Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bonba 3 sarreratan aurkitu da.

bonba

iz. Lehergailua, bereziki lehergaiz betetako jaurtigaia, hainbat formatakoa. Ik. granada1. Esku bonba. Bonbak bota, jaurti. Bonba batek eztanda egin. H bonba.

bonba atomiko Lehergailu nuklearra, nukleo astunen fisioak askatzen duen energia erabiltzen duena. Hiroshiman jaurti zen lehen aldiz bonba atomikoa gerra ekintza batean. Ipar Korea gezurretan ari ez bada, dagoeneko, denbora gutxi barru sei bonba atomiko egiteko adina plutonio ekoitzi du.

bonba auto, bonba-auto Lehergailu bat ezarri zaion ibilgailua, atentatu edo eraso bat egiteko erabiltzen dena. Bonba-auto bat leherrarazi zuten atzo Jordaniako enbaxadaren aurrean, eta gutxienez zortzi pertsona hil ziren. Bost pertsona hil dira bonba-auto batek eztanda egitean. Bonba-autoz eginiko erasoa.

bonba pakete, bonba-pakete Lehergailu bat ezarri zaion paketea. Zuzendariari bonba-paketeak igorri izana leporatu diote etakideari. Bonba-paketea Ertzaintzak indargabetu zuen.

auto

iz. Automobila. Ik. beribil. Bi pertsona hil dira auto istripu batean Iruñean. Auto bat bere bidetik atera zen, eta beste bat aurrez aurre jo zuen.

auto argi, auto-argi Autoetan, aurreko eta atzeko argietako bakoitza. Bi auto argik gauaren iluna urratu zuten.

auto gidari, auto-gidari Auto gidari bat hil da, Araban izandako istripu batean. Bide horietan txirrindulariei lehentasuna eman behar diete auto gidariek.

auto ilara, auto-ilara Ibilgailuek errepidean eratzen duten ilara luzea, oztopo edo pilaketaren baten ondorioz gertatu dena eta oso motel edo geldialdi askorekin aurrera egiten duena. Bi kilometro inguruko auto ilarak sortu ziren. Auto ilara handiak egin ziren istripuaren ondorioz errepidean. Gainerakoan, ohiko auto-ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan.

bonba auto, bonba-auto Lehergailu bat ezarri zaion ibilgailua, atentatu edo eraso bat egiteko erabiltzen dena. Bonba-auto bat leherrarazi zuten atzo Jordaniako enbaxadaren aurrean, eta gutxienez zortzi pertsona hil ziren. Bost pertsona hil dira bonba-auto batek eztanda egitean. Bonba-autoz eginiko erasoa.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku-ahur Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku-argi Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena.

esku arma, esku-arma Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza eni so sumatu orduko.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskua luzatu. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

esku ezartze, esku-ezartze Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku pertola, esku-pertola Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa Eskuzorroa. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen Unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota-Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper