiteko. || Beleak etxe baten inguruan hiru bira eginez gero, hiru asteren buruan norbait hilko da etxe hartan.

2 Zerbait edo norbait, bere buruaren inguruan eginiko higiduraren bitartez, aurkako aldera begira geratu. Beribilak bira egin zuen eta gurpilez gora gelditu zen.

bira eman g.er. Bira egin.

bira minutuko Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan minutuko egiten duen bira kopurua adierazten duena. Errekorra: milioi bat bira minutuko.

biran adb. Inguruan. Bost gizon biran, hatzik hatz eta pagoari ezin gerririk atzeman.

bira segundoko Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan segundoko egiten duen bira kopurua adierazten duena. Bi buruko danbor baten biraketa-abiadura 50 bira segundokoa da.

bizi

1 adj. Bizia duena, bizirik dagoena. Arrain biziak. Zenbat eta biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna. Jainko biziaren Semea.

2 (Izen gisa). Biziak eta hilak epaitzera.

3 adj. Bizitasuna duena. Begi biziak. Gogo, maitasun bizia. Amorru bizian. Polemika bizia. Hizkuntza bizia erabiltzeko. Kolore biziak. Pilota bizi batekin. Zopa ez dago gazia, baina bai, beharbada, biziegia. Adimen zorrotz eta bizia. Bere ahizpa, ile-horia eta haren antz handikoa zen, baina bizixeagoa.

4 adj. (Bestelako testuinguruetan). Haragi, kare, ur, edari, itsasaldi bizia.

5 adb. Bizitasunez. Ik. bizi-bizi 2. Bizi jokatu zuten, eta joko garbia eginda.

6 adj. Harri, haitz eta kidekoez mintzatuz, lurrean, berezko lekuan dagoena. Hilobi berria, harri bizian egina. Zuhaizti ederrak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak.

7 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian.

8 iz. Irud. Hizkuntzen bizia.

9 iz. Bizitza, bizialdia. Neure bizian beste emazterik ez hartzeko. Ez zarela zeure bizian etxe honetatik aterako. Bere bizi guztian. Bere bizian eta heriotzan. Ehun urteko bizi zoriontsua. Bizia laburtu. Mila bizi banitu ere.

10 iz. Bizitza, bizimodua. Bizi berri hau ez zait gustatzen. Bizi on bat egiteko. Honela iraungo balu, hauxe da, bai, bizia! Eta, jakina, kanpaina iraunkorrak behar dira, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

bizia eman 1 du ad. Zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Guregatik bizia eman zuen.

2 dio ad. Biziz hornitu. Hilei bizia ematen. Arima da espiritu bat gorputzari bizia ematen diona.

bizia galdu du ad. Hil, bizitzeari utzi. Zure besoetan bizia galdurik. Erlijio Santua gordetzeagatik bere bizia galdu zuen.

bizia jokatu Bizia arriskuan jarri. Han zihoan neskatxa, ur lasterrak eramana; mutilak, itxoin gabe, jokatu zuen bere bizia. Ez daki bizia jokatzen ari dela.

bizia kendu dio ad. Hil, erail. Kulpagabeari bizia kenduko diozu? Tiro batekin bizia kenduz.

bizia utzi Hil, bizia galdu. Bizia uztera Donostiatik honaino etorri! Teruelgo lurretan utzi zuen bizia.

bizi baldintza, bizi-baldintza pl. Izaki bizidun baten edo pertsona edo talde jakin baten bizitza-egoera. Muturreko pobrezian eta bizi baldintza eskasetan bizi direnen egoera. Aurtengo kanpainak Palestinako herritarren bizi baldintzak hobetzea du helburu. Bi dira desertuko bizi baldintza zailei aurre egiteko gai diren landare espezieak.

bizi-bizi 1 adj. Oso bizia. Bertan agertuko diren gizon eta emakumeak ez dira neure irudimenak asmatu dituenak; bizi-biziak dira, Arranondoko sardinak legez. Jertse gorri bizi-bizi bat. Eztabaida bizi-bizia. Negu bizi-bizian gaude.

2 adb. Oso bizi, bizitasun handiz. Erantzun zuten bizi-bizi, eurak ez zutela halako asmorik izan. Bizi-bizi jaurti du pilota.

bizi-bizia 1 adb. Ipar. Biziro, suharki. Erraten dio bizi-bizia Inaziok: (...).

2 adb. Ipar. Bizi-bizirik. Gure astekari hau oporretan zen denboran, gure herria bizi-bizia zegoen eta segidan bi ezkontza izan ditugu.

bizi-emaile adj. Bizia ematen duena. Eguzki bizi-emailea.

bizi itxaropen, bizi-itxaropen Herri edo talde jakin bateko biztanleek garai jakin batean izan dezaketen batez besteko bizialdia. Zimbabweko biztanleek dute bizi itxaropen txikiena munduan: 36 urte.

bizi kalitate, bizi-kalitate Pertsona batek edo pertsona talde batek duen bizimoduaren kalitatea, kontrakorik-edo aipatzen ez bada, ona. Teknologia berriek ez digute ezinbestean bizi-kalitate hoberik emango. Bizi-kalitatea galtzen ari gara.

bizi maila, bizi-maila Pertsona batek edo pertsona talde batek duen bizimoduaren maila, bereziki ondasun materialei dagokiena. Ba al dago bizi maila hobetzerik, ingurumenari kalte egin gabe?

bizitan adb. g.er. Bizirik.

bizi ziklo, bizi-ziklo 1 Izaki bizidun baten zikloa, jaiotzen denetik hiltzen den artekoa. Amazoniako zuhaitzen bizi zikloan aldaketak atzeman dituzte zientzialariek. Zelula kaltetuek bere bizi zikloarekin aurrera jarraitzen dute. Kontuan hartu behar da antxoak hiru urteko bizi zikloa duela.

2 Produktu, prozesu edo kideko baten iraupena. Bizi-ziklo osoa kontuan hartzen duen makina da Guillermo Serranorena, fabrikaziotik balio izateari uzten dion arte. Nire ustez, iraultza guztiek bizi ziklo jakin bat dute.

bizitza

1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 9. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Napoleonen bizitza. Bere bizitzako gertaera guztiak. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. Jesusen bizitza agerikoa. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.

2 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa.

3 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak. Betiko bizitza.

4 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den atsoa. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

bizitza eman 1 dio ad. Bizia eman, biziz hornitu. Oilalokak bere hegalpeko beroarekin bizitza ematen die arrautzen barnean direnei.

2 du ad. Bizia eman, zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Jesu Kristoren doktrinagatik bere bizitza eman zuen.

bizitza galdu du ad. Bizia galdu. Hobe dut zuen atzaparretan bizitza galtzea, Jaunaren aurrean bekatu egitea baino.

bizitza kendu dio ad. Bizia kendu. Inork ez du besteei bizitza kentzeko eskubiderik.

bizkar

1 iz. Giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrirakoa; (pluralean nahiz singularrean) bereziki, goiko aldea. Ik. sorbalda. Bizkarra izerdiz bustia. Bizkarrean konkorra zuen. Ardi larruz bizkarrak estalirik.

2 iz. (Esapideetan). Egilearen bizkarrera erruak egotzi. Harria bizkarrean berdindu (harri-jasotzaileak). Bizkarra jaso, altxatu: norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo jakin nahi ez duela adierazi.

3 iz. Animalia baten gainaldea, lepotik isatsera. Arropa horiek zuk baino lehen erabili zituen bere bizkarrean ardiak. Astoaren bizkar gainean jarrita. Herensuge haren bizkarreko ezkatak. Bizkar hegala.

4 iz. Mendi baten gainaldea, bereziki zabala dena. Elorretako bizkarrean bazkaldu genuen. Toki goretan arranoak egiten ohatzea; hala du mendi bizkarretan Euskaldunak etxea.

5 iz. Teilatuaren goiko ertza. Ik. gailur 3. Etxe bizkarra. Bizkar teila: gailur teila.

6 iz. Liburuetan, orriak josten edo itsasten diren aldea, orriak ebakirik dauden aldearen kontrakoa.

bizkar besta, bizkar-besta Ipar. eta Naf. Eraikitzen ari diren etxe bateko bizkarra jartzen denean ospatzen den festa. Ik. monjor. Etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen.

bizkar(ra) eman 1 Zerbaiti edo norbaiti bizkarraldea erakutsiz jarri. Atea itxi eta ateari bizkarra emanaz gelditzen da.

2 Norbaiten edo zerbaiten aurrean, hura ez balego bezala jokatu; norbaiti laguntza ukatu. Baina horixe da errealitatea, ezin diogu bizkarra eman. Europako gobernuek, baina, mugak itxiz eta bizkarra emanez erantzun diote errefuxiatuen etorrerari.

bizkar muin, bizkar-muin Bizkarrezurreko muina. Ik. orno muin. Eritasun horrek burmuina eta bizkar muina suntsitzen ditu.

bizkarra berotu Jipoitu. Baserritarrari behi bat kendu eta bizkarra berotu.

bizkarra hautsi g.er. Bizkarra berotu.

bizkarra makurtu (Zama astun baten eragina nabarmentzeko). Fatalismoari eta halabeharrari burua eta bizkarra makurtzen dizkiete. Hainbat urteko lanaren kargaz bizkar denak makurtuta.

bizkarrean Pisuez eta kidekoez mintzatuz, bizkar gainean. Zakua bizkarrean zeramala. Bizkarrean hartuta ekarri. Lanetik etxerat zihoala, tresnak bizkarrean. Urtea franko dauka horrek bizkarrean.

bizkarrera 1 Pisuez eta kidekoez mintzatuz, bizkar gainera. Zeinek garo zama handiagoa bizkarrera jaso.

2 (Erruaz, ardurez eta kidekoez mintzatuz, irudizko adieran). Egilearen bizkarrera erruak egotziaz.

bizkarrez Bizkarra emanda. Bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa. Mailegatu nahi dizunari ez jar bizkarrez. Aldude bizkarrez dago, baina anaia du Baztan.

bizkar zorro, bizkar-zorro Bizkarrean eramateko zorro edo zaku uhalduna. Bizkar zorroa sorbaldan, txanoa, mendiko botak eta praka motzak soinean.

bizkar zur, bizkar-zur Teilatuaren bizkarreko haga. Ik. petral2 1.

-en bizkar 1 -en gain, -en kontura. Bere bizkar hartu duen eginkizuna. Argitaratzea bere bizkar izan zuenak ere ez zuen lan makala hartu. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neuretzat hartu nahi ez dudan lana. Besteren bizkar mantentzea, hori zer gauza ona den. Gurasoen bizkar jaso dira ikastetxe berriak. Ederki ikasia dut, neure bizkar, ikastaldi neketsu batek bakarrik eraman gaitzakeela geure buruaren jabe izatera.

2 -en kontura, aipatzen dena barre- edo iseka-gaia dela. Kritikaririk zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen, beren edo kideen bizkar doanean. Hamaika barre egin dute gure bizkar.

-en bizkarretik -en bizkar. Langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak. Andrearen bizkarretik bizi da. Zertara etorri da, inoren bizkarretik jatera? Besteren bizkarretik larritu edo negar eginez gero.

boto

1 iz. Hauteskundeetan edo bozketa batean, norbaiten nahiaren adierazpidea. Ik. boz2. Legegaiaren aldeko botoak. Baiezko, ezezko botoak. Botoetara jo. Boto gehien atera edo lortu duen hautagaia. Zortzi boto alde eta hiru kontra.

2 iz. Botoa emateko ahalmena edo eskubidea. Auzi horretan ez dut hitzik, ez botorik. Bost epaimahaiko eta idazkari bat, botorik gabe. Boto eskubidea.

3 iz. Jainkoari edo santuei egiten zaien promesa. Erlijioan sartzeko botoa. Boto ageria.

4 iz. Erlijiozko bizitza hartzean egiten den promesa. Pobretasun botoa.

botoa eman Bozketa batean norberaren nahia adierazi. Ik. bozkatu; boza eman. Herritarrei bihar botoa ematera joateko eskatu zien. Europako Konstituzioari ezezko botoa emango ziola adierazi zuen. Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten osoko bilkuran. Emakumeek ez zuten botoa emateko eskubiderik.

boto egin 1 Promesa egin. Boto egiten dut sekula gehiago ez dudala belarrik pipatuko.

2 (Jainkoari edo santu bati) promesa egin. Bere birjintasuna gordetzeko Jainkoari boto egin zion.

3 Erlijiozko bizitza hartzean egin behar den promesa egin. Egin berriak zituen bere boto santuak. Atsegin handiagorik botoak egin nituenean ere ez dakit izan nuen.

boto emaile, boto-emaile Botoa ematen duen edo eman dezakeen pertsona. Ik. bozkatzaile; boz-emaile; hautesle. Boto-emaileak ez daitezen etxean geldi bozkatzeko orduan. Boto-emaile berriak erakarri nahian dabil.

boto paper, boto-paper Hauteslearen aukera jasotzen duen orria, hautetsontzian sartzen dena. Leku askotan jendeak ezin izan zuen botoa eman, boto paperak falta zirelako. Boto-papera puskatu eta jan egin zuen hauteskunde-mahaiaren aurrean.

boz2

1 iz. Ipar. Botoa, hauteskundeetako adierazpidea. Bildu zituen 3.779 boz, 5.351 bozen kontra. Boz eske ibiltzea. Zurien alde boz biltzaile bezala.

2 iz. Ipar. Botoa (ahalmen edo eskubidea).

3 iz. pl. Ipar. Bozketa, hauteskundeak. Herriko bozak.

boza eman Bozkatu. Ik. botoa eman. Goizean erruz joan ziren herritarrak boza ematera. Boza emateko eskubidea.

boz emaile, boz-emaile Boto-emailea. Milesker gure boz-emaile guztiei, segi dezagun aitzina!

buelta

1 iz. Heg. Lgart. Bira, jira, itzulia. Biak batean balizan buelta, arraun kolpea zorrotza.

2 iz. Heg. Lgart. Itzultzea, lehen zegoen tokira joatea. Orain ondo geldi zaitezte, eta buelta arte. Autoz joan eta buelta trenez egin genuen.

3 iz. Heg. Lgart. Ibilaldi edo ostera laburra. Oinez datoz, mendian buelta bat ematetik. Fermin, zoaz buelta bat ematera, faborez.

4 iz. (Ezezko esaldietan, bueltarik ez izan eta kideko esapideetan). Heg. Lgart. Atzera-buelta. Bueltarik ez duen prozesu batean gaude. Bueltarik gabeko kaltea dakar.

buelta egin Buelta hartu. Bidean buelta eginik, Otxarkoagara hartu zuen bide zuzena.

buelta eman Biratu. Burruntzi puntan bueltak emanez.

buelta erdi, buelta-erdi Kanpaiak isildutakoan, ohean buelta-erdia eman, eta lotan segitu dut berriro.

buelta hartu Biratu, norabidea aldatu. Buelta hartzea hobe dugu.

bueltan 1 adb. Demonioak hemen, demonioak han, demonioak beti gorputzaren bueltan. Su pixka bat egin eta haren bueltan zeuden, berotzen.

2 adb. Itzultzean. Ik. itzulian 2. Erromatik bueltan, orain dela bi urte.

3 (bueltan etorri, bueltan joan eta kideko esapideetan, 'lehen zegoen tokira itzuli' adierazteko). Poz handia izango da bai gure bihotzean, hemen ikustean zatozela bueltan. Oiartzundik Iruñera joan, eta handik bueltan etorri. Uste zuen baino umilxeago, hor da bueltan joana.

bular

1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko).

2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.).

3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza. Ik. titi 1. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena.

4 iz. Ugatzek ematen duten esnea. Ik. bularra eman; bularra hartu; bularra kendu. Bere amari bularra eskatzen dion umea.

5 iz. (Bigarren osagaitzat anai, arreba... eta kidekoak hartzen dituzten hitz elkartuetan, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dien pertsonak adierazteko). Emerenziana Santa Inesen bular-ahizpa zen. Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular-neba izatea.

bular-arte Bularra; bi bularren arteko tartea. Eskaleak emandako gutuna hartu eta bular-arteko xokoan sartu zuen.

bular-estu Asma; hotzeria, bereziki eztulik gabekoa. Hemen ez dakigu eztula zer den, marranta eta bular-estua zer diren ere ez.

bular-harro adj. Emakumeez mintzatuz, bular handiak dituena. Ik. bulartsu 3. Emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

bularra eman Edoskiarazi. Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta indartsu hazi zen.

bularra hartu Edoski. Bularra hartzen daudenetik ardora ohitzen dituzte haurrak.

bularra kendu Umeari bular esnea emateari utzi. Amak haurtxoari bularra kentzea pentsatu du.

bularreko angina Bihotzeko hutsegitea, bularraren ezkerraldean mina eta larritasuna sortzen dituena.

bularreko haur Bularra hartzen duen haurra. Ik. bularreko. Salda gaixoari eta ugatza bularreko haurrari. Bularreko haurrak berak ere mintzatzen ziren hartaz!

bularretik egon Biriketatik egon, hetika izan.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua azaldu 1 Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.

2 (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Norbaitek bere burua ezagutarazi. Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hartu 1 Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.

2 Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan eraman 1 Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.

2 Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirozek buruan zeraman txanoa.

3 Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

buruan gorde Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ibili 1 da ad. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.

2 du ad. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buruaren nagusi Askea, inoren mendekotasunik gabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ik. buruaren jabe; burujabe. Gehienok, geure buruaren nagusi eta zeharo libre garela uste dugu. New Yorken zeure kabuz, zeure buruaren nagusi izanez lan egitea askoz errazagoa da.

buru-argi Ik. buruargi.

buru argiko adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buruenik adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru eta bihotz 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.

2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

buru gibel, buru-gibel Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru-huts adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buruko oihal Buruzapia; bereziki, mantelina.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru oneko adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura heldu 1 Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.

2 Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). (Neure, zeure...) kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik beheiti Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik eragin dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait nahasarazi, zorarazi. Emakumea, ez iezadazu burutik eragin!

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

denbora

1 iz. Gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea. Iraganez doa beti denbora. Itzul ahal baneza iragan den denbora. Denborak ahantzarazten dituen oroitzapenak. Denboraren buruan. Denboraren joana gelditzea nahi luke. Denbora neurtzeko tresnak.

2 iz. Bitarte horren zati mugatua. Denbora luzea. Denbora gutxi. Zotzak denbora gutxiko sua izaten du. Ene biziaren denbora laburra dela. Denbora apur bat nahi luke, eta denbora ukatua zaio. Berriketan denbora asko igarotzen duenak. Denbora gutxi barru. Edozein linguistak denbora gutxiren buruan menderatuko lituzkeenak. Jainkoaz oroitu gabe denbora anitz pasatzen dutenak. Denbora eta leku orotan. Denbora osoa, erdia. Hainbat denboraz. Ene hango denbora baitzihoan burura. Zerbait egiteko behar den denbora. Ez du horretarako denborarik. Ez da denbora asko esan didatela. Denbora da lotsaz bizi zarela. Denbora-tarte batez ohe ertzean egon ginen eserita, eraztunari begira-begira. Luzamendu horretan zebilela, denbora handia igaro zitzaion. Denbora laburra da gelditzen zaiguna.

3 iz. Kiroletan, lasterketa bat edo kideko ariketa bat hasi eta amaitzeko behar izan den denbora-tartea. Eugeni Berzin errusiarra izan zen onena, ordubete, 13 minutu eta 59 segundoko denbora eginez. Ziabogan, Oriorena zen denbora onena.

4 iz. Bitarte horren zatia, segida baten osagai gisa mugatua. Ik. garai1; sasoi; une. Noeren denboran. Gerra denboran. Gazte denboran Ameriketan ibilia zen. Denbora hartan. Azken denbora honetan. Denbora berean oihu ikaragarri bat entzun zuen. Denbora berekoak. Bere denborako gizona zenez gero. Denboraz kanpora. Denbora da ezagutzeko zertan den zure zoriona. Denbora datorrenean. || pl. Lehengo denborak diferenteak ziren. Denborak dira ez dudala ikusi.

5 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Eguraldia. Ik. aro2. Denbora ona, txarra.

bere denboran adb. Dagokion (zegokion) denboran, behar den (zen) denboran. Ik. bere garaian; bere orduan. Bere denboran zigortu ez zituelako.

denbora askoan adb. Luzaro. Gogo barik egon naiz denbora askoan. Denbora askoan jaitsi gabe egoten dira mendian.

denbora asko ez dela Orain dela gutxi. Ik. berriki; izan2 11. Baina denbora asko ez dela, inork ez zuen aipatu ere egin nahi. || Orain denbora asko ez dela, kostaldeko flyschari buruzko dokumentala ikusi nuen eta egilearekin hizketan egon nintzen. Geroago, oraindik denbora asko ez dela.

denbora batean adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Denbora batean kantari ederra nintzen, baina orain (...). Judas, denbora batean nire apostolua, mahai batean nirekin bizi izan zarena.

denbora bateko adj. Aspaldikoa, garai batekoa. Crestomatian hogeita hamasei euskal idazleren zati bereziak aurki daitezke: denbora batekoak eta oraingoak. Denbora bateko kontuak.

denbora batez adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Ik. denbora batean. Auzapezari baldernapeza erraten zitzaion Azkainen denbora batez. Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez.

denbora berean adb. Egiteko bat guztiz handia eta gaitza denbora berean. Gauzak kontatzen dizkigu berez datorkion mintzairaz eta, denbora berean, ongi antzematen zaio hizkuntza landu duela.

denbora egin Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora eraman. Ez dakite leku hartan zenbat denbora egin genuen. Ez genuen denbora asko egin Toledon. Lanean egiten den denbora.

denbora eman Zerbaitetan edo nonbait denbora-bitarte bat igaro; zerbaitetan denbora-pasa aritu. Nahiago dut denbora idazten eman. Adimenezko lanetan denbora guztia eman gabe. Asteasun eman nuen denboran. Jaietan joan ohi ginen handik Endarlatsara bitartean zegoen baserri batera, dantza eta jolasean denbora ematera.

denbora eraman Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora egin. Denbora guztia otoitzean daramatela. Isilik denbora gehiegi zeramala konturatu nintzen. Esnatu nintzenean, ez nekien zenbat denbora neraman konorte gabe. || (Zenbatzailerik gabe, 'denbora aski luzea' adierarekin). Musikaria da eta denbora darama gitarra berri batekin amets egiten. Estatubatuarrek denbora daramate Martera joatearekin pentsatzen.

denbora erdiz adb. Lanaldi osoaren erdia eginez. Denbora erdiz ari diren langileei ere beste lan bat betetzeko aukera eman nahi die.

denbora galdu Denbora alferrik eman. Aitarentzat jendearekin hitz egitea denbora galtzea da. Hemen ez zagok denbora galtzerik! Denbora erruz galdu ondoren, (...). Zenbat denbora galdu izan eta galtzen dudan!

denbora galtze, denbora-galtze Denbora alferrik ematea. Joko, denbora galtze eta solas debekatuei ihes egitea. Ezertarako balio ez duen denbora galtze bat.

denbora gutxian adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxiz; denbora laburrez. Gauza asko erabaki behar da hemen denbora gutxian. Guztiak txit denbora gutxian egin zituen. Hain denbora gutxian hainbeste aldatu izanak harrituta zeukan gizona.

denbora gutxiz adb. Denbora gutxian. Denbora gutxiz egiten du anitz.

denbora laburrean adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxian. Liak denbora laburrean izan zituen lau seme.

denbora laburrez adb. Denbora gutxian. Arrunt ahuldu nintzen denbora laburrez.

denbora laburrik barne adb. Ipar. Denbora gutxiren buruan. Denbora laburrik barne, borta-leihoak hetsi zituen gakoz.

denbora luzean adb. Ik. luzaro. Denbora luzean gaixorik daudenak. Denbora luzean egon ziren elkarrekin.

denbora luzez adb. Denbora luzean. Denbora luzez elkarren berririk gabe egon ostean, Andoainen egin genuen topo. Egoera oso itsusi dago, eta denbora luzez jarraituko du horrela.

denboran adb. Ipar. Lehen. Ik. denbora batean.

denbora osoko adj. Lanaldi osokoa. Denbora osoko lanpostua.

denbora osoz adb. Lanaldi osoa eginez. Kontratu mugatua: hamahiru hilabete denbora osoz.

denbora-pasa 1 adb. Denbora igarotzeko, denbora igarotzen. Denbora-pasa ari da. Denbora-pasako jokoak, hizketak.

2 iz. Denbora modu atseginean igaroarazten duen gauza; denbora modu atseginean igarotzeko pentsaturiko adimen jokoa. Lana jartzen nion neure buruari, desertua zeharkatzen lagunduko zidaten zenbait denbora-pasa. Ene denbora-pasa bakarrak: telebista edo oinezko ibilaldi zenbait. Aldizkarietako denbora-pasak.

denborarekin adb. Gero, denbora bat igarotakoan. Denborarekin ikusiko da aurrera nola gabiltzan. Munduko atseginek, diren handienek ere, denborarekin unatzen dute.

denboraz 1 adb. Denborarekin. Amodio bat, deusez ttipitua izan gabe, denboraz azkartuz doana.

2 adb. Garaiz. Testamentua denboraz eta soseguz egitea.

3 adb. Denbora batean, garai batean. Denboraz Larhun gainean bazen ermita bat.

denborazko adj. Denborari dagokiona; denbora adierazten duena. Denborazko esaldiak.

despedida

iz. Beh. Agurra, azken agurra; bukaera. Hamasei bertsorekin, horra despedida. Hasiera hobea despedida baino. Lagun bat ezkontzen zaiguk eta despedidako afaria diagu. Despedida egin zion mundu guztiari.

despedida eman 1 Beh. Despeditu, agur esan. Hamazazpi bertsoak, noski, aski dira; halaxe ematen dut orain despedida.

2 Beh. Norbaitekin harremana hautsi. Azkenerako, nazkatuta, eman nion despedida.

eder1

1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra. || Esr. zah.: Ederra, alferra. Ederregia, itsusgarri.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Garbitasuna da emakume baten apaingarririk ederrena. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!

3 adj. Adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.

4 adj. Adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. Ederra egin didak! || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.

eder egin 1 zaio ad. Bizk. Ongi iruditu. Ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea.

2 dio ad. Balakatu, losintxatu.

eder iritzi Ik. ederretsi 2. Alferkeriari eder iritzi. Bere buruari eder iritzita.

eder izan da/zaio ad. (nor osagarria 3. pertsonan). Atsegin, laket izan. Haien laudorioak ote zaizkizu eder? Eder zaio edertasuna. Jainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona. Egin beza eder zaiona. Edozein txoriri eder bere habia (esr. zah.).

ederragatik adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. Ik. ederrez. Dohain miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederragatik egin dizuna.

ederrak eman Jipoitu, jipoia eman. Sagar-lapurretan harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen.

ederrak hartu Jipoia hartu. Oroit nik erranaz, ederrak hartu nahi ez baldin badituk. Poliziak horrekin ikusten bahau, ederrak hartuko dituk!

ederra sartu Engainatu, iruzur egin. Ik. ziria sartu. Lehen baino mutuago geratu zen; ederra sartu zion! Burutazio ona, ederra sartuko diegu gurasoei!

ederrez adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. Ik. ederragatik. Honelako horiek nolako legearen ederrez esaten ditut?

ederki

1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero.

2 adb. Adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena.

ederki eman ere Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere!

egun1

1 iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Hilaren hamaseigarren egunean. Hurrengo egunean. Duela (edo orain dela) zortzi egun. Badu, dagoeneko, lau egun hila dela. Handik hamar egun baino lehen. Epea lau egun barru betetzen zaidala. Hiru egunen buruan hil zen. 100 egunen barkamena. Hamabost eguneko bitartea. Egun erdiko bidea. Egun hartan jaio zirenak. Baserritik atera zen egun berean. Jarri zitzaion egun batean etxekoandrea begira. Mendekoste eguna. San Tomas eguna. Erramu eguna. Eskola egun guztietan. Aberri eguna. Emakume langilearen eguna. Etorria duk ene mendekuaren eguna. Ezkontzako egunean eman zenuen hitza. Astronomia eguna.

2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

3 iz. pl. Norbaiten bizitza. Daviden egunak aurrera zihoazen. Jaunaren grazian gure egunak bukatzea. Nire geroztiko egunak ilundu zituen ekaitza.

4 iz. pl. Garaia. Bonaparteren egunetan. Erromatarren egunetan. Ume nintzeneko egunak. Garoa etxeratzeko egunak aurrera zihoazen. Egun larriak izan ziren guraso zaharrentzat.

5 iz. Beh. Urtebetetzea. Ez al dakizu gaur nire eguna dela?

azken egun Kristau erlijioan, azken judizioko eguna. Eta haur horien gorputzak piztuko ote dira azken egunean?

eguna argitu da/du ad. Egunsentian, egun-argia agertu. Ik. egundu; eguna zabaldu. Eguna argitu baino lehen. Eguna argitu zuenean, aintzira ertzean agertu zen Jesus. Abuztuko hilaren hamahirugarrena, guretzat argitu den egunik txarrena.

eguna(k) joan (eta) eguna(k) etorri adb. Egunak aurrera joan ahala. Egunak joan, egunak etorri, ez zen semea agertzen. Eguna joan eta eguna etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura.

egun-argi Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean.

egunaz adb. Egun-argiz. Egunaz egina gauaz desegiten dugularik. Egunaz dabilena ez da behaztopatzen.

eguna zabaldu da/du ad. Eguna argitu. Eguna zabaldu orduko. Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Eguna zabaldu zenean, biharamunean, ibaira joana zen gure txoria.

egunazko adj. Egunekoa. Egunazko soinekoak erantzi.

egun batetik bestera 1 adb. Berehala, denbora gutxian. Mundu zabalean gertatzen dena egun batetik bestera jakiten dugu. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. Orain kolpean aldatu zaigu egun batetik bestera.

2 adb. Egunetik egunera.

egunean baino egunean ...-ago adb. Heg. Egunetik egunera ...-ago. Egunean baino egunean erosoago.

egunean-egunean adb. Bizk. Egunero. Egunean-egunean barau egiten dutela.

egunean eguneango adj. Batez ere Bizk. g.g.er. Egunean eguneko.

egunean eguneko adj. Egunerokoa. Egunean eguneko ogia eskatuz. Egunean eguneko premiei aurre egiteko.

eguneko 1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura.

2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.

egun eta gau adb. Gau eta egun. Egun eta gau guduan.

egunetik egunera adb. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertuz zihoazen egunetik egunera. Galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean. Egunetik egunera gogorrago.

egunez adb. Egunaz, egun-argiz. Gauetan hotz eta egunez bero. Egunez aise gastatzen ziren gaueko irabaziak.

egunez egun 1 adb. (Halako) egun berean. Ik. gaurko egunez 2. Sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.

2 adb. Egunetik egunera. Egunez egun ari da luzatzen eguna.

egunezko adj. Heg. Egunazkoa, egunekoa. Egunezko lana.

egunik egun adb. Egunez egun, egunetik egunera. Egunik egun aberatsagoa da.

egun on interj. Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Egun on! —Baita zuri ere.

egun onak eman egun on esanez agurtu. Egun onak eman ondoren. Elkarri egun onak eta bostekoa emanez.

egun oroz adb. Ipar. Egunero. Ene otoitzetan egun oroz aipatuko zaitut.

egun orozko adj. Ipar. Egunerokoa. Egun orozko mintzaeratzat irlandera darabiltenak.

egun-pasa adb. Eguna pasatzera. Ik. egunpasa. Mendira joan dira egun-pasa.

egun-txinta Egunsentia. Egun-txintaren zain. Egun-txintan etxetik ateratzeko zeuden.

egun urratze, egun-urratze Egunsentia. Ik. argi urratze. Egun urratze alai bat.

egur

1 iz. Zuhaitzaren enbor edo adar zati handia; bereziki, multzokari gisa, su egiteko erabiltzen dena. Ezaguna da "egurra" ez dela "zura". Egur birekin eginiko gurutzea. Egur batzuk surtan, eta egurren artean baba eltzea. Haritzak azala, zura, ezkurra, egurra, guztiak oso onak ditu. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Egur mehe guztia maizterrarentzat. Elur-melur, ez nauk hire beldur: etxean baditiat arto eta egur. Egur zama bat. Hiru gurdi egur. Basoan egur biltzen. Egur hezearen kea. Haritz eroriari orok egur (esr. zah.).

2 iz. Zura. Zuhaitz honen egurra gogorra da eta zuria.

egur belar, egur-belar Erreken inguruan hazten den belar landare lore-gorria (Lythrum salicaria). Ik. salikaria.

egur egin Su egiteko egurra puska txikietan zatitu. Egur egiteko enborrak. Basoan egur egiten ari zela.

egur-ikatz Ikaztobian egurra egosiz egiten den ikatza. Gure mendietan egiten zen egur-ikatza.

egurra eman Jipoia eman. Bihar egurra emango digute.

egurrezko 1 adj. Egurrez egina. Egurrezko sua beroago eta indartsuago da lastozkoa baino.

2 adj. Zurezkoa. Gurpilen ardatza egurrezkoa izaten zen.

ele2

1 iz. Hitza (hizkuntza mintzatuko elementu gisa); hizketa, berriketa. Ik. solas. Ele gaiztoak, nahasiak, goxoak. Denentzat bazuen ele on edo behako ezti bat. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu. Utz ditzagun ele alferrak. Mehatxua eta ele tzarra dariola. Oro ele dorpe, oro mehatxu. Hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Elerik esan gabe egon. Eleak ele, bego honetan egungo solasa.

2 iz. Ipuina, alegia, esamesa. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Arrazoi suerte hori iruditzen zait belearen elea eta funtsik gabeko atso kontua. Mihi-luzeen eleak. Etxeko eleak, etxean.

3 iz. g.g.er. Hizkuntza, mintzaira. Gure ele maitagarria.

ele-eder 1 Literatura.

2 adj. Hiztun trebea.

ele egin Hitz egin. Egun lur lanaz ele egin behar dugu.

ele eman Ele egin, hitz egin. Elkarri ele ematen. Zuk ele eman eta, irri batekin ihardesten dizu. Inor ez zaio hurbiltzen, inork ez dio elerik ematen.

ele erran Hitz egin.

ele eta ele adb. Ipar. Hitz egin eta hitz egin. Ik. berriketan; hitz eta pitz; kalakan. Elkarrekin ele eta ele.

ele-mele Berriketa. Ele-meletan denbora galtzen.

elez adb. Hitzez. Elez eta izkribuz.

ele-zuri Ik. elezuri.

entzute

1 iz. Entzumenaren bidez sumatzea. Ondarroan izan zen gure entzute eder hura.

2 iz. Ospea, omena. Bere entzute onaren kaltean. Haren entzutea inoiz gal ez dadin. Jakintsu entzutea zuena.

entzutea eman g.er. Arreta ipini. Ez entzuterik eman berriketa eta esamesei. || Lur jota dagoenari entzute gutxi ematen diogu.

entzutea izan Aditzea izan. Badut zure anaiaren entzutea. Baina entzutea badut Ezpeletan badela gizon bat horretarako aukerakoa. Bazuen nonbaitetik hitz horren entzutea.

entzute handiko adj. Entzutetsua. Entzute handiko gizona zen.

entzutez 1 adb. Entzumenaren bidez, entzule gisa. Ik. belarriz. Ikustez eta entzutez. Belarriz eta entzutez, ez naiz beste inoren ikasle izan.

2 adb. Norbaiti entzunda. Guztiek ezagutzen dute Robespierre, entzutez bederen.

entzutezko adj. Entzutearena, entzuteari dagokiona. Ik. entzumenezko.

epe

1 iz. Zerbait egiteko denbora-bitartea; nolabait mugatutako denbora-bitartea. Epea aurreratu, atzeratu, jarri, bete, bukatu, igaro. Aurrera darama Auspoak, eperik luzatu gabe, hartu duen bidea. Eman iezadazu epea eta guztia ordainduko dizut. Zorra kitatzeko epea. Behar zen epean pagatu ez duenak. Epearen barnean. Ordainketa egin baino lehen, epe apur bat igaro zen. Begira epe gutxi duzula. Badut oraino beste epe bat ere: ez dira oraino denbora guztiak iragan. Gerorako utzi gabe, "gero" horrek ez bailuke epe jakinik izango. Lau ordu luze oraindik: hura epe azkengabea! Handik epe jakinean jaitsiko da lurrera. Ikusirik epe laburrean guztiak hiltzera zihoazela. Amerikan egon den epe guztian. Ezin asmatu erantzunik eta, epe batean mutu egon zen. Zortzi eguneko epean. Urte gutxiren epean Kaligulak Herodesi erregetza kendu zion. Sehaskatik hilobira bitarteko epe labur horretan. Eperik gabe abiatu genuen proiektua, eta halaxe jarraitzen dugu. Eskaera epez kanpo iritsi da. Epe laburrik barnean (Ipar.): epe laburrean. Epetan saldu, erosi (Ik. epeka).

2 iz. Patxada. Etxekoandreak epe galantarekin guztia entzun zion. Gu epe eta soseguz gauden bitartean. Norberak nekea eta besteak epea.

epea eman Zerbait egiteko epea luzatu. Epea eman iezadak eta guztia ordainduko diat.

erakutsi1, erakuts, erakusten

1 du ad. Ikusarazi, begien aurrean ipini; ikusten utzi. Norbaiti gauza bat erakutsi. Bere salgaiak erakusten dituen merkataria. Bidea erakutsi. Irudi baten bidez erakutsi. Makurtzen zenean bularrak erakusten zituelako. Gorputz zuria biluzik erakutsi zionean. Idatzi nion gutuna bere emazteari erakutsi ziola. Hortzak erakutsi.

2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bere bihotzeko ezkutuak erakutsi zizkion. Gertaera horrek erakusten digu zein onuragarria gerta daitekeen adiskide on baten laguntza. Oker dagoenari egia erakutsi. Erakutsi duten eskuzabaltasuna. Jainkoari gure esker ona erakusteko. Guregana erakutsi duzuen leialtasunagatik.

3 du ad. Zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna eman. Ik. irakatsi1. Ez dakienari erakutsi. Eskulanak egiten erakusteko eskola. Nola joka erakutsiko ziguten gidariak. Amak erakusten die janaria bilatzen. Umeei hitz egiten erakusteko. Euskara erakusten. Kristau ikasbidean erakusten diren gauzak.

erakustera eman Erakutsi; aditzera eman. Biziki maite nauela erakustera eman dit. Ematen du erakustera bere ahaidea zerbitzatzeko duen desira.

erremate

1 iz. Heg. Herr. Azkena, bukaera. Hamabosgarren bertsoarekin horra azken errematea. Hemengo errematea: heriotza. Erremate txarra eraman: fin gaizto egin.

2 iz. Enkantea.

3 iz. Kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, jokaldia azkentzeko baloia ate aldera botatzea; horren ondorioa. Behin baino gehiagotan bi hegaletatik eginiko erdiraketak erremate gabe geratu dira. Gerta daiteke erremate onak izatea, baina aurkariaren atezainak denak geratzea edo urruntzea.

4 iz. Kirol. Pilota-jokoan, jokoan dagoen tantoa erabakitzeko, pilota aurkariak nekez itzultzeko moduan botatzea, frontis ondotik eta pilotari abiadura handia emanez. Lau eta erdian partida dotorea eskaini dute pilotari biek eta Alberdik ezker gantxoz erremate dotoreak egin ditu.

5 iz. Kirol. Tenisean eta kideko kiroletan, pilotari goitik behera indarrez ematen zaion kolpea, gehienetan jokoan dagoen tantoa erabakitzen duena. Tenisean dena ez da giharra, ez da sakea, potentzia edo errematea.

errematea egin Enkantean saldu. Arrainak mahai gainean jarri eta errematea egin arte hantxe egoten da.

errematea eman Heg. Herr. Amaiera eman, azkena eman. Erreumarekin izorratuta zebilen, eta, gainetik, pneumonia harrapatu zuen; harexek eman zion errematea.

errematean atera Enkantean atera. Urtero errematean ateratzen ziren Arrateko mahaiak erromeria egunerako.

errematean ipini Enkantean ipini. Errematean ipini genuen mila eta bostehun pezetan.

errematera atera Errematean atera.

errenta

1 iz. Besteren etxea, lurrak eta kidekoak erabiltzeagatik hilero edo urtero, batez ere dirutan, ordaindu behar den kopurua. Ik. alokairu 2. Etxeko errenta pagatzeko dirurik gabe.

2 iz. Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina. Urtean sei mila euro errenta ematen duen kapitala. Jokoa ez da errenta (esr. zah.).

3 iz. Pertsona edo erakunde batek denbora-bitarte batean irabazten duena. Errenta aitorpena.

errentan eman Errenta bat kobratuz, eman. Borda errentan eman nahi zuen.

errentan hartu Errenta bat ordainduz, hartu. Errentan hartu genuen etxea udarako.

errieta

1 iz. Liskarra, etxekoen edo auzoen arteko borroka edo eztabaida bizia. Ik. sesio. Etxeko errietak eta haserreak. Errieta pixka bat umeen eta gurasoen artean gertatzea ez da bekatu larria. Errieta eta sesio hauek gerra bizi bihurtuko dira. Errieta bizian.

2 iz. Mendeko bati zerbait gaizki egin duela edo huts egin duela esatea edo aurpegiratzea. Ik. agiraka. Aitaren errietaren beldur. Nagusiaren errietak entzun.

errieta egin 1 Liskartu. Egunero errieta egiten dute. Hura zen eztabaida eta errieta egin beharra!

2 dio ad. Mendeko bati huts bat aurpegiratu. Ik. agiraka egin. Maisuak errieta egiten badio. Errieta izugarriak egin zizkion.

errieta eman dio ad. Errieta egin, agiraka egin. Agintariak soldaduei errieta eman zien.

errietan 1 adb. Errieta eginez, liskarrean. Errietan hasi, jardun, aritu. Elkarrekin errietan dabiltzala. Nahiz mokoka ari, nahiz errietan ekin.

2 adb. Errieta eginez, mendeko bati huts bat aurpegiratuz. Nagusia gogor aritu zitzaien errietan arratsean gertatutakoaz. Gaur atera naiz etxetik, aita eta ama errietan eta txakurra zaunkaz atzetik.

errietan egin 1 Errieta egin, liskartu. Errietan egingo luketela edaria ematen ez bazaie.

2 dio ad. Errieta egin, mendeko bati huts bat aurpegiratu. Anaiak huts egiten badu, zoazkio eta egiozu errietan aparte.

errietan eman dio ad. Errieta eman. Jostatzen zebiltzanei errietan emateko bezala, besoa goratu zuen.

erro

1 iz. Landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diena. Ik. sustrai. Zuhaitz handiak erro handiak izan ohi ditu. Erro nagusia. Erro sakonak. Erro bakar batetik sortuak.

2 iz. (Hedaduraz). Haginen erroak. Azazkalaren, ilearen erroa. Harkaitzaren erroa. Mihiaren erroa.

3 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Abertzaletasunari erro guztiak moztu nahiz. Ezberdintasun horien funtsa eta erroa. Errorik gabeko sinestea. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak.

4 iz. Abere emearen titiburua. Lagunaren behiak erroa luze (esr. zah.).

5 iz. Garroa. Olagarroa erro bat luzatzen hasi zen.

6 iz. Ateak-eta finkatzen diren atala. Ik. orpo 5; gontz; partadera; txanga. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.

7 iz. Hizkl. Aurrizki, artizki eta atzizki guztiak kendu ondoan gelditzen den hitz zatia.

8 iz. Mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den zenbakia; erroketaren emaitza. 4ren erro koadroa 2 da.

erroak bota Erroak egin. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak.

erroak egin Errotu. Bertutean erroak eginik dagoena. Gorrotoak ez du erroak egiteko lurrik zuengan.

erroak eman Erroak egin.

erro karratu Mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz bi aldiz biderkatu behar den zenbakia. 4ren erro karratua 2 da.

erro kubiko Mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz hiru aldiz biderkatu behar den zenbakia.

errotik adb. Sustraietatik, sustraitik; sakonki, barnetik. Zuhaitz eta etxeak errotik ateraz. Erlijioa errotik ateratzeko. Euskal Herria eta Bidarrai errotik maite zituen. Errotik garaitu behar diren gaitzak. Euskara errotik aski ontsa ezin ikasiz. Gizonen jaidura tzar guztiak errotik gaitzesten.

erroz gora 1 adb. Haritza erroz gora ezarri zuen.

2 adb. Hankaz gora. Belarrondoko batez erroz gora aurtikitzen du Zirikandok Mattin.

eskandalu

iz. Gaizpidea; galbidea; gizarte konbentzionalismoak hausten dituen egikera. Eskandaluzko bekatuan erortzen dira. Eskandaluzko bizitza. Kargua utzi behar izan zuen eskandaluaren ondorioz.

eskandalu(a) eman Etsenplu txarra eta eskandalua ematen denean. Ez nuen eskandalurik eman nahi, gauaz zurekin, karrikaren erdian.

esker

1 iz. Mesede edo zerbitzu bat hartu duenaren ezagutzazko sentimena. Esker erakutsitzat. Batzar lagunekiko dudan eskerra eta zorra adierazi nahi nituzke. Esker hobea merezi zuela usterik. Bilauaren eskerra, pokerra (esr. zah.). || pl. Eskerrak zor dizkiot.

2 iz. Batez ere Ipar. edo Jas. Aintzat hartzea, estimua. Nire bihotzak ez die eskerrik lur honetako ondasun iragankorrei. Esker gutxi zien zuen opariei.

esker anitz Eskerrik asko. Ik. eskerrik anitz. Esker anitz, oso goxoak daude.

esker beltz Eskergabekeria. Israeldarren esker beltza eta gaiztakeria ikusirik.

esker beltzeko adj. Eskergabea. Honelako mesedea Zuk niri egin, eta esker beltzekoa beti izango naiz?

esker egin Bizk. g.er. Eskerrak eman. Hik heurea egin duk, eta esker egiok Jainkoari.

esker eman Eskerrak eman. Gaur Jainkoari esker ematera noakio. On da esker ematea, dezakegun dina. Esker dizut nire bihotz guztiaz.

esker emate, esker-emate Eskerrak ematea. Erregu eta esker-emateak egin daitezela.

esker erakutsi, esker-erakutsi g.g.er. Esker ona erakustea. Olagizonari ezaguera onezko gure esker-erakutsiak egin ondoan. Esker erakutsitzat.

esker gaizto Eskergabekeria. Esker gaiztoa da horrelakoek hartu ohi duten saria.

esker gaiztoan (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. Ik. damuz 3. Aita Larramendi gogoangarria, zeinak argitaratu zituen Gramatika eta Hiztegia, etsai ozpindu txar askoren esker gaiztoan, halere.

esker gaiztoko adj. Eskergabea. Esker gaiztoko semea. Gai honetan inor esker gaiztoko azaldu bada, ez gara gu izan. Ez garela hain esker gaiztokoak.

esker mila Mila esker. Esker mila, adiskidea.

esker on Eskerra. Esker ona erakutsi. Esker onez eta beldur gaiztoz. Esker onezko otoitza.

esker oneko adj. Mesedeak eta on eginak eskertzen dakiena. Esker oneko semea. Esker onekoak izan behar dugula beti.

esker otoitz, esker-otoitz Esker onezko otoitza.

eskerrak 1 Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea. Ik. eskerrik asko. Eskerrak zure laguntzari! Eskerrak zuri, nire Jesus maitagarria. Eskerrak borondate eder horregatik.

2 (Perpaus osagarri bat lagun duela). Eskerrak ez dela etorri. Eskerrak etorri ez den.

3 (-i atzizkiaren eskuinean). -i esker. Sebastian honi eskerrak, jan eta lo ederki egiten genuen.

eskerrak bihurtu Eskerrak eman.

eskerrak eman Eskertu. Jainkoari eskerrak ematen. Egin dizkigun mesedeengatik eskerrak emateko. Eskerrak eta laudorioak bihotzez emateko.

eskerrik anitz Eskerrik asko. Eskerrik anitz zure eskutitzagatik.

eskerrik asko Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea. Eskerrik asko, Alberdi jauna. Eskerrik asko zuen harrera onagatik. Ez, eskerrik asko.

esker txar Eskergabekeria. Seme-alaben esker txarra.

esker txarreko adj. Eskergabea. Esker txarreko ez agertzearren.

-i esker -en bitartekotasunagatik, laguntzagatik, eraginagatik. Bizi banaiz, zuri esker bizi naiz. Horri esker salbatu zen gure baserria.

mila esker Eskerrik asko. Ik. milesker. Mila esker, jauna, mesede honengatik. Mila esker guztioi.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku ahur, esku-ahur Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak bete lan Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

eskuak eman Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskuak zikindu Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku argi, esku-argi Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena.

esku arma, esku-arma Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza eni so sumatu orduko.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku erakutsi, esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

eskuetan (-en atzizkiaren eskuinean). Eskuan. Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.

eskuetatik (-en atzizkiaren eskuinean). Eskutik. Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.

eskuetatik joan zaio ad. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

esku ezartze, esku-ezartze Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku ikusi, esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku-oin pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

esku pertola, esku-pertola Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa Eskuzorroa. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura etorri zaio ad. Norbaiti zerbait eskueran gertatu. Hogei urterekin horrelako bat eskura etorrita, nork utzi?

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen Unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskutik utzi Utzi, bazterrera utzi. Oraindik ere gure Jainkoak ez gaitu utzi eskutik. Hain ongi doan lana ez dugu eskutik utzi behar.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

eskumuin

iz. pl. Heg. Goraintziak. Adio eta eskumuinak aitari. Eskumuinak eta goraintziak etxean.

eskumuinak egin Ezpainak norbaiten eskura hurbilduz diosala egin. Belauniko jarririk eskumuinak egin.

eskumuinak eman Goraintziak eman. Eskumuinak eman dizkit zuretzat.

etsenplu

1 iz. Batez ere Ipar. Eredua, jarraibidea. Etsenplu hartu.

2 iz. Adibidea.

etsenplu(a) eman Norberak egindakoarekin gainerakoei jarraibidea eman. Errazago baita kontseilu ematea, etsenplu ematea baino. || Etsenplu ona ematen.

etsi2

iz. Etsipena. Goizean esperantza, arratsean etsia.

etsia eman Etsipena eman. Medikuek etsia emana zioten.

etsia hartu Etsi, itxaropena erabat galdu. Azken ahalegina egin zuen etsia hartu aurretik. Amak etsia hartu zuen, ez zion jada ezer galdetzen.

etsian 1 adb. Hilzorian. Oliadura ezin errezibi ote daiteke etsian baizen?

2 adb. Etsipenez. Zorionekoa, nahigabeak etsian eramaten dituena. Etsian jarria nintzen baserri hartan hiltzeko.

etsi-etsian Etsi onez edo gaiztoz, beste erremediorik gabe. Beharbada zerbait egin beharrean izango gara etsi-etsian. Berriro kamioian sartu eta etsi-etsian abiatu ziren Ortaglia aldera.

etsi gaizto Itxaropena erabat galdu duenaren etsipena. Etsi gaiztoak harturik geunden biok. Gatiburen batek ihesari eman ziezaiokeen, ausardiaz edo etsi gaiztoz, eta zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeude