Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza behin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

behin
1 adb. Aldi bakar batean. Behin egin du, behin bakarrik eta ez bi aldiz. Behin, birritan, hirutan. Beste behin. Behin ardoa edango balu. Behin eskuineko besoaz, behin ezkerrekoaz. Behin bederen. Behin behintzat, besterik ez bada, gure alda nahiak aurkitu du non ase.
2 adb. Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den hitza. Ik. behin batean. Behin, asteazken arratsalde batez (...). Begira behin zer gertatu zitzaidan.
3 adb. (Maiztasuna adieraziz; ezkerreko denbora hitzak -n atzizkia hartzen du eta forma mugatuan doa; ezkerreko hitza zenbaki batek mugatzen duenean, berriz, -tik edo -z ere har dezake; -tik-duna, forma mugatuan nahiz mugagabean joan daiteke eta -z-duna, mugagabean). Egunean, astean, hilabetean, urtean behin. Lau urtetik behin. Bost egunez behin etortzen da.
4 (Mendeko perpaus bati sarrera emanez, aditz nagusiaren ekintza noiz hasten den adieraziz). Ik. behin ...-z gero. Behin abiada hartu zuenean, ez zegoen mutila isiltzerik. Jainkoaren hitza behin bihotzean harturik, leheneko bekatuetara berriz bihurtzen dena. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
5 adb. Lehenbizi, lehenik. Ebakitzen duzu behin erditsutik eta gero arrasetik.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite.

Aztergaia: behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan , behin bateko , behin batez , behin-behinekotasun , behin-behinekoz , behin edo berriz , behin edo beste , behin eta behin , behin eta betiko , behingo batean ; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

behin-behineko, behin-betiko, behindik behin, behin edo behin, behin ere ("Zer daki egarriaz egarririk behin ere sentitu ez duenak?"), behin eta berriz / berriro, behingoan ("Eztabaida guztiak behingoan bukatzeko"), behingoz ("lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat"), behinik behin, behin... -z gero ("Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut")

Leku-denborazko izenen eratorriak

behin baino gehiago(tan), behin banan, behin batean, behin batez, behin-behin, behin-behinean, behin-behingoan, behin berriz / behin berriro, behin edo berriz, behin edo berritan / birritan, behin edo beste, behin edo bitan, behin eta behin, behin eta birritan, behingo, behingoaz, behingo batean, beste behin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Administrazioan oso erabiliak: "behin-behineko, behin-betiko... lanpostua/hitzarmena..."" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behin | EArau; AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan Bizk. g.g.er. 'banan-banan', behin bateko, behin batez g.er. 'behin batean', behin-behinekotasun, behin-behinekoz, behin edo berriz g.er. 'inoiz edo behin', behin edo beste 'inoiz edo behin', behin eta behin Ipar. 'behin eta berriz', behin eta betiko Heg. h. behin betiko, behingo batean; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta. behin bakarrik, behin eta behin (Baztanen oso erabilia), behin hutsik (franko erabilia) sartu AS gisa. Oso erabilia da'.

 - [E116]: 'nik dakidala, behin bakarrik oso erabilia da. Niretzat arrotz samarra da behin eta behin, baina behin edo behin bai ezaguna da, aski erabilia (noizbehinka) adierazteko (hori dagoeneko bildua da). Behin hutsik ez dakit zer den. Beraz, lekukotasun argiagorik ez dugun bitartean behin bakarrik sartuko nuke, baina ez besteak'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'sartu behin bakarrik, behin hutsik Naf 'behin bakarrik'. Sartu behin eta birritan eta gaineratu adibideak: behin baino gehiagotan, behin baino sarriago'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.