Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza edalontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

edalontzi
iz. Ontzi txikia, gehienetan beirazkoa eta zilindro formakoa, edateko erabiltzen dena; ontzi horren edukia. Ik. edontzi; baso2. Beirazko sei edalontzi. Edalontziak bete zituen ardoz. Edalontzi bat ur. Edalontzia bete ur. Edalontziak hustu.

Aztergaia: edalontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edontzi (63 ager.) eta edan-ontzi (23) HMko formak dira (eta EBko 6 ager.). IEan oso ager. gutxi (2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baso da IEan agertu den forma bakarra (12 ager.); HMan bi formak ageri dira: baso 24 aldiz (B: 1; G: 21; EgAs: 2), eta edontzi 23 aldiz (B: 7; G: 15; EgAs: 1). Agerraldi banarekin edalontzi (B) eta edan-ontzi (G). EBko testuetan baso da forma nagusia (21 ager.); 7 aldiz ageri da edalontzi eta behin edontzi .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en edalontzi 5; baso graduatu 6, basogintza 1; AB38: edalontzi (22), edalontzikada (1), edari-ontzi (1); baso (9), baso graduatu (1); AB50: edalontzi (1); basoerdi (3), baso-ipurdi (1), basokada (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

edalontzi, baso

Informazio osagarria
Konposatu desegokiaren ordez ematekoa

Ik. edontzi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut uste maila berean jar daitezkeenik jadanik Leizarragaren garaian dokumentatzen den hitza (edari-ontzi > edalontzi), aspaldiko urteotan gure hizkuntz ondare zaharretik berreskuratua, eta Larramendiren purismoak funtsik gabe asmaturikoa. Interesgarria litzateke ordenagailuz lorturiko maiztasunak zein urte-tartetakoak diren, zeintzuk 1970rartekoak ala zeintzuk ordutik honainokoak. Edozein kasutan edanontzi ere kontutan hartzekoa da" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: Hemen ere betiko istilua dugu. Irizpide historikoak izan dira kontutan eta baztertu egiten da gaur egungo erabilera. Geure ezjakintasuna, eta azken urtetako zabarkeria kontutan izanik ere, ez ote da hori hizkuntzari behar baino estuagoko gerruntzea jartzea? Ez ote dago beste txokorik edontzi-rako, edalontzi baztertu gabe? Ez da egokia izango burnizko edalontzi herdoitua idaztea, baina burdinazko edontzi herdoildua-k, esate baterako, ez al du "escudilla de fierro roñoso"ren halako soinuren bat vaso de hierro oxidado izan ordez?" (1994-11-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.