forma=egun 30 sarreratan aurkitu da.

egun1

1 iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Hilaren hamaseigarren egunean. Hurrengo egunean. Duela (edo orain dela) zortzi egun. Badu, dagoeneko, lau egun hila dela. Handik hamar egun baino lehen. Epea lau egun barru betetzen zaidala. Hiru egunen buruan hil zen. 100 egunen barkamena. Hamabost eguneko bitartea. Egun erdiko bidea. Egun hartan jaio zirenak. Baserritik atera zen egun berean. Jarri zitzaion egun batean etxekoandrea begira. Mendekoste eguna. San Tomas eguna. Erramu eguna. Eskola egun guztietan. Aberri Eguna. Emakume Langilearen Eguna. Etorria duk ene mendekuaren eguna. Ezkontzako egunean eman zenuen hitza. Astronomiaren Eguna.

2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

3 iz. pl. Norbaiten bizitza. Daviden egunak aurrera zihoazen. Jaunaren grazian gure egunak bukatzea. Nire geroztiko egunak ilundu zituen ekaitza.

4 iz. pl. Garaia. Bonaparteren egunetan. Erromatarren egunetan. Ume nintzeneko egunak. Garoa etxeratzeko egunak aurrera zihoazen. Egun larriak izan ziren guraso zaharrentzat.

5 iz. Beh. Urtebetetzea; santu eguna. Ez al dakizu gaur nire eguna dela?

azken egun iz. Kristau erlijioan, azken judizioko eguna. Eta haur horien gorputzak piztuko ote dira azken egunean?

eguna argitu da/du ad. Egunsentian, egun-argia agertu. Ik. egundu; eguna zabaldu. Eguna argitu baino lehen. Eguna argitu zuenean, aintzira ertzean agertu zen Jesus. Abuztuko hilaren hamahirugarrena, guretzat argitu den egunik txarrena.

eguna(k) joan, eguna(k) etorri, eguna(k) joan eta eguna(k) etorri adb. Egunak igarotzearekin; egunak igaro arren. Egunak joan, egunak etorri, ez zen semea agertzen. Eguna joan eta eguna etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura.

egun-argi iz. Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi.

egun-argiz adb. Egunaz, eguzkiak argitzen duen denboran. Ik. egunez. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean.

egunaz adb. Egun-argiz. Egunaz egina gauaz desegiten dugularik. Egunaz dabilena ez da behaztopatzen.

eguna zabaldu da/du ad. Eguna argitu. Eguna zabaldu orduko. Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Eguna zabaldu zenean, biharamunean, ibaira joana zen gure txoria.

egunazko adj. Egunekoa. Egunazko soinekoak erantzi.

egun batetik bestera 1 adb. Berehala, denbora gutxian. Mundu zabalean gertatzen dena egun batetik bestera jakiten dugu. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. Orain kolpean aldatu zaigu egun batetik bestera.

2 adb. Egunetik egunera.

egunean baino egunean ...-ago adb. Heg. Egunetik egunera ...-ago. Egunean baino egunean erosoago.

egunean-egunean adb. Bizk. Egunero. Egunean-egunean barau egiten dutela.

egunean eguneango adj. Batez ere Bizk. g.g.er. Egunean eguneko.

egunean eguneko adj. Egunerokoa. Egunean eguneko ogia eskatuz. Egunean eguneko premiei aurre egiteko.

eguneko 1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura.

2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.

egun eta gau adb. Gau eta egun. Egun eta gau guduan.

egunetik egunera adb. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertuz zihoazen egunetik egunera. Galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean. Egunetik egunera gogorrago.

egunez adb. Egunaz, egun-argiz. Gauetan hotz eta egunez bero. Egunez aise gastatzen ziren gaueko irabaziak.

egunez egun 1 adb. (Halako) egun berean. Ik. gaurko egunez 2. Sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.

2 adb. Egunetik egunera. Egunez egun ari da luzatzen eguna.

egunezko adj. Heg. Egunazkoa, egunekoa. Egunezko lana.

egunik egun adb. Egunez egun, egunetik egunera. Egunik egun aberatsagoa da.

egun on interj. Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Egun on! —Baita zuri ere.

egun onak eman egun on esanez agurtu. Egun onak eman ondoren. Elkarri egun onak eta bostekoa emanez.

egun oroz adb. Ipar. Egunero. Ene otoitzetan egun oroz aipatuko zaitut.

egun orozko adj. Ipar. Egunerokoa. Egun orozko mintzaeratzat irlandera darabiltenak.

egun-pasa adb. Eguna pasatzera. Ik. egunpasa. Mendira joan dira egun-pasa.

egun-txinta iz. Egunsentia. Egun-txintaren zain. Egun-txintan etxetik ateratzeko zeuden.

egun urratze, egun-urratze iz. Egunsentia. Ik. argi urratze. Egun urratze alai bat.

egun2

adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Egun arte.

egun eta beti 1 adb. (Esaldi hanpatuetan). Beti. Egun eta beti eta menderen mendetan.

2 adb. (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Zuk ez didazu egun eta beti oinik ikuziko.

egun eta eguzki 1 adb. (Esaldi hanpatuetan). Beti. Egon nadin goi honetan, egun eta eguzki.

2 adb. (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Egun eta eguzki ez dun entzun behar enegandik deus ere.

egun eta sekula 1 adb. (Esaldi hanpatuetan). Beti. Izan zaitezen laudatua egun eta sekula.

2 adb. (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Ez egiteko berriz bekaturik egun eta sekula.

egunetik biharrera adb. Egun batetik bestera. Egunetik biharrera ahantziko du.

egungo adj. Gaurkoa. Egungo idazleak. Hizkuntza egungo premietara egokitzeko.

egungo egun 1 adb. (Leku-denborazko atzizkiekin). Gaur egun. Egungo egunean gertatzen den bezala. Egungo eguneko gobernua.

2 iz. Gaurko eguna. Egungo egun zoragarria.

egun zortzi 1 adb. Datorren asteko egun berean. Ik. gaur zortzi. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz.

2 adb. Joan den asteko egun berean. Hil zen egun zortzi Parisen.

aberri

iz. Sorterria, bereziki naziotzat hartzen dena. Euskotarren aberria. Venezuelan jaio bada ere Euskadi hartzen du aberritzat. Aberriaren alde bizia eman. Diruak ez du aberririk. Kristauaren aberria.

Aberri Egun iz. Euskal aberriaren eguna, Pazko egunez ospatzen dena. Aberri Eguneko mitinak.

barau

1 iz. Epe batez elikagairik ez hartzea edo ia batere ez hartzea, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Baraua hautsi. Barau legea. Otoitzak eta barauak aski ez zirela. Etengabeko otoitz eta barauengatik argal eta ahulduta zegoen.

2 adb. Baraurik. Berrogei egunez barau egon zen.

barauan adb. Baraurik. Berrogei egun otoitzean, barauan eta penitentzian igarotzea. Desintoxikatzen hasi beharra dut; ur asko edan, egun batzuk erdi barauan, fruta apur bat janez, igaro...

barau egin Epe batez elikagairik ez hartu edo ia batere ez hartu, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Barau egin behar ez den egunetan, barau egitea. Txakurrek ere barau egin ohi baitute.

barau egun, barau-egun iz. Barau egiten den eguna. Garizumako barau egunetan. Gaur barau eguna da. Otorduz kanpora ezer jan daiteke barau egunetan? Barau eguna premia gabe hautsi dut.

barauetan adb. Baraurik. Ik. barautan. Gauak eta egunak iragaten zituen otoitzetan eta barauetan.

barau izan da ad. g.er. Barau egin. Barau denak zerbait hartzen badu gomuta gabe, edo haragirik jaten badu, ez du bekaturik egingo.

baraurik adb. Elikagairik hartu gabe; elikagai gutxi harturik. Baraurik egon. Ez ditut baraurik bidali nahi. Baraurik ez gelditzeko. Egun guztia baraurik pasatu zuen.

barautan adb. Baraurik.

ur eta ogi barau egin Urez eta ogiz soilik elikatu. Erretorearen baimenik gabe zuhaitzak botatzen dituenak ur eta ogi barau egin beharko du.

bihar

1 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunean. Bihar etorriko da. Bihar goizean, arratsaldean. Bihar bertan. Gaur eta bihar. Bihar zortzi joango dela. Bihar zortzi gertatu zen. Omenaldia bihar hamabost izango da. Bihar osteguna da.

2 adb. Etorkizunean. Egun zutik, bihar hilik.

bihar arte 1 Ez dut bihar arte ikusiko.

2 (Agur esateko esapide gisa). Bihar arte, Jainkoak nahi badu.

bihardanik adb. Bihartik aurrera.

bihar edo etzi adb. Egunen batean; lehenago edo geroago. Bihar edo etzi, ezkontzen zarenean. Bihar edo etzi aurki naiteke zure beharrean. Gure bide onari ahal den arte eutsi, damu izan ez dadin bihar edo etzi. Bihar edo etzi ugariago sor litezkeen euskaldunak zeuzkan gogoan.

bihar-etzi adb. Batez ere Bizk. Bihar edo etzi. Bihar-etzi guztiok hil behar dugu.

biharko 1 adj. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunekoa; etorkizunekoa. Biharko eguna pasatu, eta igandean etorriko da. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan.

2 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunerako; etorkizunerako. Biharko utzi dugu lana. Biharko egingo du. Gaur egun alaia da, utz ditzagun negarrak biharko.

biharko egun iz. Gaurko eguna bukatzen denean hasten den eguna; etorkizuna. Biharko eguna ez da segura. Biharko egunaz ez dugu bizi behar kezkaz.

bihartik adb. Bihartik hasiko dira poliziakideak batera eta bestera. Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Bihartik hilaren 16ra bitartean.

Corpus

iz. Corpus eguna.

Corpus egun iz. Eukaristiaren sakramentua ospatzen den eguna. Ik. Bestaberri; Gorpuzti; Gorputz egun.

eguberri

1 iz. (E larriz). Abenduaren 25a, Jesu Kristoren jaiotza ospatzen den eguna. Eguberri bezpera gauean. Eguberriren aurreko astean. Eguberritik Errege eguneraino. Eguberriko gaua. Eguberri on.

2 iz. pl. Eguberri eta Errege egunen arteko egunak. Abendua ere aurrera zihoan, eta eguberriak hurbiltzen. Laster da eguberrietako aroa. Iazko eguberriak baino lehen.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ezurteetako eguberri-udareak bezain urri.

Eguberri egun iz. Eguberria, abenduaren 25a. Eguberri egun batez. Gabon gaueko afaririk eta Eguberri eguneko bazkaririk gabe.

Eguberri gau iz. Gabon gaua, abenduaren 24ko gaua. Eguberri gaueko beila.

eguberri kanta, eguberri-kanta iz. Gabon kanta. Euskal eguberri kantak. Hernaniko eguberri-kanta batean.

erramu1

iz. Ereinotza; ereinotz adarra. Erramu adarra. Eskuetan zituztela erramu eder berdeak. Ahur bat erramu hosto.

Erramu egun iz. Kristau erlijioan, Aste Santu aurreko igandea, Jesu Kristo Jerusalemen sartzea ospatzen dena. Erramu egunean erramu adarrak bedeinkatzen ziren atariko atean jartzeko eta oinaztua aldentzeko.

Erramu igande iz. Erramu eguna.

errege

1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure errege jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Itsuen herrian, okerra errege (esr. zah.). || Zah. (Izen berezi bezala, artikulurik gabe). Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Erregeren kontseilaria. Iacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean.

2 iz. Bere motakoen artean gailentzen eta nabarmentzen den pertsona, animalia edo gauza. Lehoia, animalien erregea. Poparen erregea hil zenetik, sekulako negozioa sortu da Michael Jacksonen musika, janzkera eta ohiturak lau haizeetara zabalduz.

3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Ik. Errege Mago. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak.

4 (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Haurrak ziren errege jantzi dotorez apainduak. Errege jauregia. Errege odola.

5 iz. Errege baten irudia duen karta. Hordago jo du, eta mahai gainean lau erregeak erakutsita, irabazi egin du. || Errege ezpata. Errege diamantea.

6 iz. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena.

errege alaba, errege-alaba iz. Printzesa. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege alaba ezkongabeak.

errege aulki, errege-aulki iz. Tronua. Jaunak emanen dio Jesusi David bere aitaren errege aulkia.

errege bide, errege-bide iz. Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunaren kontura egina. Gurutzearen bide santua da zerurako errege bidea.

Errege egun iz. Urtarrilaren 6a, Erregeek Jesus haurrari egin zioten gurtza gogoratzen duen eguna. Errege egunez txistu eta guzti joaten ziren haurrak.

errege-erregina iz. pl. Erregea eta erregina. Espainiako errege-erreginak etorri dira. Errege-erregina katolikoak.

errege etxe, errege-etxe 1 iz. Errege-erreginen bizileku den etxea. Errege etxeko atean.

2 iz. (E larriz). Errege-familiako kideen eta haien enplegatuen multzoa. Laster zabaldu ziren Errege Etxeko berriak alde guztietara. Errege Etxeak espresuki hala eskatuta.

Errege Mago iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Ik. errege 3. Eguzkiaren sortaldetik etorri ziren Errege Magoak.

errege makila, errege-makila iz. Zetroa. Bere erresumaren eta errege makilaren jabe izango dela.

errege sagar, errege-sagar iz. Azal berde edo arrea duen sagar mota gazi-gozoa, bere zaporeagatik oso aintzat hartua dena. Errege sagarrak konpotan.

errege seme, errege-seme iz. Printzea. Errege seme batek hartuko nau emaztetzat ondoan.

festa

1 iz. Jaia, bereziki jostatzeko, alaitzeko edo atsegin hartzeko egiten dena. Ik. besta. Herriko festak. Bertsolari festa. Festarik behar bada, bego Donostia. Aurten inaute festak eder eta luze. Festa giro ederra. Pentsatu genuen festa onak egin behar zirela, eta bai ederki antolatu ere (Ik. festa egin).

2 iz. Olgeta, jostatze edo jai zaratatsua. Ik. parranda. Gaur dena da festa, soinu eta dantza. Emakumeekin festan, dantzan eta zorakerietan ibiltzeko. Zer uste duk, festan eta ohean biziz haziko duala familia?

festa egin 1 Balakatu, abegi ona egin; mainak eta txerak egin. Seme errebelatuari egin zion bere aitak festa gehiago, betiere etxean bere manuko egon zenari baino. || Nagusia hasten zaio txakurrari festa asko egiten, zutik ipini eta dantzan erakusten.

2 Olgeta, jostatze edo jai zaratatsuan ibili. San Fermin jaiaren aitzakiarekin, festa egin genuen. Festa egiteko molde hoberena autobusa hartzea da.

festa egun, festa-egun iz. Jaieguna. Igande eta festa-egunetan meza osoa entzutea. Inauteriko festa-egunean.

gabon

1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera.

2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba gabonak etxean igarotzera etorria zen. Aurtengo gabonetan Azkoitiko eliza nagusian kantatuko diren gabon kantak.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gabon jaietan. Edo usadio bitxiagoa dena, solstizioetako suen ingurukoa, sanjoanetakoa eta gabon-suarena. Eguberri aldean beheko suan erre ohi den enborra gabon zuzia da. Etorri dira gabon-eskaleak.

gabon afari, gabon-afari iz. Gabon gaueko afaria. Euskal musikarik onena, gabon afaria girotzeko.

Gabon egun iz. Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.

gabon eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Haurrak etxerik etxe zebiltzan gabon eskean.

Gabon gau iz. Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.

gabon kanta, gabon-kanta iz. Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.

Gabon zahar iz. Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Urtezahar. Gabon zahar gauean. Urteko zorrak ordaindu Gabon zaharrean. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzea. || Elgoibarko gabon zaharretako kopletan. Gabon zaharretan, Olentzero begi-gorri.

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau(a) egin 1 du ad. Gaua igaro (toki batean). Donostian gaua eginda. Askotan egin izan dut gaua ardandegi hartan.

2 da ad. Gautu, ilundu. Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.

gau afari, gau-afari iz. Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauak gauari adb. Ipar. Gau betean, gau beranduan. Ik. gauez gau. Anitz gizon gazte, maiz, gauak gauari, amoros dabiltza, neska batzuen leihoetara harrixkak botatzen, haiekin amultsuki mintzatzeko.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena.

gauazko adj. Gauekoa. Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele iz. Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau berandu iz. Gaueko lehen orduez gerozko garaia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Gau beranduan etxeratzen zen. Gau berandura arte —gauerdira arte ere, ez gutxitan— jo eta jo aritzen dira.

gauean berandu adb. Gau beranduan. Gauean berandu etorri zen.

gaueko 1 adj. Gauari dagokiona; gauaz egiten dena. Ik. gau 2; gautar; gauazko. Gaueko iluntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako. Gaueko lanak, egunaz lotsa. Gaueko ibilerak.

2 adj. Animaliez mintzatuz, gaueko bizitzara egokitua dena, bizimodu gautarra duena. Pistola txikiak azaldu zirenean, ezkutatu ziren gaueko piztiak. Gaueko animaliek, mapatxeek eta arrabioek, adibidez, zuri-beltzean ikusten dute.

gau eskola, gau-eskola iz. Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gau eta gauerdi adb. Gau beranduan; gau berandua arte. Gau eta gauerdi taberna-zulo horretan sartuta egoten da. Parrandan dabilena gau eta gauerdi.

gauetik goizera adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz iz. Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole iz. Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore iz. Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai iz. Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min iz. Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

gaur

1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Ik. egun2. Atzo, gaur eta bihar. Gaur goizean. Gaur arratsaldean. Gaur gauean. Gaur eta beti. Gaur bertan. Malentxo, alaba zaharrena, gaur hamabost ezkontzen zait. Gaur arte (Ik. gaurdaino). Gaurtik aurrera (Ik. gaurdanik; gaurgero).

2 adb. Gaur egun. Gaur ikusten da futbolak nola duen indar gehiago. Garai haietan ez zen, bada, gaur adina jaten klase izango.

3 adb. Ipar. g.g.er. Arrats honetan. Arriba naiteke Baionara gaur?

gaurdanik adb. Gaurtik aurrera. Ik. gaurgero. Gaurdanik ene zerbitzaria izango zara.

gaurdaniko adj. Gaurtik aurrerakoa. Bi aro izan ditu bizialdiak: haurtzarotik orain artekoa bata, eta gaurdanikoa bestea.

gaur den egun (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Gaur egun; gaur. Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea. Gaur den eguneraino. Jakin behar duzue, gaur den egunetik (...).

gaur egun adb. Garai honetan. Ik. gaur egunean; gaurko egunean; gaurko egunez; gaur den egun. Gaur egun ere gertatzen dira horrelako bidegabekeriak.

gaur egunean adb. Gaur egun. Gaur egunean uste horiek ahaztuak daude.

gaur egungo adj. Garai honetakoa. Gaur egungo mundu honek zerikusi gutxi du orain dela ehun bat urtekoarekin. Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino.

gaur-gaurkoz adb. g.er. Oraingoz. Gaur-gaurkoz ez dizut ezer zehaztuko.

gaurko 1 adj. Gauden egunekoa, egun honetakoa. Gaurko lanak. Beltzagoak ikusteko zaude, enetxoa, gaurko hau baino.

2 adj. Gaur egungoa, garai honetakoa. Gaurko aberats guztiak beti aberats izan direla uste al duzu? || Txillardegi gaur-gaurkoa dugu, inor bada. Gaur-gaurko gizonen eta auzien kondaira neurtua.

3 adb. Gauden egunerako, egun honetarako. Gaurko egin behar genuen hori.

4 adb. Gaurkoz. Gaurko nahikoa egin dugu.

gaurkoagatik adb. Aipatzen den egunean edo unean egiten dena salbuespena dela edo salbuespentzat hartu behar dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Badakit Bizkaia hemendik gertuago daukazuna, baina gaurkoagatik eraman nazazu Oiartzuna. Berdin zaio, autoan egingo du lo gaurkoagatik.

gaurkoan adb. Gaur.

gaurko egun iz. Gauden eguna. Ez ahaztu inoiz gaurko egunarekin.

gaurko egunean adb. Gaur egun. Gaurko egunean, anitzen arrangura da hori, ez dakigula zer jaten dugun eta zer edaten.

gaurko egunez 1 adb. Gaur egun.

2 adb. Gaur bezalako egun batean, data honetan. Gaurko egunez ospatzen zen Genoveva santa aspaldikoaren eguna.

gaurkoz adb. Gaurkoari dagokionez. Gaurkoz bukatu dugu. Gaurkoz besterik ez.

gaurtik adb. Gaurtik aurrera. Ik. gaurdanik; gaurgero 2; aurrerantzean; hemendik aurrera 2. Gaurtik aurrera atsedenaldirik gabe jardungo dute. Arrazoi duk, baina bakarrik ibili nahi diat gaurtik aurrera. Gaurtik, kontuak zeharo aldatuko zaizkizu hemen.

gaur zortzi 1 adb. Datorren asteko egun berean. Ik. zortzi 5. Gaur zortzi etorriko da.

2 adb. Joan den asteko egun berean. Gaur zortzi joan zen.

gorputz

1 iz. Gizakien eta animalien materiazko osagarria. (Gizakietan arima-ren aurrez aurre). Giza gorputza. Gorputz handiko asto ederrak. Hegaztiek lumaz estalirik dute gorputza. Gorputzik gabeko espiritu hutsak. Arima gorputzetik irtetean. Gorputz eta arimako osasuna. Hor ari da jo eta ke, egun osoan lanean, gorputza asko nekatzen. Gorputz hilkorra, ustelkorra. Zure gorputz sakratua maiz errezibituz. Jesu Kristoren gorputz-odolak sagaratzean. Bere gorputz hila beztitzeko. McCarthy zenaren gorputza aspaldi usteldua zela.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gorputz zatiak. Gorputz oinazeak. Espiritu Santua gorputz itxuran, uso irudian jaitsi zen. Gorputz adinari gagozkiolarik. Gorputz harreman horiek ezkongaietan debekaturik daude. Gorputz lana.

3 iz. Batasun bat osatzen duten elementuen multzoa. Hala, anitz garelarik, gorputz bat gara Kristo baitan. Behar dugu guztiok gorputz bat eginik bizi gaitezen. Gaur hainbat puska eginik gaude, lehen gorputz bat ginen gu.

4 iz. Gorputz enborra. Gorputza eta besoak zauriz beterik. Gorputza zulo batean aurkitu zuten, eta burua handik hamar urratsetara. Gorputz liraina zuen.

5 pred. Hilotzik, gorpu. Maiteñoa zait hil atzo, aretoan gorputz dago. Suge batek heldu eta ordubeteko gorputz zela. Ondoeza eginda, gorputz geratu zen. Atzo bizi, egun gorputz.

6 iz. Fis. Materiazko zernahi gauzaki. Gorputz baten masa.

7 iz. (Hedaduraz). Eman ezazu irina, oreak gorputzik aski hartu arte. Gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa.

gorputz adar, gorputz-adar iz. Besoa edo zangoa. Goiko eta beheko gorputz adarrak.

gorputz adierazpen, gorputz-adierazpen iz. Gorputza ideiak, sentimenduak eta sentipenak adierazteko erabiltzea. Gorputz-adierazpena, antzezpena eta abar landuko dituzte antzerki ikastaroan. Izan ere, ez dute hitzik egiten, gorputz adierazpenari eman nahi baitiote indarra.

gorputz-arima iz. (Singularrean nahiz pluralean). Gorputza eta arima. Gorputz-arimen osasuna. Gorputz-arimen galgarri. Giza gorputz-arimen hondar zikinak. Gorputz-arimako garbitasuna.

gorputz atal, gorputz-atal iz. Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil-soilik dugula. Mihia ez beste gorputz atal guztiak ezinduak zituen.

Gorputz egun iz. Corpus eguna. Ik. Bestaberri. Gorputz egunerako josi genion soineko beltza.

gorputz enbor, gorputz-enbor iz. Ugaztunen gorputzaren zati nagusia, burua eta gorputz adarrak kokatuak daudena. Gorputz enbor mardula eta zango motzak zituen.

gorputz eta arima adb. Erabat, oso-osorik. Gorputz eta arima naiz zeurea. Bazekien alabak gorputz eta arima maite zuela.

gorputzez adb. Gorputzari dagokionez, gorputzaren aldetik. Ik. fisikoki. Gorputzez moldakaitz eta itsusia zen. Gorputzez elizan egonagatik, gogoz (...). Ene errugbiko lagunak biziki estimatzen eta maitatzen nituen; errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez.

gorputzezko adj. Gorputzezko izakiak. Jauna, eskerrak ematen dizkizugu espirituzko eta gorputzezko gauza guztiak egin zenituelako.

gorputz heziketa, gorputz-heziketa iz. Gorputz hezkuntza. Gorputz heziketako irakaslea da.

gorputz hezkuntza, gorputz-hezkuntza iz. Hezkuntzaren atala, bereziki eskola garaikoa, ariketa fisikoaren bitartez gorputza lantzea helburu duena. Ik. gimnastika. Gorputz hezkuntzan tituluduna. Iaz jaitsi egin zen gorputz hezkuntzako orduen kopurua.

gorputz saindu iz. Eukaristia. Gorputz sainduko sakramentua.

hausterre

1 iz. (H larriz). Garizuma hasten den eguna. (hausterrez eta kideko esapideetan erabiltzen da). Ik. Hauste2; Hauts egun. Hausterrez hautsa hartzera joan.

2 iz. Ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina. Ik. errauts. Hausterre beroa.

Hausterre egun iz. Hausterre eguna zen. Hausterre egunez.

hauts

1 iz. Zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa, adibidez, bideetan edo gauzen gainean gelditzen dena, edo airean dagoena. Bideko hautsa. Hautsez estalitako bideak. Hautsezko hodeiak. Hautsak kentzen. Hautsez betea. Mila urteko hautsa, gutxienez, bazen ganbara hartan. Etxe lizun horietan ikasle gisa hartu dudan hautsak ez dit kalterik egingo. Zure ondorea hautsa bezain ugaria izango da. || Gudu zaldien hanka hotsa, galduz, hauspean.

2 iz. Gai jakin baten zatiki guztiz txikien multzoa. Burdin hautsa. Tabako hautsa hartu. || Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai.

3 iz. Errautsa, egurrak, ikatzak eta kidekoek erre ondoren uzten duten hautsaren antzeko hondakina. Lixibako hauts lohiak. Hauts bahea. Zigarro hautsa. Etxeko sua etxeko hautsaz estal (esr. zah.). || Hauspean erre. Oratu itzazu hiru lakari irin eta egin itzazu ogiak hauspean. Bihotzean ezkutatua daukate gorrotoa, txingarra hauspean egon ohi den eran. Larramendik pizten du hemen behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua.

hautsa(k) astindu 1 Zerbaiten gainean pausaturik dagoen hautsa, astinduz, kendu. Hiritik irtetean, oinetako hautsak astin itzazue. Gorbata bere tokian jarri du, hautsa astindu eta atea ireki du.

2 Asaldua sortu, aztoramendua eragin. Ik. asaldatu; aztoratu. ACBk hartutako erabakiak hautsak astinduko ditu.

hautsa(k) harrotu 1 Zerbaiten gainean pausaturik dagoen hautsa airean sakabanatu. Dantzan hautsak harrotzeko oraindik nahiko gazte.

2 Asaldua sortu, aztoramendua eragin. Ik. asaldatu; aztoratu. Ekimen honek hautsak harrotu ditu kirolean, baina baita politikan ere. Hezkuntzan hautsak harrotuta dabiltza azken boladan, etorkinak eta hizkuntza ereduak direla eta.

hautsa(k) kendu 1 Zerbaiten gainean pausatu den hautsa zapi batez edo beste zerbaitez desagerrarazi. Oheak egiten eta hautsak kentzen ari zen geletan. Hautsa kentzeko zapia. Poesia beste garai bateko kontua dela diote askok, baina gero denek hautsa kentzen diote Bertol Brechten poemaren bati, gerraren aurkako manifestazio buruetan irakurtzeko.

2 Lgart. Astindu, jipoitu. Paulino Uzkudunek lehenbizikoari kendu zizkion hautsak, eta bigarrengoari, hautsi zizkion sudurra, haginak eta hortzak. Asegarceko aurrelariak, gustuko pilota ateratzeaz bat, Labriteko zoko guztiei hautsa kentzeari ekin zion.

hauts bihurtu Ik. haustu; hauts egin. Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara. Dorre gorak, jauregiak, baratze eder eta lorategiak, ai, nola guztiak hauts bihurtu eta kea bezala suntsitu eta hondatu diren! Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zaizkio.

hauts egin Hauts bihurtu; suntsitu. Ik. haustu. Hautsetik sortu ginen, hauts egingo gara. Hiriari su emanda, hauts egin zuen. Haizea irten zen, etxea indarrez jo zuen eta, erorita, hauts egin zen. Hauts eginik, ezertarako gauza ez dela, gelditu da.

Hauts egun iz. Hausterre eguna.

hauts kolore, hauts-kolore iz. Hautsaren edo errautsaren kolorea. Ez guztia beltza, ez guztia zuria, baina hauts kolorea duena. || Hauts koloreko laino piloak.

hauts-kolore adj. Hauskara. Bata gorria da eta bestea hauts-kolorea. Laino bat hedatu zen, zuri-zuria lehenik, ilun-iluna gero, eta azkenean dena hauts-kolore.

hil2

1 iz. Hiltzea, heriotza. Hil bezperan. Hil otoitza. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Hil-zeinua joa dago (Ik. hil kanpai).

2 iz. Pertsona hila. Ik. hildako. Hilobiak zabaldu eta hil askoren gorputzak piztu ziren. Biziak eta hilak epaitzera etorriko da. Eriak sendatzen zituen eta hilak pizten. Bost hil eta hiru kolpatu izan ziren istripuan. Hila lurpera, biziak asera (esr. zah.).

hil egun, hil-egun iz. Heriotzako eguna. Haren hil egunetik hamar urteren buruan.

hil ezkila, hil-ezkila iz. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen ezkila-hotsa. Ik. hil kanpai. Hil-ezkilak hasi dira.

hil-gogorra adb. Hilotza, hilotzik. Hil-gogorra erori zen.

hil hots, hil-hots iz. Hileta-kantua, eresia.

hil jantzi, hil-jantzi iz. Hilari jartzen zaion soinekoa; hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Ik. hil oihal; izerdi zapi. Hil-jantzia eta izerdi zapia besterik ez zuten aurkitu. Antzinako ohitura zen, Euskal Herrian, hil-jantzia, behar zenerako, etxean gordeta edukitzea.

hil kanpai, hil-kanpai 1 iz. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen kanpai-hotsa. Ik. hil ezkila. Hil-kanpaiak hasi ziren. Norengatik ote da hil-kanpaia?

2 iz. (Hedaduraz). Gernikako Estatutuaren hil-kanpaiak aspaldi jo zirela azpimarratu du.

hil kapera, hil-kapera iz. Hilaren gorpua, jendearen azken agurra jaso dezan, jartzen den tokia. Milaka zalek txalo artean hartu zuten hilkutxa eta jende jarioa etengabea izan zen hil kaperan; gaur izango da hileta elizkizuna.

hil ohe, hil-ohe iz. Hilotza hilobira eramateko erabiltzen zen ohe modukoa. Hil-ohean eraman.

hil oihal, hil-oihal iz. Hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Ik. hil jantzi; izerdi zapi;  + izara 3; izerkari; krobitxet.

hil ordu, hil-ordu iz. Heriotzako ordua. Beren hil-ordurako aurki daitezen ongi prestatuak.

igande

iz. Asteko azken eguna, larunbataren eta astelehenaren artekoa; kristau gizarteetan, atseden hartzen den eguna, Jainkoari bereziki eskaintzen zaiona. Igande eta jaiegunetan. Igande-bestetan. Astean lanean eta igandez elizan. Igande arratsaldean. Erramu igandea. Garizumako igandeetan. Igandeko meza. Igandeko arroparekin. Biblia irakasten den igande eskolak. Igande oroz (Ik. igandero).

igandeak begiratu Kristau erlijioan, igandeetan lanik ez egiteko agindua bete. Igandea ongi eta sainduki behar dela begiratu.

igandeak gorde Kristau erlijioan, igandeetan lanik ez egiteko agindua bete. Gorde ondo igande eta jaiak.

igande egun, igande-egun iz. Igandea. Ik. jaiegun. Denbora batez zoragarri zen euskaldunak ikustea igande egunetan pilota partidetan.

igande inaute iz. Inauterietako igandea. Igande inaute eguerdian.

inozente

1 adj./iz. Herr. Errugabea. Errege inozente hark ordaindu behar izan zuen hutsegitea. Inozentearen hiltzaile dena da zinez dohakabea.

2 adj./iz. Herr. Tolesgabea. Ik. inuzente. Pertsona inozenteak engainatzen.

Inozente egun iz. Abenduaren 28a, Herodesek Betleem herrian bi urtez behetiko haur guztiak hilarazteko eman zuen agindua gogorarazten duena, Espainian eta Hego Amerikan txantxak egiteko eguna izaten dena. Eta Inozente eguna da bere zerua, ziria sartzeko delako jaioa.

larunbat

iz. Asteko seigarren eguna, ostiralaren eta igandearen artekoa. Ik. zapatu2. Larunbata da juduen jaieguna. Larunbat eta igandeetan. Larunbat goizean. Gaur, martxoak 9, larunbata. Larunbata zen. Larunbatean gertatu zen. Larunbat oro (Ik. larunbatero).

larunbat egun, larunbat-egun iz. Larunbata. Artzain bati larunbat egunean zulo batera eror balekio ardi bat (...).

Larunbat Santu iz. Aste Santuko larunbata. Larunbat Santuko konpletak. || Larunbat Santu egunean.

lehengo

adj. Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo bideari jarraituaz. Lehengo gizonak. Lehengo udan. Eta berriz ere lehengo eta betiko lelora nentorren. Lehengo eta gaurko idazleak. Bekatu hau lehengoa baino handiagoa litzateke. Hizkuntza guztiak, lehengoak eta oraingoak. Lehengoez gainera.

lehengoak lehengo g.g.er. Lehen gertatu direnak alde batera utzirik. Ik. kontuak kontu. Artistak, besteak beste eta lehengoak lehengo, bere baitatik ari nahi du.

lehengoan 1 adb. Igaro berri den egun batean. Ik. lehengo batean; lehengo egunean. Horri buruz ari ziren lehengoan zenbait neskatxa gazte. Lehengoan egin nuen eskapada ederra! Lehengoan Donostiara joan behar izan nuen, galtzerdi batzuk erostera.

2 adb. (egon, iraun eta kideko aditzekin). Lehen bezala, lehengo egoeran. Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude, eta lehengoan egongo aurrera ere.

3 adb. (egon, iraun eta kideko aditzekin). Lehengo iritzian. Lehengoan jarraitzen du.

lehengo batean Igaro berri den egun batean. Ik. lehengoan; lehengo egunean; aurreko batean. Lehengo batean esan nuenez. Lehengo batean gure etxean udareak lapurtzen ikusi nuen.

lehengo bidetik Lehen hartutako bidetik, lehen bezala. Munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen zuen.

lehengo denboretan Garai batean. Lehengo denboretan izaten zen legatz arroa errealean. Lehengo denboretan prefetak Baionan egiten omen zuen biltzar bat.

lehengo egun batean Igaro berri den egun batean. Ik. lehengo batean. Lehengo egun batean, gauza bitxia irakurri nuen egunkari batean.

lehengo egunean Igaro berri den egun batean. Ik. lehengoan; lehengo batean. Lehengo egunean ikusi nuen. Lehengo egunean aditu nion aitaginarrebari. || Lehengo eguneko lagun misteriotsua.

Lerdo2

iz. Zub. Lerdo eguna.

Lerdo egun iz. Zub. Ostegun Gizena.

mehe

1 adj. Lodiera txikia, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. Ik. mehar; mehail;  + mehats; mehakoil; mehasta. Anton. lodi. Azal mehea. Ezpain meheak. Altzairuzko hari meheak. Oihal mehe leun-leuna. Jantzi mehe urratuak. Begiak zorrotz, sudurra mehe. Oro laino mehe batek estalia. Gizon luze mehe bat (Ik. argal).

2 adj. Arina, fina. Haize mehe bat. Bi hegoz airean dabilen espiritu mehea. || Irri hits mehe baina goxo bat.

3 (Adizlagun gisa). Mehe iruten duen gizona.

4 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, baxua edo apala ez dena. Ik. zoli. Oihan barrendik mintzo mehe batzuk ateratzen zirela iruditu zitzaion. || Umetxo baten ahotsa zirudien, mehe-mehea, fin-fina.

5 adj. Gauzez mintzatuz, sotila. Ez dela gure euskara gauza handi, mehe, goi direnak adierazteko.

6 adj. Janariez mintzatuz, gizenik ez duena. Salda mehea. Janari mehea.

7 adj. Likidoez mintzatuz, lodia edo trinkoa ez dena. Ik. zirin. Saltsa mehea. Ardo mehea. Esne mehea.

8 adj. Lurrez eta kidekoez mintzatuz, gizena ez dena. Haziak toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori ziren.

9 iz. Bijilia. Mehea hautsi.

mehe egin Haragirik ez jan. Zer adinetan hasi behar da mehe egiten?

mehe egun, mehe-egun iz. Bijilia-eguna. Barau eta mehe egunak.

mendekoste

1 iz. (M larriz). Kristauen jaia, Espiritu Santua apostoluengana jaistea ospatzeko, Pazko ondorengo zazpigarren igandean egiten dena; jai hori ospatzen den eguna. Mendekoste bezperan. Mendekoste festetan bezala. Mendekoste arratsez. Pazkoz, Mendekostez eta Eguberriz.

2 iz. pl. Mendekoste egunaren inguruan egiten diren jaiak. Mendekosteak bukatuta, jaien balorazioa egin du Kulturako teknikariak. Iazko mendekosteetatik hona jaio diren bergararrak.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Aurtengo mendekoste-gereziak.

Mendekoste egun iz. Mendekoste jaia ospatzen den eguna. Mendekoste egunean, parrokiako hamar haurrek bataioko agintzak erreberritu dituzte.

muga

1 iz. Zerbait amaitzen den tokia edo unea. Mugak ipini. Itsasoari harrizko eta hareazko muga ezarri diona (Ik. mugarri). Jainkoa dugu helburu eta muga. Zu zara guztien hasiera, iturburua, iraupena eta muga. Haren ausardiak ez du mugarik. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite. 1888an jaio zen Orexan eta aurten hil Añorgan: horiexek dira Orixeren bizitzaren mugak.

2 iz. Bi lurralde bereizten dituen marra. Italiako muga igarorik. Buenos Airestik ateratzean, Villazón du mugan aurreneko herria. Lapurdiko mugetatik urruti. Frantzia du muga iparraldetik. Mugaren bi aldeetan dago Euskal Herria (Ik. mugalde). Iparraldeko muga. Mugaz bestaldean. Mugaz haraindikoak. Kanaango mugako Retma zeritzan lekura joan ziren (Ik. mugako). Frantziako muga-herri batean. Etorkizuneko Europa mugarik gabekoa izango da. || Panama eta Kolonbiako muga-mugan bizi dira.

3 iz. (Jakintza-arloez, jarduerez eta kidekoez mintzatuz). Filosofiaren eta jakintzaren arteko muga ilunean. Nire iritziz, dantza garaikidearen barruan zernahi egin dezakezu; beharbada horixe gustatzen zait, mugarik gabe dantza egitea. Euskal literaturaren muga hertsietatik landa ere bizia badagoela erakusten du.

4 iz. Zerbaiten edo norbaiten garapenerako muga edo oztopo den gabezia. Nobelagile honek baditu bere muga eta ahulezia estetikoak. Bere dohain aberatsei ezartzen dien muga hertsia.

5 iz. Unea, denbora, ordua. Etorri zenean jateko muga, Jesus jarri zen mahaian.

azken muga iz. Jomuga. Hori du bere helburu eta azken muga. Otoitz bikainean, Aita dugu azken muga.

muga barru, muga-barru iz. Barrutia, lurralde mugatua. Beren muga barruetatik irten zedila erregutu zioten.

muga egun, muga-egun iz. Zerbait egiteko edo zor bat ordaintzeko jarritako epea amaitzen den eguna; hitzarmen bat amaitzen den eguna. Ik. epemuga. Dokumentazioa aurkezteko muga-eguna urriaren 30a izango da. Polizaren muga eguna.

muga jo Mugara iritsi, zerbaiten azken muturreraino iritsi. Gailurra edo muga joz gero, ordea, bizitza beherantz hasten da, atzenengo orduan itzali arte. Nire pazientziak muga jo du. Muga joa dut, jo eta pasatua ere bai.

mugan (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean). -en buruan. Bi urteren mugan hil zen.

mugaz adb. Garaiz, tenorez. Ik. mugonean; mugonez. Gazterik eta mugaz ezkondu zen.

muga zerga, muga-zerga iz. Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga. Ik. aduana-zerga. Europak % 19,4ko muga-zerga jarri nahi die Txinatik datozen zapatei.

opor1

iz. pl. Ikasleen edo langileen atseden egunak edo atseden garaia. Ik. oporraldi. Udako oporrak. Langile gehienek hilabeteko oporrak izaten dituzte. Uda eta negu, oporrik gabe. Opor garaietan.

opor egin Lanera edo eskolara huts egin. Gaur Josebak opor egin du.

opor egun, opor-egun iz. Oporraldiko eguna. Opor egunak urteko edozein egunetan har ditzaket, eta nahi dudan moduan. Santiagorako hegazkinak ihes egin zien, eta opor-egun batek ere bai.

oporretan adb. Kanpoan da, oporretan. Nora joango zara oporretan?

santu

1 iz. Erlijio katolikoan, bizitza bertutetsu eta eredugarriagatik, hil ondoan Elizak gurtza ageriko eta unibertsala ematen dion pertsona. Ik. santa; done. Agustin santu handia (Ik. san). Elizako doktore eta santu handi San Atanasio. Norbait santu aitortu. Santuen bizitzak. Santuen elkartasuna. Santu, dohatsu eta agurgarri guztien bizitzak idatz zitzala. Deabru franko badela santu itxura hartzen duenik.

2 iz. Santu baten irudia. Elizako santu bat bezain geldi dago.

3 adj. Jainkoari, erlijioari, Elizari dagokiona. Ik. jainkozko; sakratu. Aingeru santuak. Gurutze santua. Jerusalemgo leku santuetara. Gure erlijio santua. Jaunaren hitz santua. Fede santuko gauzak irakasteko. Gure lege santu eta garbia. Aldareko sakramentu santuaren erakustaldiak. Loiolako etxe santuan. Hirutasun santua. Idazki santuak (Ik. Biblia). || Bekatu egiteko beldur santu bat. Gorroto santu bat.

4 adj. Elizak santutzat aitortu duena. Arsko erretore santua.

5 adj. Kristau bizitza ereduzkoa daramana. Emakume santu, kartsua. Bere burua santutzat daukana. Apaiz jakintsu eta santua.

6 adj. Kristauentzat ereduzkoa dena. Bizitza santua eraman. Pazientzia santu batekin hartzea.

Familia Santu iz. Erlijio katolikoan, Jesus haurrak, Josef Nazaretekoak eta Jesusen ama Mariak osatzen duten familia. Familia Santuaren Egiptorako ihesaldia antzeztuko dute igandean Lazkaon. Familia Santuaren eliza.

santu egin Santu bilakatu. Ik. santutu. Liburu on bat irakurri zuelako santu egin zen Loiolako Inazio. Kristoren amodioak eta graziak dituela santu egiten.

santu egun, santu-egun 1 iz. Erlijio katolikoan, santu jakin bat gogora ekartzen eta gurtzen den eguna. Otsailarekin hainbat santu egunen ospakizunak datozkigu.

2 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitentzat, bere izen bera duen santua gogora ekartzen den eguna. Ez nintzen akordatzen bihar nire santu eguna zenik.

Santu Guztien Egun iz. Azaroaren 1ean ospatzen den bestaburua, santu guztiak eta ahaide hilak gogoratzen dituena. Ik. Domu Santu; Domu Santuru; Omiasaindu.

urratze

iz. urratu aditzari dagokion ekintza. Mila neke eta tormentu eta urratze odolezkoren buruan. Ez da zigorrik aurrez ikusten, legea betetzen ez duenarentzat; beraz, lege urratzeak dohainik aterako zaizkie urratzaileei.

argi urratze, argi-urratze iz. Egunsentia. Ik. egun-urratze. Biharamun goizean, argi urratzearekin atera zen. Hau gau luzea, gau beltz ilun izugarria, argi-urratze gabea, oilariterik izanen ez duena.

egun urratze, egun-urratze iz. Egunsentia. Ik. argi-urratze. Egun urratze alai bat.

urtebetetze

iz. Urteak betetzen diren eguna, jaiotegunaren urtemuga. Ik. egun 5. Bere hamabosgarren urtebetetzean. Martaren urtebetetzea ospatzeko.

urtebetetze egun, urtebetetze-egun iz. Urtebetetzea, urteak betetzen diren eguna. Bihar da nire urtebetetze eguna. Urtebetetze-eguna zuen berak, biharamunean.

zotal

iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna. Ik. turba; zohi. Zotal ebaki berria. Zotalez estaliriko borda. Lur zotalak eguzkitan ihartzen.

zotal egun, zotal-egun iz. Urtarrileko lehen hamabi egunetako bakoitza, hurrenkeraren arabera dagokion hilaren eguraldia aurretik salatzen omen duena. Egun, urtarrilaren bia, otsailaren zotal eguna.

zotal ikatz, zotal-ikatz iz. Erregai harroa eta arina, zingira lekuetako belardietan eratzen dena. Ik. zohikatz; turba.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper