forma=beltz 52 sarreratan aurkitu da.

beltz

1 adj./iz. Kolore guztien artean ilunena; ikatzaren kolorekoa. Ikatza bezain beltza. Belea bezain beltza. Gau beltza. Begi beltzak. Leize-zulo beltza. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Ardi beltza. Ile zuri-beltza. Ikazkin beltzak, sakela zuri. || Zapi handi bat, beltz-beltza. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak.

2 adj./iz. Bere motako edo kidekoak baino ilunagoa dena. Ogi beltza. Ardo beltza. Tabako beltza.

3 adj. Beltzarana. Eguzkia hartu eta oso beltza dago.

4 adj./iz. Azala beltza duen giza arrazakoa dena. Emakume beltza. Afrikako beltzei. Jazz-kantari beltza. Beltzen dantzak.

5 adj. Arraza beltzeko jendeari dagokiona. Musika beltza.

6 iz. Karlisten artean, liberala; erregetiarren artean, anarkista. Donostia beltzen eskuetan zegoela. Bozkatzeko aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira.

7 iz. Mus. Zuriaren erdia balio duen musika-nota.

8 iz. Kartetan, txanka, zaldia eta erregea.

9 adj./iz. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Egun beltza izan zen hura. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Oraindik beltzena entzuteko hago.

10 adj. Literatura-generoez edo zinemaz mintzatuz, krimenen inguruko giro iluna erakusten duena eta indarkeriazko gertaerak ezaugarri dituena. Genero beltzaren ezaugarriak dituzte ipuin horiek. Zinema beltzak hainbeste maite dituen galtzaile inozo bezain arriskutsuak baliatu ditu Lumetek.

11 adj. Doilorra. Ez nuen uste hain bihotz beltza zuenik. Gorputzez baino arimaz beltzago. || Traidorekeria beltza. Lurpeko eliza batzuetan biltzen ziren, ez tirano beltzen eskuetaratzeko.

12 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa). Belztasuna. Zuk ezagutzen dituzu, udaren edertasuna eta neguaren beltza.

13 iz. Jukutria. Beltza egin didazu eta ez dizut berehalakoan barkatuko.

14 iz. Kolore beltza. Beltzez jantzirik. Soinekoa beltzez tindatua. Haren oinetakoen beltz distiratsua.

beltza gertatu Zorigaiztoko zerbait gertatu. Beltza gertatu da.

beltzak ikusi Gaizki eta larri ibili. Ik. gorriak ikusi. Beltzak ikusi beharrak ziren, gizagaixoak. || Gorriak eta beltzak ikusita mundu honetatik joana.

beltza pasatu Zorigaiztoko zerbait gertatu. Beltza pasatu zitzaidan atzo hondartzan: ez zizkidaten, bada, arropa guztiak harrapatu!

eleberri beltz iz. XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. nobela beltz.

nobela beltz iz. XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. eleberri beltz. Italian giallo 'horia' deitzen diote nobela beltzari. Nobela beltzaren egile handienetakoa izan zen Raymond Chandler.

abere

1 iz. Ugaztun nagusia, piztia ez dena, eta bereziki etxaldeetan lanerako erabiltzen dena edo janaritarako hazten dena. Behiak, zaldiak, arkumeak eta gainerako abereak. Abere taldeak zaintzeko.

2 iz. Animalia, batez ere ugaztuna. Zertako egin zituen izarrak, abereak, hegaztiak, arrainak eta lurgainean ikusten diren piztia mota guztiak? Abereetatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Geldi, geldi —dio lehoiak—, ni naiz abere guztien buru eta nagusia. Ez gaituk abere basak.

3 adj. Abereari dagokiona, abereen gisa jokatzen duena. Bere gizon aberearen eskuetan. Bazeukan euskaldun egoteko xede zin bat, nahikari abere bat.

abere beltz iz. Txerriaren motako aberea. Lokatzetan, abere beltza bezala.

abere hiltzaile, abere-hiltzaile adj./iz. Abereak hiltzen dituena.

abere lapur, abere-lapur iz. Abereak lapurtzen dituen pertsona.

abere larri iz. Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea.

abere mutu iz. g.g.er. Aberea. (Mintzatzeko gai ez den izakitzat hartua). Guztiak barau zitezela, eta are abere mutuei ere ez ziezaietela eman jatera eta ez edatera.

abere talde, abere-talde iz. Abere talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik.

abere xehe iz. Ardiaren eta ahuntzaren motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

ardi1

iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Aita maitea, ardi zaharra baino goxo eta atseginagoa zena, ezin burutzeraino gizatxartu zen gaixoa. Ardi bordak. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

ardi azienda, ardi-azienda iz. Ardia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda zuri; azienda xehe. Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi eta ardi azienda guztiak garbitzen ari zena.

ardi beltz iz. Talde batean desberdina delako nabarmentzen den pertsona, taldea lotsarazten duen pertsona. Familia honetako ardi beltza naiz! Azkenean konturatu zara zein den alaba zintzoa eta zein ardi beltza, ez?

ardi errebelatu iz. Ardi galdua. Astero itzuli bat edo beste egiten du ardi errebelatu haien ondotik. Salbatzailea poztu zen sarrarazteaz bide onean ardi errebelatu hura.

ardi esne, ardi-esne iz. Ardiaren esnea. Ardi esnez egiten da mamia.

ardi euskal-bearnotar iz. Zuberoa eta Bearno garaian hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari ematen duena.

ardi galdu iz. Artaldetik bereizi eta galdu den ardia. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Ik. ardi errebelatu; ardi herratu. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Eta ezin uka guk ere, atseginago zaizkigula sarritan, bihotz bixigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

ardi gazta, ardi-gazta iz. Ardi esnez egindako gazta. Ardi-gazta xerra bat. Ardi-gazta ketua.

ardi ile, ardi-ile iz. Artilea.

ardi larru, ardi-larru iz. Ardiaren larrua. Ardi larruz jantzia.

ardi latx iz. Ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena, ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena. Euskal Herriko ardi latxa.

ardi-mihi iz. Ipar. Pentzeetako belar mota (Valerianella olitoria).

ardi moztaile, ardi-moztaile iz. Ardiei ilea mozten dien pertsona. Euskal Herriko ardi-moztaileek Artilea elkartea sortu dute.

ardi mozte, ardi-mozte iz. Ardiei ilea moztea. Garai horretan izaten da ardi-moztea.

ardi txakur, ardi-txakur iz. Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

Karrantzako ardi iz. Euskal Herriko ardi arraza; arraza horretako ardia, gorputz luze iletsua eta belarri handiak dituena, mutur-beltza edo mutur-gorria izan daitekeena.

Lacaune ardi iz. Jatorriz Frantziako Lacaune herrikoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, esne ugari emateagatik oso aintzat hartua dena.

limusin ardi iz. Jatorriz Frantziako Limousin eskualdekoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, sendoa eta ingurunera erraz egokitzen dena.

manex ardi iz. Iparraldean eta Nafarroako iparraldean hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile luze leuna duena.

rasa ardi iz. Batez ere Aragoi inguruan hazten den ardi arraza; arraza horretako ardia, ile-motza.

txurra ardi iz. Jatorriz Gaztela eta Leongoa den ardi arraza; arraza horretako ardia, ilea zuria eta belarriak, muturra eta begi inguruak beltzak dituena eta ematen duen esneagatik oso aintzat hartua dena.

ardo

1 iz. Mahatsaren zukutik ateratzen den edari alkoholduna. Ardo mindua. Ardo upela. Ardo-saltzailea zen. Lurralde bero lehorretara, ardo eta gari lur jorietara.

2 iz. Ardoa edatea; ardoa edatearen ondorioak. Eta jakinik tabernara eta festetara joanda ardoan jausten zarela. Botilatik neurri gabe edanez urte gutxian ardoak erre zuen. Ez nau oraindino inork ikusi ardoak igarota.

3 iz. Baso bat ardo. Ik. baxoerdi. Etxera igo baino lehen beste ardo bat edan zuen pareko tabernan.

ardo beltz iz. Kolore gorri iluna duen ardoa.

ardo berri iz. Ardo ondugabea, urteko ardoa. Zahagi zaharretan ari da ardo berria iraultzen. Herriko 23 upategietako ardo berria dastatu ahal izango dute han biltzen direnek.

ardo gorri iz. Ardo beltza baino argixeagoa den ardoa. Ardo gorri nafarra. Sagar errea eta ardo gorria.

ardo gozo iz. Zapore gozoa duen ardoa. Malagako ardo gozoa.

ardo ondu iz. Upelean ondu den ardoa, bereziki urtebete eta hiru urte artean ondu dena. Sei euroko txartelaren truke, urteko ardoa, ardo zuria edota ardo onduak dastatu ahal izango dituzte bisitariek.

ardo ozpin, ardo-ozpin iz. Ardoa hartzitzetik ateratzen den ozpina. Gehitu perrexila xehe-xehe eginda eta olioa, limoi zukua eta ardo ozpin pixka bat.

ardo zahar iz. Upelean luzaro ondu den ardoa. Beti hobetuz doala, ardo zaharra bezala.

ardo zuri iz. Kolore horail argia duen ardoa.

urteko ardo iz. Upelean ondu ez den edo oso denbora gutxi egon den ardoa, lehen edo bigarren urtean merkaturatzen dena. Udaberrirako izango dute prest urteko ardoa, eta hilabete batzuk geroago, ondutakoa. Igandeetan, mezatik oinez itzuli eta mahaiaren inguruan biltzen ziren salda, urteko ardo garratz xorta batekin nahas hurrupatzeko.

arrano1

1 iz. Hegazti harrapari handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak dituena, guztiz gora eta arin hegaldatzen dena, eta bildotsak, azeriak eta kidekoak harrapatzen dituena (Aquila sp., etab.). Eta arranoak airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula. Arrano hegaldi bizkorrez. Literatura kritikaren gailurretan arranoaren pare hegaldatzen dira.

2 iz. Herri hizkeran, arranoaren antzeko zenbait hegazti harrapari.

arrano beltz iz. Arrano mota handia, gorputz eta hego ilunak, lepo eta buru horailak eta lumaz estaliriko hankak dituena (Aquila chrysaetos). Untxia da arrano beltzaren elikagai preziatuena.

astamahats

iz. Kuiaren familiako basalandarea, mahatsaren antzeko fruituak ematen dituena.

astamahats ale-beltz iz. Lore berdeak eta fruitu beltzak ematen dituen astamahatsa (Bryonia alba).

astamahats ale-gorri iz. Lore zuriak eta fruitu gorriak ematen dituen astamahatsa. Bryonia cretica subsp. dioica.

azienda

iz. Aberea; haragitarako, esnetarako edo lanerako hazten diren abereen multzoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. ganadu. Zaldi, idi, behi, asto, gamelu, ardi eta beste azienda guztiak hil zituena. Azienden aska batean etzana. Bihi anitz izateko azienda anitz behar da.

azienda beltz iz. Txerria. Azienda beltzen bazka.

azienda gorri iz. Abelgorria.

azienda handi iz. Azienda larria.

azienda larri iz. Behia, zaldia edo kidekoak. Urak laurehun idi eraman ditu, eta azienda larri horiekin batean zenbait ardi, ahuntz, txerri eta oilo.

azienda xehe iz. Ardia eta ahuntza.

azienda zuri iz. Ardia.

azken

1 ord. Denboran, tokian edo mailan, beste guztien atzetik dagoena edo gertatzen dena. Ik. atzen. Lehenago hi baihintzen hizkuntzetan azkena, orain aldiz izanen haiz orotako lehena. Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos.

2 (Adizlagun gisa). Azken heldu zena. Azken baina ez hutsen.

3 ord. (Izen baten ezkerrean). Ik. azkeneko. Zure azken egunak alaitzeko. Bere azken urteetan egindako eskutitz batean. Munduari azken agurra egin nahirik. Ene azken adioa. Azken hatsa eman. Azken hitza esan. Bere azken liburuko alegia batean. Azken aldiz ikusi zuenean. Azken aldiko uholdeak. Joan den mendearen azken aldera.

4 ord. (Zenbatzaile zehaztu baten ezkerrean). Azken hamar urteotan.

5 iz. Bukaera, amaia. Irailaren azkena baino lehen. Azkenik ez duena. Azken gabeko egunetan. Azken azkengabea. Azken gaizto egin. Munduaren azkena etorriko balitz. Eta jakintsu iraun zuen Salomonek azkeneraino?

azkena 1 adb. Azkenik. Azkena, hurbildu zitzaion talentu bat hartu zuena.

2 adb. Azkenengo aldiz. Azkena gaixo egon nintzenean, medikuek ez zidaten asmatu.

3 adb. Azken lekuan. Azkena iritsita ere, haientzat izaten zen beti leku egokiena. Botoen % 5 lortuta, azkena geratu da. Modu nahasi samarrean, eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.

azkena eman Amaitu, bukatu. Iritsi dituen on eta mesede guztiak bat banaka kontatu behar bagenitu, sekula ere sail honi azkena emango ez genioke.

azken-aitzineko adj. Azken-aurrekoa.

azkena jo Gauzak bururaino eraman. Horiek azkena jo arte eutsiko diote bereari.

azken-aurreko adj. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurreko partida jokatu dute.

azken-aurren ord. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurrena zen sailkapenean, bi punturekin.

azkenaz goiti adb. Ipar. Zah. Azkenik, azkenean.

azken batean adb. Bitarteko arrazoi edo kontuak alde batera utziz. Hitz garratzak, baina azken batean hartzailearen alderako borondate onak eraginak. Hori da, azken batean, arazo nagusia.

azken beltz iz. Hondamendia. Ikusi zuen azken beltzera zihoazela.

azken-bigarren ord. Azken-aurrena.

azken buruan 1 adb. Bukaeran. Hitz batek azken buruan daraman -a, berezkoa duen ala erantsia. Bere bizitza luzearen azken buruan. Eta azkenik, liburuaren azken buruan, zenbait zerrenda.

2 adb. Azken batean. Darabilen auziaren muina ez da, azken buruan, Espainiako gerratea besterik. Azken buruan, ez ninduten bulkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik. Dirurik ezak ekarri zuen azken buruan haren hondamendia.

azkenean 1 adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.

2 adb. Azken buruan, azken batean. Ohartzen naiz azkenean alferrik idatzi dudala.

3 interj. Zerbait luzaro itxaron ondoren edo oztopo ugari gainditu ondoren lortu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Aitor!, azkenean!, zu noiz iritsiko zain nengoen! Azkenean!, iritsi gara! Goikoen mezua, azkenean!

azkeneko adj. Azkena. Ik. azkenengo. Lurraren azkeneko bazterretaraino. Orain arte agertu den azkeneko alean. Azkeneko hiru batzarretan. Azkeneko 50 urteotan. Ez dadila izan azkenekoa. Gaia "gipuzkera idatzia" da, ez "gipuzkera teorikoa", zernahi ere den azkeneko hau. Azkeneko aldiz.

azkenekoz 1 adb. Azkenik; azkenean. Nola ez aipa hemen, azkenekoz, beste lekuko baten errana? Bilatzen du zazpi herritan; azkenekoz atzematen du urrun.

2 adb. Azken aldiz. Ik. azkenengo 2. Hilabete da azkenekoz aitortu nintzela. Begiratu nizun behin eta azkenekoz.

azkenerako adb. Azkenean. Gutxituaz joango dira eta azkenerako hamar-hamabi baino gehiago ez dira izango.

azken esku iz. Atzeskua, azken jokatzen duen pertsona.

azkenetan adb. Hiltzeko zorian; bukatzeko zorian. Etxahunera heldu zireneko, Joanes gizajoa azkenetan zegoen. Baina negua ia igaro zen, azkenetan zebilen ia.

azkenetan egon Hilzorian egon. Arnasarik hartu ezinda, izerdi larriz bustirik, azkenetan dago Joanes.

azkenez adb. Azkenik. Urteekin bigundu eta azkenez urtu egingo zela. Eta, azkenez, afaria ordaindu nahi izan zenion.

azken finean 1 adb. Azken batean, azken buruan. Azken finean, txikia beti izaten da txiki handien artean. Azken finean, hori baitzen arazoa.

2 adb. Azkenean, azken unean. Bihotz-gogorra gaizki izanen da bere azken finean. Bestela azken finean penetan hilko zara.

azken-hirugarren ord. Azken-aurrenaren aurre-aurretik dagoena.

azken igurtzi iz. Oliadura. Ahal baldin badu, ezaguera duen bitartean hartu behar du eri dagoenak azken igurtzia. Ohitura denez, azken igurtzia eman diogu.

azkenik 1 adb. Azkenean; bukatzeko. Lehena lehenik, azkena azkenik. Geroago bizia sortu zen; hurrengo, abereak; eta azkenik, gizona. Aberats hark eskaini zizkion santuari zituen ondasunak, eta azkenik bere burua. Esan dezadan, azkenik (...). Azkenik hau esan nahi nuke: (...). Eta azkenik... azkena. Beha lehenik, mintza azkenik (esr. zah.).

2 adb. Azkenengo aldiz. Ik. azkenekoz. Azkenik ikusia nuen 1925ean. Aita Villasante izan da, noski, azkenik horien berri eman duena. Kontuan sartzean, mezu bat azaltzen zaigu beti, esanez noiz sartu ginen azkenik; hortik gure kontuaren erabilera okerrak hauteman daitezke.

azken nahi, azken-nahi iz. Hilburukoa, testamentua. Azken nahian zerbait agindu.

azken ordu 1 iz. Heriotzako ordua. Hemen nago ni azken orduaren zain. Bere azken ordua hurbil zegoela ikusi zuen.

2 iz. (Singularreko leku atzizkiekin). Azken unea; eperen bat betetzen den azken unea. Berasaluze pilotariari azken orduan esan diote jokatuko duela. Azken orduan, korrika eta presaka. Azken orduko presak direla eta.

azken oren iz. Ipar. Azken ordua, heriotzako ordua. Gaixo Fernandez!, uste duke azken orena jina duela!

baba

1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.

4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka.

baba beltz iz. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

baba gorri iz. Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

baba handi iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

babak eltzetik atera 1 (honek aterako ditu/dizkigu babak eltzetik eta kideko esapideetan, norbait buruargia eta bizia dela adierazteko, bereziki ironiaz). Hara, berriz!, honek aterako zizkiguk eltzetik babak!

2 Norbaitek beste norbaiten arazoak konpondu, norbaitek beste norbait estutasun batetik atera. Beste behin ere, gazteek atera beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.

baba lasto, baba-lasto 1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela. Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.

baba lore, baba-lore 1 iz. Babaren lorea.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela, sineskorra. Hi haiz baba-lorea! Nora joango haiz, ba, baba-lore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.

baba zorro, baba-zorro 1 iz. Babaz beteriko zorroa.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela, baba-lorea.

baba zuri iz. Babarrun zuria.

belztu, beltz/belztu, belzten

1 da/du ad. Kolore beltza hartu edo eman. Masustak belztu dira sasietan. Keak eta urteek belztutako zizeilua. Eskuak ikatzez belztu. Oraindik areago beltz daiteke zerua. Beren buruak apaintzen, ileak belzten, aurpegiak irintzen.

2 da/du ad. Beltzarandu. Eguzkiak belztu du.

3 da/du ad. Tristatu. Gogoa belztu zitzaion berri hori entzutean.

4 du ad. Inoren izen ona itsustu edo lohitu. Besteren izena gutxitu eta belztu nahian ari direnak. Bere ohorea belzten badiozu. Gure hizkuntza belzten eta oinpean erabiltzen badute ere.

beltz-beltz egin da/du ad. Erabat belztu. Meatzetik beltz-beltz eginik etorri dira.

eleberri

iz. Hitz lauzko kontakizun aski luzea, alegiazkoa, baina egiantzekotzat ematen dena. Ik. nobela. Irakurgaiak eta eleberriak. Eleberri bat idatzi. Kondaira eleberrietan. Ohitura-eleberriak. Amodiozko eleberri bat. Eleberri saria jaso du.

eleberri beltz iz. XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. nobela beltz.

elorri

1 iz. Zenbait zuhaixka mota arantzatsuri ematen zaien izena. Ik. arantza 5. Elorria lore dago. Aspaldi josi zitzaizkigun bideak otez eta elorriz. Harkaitzeko elorria loratu denean, txoriak ezin dira kabitu airean.

2 iz. Ipar. Arantza. Ez daiteke zauria senda elorria barnean deno. Elorrizko koroa.

elorri arantza, elorri-arantza 1 iz. Elorriaren arantza.

2 iz. Elorria.

elorri beltz iz. Basarana.

elorri zuri iz. Elorri lore-zuria, fruitu gorria eta zur gogorra dituena (Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna). Lilitan politena, elorri zuria; lilia joan ondoan, zein bihi gorria! Elorri zuri baten itzalpe garbian.

errinozero

iz. Ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gogorra, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena (Rhinoceros). Munduko errinozeroen % 80 Hegoafrikako lurretan bizi direla.

errinozero beltz iz. Afrikako sabanan bizi den errinozeroa, azal arrea eta bi adar dituena (Diceros bicornis). Errinozero beltza bezala, jirafa ere hosto-jalea da.

errinozero zuri iz. Afrikako sabanan bizi den bi adarreko errinozeroa, espezie guztien artean handiena, azala errinozero beltza baino argiagoa duena (Ceratotherium simum). Errinozero zuriek belarri guztiz txikiak dituzte.

indiar errinozero iz. Asian bizi den adar bakarreko errinozeroa, azala, koraza baten antzera, plaketan zatitua duena (R. unicornis). Indiar errinozeroa egoera onean dago arbaso adargabeen aldean.

esker

1 iz. Mesede edo zerbitzu bat hartu duenaren ezagutzazko sentimena. Batzar lagunekiko dudan eskerra eta zorra adierazi nahi nituzke. Esker hobea merezi zuela usterik. Bilauaren eskerra, pokerra (esr. zah.). || pl. Eskerrak zor dizkiot.

2 iz. Batez ere Ipar. edo Jas. Aintzat hartzea, estimua. Nire bihotzak ez die eskerrik lur honetako ondasun iragankorrei. Esker gutxi zien zuen opariei.

esker anitz Eskerrik asko. Ik. eskerrik anitz. Esker anitz, oso goxoak daude.

esker beltz iz. Eskergabekeria. Israeldarren esker beltza eta gaiztakeria ikusirik.

esker beltzeko adj. Eskergabea. Honelako mesedea zuk niri egin, eta esker beltzekoa beti izango naiz?

esker egin Bizk. g.er. Eskerrak eman. Hik heurea egin duk, eta esker egiok Jainkoari.

esker eman Eskerrak eman. Gaur Jainkoari esker ematera noakio. On da esker ematea, dezakegun dina. Esker dizut nire bihotz guztiaz.

esker emate, esker-emate iz. Eskerrak ematea. Erregu eta esker-emateak egin daitezela.

esker erakutsi, esker-erakutsi iz. g.g.er. Esker ona erakustea. Olagizonari ezaguera onezko gure esker-erakutsiak egin ondoan. Esker erakutsitzat.

esker gaizto iz. Eskergabekeria. Esker gaiztoa da horrelakoek hartu ohi duten saria.

esker gaiztoan (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. Ik. damuz 3. Aita Larramendi gogoangarria, zeinak argitaratu zituen Gramatika eta Hiztegia, etsai ozpindu txar askoren esker gaiztoan, halere.

esker gaiztoko adj. Eskergabea. Esker gaiztoko semea. Gai honetan inor esker gaiztoko azaldu bada, ez gara gu izan. Ez garela hain esker gaiztokoak.

esker mila Mila esker. Esker mila, adiskidea.

esker on iz. Eskerra. Esker ona erakutsi. Esker onez eta beldur gaiztoz. Esker onezko otoitza.

esker oneko adj. Mesedeak eta on eginak eskertzen dakiena. Esker oneko semea. Esker onekoak izan behar dugula beti.

esker otoitz, esker-otoitz iz. Esker onezko otoitza.

eskerrak 1 Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea. Ik. eskerrik asko. Eskerrak zure laguntzari! Eskerrak zuri, nire Jesus maitagarria. Eskerrak borondate eder horregatik.

2 (Perpaus osagarri bat lagun duela, aipatzen dena gertatu delako hartu den lasaitua edo poza adierazteko). Ik. beharrik. Eskerrak ez dela etorri. Eskerrak etorri ez den.

3 (-i atzizkiaren eskuinean). -i esker. Sebastian honi eskerrak, jan eta lo ederki egiten genuen.

eskerrak bihurtu Eskerrak eman.

eskerrak eman Eskertu. Jainkoari eskerrak ematen. Egin dizkigun mesedeengatik eskerrak emateko. Eskerrak eta laudorioak bihotzez emateko.

eskerrik anitz Eskerrik asko. Eskerrik anitz zure eskutitzagatik.

eskerrik asko Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea. Eskerrik asko, Alberdi jauna. Eskerrik asko zuen harrera onagatik. Ez, eskerrik asko.

esker txar iz. Eskergabekeria. Seme-alaben esker txarra.

esker txarreko adj. Eskergabea. Esker txarreko ez agertzearren.

-i esker -en bitartekotasunagatik, laguntzagatik, eraginagatik. Bizi banaiz, zuri esker bizi naiz. Horri esker salbatu zen gure baserria.

mila esker Eskerrik asko. Ik. milesker. Mila esker, jauna, mesede honengatik. Mila esker guztioi.

euli

1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica, etab.). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli gorotza. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia (esr. zah.).

2 (Izenondo gisa). Pertsonez mintzatuz, epela, koldarra. Ik. oilobusti. Beti euli eta bare izatea ez da gizontasuna. Euli bat da gizon hori.

euli beltz iz. Ipar. eta Naf. Haragi-eulia.

euli kaka izan, euli-kaka izan Zerbait garrantzirik edo baliorik gabekoa dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ahuntzaren gauerdiko eztula. Euli-kaka al gara, bada, gu?

euli mando iz. Mandeulia.

euli txori, euli-txori iz. Intsektuz elikatzen den txori txikia, batez ere ibaiertzetan bizi dena (Muscicapa sp. eta Ficedula sp.).

haragi euli, haragi-euli iz. Arrautzak haragi ustelean jartzen dituen euli mota (Calliphora vomitoria).

ezkerte

iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako loreak ematen dituena. Ik. ezker-aihen.

ezkerte beltz iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri eta arrosa argiak, bost marra ilunagoz hornituak, ematen dituena (Convolvulus arvensis).

ezkerte zuri iz. Convolvulaceae familiako belar landare igokaria, kanpai itxurako lore zuri handiak ematen dituena (Calystegia sepium).

ganadu

iz. (Batez ere multzokari gisa). Azienda, abere multzoa. Hil da ganadu guztia. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Ganaduak gobernatu. Ganadu jabea. Ganadu tratuan hasi zen.

ganadu beltz iz. Txerria.

ganadu feria, ganadu-feria iz. Abere azoka. Aurreko urteetan baino txikiagoa izango da aurten Altsasuko ganadu feria; ez da Aurizko zaldien lehiaketarik izango.

ganadu jan, ganadu-jan iz. Belar bazka. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu janak.

ganadu jateko, ganadu-jateko iz. Belar bazka. Larri ibiliko ginen ganadu-jatekoa sortu ezinik.

ganadu jatekoak egin, ganadu-jatekoak egin Etxeko abereentzat egunean eguneko bazka berdea etxeratu. Gurean iluntzero egiten dira ganadu jatekoak.

ganadu jaten, ganadu-jaten iz. Belar bazka. Ganadu-jatenak eta pentsuak saltzen zituen.

ganadu jatenak egin, ganadu-jatenak egin Etxeko abereentzat egunean eguneko bazka berdea etxeratu. Ganadu jatenak egitera noa.

gorri1

1 adj. Odolaren kolorekoa, ostadarraren lehen zerrendako kolorekoa. Arrosa gorri eder bat. Ardo gorri nafarra. Piper gorria baino gorriagoa. Gurutze gorria. Ikurrin gorriak. Elastiko urdina, arraia gorriduna. Sagar gorri-gorriak. Etxe teilatu-gorriak. Musu-gorria, bere ahizpa bezala. Enplegatu gorbata gorridun bat inguratu da korrika bizian. || Elastiko gorri-urdina. Oihal zabal gorri-more haiek.

2 adj. Tabakoaz mintzatuz, hosto hori eta gorrixken arteko nahastearekin egiten dena. Tabako gorriaren hatsa zerion.

3 adj. Oso larria, handia edo gogorra, eramateko nekeza. Ik. ikaragarri. Lotsa gorrian ikusi beharko du orduan bere burua. Gose gorria. Eta horien behar gorrian gaude. Negu gorrian. Zalantza gorrian. Haserre gorrian jarri ninduen haren esanak.

4 adj. Soila, biluzia. Ik. bipil. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Kale gorrian aurkitu dute umea. Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza. Ote, txilar, sasi eta harkaitz gorriz estalitako mendiak. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten.

5 adj. Lgart. Ezkertiarra, iritzi aurrerakoiak dituena. Elizanburu gorria zen, hots, errepublikazalea; Duvoisin, aldiz, zuria, erregetiarra. || (Izen gisa). Espainiako gorriek elizak erre zituzten.

6 iz. Kolore gorria. Ostadarraren lehen kolorea gorria da. Gorri bizia. Gorri iluna. Gorriz tindatu.

gorriak ikusi, gorriak igaro Oso gaizki edo larri ibili. Ik. senperrenak ikusi; elorrio ikusi. Gorriak ikusita utzi du mundua. || Nazien menpean ere gorriak eta bi ikusi zituzten ukrainarrek. || Gorriak eta beltzak ikusita, mundu honetatik joana.

gorri-beltz adj. Gorri iluna. Kopetan zulo handi gorri-beltza erakusten zuen. Arrantzale-kolore gorri-beltz haiekin.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak erabili (Zerbait egiteko) asmoa izan. Ezkontzeko haizeak zerabiltzan.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

hargin

iz. Eraikuntzarako harria lantzea ogibide duen pertsona. Erdi Aroko hargin-igeltseroak. Zimendurik ez badu etxeak, alferrik egiten dituzte hormak harginek. Harginaren lanabesak. Hargin batengana joan eta hilobirako harri bat erosi genion. Hargin lana. Hargin mailua. Hargin-maisua eta hargin-mutilak.

hargin beltz adb. Masoia. Ik. framazon.

hartz

iz. Ugaztun orojalea, ile sarri eta luzekoa, ibiltzean oin zola osoa lurrean jartzen duena (Ursus sp.). Hartz arra eta emea. Hartz kumeak. Umeak kendu dizkioten hartza bezala. Hartzaren orroa. Hartzaren atzaparra. Hartz larruak saltzen.

hartz arre iz. Europako baso eta oihanetan bizi den hartza, ile arrea duena (Ursus arctos).

hartz beltz iz. Ile beltza duen hartza, Amerikan bizi dena (Euarctos americanus).

Hartz Handi iz. Zeruko iparburuaren inguruko konstelazioa, gurdi baten irudia eratzen duten zazpi izarrez osatua.

hartz inurrijale iz. Inurri eta pipiz elikatzen den ugaztuna, mutur zorrotza eta mihi luze eta likatsua dituena (Myrmecophaga tridactyla).

Hartz Txiki iz. Zeruko iparburuaren inguruko konstelazioa, Iparrizarra barnean duena, gurdi baten irudia eratzen duten zazpi izarrez osatua.

hartz zuri iz. Hartz ile-zuria, lur oso hotzetan eta ur izoztuetan bizi dena, hartz arrea baino handiagoa dena (Thalarctos maritimus).

hezur

1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. || Ni naiz hezur eta haragizkoa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hezur ehuna. Hezur zelulak. Hezur giltzak.

3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.

4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.

5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

hezur-beltz iz. Ik. hezurbeltz.

hezur berri iz. Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

hezur berriak izan du ad. Haurdun egon. Hezur berriak ditut.

hezur eta azal 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea.

hezur eta larru 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru.

hezur eta mami 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.

2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat!

hezur eta mami izan da ad. Adiskide minak izan. Garai batean hezur eta mami izan zineten.

hezur eta mamizko adj. Izakiez mintzatuz, egiazkoa, fikziozkoa ez dena. Beste ezaugarri bat badu nobelagile garaiak: izaki biziak sortzen ditu eta itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari.

hezur-haragi iz. pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

hezur-huts 1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.

2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru; hezurretan; hezur hutsetan. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio.

3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

hezur hutsetan adb. (egon, utzi eta kideko aditzekin). Hezur-huts, oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Hezur hutsetan gelditu da.

hezur-mami iz. Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

hezur muin, hezur-muin iz. Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.

hezurrak gogortu (Zahartasuna adierazteko). Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

hezurrak utzi Hil, bizia galdu. (Leku bat adierazten duen sintagma batekin erabiltzen da). Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera. || Hezur zahar hauek Txinan utzi behar ditut nik.

hezurretan adb. (egon, utzi eta kideko aditzekin). Hezur-huts, oso argal. Hezurretan zegoen txakur zaunkari bat. Gaitzak hezurretan utzi zuen.

hezurretaraino adb. Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.

hezurbeltz, hezur-beltz

iz. Belarrimotza.

igeltsu

1 iz. Kaltzio sulfato hidratatua.

2 iz. Igeltsu harri berotu eta haustua, urarekin nahasten denean laster gogortzen delako etxegileek eta tailugileek erabiltzen dutena. Zaku bat igeltsu. Igeltsu arrea. Hormako igeltsua. Igeltsu orea. Igeltsuzko irudia. Igeltsu lanak. || Soroak denak, igeltsu errearen errautsez zurituak. Lur arinari igeltsu gutxi eman behar zaio.

3 iz. Oihalezko loturak gogortzeko erabiltzen den igeltsu kiskalia. Zangoa igeltsuan ezarri diote. Igeltsua jarri. Bi aste barru igeltsua kenduko diote.

igeltsu beltz iz. Igeltsu zuria baino igeltsu ilunagoa eta kalitate apalagokoa, paretak luzitzeko, haren aurretik ematen dena. Pareta luzitzeko, aurrena, igeltsu beltzez eskualdi bat ematen zuen.

igeltsu harri, igeltsu-harri iz. Izadian igeltsu hobietan aurkitzen den harria. Igeltsu harrien eremuak. Igeltsu-harria beroan idorrarazi eta hauts egiten zen; etxegintzan, beso eta zango hautsientzat, eskultoreen moldeentzat erabiltzen zen hauts hori.

igeltsu labe, igeltsu-labe iz. Igeltsua berotzeko eta idortzeko erabiltzen den labea. 1920ko hamarkadan teileria, igeltsu labeak eta ospitalea zeuden herrian.

igeltsu zuri iz. Igeltsu txit bikaina, paretak zuritzeko eta luzitzeko erabiltzen dena. Pareta luzitzeko, azkenean, igeltsu zuriz eskualdi bat ematen zuen.

ilun

1 adj. Argirik edo argitasunik gabea; argi edo argitasun gutxi duena. Ik. goibel. Anton. argi. Gau iluna. Gela ilun batean. Egun iluna. Baso ilun batetik. Ke izugarrizko hodei ilun bat. Arropa ilunak. Kolore iluna. Alkandora urdin iluna. Argi ilun bat baizen ez duk hire loria lurrean.

2 (Izen gisa). Iluntasuna. Ilunak irentsi du. Etxeko beroa eta argia kanpoko hotza eta iluna baino egokiago direlako. Argitik ilunera sartu zelako, ez zuen inor ikusi. Lurralde iluna, heriotzaren ilunez betea. || Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

3 adj. Ulertzeko, azaltzeko edo mugatzeko zaila dena. Esaldi iluna. Jatorri iluneko hitza. Gure barrengo zoko ilunak aztertzen.

4 (Adizlagun gisa). Ilun idatzi. Ilun hitz egin.

5 adj. Alaitasunik gabea, tristea, goibela. Ik. itun2. Gogoeta ilunak. Berri ilun tristea. Bakartasun ilun hartan. Herioaren aurpegi iluna. Bekozko ilun-iluna ipinirik. Urte ilun hauetan. Oi, denbora ilunak, denbora negargarriak! Tronpeten soinu iluna.

6 (Adizlagun gisa). Isilik gaude, gogoa ilun.

ilun beltz iz. Gau betea; iluntasun erabatekoa. Gabon, adiskidea; ilun beltza dugu. Heltzen da azkenean, ilun beltzeko, bere mendira. Kapela barruko ilun beltzari begira geratu zen Harry. Batere argirik gabeko ilun beltza.

ilunean adb. Ilunpean. Ik. ilunetan. Amatatuko zaio kandela eta ilunean geratuko da.

ilun egon Goizean goiz, oraindik ilun zegoela. Ilun dago orain, inor ikusteko.

ilunetan adb. Ilunpean. Ik. ilunean. Ilunetan, urratsak kontu handiz eginez, ukuiluraino hurbiltzen da atzeko aldetik. Hiru egun egin ditiat ilunetan, Jonasek balearen sabelean bezala.

ilun ezkila, ilun-ezkila iz. Ilunabarreko kanpai joaldia. Ik. abemaria ezkila. Bi kandela piztu bitez goizeko argi-ezkila eta ilun-ezkilarekin.

ilun izan Ipar. Ilun egon. Goizean, oraino ilun zelarik. Zein ilun den kanpoan!

intxaur

1 iz. Intxaurrondoaren fruitua, azal berde batez estalia dena eta zurezko bi oskolez babestua dagoen hazi oliotsua, jateko ona, daukana. Intxaur bana edo gaztaina bina. Intxaur berdeak. Intxaurrak bildu. Intxaur olioa intxaur ongi helduen mamiaz egiten da. Intxaur orea. Intxaur oskolaren antzeko ontzi batean heldu ginen Ameriketara. Intxaur azal bat eraman nuen ahora oharkabean, entsalada jaten ari nintzela. || Esr. zah.: Intxaurrak baino hotsak handiago. Intxaurrak bost, hotsak hamabost.

2 iz. Itxuraz edo neurriz intxaurraren antza duen fruitua. Hamar kola intxaur, Mali-n emazteagatik ordaintzen den kopurua.

3 iz. Intxaurrondoa. Etxe ondoko intxaur gainean txantxangorria kantari. Intxaur adarra. Intxaur oholezko mahaia. Intxaur zura txit aintzat hartua da zurgintzan. || Ama edo amona goruan edo harilkatzen, umetxoa lo intxaurpean, atzean mendia.

4 iz. Intxaurrondoaren zura. Intxaurrezkoa zen zerraldoa.

intxaur arbola, intxaur-arbola iz. Intxaurrondoa. Garai bateko intxaur arbola lodien tokian, hiru epaitondo motz.

intxaur beltz 1 iz. Intxaurrondo beltza. Entzuna dut intxaur beltzaren haziak zailak direla ernetzeko.

2 iz. Zuhaitz horren zura. Intxaur beltzezko altzari ilun sendoak.

intxaur hauskailu, intxaur-hauskailu iz. Intxaur oskolak hausteko tresna.

intxaur muskatu iz. Myristica fragans zuhaitzaren fruitua, intxaur txiki baten antzekoa, janarien bizigarri erabiltzen dena.

intxaur saltsa, intxaur-saltsa iz. Intxaurrez, esnez eta azukrez egiten den jaki gozoa, eguberrietan hartzen dena.

intxaur zuhaitz, intxaur-zuhaitz iz. g.er. Intxaurrondoa.

intxaurrondo

iz. Tamaina handiko zuhaitza, itzalpe handikoa eta zur oso onekoa, hostoak konposatuak eta loreak zintzilik dauden gerbetan dituena, fruitutzat intxaurrak ematen dituena (Juglans regia). Ik. intxaur 3; intxaurtze. Bertako hiru intxaurrondo gerri-zabalen itzalpean jarrita.

intxaurrondo beltz iz. Intxaurrondoaren generoko zuhaitz handia, enbor ilun ildaskatua eta lizarrarenaren antzeko hostoak dituena, bere zur gogor iraunkorragatik zurgintzan oso aintzat hartua dena (Juglans nigra). Apatxetako gaitza topatu izan da intxaurrondo beltzaren txirbilarekin egindako azpiak dituzten behorretan.

ipar

1 iz. Iparraldea. Iparretik hegora.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ipar Amerika. Ipar Afrikatik etorritako herriak. Ipar afrikarren artean. Ipar Atlantikoa. Ipar Euskal Herria.

3 iz. Iparraldetik datorren haizea; Euskal Herrian iparraldetik jotzen duen haize hotza. Kanpoan iparra dabil. Iparrak neguan elurra. Ilunak ateratzen ditu mihi gaiztoak, iparrak euria bezala. Nahiz ipar hotza dela, nahiz dela sargori. Ipar argiarekin basoak ikusiko dituzu inarrosten. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia, galdu zituen ipar garbiak, gailendu trumoi nahasia.

ipar beltz iz. Euskal Herrian ipar-mendebaldetik jotzen duen haize hotza. Ipar beltzak izugarrizko hodei mataza lodiak zeramatzan.

ipar-ekialde 1 iz. Ostertzeko puntua, iparralde eta ekialdearen arteko bitartearen erdian dagoena. Iparraldera edo ipar-ekialdera begira dauden lurrak.

2 iz. Lurralde batean, ipar-ekialdeko eskualdea. Ipar-ekialdeko euskalkia.

ipar haize, ipar-haize iz. Iparra. Ipar haizeak kale zokoan intziri. Donostian ipar haizeak eguraldi ona ekarri ohi du.

ipar-mendebalde 1 iz. Ostertzeko puntua, iparralde eta mendebaldearen arteko bitartearen erdian dagoena. Hiriburutik 180 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Volta aintzira.

2 iz. Lurralde batean, ipar-mendebaldeko eskualdea. Alemaniako ipar-mendebaldean.

ipar-orratz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ipar-orratz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iparrorratz].

ipar-sartalde iz. Ipar-mendebaldea.

ipar-sortalde iz. Ipar-ekialdea.

ipar zuri iz. Euskal Herrian ipar-ekialdetik jotzen duen haizea. Ibaitik sartzen ari zen ipar zuriak ez zekarren euri-usainik.

izotz

1 iz. Tenperatura uraren izozte puntutik beherakoa den giroa. Ik. horma1; lei; jela; karroin. Izotza ari du. Izotz handi batek ihartua. Batetik elurra, bestetik izotza. Otsaileko izotzak. Izotz haizea. Izotz urte, gari urte (esr. zah.).

2 iz. Giroa hoztearen ondorioz kristalezko masa bat osatuz trinkotzen den ura. Izotza ur gogortua besterik ez da. Izotz puska bat. Izotza zegoen bideetan. Izotz gogorra bezain gogor zuen bihotza. Izotz gaineko irristaketa. Izotzezko hormak. Izotz bihurtu (Ik. izoztu 1).

izotza egin Eguraldiaz mintzatuz, hotz handiaren eraginez, inguruak izotzez estali edo izoztu. Bart izotza egin du. Izotz handia egin du eta ezin gara irten.

Izotz Aro iz. Hotz handiaren eraginez Lurreko eremu zabalak izotzez edo glaziarrez estaliak gertatzen diren aldi geologikoa. Ik. glaziazio. Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru.

izotz beltz iz. Tenperatura 0 °C-tik behera jaisten denean gertatzen den izozte gogorra, landareak ihartzen dituena.

izotz burruntzi, izotz-burruntzi iz. Izotz kandela.

izotz geruza, izotz-geruza iz. Izotzezko geruza. Ibaiaren izotz geruza hauskorraren mende. Ozeano Artikoko izotz geruza mehetzen ari da uda giroa luzatzen ari den heinean. Hamasei zentimetroko izotz geruza batek estali zuen Sadar futbol zelaia 2004ko martxoaren 6an.

izotz hockey, izotz-hockey iz. Seina jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean irristailuekin jokatzen den hockey mota. Izotz hockeyan jokatzen du.

izotz kandela, izotz-kandela iz. Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz puska. Hotzaren hotzez ur jelatuzko izotz kandelak egin dira.

izotz-kontrako iz. Zerbait izoztea eragozten duen gaia; bereziki, motorra hoztea helburu duen ura izoztea eragozten duen produktua.

izotz zuri iz. Ihintz izoztua, oskarbi denean gertatzen dena. Ik. antzigar. Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lurgainean. Izotz zuria, eurien mandataria (esr. zah.).

kafe

1 iz. (Multzokaria). Kafeondoaren fruituaren hazia, txigortuz gero beltza dena. Ik. akeita. Zaku bat kafe. Kafe alea, garaua, bihia. Kafea eho.

2 iz. Kafe ale txigortu eta birrinduaz egiten den edari beltz pizgarria. Kafea egin. Kafea hartzen, edaten. Kafe hurrupa bat. Kafe hondarrak.

3 iz. Kikara bat kafe. Mutilak bi kafe atera zituen.

4 iz. Ipar. Kafetegia. Kafe eta ostatuetan.

kafe beltz iz. Kafe hutsa. Kafe beltza eta usaintsua hartzen. Kafe beltz bat, mesedez!

kafe denda, kafe-denda iz. Kafea saltzen den denda.

kafe errota, kafe-errota iz. Kafea ehotzeko tresna.

kafe eten, kafe-eten iz. Kafea hartzeko egiten den etenaldia.

kafe etxe, kafe-etxe iz. Kafetegia.

kafe huts iz. Kafea besterik ez duen edaria. Taberna batean sartu zen eta kafe hutsa eskatu zuen. Kafe huts bat hartu genuen.

kafe landare, kafe-landare iz. Kafeondoa.

kafe makina, kafe-makina 1 iz. Kafea egiteko tresna. Ik. kafetera 2. Hizketan ari da, barra eta kafe-makina trapu batekin garbitzen dituen bitartean.

2 iz. Kafea egiten eta zerbitzatzen duen makina automatikoa. Kafe-makinaren ondoko berriketa informalak.

kafe txano, kafe-txano iz. Txanoa (kafea iragaztekoa).

kopeta

1 iz. Bekokia. Ik. belar2. Zezenek kopetaren bi aldeetara daramatzaten adarrak. Kopeta zimur ipintzea. Zergatik zeinatzen zara kopetan? Kopetako izerdiarekin.

2 iz. Batez ere Ipar. Aurpegia, ausardia. Zer kopeta!, ez zaio aski gu egoera honetan ezartzea. Ez zuen eskaera honi gogor egiteko adina kopeta izan.

kopeta beltz iz. Haserrea edo tristura adierazten duen aurpegia. Ik. bekozko. Merezi bezain kopeta beltzez esango diot ezetz eta ezetz.

kopeta belztu Haserrea edo tristura adierazten duen aurpegia jarri. Ik. kopeta ilundu; kopeta zimurtu; bekainak belztu; bekainak zimurtu. Hitzik ez du egin nahi, kopeta belztuta.

kopeta gora adb. Harroki, handiustez. Kopeta gora zebilen, bazter guztiak irentsi nahi balitu bezala. || Kopeta gorarik ihardetsi zion.

kopeta hezur, kopeta-hezur iz. Bekokiko hezurra, bekoki hezurra.

kopeta ilun iz. Kopeta beltza. Hasierako kopeta ilunak argituz doaz.

kopeta ilundu Kopeta belztu. Ik. kopetilundu. Kopeta ilundurik, hala dio: (...).

kopeta zimurtu Kopeta belztu. Inongo gramatikarik ez lioke merezi onez kopeta zimurtuko honako aldaera honi.

legen

1 iz. Med. Legen zuria. Legena berakatzarekin kentzen dela esaten dute.

2 iz. Med. Legen beltza. Legen lotsagarri batek hartu zuen bet-betan. Zauriz eta legen atsituz beteriko eskeko bat. Legen zauriak.

legen beltz iz. Med. Gaixotasun kutsakor kronikoa, Hansen-en baziloak eragindakoa eta larruazalean, nerbio-sisteman eta barrunbeetan arazo larriak sorrarazten dituena.

legen zuri iz. Med. Azaleko eritasuna, inguruko azala baino kolore zuriagoko guneak sortzen dituena.

lupu1

iz. Med. Eritasun kutsakorra, azal azpiko handituak eragiten dituena eta mingarria ez dena; handitu hori bera. Lupuak abelgorririk jo ez dezan. Lupuak biguntzeko. || (Biraoetan). Lupu gogorrak jo dezala! Lupu gaiztoak jango ahal hau!

lupu belar, lupu-belar Urrebotoiaren familiako landare hostozabala, Europako eta Asia Txikiko mendietan hazten dena, neguan lore handi bakanak, zuriak edo arrosak, ematen dituena (Helleborus niger).

lupu beltz iz. Med. Lupua. Lupu beltzak abelgorria hil dezake.

lupu zuri iz. Med. Lupu mota, lupu beltza bezain larria ez dena.

lur

1 iz. (L larriz eta mugatua). Astron. Gizadia bizi den planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. Ik. lurbira. Gure planeta Lurra da. Eskerrak Lurra biribila dela. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Ilargia Lurraren satelitea da. Lurraren erdigunea. Lurraren bihotzean.

2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Lurreko armada. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lurrazpiko urak. Lur barnean ehortzia. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori, jaitsi (Ik. lurreratu). Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten.

3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Venezuelako lur beroetan. Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Herri lurrez jabetzeko. Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.

4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten. Goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak.

5 iz. Osagai horren hedadura, bereziki lantzeko erabiltzen dena. 600 hektarea lur. Baserri hartako lurrak aberatsak dira. Lur zelaiak onak dira laborantzarako. Lur-bazter handiak landuz. Lur puska bat erosteko. Juduen lur guztiak saldu eta emanak izan ziren.

6 iz. Osagai hori, gaitzat hartua. Lur zara, eta errauts. Lur zati bat hartu eta lehen gizonaren gorputza moldatu zuen. Zaku bat lur. Lurrez estali.

7 iz. Oinen azpian dugun gauza. Ik. zoru; zola1 3; solairu 2. Mahaitik lurrera erori zen. Lurretik jaso. Lurrean etzan. Lur hutsaren gainean egiten zuen lo.

ez zerurako eta ez lurrerako adb. (gelditu, utzi, egon eta kideko aditzekin, 'galdurik, zer egin jakin gabe', 'ez baterako eta ez besterako' eta kideko adierekin). Anai-arrebak han gelditu ginen bakar-bakarrik, inoiz esaten den bezala, ez zerurako eta ez lurrerako.

lur agindu 1 iz. (L eta A larriz, mugatua). Bibliaren arabera, Jainkoak Israelgo herriari aginduriko lurraldea. Aaron ez zela Lur Aginduan sartuko.

2 iz. Zoriontasuna eta aberastasuna aurkitzea espero den tokia. Gure eguneroko sufrimendua leunduko duen lur agindurik ez zaigu geratzen. Lur agindu berri baten bilatzailea omen da gizakia, baina beti huts egiten du.

lur ahul iz. Fruitu urria ematen duen lurra. Lur ahuletik landare ahula.

lur barren iz. (Singularrean nahiz pluralean). Barnealdeko lurra, itsasaldekoa ez dena. Donibane eta Ziburuko kostaldean eta Sara aldeko lur barrenetan. Uharteak edo lur barrengo erresumak.

lur beltz iz. Humus asko duen lur geruza. Ik. lurrustel. Golde muturra erraz sartzen da lur beltz gizenean.

lur emaile, lur-emaile iz. Hilei lur ematen dien pertsona. Ik. ehorzle; zulogile.

lur eman dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lurra eman. Bere herrian lur eman zioten.

lur emate, lur-emate iz. Ehorzketa, lurperatzea.

lur eremu, lur-eremu iz. Hedadura jakin bat duen lur zatia. Ik. eremu 2; lursail. Bazituen Iruritan jauregi bat eta lur-eremu polit bat. Gaztelako lur eremu lauetan.

lur globo, lur-globo 1 iz. Lurraren kontinenteak eta itsasoak irudikatzen diren esfera.

2 iz. Lurra (planeta).

lur gose iz. Ongarri asko behar duen lurra, gizena eta emankorra ez dena. Ik. elkor 1. Azpiko lur gosea gainera atera, eta gaineko ona azpira sartu.

lur hartu 1 Lehorreratu. Bost egunen buruan lur hartu zuten Gaeta deritzon Italiako herri batean.

2 (Hegazkinak eta kidekoak) lurreratu, lurrera jaitsi. Lur hartzeko pista. Hegazkinak hondartzan lur hartu zuen.

lur idor iz. Lehorra, itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia. Ik. lur 2. Lur idorrean edo itsasoan, gauaz edo egunaz.

lur jabe, lur-jabe iz. Lurrak dituen pertsona, bereziki nekazaritza-lurren jabe dena. Ik. lurdun. Bederatzi lur-jabe zuri eta bi nekazari beltz hil dira istiluak piztu zirenetik. Lur-jabe handien esku, ustiatu gabe diren lursailak. Lur-jabe txikiak.

lur jausi, lur-jausi iz. Luizia. Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak zaildu egin dira.

lur jo Behea jo, erori; hondoa jo, erabat hondatua gertatu. Ik. erreka jo; porrot egin. Egun hartan bertan etxeak lur jo zuen, baina inork ere ez zuen minik hartu. 1970-72 bitartean lur jotzeraino jaitsia zen kobrearen prezioa. Erromatarren antolamenduak lur jo zuenean. Baina Sarako Etxeberriren saio ausart hark zeharo lur jo zuen. Sozialismoa lur jota dagoela diotenak. Andrea hil zitzaionetik zeharo lur jota dago.

lur joarazi 1 Erorarazi, eraitsi. Astoak, ostikoka, lur joarazi zion, eta kolpeaz saihets bat apurtu zuen.

2 Erabat hondatu, porrot eginarazi.

lur jotze, lur-jotze iz. Behea jotzea, erabat hondatua gertatzea.

lur lan, lur-lan iz. Lurra lantzea. Ik. nekazaritza; laborantza. Lur-lanetan aritzea. Lur-lanerako lanabesak.

lur langile, lur-langile iz. Nekazaria.

lur lantze, lur-lantze iz. Lur-lana.

lurra eman 1 dio ad. Ehortzi, lurperatu. Ik. lur eman. Berak prestatutako hobian lurra eman zitzaion. Donostiako hilerrian lurra eman diote gorpuari.

2 Ondoztatu, lurreztatu.

lurreko paradisu iz. Paradisua, Jainkoak Adam eta Eva jarri zituen lorategi atseginez betea. Lurreko paradisuan, leku plazerez betean.

lurreko su iz. Batez ere Naf. Beheko sua. Baserrietan, antzina, lurreko sua ez zen erabat itzaltzen; txingarrak errautsez estaltzen ziren.

lurrez 1 adb. Lurraldez, lur eremuari dagokionez. Euskarak ez du gehiegizko hedadurarik izan, ez lurrez, ez hiztunez, eta ez literatura obrez ere.

2 adb. Lehorrez, lehorreko bideak erabiliz. Urez ala lurrez alde batetik bestera gauzak eramatea.

lurrezko adj. Buztinezkoa, zeramikazkoa; lurrez egina. Lurrezko eltze batean. Lurrezko ontziak. Lurrezko eta lastozko etxeak.

lur santu 1 iz. Hilerria.

2 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kristauen artean, Jesu Kristoren bizitza eta heriotza gertatu ziren lekuak. Ik. leku santu 2. Palestina edo Lur Santua deitzen duguna. Itsasoetan urrundu zen gurutzearekin, Lur Santuei laguntza ekarri beharrez.

lur zabal iz. Lurra, mundua. Ik. lurbira. Holako gutxi da gaur lur zabalean. Lur zabal guztia baino beste aberririk ez zuen.

lur zulo, lur-zulo 1 iz. Lurrean egindako zuloa. Lur zulo biribil harriz jantzia izaten da karobia. Azeriak lur zulo batean zeuzkan umeak.

2 iz. Leize-zuloa.

lur zuri iz. Kaolina, toska. Ik. buztinzuri. Toska edo lur zuriarekin portzelana egiteko.

makal1

iz. Leku hezeetan hazten den zuhaitz altua, hosto zabal txorten-luzeak eta zur arina eta usteltzen zaila dituena (Populus sp.). Ibai ondoko makal andanak.

makal beltz iz. Ibaiertzetan hazten den makal mota, azala makal zuriarena baino ilunagoa duena (Populus nigra).

makal zuri iz. Zurzuria.

marea

iz. Itsasaldia. Ik. mareabehera; mareagora. Mareak gora egiten duenean. Marearen gorabeherak.

marea beltz iz. Itsasoko uraren azalean egiten den petrolio geruza, petrolio ontzietatik edo petrolioaren erauzketa-instalazioetatik isuri eta itsasertzeraino heldu ohi dena. Prestige petrolio ontziaren erruz itsasoan zabaldutako marea beltzak 300.000 itsas hegaztitik gora hil zituen. Marea beltzak kalteturiko bazterrak. Marea beltzak eragin ditzakeen galerak.

marea bizi iz. pl. Ekinokzio garaian edo ilberri edo ilbete denean izan ohi den itsasaldia, itsasgora altuenak eta itsasbehera baxuenak izan ohi direna. Ik. ur bizi. Munduko marea bizienek 11,7 metroko gorabehera dute Kanadako ekialdeko kostan. Halaber, gogoratu du lau metroko olatuak helduko direla, eta marea biziekin batera gertatuko direla.

marea hil iz. pl. Ilargiak, Lurrak eta Eguzkiak 90 graduko angelua eratzen dutenean izan ohi den itsasaldia, itsasgora baxuenak eta itsasbehera altuenak izan ohi direna. Marea hiletako egunetan.

maruga

iz. Zub. Masustondoaren fruitua. Ik. masusta 2.

maruga beltz 1 iz. Marugatze beltza.

2 iz. Marugatze beltzaren fruitu beltz zaporetsua, jateko ona.

maruga zuri 1 iz. Marugatze zuria.

2 iz. Marugatze zuriaren fruitu zurixka eta zapore gutxikoa.

marugatze

iz. Zub. Masustondoa.

marugatze beltz iz. Masustondo beltza.

marugatze zuri iz. Masustondo zuria.

masustondo

iz. Lore arrak eta emeak txorten berean dituen zuhaitza, etorkiz Sortaldekoa, fruitutzat masusta zuriak edo beltzak ematen dituena (Morus sp.). Ik. masusta-arbola; marugatze.

masustondo beltz iz. Masustondo mota, marugatze zuria baino txikiagoa, fruitu beltz zaporetsuak ematen dituena (Morus nigra). Ik. marugatze beltz.

masustondo zuri iz. Masustondo mota, fruitu zurixkak eta zapore gutxikoak ematen dituena, zeta-harren bazka diren hostoak ematen dituena (Morus alba). Ik. marugatze zuri.

merkatu1

1 iz. Erosteko eta saltzeko, toki jakin eta ageri batean, eta, batez ere, egun jakin batzuetan, gertatzen den jende bilera; salerosketa horiek egiten diren tokia bera. Ik. azoka; feria. Merkatuan erosi, saldu. Merkatura joan. Hazparnen egiten da merkatu handia. Iruñeko zerri merkatu aipatua. Merkatu egun batez. Merkatuko plaza. Merkatua eta arkupea, jendez beteak. || Atzerriko merkatuetan saltzeko.

2 iz. Produktu jakin baten salerosketa-jarduera. Kobre merkatuaren jabe egiteko.

3 iz. Ondasunen edo zerbitzuen salerosketari dagokion jarduera. Merkatuaren legeak.

merkatu beltz iz. Legez kanpoko eta ezkutuko merkataritza, urriak edo debekatuak diren salgaiak legezko edo merkatuko prezioen gainetik saltzen dituena. Alkohola saltzeko debekua kendu zutenean, merkatu beltza eta bortizkeria desagertu ziren. Boliaren merkatu beltza. Merkatu beltzean 200.000 euroko balioa izan zezakeen atzemandako kokak.

merkatu kuota, merkatu-kuota iz. Ekon. Enpresa edo produktu bati merkatuan saltzen den guztitik dagokion partea edo ehunekoa. Erosketa gauzatuko balitz, Lloyds TSB berriak sekulako merkatu kuota izango luke Erresuma Batuan, eta are handiagoa Eskozian.

merkatu libre iz. Salgaien prezioak eskariaren eta eskaintzaren arabera ezartzen diren merkatua, enpresen arteko lehia askea eta estatuaren esku hartzerik eza ezaugarri dituena. Lehenago demokraziaren oinarria herriaren subiranotasuna baldin bazen, orain merkatu librea da oinarri hori, eta nazioz gaindiko kapitalen interesa da demokrazia globala arautzen duena. Batez beste, 3.308 euro balio du merkatu libreko etxebizitza baten metro koadroak.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza? || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak edo adizlagunak eratuz). Gazte mutur-handi bat. Etxera itzuli ziren hirurak, isilik eta mutur-ilun.

3 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

4 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, izenondoak eratuz). Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada.

5 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

6 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

7 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz adj. Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-gorri adj. Ik. muturgorri.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze adj. Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz iz. Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker adj. Ik. muturroker.

muturrak hausten adb. Pertsonez mintzatuz, ziztu bizian. Nora doa hori muturrak hausten?

muturra sartu Lgart. (Beste norbaiten kontuetan) inork eskatu gabe, parte hartu edo iritzia eman. Ik. sudurra sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

(azken) muturreraino eraman Zerbait azken ondorioetaraino eraman. Hipotesia azken muturreraino eraman. Bere ideien aldeko borroka muturreraino eramango zuela zin egin zuen.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda iz. Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa iz. Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin adj. Ik. muturzikin.

mutur-zuri adj. Ik. muturzuri.

muturbeltz, mutur-beltz

1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra beltza duena. Ardi mutur-beltz bat. Persiar mutur-beltz arrazakoak dira. Urtero milaka itsas txakur muturbeltz kolpeka hiltzen dituzte.

2 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, zakarra, bekozko iluna duena. Zaharrenak bere senar muturbeltza konbentzitu behar izan zuen.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, aurpegia belztua duena; (Pei.) aurpegi beltzarana duena. Gizon muturbeltzak ontziaren labeetarako ikatza sartzen.

negu

iz. Lau urtaroetan laugarrena eta hotzena, Ipar hemisferioan abenduko solstiziotik martxoko ekinokziora hedatzen dena. Negua zen. Etorri da negua, harekin elurra. Negua igaro du sarturik etxean. Neguko gau luzeetan. Neguaren bihotzean. Negu erdian, bihotzak bero, ez dugu elur beldurrik. Negu haize izoztuak. Negu gau luze eta ilunak. || Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edozein tenorez. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. || Negu-neguan bakarrik pizten dugu beheko sua.

negu beltz iz. Negu gordina, negu gogorra, latza. Abereak negu beltzean bazkatzeko. Negu beltzeko gau luzeetan.

negu gorri iz. Negu betea; negu beltza. Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra. Aitona eta amona zaharra negu gorriaren beldurrez.

negu min iz. Negu gorria. Negu minean igortzen dituzte ardiak. Negu mineko hotzikara hezur muinetan nabaritzen badu ere.

negu txori, negu-txori iz. Ipar. Txonta. Ik. neguta.

uda eta negu adb. Urte guztian. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Goizean goizik jaiki zaitez, tenore berean, uda eta negu.

nobela

iz. Eleberria. Nobela garbia eta bete-betea, eta gure egunetako gizaki hautsiaren errai ezkutuenak egundaino ez bezala argitara ekartzen dituena.

nobela beltz iz. XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. eleberri beltz. Italian giallo 'horia' deitzen diote nobela beltzari. Nobela beltzaren egile handienetakoa izan zen Raymond Chandler.

ogi

1 iz. Irinez (eskuarki gari irinez), urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz altxatuz eta labean errez egiten den jangaia. Ogia eta ardoa (Ik. ogi-ardo). Ogia eta jakia. Ogiaren mamia eta azala. Ogi biguna. Ogi lehorra, idorra. Ogi txigortua. Ogiz ase. Ogi bedeinkatua hartzean. Hamaika labealdi ogi. Gizona ez da ogi hutsez bizi. Ogi gogorrari hagin zorrotza (esr. zah.).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Oilo salda ogi-azal gogor batzuekin. Igelak ogi mamiz harrapatzen. Ogi mokadu bat gabe. To, ogi zati bat, eta ez ezak egin zaunkarik. Ogi mokorrak. Ogi zopa. Ogi orea. Ogi txigorgailua. Ogi-, ardo- eta haragi-saltzaileak.

3 iz. Ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena. Ogi biribilak. Zenbat ogi dituzue? Bost ogi eta bi arrain. Bi librako ogia. Ogi erre berri bero-beroak. || Garagar ogia.

4 iz. Hazkurria, jatekoa. Ene lanetik atera behar dut ene eta haurren ogia. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Eguneroko ogia irabazteko. Zeren zure hitza da arimako ogia.

5 iz. Batez ere Ipar. Garia. Ogia erein, bildu. Ogi jorra. Ogi metak. Lur guztiak ogi alor eta mahasti bilakatuak.

ogi apur, ogi-apur iz. Ogi zati oso txikia. Ik. ogi birrin; ogi papur. Aberatsen mahaitik erortzen ziren ogi-apurrez ase nahi zuen.

ogi-ardo iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ogia eta ardoa. Eskaintzen ditu meza-emaileak ogi-ardoak bere izenean. Ni ikustera datorren gizona, ogi-ardo puska bat ez emateagatik kanpora jaurtiko ote dugu, bada?

ogi arrail iz. Ogi birrindua.

ogi beltz iz. Zekale irinez eginiko ogia; osoko irinez eginiko ogia. Gose denboran makina bat ogi beltz jandakoak gaituk. Gose onarentzat ez da ogi beltzik.

ogi bihi, ogi-bihi iz. Batez ere Ipar. Gari alea; garia. Erein zuen bere landan hazi ona, ogi bihi garbia.

ogi birrin, ogi-birrin iz. Ogi apurra. Bere etxeko leihoan ipintzen zituen ogi-birrinak txorientzat.

ogi birrindu iz. Ogi gogor birrindua, zenbait jaki prestatzeko, bereziki frijitu aurretik biltzeko, erabiltzen dena. Osagaiak: 800 g betegarri garbi, 4 dl esne-gain, 8 arrautza, olioa, ogi birrindua, gatza. Pasatu arkumea ogi birrindutan, eta arin erregosi zartagin batean.

ogi buru, ogi-buru iz. Batez ere Ipar. Galburua. Gose zirenez, hasi ziren ogi buruak biltzen eta jaten.

ogi irin, ogi-irin iz. Gari irina. Ogi irinezko opila.

ogi koskor, ogi-koskor iz. Ogiaren muturra; ogi puska. Ogi-koskor bat eta txokolate pixka bat hartu zuen.

ogi landa, ogi-landa iz. Ipar. Galsoroa. Larunbat batez, Jesus iragan zen ogi landa batzuetarik.

ogi opil, ogi-opil iz. Opila. Herria lo zegoela jaikitzen zen eta goizeko seietarako eginda izaten zituen lehen ogi opilak.

ogi papur, ogi-papur iz. Ogi apurra. Bazkaltzeko ogi-papur bat ere ezin bilduz.

ogi puska, ogi-puska 1 iz. Ogi zatia. Zazpi saski ogi puskaz beteak. Ogi-puska batzuk jan.

2 (ogi puska bezain ona, ogi puska baino hobea eta kideko erkaketetan edo ogi puska bat izan eta kideko esapideetan, norbaiten ontasuna azpimarratzeko). Gizajoa, ogi puska baino hobea da. Lukasek gogor plantak egiten ditik, baina ogi puska bat duk.

ogi xerra, ogi-xerra iz. Ogi zati zapal eta mehea. Ik. erregutada. Ogi xerra bustia.

ogi zuhaitz, ogi-zuhaitz iz. Tropikoetako zuhaitza, ogiarenaren antzeko mamia duen fruitua ematen duena (Artocarpus communis).

ogi zuri iz. Irin zuri eta finez eginiko ogia. Saskia ogi zuri ederrez bete-betea. Bakeko arto puska hobea dela, haserre arteko ogi zuria baino.

oihan

1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua. Gure mendi eta oihanak. Aireko hegaztiak, itsasoko arrainak eta oihaneko zuhaitzak. Oihan ona duen etxeak badu dirubide. Haritz oihan bat. Oihan bat landatu. Uztaritzeko oihanean arrano bat edo beste ikus omen daiteke noizean behinka. Iratiko oihana handia da. || Esr. zah.: Oihan orotan otso bana. Otsoa senar duenak, oihanera beha.

2 iz. Baso guztiz handia eta basatia. Amazonas ibaia inguratzen duten oihanak.

oihan beltz iz. Oihan sarria, itxia. Oihan beltz handian galdu ziren.

oihan itsu iz. Landaretza oso sarria duen oihana. Basoa are sarriago bilakatu zen; handik gutxira, oihan itsua zuten inguru guztian.

ote1

iz. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp.). Otea eta txilarra sortzen diren lekuetan. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Inguruko sasi eta oteak garbitzea. Oteak ebakitzea. Haritza adar hutsetan, otea loretan. Ez da, bada, udaberria, larre oteari su emateko? Otea, eta hura ere jo gabea, bakarrik ematen zaiela bazkatzeko. Karobirako otea.

ote beltz iz. Ote mota, ote zuriak baino lore txikiagoak dituena (Ulex minor). Ote beltza zuria bezain abere bazkagai ona da.

ote zuri iz. Zuhaixka arantzatsua, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

sukar

1 iz. Gorputzeko tenperaturaren goratzea, eritasunen baten sintoma dena. Ik. berotasun 3. Sukar handiarekin zegoen. Sukar gaitza, bortitza. Sukar arin batek gau labur bat egiten badigu hain luze (...). Hetikazko sukarrarekin dagoen eria. Sukar gaizto bat lotu zitzaion. Sukarrak berriro harturik, hil zen.

2 iz. Irrika; asaldura. Gorrotoaren sukarra. Ez baitute beste lanik, ez beste sukarrik, baizik ere nondik zer ele nahasi duten jaulkiko.

sukar amets, sukar-amets iz. Sukarrak eragindako nahasmendu egoera, zentzugabekeriak esanarazten dituena. Ik. eldarnio; delirio. Sukar ametsetan askotan aipatu duzu haren izena.

sukar beltz iz. Eritasun kutsakor larria, Bacillus pestis-ek eragina. Sukar beltzaren denboran, jendea hiltzen zen eulia bezala.

sukarra hartu Gorputzeko tenperatura neurtu, sukarra dagoen ala ez jakiteko. Esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala.

sukarretan 1 adb. Sukarrarekin. Hi sukarretan hago; ea, utz iezadak begiratzen!

2 adb. Grinaz, gogo biziz. Otoitz eta otoitz ari zen, sukarretan.

sukar ustel iz. Eritasun kutsakorra, Eberth-en baziloak eragina, etengabeko sukarra, buru nahasmenduak eta digestio arazo larriak dakartzana. Ordu berean sukar usteletik hil zen Hazparnen neskato gazte bat.

txitxarro

iz. Itsas arrain teleosteoa, bizkarra berde iluna eta haragi koipetsua duena, jateko ona (Trachurus trachurus). Joxe Migelen batela, txitxarroa eta berdela.

txitxarro beltz iz. Bizkarra urdin iluna eta hegalak arrosak dituen txitxarroa (Trachurus picturatus).

umore

1 iz. Gogoaren egoera, pozik eta amultsu edota beltzuri eta zakar agertzera bultzatzen duena. Ik. aldarte. Elkarrekin hizketan umore onean. Umore onez esnatzen da. Umore txarra sarri.

2 iz. Pertsonen eta gauzen alde barregarria edo irrigarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna. Gure herriaren umorea, euskal umore jator berezia. Umore tanta batez azaldua.

umorean adb. Umore onean, umore onez. Bestea ez zegoen umorean, eta honela erantzun zion: (...).

umore beltz iz. Heriotzan, zoritxarrean edo ezbeharretan oinarritua den umorea. Azken filmean, umore beltza eta ironia fina dabiltza kukuka.

umoreko 1 adj. Umore onekoa. Ik. umoretsu. Horixe agure umorekoa!

2 pred. Umore onean, umore onez. Ik. umorean. Afari eder honen ondorean umoreko nago, eta kantatu egin behar dugu!

umore oneko 1 adj. Eskuarki pozik eta amultsu agertzen dena. Ik. umoretsu. Gizon jatorra zen; zintzoa eta umore onekoa.

2 pred. Pozik eta amultsu. Umore oneko dagoela dirudi. Ez dator umore oneko.

umore txarreko 1 adj. Eskuarki haserrekor eta erretxin agertzen dena. Umore txarreko gizona da.

2 pred. Haserre, erretxinduta. Umore txarreko gaude denok!, ezin dugu horrela jarraitu.

umorez adb. Umore onez; umorea erabiliz. Bazkari ederra egin genuen, umorez eta bakean. Gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du; historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez.

zulo

1 iz. Zerbaiten azalean edo gainaldean gertatzen den irekidura edo sakonunea. Zulo handi ilun batean. Lur zulo, harri handi batekin estalitako bat. Lurrean zuloak eginda, egiten dituzte putzuak. Mutikoak, alde egizue hemendik, niri ahoko zulora begira egon beharrean! Zuloak tapatzen. Berak irekitako zuloan erori zen. || Bihotzean zulo bat, ez dena betetzen.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Hilobi zuloa egiten ari ziren. Horma zulo batean hontza zegoen kantatzen. Ate zulotik aterata. Pipi zuloz, hautsez eta amaraunez betea. Sudur zuloak zirikatzen.

3 (Hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaiari gutxiespen balioa ematen diola). Euskal Herriko taberna zulo eta sagardotegietan. Isiltasun itogarri heriozko batek hartzen du dena, eta astuntasun hori infernu zulora eraman behar banindu bezala itsasten zait. Kartzela zuloan ustelduko ahal da!

4 iz. Zenbait animaliaren babesleku edo gordelekua. Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek ohantzeak. Akuriak zuloan sartu eta kuzkurtzen dira. || Lapur zuloa.

5 iz. Lgart. Hilobia. Hilak zulora, biziak asera.

6 iz. Alderik aldeko irekidura. Giltza-zulotik zelatan egotea. Ez du soinekoan zulorik. Zuloa zabaltzen.

7 iz. Defizita. Neurri horrek 180 milioiko zuloa eragingo die Estatuaren kutxei.

leize zulo, leize-zulo 1 iz. Leizea. Infernua da leize-zulo bat, beti sutan dagoena.

2 iz. (Iluntasun edo sakontasun handiaren irudi bezala). Heriotzaren leize-zuloa. Aldi joanaren leize zulo hondargabean.

sator zulo, sator-zulo iz. Satorrak lurrean egiten duen zuloa. Sator zulo batean usainka utzi nuen txakurra. Baina burua azalduko dut, sator zulotik bada ere.

zulo beltz iz. Astron. Espazio kosmikoko eremua, dentsitate handikoa, bere eremu grabitatorioan dagoen oro irensten duena. Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker. Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.

zuri

1 adj. Elurraren edo esnearen kolorekoa. Ik. arropa zuri; ohe zuri. Elurra baino zuriagoa. Hortz zuri haiek dir-dir egiten zidaten. Ehun behor zuri. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Zapi zuri-zuriak. Galtzak zuri eta gerrikoa gorri. Zer usaindu ote du txakur zuri-nabarrak. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak. || (Adizlagun gisa). Zuri-zuri jarri zaio aurpegia (Ik. zuri-zuria).

2 adj. Kidekoak baino kolore argiagoa duena. Ardo zuria. O, aingeruen ogi zuri ederra!

3 adj./iz. Azala zuria-edo duen giza arrazakoa. Mendea bukatu aurretik Texasen epaitu zituzten bi gizon zuri, gizon beltz bat hil zutelako. Zuriek soilik osaturiko gobernu bat.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua, losintxaria. Ik. lausengari; zurikatzaile;  + koipetsu 3; zuri 4; labain 4; balakatzaile; balakari; elezuri. Euskaldunak zirelako, zuri faltsu ez zirelako. Mikel ogipeko zuri gezurti bat zen.

5 adj. Lausenguzkoa, zurikeriazkoa. Ik. labain 3; koipetsu 4. Hizketa zuriak eta gezur beltzak. Ele tetele zuriak.

6 adj./iz. Erregetiarra edo apaiztiarra dena. Bozkatu aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira. Espainiako gorriek elizak erre dituztela? zuriek Espainiako Eliza galaraziko dute.

7 (Hainbat testuingurutan, beltz-en aurrez aurre). Zuri eta beltz ikusten nuen zuzentasun eta bidegabekeria hitzen erabateko balioa. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... kontrakotasun kasik erabatekoa. Gauza askotan iruditzen zait zuria eta beltza direla gure bizitzak. Nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten. Harro-harro esaten zuen lau gobernuri zuriak eta beltzak entzunarazi zizkiela ordurako.

8 iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena.

9 iz. Zerbaiten zati zuria. Begiko zuria.

10 iz. Zurikoa, antzinako zenbait txanponen izena. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.

11 iz. Mus. Biribilaren erdia balio duen musika-nota. Zuriak bi beltzen balioa du.

zuri-beltz 1 adj. Zuria eta beltza. Gazazko jantzi zuri-beltza soinean zuela. Oinetan udako zapata zuri-beltzak. Harlauza zuri-beltzezko zorua. Haietako batek lerro zuri-beltzak zituen ilean, azkonarrak bezala.

2 adj. Irudiez eta kidekoez mintzatuz, kolore zuria, beltza eta grisa bakarrik dituena. Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu. || Film hau zuri-beltzean duk. Artean telebista zuri-beltzean zen. Zezenek zuri-beltzean ikusten dute, guk telebista ikusten dugun bezala! || Zuri-beltzeko film zaharrak. Argazkietako batzuk zuri-beltzezkoak ziren. Zuri-beltzeko ametsetan bezala, Maria agertzen zitzaion. || Telebista zahar-zahar bat, zuri-beltzekoa.

zuri-gorri 1 adj. Aurpegiaren koloreaz mintzatuz, arrosa. Larmintz mehe zuri-gorria. Begi urdinak ditu eta aurpegi zuri-gorria.

2 adj. Zuria eta gorria. Bandera zuri-gorria. Kotoizko soineko zuri-gorri bat. Taldearen elastiko zuri-gorria.

3 adj. Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-gorria duena, batez ere Bilboko Athletic Clubarena eta hari dagokiona. Jokalari horrek ez du datorren denboraldian talde zuri-gorrian segituko. Jokalari zuri-gorria. Zuri-gorriak jaun eta jabe izan ziren zelaian.

zuri-urdin 1 adj. Zuria eta urdina. Elastiko zuri-urdina. Ipuruako harmailak zuri-urdinez jantzita zeuden.

2 adj. Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-urdina duena. Berrehungarren partida jokatuko du talde zuri-urdinarekin. Jokalari zuri-urdinak. Zuri-urdinek ahal den azkarren sartu nahi dute onenen artean.

zuriz adb. Jantzi zuriz; kolore zuriz. Goitik beheraino zuriz jantzia. Sabaia eta egitura, denak, zuriz margotu dira.

zuri-zuria adb. Ipar. eta Naf. Erabat zuri. Agertzen zaizkigu mendi-kasko zorrotz batzuk, zuri-zuria, lerro-lerro.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Nabarmenduak