Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=demonio 2 sarreratan aurkitu da.

demonio

1 iz. Deabrua. Demonioa baino gaiztoagoa. Infernuan diren demonioak.

2 iz. (Esapideetan). Zein demonio ari da ikatz kozkor tiraka? Zer demonio da hau? Nola demonio atera zarete presondegitik? Mila demoniok eraman dezatela. Demonioak eramango ahal hau! Mila demoniozko bare adarduna, nola tratatu duzu nire babarruna?

3 (Izenondo gisa). Oilanda demonio hori! Albaitarien gela demonio horretan, demoniozko estropezu bat egin nuen bertan. Tiro bat zangoan sakatu zidan aleman demonio batek.

mila

1 zenbtz. Hamar aldiz ehun, 1.000. Mila eta bat. Mila eta berrehun. Mila berrehun eta bi. Mila urte igarota, ura bere bidean. Sei mila izan ziren bizia galdu zutenak. Hamar mila gizoni bizia edeki zielako. Mila arroa urre. Mila kilo zikiro prestatu dira. Bi mila hitzeko hiztegi berria. Mila aldiz handiagoa. Batek mila balio, eta milak batere ez. Doi-doia aurkituko dira, hainbeste milaren artean, ehun salbatuko direnak. Beste mila eta milaren ondoan. Milatik bat-edo izan daitezke Touretteren sindromeak jotakoak. || Mila bat ardi dauzkat aurrean (Ik. mila bat). Bosna mila pezeta zor dizkigute (Ik. mila bana). Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila euro astean. || Honenbeste mila pezetatan eskaini zidaten liburua. Gertaera horiek hurkoak ditugu, zenbait mila kilometro gorabehera.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan milagarrena. Mila zenbakia. Mila eta bi mila hiru mila dira.

3 zenbtz. Kopuru handia; asko. Mila aldiz entzun den kontua. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Horrelako beste mila. Tradizio luze batek metatu dituen ehun mila jakite ezkuturen lorea.

mila arraio interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Mila arraio!, horixe da gizonaren suertea! Nor mila arraio izan ote da niri hemendik diru biribil polit ederrak ostu dizkidana?

mila bana banatz. Bakoitzak mila, bakoitzari mila. Mila bana pezeta ordaindu dugu bazkaria.

mila bat 1 Mila inguru. Mila bat ardi dauzkat aurrean.

2 Asko, franko. Mila bat irain elkarri esaten nekatu zirenean (...).

mila deabru interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Koxmek atzera egiten badu, mila deabru!

mila demonio interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Eta ni bezalako gizon batek bidea galdu?, mila demonio! Zer mila demonio pasatzen da hemen?

mila esker Eskerrik asko. Ik. milesker. Mila esker, jauna, mesede honengatik. Mila esker guztioi.

mila sorgin interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. arraio2 1. Zer mila sorgin!, nork daki hori? Non mila sorgin egonak zarete orain arte? || Mila sorgina!, errege baldin banintz, zer erregina!

milatan adb. Mila aldiz; askotan. Ik. miletan. Baina ai, ai, ai eta milatan ai. Dohatsu eta milatan dohatsu izango zara. Milatan mila. Mila aldiz goratua izan denez gero lehen zeruraino eta beste milatan beheratua gero infernuraino. || Lauda bedi milatan eta milatan.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper